NOLA ADIERAZI EUSKARAZ ERDARAZKO GERUNDIOA? Erdarazko gerundioa euskaraz adierazi ahal izateko, hizkuntz baliabiderik ohikoenak eskaintzen zaizkizu jarraian. 1. ZERTAN?
Izenekin: -(e)an Ad. Larunbata bada ere, lanean ari da. Enpresa itxi zutenetik, eskean dabil.
Aditzekin: -t(z)en Ad. Alabak haginak garbitzen utzi ditugu. Erosten ikusi naute. Ikasten ari gara eta.
2. NOLA? Ekintza biak batera gertatuz gero: -(e)z, -(a)z / -la, -larik Osa ezazu arikera galderei erantzuna emanez Han zegoen bera, zer egin ez zekiela = Han zegoen bera, zer egin jakin ezean Unibertsitatetik gentozela/gentozelarik, Miren ikusi dugu / Unibertsiratetik gentozenean, Miren ikusi dugu. Hogei urte zituela/zituelarik, auto-istripuz hil zen / Hogei urte zituenean, auto-istripuz hil zen.
Ekintza bat bestea baino lehenago gertatzen bada: -ta, -rik Aitona, nagusiena izanik/izanda, astiro etorri zen. Azterketak amaituta/amaiturik, oporretan joango zara Hori esanda/esanik, etxerako bidea hartu zuen
Errepikaketa: -ka Izenekin Manifestaldia poliziak tiroka eta jendea harrika amaitu zen. Sagua ikusi zutenean, oihuka hasi ziren. Aditzekin Tripako mina daukadanean, botaka ematen ditut orduak. Gaizki esaka ari da. Kontuz! -
1. Gerundioa ezin da aditz nagusiaren ekintzaz gero gertatu, ez erdaraz ez euskaraz:
*El dia 15 de este mes se publicarán los resultados de los exámenes, concediendo un plazo de 10 dias para presenter reclamaciones. Txarto *Hilaren I5ean azterketen emaitzak aterako dira, erreklamazioak aurkezteko 10 eguneko epea zabalduz Esaldi hauek koordinatu kopulatiboak> dira eta euskarara esanahi horrekin itzuli behar dira.
Hilaren 15ean azterketen emaitzak aterako dira eta erreklamazioak aurkezteko 10 eguneko epea zabalduko da. (Ondo) 2. Beste askotan, helburuzkoak diren esaldiak itzultzeko ere, gerundioa erabiltzen da.
*Les envio a presente carta agradeciéndoles la información sabre sus cursos. *Gutun hau bidaltzen dizuet zuen ikastaroei buruzko informazioa eskertuz. Kasu hauetan -t(z)eko erabili behar da. Gutun hau bidaltzen dizuet zuen ikastaroei buruzko informazioa eskertzeko. (Hobeto) 3.Boletineko gerundioa deritzona ere, honela ikus dezakegu:
1
Ad. El alcalde ha dictado un decreto regulando-el horario de los comercios. Alkateak dekretu bat eman du denden ordutegia arautuz. Gerundio hau itzultzerakoan, helburuzko edota erlatibozko esaldiekin baliatuko gara. Alkateak denden ordutegia arautzen duen dekretu bat eman du. (Hobeto) Alkateak dekretu bat eman du, denden ordutegia arautzeko. (Hobeto)
Euskaratu beheko esaldiak. 1.
Nos entraron los ladrones estando en casa.
2.
Se metieron rompiendo la ventana de mi habitacion.
3.
Empezó a trabajar con quince años.
4.
Todo lo que tiene lo ha conseguido trabajando.
5.
Le vi en el autobús de San Sebastián comiendo un bocadillo.
6.
Comiendo bocadillos se engorda.
7.
Nos saludó desde lejos levantando el brazo.
8.
Al verle vestido de monja, todos empezamos a reirnos.
9.
Este aprueba los examenes copiando.
10.
Cuando vio aquello empezo a gritar.
11.
Ahí esta Peru cantando.
12.
Desde que se cayó por la ventana anda cojo.
13.
Andaba de un lado para otro sin saber qué hacer.
14.
Entró en la tienda con una pistola en la mano.
15.
El carné de conducir lo saqué siendo muy joven.
2
OKERRAK ZUZENDU 1- Nola ikasten duten umeek? Ereduak imitatzen, noski. 2- Denok lasaiago bizitzen gara etxean laguntza izango duzula jakinda. 3- Ez zeukaten denborarik kexatzeko egun osoa lanean egoten zirelako. 4- Mundu guztiarekin haserretzen ez duzu ezer lortuko. 5- Sudurretik odola botatzen sartu zen etxean gure alaba, negar egiten eta erabat izututa. 6- Sokak lepoa estutzen ziola zegoen gure zakurra aurkitu genuenean, arnasa ezin hartzen. 7- Gazte nintzenean dantza egiten kanporatzen nuen barruko amorrua. 8- Lehendakariak aurreko gobernuak egindako hutsak zuzendu nahi ditu, lehengo aulkietan jende berria jartzen. 9- Zure eskaera zuzenbidezkoa zela ikusiz, erabakia aldatzea erabaki dugu.
BETE NOLA: –z, -ta, -da, -(r)ik… / ZERTAN? –t(z)en
•
Zigarro bat (erre)_____ harrapatu naute.
•
Lelokeriak (egin)_____ ikusi dugu.
•
Ume bat negar (egin)____ marraztu zuen.
•
Berandu arte (lo egin)____ ez duzu ikasteko astirik izango.
•
Irratia (entzun)____ jakin nuen zer gertatu zen.
•
Hainbeste (jan)____ ez zara argalduko.
3
Soluzio batzuk: Euskaratu beheko esaldiak. 1
Nos entraron los ladrones estando en casa. Lapurrak sartu zitzaizkigun etxean geundela.
2Se metieron rompiendo la ventana de mi habitacion. Nire gelako leihoa hautsita sartu ziren. 3Empezó a trabajar con quince años. Hamabost urte zituela hasi zen lanean. 4Todo lo que tiene lo ha conseguido trabajando.Duen guztia lan eginda lortu du. 5Le vi en el autobús de San Sebastián comiendo un bocadillo. Donostiako autobusean ikusi nuen otartekoa jaten. 6Comiendo bocadillos se engorda. Otartekoak janda gizendu egiten da. 7Nos saludó desde lejos levantando el brazo. Urrutitik agurtu gintuen besoa jasota 8Al verle vestido de monja, todos empezamos a reirnos. Moja jantzita ikustean, barreka hasi ginen denok. 9Este aprueba los examenes copiando.Honek kopiatuta/kopiatuz gainditzen ditu azterketak. 10Cuando vio aquello empezo a gritar.Hura ikustean garrasika hasi zen 11Ahí esta Peru cantando. Hor dago Peru kantatzen. 12Desde que se cayó por la ventana anda cojo. Leihotik erori zenetik mainguka/errenka dabil 13Andaba de un lado para otro sin saber qué hacer.Alde batetik bestera zebilen, zer egin ez zekiela. 14Entró en la tienda con una pistola en la mano. Pistola eskuan zuela sartu zen dendan 15El carné de conducir lo saqué siendo muy joven.Oso gazte nintzela atera nuen gidabaimena. OKERRAK ZUZENDU 1Nola ikasten duten umeek? Ereduak imitaTATUZ, noski. 2Denok lasaiago BIZI gara etxean laguntza izango duzula jakinda. 3Ez zeukaten denborarik kexatzeko egun osoa lanean EMATEN ZUTELAKO. 4Mundu guztiarekin haserreTUTA ez duzu ezer lortuko. 5Sudurretik odola ZERIOLA sartu zen etxean gure alaba, negar egiten eta erabat izututa. 6Sokak lepoa estutzen ziola zegoen gure zakurra aurkitu genuenean, arnasa HARTU EZINIK. 7Gazte nintzenean dantza egiNEZ kanporatzen nuen barruko amorrua. 8Lehendakariak aurreko gobernuak egindako hutsak zuzendu nahi ditu, lehengo aulkietan jende berria jaRRIZ/JARRITA.
4
9Zure eskaera zuzenbidezkoa zela ikusiTA, erabakia aldatzea erabaki dugu.
BETE NOLA: –z, -ta, -da, -(r)ik… / ZERTAN? –t(z)en
•
Zigarro bat (erre)_ERRETZEN____ harrapatu naute.
•
Lelokeriak (egin)__EGITEN___ ikusi dugu.
•
Ume bat negar (egin)__EGITEN__ marraztu zuen.
•
Berandu arte (lo egin)_EGINDA___ ez duzu ikasteko astirik izango.
•
Irratia (entzun)__ENTZUNEZ/ENTZUNDA__ jakin nuen zer gertatu zen.
•
Hainbeste (jan)__JANDA__ ez zara argalduko.
5