Sarrera Datu orokorrak Alde onak Alde txarrak Amaiera
Gaia: Trafikoa Eman iritzia zure hiriko, herriko aldizkarian, egoeraren kritika zorrotza eginez, eta irtenbideren bat proposatuz.
EGITEKOA: Emandako gaia eta eskema baliatuz saiatu 200 hitzeko idazlana egiten Bota gai horri buruz burura datozkizun ideia guztiak Ez bazaizu ezer bururatzen egin iezazkiozu galderak zeure buruari, eta erantzunak ideiak izango dira. Adibidez: Zenbat auto dago? Zenbat pertsona joaten da auto batean, normalean? Non aparkatzen dira? Zeintzuk arazo sortzen dute autoek? Adibidez: Ideien zerrenda: Hirietan trafiko handia dago. Lanera joateko jende guztiak autoa erabiltzen du. Auto bakoitzean, normalean pertsona bakarra joaten da.
Ideia-zerrenda ordenaturik: Sarrera: Hirietan trafiko gehiegi dago. Garapena / Mamia: Egun edonora autoz joaten ohituta gaude. Kutsadura handia sortu da trafikoa dela eta. Ez dago aparkatzerik. Amaiera:
Udalak garraio publikoa bultzatu behar du. Hirietan bidegorri gehiago. Ohiturak aldatzen saiatu beharko genuke.
Orain, saiatu idazlan on bat egiten, animo! Idazlana koherentea izateko ideia nagusiek eta lagungarriek era logikoan eutsi behar diote elkarri. Kontuan hartu pasarte bakoitzean ideia bakarra idatzi behar duzula. Pasarteak lotu behar dituzu, idazlana koherentea izateko eta kohesioa eduki dezan, telegrama ez bihurtzeko. Honetarako erabili bai lokailuak edo testu antolatzaileak. Testuan garrantzitsua da puntuazioa ondo erabiltzea. Testua eraginkorragoa izango da erreferentziak, ordezkapenak eta elipsiak bezalako baliabideak egoki erabiltzen baditugu.