TXANELA LEHEN HEZKUNTZA - Hirugarren zikloa - 5. maila
K U R G A I A A R K
I
MAITE SAENZ SAIONARA BARRENA IÑAKI LASA JAIONE LASA MAITE SAENZ KIKE AMONARRIZ PAKO ARISTI TXOMIN ARTOLA BERNARDO ATXAGA SAIONARA BARRENA NEMESIO ETXANIZ JULEN GABIRIA JUAN GARMENDIA LARRAÑAGA JOXERRA GARTZIA JUAN KRUZ IGERABIDE JOSE MARIA IPARRAGIRRE I PARRAGIRRE JOAN MARI IRIGOIEN IRI GOIEN ANTTON KAZABON GORKA KNÖRR IÑAKI LASA ANJEL LERTXUNDI XABIER LETE XABIER LIZARDI MIREN AGUR MEABE MIKEL MENDIZABAL MARI JEANNE MINABERRI JON MIRANDE MITXEL MURUA J. M. OLAIZOLA “TXILI KU” JOXAN ORMAZABAL PEDRO MARI OTAÑ OTAÑO O MAITE SAENZ JOSEBA SARRIONAINDIA JOSE MARIA SATRUSTEGI XABIER TELLERIA ALAITZ TELLETXEA KIRMEN URIBE PATXI ZUBIZARRETA
I k a as s to t o l e n E l k a rt a t e e a a r
IZARREN HAUTSA
Izarren hautsa egun batean bilakatu zen bizigai, hauts hartatikan uste gabean noizpait ginaden gu ernai. Eta horrela bizitzen gera sortuz ta sortuz gure aukera atsedenik hartu gabe: lana eginaz goaz aurrera kate horretan denok batera gogorki loturik gaude. Gizonak badu inguru latz bat menperatzeko premia, burruka hortan bizi da eta hori du bere egia. Ekin ta ekin bilatzen ditu, saiatze hortan ezin gelditu, jakintza eta argia: bide ilunak nekez aurkitu lege berriak noizbait erditu hortan jokatuz bizia. Gizonen lana jakintza dugu; ezagutuz aldatzea, naturarekin bat izan eta harremanetan sartzea. Eta indarrak ongi errotuz gure sustraiak lurrari lotuz bertatikan irautea: ezaren gudaz baietza sortuz ukazioa legetzat hartuz beti aurrera joatea.
4
Ez dadukanak ongi ohi daki eukitzea zein den ona, bere premiak bete nahian beti bizi da gizona. Gu ere zerbait bagera eta gauden tokitik hemendik bertan saia gaitezen ikusten: amets eroak baztertuz bertan sasi zikiñak behingoz erreta bide on bat aukeratzen.
Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak borroka hortan iraungo duten zuhaitz ardaska gazteak. Beren aukeren jabe eraikiz ta erortzean berriro jaikiz ibiltzen joanen direnak: gertakizunen indar ta argiz gure ametsak arrazoi garbiz egiztatuko dutenak. Xabier Lete
5
MUNDUAREN ETA GIZADIAREN JATORRIA Zeru-lurren kreazioa
Hasieran, Jainkoak zeru-lurrak egin zituen. Lurra nahas-mahas hutsa zen: leize handiaren gain ilunbea. Jainkoaren arnasa uren gainean zebilen. Eta (lehen egunean) Ja Jainkoa inkoakk esan zuen: “Iza “Izan n bedi bedi argia argia”. ”. Eta izan zen argia. Ikusi zuen Jainkoak argia ona zela eta bereizi egin zuen ilunbeetatik: argiari “egun” eman zion izen eta ilunbeei “gau”. Horrela, lehen eguna burutu zuen. Jainkoakk esan zuen: “Izan Jainkoa “Izan bedi sabaia sabaia uren artean, artean, goiko eta beheko beheko urak bereiz ditzan”. Eta hala izan zen. Jainkoak sabaia egin zuen eta sabai azpiko urak sabai gainekoetatik bereizi zituen. Jainkoak sabaiari “zeru” “zeru” eman zion izen. Horrela, bigarren eguna burutu zuen. Jainkoakk esan zuen: “Bil bitez multz Jainkoa multzoan oan zeru azpiko urak eta ager bedi lehorra”. Eta hala izan zen. Lehorrari “lur” eman zion izen eta ur-multzoari “itsaso”. “itsaso ”. Eta Jainkoak ona zela ikusi zuen. Jainkoakk esan zuen: Jainkoa zuen: “Eman “Eman bitza bitza lurrak lurrak belar belar hezea, hezea, hazidun hazidun landare landareak ak eta orotariko fruta-arbolak beren hazi eta guzti”. Eta hala izan zen. Eta lurrak orotariko hazidun landareak eta fruta-arbolak beren hazi eta guzti eman zituen. Eta Jainkoak ona zela ikusi zuen. Horrela, hirugarren eguna burutu zen. Jainkoak Jainko ak esan esan zuen: zuen: “Iza “Izan n bitez bitez argiza argizagiak giak zeru zerusabai sabaian, an, egun egunaa eta eta gaua gaua berei bereiztezteko, eta jaiak, egunak eta urteak ezagutarazteko. Izan bitez zerusabaian lurrari argi egiteko”. Eta hala izan zen. Jainkoak bi argizagi handi egin zituen: handiena egunaren gain jartzeko eta txikiena gauaren gain. Eta izarrak ere egin zituen. Zerusabaian ezarri zituen lurrari argi egiteko, egunaren eta gauaren gain jartzeko, argia eta ilunbea bereizteko. Eta Jainkoa Ja inkoakk ona zela ikusi zuen zuen.. Horrel Horrela, a, laugarr laugarren en eguna eguna burutu burutu zuen. Jainkoak Jainko ak esan esan zuen: zuen: “Eg “Egin in bezate bezate urek borbo borborr bizidun bizidunez; ez; egin bezat bezatee hegan hegan hega hegaztiek ztiek lurraren gainean, airean”. Jainkoak Jainko ak itsas itsas arrain arraintzar tzarrak rak sortu zitu zituen, en, uret uretan an borbo borborr dabiltz dabiltzan an orot orotariko ariko bizid biziduna unak k eta orotariko hegaztiak. Eta Jainkoak ona zela ikusi zuen. Eta bedeinkatu egin zituen, esanez: “Sor itzazue umeak, ugaldu eta bete itsas urak; ugal bitez hegaztiak ere lurraren gainean”. Horrela, bosgarren eguna burutu zen. 6
Jainko Ja inkoak ak esan esan zuen: zuen: “Em “Eman an bitza bitza lurr lurrak ak orot orotariariko bizidunak: abereak, piztiak eta narrastiak”. Eta hala izan zen. Jainkoak orotariko bizidunak sortu zituen: abereak, piztiak eta narrastiak. Eta Jainkoak ona zela ikusi zuen. Jainkoakk esan zuen: “Egi Jainkoa “Egin n dezag dezagun un gizakia; izan bedi gure antzeko, gure irudiko; menpera ditzala itsasoko arrainak, zeruko hegaztiak, abereak, basapiztiak eta lurrean narrastaka dabiltzan piztia guztiak”. Jainkoak, Jainko ak, beraz, beraz, bere antzeko egin zuen gizakia, Jainkoaren beraren irudira egin zuen; ar eta eme egin zituen. Eta bedeinkatu egin zituen, tu en, es esan anez ez:: “S “Sor it itza zazu zuee umeak eta ugaldu, bete lurra eta izan haren nagusi; menpera itzazue itsasoko arrainak, zeruko hegaztiak eta lurrean narrastaka dabiltzan piztia guztiak”. Jainkoak Jaink oak esan zien: “Hara, “Hara, zeuei zeuei ematen dizkizuet lurrazalean diren hazidun landare guztiak eta hazidun frutaarbola guztiak; horiek izango dituzue janari. Abere, zeruko hegazti eta lurrean narrastaka dabiltzan bizidun guztiei, berriz, belar hezea ematen diet janari”. Eta hala izan zen. Eta egin zuen guztia oso ona zela ikusi zuen Jainkoak. Horrela, seigarren eguna burutu zen. Horrela burutu zituen Jainkoak zeru-lurrak, berorietan dagoen guztiarekin. Zazpigarren egunerako burutu zuen Jainkoak berak eginiko lana eta zazpigarren egunean lanari utzi, eta bedeinkatu egin zuen zazpigarren eguna eta sagaratu, egun horretan hartu baitzuen atseden kreazio-lanetik. Hau da zeru-lurren kreazioaren historia. Elizen arteko Bibliatik hartua. 7
LABEAN EGOSITA
Ipar Amerikako ekialdean bizi ziren amerindiarrek (algonkinak eta irokesak) pentsatzen zuten Manitu Espiritu Handiak sortu zituela munduko gizaki guztiak. Horrelaxe izan omen zen: “Aspaldiko garaietan Manitu Handia itsaso sakonaren bazterrik urrutieneraino joan zen, eta handik buztin berezia ekarri zuen. Buztin horrekin egin zituen gizakiak, buztingile batek ontziak eta irudiak ir udiak egiten dituen bezalaxe. Ondoren, buztinezko irudiak egosteko labe bat egin zuen Manitu Handiak. Labean jarri zituen buztinezko irudi batzuk, estali zituen zerrautsez, izei-egurrez, pinu-koskorrez eta intxaur-azalez, eta hauspo batekin haizea eman zien, labea bero-bero jarri arte. Gar handiak sortu ziren, eta baita brasa gorri goriak ere. Egositako irudiak hoztutakoan atera zituen labetik, eta gehiegitxo erreta zeudela iruditu zitzaion Manituri: beltzak zeuden. Orduan, beste irudi batzuk jarri zituen labean, estali zituen zerrautsez eta izei-egurrez, eta labeari hauspoarekin haizea eman zion, berotu arte. Su-garrak izan ziren, eta brasa ere sortu zen, baina denbora laburrez. Labea hoztu eta irudiak atera zituenean, gutxitxo erreta zeudela iruditu zitzaion Manituri: zuriak zeuden. Azkenik, geratzen zitzaizkion irudiak labean jarri zituen Manituk, estali zituen zerrautsez, izei-egurrez eta intxaur-azalez, eta hauspoarekin labeari haizea eman zion, sugarrak piztu eta brasa neurri-neurrian gorritu arte. Labea hoztu eta irudiak atera zituenean, ikusi zuen kolore ederrekoak zeudela: ez beltz, ez zuri; kolore gorri ederrekoak. Horrela sortu zituen Manituk munduko gizaki guztiak, eta horrela dira gizaki batzuk beltzak, beste batzuek zuria dute larrua, eta kolore gorri ederrekoak dira gure herrikoak”. J. M. Olaizola “Txiliku” 8
CHARLES DAR DARWIN WIN Hautespen naturala eta espezieen eboluzioa
Gizakion sorrera azaltzeko, Charles Darwin biologo britainiarraren ideietan oinarritzen dira zientzialariak, gaur egun. Darwinen teoriaren arabera, espezieek eboluzionatu egiten dute, baina ez nolanahi. Espezie bakoitzetik espeziearen iraupena ziurtatzeko beharrezkoak diren baino indibiduo gehiago jaiotzen dira. Hori dela eta, naturak onenak hautatzen ditu: aurrera egiteko ezaugarri hoberenak dituztenek bakarrik irauten dute bizirik eta ugaltzen dira, indar gehiena dutenak kasu batzuetan, azkarrenak bestetan, eta horrela espeziea aldatu eta hobetu egiten da denborarekin. Fenomeno horri “hautespen naturala” naturala” deitu zion Darwinek. Gizakia ere, gainerako espezieak bezalaxe, duela urte askotako espezie jakin baten hainbat eta hainbat urtetako eboluzioaren ondorioa dela esan daiteke, teoria horren arabera. Duela 55 milioi bat urte, ugaztunak eta hegaztiak ugaltzen hasi zirenean, lehen primateak sortu ziren. Orain dela 5 bat milioi urte Australop Australopithecus ithecus (australopiteko) izeneko primate aurreratua agertu zen. Primat Primatee hura, eboluzioaren eraginez, gaur egungo gizon-emakumeen itxura hartzen joan zen, poliki-poliki. Darwinen teoriak tirabira handiak sortu sor tu zituen bere garaiko gizartean. Bibliak zioenari kontra egiten ziola pentsatu zuten batzuek; erlijioaren hondamena zela, alegia. Berez, Darwinek eboluzioaren teoria ez zion zuzenean gizakiari aplikatu bere liburuan, baina irakurleek gizakiaren jatorriarekin lotzen zuten egileak landareez eta animaliez zioena. Zuk zer iritzi duzu horretaz?
9
GURE ZIENTZIALARIAK
Elhuyar anaiak . Besteak beste, Mineralogia eta Kimika ikasketak egin zituzten lapurtar jatorriko Joan Jose (Logroño, 1754-Bogota (Kolonbia), 1796) eta Fausto Fermin (Logroño, 1755-Madril, 1833) anaiek. Wolframio W olframio (W) ( W) elementu eleme ntu kimikoa kimik oa bakartu bakar tu zuten.
Armand David . Lapurtar naturalista (Ezpeleta, 1826-Paris, 1900). Armand Europan ezezagunak ziren landare, eta animalia, espezie ugari aztertu zituen Txinan. Besteak beste, panda hartz handia ( Ailuropoda Ailuropoda melanoleuca) aurkitu eta espezie horren lehendabiziko deskribapen zientifikoa egin zuen.
Barandiaran Aierbe, Jose Migel. Migel . Euskal antropologo, etnologo eta ikertzaile gipuzkoarra (Ataun, 1889-1991). Teologia eta Filosofia ikasketak egin zituen. Ikerketa askotan esku hartzeaz gainera, ikasle asko prestatu zituen. Halaber, zenbait aldizkaritako kolaboratzaile eta zuzendari izan zen. Hainbat erakundetako ohorezko kide, Eusko Ikaskuntzako lehendakari (1976), EHUko (1978), Deustuko Unibertsitateko (1986) eta Madrilgo Unibertsitate Konplutenseko Konplutenseko (1987) honoris causa doktore eta euskaltzain oso (1965-91) ere izan zen. Barandiaranen lanaren zatirik handiena historiaurreko leize eta aztarnategiei buruzko ikerlanek osatzen badute ere, era guztietako lanak idatzi zituen. Ikerketa etnologiko garrantzizkoak egin zituen; euskaldunon ezaugarriak aztertu, bildu eta ezagutarazi egin zituen. Bere lanak, ondorengo beste hainbat ikerlariren lanen oinarri eta abiapuntu bilakatu ziren.
Altuna, Jesus Altuna, Jesus.. Gipuzkoar paleontologoa (Berastegi, 1932). Antropologia, etnologia, arkeologia, geologia, astronomia, botanika eta entomologia ikasten eta ikertzen dituen Aranzadi Zientzia Elkarteko partaide da.
10
berria
larren 26a asteazk ena, 2005ek o iraila
IAK AI AK G A
n a m e a ia i r a s a ta t e k r e k ik i o k a ia i n in i a Es p i r e k ik i n e x tx t E l e g ig i M o r d e d i ioo t tee P a ta fiisikari e t k f a u r u b o k e r r e te t n e C s c i s ys y h P a i ti t s Dono e te itu du t zari eginiko ekarpena sar tu tz hezkun t
x enik e ik erla ria Miig el Et x Ped ro M
IRUÑEA Erredak zioa. IRU
ad i Ik erk eta usk a duten k ontua n a rtek o ibilbidea n. E i n g e n t a e d l i a r r e h u d o s a ja j t a b i r a s Na zioa rtek o beste Sa ria ema n zioten 1996a n. A meri. e b a g u t r a h ial Herr x enik e Eusk a Ziientzia ren ko Z Pedro Migel Et x ko Esta tu Ba tueta k k eta k o k e t r a n l len e a n z e a d i n n o a g K a K a a i t a tek o Ma ter Pa rtik ulen e ita ko Elk o Unibertsit ko A merik eta k A urrera penera k a n a l o k i n i g e . k k n a a n t e u k d r a e r k d i e t n a a e k i o z o k k k k r a a a e k t in tsa tua ren Fisi A S ) k idetza t ha rtu zuen A A k ( A ar tea k ( k a k k i a a h a m i a p e o , n k k a i a 8 i n 9 9 a 1 p ja so zuen a ipa tu du Es k ssa ria ja Pla nck x P x Ma 2001ea n. Ez da a tzok oa Espa inia n i b i o z a r r a o k e t a m n e a i m r e e k i a e a i r n a e s x x t a s a t E e k i a E a r r e a s a iik Bla s Ca brera a B eta hena . A sturia sk o leh a lli- lortzen duen le do eta i l o s k s k i e i o , a e t r e e a e a z n t a z n I u . k a z s e i g H e o d k k a i n i a p s E zion a tzo a eema n zioten 1998a n, a ssa ria rintzea P u t o l i r a o i z k k a r e t n i n e t u d n i k e o d i k k. Ministerioa k a M ntzia ien Zie tik , eta , urte ren desk riba pen te- bere ik erk eta la nenga o k s a u t k e f e o k i r a sa ria ere x Pla nck f isik a k , berea n, Ma Bi urtetik behin ba ino ez dute orik o a sk o egin du zientzia la ria k n z ga in, 23 ema ten Bla s Ca brera sa ria . Eure ta rtea n Et x x enik e-Pendr y ek ua zioa . berega na tu zuen. Horre , k k i a z t n i e z a z a ik erk etek in zientzia , giz dok tore tesi zuzendu ditu eta 250 f f a a a N ( n e z o i a ja j n a b a z I e i k x en Et x k edo ino gehia go a rgita ra tu ditu tek nologia , osa sun-zientzia k Uni- la n ba ino o k e g d i r b m a C . n a e 0 5 9 1 , ), ) a r o r r a b a n a iik era t liburu eta loggia ren giza rtera tzea tek nolo ok tore bihurtu na zioa rtek o ha inb d n a a k s i i f n a e t a i t s t r e b a l a i z t n e i z n e t z u liza tuta n. ar i espezia liz men bultza tzen dit ra in k eta -a ldizk a o t u i d i z a b a r i i r a s t a b n i a H . n e z n i e k sa ritzen dituzte, ik erk eta z ria k
11
Gaua eta eguna denboraren balantzan eskutik dantzan. • Nola imanak burdina, halaxe zurak zurgina. Nola lurrak beruna, halaxe gauak eguna. • Ilargiak, zilar; Eguzkiak, urre: argiak argiari irribarre. • Bai, marraskiloak erakutsi dio bidea: Kiribila. Joan da astronauta astronauta izar baten bila. • Izenean iltzatuta lizarrak izar bat darama eta ni nork narama? • Otsoak ilargiari ulu. Kedun hegazkinak utzitako lorratzetik ilargiak zinbili-zanbulu. • Arantzak elorrian, arantzak joan-etorrian; zazpi izar beltz amonak bere mantal gorrian. Metak eta Kometak. Joan Mari Mari Irigoien Irigoien
12
8 HIRU EMAKUME URDINAK
Bidean bizi-bizi zebiltzan bitartean, elkarrekin berriketan aritu ziren Pertseo eta Zilarbizi, eta, solasaren atseginez edo, ustekabean etorri zitzaien ilunabarra gainera. Ia ilundu zitzaien, konturatzerako. Basamortu basati, sasiz eta laharrez bete batera iritsi ziren; toki bakarti eta isil bat, inoiz inor han ibili edo handik igaro izan ez balitz bezalakoa. Dena hutsik zegoen, dena hondaturik bezala, gero eta sakonagoa egiten ari zen arrastiriko ilunabarrean. Pertseok ingurura begiratu zuen, nahiko goibeldurik, eta esan zuen: —Askoz urrutirago joan behar al dugu? —Ixo, ixo… —xuxurlatu zion bere kideak—. Ez ezazu txintik ere atera. Hauxe da garai eta leku egokiena Hiru Emakume Urdinak topatzeko. Ibil zaitez arreta handiz, eta ea ez zaituzten ikusten zuk haiek ikusi aurretik, hirurentzat begi bakarra besterik ez badute ere, begi horrek dozena erdi begi arruntek adina ikusten du-eta. —Baina, zer da egin behar dudana? —galdetu zuen Pertseok—. Zer egin behar dut ikusten ditudanean? 13
Zilarbizik, zer egin behar zuen adierazi aurretik, hiru emakumeak begi bakar batekin nola konpontzen ziren argitu zion. Itxuraz, hiru emakumeek begi hura txandaka erabiltzeko ohitura zuten, betaurreko-parea izango balitz bezala —edo zehatzago esan beharko bagenu, begi bakar batean jartzeko monokulo bat balitz bali tz bezala. Hiru emakumeetako bakoitzak denbora labur batez erabili ohi zuen begi hori, eta, ondoren, begia bere begi-zulotik atera eta ahizpetako beste bati eman ohi zion, horrek ere bere begi-zuloan jarri eta beste denbora apur batez erabil zezan. Horrela, pentsa daitekeen bezala, aldi oro emakumeetako bakar batek ikus zezakeen nolakoa zen inguruko mundua, eta beste biak, bitartean, itsu geratzen ziren, iluntasun handienean murgildurik. Gainera, begia emakume baten eskutik beste batenera pasatzen ari zen bitartean, hiru-hirurak ezer ikusi ezinik geratzen ziren. Ikus daitekeenez, nahiz eta munduan hainbat gauza harrigarri izan eta gertatu, eta beste hainbat harrigarriago asmatu eta kontatu gizakiok, hiruren artean begi bakar bat besterik ez zuten Hiru Emakume Urdin haien bitxikeria bezain kontu bitxirik ezin liteke ezagutu, asmatu edo kontatu. Pertseori, Pertseori, behintzat, horixe iruditu ir uditu zitzaion bere adiskideak kontu haiek guztiak esan zizkionean. zizki onean.
14
Adarra jotzen jotzen ari zitzaiola zitzaiola ere pentsatu pentsatu zuen behin edo behin. behin. Adiskidea bera ari zela istorio osoa asmatzen, eta ez zegoela munduan hark aipatzen zuen erako izaki aldrebesik, halako itxura eduki zezakeen emakumerik. —Azkar baino lehen sinetsiko dituzu nik esandako guztiak —esan zion Zilarbizik—. Ixo, ixo, ixxxxo. Hor datoz-eta! Pertseo begira geratu zen, begiekin iluntasuna zulatu beharrean. Izan ere, ilunpera ohiturik zeuzkan begiak ordurako, eta, Zilarbizik esandako aldera begiratuz, zerbait edo norbait hurbiltzen ari zitzaiela ikusi ahal izan zuen, argi askorik gabeko basamortu hartan. Han urrutian, beraiengana zetozela ikusi zituen zi tuen Hiru Emakume Urdinak, Urdinak, gero eta hurbilago. Argi apur hark, ordea, ez zion uzten nolako aurpegiak zituzten ikusten, i kusten, eta are gutxiago beste zenbait xehetasun bereizten. Ilaje luze urdinduak, bai; horiek ikus zitzakeen urrutitik. Gehiago hurreratu zirenean, zirenean, hiru emakume haietako bik kopetaren erdian begi-zulo huts bakana zeukatela ikusi zuen. Hirugarren emakumeak, aldiz, begi bakar distiratsua zuen kopetaren erdian, eraztun bateko diamante distiratsu bat baino distiratsuagoa.
15
9 HIRU EMAKUME URDINEN BEGI BAKARRA
Hiru Emakume Urdinak elkarrekin nola zetozen ikusi zuten Pertseok eta Zilarbizik sastraka batzuen atzetik. Emakumeetako bik ez zuten begirik, baina hirugarren hiru garren emakumearenak begirada sarkorra zuen. Begi berezi hark gauaren erdian ere eguerdian bezain ondo ikus zezakeela iruditu zitzaion Pertseori, hiru begi-pareen indarra begi bakar hartan bildurik zegoela. Hiru atsoak nahikoa ondo konpontzen ziren begi bitxi hura txandakatuz, ia-ia bakoitzak bere aldetik ikusteko ahalmena izan balu bezala, halakoa baitzen begi bakar haren indar berezia. Hala ere, aldiko batek bakarrik ikusten zuen egiatan: begia kopetaren erdian zeukanak. Horrek besotik helduta zeramatzan beste biak, kopetako begi distiratsuarekin alde batera eta bestera bazter guztiak arakatuz eta miatuz. Pertseo, Zilarbizirekin batera sastrakadi ilun eta trinko baten atzean ondo ezkutaturik, beldur zen: begi indartsu haren ikusmenak sasiak zeharkatu eta ikusi egingo zituela uste zuen. Beldurgarria zitzaion, benetan, halako begi indartsu baten begirada jasan beharra! Baina Pertseoren beldurrak eta uste txarrak ez ziren bete, eta kontuak beste era batera joan ziren. Sastrakadira hurbildu aurretik, Hiru Emakume Ur Urdin din haietako batek honela esan zion erdian zihoanari: 16
—Ahizpa! Ene ahizpa Izuikara!, denbora luzez daramazu zuk begia, niri dagokit orain! —Utz iezadazu denbora apur batez, ene ahizpa Ameskaitz —erantzun zion Izuikarak—. Sastrakadi horren atzean zerbait dagoela iruditu zait. —Beno, eta zer? —erantzun zion Ameskaitzek, erdi haserre—. Ezin al dut nik zuk bezain ondo ikusi zer dagoen sastraka horien atzean? Zurea bezain nirea da begia, eta zuk bezain ongi erabil dezakedala uste dut, zuk baino hobeto ere bai, agian. Berehala ematea nahi dut. Bi ahizpak liskarrean ari ziren artean, hirugarrena, Hezur-triskatzaile izenekoa, kexuka hasi zitzaien: —Ni naiz orain begia jaso behar dudana —esan zien—. Zeuenkoi hutsak zarete biak. Zuek biok nire aurka zaudete, eta begia denbora luzez edukitzen duzue, niri batere utzi gabe. Zuentzat biontzat bakarrik nahi duzue begia, eta ni baztertuta uzten nauzue. Liskarra eta eztabaida gero eta handiagoak bihurtzen ari zirenez, Izuikarak kendu begia bere kopetaren erditik eta, eskuan zuela, honela esan zien bi ahizpei: —Har ezazue, bada, zuetako norbaitek begi santu hau, baina erabaki agudo nori dagokion orain txanda, ea behingoz amaitzen dugun eztabaida inozo hau. Ni neu asko poztuko naiz denbora batez ilunpean egoteaz, horrekin lasaiago egoteko aukera badut, behintzat. Bietakoren batek har ezazue azkar ditxosozko begi hau, edo neure kopetan jarriko dut berriro, eta kitto!
17
Ameskaitz eta Hezur-triskatzaile, Hezur-triskatzaile, zein zein baino zein urduriag urduriago, o, begia jasotzeko jasotzeko amorratzen zeuden. Antsiaz luzatu zituzten eskuak begi hura Izuikararen eskutik jaso nahirik. Baina biak itsu zeudenez, ez ziren ahizparen eskuraino iristen. Bestalde, une hartan Izuikara ere beste biak bezain itsu zegoenez, eginahalak eginda ere (eta ez dakigu eginahalak egin zituen ala ez) ez zuen lortu begia bi ahizpetako bati eskuan jartzea. Horrela, erraz ulertuko duzuen moduan, hiru ahizpa haiek zeharo itsu zeuden, egoera larrian. Begia, ordea, han zegoen beti Izuikararen eskuan, izar bat bezain distiratsu, hiru ahizpek, erabat itsu, distiraren txinpartarik txikiena ikusten ez bazuten ere. Egoera hura, hirurek ikusi nahi eta ezin ikusi, hirurek begia nahi eta ezin aurkitu, barregarria zen, benetan. Pertseo eta Medusare Medusarenn burua . Nathaniel Hawthorne (Txilikuk moldatua)
18
BIDEO-JOKO BERRIA
Manex berriketan ari da Aitorrekin. —Nire osaba Antxon Finlandiara Finlandiara joan da, nik ez dakit zer egitera —esan dio—, eta bideo-joko bat ekarri dit. Mundiala! —Harrapazak! —esan dio Aitorrek—. Eta ba al dakik nola erabiltzen den? Finlandieraz baldin badatoz argibideak… —Denon artean asmatuko dugu zerbait —Manexek. Arratsaldean, eskola amaitu ondoren, Aitor, Uxue, Maddi, Jon eta Intza Manexen etxera joan dira, bideo-joko berria ezagutzera. —Ez dakit ezer lortuko dugun —esan du Intzak—, ez da gauza erraza izango… —Ez da gauza erraza, kikirikiken, kikirikiken… kik irikiken… —hasi da kantari Jon. —Badoa —esan du Manexek, eta DVDa sartu du ordenagailuan. Ordenagailuaren monitorean hitz arraroak atera dira, gainean bi puntu dituzten ä eta ö ugariko hitzak. —Harrapazak! —bota du Aitorrek hainbeste gustatzen zaion esamoldea—. Dena finlandieraz! —Suomieraz —esan dio Uxuek albotik—. Finlandia deitzen diogu guk, baina bertakoek esaten dute lurralde hura suomien herria dela, eta guk ere… —Bale, bale! —Aitorrek—. Dena suomieraz! Baina, mesedez, ez zaitez orain “zure” geografiarekin hasi… —Bada, hobe zenuke geografia pixka bat ikasiko bazenu —muturtu zaio Uxue Aitorri—. Ba ote dakizu non dagoen Finlandia? 19
—Ixo! —isilarazi ditu Manexek—. Lortu dut sarrerako pantaila gurutzatzea, eta hemen daude… Hara! Hemen daude banderatxoak, eta baita ikurrina ere. —Horiek bai tipo jatorrak suo… suimo… zera… finlandiar horiek —esan du Maddik, hitzekin trabatuta. —Jatorrak… jatorrak! —errepikatu du Jonek. Manexek ikurrinaren gainean sakatu du eta musika zaratatsu batekin izenburu koloretsua zabaldu da pantailan. “Bidaia miresgarria espazio sakonera sakonera”” jartzen du. —Zer? Zer? —galdetu du Maddik. Berehala piztu zaizkio begiak espazioko bidaiaren kontu hori irakurri duenean. Denak geratu dira monitoreari begira. —Horko espaziontzi horrek Kalebala izena du… Eta DVD honek, joko bat baino gehiago, dokumental bat dirudi —dio Manexek, ahotsean desengainu apur bat sumatzen zaiola. Hala ere, bai Manexek eta bai gainerako guztiek pantailara begira jarraitu dute. Halako batean, hizkuntza automatikoa erabiltzen duten tresna horietako baten ahots metalikoa entzun da. —Ni Puz naiz —esan du—, Kalebala espaziontziko ordenagailua prozesatzeko unitate zentrala: PUZ. Nik gidatuko zaituztet espazioan barrena. Ni Puz naiz… —Puz —egin du barre Jonek—. Puz, putz… zer usain txarra! —Ixo, Jon —esan dio Maddik Joni—. Hauek gauza interesgarriak dira. Jonek ez dio arreta handirik jartzen Puzek esaten duenari. Gainerakoak Manexi aholkuak ematen ari dira, Kalebala espaziontzia hemendik hara espazioan gida dezan. Puzen ahotsa sarri entzuten da “hori ez da bide bi de egokiena” egokiena” esanez. Denbora asko baino lehen, lagun taldea monitorean agertzen denari begira eta Puzek esaten duena entzuten ari dira. Jon da noizbehinka bazter batera joan eta kantari hasten den bakarra. Ordenagailuaren zarataren gainetik Maddiren ahotsa entzun da: —Argiak 300.000 kilometro egiten ditu segundoan. —Bai, lixta, baina zenbat denbora behar du argiak Ilargitik Lurrera etortzeko? — galdetu dio Uxuek. 20
—Ez da erantzun zuzena —esan du Puzen ahots metalikoak—. Ilargitik Lurrerako bidea egiteko argiak segundo bat behar du, gutxi gorabehera. —Ikusten! Esan dizut hain azkar ez sakatzeko, erantzuna jakin arte zain egon behar dela —esan dio Aitorrek Manexi. —Baina azkar erantzuten ez bada, denborarik gabe geratzen gara… —Ba, orain denborarik gabe eta “bizirik” gabe. Begira zer jartzen duen pantailan: “Amaitu da jokoa ” —esan dio Intzak Manexi. —Jo, Intza, Intza, zu beti hain baikorra… — errieta egin dio Uxuek. —Ez duzu proba gainditu. Espazioari buruzko informazio gehiago nahi al duzu? —galdetu —gald etu du Puze Puzek. k. —Baietz, jarri baietz! —esan du Maddik, irrikaz. Eta espazioari buruzko informazioa jarri dute martxan, Puzen Puzen ahots hipnotizatzailea kontu-kontari dutela. Horrela enteratu dira Eguzkitik datorkigun argi-izpiak 8 minutu eta 20 segundo behar dituela Lurreraino iristeko. —Zenbat kilometro daude Lurretik Eguzkira? —galdetu du Puzen ahotsak—. Ez da kalkulatzen zaila! Eta pantailan zera agertu da: 8,33 min x 60 s x 300.000 km/s = 149.940.000 km —Jo! Ia 150 milioi kilometro! Ez dago hurre! —harritu da Uxue. —Baina ez pentsa espazioan distantzia hori distantzia handia denik —esan du Puzek, Uxueren esaldia aditu izan balu bezala—. Eguzkiko argiak ia hamahiru minutu behar ditu Martera iristeko; berrogeita hamahiru Jupiterrera joateko; ordu eta erdi Eguzkitik Saturnoraino heltzeko; bi ordu eta hiru laurden Uranoko azala argitzeko; lau ordutik gora Neptunora ailegatzeko; eta bost ordu eta erdi Eguzkitik Plutoneraino! —Kilometro pila itzela! —Aitorrek, hainbeste zenbakirekin zeharo nahastuta. —Kilometro asko? —erantzun dio Puzek—. Kalkulatzen erraza da! Eta pantailan zera agertu da: 5,5 ordu x 60 min x 60 s x 300.000 km/s = 5.940.000.000 km —Ia sei mila miloi kilometro! —esan du Maddik. —Horiek guztiak, ordea, hutsa dira espazioko benetako distantzien ondoan —esan du Puzek, eta harrokeria puntu bat bezala sumatu zaio ahots metalikoan—. Begira! 21
Pantailan eguzki-sistemaren irudia agertu da, eta txikiagoa eta txikiagoa egiten joan Pantailan da. Azkenean, beste izar bat agertu da pantailaren beste muturrean. —Eguzkia da gure izarra —esan du Puzek—, eta Kalebala gure espaziontziarekin eguzki-sistema osoa bisitatu dugu. Argiaren abiadurarekin sei orduren buruan beste muturreraino iritsi gara, Plutonetik harantzago. Baina orain dator gogorrena: hurrengo saltoa egiteko hurbilen daukagun izarra, Proxima Centauri izenekoa, 4,2 urtera dago! Lau argi-urtera! Eta pantailan zera agertu da: 4,2 argi-urte, gutxi gorabehera, 40.000.000.000.000 km dira. —Berrogei bilioi kilometro! —esan du Aitorrek—. Ez zaizkit buruan bur uan sartzen! —Hori ez da ezer —esan du Puzek—: gure galaxiaren, Esne Bidearen erdira 30.000 argi-urte daude, eta gure galaxiatik beste batera joateko, hurbilenera joateko, 2.000.000 argi-urte behar ditu argiak… Eta hori ez da ezer! Distantzia askoz handiagoak ere badira espazioan! Eta gauza harrigarriagoak! Ba al dakizue badirela masa trinkoko izar astun batzuk argia ere irentsi egiten dutenak? “Zulo beltz” deitzen zaie eta dena irensten dute: materia, argia… Neska-mutikoak pantailari itsatsita bezala daude. Puzen ahotsak erakarri eta ordenagailuari lotuta edukiko balitu bezala. Jon bakarrik geratu da aparte samar, eta bere buruari kantari ari zaio. —Ee! —esan die Jonek, halako batean—. Pantaila Pantaila beltzari begira? Lo hartuta? Jonen oihuekin oihuekin bere onera etorri dira neska-mutikoak. —Zulo beltzetik askatu gaituzu —esan dio di o Uxuek. —Ia galdu ginen bideo-jokoaren zulo beltzean! —Intzak. —Harrapazak! —esan du Aitorrek—. Gero esango diate burua ez daukaala behar bezala hornitua… Hi haiz, hi, tipo jatorra! —Jatorra… jatorra! —esan du Jonek. J. M. Olaizola “Txiliku” “Txiliku”
22
ILUSTRATZAILEAK
Antton Olariaga: Garai batean, herri txikietan denda bakarra izaten zen; han denetarik saltzen zuten, Omarrenean bezala; apreten ondoan ondoan ogia, aldamenean aldamenean xaboia xaboia edo goxokiak… goxokiak… Usu Usurbilen rbilen ere bazen halako bat. Denda hartan dena zen nahasia: usainak, formak, koloreak… Anabasa hartan, ordea, bazen halako ordena bat, dendariarena; baina bezeroek ere erraz geureganatzen genuen, guk begiak itxita ere zehaztasun miresgarriz botatzen baikenion esku kolpea goxokien edo lapitzen kaxari. Marrazkiak egiten ditudanean, gustatzen zait batzuetan denda txiki haren ordenari jarraitzea, eta dena nahastea: usainak, formak, koloreak… Elena Odriozola : Jaguarrek ez didate beldurrik ematen niri, batez ere hemendik oso urruti bizi direlako. Baina aitortu behar dut ipuin honetarako jaguarra marraztean bihotza pixka bat zimurtu zaidala. Animaliak oso gustuko ditut nik; etxe handi bat edukiko banu, animaliez beteko nuke, baina ezinezkoa zait, nire etxe txikian euli batzuk bakarrik kabitzen baitira. Horregatik, ez dut inoiz etxean jaguarrik edukiko. Aski dut leihotik itsasora begiratzean kaio batzuk ikustea. Zoriontsu egiten nau horrek. Jokin Larrea Jokin Larrea : Gauza batzuek txikiak behar dute izan, eta beste batzuek handiak. Penak, esaterako, hobe zenbat eta txikiagoak. Lagunak, berriz, zenbat eta handiagoak hobe. Izan ere, zenbat eta handiagoak izan lagunak, txikiagoak izaten dira penak. Nik, marrazkiak egiten ditudanean, lagun berriak sortzen ditudala iruditzen zait, eta penak txiki-txiki bihurtzen zaizkit. Triste zaudetenean, zuek ere egin proba: marraztu lagun handi bat, elefantearen modukoa, adibidez, eta ikusiko duzue nola joaten zaizkizuen tristurak.
23
Jokin Mitxelena : Gauzei begira egotea gustatzen zait niri. Adibidez, aurrean dudan landare txikiari. Ikusitako gauzak buruan hartu eta gero marraztu egiten ditut. Adibidez, lehen ikusitako landare txikia. Baina marrazten dudana, askotan, ez da izaten ikusitakoaren berdin-berdina; batzuetan, antzekoa ere ez. Hala, landare txikiaren ordez, zuhaitz erraldoi bat atera zait, eta haren atzean, gure etxeko katua lotan. Izan ere, irudimenak begiak baino gauza gehiago ikusten ditu, askotan.
Jon Zabaleta: Ipotxak aurrez aurre inoiz ez zaizkit azaldu, edo beharbada azaldu zaizkit, baina ni ez nintzen mementoan ohartu. Ipotxen tankerako irudiak ikusi izan ditut, bai, zuhaitzen adarrei begira, batez ere, ilunabarretan, eguneko argia desagertu baino pixka bat lehenago. Amets antzeko zerbait sorrarazten didate irudi mugikor horiek; gero, konturatzerako, iluna erortzen da zuhaitzen adarren gainera, eta ipotxak eta zenbait irudi magiko desagertu egiten dira, bat-batean. Jose Belmonte: Belmonte: Donostian jaio nintzen. Aitonak Aito nak marr marrazte azteaa maitat maitatzen zen eta mate matemat matikak ikak gorr gorrotat otatzen zen erakutsi zidan. Horregatik, Arte Ederrak ikasi nituen Bilbon. Gero, Erromara joan nintzen, eta han liburuetarako marrazkiak egiten eta horrelako gauzetan espezializatu nintzen. Haurrentzako marrazkiak egiten ditudanean, dibertitu egiten naiz eta barre asko egiten dut. Haurrek nik bezain ongi pasa dezaten nahi izaten dut. Marrazteaz gainera, natura gustatzen zait, eta animaliak ere bai, zomorroak batez ere, baina ez jateko. Ni, ipuin honetako fakirra bezala, barazkijalea naiz. A! Eta ez dakit ezkerra eta eskuina bereizten.
24
Mikel Valverde alverde:: Nik inoiz ez dut danborrik izan, inoiz ez dut jantzi uniformerik, inoiz ez dut desfilatu, inoiz ez naiz neskaz jantzi (ezta inauterietan ere), inoiz ez nau eskolako zuzendariak karameluetara gonbidatu, nire amona ez da inoiz kantinera izan, ezta aitona danbor-jotzailea ere; inoiz ez dut hitz egin nire eskolako psikologoekin, inoiz ez naiz eszenatoki batera igo, inoiz ez diot musurik bota jendeari, inoiz ez didate txalorik jo. Tira, ni marrazkilaria naiz, eta niretzat ez dago gaizki; marrazkiak egin dizkiot ipuin honi, eta ez dago gaizki; ondo eta guzti pasatu dut lanean, eta, aizue!, hori bai ez dagoela batere gaizki.
Asun Balzola : Bi edo hiru urte nituenean hasi nintzen marrazkiak egiten, eta harrezkero ez naiz gelditu. Oso gustuko dut nire lana. Sari asko irabazi ditut, bitan Euskadi Saria, adibidez, eta baita “Bratislavako Urrezko Sagarra” Sagarra” izeneko garrantzi handiko sari bat ere. Nire ezaugarri nagusietako bat bilbotarra izatea da, eta oso harro nago Bilborekin zerikusia duen guztiarekin (Bilboko Guggenheimaz, Guggen heimaz, adibidez!). Nire beste ezaugarri bat ondo baino hobeto marraztea da, eta hirugarrena Mariasun Landaren lagun on-ona izatea. Horregatik, ohore eta plazer handia da niretzat bere ipuinak ilustratzea; gainera, primeran pasatu dut Joxepi dendaria ipuineko marrazkiak egiten.
25
EGUZKIA
Antzinako zibilizazio guztietan gurtu izan dute Eguzkia, argi-, bero- eta bizi-iturri den aldetik. Egipton Ra edo Amon-Ra izan zen jainko nagusia, Eguzkiaren jainkoa. Eta Mesopotamiako herri guztiek ere gurtu zuten Eguzkia. Grekoentzat, Helios eta Apolo jainkoak ziren Eguzkia eta argia, eta erromatarrek enperadorearen gurtzarekin lotu zuten. Txinan eta Indian ere gurtu zuten eta Amerikako kolonaurreko zibilizazioetan Eguzkia zen jainko nagusia (azteken Quetzalcoatl eta Huitzilopochtli, inken Inti). Euskal mitologian, Eguzki amandrea da elementu garrantzizkoenetakoa eta solstizioarekin loturiko errito eta sinesmenetan garrantzi handia izan du. Lurraren alabatzat eta santutzat hartu zuten garai batean. Gaueko espiritu eta jeinu gaizkileak uxatzen zituela zioen jendeak. Euskal Herrian hainbat eratara izendatzen dugu Eguzkia: Iguzki (Irun, G), Iduzki (Aezkoa, N), Eguzku (Erronkari, N), Eki (Z), Jainkoaren begia (Ataun, G). Eta haren irudia nonahi agertu ohi da apaingarri gisa: altzarietan, arropetan eta abarretan. 26
BERTSOEN UNIBERTSOA
Doinua : Donostiak Donostiakoo hiru damatxo damatxo (doinu hau Bertsoz blai 5. mailan azaltzen da) 1
Gure ideiak adierazteko erreminta dugu hitza hitza kantatzen baldin badugu bertso munduan gabiltza. 2
3
5
Hitza hitzari ondo lotuaz osatzen da esaldia bere oinean azpimarratuz hoskidetasun garbia.
Beraz, oin batek puntua dakar, dakar, zenbat oin, hainbeste puntu belarrietan min egin gabe datozen bi elementu. 4
9
10
11
Antzeko oinak, oso berdinak berdinak behar ditugu bilatu bizkiak izan daitezke baina ezin dira errepikatu.
Zerbait gehiago bada ordea kantatzeko prest bagaude,
13
7
Zazpi eta sei, zazpi eta sei, neurri txikia hain zuzen, saia gaitezen zerbait kantatzen “Maritxu nora zoaz zoaz”-en. ”-en.
Hamar ta zortzi, hamar ta zortzi neurri handiko erritmoa “Pello Joxepe tabernan dela”-n proba egitera noa. 8
Bota dezaket kopla bat edo kanta dezaket bertsoa gutxieneko erdia eta ahal baldin bada osoa.
Mikrofonoa erdian eta aurrealdean jendea txaloen bidez saritzen dute gure abilidadea.
Gozatzen dugu afarietan, taberna eta plazetan, baina memento hunkigarriak heltzen dira txapelketan. 12
15
Gainera oso arraroa da egiten dugun karrera, pentsamendua baitabilkigu sarri atzekoz aurrera aurrera.
Zuzenketarik ezin da egin bat-bateko jardueran arriskua ta emozioa biak dauzkagu aukeran. 12
hankamotz eta hankaluzeak itxuraz neurtzea hobe. 6
Gai bati ondo erantzuteko jar ninteke izerditan hitz egokiak nola aurkitu oso segundo gutxitan?
Gizon heldua txapelarekin bertsolarien eredu orain oholtzan neska-mutilak noiznahi ikus ditzakegu.
Bertso eskolak ugaldu dira jorratuz hainbeste mezu, lagunartean jolas eginez zuk ere ikas dezakezu. 16
Esaera zahar, ipuin politak disko eta antzerkia, irudimenak eskaintzen digu ikuspegi irekia. Mikel Mendizabal 27
BA AL ZENEKIEN…
• Ilargia Lurra sortu zen garai berean sortu zela? • Lurraz gainera, Ilargia dela gizakiak zapaldu duen espazioko leku bakarra? • Ilargia lehen aldiz zapaldu zuten astronautak Neil Armstrong eta Edwin Aldrin izan zirela? • Leopold Eiharts astronauta dela espazioan ibili den lehen euskalduna? • Eguzkiaren erdigunea etengabe lehertzen ari den bonba erraldoi bat dela? • Eguzkitik hurbilen dauden planetak direla azkarren mugitzen direnak? • Marten ekaitzek asteak irauten dutela? • Jupit Jupiter er eguzki-sistemako planetarik handiena dela eta beste planeta guztiak batera bere barnean kabitzen direla? • Astronom Astronomoo askok pentsatzen pentsatzen dutela dutela dinosauroak dinosauroak orain dela dela 65 milioi urte urte desagertu baziren Erdialdeko Amerikan asteroide bat erori zelako gertatu zela?
28
• Marteren eta Jupiterren artean dagoen asteroide-gerrikoak planeta solidoak edo arrokazkoak (Merkurio, Artizarra, Lurra eta Marte) eta gasezko planetak (Jupiter, Saturno, Urano eta Neptuno) bereizten dituela? • Meteoritoak Lurraren atmosferara iristean urtu egiten direla gehienak eta meteoroak edo izar iheskorrak sortzen direla? • Antzinako Erroman Jupiter Jupiter zela jainkoen errege? • Prismatikoak egokiak direla zeruan hainbat kometa, noba (lehertzen diren izarrak), nebulosa eta galaxia ikusteko? • Eguzki-sistema eta Unibertsoa aztertzeko teleskopio ahaltsuak behar direla eta teleskopio horiek behatokietan (behaketa astronomikoak egiteko lekuetan) gordetzen direla? • Lehen satelite artifiziala Sputnik I.a 1957ko urrian Soviet Batasunak jaurti zuela? • Espaziora bidaiatu zuen lehen animalia Laika izeneko errusiar txakur bat izan zela?
29
PLANETAK
K U R I O M E R K
g oen tuen da g i k g er t i t k Eg u z k ti i k ti k tu, Lurre t tu r e g n i a h ; a d a ta a ne t p l la i ta . ba ta la b za i la tea z k i k us te i k , e z zer k z i a h z e , k k i r a r e f mos f tm E z du a t re z josia du, r e te t a r k k a la l a z a n a i a g a ta i k , e t i lu zia ur k rio z. B lu o d n o n e k k l a ta t i toen teeor to me t a z k oa da . e ta a rro k a u a t u t d a Ha in ba
ilioi k m 8 m li
i a: 5 antz a st an di st o k ek e t st s e b z ez e t a b C ºC guuzkitiko a + 430 º ta t E g e 0 8 1 – : a a r u t a a r r en p e en t en a r en all a azz a G ain a
te i ta r te b ta
a rna k ta n a z t
as a re liio g a a: he l r a e r f s f mo s At m ak: 0 gi a a r gi Il a
A R T T I Z A R R R A
A t tm osf er a a t r r ink oa duen a r rr r o k a a z zk k o pla net a a da , neur r r iz , lur r ra a r re n a nt z ze k oa . Oso t enper a a t tu t a a a lt ua du a z za a lea n – eg uz k ki sist ema k ko a lt uena – – et a a a t tm osf er a ar r e n pr esioa er e a lt ua da , et a a a r r na sez ina . A r r t t iz a ar r r r a ar re n a t tm osf er a an hodei t r r ink o ug a ar r i da ude. Hodei hor iek er r ra a z z isla t tz z e n dut e Eg uz k ki a r re ng a a ndik ja ja sot a a k ko a r r g g i g ehiena , et a a hor r ri esk er , pla net a a ha u z er ua n dist ir a a t ts u ik ust en da . H a ai nba t d t d a at t u u
E g u uz ki t ti i ko b a at t e ez be s t t e ek o d i i s t t a nt zi an a:: 108 milioi k m a G a ai i n a azz a al l ar a r e e n t e e n p pe e r r a t u at ur r a : 490ºC bit a a: ar r t te At mo s s f e er r a : k a a: ar r bono diox idoa
nit r r og enoa r re n a r r r r a as t oa k k … I l l a r ar g i i a k: 0 ak
, a z z ido sulf ur ik oa ,
M A R T T
E E M a ar r t t e e a r rr r o k a a z z k k o pla ne t t a a da , L ur r a nt z ze e k k oa , ne ur r r a ar r e e n ri z . P la ne t t a a hot z ba s s a za am or t a e t t a a t u a nt z ze e k k o a d a , e t t a a t a f in-f ina du. t mos f fe e r ra a L ur r ra a r re e n a nt z ze e k k o ha inba t t e z ( s z a su me ndia k au g a ar r r ri dit u k , ba s s a a m o r t t u a k k , ur a i z ot z ak k s or t z a a, e t t ut a t a a a k k o ba ila r r a a k k , a d i M a b ide z ar r t t e z ), e t e n inoiz biz t a a i t z z a a e g g o n z s or t i t e e k e k t u iz a ee e n us t a n du a nt z t e e a a z e e k k o t a a s s u n e r h re e , or a o r r re e k k . H a ai n a r a la r t t e e k k o a z z t t e e r r k k e e t t e e t a t a dut e n e e hor i f r z in iz a z an ro g a a t t u.
H a a i in ba t t d a at t u u
E g u uz z k k i i t t i i k k o o b a t te e z z b e e s t te e k k o o d i i s t t a n nt G t z z i a i i a : 228 mi in n a z z a l l a r re e n n t e lioi k m en n p e e r r a t t u u r r a : – 1 At m 2 0 mo e o s f e t t a a er r a +25º C : k a a r C bit a r bono diox ar r t t e e i d o a I l l a r , n r g i i t i a k r r og e k: 2 en oa …
30
I T E R U P T J U
ha ndiena h k k i r a ta t e n a la l p tema k o a ta ra no e t Eg u z k i-sis t U , o n r u tu t a S go a da g ta u t tu a t as e z k o uei “g a a h h da . Ga se z os a ta t e n a la l p a . La u l la uno be za tu Nep t ze. it z ” der t bere nena b e m erra l lddoia k r a b a n k k i ar rir a i terren e za ug Jup t a . teen u ba t ba n g orria d s ts t or b a r i ti t s i d r a z z i la r i a ue z z la tsse z i ter g a i hu t g up te e Ju J b , n a u r e z z ten da i k us te modura k a . ta u t tu beg ira t u a t u t d a Ha in ba
lioi k m i li
a: 7 78 m antzi a a t st s i d o k ek e t st s e b ez at ez C ºC E guzkitiko b a: –150 º tu r a a a r r e p n en e t n en e r a G ain az al a a . g enoa , he l liio o r d i h : a a r r e f f s s mo At m ak: 16 gi a a r g Il a
URANO
S A T U R N O
Ga sezk o erra ldoia da . beza la , eptunok be N N a t e k o n a r U , k e r r e t i up Ju J a ina Sa turnorena da ba b , n a u r u g n i u d a n u t z a er ira tsuena eta ik usten d r i d , a n e l a ba b a z k i n u t z a r e riei errepa ra tuz, erra zena . Pla neten neur hiru era ztun i r o n r u t a S . a d a n e i d n a ar ren h biig a b tik . beereizten za izk io Lurre b a tu a t d a ba Ha in b
Gasezko erraldoia da. Jupiterrek eta Neptunok bezala, Uranok eraztun txikiak ditu inguruan eta beste planetek ez bezala, ardatza eguzkirako norabidean. Hainbat datu
Eguzkitiko batez besteko distantzia: 2.869
a: 1.427 milioi k m antzi a: st an o d i st k e t st s e b z e t at a b o k i t i k z u gu g E –1180ºC a: – atur a: peer at aren ten p all ar azz a aiin a G a . a: hidrog enoa , helioa f er a: s f Attmo s A ak: 18 gi ak ar gi Il ar
milioi km Gainazalaren tenperatura: –210 ºC Atmosfera: hidrogenoa, helioa, metanoa… Ilargiak: 15
NEPTUNO
Gasezko planeta erraldoia da. Neptunoren atmosferako metanoaren eraginez, globo urdin argi baten modura ikusten da planeta. Lau eraztun txiki-txiki ditu, izotz puska ilunez osatuak. Hainbat datu
Eguzkitiko batez besteko distantzia distantzia:: 4.496 milioi km Gainazalaren tenperatura: –220 ºC Atmosfera: hidrogenoa, helioa, metanoa… Ilargiak: 8
LURRA
Lurra da Eguzkitik gertuen dagoen hirugarren planeta. Berezia eta bakarra da eguzkisisteman, eta, agian, baita Unibertsoan ere. Eguzkiarekiko daukan kokaleku egokiari esker, urak egoera likidoan irauteko moduko tenperatura du. Bestalde, Lurrak bakarrik garatu du oxigenoan aberatsa den atmosfera. Bi aldagai horiek direla medio, askotariko bizitzamoldeak sortu dira bertan. Lurraren eiteari dagokionez, poloetan pixka bat zapaldutako esfera baten itxura dauka. Harkaitzez eta metalez osatuta dago; egoera solidoan daude kanpoko aldean, eta egoera likidoan barrualdean edo nukleoan. Hainbat datu
Eguzkitiko batez besteko distantzia distantzia:: 149,7 milioi km Gainazalaren tenperatura: –70 eta +55ºC bitarte Atmosfera: nitrogenoa, oxigenoa eta ur-lurruna Ilargiak: 1 31
TXISTEAK
Irakasleak, ikasleari ahozko azterketa egin nahian… —Aitor! Nola frogatuko zenuke Lurra biribila dela? —Nik frogatu behar al dut! Zuk ez zenigun frogatu, bada, maisu, eta nik sinetsi nuen. • Hezkuntza-ikuskatzaileak, maisuari galdezka: —Zure ikasleetatik baten bat geroan astronauta izatera irits ir its daitekeela iruditzen zaizu? —Bai jauna, ez baita lan zaila izango beti ilargian daudenentzat! • Espaziontzi batetik gizon berde txiki bat jaitsi, eta bere ondotik pasatzen ari zen gizonari zera esan zion: zi on: —Ni martzianoa naiz. Gizonak eskua luzatu eta zera erantzun zion: —Urte askotarako! Ni Martzelo. • Bi mozkorti, gaueko ordu txikietan tabernatik atera ondoren, Ilargia islatzen den putzu baten aurrean gelditu dira, eta batek besteari dio: —Aizak, ilargia al duk hau? —Bai, laguna. —Eta zer demontre egiten diagu guk espazioan, etxerako orduan! • Bi lagunen arteko elkarrizketa: —Zein da handiagoa, Eguzkia edo Ilargia? —Zein izango da, bada, Ilargia! —Ziur al zaude? —Bai, gauetan ateratzen uzten diote-eta.
32
Ama-semeen arteko elkarrizketan: —Ama, nork pizten ditu gauero horrenbeste izar? —Jainkoak, seme, Jainkoak. —Jainkoak? Urrunen Urrunen daudenak ere bai? —Bai, seme. —Korrikalari paregabea gero, Jainkoa! —Zergatik diozu hori, seme? —Lan makala duelako gauez denak pizten eta egunez itzaltzen. • Eguzkia joateko asmotan dabiltzan bi astronauta astronauta prentsaurrekoa prentsaurrekoa ematen ari dira, eta kazetarien galderak erantzuten, hala moduz: —Beste espazio bidaia batzuetan erabili dituzuen traje eta ontzi berbera erabiltzeko asmotan al zarete oraingoan ere? —Bai, andereño: besteetan erabilitakoak erabiliko ditugu oraingo honetan ere. —Eta ez al zarete urtuko? —kazetariak, entzundakoa ezin sinetsirik. Erantzun aurretik kideari begiratu eta barre eginez, zera erantzun dio astronautak kazetariari: —Txoroak al garela uste al duzue? duzue? Gauez joateko asmoa dugu! Gauez! • Espazio transbordadore bat dator MIR espazio-estaziotik bueltan. Lurra hartzera doala, aireportuan dagoen semeak aitari, garrasika: —Aita, aita, hegazkin ar bat. —Hago isilik, seme, horiek gurpilak dituk-eta. 33
BAZEKITEN EUSKALDUNA ZELA… BAINA EZ HAINBESTE
Euskaldunak egoskortzat zituzten Argentinan. Eta guztietan burugogorrena Gillermo Larregi iruindarra izan zen. 1935ean, Patagoniako petrolio enpresa batean lanean ari zela eta 50 urte zituela, ehun kiloko eskorga hartu eta Buenos Airesaino oinez abiatuko zela esan zuen. Bere abentura garaiko egunkarietan agertu zen eta hiri guztietan “El Vasco de la Carretilla” ospetsuari harrera jendetsua eskaini zioten. Hamalau hilabete, 3.423 kilometro eta 31 abarka pare behar izan zituen Larregik, hiribururaino iristeko. Elkarrizketak egin zizkioten, hitzaldiak eskaini zituen antzoki handienetan eta ondoren eskorgarekin bideari ekin zion berriz. 14 urtez 22.000 kilometro bete zituen eta Iguazuko ur-jauzien ondoan txabola bat eraiki zuen. Han hil zen, 79 urterekin. Kazetari batek idatzi zuen moduan: “Bizilagunek bazekiten euskalduna zela… baina ez hainbeste”. Euskal Aztarna Argentinan. Memoriaren bitartez hezi eta ikasi. Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila. Ministerio de Educación, Ciencia y Tecnología. Presidencia de la nación. Argentina
34
KONTA KONT ATZEKO EDO ANT ZEZTEKO TXISTEAK
Euskaldunak oso hitz gutxikoak omen gara…
Pantxi eta Txomin Txomin azkarren eta jakintsuen arteko desberdintasunez eztabaidan ari dira: —Eta zuk noiz igartzen duzu pertsona bat azkarra ote den? —galdetu dio Pantxik Txomini. —Hitz egiten duenean. —Eta noiz igartzen duzu pertsona bat jakintsua ote den? —Isilik dagoenean.
•
Baina adarra jotzeko orduan, hitz etorri handia omen dugu…
Gil jeneralak egunero bildu ohi ditu bere soldaduak patioan goizeko zazpietan, zenbaketa egiteko. Bart talde berria iritsi zen, eta soldadu gazteak ezagutu nahi ditu. Bakoitzaren izena oihukatzen hasi da Gil: —Mariano Carvallo! —Hemen! —Andoni Egaña! —Hemen! —Fermin Mutiloa! —Igurtziko al didak kaskabiloa? —Zeeeerrrr? Fer! Min! Mu! Ti! Lo! A! —Igurtziko al didak kaskabiloa? Gil jeneralak ezin du sinetsi entzun berri duena. Tolosako Fermin Mutiloa delakoa zuzenean ziegara bidali du, astebeterako. Atera eta hurrengo egunean, zenbaketa egiten ari direla: —Mariano Carvallo! —Hemen! —Andoni Egaña! —Hemen! —Fermin Mutiloa! —Igurtziko al didak kaskabiloa? Atzera ziegara. Baina, oraingo oraingoan, an, hilabeterako hilabeterako.. Ziegan, Ziegan, ordea, ordea, tolosarra tolosarra zintzo demonio demonio porportatzen da, eta Gil jeneralari mutikoak izenarekin konplexuren bat izan dezakeela bururatu zaio: —Badakit zer egin: atera, eta bihar izena beste era batera esango diot. Atera Ate ra du zieg ziegati atik, k, eta goi goizek zekoo zazp zazpiet ietan an sol soldad dadu u guzti guztiak ak for format matuta uta dau daudela dela:: —Mariano Carvallo! —Hemen! —Andoni Egaña! —Hemen! —Mutiloa Fermin! —Igurtziko al didak berdin-berdin! 35
Apustuzaleak ere ere ba omen gara… gara…
Donosti harroputz samarra zen, eta bere harrokeria handienetako bat zera zen: munduko gizonik alferrena bera zela adieraztea. Eta egia esan, titulu hori jaso ahal izateko adina meritu egina zuen, zorria baino alferragoa baitzen. Hala ere, beti eztabaida bera izan ohi zuen Naparrarekin: batek bazela eta besteak ez zela. Azkenean, aspertu, eta apustua egitea erabaki zuten: —Oraingo honetan erabaki behar diagu arrazoia nork duen. Mila duro jokatzen ditiat baietz ni izan munduko gizonik alferrena —Donostik. —Konforme —Naparrak. —Bost mila duroak —Donostik, mesfidati—. m esfidati—. Ni, neronen alde, noski. —Bada, alferrena eta nagiena hi ote haizen erabakitzeko, erakustaldi bat egitea proposatzen diat. Mila duroak irabazteko, beraz, munduko alferrena haizela demostratu behar didak! —Konforme, sar itzak nire patrikan —Donostik.
• Euskaldunak tripazainak garela ere esaten da…
Ez zen Fermin sendagilearengana askotan joaten diren horietakoa. Azkenekoz noiz joan zen ere ahaztua zeukan, baina bolada hartan halako ezinegon bat nabaritzen zuen gorputzean, eta sendagilearengana joan behar zuela erabaki zuen. Pentsatu eta egin: —Egun on! —Egun on, Fermin! Zerk zakartza hona? —Begira, doktore andrea! Aspaldi honetan ez nabil oso ondo eta erremedioren baten bila natorkizu. Doktoreak, ohiko miaketak egin ondoren, dieta egin behar duela erabaki du: —Hara, Fermin! Sendatu nahi baldin baduzu, eta lehen bezain sano jarraitu, dieta egin behar duzu. —Dieta? —Bai. Goizean ez duzu ezertxo ere gosaldu behar; gero, hamaiketakoaren orduan, frutaren bat jan behar duzu. Bazkalorduan, entsaladatxoren bat, berdura pixka bat, eta 100 gramo haragi edo arrain. Arratsaldean, berriz, beste frutaren bat eta afaltzeko beste 100 gramo haragi edo arrain. —Ondo da doktore anderea. Zuk esan bezala egingo dut. Bazihoan kalera, baina atea itxi baino lehen zalantza etorri zaio burura, eta zera galdetu dio: —Aizu, doktorea! Baina dieta noiz egin behar dut? Bazkalaurretik edo bazkalondoren?
36
Herrien, probintzien, hiriburuen arteko lehia ere islatzen dute hainbat txistek. Ziur hemen dituzunez gainera era horretako txiste gehiago dakizkizula. Txiste horiek gauza bat dute ona: herriaren edo probintziaren izena beste edozeinekin ordezkatuz, berdin-berdin konta daitezke.
Bi lagunek kalean topo egin zuten eta batak besteari esan zion: —Euskaldunen txiste bat kontatuko dizut. —Aizu, ni Bilbokoa naiz! —Zu lasai, mantsoago kontatuko dizut-eta! Honako txiste hauetan, berriz, hiria bakarrik ordezkatzearekin nahikoa lan. Santu izenik duen beste futbol zelairik ba al dago Euskal Herrian?
Bilbotar bat zerura igo zen, eta zeruko ateraino iritsi zenean atean zegoenak galdetu zion: —Zintzoa izan al zara? —Tira, ez hain zintzoa ere. Aitortu behar dut arbitroa naizela eta Athleticen eta Real Madriden arteko Errege Kopa bateko finalean, Madrileko taldeari hiru gol deuseztatu nizkiola Athleticek irabaz zezan. —Hori ez da ezer, seme. Zerbait gehiago aitortu nahi al duzu? —Tira, Europako Kopako beste partida batean Athletic finalerako sailkatzea lortu nuen, eta finalean hiru penalti adierazi nituen Athleticen alde, eta irabazi egin zuten. —Hori ez da ezer, denok egiten ditugu hanka-sartzeak. —Barkatu, baina zu San Pedro al zara? —Bai zera, seme! San Pedrok gaur jai zuen. Ni San Mames naiz. Ongi etorri zerura, txapeldun! Euskaldunak astakirten samarrak garela ere esaten dute…
Bi euskaldun kulturaz hitz egiten ari ziren: —Entzun dut katalanek guk baino kultura handiagoa dutela. —Nolatan? Zenbat kilo jasotzen dituzte bada?
Txorakikeriak.
Kike Amonarriz, Xabier Xabi er Telleria. Telleria. Argia. Argia.
37
ABERRIAREN MUGAK
Nire aberria lurra bezain zaharra da baina ez da lurra bakarrik, haizeak bezala inguratzen nau eta lotzen askatzen nauelarik. Nire aberria suaren antzekoa da beti bera, berria beti; epeltzen nau kanpoan hotz dagoenean eta erretzen ere badaki. Aberriaren mugak, euskararen euskararenak ak gure baitan baitan daude gehienak gehienak;; euskara zabalduaz lau haizetara zabalago egiten gara.
Nire aberria harrizko herri bat da hitzezkoa eta hitzekoa, altzairuzko txakolin, ardo zurezkoa eta hondar anonimoa. Nire aberria burdin bihurri bat da oroimenean arindua, itsaslaminen batek herdoilezko kantu etorkizunez fosildua. Aberriaren mugak euskararena euskararenak… k…
Joxerra Jox erra Gartzia
38
aren 3a a, 2005ek o abendu ta larunba t
IAK AI AK G A
berria
a n u g E n e r a r a k Eus da gaur k oa
Erredak zioa. BILBO
beendua a iiza n zen a b a sk untza ren ek imena Eusk o Ik a izenda tzea . a ra ren Na zioa rtek o Eg un Eusk a a E ren 3a a tza rrea n ha rtuta ba ko b Zeha zk i, 1948a n Ba iona k a ina ba a ro da ordutik , b boora a sk o ig a k oa . Den b beeha rrea n ultza da ha ndien b k bu a ra k b ora indik eusk a t ek ita ldi eg ing o dira a ba b n i a h r u a G . u d n e z t i g se k a tzo eg in zidiena k a n a h a h a n i a ba b , a t e a e a l e d i r o h n eg u ha rrea n ek ita ldi of ia z a a z k o z a t s u k k a r E o k o bo b l i B ren: ar i ha n zirela . Eusk o g inta ri ug a zia la eg in zen, a g iona la beerriz, dek la ra zio instituz k , b biiltza rra k Leg e b
bedek o k onpromisoa be l a n e r a r a a k s u e n e u z u t r a n o an a tuz. reg a k. Esa a eek ita ldia k dira o g n a z i e r e r u a a g , a l a z e be b n Esa a rda tz a a ar a rria n eusk a a B a B a z a l P o k o bo b l i B , o k k a r e t a ba te b an arrte an ea n zeha r. Gure a duen ja ia eg ing o da eg un a na tu ba k ere b k uturrek oa k z ja rtzen duten es az arr a k a sk eu s a beerriz, eusk a al a riek , b k a k o dituzte. A thleticek o jo au rk o pa rtiko dute g a a tera k a a a rta ra ren a ldek o pa nk a da ren ha siera n.
39
ORI ENT ENTA ATZEKO TRESN AK
Milaka eta milaka urtetan Eguzkia eta norberaren sena izan dira orientatzeko tresna bakarrak. Txinatarrek iparrorratza asmatu eta arabiarren bitartez gure lurraldera iritsi zen bitartean, Eguzkiarekin eta izarrekin konpondu behar izaten zuten hemengo gizakiek.
Iparrizarra: Antzinako gizakiak berehala konturatu ziren izarrak gidari onak zirela, Iparrizarra batik bat. Lurra bere ardatzaren biran mugitzen den neurrian, izarrak ere gauean zehar etengabe mugitzen direla iruditzen zaigu; hala ere, bada izar bat zeruan beti leku berean ikusten duguna, Lurraren ardatzaren parean dagoelako. Izar hori Iparrizarra da, eta beti iparra seinalatzen du.
Iparrorratza: Iparrorratza orientatzeko balio duen tresna bat da. Tresna horrek Eguzkiari edo izarrei begiratu gabe orientatzeko aukera ematen digu. Beti iparraldea seinalatzen duen orratz imandu bat da.
40
Erlojuaren bidez hegoaldea non dagoen oso erraz jakin zenezake, eta hori jakinik, baita beste norabide guztiak non dauden ere. Erlojuak orrazduna izan behar du. Erlojua eskumuturretik kendu, eta eguzkiaren orduan (erlojuek bi ordu gehiago markatzen dituzte apiriletik urrira arte, eta ordubete gehiago, gainerakoan) jarri behar duzu. Erlojua horizontalean jarri eta orratz txikia Eguzkia dagoen norabidera begira jarri. Orratz txikiak eta hamabiak adierazten dituen marrak angelu bat osatzen dute. Angelu horren erdikariak adierazten du hegoaldea non dagoen.
Gaur egun, orientatzeko garaian, gure gidariak ez dira izarrak, sateliteak baizik. Sateliteak gure planetan orbitatzen ari dira eta kokatze-sistema orokorra (GPS) erabiltzea ahalbidetzen digute; beste era batera esanda, GPSarekin gure posizioa zuzenean eta zehatz-mehatz marka genezake (GPS: Global Positioning System, kokatze-sistema orokorra).
41
BIDASOA
Iratzea erruz dagoen mendian Baztango ibarrean urki tartean nonbait sortzen da txoko batean iturri bat lurraldean. Lamiak hautatutako ibaiak xamurki urratzen ditu zelaiak betetzen zituzten bizi-nahiak izokinak, amuarrainak. Hizkuntza berdin bat ibai ertzetan arbasoek landutako lurretan arrotzak dirade zubietan Ipar eta Hego aldeetan. Egunak bezala zuri begira urak ugari igaro dira poliki datoz Hondarribira isurtzeko Kantaurira. Iratzea erruz dagoen mendian Baztango ibarrean urki tartean nonbait sortzen da txoko batean iturri bat lurraldean Nafarroan, Euskal Herrian. Txomin Artola MENDI GAINA
Maite ditut gailurrak argiak ez beste. Ai, hegaztia banintz gañik-gain nenbilke! Xabier Lizardi Lizardi
42
ARABA
Araba, oi Araba, zu ote zare aitaren zazpigarren alaba? Ifarraldeko oihanek diraute lerdenik; hego-aldean, berriz, zelai bilutsik. Bazegoen bide bat bazegoen zuhaitz bat; baina zuhaitz erori hori bidean oztopoa. Gure nahia, ekaitza, haizea, lehorra, gizona, zapaldua, bizitza, negarra. Araba... Gorka Knörr
HODEIAK GORRI
Ilunabarrean Nafarroa zaharrean su hartu dute hodeiek egunaren hondarrean. Hodeiek su, egunak gauari musu ilunabarrean. Joxantonio Joxa ntonio Ormazabal Ormazabal
43
44
45
5
4
Deba Udalaitz mendiari azpiak ateratzen dizkio Deba ibaiak.
6
Ibaizabal Ibaizabal estu eta urduri jartzen da Nerbioirekin batzean.
Urola Urolak Uro lak trenbidea dauka ur azpian.
6
3 5 2
8
4
7
3
Urdaibai Urdaibairi Ur daibairi ea!, ea! deitzen diote izkina batetik. 1
2
Nerbioi Burdina artean piano baten doinua: itsas kantua. 1
46
Arga Ebrorekin bat egin aurretik txapela kentzen du Argak.
7
Oria Oriak Orion anaia bikia aurkitzen du.
8
Urumea Urumea Donostian irrista leunean; Goizuetan, ipur-saltoka.
9
10
11
Bidasoa Haizeak txapela kendu dio aitona bati eta Bidasoaren gainetik airean darama; itsasotik hurbil, jirabiraka, Faisaien Uhartean lurreratu da, antzara baten buruan.
9
10 12
Aturri Aturrik, amaieran, mendi urrunetara begira, iturria amesten du.
11
Errobi Errobik, Baionan Aturrirekin bat egitean, bere izena ulertzen du. 12
Urrobi eta Irati Gerriekin sigi-saga egiten dute urek inauterietan dantzari.
Errekasto ezezaguna Erreka izengabeak uraren doinua du izen. Munduko ibaien poemak. Juan Kruz Igerabide Igerabide 47
URTEGIAK DIRELA-ET DIRELA-ETA A PRE NTSAN ETA INTERNETEN JA SOTAKO AR ARTI TI KU L UA UAK K
uaren 3a larunbata, 2005ek o abend lar
berria
IAK AI AK G A
Itoizk o urtegia It iaren inguruan g e te t r u a r i d u tu t a ta t r e g a r a k i r r u l i b e t te Bes k eza guta ra zi du k undea k Beste bi. Itoizk o K oordina k a iar a gerta tu direla urtegitik gertu. Esp beste bi lurrik a u ha ien berri. du ja so d k ja a IInstitutua k fi a ko Geogra f nia k ) gerta tu ziren, herea rroa fa k Orotz-Betelun (Na f Bia k O a iiza n zen; 0 a ldera negun; lehenengoa , 0,7 gra duk oa , 16:3 50 a ldera gerta tu biga rrena , berriz, 0,8 gra duk oa , 22: zen, herri horreta n berta n.
«Itoitzen a ntzek orik gerta a lla nea n» ez da din a ri ga ra Biesca s g og oa n
a IItoizk o K oordia iiza n da A zk ena ldia n segurta suna k hea na gusia . Itoizk o urtegia k h k undek o k ideen k ezk a n na k a bbeteurtegia a u a ssa la tu, eta x u egiten diela rrita rrei meha t x a tu dute behin k berta n behera uztek o esk a tzek o la na k A ra goi, Espa inia ) eta berriro. Herenegun Biesca sk o ( A zia a npina ren honda mendia ren sentent vees k a La s Nie v gerta ez da din eza gutu ondoren, Itoitzen a ntzek orik Itoizk o K oordila n egitek o k onpromisoa berretsi du k . k undea k na k n na hi iza n Bere a zk en a gerra ldia n omena ldia egi uk itu zik uk Biesca sk o honda mendia k k B diete ta ldek o k ideek la , Itoitzen ere tuen pertsona guztiei. Biesca sen beza na ba rmendu a n k duen a rdura Ebrok o Ur K onf edera zioa k d a bbi proiek k. Ez da a tua k Jose Bea umont a bok a du Ma ria Jo
48
a rra : «Bieta n polika k omunea n duten eza uga rri ba k k k tuek k a rrisa eek onomik oa k a ja a rduera k bba imendu dituzte j ar iek tik a a la ber, inf orma k u ha ndik o ingurueta n, eta , bieta n, h urrun». k u a rrenga ndik ita a eezk utua n gorde da , herrit zioa a ggerta tu ondoren, Itoitzen Biesca sk o honda mendia a bba denbora k d da itek eena ri a urre egitek o ora indik a d gerta k . ku ndek o k idea k a zpima rra tu du Itoizk o K oordina k a a dela A ra goik A ntzia k a npinea n gerta tu zena ren ha rira , sente K a k era ntzuletza t ko Gobernua k e Espa inia k a E a eeta k o Diputa zioa ja a rtzek o» k usa tuen eserlek ua n j k a k joo a rren, «erruduna k j a bba zter utzi beha r ga inera tu du Bea u a eez dela helburua montek . a bberri gehia go ItoiIra ga rri du la ster ema nen dutela a eegiten a ri diren politia eegin deza n presioa a urrera k a tzek a riei buruz. k a
Arabako urtegiak Argomaiz-Maturana-Gatzaga-Eskoriatza-Aretxabaleta-Aramaio-Legutio Urrunaga eta Uribarriko urtegiak Gasteiz aldea (eta lurralde zabalagoa) urez hornitzeko eraiki ziren berez, baina denborarekin Arabako “itsasaldea” bihurtu dira.
netatik urrun bizi izan den herrialdeko bailararik politenetakotik, alegia.
Izan ere, itsasoaren faltan, laku horiek aisialdirako ezin hobeto prestatu dituzte, eta kostaldean izaten diren zerbitzu oro aurki daitezke bertan. Horri esker, urtegi inguruak egun-pasa joateko toki aproposak dira gasteiztarrentzat. Aski duzue hara inguratzea, horretaz jabetzeko. Eta zer esanik ez, urteko hilabete beroetan, eguzkia hartzeko eta bainatzeko ezin egokiagoetan… Sasoi horretan, ia ezinezkoa da inguru zabal hauetan leku bakartirik topatzea. Ibilbide honek urtegirik garrantzitsuenak inguratzen ditu (Albinakoa ere bai), eta, horretarako, Gipuzkoako hego-mendebaldeko ertzean sartu-irtena ere egiten du, Debagoienean, hain zuzen ere. Azkenik, lehenbiziko zatian eki-iparrerantz abiatu, eta euskara nagusi den arabar lurralde bakarretik itzuliko gara: Aramaiotik, komunikazio-bide garrantzitsue-
Arabako urtegiak ezagutzeko ibilaldia ibilaldia
a o k k i li l u a ra r d i h a i g rg r e n e a t ta U ra e k o energ ia a spa lgi nda k k o ur-k orronteek era g ba ieta k I ba ea , energ ia hori elek trizita t e r e a l a h ; a d n e z t l i bi b a r e k diti a rra ntzizk oa . Energ ia beerezik i g a a b k o da a i dela k sortzek o g a biiltzen a eek oiztek o urteg ieta n b —elek trizita tea hidra ulik oa — biiltzen erra b g ehien e a g — da a lia tzen dena ba k o ura z b i ba ieta k den ba ar ren er biig a X . mendea ren b a r ria . X I X ga berrizta g den energ ia be ia k o A lpeeta n ura ren energ a k i z t n a r F n e r i z i s a h n a e d l a di a eek oiztek o. biiltzen elek trizita tea era b
? biid ez elek trizita tea a u ra ren b a ssortzen d a u Nola No
k tura . Ura k t da biidez isurtzen d hodien b a h k o ura Urteg ieta k biira eg itea n k b binek tur bi a tzuk k olpa tzen ditu eta ba a b biina b biihurtzen dute. Urlek trik o b e a e a i g r e n e a e a o k i n a a k e m a m a i g r ene a iiza n, ordua n eta g oa ha ndia g a h a t eta ba a zzen b ja uzia ren a ltuera k en energ ia . a ssor deza k a iiza ng o da go a ha ndia g
Energia hidraulikoaren abantailak eta eragozpenak • Abantailak. Baliabide agortezina da eta ez du ingurumena kutsatzen. Ur-jauziekin energia sortzeko teknika ez da ikatzarekin, petrolioarekin edo energia nuklearrarekin sortzeko erabiltzen diren prozedurak bezain arriskutsua, eta askoz ere garbiagoa da. Bestalde, ibaietako urlasterrak presen bitartez erregulatzen direnez, hondamen-
di naturalak kontrolatzeko eta nekazaritza eta populazioa urez hornitzeko baliagarriak dira. • Eragozpenak. Urtegiek eragin nabaria izan dezakete paisaian eta lurren uholdeak ekar ditzakete; nekazaritza-lurrak galtzea edo herriak hustea ere gerta daiteke urtegien ondorioz.
49
ETXE AURREKO BIDEA
Eskolako jolastokian bi ikasle ari dira berriketan. —Andereño Alaznek hanka hautsi du, eskiatzera joanda —esan dio batek besteari—. Horregatik egon gara gaur bi gelakoak maisu Joxanekin, Joxanekin, eta bihartik aurrera beste irakasle bat etorriko zaigu andereñoaren ordez. —Nola dakizu, Karlos? —Zuzendariaren gelan adituta. Eta ba al dakizu nor datorren andereñoaren ordez? —Ez! Nola jakingo dut, bada? —“Bibotex” dator. —Bibotex? —Bai, motel! Nola zen irakasle hura… historia irakasten zuena goiko mailetan… Zera… Historia odolki luze bat zela esaten ziena… —A, bai! Betaurrekoak eta bibote luzea zeuzkan despistatu bat… —Horixe bera! Hurrengo egunean, zuzendaria eta ordezko irakaslea bi ikasle horien gelara joan dira. Zuzendariak esan du andereño Alaznek hanka igeltsuztaturik daukala eta ez dela etorriko. —O! Gaixoa! —esan du neska batek. Karlosek burua jiratu eta begia kinatu dio atzerago dagoen kideari, jolastokiko lagunari. —Ikusten… —Ixo! —esan dio zuzendariak kopeta beltza jarrita. Mutikoari aurpegia gorritu zaio hori entzutean, amorruz seguru asko. Lotsaz ez, behintzat; lotsa zer den ez baitaki… —Denak zuretzat —esan dio zuzendariak irakasle berriari, “ederra daukazu gela bihurri horrekin” horrekin” esanez bezala, eta alde egin du. Irakasle etorri berriak biboteak kiribildu ditu, eta hitz egiten hasi da, urduri samar. Esan die gaur oraindik ez direla serio hasiko. Elkar ezagutzeko erabiliko dutela lehenengo eguna. Nola izena duten, zer gustatzen zaien eta horrelako gauzak jakin nahi dituela. Berak ere kontatuko diela zer zaletasun dituen. Iaz goiko mailetan historia ematen aritu zela ere esan die. Berak asko maite duela historia, eta gaur historiako zenbait gauza kontatuko dizkiela. Horrelaxe hasi da:
50
—Historia ipuin luze bat bezala da —esan du—, eta oso garrantzitsua da nondik begiratzen zaion, aldatu egiten baita leku batetik edo bestetik begiratuz gero: “Nor izan kontalaria, halakoa historia!”. Esate baterako, historialari batzuen arabera, Euskal Herriaren historia Europako txoko batean gordetako herri baten historia da, eta beste batzuen ustez, berriz, ez. —Eta zure ustez? —galdetu dio norbaitek irakasleari. —Nik uste dut Euskal Herria ez dela Europako bazter batean ezkutatutako herri bat. Niretzat Euskal Herria bidearen ertzean eraikitako etxe bat da, eta gure herriaren historiari etxe horren balkoitik begiratu behar zaio. Eta irakasleak honela jarraitu du: —Gure etxeko balkoitik begira hasita, gure atari aurrean herri zeltak ikusiko genituzke, esaterako. Errementari Errementari abilak dira, eta ondo menderatzen dituzte sua eta mailua. Badakite brontzezko eta burdinazko irudi eta tresna erabilgarriak erabil garriak egiten: kate-orratzak, gerrikoak lotzeko kakoak, burua babesteko kaskoak… Bitxiak eta bereziak dira zeltak, eta zuhaitzak asko maite dituzte. Hamahiru hilabete omen dituzte urtean, eta hamahiru zuhaitz, horietako bakoitzak hilabete bati babesa emateko. Haritza eta sagarra dituzte bereziki kutunak. Herri zeltek ekarritakoa omen da sagarra… eta sagardoa. —Eta sagardotegiak? —galdetu du Karlosek. Lotsagabe dabil mutikoa, petralduta, eta irakasle berria bere onetatik atera nahi du. —Sagardotegietan bakailaoa eta txuleta beharrezkoak dira, txo-txo, —Sagardotegietan eta zeltek ez zuten ez bat eta ez beste ezagutzen!
51
Karlos hitzik gabe geratu da, eta irakasleak jarraitu egin du: —Erromatarrak ere etorri ziren, hor ikusiko ditugu gure etxeko atarian. Eta hainbat gauza ekarri zituzten: golde-nabarra, mahatsa, ardoa, legeak, merkataritzako arau berriak… Eta, gainera, eraikuntza ederrak: harrizko ubideak, zubiak, estrata zabalak eta luzeak… —Estrata? Zer da estrata? —galdetu du neska batek. —Estrata deitzen zaie lehengo bide zaharrei, harri zabal eta handiz egindakoei. Erromatarrek luze askoak egin zituzten Euskal Herrian zehar. Gero, erromatarrek egindako estrata horietatik pasatu ziren hainbat herri: sueboak, alanoak eta bandaloak, denak ziztu bizian mendebaldera, atzetik zakur amorratuak balituzte bezala… Eta, agian, halaxe izango zen, atzetik bisigodoak eta frankoak etorri baitziren, gure atarian geratu eta gure arbasoekin borroka egitera. Balkoi honetatik begira geratzen bagara, ez gara aspertuko, seguru asko, eta historia luzean herri asko ikusiko ditugu gure atarian, pasatzen edo geratzen, etortzen edo joaten… —Herri gehiago? —esan du Karlosek, irakaslea amorrarazteko asmoz. —Herri gehiago —erantzun dio irakasleak, serio—. Arabiatik eta Afrikatik etorritako musulmanak ikusiko ditugu, edo Asiatik ihesi etorritako juduak, edo Indiatik edo Egiptotik datozen ijitoak… Baita lurralde hotzetatik etorritako bikingoak ere! Isilik egon ezinik dago Karlos, eta bikingoak entzun dituenean, barre egin du, burlazko barrea. —Bikingoak? Zer esan nahi duzu, maisu? Bikingoak Euskal Herrira etorri zirela? —Hara, gure ezjakina! —esan dio irakasleak Karlosi—. Bikingoak bidaiari handiak ziren, borrokalari gogorrak eta marinel apartak. Drakkar izeneko ontzi batzuk erabiltzen zituzten, arinak, gobernatzen errazak eta arraunen indarrekin erraz mugitzen zirenak. Eta ontzi haiekin aise ibiltzen ziren lurralde batetik bestera.
52
Karlosek galdera egin dio irakasleari: —Eta nola ibiltzen ziren, bada? —Ontziaren erdian masta luze bat zutitzen zuten, sokekin lotuta, eta masta horretan jartzen zuten oihal karratu handi bat. Haizea oso zakarra ez zenean, zabal-zabal egiten zuten, eta drakkarrak goxo-goxo egiten zuen bide uraren gainean… —Eta haizerik ez zegoenean? —galdetu du Karlosek, temoso. —Haizerik ez zegoenean, arraunak hartu, eta eman gogor! Arraunlari ikaragarriak ziren bikingoak… Itsasoan ondo konpontzen ziren, eta itsasadarretan, zer esanik ez! Baita ibaietan gora ere… Eta ibaian itsasontziarentza itsasontziarentzatt ur gutxiegi bazen, bizkar gainean hartzen zuten drakkarra, eta aurrera! Hurrengo ibai handi samarra bilatzen zutenean, uretara, berriz. Horrelaxe gurutzatu zuten Europa guztia iparretik hegoalderaino, Errusiako ibaietan zehar zehar.. —Ongi, ongi; baina horrek zer lotura du Euskal Herriarekin, bikingoak hona inoiz etorri ez badira? —Karlosek, egoskor. egoskor. —Ai, kaikua! Esan ez dizut, bada, hementxe ibili zirela! Baionan bi aldiz sartu ziren, eta Iruñean Gartzia I.a, Nafarroako erregea, bahitu zuten. Orduko euskaldunek garaiko 70.000 diru ordaindu behar izan zituzten hura libratzeko… —Arraioak! —Arraioak, bai, arraioak! Ez ezazu mozolo aurpegi hori jarri. Eta udako estropadak telebistan ikusten dituzunean, gogora ezazu bikingoak izan zirela euskaldunoi traineruak egiten erakutsi zigutenak. Karlos ahoa zabal-zabal eginda geratu da. Izugarrizko tonto-lapiko aurpegia geratu zaio traineruen kontu hori entzun duenean. J.M. Olaizola “Txiliku” “Txiliku”
53
NA FA RR O AK O ER RE SU MA
Erdi Aroan sortu eta garatu zen Nafarroako Erresuma; hasieran Iruñeko Erresuma izenaz ere ezaguna izan zen. Erresuma independentea izan zen mendeetan, eta bitarte horretan in guruko lurraldeak bereganatu eta galdu zituzten Nafarroako erregeek. e rregeek. Indar eta hedapenik handiena izan zuen garaian, X eta XI. mendeetan, bere baitan bildu zituen gaur egungo euskal lurralderik gehienak, baita inguruko beste hainbat ere. Sorrera Erdi Aroko lehenengo mendeak (K.o. V. mendetik IX. mendera bitartekoak) garai gatazkatsuak izan ziren. Euskaldunak etengabeko borrokan aritu ziren: hegoaldetik zetozen bisigodoen aurka, lehendabizi, eta musulmanen aurka, ondoren; baita iparraldeko frankoen aurka ere. Borroka giro haren erdian, Eneko Aritzak hainbat eskualdetako euskaldunak elkartu eta Iruñeko Erresuma sortu zuen, 824. urtean. Garapena Eneko Aritzaren ondorengo erregeekin, Iruñeko Erresuma gero eta indar handiagoa hartzen joan zen, inguruko lurrak bereganatzeari esker. Antso III.a Gartzeitz Nagus Nagusia ia errege zela (1004-1035) lortu zuen Iruñeko Erresumak lurralde-hedadurarik handiena. Antso III.a bere agintea euskaraz hitz egiten zen lurralde guztietara zabaltzen ahalegindu zen. Desegitea Antso III.a hil ondoren, Nafarroako Erresumaren lurraldeak haren semeen artean banatu ziren. Senideen arteko konponezinen ondorioz, eta inguruko erresumekin izandako akordio eta gerren gerren ondorioz, poliki-poliki, Nafarroako Erresuma garai batean bere bere mende edukitako lurraldeak galtzen joan zen. XI. mendetik XVI. mendera, hainbat gorabeheraren ondoren, Nafarroako Erresumaren indarrak ahultzen joan ziren eta erresumako lurraldeak urritzen: Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako lurralde gehienak Gaztelako Erresumarekin batu ziren, nahiz izaera berezia gorde; Lapurdik eta Zuberoak ere Nafarroatik kanpoko antolamendu politikoa izan zuten. XVI. mendearen hasieran (1512tik 1522ra bitartean) Gaztelako Erresumak Nafarroa konkistatu zuen, eta 1515. urtetik aurrera Gaztelako Erresuman integratu zen (nahiz izaera berezia gorde). Nafarroako Erresuma zaharraren azken aztarna Nafarroa Beherea izan i zan zen, XVI. mendearen amaiera aldera Frantziako Frantziako Erresumarekin bat egin zuen arte. 54
Hainbat datu kronologiko 778.
Orreagako Gudua. Euskaldunek frankoen errege Karlomagnoren armadaren atzeguardia atzeguard ia suntsitu zuten.
824.
Eneko Aritza. Iruñeko lehenengo erregea.
844-892.
Bikingoak Euskal Herrian. 858. urtean, Gartzea I.a Enekoitz Iruñeko II. erregea preso hartu eta garaiko 70.000 diruren truke askatu zuten. 892an Baiona konkistatu zuten, eta lepoa moztu zioten hango San Leon gotzainari.
1004-1035. Ant 1004-1035. Antso so III III.ar .aren en err erreg egetz etza. a. Iruñeko erresumak lurralde-hedadura handiena lortu zuen. 1234.
Antso VII.a Azkar Antso Azkarraren raren heriotz heriotza. a. Orreagako monasterioan ehortzi zuten eta haren hilobiaren gainean dagoen irudiak erakusten duenez, 2,22 m eta 2,31 m arteko altuera zuen. Musulmanen aurka Navas de Tolosan izandako gudutik ekarri omen zituen kateak dira Nafarroako armarrian agertzen direnak.
1512.
Noaingo Gudua eta Amaiurko Setioa. Gaztelak Nafarroa bereganatu ondoren, hainbat jauntxo eta zaldun nafar Nafarroa berreskuratzen ahalegindu ziren, frantsesen laguntzarekin. Noainen eta Amaiurren Gaztelaren aldeko gudariekin borrokatu eta galtzaile atera ziren nafarrak, ordea. Iruñea bereganatzen ere ahalegindu ziren, eta eraso horietako batean, Gaztelako erregearen alde borrokan ari zela, San Inazio Loiolakoa zauritu zuten.
1522 15 22..
Nafarr Nafa rroa oako ko er erre resu suma ma Ga Gazt ztel elak ako o agi agint ntet etik ik as aska katu tu na nahi hiz, z, bo borr rrok okaa egi egin n zut zuten en zenbait nafarrek, baina borroka galdu egin zuten eta Gaztelako erregeak Amaiurko gaztelua gaztelua sustsitzeko agindu zuen. Joan Sebastian Sebastian Elkano. Nabigatzaile gipuzkoarrak munduaren inguruko bira egin zuen, lehen aldiz.
Foruak Erdi Aroan zehar, zehar, poliki-poliki eta herrialdez herrialde, gizarteko ohiturak lege bihurtuz joan ziren; foru esaten zieten lege horiei. Foruak, beraz, herrialdeek beren antolamendurako behar zituzten legeak ziren. Euskal Herriko lehenengo lege idatziak XIII. mendekoak dira: Foruak edo Lege Zaharrak deritze. Nafarroako erregeek foruak zainduko zituztela zin egiten zuten. Eta foruei esker,, euskaldunek zenbait eskubide zituzten, erregearen aurrean. esker Beste erresuma batzuen mende gelditu zirenean ere, euskal lurralde bakoitzak bere foruei eutsi zien, hainbat mendez.
55
EUSKARAZKO LEHEN IDATZIAK
Nafarroako Erresumako herritarren hizkuntza euskara zen. Hala ere, latina izan zen erregeen inguruko legegizon eta elizgizonek idazteko erabili ohi zuten hizkuntza. Hala ere, ordea, izan zen euskararen aldeko apustua egin zuen errege-erreginarik. Gaztelak Nafarroa konkistatu eta gero, Nafarroa Beherean nafar erresumari eutsi zioten erregeerreginek, eta bereziki Joana III.a Albretekoak, euskarazko kultura bultzatu zuten. Horri esker argitara eman ziren euskarazko lehenengo liburuak: Bernart Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae (1545) eta Joanes Leizarragaren Testamentu Berria (1571).
Euskarazko lehen idatzia Errioxako Donemiliaga Kukulako monasterioan, XI. mendean, latinezko testu luze baten ertzetan eskuz idatzitako bi esalditxo besterik ez dira. Testu horren irakurle euskaldunak testuari eginiko oharrak edo azalpenak dira, zuk zure liburuetan egiten dituzun apuntetxoak bezalakoak. Eta begira zein gauza bitxia: orrialde horietan bertan dago gaztelaniazko lehenengo eskuizkribua ere. Gure irakurle hark hiru hizkuntzak zekizkien: latina, gaztelania eta euskara!
Euskaraz argitaratutako lehen liburua Bernart Etxeparek 1545ean argitaratu zuen bere liburua. Kontu izan Erdi Aroan latina izan zela Europa osoan erabiltzen zen hizkuntza idatzia, baina Errenazimentu garaian (herrialde batzuetan lehenago, beranduago beste batzuetan) hainbat hizkuntza erabiltzen hasi ziren liburuak argitaratzeko: gaztelania, frantsesa, italiera, ingelesa, etab. Ordura arte euskara erabili ez bazen ere, Bernart Etxeparek argitaratutako liburuarekin hasten da euskal liburuen historia. Bernart Etxepare apaiza zen, eta erlijio- eta amodio-poemak idatzi zituen, baita euskararen aldekoak ere. Euskarari beste hizkuntzen artean behar zuen lekua eman behar zitzaiola aldarrikatzen zuen. Euskarak ere behar zuen bere hizkuntza idatzia, bizirik iraungo bazuen! 56
57
JU ST IZ IA AL A BI DE GA BE KE KER R IA ?
1612an, Inkisizioak (garai hartako fedearen arauditik aldentzen zen pertsona oro zigortzeko sorturiko Elizaren epaitegi bereziak) Zugarramurdiko 40 bizilagun auzipetu zituen Logroñon, eta horietatik 12 sutan erre zituzten. 1610ean, Juan del Valle Albarado inkisidorea (inkisizioko kidea) Zugarramurdira bidali zuten, sorginkeriaren gaineko ikerketa abian jartzeko. jar tzeko. Hilabete batzuk egin zituen Nafarroako herri hartan eta, denbora horretan, salaketa ugari jaso zituen. Salaketa horien arabera, 300 lagunek zuten zerikusia sorginkeria kontuekin, eta, azkenean, 40 bizilagun preso hartu eta Logroñora eraman zituzten. Besteak beste, deabrua Jainkotzat hartzea, itsasoan ekaitzak sortzea, meza beltzak ematea, eta animaliei zein pertsonei begizkoak egitea leporatu zieten. 1612an bertan jaso zuten epaia auzipetuek; 18 errugabe jo zituzten, 12ri heriotzazigorra ezarri zieten (sutan erre behar zituzten guztiak, baina horietatik bost kartzelan hil ziren, aurretik) eta, gainerakoek, berriz, bestelako zigorrak izan zituzten (batzuek biziarteko kartzela-zigorra jaso zuten, eta beste batzuek, ostera, ondasunak galdu zituzten). Gaur egun, Zugarramurdiko leizearen sarreran, 40 lagun haiei ezarritako zigorrak ageri dira oharren taula batean zintzilikatuta. Idatzi horretan, auzipetuen izen-abizenak, adina, akelarreetan nolako parte-hartzea izan zuten eta zer zigor ezarri zieten ikus daiteke.
58
Logroñoko epaiketan (1612) heriotza-zigorrak sinatu zituen epaileetako bat, Alonso de Salazar y Frias, epaiarekin ados ez zegoela eta, handik urte batera Nafarroako eta Gipuzkoako mendialdera joan zen, salaketa eta testigantzen gaineko ikerketa egitera. 1.800 laguni galdeketa egin ostean, sorginkeriari buruzko testigantzak eta aitorpenak salatutakoen eta salatzaileen irudimenaren fruitua besterik ez zirela frogatu zuen. Sorginen hegaldiak, igel magikoak, apropos eragindako ekaitzak eta bahitutako umeen kontuak ez zirela sekula gertatu, alegia. Akelarreak —Valle —Valle Alvaradok asmatu zuen hitza: “aker larrea”— nekazarien arteko bilguneak ziren. Festa horietan neurri gabe dantzatu, kantatu, jan eta edaten zuten. Horrez gainera, euskaldunek kristautasunaren aurreko sinesmenei eusten zietela ikusi zuen. Sinesmen horiek kristautasunarekin nahasten zituzten, eta ez zuten deabruarekin zerikusirik, Alonso de Salazar y Friasek egiaztatu ahal izan zuenez. Ikerketa egin ondoren dokumentu luze bat idatzi zuen, eta Logroñon hildako pertsonen aurkako injustizia agerian utzi zuen. Zoritxarrez, araudi-aldaketa berandu iritsi zen errugabe izanik salatu, atxilotu, torturatu eta hil zituztenentzat. Bidegabekeria hura jasan zuen taldea emakumeek osatua zen, batik bat. 59
FORJARIEN KANTA
Gaur forjariak lana utzirik gatoz guztiok kalera labeak oso itzaldu eta protesta bat egitera. Mailu burdinak bota ditugu hantxe bertan bazterrera ez dugu nahi berriro ere toki hartara lanera. Dinbili, danba!, gau eta goiza su eta keen artean sosegu eta deskantsu gabe geure buruen kaltean, horrexegatik lanak utzirik gatoz guztiok batean. Gora, bai gora beti, gora forjaria! langile trebe zintzo da mailukaria lurpera, bai lurpera beti nagusia! Ez digute egingo nahi duten guztia. Ez badigu ematen arrazoia guri, ez badigu ematen behar legez ongi su emango diogu geure fabrikari eta nagusiaren etxe guztiari.
60
Hiru babarrun jateagatik horrenbeste neke, pena, erdi ustelik aurkitzen dute forjariaren barrena, gure kontura egiten dute nagusiek nahi dutena gure lepotik gizentzen dute bete faltrikara dena. Oso goizetik lanean hasi su eta keen artean, dinbili, danba!, gelditu gabe guztiz ilundu artean, arropa denak puskatzen eta osasunaren kaltean. Ez badigute guri jornalik haunditzen berriro gu ez gara lanera bihurtzen arrazoiz gehiago badugu eskatzen ez gaituzte inola hoiek ikaratzen. Ez badigu ematen arrazoia guri, ez badigu ematen behar legez ongi su emango diogu geure fabrikari eta nagusiaren etxe guztiari. Ez badigu ematen arrazoia guri, ez badigu ematen behar legez ongi su emango diogu geure fabrikari eta nagusiaren etxe guztiari. (Herrikoia)
61
GERNIKAKO GERNIKAK O ARBOLA
Gernikako arbola da bedeinkatua Euskaldunen artean guztiz maitatua. Eman ta zabal zazu munduan frutua adoratzen zaitugu arbola santua. Mila urte inguru da esaten dutela Jainkoak jarri zuela Gernikako arbola. Zaude bada zutikan orain da denbora eroritzen bazera arras galdu gera. Ez zera eroriko arbola maitea baldin portatzen bada Bizkaiko Junt Juntia. ia. Laurok hartuko degu zurekin partia pakian bizi dedin euskaldun jendia. Betiko bizi dedin Jaunari eskatzeko eskatzeko jarri gaitezen danok laister belauniko. Eta bihotzetikan eskatu ezkero arbola biziko da orain eta gero.
Arbola botatzea dutena pentsatu Euskalerri guzian denak badakigu. Ea bada jendia denbora orain degu erori gabetanik eduki behar degu. Beti egongo zera uda berrikoa lore aintzinetako mantxa gabekoa. Erruki zaite bada bihotz gurekoa denbora galdu gabe emanik frutua. Arbolak erantzun du kontuz bizitzeko eta bihotzetikan Jaunari eskatzeko, eskatzeko, gerrarik nahi ez degu pakea betiko, gure lege zuzenak hemen maitatzeko. Erregutu diogun Jaungoiko Jaungo iko Jaunari pakea emateko orain eta beti. Baita indarra ere zerorren lurrari eta bendizioa Euskal Herriari. Jose Maria Maria Iparragirre Iparragirre
62
HABLAME EN CRISTIANO
Pausoka gatoz bidean denbora aurrera doan heinean euskaraz batean eta bestean lortuko dugu egunen batean. Sua, ura, lurra, haizea euskara gure izatea zuzen, ongi, ederto, untsa segi dezagun bidea. "Háblame en cristiano" esaten digute Euskal Herrian gaude ta ze uste dute? "Hablame en cristiano" esaten digute Espainian gaudela uste al dute? "Hablame en cristiano" esaten digute "Wee allways speak cristiano" uste al dute? "W "Hablame en cristiano" esaten digute Euskal Herrian gaude ta ze uste dute? Astazapote! Hitzak: Alaitz Telletxea Hitzak: Alaitz Telletxea Alaitz eta Maider, Maider, Alaitz eta Maider Maider , ELKAR
63
en 3a asteazk ena, 2006k o maiatzar
IAK AI AK G A
K I T A G A IA I S A K S E I R A N A J U R T EA N
65
larren 26 asteazk ena, 2006k o apirila
berria
IAK R AK R R AR K ING A AK J A
u r u p o k a b a la l a e m Se muga t tuua Txinan Gehiegizk o bizta nleria ri a urre egiteo k o, 1979a n seme edo a la ba ba t ba in a tu zuten T x ina n. debek a a d gehia go iza tea eMa ila ek onomik o ba tetik gora da ud k ete. A sk ok nek gehienez bi iza n ditza k k ume k na hia go dituztenez, ema k mutila k k o a shorieta k a h a eeta ja itsi egin da k opurua ja a dopta tu dik a a miliek k o Mendeba lek o f a n tuzte. Beste ondorio ba t bizta nleria re da . a d za ha rtzea
ber r ri a 2006k o maiat z za r en 10
EM A AK K UME ET OR K KI N A AK K
“ K Ku lt ur e en ar t t e ea n” e mak ume e t t or k ki ne n e lk ar t te a aur k e ke z t u dut e e e Be r rr r i ozar r re n e A. B. I r r u uñ e ñ a e a
A lba lba -n, ema k k umea r r i la g gu nt zek o Ber r r ioza r rr r e k o uda la k k duen zent r r oa n, a ur k k ezt u zut en, a t t zo a r r r r a at t sa lde ldea n, “K ult ur en a r r t t ea n” izenek o elk a a r r t te a , Ber r r ioza r rk k o ema k ku me et or k k inen a r r t t ea n lot ur a a k k sor t t u et a a ha ien a r r a a zoa k k bider a a t t zek o. Na hiz et a a ideia a b ber t t a a n sor t t u den, Na f fa a r r r ro a k k o best e ha inba t t her r r it a a r ra z a za ba lt zek o a uk er a a a a zt er t t zen a r r i dir a a .
66
tx oaren 7a asteazk ena, 2006k o mar x
berria
MUNDU A
i d ld l a r u g e , a r ir i d l l i h n in i k r o to t e 5 4 z Gu t txx i ieene n a e z tz t a r o d n o h a p u lu l a x tx i t i b b k ik i t a g a t txxarr orkin to ako 89 e t ta Saharaz hegoaldeko herrialdee t ara zihoazen ta tee t Kanariar uhar te
k Eu ropa n sa rtzen Sa ha ra z heg oa ld ek o herrita rra k E a S a be sa ia tzen d ira ng a ten Ete
Erredak zioa. Maur i it t ani a
ko a ginta Ma urita nia k a M a eera ma n zituzten eta ortura p o k n a t e p u l a a x x t i b n e z a e t s i i r a r a a na ria r uha rteet K a Mendeba ldek o Sa ha ra a M uzten. Portua itu it z i t z u u k s e n e i r a r r a a x x t i d l a r u g e a e a i n a zihoa zen 89 etork inen helburua . B Ma urita nia ren a rtek o muga n da go. ta a M e n r e t u a r o d n o h k k a p u l a a x x t i b n e z a o i h k z zela eta , etork ina k hil ziren a tzo. Sa a h x ilotu 510 a t x ienez 45 pertsona x x t u g a g a t e egin ziren . k k a i t z u g ireen k zir a pertsok oa k k a p ko mila k ha ra z hegoa ldek o herria ldeeta k Sa ha ra z hegoa ldek o herria ldeeta k o k k a i n a t i r u a M , a r e b r a a m k o Ila rgi Gorria ren uropa n sa rtzen, bizi odu ho Eu urtero E a u Ma urita nia k en dira z t a i a s a s a n . n e t u z t u r lor a lo Jooa tera tzea k a ra tzen dira . J a bbizirik k 444 pertsona k osta za inek bea goa ren bila . A sk o, ba ina , bidea n ge eta a e a t u e Uld Ha iek a n zen ira ilea n ehunk a e a etork in sa ia tu ziren C Ila rgi Gorrik o a rdura dun A hmedu a rra lipa al upa Melilla (Espa inia ren menpe da uden Ma rok o ip x a k nora ezea n zebilen t x a za ldu zuenez, k osta za ina k n n e k iga rotz . Hok ) ingura tzen dituzten hesia k i k sa lba tzek o la neta n a ri zirenea n hon- dek o hiria k ba tek o etork ina k s k k Europa k k osta za inen on- rieta k k o ha ma hiru hil egin ziren. Gerozti dora tu zen ontzia . Ola tuen era ginez, . o k e z t l a ontro al upa rek in. Ondo- ha inb x a inba t neurri ha rtu ditu inmigra zioa k a egin zuen etork inen t x k ta lk a tzia k k urea eetork in gehiena k u x ilotu dituzte Ma roa bbita n za titu zen eta al upa x a rioz t x k 5510 etork in a t x a siera tik h e t r U , a n o s t r e p 8 3 o k i l x ilok ggertu. A t x hiritik a h Melilla k M ta ra erori ziren. Ba rrua n Ma k ok o segurta sun inda rrek a t s o K . n e z a o h i z t a b o k k a t s o k diK a i o l k k o B a B k o hiru eta Ga mbia k 4 Sa ha ra z hegoa ldek o herria ldeeta k d 3 3 k 3 k i t a t e u t l u a a t x x n r e r a g i B . n t e u a llortu z k. Ora in, bek ssei gorpu a tera tzea za inek hiru Ba ngla deshek oa k a h k eta k oa k e ra , 95 India k e d n e M a r a h a S . n e z u t a r o d n o h z a iitzulik o dituzte. pa ola tuen ondorio a torrizk o herria ldeeta ra ja Nua dibu- ren j k k N a u itu it r u a Z . k k a i t z n o i b n e d u e z u t r e g k g k ba ldeti
67
berria
PEDRO LI › TXINATARREN BIZKAIKO ELKARTEA
“Istilutan sartzen ez garenez, ez dago txinatarron aurkako jarrerarik” Iñigo Bilbao.
Bilbo
Pedro Li Txinatarren Elkarteko lehendakaria da. Etorkin zaharra, berak ere ondo ezagutu du euskal herritarrek zer eskaintzen dieten atzerritarrei. Inkestetan esaten dutenez, euskal herritarrak abegikorrak dira kanpotik etorri direnekin. Hala da? Baietz esango nuke. Nik 25 urte daramatzat Euskal Herrian. Orduan atzerritar gutxi ginen eta eskuzabal hartu gintuzten. Orain, azken 10 edo 15 urteetan, gero eta atzerritar gehiago dago eta inoiz kontrako jarrerak gertatzen badira ere, orokorrean harrera ona izaten da. Europako hiri askotan izaten dena baino hobea. Atzerrita Atze rritarr guztiak guztiak berdin-be berdin-berdin rdin hartzen hartzen ditugu edo zuok, txinatarrok, tratu berezia daukazue? Txinatarrok ez gara arazo eta istilutan sartzen. Horregatik Horreg atik jende langilearen ospea daukagu eta ez dago gure aurkako jarrerarik. Egia ere bada, dena dela, jatetxeak direla-eta badaukagula itzal eskasa, jendeak uste duelako zikinak-edo garela. Baina orokorrean ez dago arbuiorik.
68
Jendeaa beldur Jende beldur ei da uste uste duelako duelako atzerrita atzerritarrok rrok lana kentzen diozuela bertakoei. Egia da hori? Ez, oso gutxi dira inori lana kendu dioten etorkinak. Gehienek bertokoek egin nahi izaten ez dituzten lanak hartzen dituzte. Nik neuk, esaterako, baditut hainbat jatetxe txinatar eta arazoak izaten ditut langileak aurkitzeko. Zergatik? Beharra gaitza delako, ordu askokoa eta sakrifikatua. Ostalaritzan edo etxeak garbitzen lana badago, baina bertokoek ez dute hori nahi .
“Guk bertokoei pazientzia baino ez diegu eskatzen, garen bezala onartuak izatea, apurka-apurka gu ere euskal herritarrak izan gaitezen.”
2003ko uztailaren 30a
berria
ren 17a lar 2006k o otsaila
FOKUEN AZPIAN Agus Perez
Euskal Herrian hiru hizkuntza dira ofizialak, berton bi. Txinatik etorritakoek badute loturarik euskararekin, edo arazoa da eurentzat? Guretzat Mendebaldeko edozein hizkuntza da zailtasun eta oztopo. Nik neuk horrenbeste urte Bilbon bizi izanagatik ere, ez dut gaztelaniaz berbarik egiten fundamentuz. Azken bost urteetan etorri diren txinatarrek ez dute oraindik gaztelania ondo menperatzen. Elkartean gaztelania ikastea hobesten dugu, lagungarri zaielako. Euskal Herrian jaio edo oso ume direla etorri direnek euskara ikasten dute. Batzuk ikastolan dabiltza eta horrek erakusten digu gizarteratzea modu onean egiten ari dela. Ahaleginik egiten duzue jatorrizko hizkuntzari eta ohiturei eusteko? Iaz Kultura Txinatarraren Zentroa zabaldu genuen, Eusko Jaurlaritzaren laguntzari esker. Bertan txinera irakasten diegu gure umeei euren asaba zaharrak nortzuk izan ziren ahaztu ez dezaten. Berton bizi eta bertoko herritarrak izanagatik ezin dugu gure jatorria ahaztu. Zer da Euskal Herriak txinatarrei eskaini ahal diena, eta zer txinatarrek Euskal Herriari? Etorkin txinatar gehienok ostalaritzan egiten dugu lan. Gehienak familiako jatetxe txikiak izanik, jateko aparta eskaintzen dute, on eta merke. Etxekoek ordu asko sartzen dituzte eta horri esker eskaintza merkeagoa da. Uste dut hori badela bertoko herritarrei aisialdirako eskaintzen diegun aukera bikaina. Guk bertokoei pazientzia baino ez diegu eskatzen, garen bezala onartuak izatea, apurkaapurka gu ere euskal herritarrak izan gaitezen.
k T x ik ia k izenek o a ntzezla x ik ienenna guztiz egok ia da ik usle t x a gura sorik , 10 k ez da uk a g tza t. A dria na k e ko egoitza umezurtzentza k a u urte ditu eta ba tea n bizi da , a dopzioa n noiz ha rtuk o duten za in. K utsu sozia lek o ga i ho i k d a bia tuta , umeen gertuk oa k d k a rreta tik u Ca rmen itu joorra tzen dit ren k ontu a sk o j k, ha la a zzuzenda ria k R uiz Corra l egile eta a slea rek in k a k bere ira k a toa k nola nesk a duen ha rrema n sa murra , deneta rik a sa nezina eta ja a j duten umeen porta era a ropena x a a iit x a eeta ileneta n umorea une za ile ltzea ren bertutea . ez ga ltz k k ontu k o Porpol ta ldea k A ra ba k a gon ditu munta ia ren a lde ja ha ndiz j a , k, musik a a ntzia k ja k eszena tok ia , j guztia k a Z a Z a IIdoia k eeta k eta , ga inera , nork a rgia k e k diseina tu ditu ema na ldia n ba leta k k. Iza n ere, f ia k a gertzen diren k oreogra f litt horiek , poli a p pa sa rte erra z ba ina a p da ntza diituzte prota gonista ederk i a diera zten d a gguztiz la gunga k, eta ren ba rne egoera k umeen a rreta ma ntentzek o. a u k dira rria k Nik 10 edo 15 minutu k enduk o ni ik usi nuenea n tuzk e munta ia tik , ba ina ik a eegon ziren hiru eta era ba t ha rra pa tuta k, seguru sei urte bita rtek o ume guztia k a lita tea leeen la na ren k a a sk i hiru a ntzezle a usa . Lek ua : Ba sa urik o Socia l zela k a a ntzok ia . Eg una : etzi, 12:30eta n. att! att nir etz a m a b a Am A
69
BANDERAK GRAFIKO BALIRA…
AEB Irakeko gudaren aldekoak Irakeko gudaren kontrakoak Ez dute erantzuten, Irak non dagoen ez baitakite
Brasil Hilean 10 € baino gutxiagorekin bizi diren herritarrak Hilean 10etik-100 €-ra irabazten duten herritarrak Hilean 100etik-1.000 €-ra irabazten duten herritarrak Hilean 100.000 € baino diru gehiagorekin bizi diren herritarrak
Burkina Faso Urtea bete aurretik hiltzen diren haurrak Hiru urte bete aurretik hiltzen diren haurrak Heldutasunera iristen diren haurrak
70
Txina Lanean diharduten 14 urtetik beherako biztanleak Ikasten diharduten 14 urtetik beherako biztanleak
Kolonbia Banana-esportazioa Kafe-esportazioa Kokaina-esportazioa
Europar Batasuna Petrolioaren kontsumoa Petrolioaren ekoizpena
71
BA AL ZENEKIEN...
• Eltxoa Eltxoa dela dela urtero-urtero munduan heriotza gehien eragiten dituen animalia? • Anopheles izeneko eltxoak malaria malaria gaitza gaitza transmititzen (zabaltzen) duela, eta urtean 1.000.000 bat heriotza eragiten dituela? • Tse-tse euliak loaren gaisotasuna zabaltzen gaisotasuna zabaltzen duela, eta gaitz hori harrapatuta urtean 50.000 pertsona hiltzen direla munduan? • Aedes eltxoak denge izeneko gaixotasuna zabaltzen duela, eta urtean 50.000 pertsona hiltzen direla munduan gaitz horrekin?
72
MUNDUKO HIZKUNTZAK
Gaur egun 6.000 hizkuntza baino gehiago hitz egiten dira munduan. Batzuk hizkuntza handiak dira, hau da, hiztun kopuru handia dute. Txinera, esate baterako, 1.000 milioi lagunek erabiltzen dute. Hizkuntza gehienak, ordea, oso jende gutxik erabiltzen ditu. Edonola ere, hamar hiztun izan edo milioika izan, hizkuntza guztiak dira garrantzizkoak eta zaindu beharrekoak, horiek baitira herrien kulturaren eta arimen gordailu. Adituek diotene Adituek diotenez, z, XXI. XXI. mendean mendean zehar hizku hizkuntza ntza txiki asko desage desagertuko rtuko dira. Eta desagertzeko arrazoi bakarra ez da izango hiztun gutxi izatea; hizkuntza txikien hiztunek euren hizkuntza erabiltzeari utzi eta hizkuntza handi bat erabiltzeko joerak ere eragingo du galera hori. Euskara hizkuntza txikien taldean sartzen da; 700.000 lagun inguru gara euskaraz egiten dugunak. Hizkuntza bizia izaten jarrai dezan, beraz, ahalegin berezia egin beharko dugu guk guztiok. Munduko biztanle gehienok elebidunak edo eleaniztunak gara, hau da, hizkuntza bat Munduko baino gehiago hitz egiten dugu. Umetan geureganatzen dugun lehenengo hizkuntzaz gainera, ama-hizkuntzaz gainera, gure inguruan hitz egiten diren edo garrantzia duten hizkuntzak ere badakizkigu. Zenbat eta hizkuntza gehiago jakin, orduan eta komunikatzeko aukera gehiago izango dugu. Munduko lau hizkuntza nagusiak txinera, ingelesa, hindiera eta gaztelania dira. Txinako eta Indiako biztanle kopurua hain handia izatea da bertako hizkuntzak munduko handienetakoak izatearen arrazoia. Ingelesaren eta gaztelaniaren nagusitasunaren arrazoia, ordea, beste bat da. XVI. mendean hasita, Britainia Handiak eta Espainiak lurralde zabalak kolonizatu zituzten munduan zehar, eta horren ondorioz ingelesa eta gaztelania munduko bazter askotara hedatu ziren. Antzeko zerbait gertatu zen frantsesarekin eta portugesarekin ere. Horregatik hitz egiten dute frantsesez Senegalen, gaztelaniaz Mexikon, portugesez Brasilen eta ingelesez Australian, besteak beste. Horrez gainera, gaur egun ingelesa nagusitu da nazioarteko harremanetarako hizkuntza gisa.
73
BA AL ZENEKIEN…
• Europar Batasunean 50 hizkuntza inguru mintzatzen direla? • Papua Ginea Berrian 5,5 milioi lagun bizi direla eta 800 hizkuntza baino gehiago erabiltzen direla? • Hizkuntzak familiatan edo taldetan banatzen direla (indoeuroparrak, altaikoak, amerindiarrak...) amerindiarrak. ..) eta euskara, japoniera eta koreera ahaiderik gabeko hizkuntzak direla? • Mundu Munduko ko hizkuntzen % 82k 100.000 hiztun baino gutxiago dauzkatela?
19 5 3
9 10 20 7
4 6
1
18 2 14
12
8
11
16
13 17 15
1. Txinera 2. Hindiera 3. Ingelesa 4. Gaztelania 5. Errusiera 6. 6. Arabiera Arabiera 7. Portugesa 8. Japoniera 8. Japoniera 9. 9. Alemana Alemana 10. Frantsesa 11. Swahilia 12. Hausa 13. Lingala 14. Djoula 15. Shongera 16. Indonesiera 17. Kitxua 18. 18. Y Yukatekoa ukatekoa 19. Finlandiera 20. Euskara Gure inguruko hizkuntzak
6
1
portugesa
4
galiziera
7
gaztelania
10
euskara
2
aragoiera
5
katalana
8
korsikera
11
okzitaniera
3
frantsesa
6
bretoia
9
alemana
9 3
4
11
10 2
74
1
5 7
8
NOLA ESATEN DA…?
Nola esaten da swahiliz: • “buruko mina mina”? ”? • “um “umea eakk magal magalea ean n kaka kaka egin egin dit”? dit”? • “tiroa “tiroa”? ”?
Ganbara zunba-zunba. Nin iniak iak man manta tala lan n mond mondon ongo go.. Dun! Bala.
Nola esaten da txineraz: • “D “Domingo! Jo Jo ezak soinua”? • “munduko festari festarikk onena”? • “harategia “harategia”? ”?
Jo Txomin! Txin ta ta tx txin, txin pon. Txan-fe-min. Txan-fe -min. Txorizo-txozna.
Zelan esaten da japonieraz: • “Everest “Everest”” mendia? • “izorr “izorraa hadi”?
Asko kostatako koska. Tori ukondo!
Nola esaten da arabieraz: • “tiroa “tiroa”? ”? • “supositorioa”?
Badoala bala. Zuloko pilula mardula.
Zelan esaten da alemanez: • “itsua “itsua”? ”? • “zerga “zerga”? ”?
Baltz ikusten dot. Ordaintzen derri derrigortzen gortzen..
Nola esaten da errusieraz: • “beherakoa “beherakoa”? ”? • “irabaziko dut”?
Gorotz parrasta. Zuk zail, nik aise.
Nola esaten da komantxeraz: • “komuna “komuna”? ”? • “eser zaitez”?
Kakati tokia. Apatx eh!
Zelan esaten da grezieraz: • “goseak akabatze akabatzen n nago”? • “pintxoa “pintxoa”? ”?
Tripan deus. Ahora daramak daramaki. i. Kike Amonarriz – Xabier Telleria, Txorakikeriak 75