OSTADAR DBH-3 (berritua)
EUSKARA eta LITERATURA IRAKASLEAREN GIDA 3. zehaztapen maila (zirriborroa)
3. zehaztapen-maila
UNITATE DIDAKTIKOAK 1. Gure ahozko literatura 2. Munduan hizkuntzak mila 3. Eguneroko prentsa 4. Poesia, hitzaren artea
1. UNITATEA
Gure ahozko literatura
1
3. zehaztapen-maila Unitate didaktiko bakoitzaren zehaztapenak
1. Sarrera 2. Helburu didaktikoak 2.1. Helburu didaktiko estandarrak + arloko konstanteak + edukiak (taula) 2.2. Oinarrizko helburu didaktikoak + arloko konstanteak + edukiak (taula) 2.3. Helburu didaktiko estandarren eta oinarrizkoen arteko erlazioa 3. Metodologia 3.1. Denboraren erabilera 3.2. Espazioa 3.3. Baliabideak 3.4. Zehar-lerroak 3.5. Aniztasunaren trataera 3.6. Beste arloekiko erlazioa 3.7. Jardueren analisia 3.7.1. Helburu didaktikoen eta jardueren arteko erlazioa 3.7.2. Unitateko atalei eta jarduerei buruzko argibideak 4. Ebaluazioa 4.1. Ebaluaziorako jarduera arrunten aipamena eta analisia 4.2. Ebaluaziorako jarduera berezien deskribapena, kokapena eta analisia 5. Eranskinak 5.1. Kontrolak
2
1. SARRERA Gu eta gure ikasleak historia bat daukan eta denboran zehar literatura bat sortu duen herri baten kide gara. Beste modu batera esanda, gure aurretikoei lotutako kultur tradizio aberatsa daukan herritarrak gara. Hortaz, ikasleen konpetentzia literarioa garatzea helburu duen unitate honetan, tradizioari hurbilko gatzaizkio, gure ahozko literaturaren ezagutzara eta haren gozamenera bideratutako zereginak proposatuz eta haien gauzatzea ahalbideratuz. Asmoa, beraz, gure kultur ondarea ezagutzea eta haren igorpen etengabeko katea sortzea da, beti ere, ahozko literatura komunikaziorako tresna gisa ulertuz, garai jakin bateko gertaeren zein zerbaitek eragindako sentimendu, pentsamendu eta norbanako balioen zein komunitate batenen adierazpen bide. Horretarako, ahozko literatur lan ugari entzuteko, irakurtzeko, aztertzeko, abesteko eta ikasteko aukera eskaintzen dugu. Baina unitatean idatziz emandako ahozko ereduak nola esaten edo abesten diren ezagutzeko, behar beharrezkoa da parezkoa ez den bestelako bitartekoa. Hortaz, Ikastolen Konfederazioak Ahozko Literatura I eta II izenarekin sortu dituen CD-ROMak unitatean proposatutako hainbat jarduerak burutzeko behar beharrezko bitartekoak dira kasu honetan. Helburu jakin baten lorpenera bideratutako sekuentzia didaktiko batean integratu ditugu, ikasleen liburua material “multiformato” bilakatuz, CD-ROMak eta unitateko jarduerak elkarri dei eginez. Hiru genero handiren inguruan banatu dugu gure ahozko literatura: lirika, narratiba eta dramatika. Baina sailkapen horren gainetik badago beste bereizketa bat adituek erabiltzen dutena eta guk ere ezarri duguna: tradiziozkoa (ahoz aho guganaino iritsi dena) eta tradiziozkoa ez dena (egile jakinak sortutako lanak). Genero horietako bakoitzaren barne dauden azpigeneroen adibideei dagokienez, oztopo batekin topa daiteke ikasleea: berea ez den euskararen aldaera batekin aurkitzea. Ez dugu ahaztu behar, ahozko literaturak berezkoa duela tokian tokiko euskalkian transmititua izatea, hortaz, adibideak jatorrizko aldaeran eskaintzea da egokiena, eta horrelaxe egin dugu. Baina ereduetan eskaintzen dugun euskaren aldaera aniztasunaren presentziak beste behar bati ere erantzuten dio. Gertaera literarioari lotutako konpetentzia komunikatiboa eta kulturala biltzen dituen gaitasun gisa definitzen da konpetentzia literarioa. Eta konpetentzia komunikatiboari dagokionean, bere euskalkian zein aldaera estandarrean adierazitako testua ulertzeko eta sortzeko gai izan behar du ikaslea, eta horrekin batera, baita berea ez den beste euskalki batean adierazitako testuen oinarrizko ulermenaren jabe ere, ezagutza pasiboa deiturikoaren jabe, alegia. Horrela, hizkuntza komunikaziorako tresna erreal gisa azaltzen diogu ikasleari, eta bere aniztasuna gertaera sozial gisa. Bestalde, ahoz aho transmititutako literaturaz ari garen honetan, kode idatziak ere bere lekua hartzen du. Alde batetik, gaiaren inguruan informazioa bere konplexutasunean idatziz azaltzen duten testuak daude unitatean, eta haietan agertzen diren kontzeptuan arteko erlazio semantikoak identifikatzen, ideien arteko hierarkia inferitzen eta informazioa sintetizatzen (kontzeptu mapak, eskema) irakatsi behar zaie ikasleei, eskainitako ezagutza barneratzen joan daitezen. Bestetik, informazioa ematea helburu duten testuak ere idatzi beharko dituzte: guk eskainitako informazioa zabaltzeko, esateko sortu behar dituen testuak prestatzeko..., beraz, idazketa prozesu orok eskatzen dituen planifikazioa, testualizazioa eta berrikusketa urratsak aprendizai objektu dira unitate honetan. Metodologiari dagokionean, jorratzen ditugun ahozko literatur ereduekin talde txikian lan egitea proposatzen dugu maiz. Izan ere, norberak egindako hausnarketaren emaitzak taldeko beste
3
kideekin partekatzeak aberastu egiten du norberaren erantzuna, eta elkarreragin horretan sortutako komunikazio literarioren bidez gara dezakete ikasleek konpetentzia literarioa. Bestalde, konpetentzia literarioaren garapenerako hautatutako ikuspegi horrek ematen dio zentzua unitate honetan ikasleei proposatu diegun proeiktuak: gure ahozko literaturaren emanaldia prestatzea eta jendaurrean gauzatzea. Baina mota honetako zeregin komunikatiboak, ikasitakoari funtzionaltasun bat emateaz gainera, zeregina elkarlanean burutzea eskatzen du. Eta horretan ere trebakuntza bat behar dute ikasleek. Edonola ere, lan egiteko modu hori eraginkorra izan dadin, beharrezko ikusten dugu kontzeptu horren esanahia argitzea. Benetako elkarlanak oinarrizko hiru ezaugarri ditu: a) Ikasleen arteko interdependentzia. Ikasleek oso argi eduki behar dute denek batera ez badute igeri egiten, denak batera itoko direla. Nozio hori bereganatzeko, kontzientzia eduki behar dute zeregina elkarrekin burutu behar dutela: guztien ardura da emaitza, materialak eta informazioa erdibanatu behar dituzte, elkarri lagundu behar diote. b) Elkarlanean aritzeak ikasleen aurrez-aurreko ahozko interakzioa eskatzen du. Ikasleek etengabe hitz egin behar dute elkarrekin: informazioa erdibanatzeko, ideiak eztabaidatzeko, erabakiak hartzeko, elkarri laguntza emateko, etab. Interakzio horretan sortutako komunikazio-premia errealei erantzuna eman beharrak ahozko hizkuntza askotariko asmoekin erabiltzera bultzatuko ditu ikasleak. c) Ikasle bakoitzak berari dagokion zeregin zatiaren ardura du. Azken batean, lan kooperatiboak taldeko kide bakoitzaren errendimendua potentziatu behar baitu. Proposatutako zeregina elkarlanean burutu ahal izateko ikasleek egin beharreko urratsak zehatzmehatz markatzen ditugu unitateko Trebatzen II atalean.
4
2- Helburu didaktikoak. 2.1.- Helburu didaktiko estandarrak+ Arloko konstanteak + Edukiak (taula)
UNITATE DIDAKTIKOA: Gure ahozko literatura
HELBURU
ARLO
DIDAKTIKOAK
KONST.
1. Ahozko euskal literaturari dagokionez, generoen zein haietako bakoitzak biltzen dituen azpigeneroen ezaugarriei buruzko ezagutzak eskema baten bidez adierazi.
A/B/D
ARLOKO KONSTANTEAK:
A: ULERMENA A1: ENTZUTEZKOA A2: IDATZIZKOA
EDUKIAK KONTZEPTUZKOAK
!
PROZEDURAZKOAK
Ahozko euskal literatura ! Motak _ Tradiziozkoa _ Ez tradiziozkoa ! Literatur generoak _ Lirika _ Kopla zaharrak _ Kantu lirikoak _ Atsotitzak _ Igarkizunak _ Bertsolaritza _ Narratiba _ Baladak _ Tradiziozko ipuinak _ Dramatika _ Maskaradak _ Pastorala
B: ADIERAZPENA B1: AHOZKOA B2: IDATZIA
5
! !
JARRERAZKOAK
Kontzeptu mapa Eskema ! Testuaren irakurketa arretatsua ! Testuaren esanahi orokorraren jabekuntza. ! Igorlearen komunikazioasmoaren inferentzia. ! Egituraren identifikazioa. ! Ideia nagusien bereizketa ! Ideien arteko hierarkiaren inferentzia. ! Informazioa azaltzeko eskema mota egokienaren hautaketa.
C: HIZKUNTZARI BURUZKO HAUSNARKETA
D: KONPETENTZIA LITERARIOA
(Jarraipena) UNITATE DIDAKTIKOA: Gure ahozko literatura
HELBURU
ARLO
DIDAKTIKOAK
KONST.
2. Emandako ahozko literatur obrak zein generori eta haietako bakoitzaren barne zein azpigenerori dagokien arrazoituz bereizi, bakoitzaren identitatea markatzen duten ezaugarriak aipatuz.
A2/B2/D
EDUKIAK KONTZEPTUZKOAK
!
!
3. Gai jakin baten inguruan eskatutako informazioa hainbat iturritan autonomiaz bilatu eta asmoari dagokiona hautatu ondoren, jasotako informazioarekin azalpen-testua idatzi.
B2/D
!
!
ARLOKO KONSTANTEAK:
A: ULERMENA A1: ENTZUTEZKOA A2: IDATZIZKOA
PROZEDURAZKOAK
JARRERAZKOAK
Literatur generoak ! Lirika _ Kopla zaharrak _ Kantu lirikoak _ Atsotitzak, igarkizunak _ Bertsolaritza ! Narratiba _ Baladak _ Tradiziozko ipuinak ! Dramatika _ Maskaradak, pastoralak Baliabide estilistikoak: metafora
Azalpen-testua ! Testu sekuentziak _ Deskribapenezkoa _ Konparaziozkoa Testu propietateak ! Egokitasuna ! koherentzia ! Kohesioa _ Antolatzaileak: kontrakotasuna adieraztekoak, ideiak gehitzekoak, adibideak ematekoak ! Zuzentasuna
B: ADIERAZPENA B1: AHOZKOA B2: IDATZIA
6
! ! !
!
Informazio iturrien erabilera Planifikazioa: gidoia Testualizazioa ! Paragrafoen arteko lotura gauzatzea ! Komaren erabilera erregelak antolatzaileetan Berrikusketa ! Kontrol zerrenda
C: HIZKUNTZARI BURUZKO HAUSNARKETA
!
Autonomia
D: KONPETENTZIA LITERARIOA
(Jarraipena) UNITATE DIDAKTIKOA: Gure ahozko literatura
HELBURU
ARLO
DIDAKTIKOAK
KONST.
4. Gure ahozko ondare kulturalaren ezagutzara eta transmisiora bideratutako zereginetan modu aktiboan parte hartuz, ikasleek eurek adostasunez hautatutako kantuak buruz ikasi.
B1/D
!
Memoriaren lagungarri diren literatur baliabideak ! Doinua ! Neurria eta errima ! Paralelismoa ! Errepika ! Elkarrizketa
5. Aho kontaketak zein esateko idatzitako testuak, ahots goran, modu adierazkorrean irakurri, hitz jarioz, ebakera egokiz, ahoskera zuzenez eta dagokien intonazioz.
A2/B1/D
!
Aho kontaketak edo tradiziozko ipuinak ! Ipuin motak _ Ipuin miresgarriak _ Animalien ipuinak _ Ipuin barregarriak Esateko idatzitako testuak
EDUKIAK KONTZEPTUZKOAK
PROZEDURAZKOAK
JARRERAZKOAK !
!
6. Gure ahozko literatura ezagutaraztea eta haren transmisio kateari jarraipena ematea helburu duen emanaldia elkarlanean planifikatu eta gauzatu.
ARLOKO KONSTANTEAK:
B: ADIERAZPENA B1: AHOZKOA B2: IDATZIA
7
Parte-hartze aktiboa
Eztabaida informala ! Nork bere gustuen adierazpena ! Besteen nahiekiko errespetua ! Akordioetara iristea
! Irakurketa adierazkorra ! Testuaren esanahiaz zein pertsonaien izaeraz jabetzea ! Ahoskera-erregelen aplikazioa ! Baliabide prosodikoen zein keinuzkoan erabilera egokia _ Kontrol zerrenda
! ! ! ! ! !
B1/D
A: ULERMENA A1: ENTZUTEZKOA A2: IDATZIZKOA
!
Taldekako proposamen bilketa (fitxa) Talde handian, proposamenen bateratzea Gidoia osatzea Lanak eta ardurak banatzea Epeak finkatzea Entsaiatzea: balorazioa eta zuzenketak
C: HIZKUNTZARI BURUZKO HAUSNARKETA
!
Elkarlana
D: KONPETENTZIA LITERARIOA
2.2.- Oinarrizko helburu didaktikoak + Arloko konstanteak + Edukiak (taula)
UNITATE DIDAKTIKOA: Gure ahozko literatura
HELBURU
ARLO
DIDAKTIKOAK Oinarrizkoak
KONST.
1. Ahozko euskal literaturarekin zerikusia duten hainbat kontzeptu emanik, kontzeptu mapa baten bidez haien arteko erlazioa eta hierarkia adierazi.
A/B/D
ARLOKO KONSTANTEAK:
A: ULERMENA A1: ENTZUTEZKOA A2: IDATZIZKOA
EDUKIAK KONTZEPTUZKOAK
!
Ahozko euskal literatura ! Motak _ Tradiziozkoa _ Ez tradiziozkoa ! Literatur generoak _ Lirika _ Kopla zaharrak _ Kantu lirikoak _ Atsotitzak _ Igarkizunak _ Bertsolaritza _ Narratiba _ Baladak _ Tradiziozko ipuinak _ Dramatika _ Maskaradak _ Pastorala
B: ADIERAZPENA B1: AHOZKOA B2: IDATZIA
8
PROZEDURAZKOAK
!
JARRERAZKOAK
Kontzeptu mapa ! Testuaren irakurketa arretatsua ! Kontzeptu nagusien identifikazioa ! Erlazio semantikoaren baitan kontzeptuen sailkapena ! Zerrenda bakoitzeko, esanahi orokorrena duen kontzeptuaren inferentzia ! Kontzeptuak orokorrenetik zehatzenera ordenatzea. ! Maparen osaketan kontzeptuen arteko hierarkia islatzea. ! Kontzeptuak lotzen dituen erlazio mota islatzen duen hitza lotura marran idaztea.
C: HIZKUNTZARI BURUZKO HAUSNARKETA
D: KONPETENTZIA LITERARIOA
(Jarraipena) UNITATE DIDAKTIKOA: Gure ahozko literatura
HELBURU
ARLO
DIDAKTIKOAK Oinarrizkoak
KONST.
2. Ahozko literaturari buruz jasotako ezagutzak aplikatuz, emandako literatur obrak zein generori eta zein azpigenerori dagokien identifikatu.
A2/D
3. Eskatutako informazioaren bilaketarako iturrien erabileran irakaslearen gidaritza izanik, finkatutako asmoari dagokiona hautatu, eta jasotako informazioarekin azalpen-testua idatzi.
B2/D
EDUKIAK KONTZEPTUZKOAK
!
Literatur generoak ! Lirika _ Kopla zaharrak _ Kantu lirikoak _ Atsotitzak, igarkizunak _ Bertsolaritza ! Narratiba _ Baladak _ Tradiziozko ipuinak ! Dramatika _ Maskaradak, pastoralak
!
Azalpen-testua ! Testu sekuentziak _ Deskribapenezkoa _ Konparaziozkoa Testu propietateak ! Egokitasuna ! koherentzia ! Kohesioa _ Antolatzaileak: kontrakotasuna adieraztekoak, ideiak gehitzekoak, adibideak ematekoak ! Zuzentasuna
!
ARLOKO KONSTANTEAK:
A: ULERMENA A1: ENTZUTEZKOA A2: IDATZIZKOA
B: ADIERAZPENA B1: AHOZKOA B2: IDATZIA
9
PROZEDURAZKOAK
! ! !
!
JARRERAZKOAK
Informazio iturrien erabilera Planifikazioa: gidoia Testualizazioa ! Paragrafoen arteko lotura gauzatzea ! Komaren erabilera erregelak antolatzaileetan Berrikusketa ! Kontrol zerrenda
C: HIZKUNTZARI BURUZKO HAUSNARKETA
D: KONPETENTZIA LITERARIOA
(Jarraipena) UNITATE DIDAKTIKOA: Gure ahozko literatura
HELBURU
ARLO
DIDAKTIKOAK Oinarrizkoak
KONST.
4. Gure ahozko ondare kulturalaren ezagutzara eta transmisiora bideratutako zereginetan modu aktiboan parte hartuz, ikasleek eurek adostasunez hautatutako kantuak buruz ikasi.
B1/D
!
Memoriaren lagungarri diren literatur baliabideak ! Doinua ! Neurria eta errima ! Paralelismoa ! Errepika ! Elkarrizketa
5. Nork berak hautatutako aho kontaketak, ahots goran, modu adierazkorrean irakurri, hitz jarioz, ebakera egokiz, ahoskera zuzenez eta dagokien intonazioz.
A2/B1/D
!
Aho kontaketak edo tradiziozko ipuinak ! Ipuin motak _ Ipuin miresgarriak _ Animalien ipuinak _ Ipuin barregarriak
6. Gure ahozko literatura ezagutaraztea eta haren transmisio kateari jarraipena ematea helburu duen emanaldia elkarlanean planifikatu eta gauzatu.
B1/D
EDUKIAK KONTZEPTUZKOAK
PROZEDURAZKOAK
!
Eztabaida informala ! Nork bere gustuen adierazpena ! Besteen nahiekiko errespetua ! Akordioetara iristea
JARRERAZKOAK
!
! Irakurketa adierazkorra ! Testuaren esanahiaz zein pertsonaien izaeraz jabetzea ! Ahoskera-erregelen aplikazioa ! Baliabide prosodikoen zein keinuzkoan erabilera egokia _ Kontrol zerrenda !
ARLOKO KONSTANTEAK:
A: ULERMENA A1: ENTZUTEZKOA A2: IDATZIZKOA
! ! ! ! ! !
B: ADIERAZPENA B1: AHOZKOA B2: IDATZIA
10
Parte-hartze aktiboa
Elkarlana
Taldekako proposamen bilketa (fitxa) Talde handian, proposamenen bateratzea Gidoia osatzea Lanak eta ardurak banatzea Epeak finkatzea Entsaiatzea: balorazioa eta zuzenketak
C: HIZKUNTZARI BURUZKO HAUSNARKETA
D: KONPETENTZIA LITERARIOA
2.3. Helburu didaktiko estandarren eta oinarrizkoen arteko erlazioa
Helburu didaktiko estandarrak
Helburu didaktiko oinarrizkoak
1. Ahozko euskal literaturari dagokionez, 1. Ahozko euskal literaturarekin zerikusia generoen zein haietako bakoitzak duten hainbat kontzeptu emanik, biltzen dituen azpigeneroen ezaugarriei kontzeptu mapa baten bidez haien buruzko ezagutzak eskema baten arteko erlazioa eta hierarkia adierazi. bidez adierazi.
2. Emandako ahozko literatur obrak zein 2. Ahozko literaturari buruz jasotako generori eta haietako bakoitzaren barne ezagutzak aplikatuz, emandako literatur zein azpigenerori dagokien arrazoituz obrak zein generori eta zein azpigenerori bereizi, bakoitzaren identitatea dagokien identifikatu. markatzen duten ezaugarriak aipatuz.
3. Gai jakin baten inguruan eskatutako 3. Eskatutako informazioaren bilaketarako informazioa hainbat iturritan iturrien erabileran irakaslearen gidaritza autonomiaz bilatu eta asmoari izanik, finkatutako asmoari dagokiona dagokiona hautatu ondoren, jasotako hautatu, eta jasotako informazioarekin informazioarekin azalpen-testua azalpen-testua idatzi. idatzi.
4. Gure ahozko ondare kulturalaren 4. GAUZA BERA ezagutzara eta transmisiora bideratutako zereginetan modu aktiboan parte hartuz, ikasleek eurek adostasunez hautatutako kantuak buruz ikasi.
5. Aho kontaketak zein esateko idatzitako 5. Nork berak hautatutako aho kontaketak, testuak, ahots goran, m o d u ahots goran, modu adierazkorrean adierazkorrean irakurri, hitz jarioz, irakurri, hitz jarioz, ebakera egokiz, ebakera egokiz, ahoskera zuzenez eta ahoskera zuzenez eta dagokien dagokien intonazioz. intonazioz.
6. Gure ahozko literatura ezagutaraztea eta 6. GAUZA BERA haren transmisio kateari jarraipena ematea helburu duen e m a n a l d i a elkarlanean planifikatu eta gauzatu.
11
3. METODOLOGIA 3.1. Denboraren erabilera Ahozko euskal literatura langai duen unitate hau, ikasturte hasieran, lehen ebaluazioa saioan lantzea proposatzen dugu. Bertan dauden jarduera kopuruari dagokionean, “motza” da unitate hau, baina haien gauzatzeari dagokionean “luzea” dela esan daiteke. Hona esandakoaren justifikazioa: ! Ahozko literaturaren lanketa esanguratsuak gure aspaldiko kontuak eta kantuak entzutea eskatzen du, eta horretarako bitarteko egokiak (CD-ROMetan dauden audioak) erabiltzea. Eta irakasleok badakigu horrek eskatzen duen denbora, bai prestatzeko eta baita gauzatzeko ere. ! Sarreran esan bezala, ikasleen arteko ahozko interakzioa bultzatzen duten zeregin ugari dago unitate honetan, elkarrekiko kolaborazioan burutu beharrekoak. Eta jakina, mota honetako zereginek bakarka burutu beharrekoek baino denbora gehiago eskatzen dute. ! Gauza bera esan dezakegu unitate honetan proposatzen dugun proiektuaren prestatze eta gauzatze prozesuari dagokionean. Denbora eskatzen du, baina edonola ere, ondo erabiliz gero, errentagarritasun didaktiko handia emango duen denbora izango da.
3.2. Espazioa !
Ikasgela. Hizkuntza-arloak bideratzen duen ikaskuntza-prozesua garatzeko espazio nagusia ikasgela da. Baina didaktikaren helburua hizkuntzaren erabilera egokia delarik, espazio hori testuinguru komunikatibo erreal bilakatu behar da ezinbestean. Ikasleen eta ikasleirakasleen arteko elkarreragina potentziatzeko, metodologia zehatz bat eta zereginak burutzeko, ikasketa autonomoaz gain, ikasketa kooperatiboa bideratzen duten ikasleen taldekatze-motak proposatzen ditugu gure proiektuan, horrekin ikasgela hitz egiteak, idazteak, entzuteak eta irakurtzeak zentzua duten espazio bihur dadin ahaleginduz.
!
Liburutegia.
Heziketa-gune garrantzitsutzat eta ikaskuntza autonomorako nahiz elkarlanerako espazio nagusitzat hartzen du liburutegia gure proiektuak. Hori gauzatzeko ezinbestekoa da: a) Liburutegia bere baliabideak erabiltzen dituztenen heziketa-premien arabera antolatzea. b) Ikasleek liburutegiko gunea eta bertako baliabide guztiak ondo ezagutzea: eremu eta atal ezberdinak (literatura, kontsulta-iturriak, aldizkariak, etab.) nahiz baliabideen sailkapen-sistema. c) Liburutegiko funtzionamenduaren arauak ezagutzea. Baina liburutegiko erabiltzaileen prestakuntza ez da aipatutako ezagutza-mota horretara mugatzen. Informazio-premia zehatzetik abiatuz, behar dutena hainbat iturritan aurkitzen, helburuari dagokiona hautatzen eta berregiten ikasi behar dute ikasleek. Horretan trebatzeko, liburutegian garatzeko hainbat dokumentazio-lani aurre egitea eskatzen zaie ikasleei unitate honetan, zeregina burutzeko beharrezko prozesu kognitiboak eta trebeziak bereganatzen lagunduz. !
Informatika-gela. Idatzizko testuen ekoizpen prozesuan baliabide garrantzitsua da ordenagailua. Ikasleek behin eta berriro eragin beharko dute testu beraren gainean: aurrez idatzikoari jarraipena emateko, tartean zerbait aldatzeko edo osatzeko, berrikusketa-prozesuan beharrezko aldaketak txertatzeko, etab. Edonorentzat da astuna testua bere osotasunean behin baino gehiagotan idaztea, eta zer esanik ez idazten ikasten ari diren ikasleentzat. Beraz,
12
informatika-arloan ikasitako prozedura informatikoez baliatuz eta ikasketa haiei funtzionaltasuna emanez, testuen ekoizpen-prozesuan bitarteko hau erabiltzea aholkatzen dugu. Bestalde, informatika-gela espazio aproposa da ahozko euskal literaturari dagokionez, entziklopedia gisa eraturiko informazio-iturri diren bi CD-ROMak kontsultatu eta dokumentazio-lanak egiteko. Eta horrekin batera, unitateko zenbait jardueratan eskatutako entzuketa lanak burutzeko. Azken zeregin horretarako aproposa litzateke, edukiz gero, “kañoia” erabiltzea. Izan ere, bitarteko horrek asko errazten du prozesua. !
Antzokia. Proiektu gisa unitate honetan proposatutako zeregin komunikatiboa gauzatzeko espazio paregabea dugu hau. Emanaldiaren azken entsaioa ere bertan egitea proposatzen dugu.
3.3. Baliabideak !
Inprimatutakoak _ Ikaslearen liburua _ Hiztegiak _ Hiztegi Entziklopedikoak _ Euskal Literaturaren Antologia _ Euskal literaturaren historia txikia. Jon Kortazar. Erein. _ Bertsolari aldizkaria. (Batik bat 47. zenbakia. Gerra askotako beteranoak)
!
Audioak. Unitatean entzutea proposatzen ditugun hainbat kantu, tradiziotik etorritakoak badira ere, egungo kantarien ahotsean ezagutzen ditugu. Edo eta, egungo kantarien sorkari asko tradiziotik moldatutako ekoizpenak baino ez dira. Hortaz, egokia litzateke gidan proposatutako autoreen kantuak eskuratzea.
!
CD-ROM: Ahozko Euskal Literatura Euskarri honetan bi CD-ROM sortu dira.
_
“Ahozko Euskal Literatura I”
Hauxe da CD-ROM honen edukia.
TRADIZIOZ DATOZENAK
o o o o o
Atsotitzak Dekorazio Olerkiak Kopla Zaharrak Eresiak XVIII. mendeko Kantu Lirikoak
TRADIZIOZ EZ DATOZENAK
o
Bertsolaritza
TRADIZIOZ DATOZENAK
o o
Baladak Ipuinak
TRADIZIOZ EZ DATOZENAK
o
Kontaera luzeak
LIRIKA
NARRATIBA
13
_
“Ahozko Euskal Literatura II” Hauxe da CD-ROM honen edukia. o o TRADIZIOZ DATOZENAK DRAMATIKA
o o
TRADIZIOZ EZ DATOZENAK
o o
Marijesiak Artazuriketak, errandoak, Zelemin-Zelemon Maskaradak eta Inauterietako tragikomediak Xaribariak: galarrotsak, paradak eta fartsak Pastoralak Eredu melodramatikoak: Barrutia, Munibe eta Gandararen obrak
Atal hauetako bakoitzari buruz ondorengo atalak zehazten dira: definizioa, kronologia, kokalekua, ezaugarriak eta adibideak edo ereduak. Bestalde, atalak testuz, irudiz edo argazkiz, audioz eta bideoz hornituta daude.
! Web orriak www.bertsozale.com www.euskaldantzarienbiltzarra.com www.armiarma.com/andima/plaz/plaz1407.htm ! Soft materiala Aniztasunaren trataerarako baliagarriak izan daitezkeen jarduera ugari dago euskarri honetan. Ikasleen beharren arabera, unitate honen helburu didaktikoarekin lotura dutenak hauta ditzake irakasleak. Bigarren ziklorako dauden programetatik, ikaslearen beharraren arabera, ondoko hau erabiltzea proposatzen dugu: º Adierazpena: zehar eta zuen estiloa. º Adierazpena: erabilera zuzena.
3.4. Zehar-lerroak Historian zehar eman diren hainbat gertakari biltzen dituzte unitate honetan adibide moduan erabili ditugun testu askok. Mendeak dituzten gertaerak izan arren ere, argi ikusten da gaur egun errepikatzen direla antzeko gertaerak. Hori aipatu beharrekoa izan daiteke, gizarteak aldaketa sakonak izan dituen arren, esateko modua aldatu dena eta ez hainbeste giza jokabideak. Tradiziozko literatura lantzen denez edozer aurki dezake ikasleak: gizarte arazoak eta fantasiak; maitasuna eta guda; aisialdia eta lana; historia eta etorkizuna; animaliak eta izadia; leku exotikoak eta betiko inguruak; umorea eta seriotasuna; ... Literatur lanek errealitatea bera eta haren interpretazio desberdinak ikusteko aukera ematen diote ikasleari. Bestela esanda, literatura sozializazio eragilea izan daiteke: istorioetan islatzen diren baloreak, ereduak eta arauak helaraz diezazkioke ikasleari. Beraz, hezkidetza, giza eskubideak eta bake hezkuntza, ingurugiro hezkuntza..., zeharka baino ez bada ere, lantzeko parada izan dezakegu: !
Ikasleak irakurritako edo entzundako testu horietaz hausnarketa kritikoa bultzatuz: sexismoa, biolentzia, izadiaren hondamendia, eta abarrekiko jarrera kritikoa ager dezaten. Bertsolaritzaren atalean emakumeen arazoa ematen da adibidez, aukera polita izan daiteke ikasleak iritzi horren inguruan ere hausnartzen eta eztabaidatzen jartzea, unetxo batez bada ere.
14
!
Elkarlanean arituko direla kontuan izanik, nork bere ideiak agertzeko esku hartzen ikasi, besteen ideiekiko errespetuzko jarrera azaltzen ikasi, zeregin komun horretan nork bere erantzukizuna hartzen ikasi...
3.5. Aniztasunaren trataera Aniztasuna tratatzeko, unitate honetan ondoko estrategia metodologikoak erabili ditugu: ! Helburu estandar gehienak graduatuz, helburu oinarrizkoak formulatu ditugu. ! Jarduera batzuek besteek baino zailtasun maila handiagoa dute. Bereizketa hori jarduera bakoitzaren azalpenen bidez zehazten dugu. ! Hainbat jardueren erantzuna irekia da, horrek ikasle guztien partehartzea ahalbideratzen du. ! Proposatutako zereginak konplexuak direnean, burutze prozesua oso gidatuta aurkezten dugu, laguntza handiagoa behar duten ikasleek ere egin ditzaten. Horrelakoetan zereginaren emaitzan egongo da aldea. Bestalde, gidatutako lan-proposamen horiek ikasleek izango dituzten zailtasunei antzematen lagunduko diote irakasleari, eta aldi berean, bakoitzaren ezaugarriei dagozkien errefortzuzko neurriak ahalik eta azkarren hartzen lagunduko diote. ! Lanerako hainbat taldekatze-mota konbinatzen ditugu: norbanakoa eta lankidetza. Ikasleen taldekatze-moten aniztasunak haien gaitasun, interes eta jarrerei buruzko informazio ugari ematen du, egoera desberdinetan behatu baitaitezke ikasleak, eta, ondorioz, bakoitzaren beharrei erantzuna emateko estrategiak planifika ditzake irakasleak. 3.6. Beste arloekiko erlazioa " Curriculumeko beste hizkuntzekiko erlazioa Gaztelaniako 2. mailako 2. unitatearekin erabateko lotura du: Poesía para...leer, oír, sentir... izenekoarekin. Izan ere, genero lirikoari dagokionean, hizkuntza poetikoaren ezaugarriak deskubritzearekin batera, hizkuntzak sormenerako eskaintzen dituen aukerak deskubritzeko eta testu poetikoen irakurketarekin eta sormenarekin gozatzeko parada izan baitute ikasleek aipatu unitate horretan. Bestalde, 3. mailako Viaje por la literatura universal izeneko unitatearekin ere zerikusia du unitate honek. Literatur idatzia baino lehenagokoa izan baita ahozkoa edozein kulturatan. " Curriculumeko beste arloekiko Gizarte zientziekin lotura du; ohitura eta tradizioekin. Musika arloarekin ere erlazioa du. Baita beste edozein arlorekin ere; elkarlanean zeregin bat burutzea, testu idatziak sortzea, mapa kontzeptu nahiz eskema bidez informazioa sintetizatzea... arlo gehienei dagokielako.
15
3.7. Jardueren analisia 3.7.1. Helburu didaktikoen eta jardueren arteko erlazioa
Helburu didaktikoak
Jardueren zenbakiak 2, 3, 4, 5, 7, 8, 11, 12, 16, 17, 18, 22, 23, 24, 25, 26, 30
1
4, 5, 7, 8, 9, 11, 12, 14, 16, 17, 18, 22
2
11, 12, 13, 28
3
1, 5, 6, 7, 10, 14, 15, 16, 17
4
1, 18, 19, 20, 21
5
27, 28, 29
6
3.7.2. Unitateko atalei eta jarduerei buruzko informazioa
IKAS NORABIDEA Atal honen lehen orrialdean, unitatean zehar zer ikasiko duten (eduki nagusiak) azaltzen diegu ikasleei. Bigarrenean, aldiz, kontzeptuzko eta prozedurazko eduki horien lanketaren ondorioz, unitatearen amaieran zein lorpen bereganaturik edukitzea espero dugun. Bestela esanda, modu errazean aurkezten dizkiegu helburu didaktikoak ikasleei bigarren orrialdean. Ikas-norabidea, bi orriak hartuta, horizontalean irakurri beharko litzateke; horrela, ulertu ahal izango baitute ikasleek zer eta zertarako ikasi behar duten. Irakasleak gidatuko du Ikasnorabidearen irakurketa ozenki eginda, prozesuan zehar beharrezko azalpenak ikasleei emanez.
BEGI BAT BETI ZABALIK Gaur egun, euskal kulturaren barruan dauden ikuskizunen aurrean ikasleen interesa aktibatzea da jarduera honen asmoa. Gaur egungo hainbat ikuskizun tradizioko sorkarien errepresentazio modernoak baino ez dira, eta hori azaltzea dute helburu ondoko jarduerak. Gaur egungo sorkariak kontuan hartzea komeni da, sorkaririk berritzaileenek ere tradiziotik hartutako hainbat elementu dituzte. Kontuan izan behar dugu ezer ez dela orain asmatu, dena dago asmatua, gaur egun ditugun adibideak tradiziotik moldatutako ekoizpenak baino ez dira. Ikasleek ikastetxean ikasten dutena kalean nola islatzen den azaldu nahi dugu jardueran. Liburu artean ikasten dutena ez dadila azterketa batera bakarrik mugatu, helburua ez dadila azterketa bat izan, eguneroko bizitzan ematen diren gauza asko ulertzeko baliagarri izatea nahi dugu. Eta batez ere literatura ez dela irakurtzea bakarrik, hainbat forma har ditzakeela literaturak erakutsi nahi da, historian zehar eta gaur egun. Ahozko euskal literaturan ikasleak janztea da helburua, eredu ezagunenak ikastea eta eurekin gozatzea. Ahozko euskal literatura traste zaharren kutxa antzeko bat da, literatura idatzi edo
16
landuan sartzen ez den guztia sartzeko erabili ohi da. Horri buelta eman nahi diogu, ikasleek zerbait funtzionala dela ikusi behar dute, zerbait bizia, bertatik bertarakoa, horretarako sortu dugu hasierako atala. Hasierako atalean, sarreran, azaltzen diren adibideek gaur egungo ikuskizun edo sorkarien berri ematen digute, adibide horiek apurka-apurka ahozko tradiziorantz zuzentzen dituzte ikasleak, gero sartuko direlako bete-betean tradizioan eman diren adibideak aztertzera. Adibide errealak dira ematen direnak, ikasleek entzun, ikusi edo ukitzeko moduko adibideak. Ikasleek zerbaitetaz ohartzea nahi dugu sarrerako atalean; ikus dezatela ahozko euskal literaturak badaukala etorkizunik eta ahozko tradizioa ez dela entziklopedietan biltzen diren datu hotzak soilik. Unitate hau besteekin alderatuz, berezia da, ohiko sekuentzia didaktikoa osatzen duen atal bat falta baita: aurre-ebaluazioa. Ahozko literatura gaia modu formalean ikasleek lehenengo aldiz lantzen dutenez, ez zaigu beharrezko iruditu gaiarekiko ikasleen aurre ezagutzak ebaluatzeko froga berezia jartzea, horren ordez doa unitate honetan “Begi bat beti zabalik” atala. Zenbakia 1
H. D. 4 E./O.-5 E./O.
A.K. B1/A2/D
Mota IKERKETA
Kudeaketa ELKARLANEAN
Iradokizunak: Jarduera honen helburua ikasleei literatura jasotzeko hainbat modu daudela erakustea da. Ez gara, bete betean, ahozko literaturaz ari jarduera honetan, ahoz jasotzen dugun literaturari buruz baizik. Ondoren etorriko dena aurkezteko aitzakia moduan hartu dugu sarrera, ahozko produkzioa gaur egun nola ematen den aurkeztu nahi diegu ikasleei, zerbait bizia dela erakutsi nahi diegu, eta gero ikusiko duten ahozko euskal literaturak gaur egun zein forma hartu dituen hausnartu dezakete jarduera honekin. Garai batean literatura ahoz zabaltzen zen moduan, Euskal Herrian gero eta ugariagoak dira literaturaren ezagutza eta transmisioa bideratzeko moduak: musika, antzerkia, poesia errezitaldiak... Eta modu horiek ezagutzea da jarduera honen asmoa. A) MUSIKA TALDEAK. Musika talde askok literaturara jo dute euren musika egiterakoan, esaten denak indar handia hartzen duelako kantuan. Ruper Ordorika hartu dugu adibide moduan, nahiz eta egon badauden musikari gehiago: Xabier Montoia (musikari eta idazlea), Anari (musikaria, baina poesia hutsa dira bere kantak), Mikel Urdangarin, Dut (musika gogorra egiten badute ere hitzen aukeraketan eta sorkuntzan sentsibilitate handia erakutsi dute), Joseba Tapia (trikitixaren maisu moduan aurkeztu digute, baina modu ez-zuzenean hitzekin asko esaten duen musikaria da. Hitz landuak)...
Jardueran Ruper Ordorikaren So’ ik so’ diskoko Egin Kontu abestia aukeratu dugu. Abesti honetan historian zehar galdu diren kulturei buruz hitz egiten du Ruperrek, euskaldunok ordea hor jarraitzen dugula aipatzen du. Goraipatu egiten du bizirik irauteko izan dugun adorea, baina aholku batzuk ere ematen ditu: (...)ez dela egoki/egunak ematea/ zilborrari begira/ munduan zentrua bagina(...) Ikasleek jakin beharreko kontu bat honekin loturik egon daiteke: Ruperrek gure existentziaren inguruan kantatzen du, galdu diren kulturen inguruan eta galtzeko arriskuan daudenen inguruan, gure bizi-irautea ingurukoei entzuten eta ingurukoak errespetatzen jakin dugulako eman da. Euskal Herritik erromatar, zelta...denetariko zibilizazioak pasa dira, ehunka urteetako elkarbizitza eman zela konprobatua dago eta hala ere gure izaera eta hizkuntza mantendu ditugu. Hemendik aurrera ere datorkigunaren aurrean arduratsuak eta kementsuak izaten irakatsi behar diegu ikasleei, geu garena izanda besteena entzuten eta errespetatzen, balitekeelako hor egotea gure existentzia. Kultura baten existentzia transmisioak baldintzatzen du, ez badugu gure hizkuntzan kantatzen eta gure sentimenduak adierazten beste hizkuntza eta kultura batek hartuko du gurearen lekukoa. Horren inguruan hitz egiten du Egin kontu abestiak.
17
Kantua lortu, entzun eta kantatzea jarduera interesgarria da, unitatearen hasieran gaude eta ahozko literatura modu berean zabaltzen dela ikusiko dute geroago, baina hasierako atalean euren gustuko edo hurbilagoko ereduekin ondo pasatzeko aukera izan dezakete. Ahozko euskal literatura gauza zaharkituen lotzen dute askok, eta baliteke berau alboratzearen jarrera egotea gelan, beraz, hasierako atalean gauza atsegin eta freskoekin liluratu behar ditugu ikasleak. B) POESIA ERREZITALAK Euskal Herrian, azken aldian, ugaritu den fenomenoa da. Literatura belarrietatik sartzea azukrea belarrietatik sartzea bezalakoa da, oso zaila. Horretarako musika eta irudiak uraren funtzioa egiten dute, azukrea disolbatu eta belarrietatik sartzea erraztu. (Ura = musika-irudiak eta azukrea = literatura.) Beraz, literatur obraren transmisioa errazteko tresna dira musika eta irudiak Filosofia horrekin sortu dira poesia errezitaldiak, eta itzelezko arrakasta daukate. Hemen aipatzen dugun ikuskizuna Ubeda anaia musikariek eta Aranbarri, Otamendi eta Izagirre idazleek egin zutena da. Aipatu daitezke ikuskizun gehiago, eta agian gaurkotuagoak: ! Zantzoa literatur talde Bizkaitarrak Euskal Herrian egin zituen poesia errezitaldiak 1996 inguruan. ! Bihotz Bakartien Klubekoek poesia errezitaldiak egiten jarduten dute gaur egun. ! Kirmen Uribek Eskutik heldu bitartean izeneko liburua aurkezteko hainbat poesia errezitaldi egin izan ditu, egun baditu proiektu berriak esku artean. ! (...) !
Joseba Sarrionandiaren Kiromantzidxa poema aztertzen hasi aurretik, poemaren izenburuari erreparatzea komeni da. Izan ere, izenburuko hitzaren esanahiak argitu diezaioke ikasleari poemako hainbat hitzen nondik norakoa. Esate baterako, poemaren lehen ahapaldia, non kiromanteak eskua eskatzen dion etorkizuna igartzeko. Poemaren gainontzekoa, kiromanteak egindako predikzioaren berri ematen du. _
!
Zer da kiromantzia? Eskuko arrastoak eta eskuaren forma aztertuz, inoren etorkizuna eta zoria igartzea.
Taldean elkarturik poemarekin joko antzeko bat proposatu dugu. Esaten den modu moduan jasota dago poema. Ikasleak ere transmisio kateko parte senti daitezen. Euskalki horretan hitz egiten duen edo hitz egiteko gai den norbait topatu eta grabatzea beharrezkoa da euskalki baten sonoritateaz jabetzeko. Ikasleak pixkanaka euskalkiak ezagutzen joan behar dute, erraz ikusiko dute adierazkortasun handiagoa ematen dietela euskalkiek testuei. Bestalde, tradiziotik, ahoz aho, datozen testu gehienak euskalkietan eman direla ikusiko dute unitatean zehar.
Kiromantzidxa poema: Poemako hainbat hitz batuaz jarrita daude parentesi artean. Beste asko laburdura moduan idatzita daude, edo esateko momentuan egiten diren elipsiak erabilita. Bustiduretan aberatsa da Durango aldeko euskara, hori titulutik ikusi daiteke: kiromantzidxa, ikumille, billurtu, Beittu, urriñ, deixun... KIROMANTZIDXA Ekarrixu eskumako eskue, amen iñok estotzu ainke (haginka, horzka) eingo ta. Onutzatxuau (honantzago), baña ikumille eees! Sabaldu eskueeee ta lusetu atzamarrok... Es billurtu, Beittu eingu (egingo dugu)zure biximorue... (bizimodua) Aber... Arradxak (eskuko marrak)ondo markaute dekosus!
18
Ensegida esangotzut, Dana lanbrotute ikustot paña... (baina) Estakipa, estakipa... (ez dakit ba) Au etxate (ez zait) bape (bat ere ez) gustetan, eee! Or tiro artien saus (zaude) Itzelesko (izugarrizko) miñekin ikusten saittut Ortxe, urriñ orretan... Gustau bapez ta bestior kartzelako suluen esasus ba!!! Setan sabix (zabiltza) ba gixajuori (gizarajo hori)?? Maittasunek danak urriñek! Soridxonak (zorionak) danak laburrek! Lagunek, asko ta asko ildde jooosaus... (jo...zaude...) Beti bursbera ( buruz behera) saus (zaude) ta, ser ein eteosu (ote duzu) ba orrenbeste sufrikarisxo (sufrimentu) ereitteko! Ta errematerako, datosen egunek pe geruau ta txarrauek! Igerri esin dduana da zegaitik! Apur bat alperra sara baña sentzundune, sintzue, (zintzoa) Jentiek maitte saittu baña larrei (asko) sufridu bikosu (beharko duzu) Arrasoi sakonen bat dekosu suk nunun baña esineike (ezin dut) igerri seiñ ddan! Gobernue bere indder gustidxekin dator seure kontra Polisidxak, juesak, bankeruek danak seure atzetik! Kontuek atara sein ete da ba sure erru larridxori (larri hori)! Orraikiño (horregatik) nungotarra zara baña? Ara ba, karo! Esara ba euskaldune? Euskeldun jaidxo eskero Esta arritzekue gero Suerte eskasas bisitzie! Euskeldune ixetie (izatea) indidxue ixetie ero (edo) baltza ixetielakue (izatea bezalakoa da) da! Eneuke egon gure (nahi) seure kolkuen! Esaittes geldittu egundo losorruen Deskantzu barik ibili bikosu (beharko duzu) Baña esaiesala egundo arrapau ustebakuen Se (zeren) edonun ta edonos akabauko saittue, ondo aittu (entzun) ostesuuuu (didazu)?? Orrenbestegas kitto (horrenbestez bukatu dira) nire esatekuek berreun peseta baño es Ondo merkie eee, Kalien dabixen presidxuekas (prezioekin) konparetan bosu (baduzu)! Semapida (zenbat behar da) ba bisitzeko! Dana dala nik soritxarrari deskuentue eittotzet Ta ain melankoliko gerau esaittesen Kafe bat atarakotzut keie daridxola
19
Kanpoko lanbruartera urtedxeran (irteterakoan) urdaille sikiera epela eruen (eraman) deixun (dezazun) Eta kontus ibili ortisier (hortik zehar) Se ixen be (izan ere) ondo sorue (zoroa) da mundu au bixi gariena! Joseba Sarrionandia.
!
Bestalde, bere euskalkian zein aldaera estandarrean adierazitako testua ulertzeko eta sortzeko gai izan behar du ikaslea, eta horrekin batera, baita berea ez den beste euskalki batean adierazitako testuen oinarrizko ulermenaren jabe ere, ezagutza pasiboa deiturikoaren jabe, alegia. Hori dela eta proposatzen dugu poema honen berridazketa, euskaren aldaera eraldatuz.
C) ANTZERKI OBRAK Azken aldian asko antzeztu den antzerkia aukeratu dugu, balitekeelako ikasleek ere ikusi edo entzun izatea, horrek beti motibatuko ditu gehiago. Testu hau ere esateko moduarekin oso lotuta dago, eta kasu honetan gipuzkerako aldaera bat erabiltzen da. Liburuak euskaldun berri batek Lazkaoko baserri baten bizi dituen estuasunak kontatzen dizkigu, oso egoera errealak kontatze ditu. Juan Martinek euskara batuan hitz egingo du, besteek aldiz euskalkian hitz egingo dute. Euskalkian jasotzeak bizitasun itzela ematen diola ikusten da liburuan. Baina gaizki ulerturik eduki ez dezaten ikasleek testua irakurri eta gero, komeni da esatea, euskalkiak ez direla baserritarren gauza bakarrik. Lekuaren arabera ematen diren aldaerak dira euskalkiak eta ez baserria/hiria banaketaren arabera. Hiztunek egoera informaletan erabiltzen duten aldaera da euskalkia, eta euskaraz alfabetatu ez direnentzat egoera informal eta formaletarako hizkuntza da euren euskalkia. Baina kontuz, ez da baserritarren hizkera euskalkia. Bizirik dagoen hizkuntza orok ditu bere aldaerak. Ahoz zabaltzen diren sorkari askok lekuan lekuko aldaeran sortzen dira, eta transmisioak mantentzen ditu bizirik euskararen aldaerak. Bakoitzaren euskalkia zaintzen eta erabiltzen bultzatzea beharrezkoa da ahozko euskal literatura mantendu nahi bada. Eremu erdalduneko ikastetxe batean baldin bazaudete, irakurgai interesgarria da liburua. Testu osoa lortzeko: SAGASTIZABAL, Joxean. “Kutxidazu bidea, Ixabel”. ALBERDANIA. Ostiral saila. 1994.urtea. 109 orrialde. !
Testuaren irakurketa adierazkorra nola egin jakiteko eta baloratzeko, kontrol zerrenda Eredua Aztertzen atalean dago.
D) KANTU HERRIKOIAK Gaur egungo musika talde berritzaileenaren kanten artean, seguru badagoela ahozko tradiziotik hartutako musika edo hitzen bat. Atal honetan Zazpi eskalek biltzen duen kantu herrikoi bat erabili dugu adibide moduan. Unai Iturriaga eta Igor Elortza bertsolariak, Josu Zabala musikari ezaguna eta beste lau musikari dira zazpi eskaleak. Abestietako hitz guztiak eurek sortuak dira, baina Mozkorrarenak abestia bertso paper batzuetatik hartu da, egile ezezaguna dute bertso hauek. Geroago, bertsolaritza ikusten denean aipatu daiteke Zazpi eskaleen proiektua. Eta amaierako galderak aprobetxatu daitezke, tradiziotik datozen testuak eta tradiziotik ez datozenak bereizteko. Beraz, bertsolaritza lantzen zaudetenean jo ezazue aurreko orrialdetara informazioa gehitzeko.
20
Erantzunak: # Aurkezten dugun ariketa burutzeko diskoko liburuxkatik bi abestiren hitzak jarri ditugu. Oso erraz izango dute ikasleek galdetzen zaiena erantzutea, hitzen goiko aldean argi ikusten delako hitzak herrikoiak eta egile ezagunenak diren. Mozkorrarenak egile ezezaguna du. Ahozko literaturatik jasotako kanta. # Herriak memorian gorde duela eta ahoz-ahoz zabaldu duela. Norbaitek idatziz jaso eta gureganaino iritsi dira, baliteke hori horrela ezean abestia galtzea. # Erantzun zabala. Baina alkohola eta neurri gabe edatea, gaur egun ematen den arazoa dela ezin dugu ukatu.
PROIEKTUA Ahozko euskal literatura ezagutuz galzorian dagoen altxorra jaso eta altxor hori besteei transmititzeko helburu duen proiektua proposatzen dugu. Transmisioa nola ematen den ikusteko emanaldi bat prestatuko dute, helburu komunikatiboa duen ekoizpen bat. Ikasleek, elkarlanean arituz, gabon inguruan egin daitekeen emanaldia planifikatu eta gauzatu beharko dute. Ahozko euskal literaturan eman diren azpigenero nagusienak ezagutu eta gero, hainbat ahozko sorkari bestei ezagutarazteko emanaldia antolatuko dute. Horretarako taldekideekin eztabaidatu, akordioetara iritsi eta nork bere ardura garaiz eta ganoraz betetzera bultzatu nahi ditugu ikasleak. Prozesu osoaren ondorioa izango da ikasitakoaren funtzionaltasuna ikusteko aukera emango dien produktu hori, jendaurreko emanaldia, hain zuzen. Proiektuari dagokion komunikazio egoera honakoa litzateke, beraz: " Edukia:ahozko euskal literatura. " Igorlea: elkarlanean arituko den ikasle taldea. Emanaldian jendaurrean agertuz edo atzetik lan eginez. " Hartzailea: Beste mailetako ikasleak izan daitezke, denak batera gabonetako jaialdian batzerik balego oso ondo. Edo guraso taldea ere izan daiteke hartzailea. Norbere aukera izango da hori, baina kontuan izan zerbaiten transmisioan hartzaileak beharrezkoak direla, mezuak ezin ditugula airean utzi, norbaiten oroimenak jaso behar dituela, gero gordetzea beste gauza bat izango da. " Komunikazio-asmoa: entzuleak herriaren ondare kulturala ezagutzea eta hari lotzea.
EREDUA AZTERTZEN Sail honetan ahozko literatur testuen ezagutzak eta ulermenak eta haien sailkapenak hartuko dute leku nagusia. Hasieran ahozko literaturan tradiziotik datozen eta tradiziotik ez datozen sorkariak bereiziko ditugu eta horren atzetik generoen bereizketa etorriko da. Prozesu horretan, ahozko literatur lan ugari entzuteko, irakurtzeko, aztertzeko, abesteko eta ikasteko aukera izango dute ikasleek. Baina unitatean idatziz emandako ahozko ereduak nola esaten edo abesten diren ezagutzeko, behar beharrezkoa da paperezkoa ez den bestelako bitartekoa. Hortaz, ezinbestekoa da gida honen sarreran aipatu ditugun baliabideen erabilera. Metodologiari dagokionean, jorratzen ditugun ahozko literatur ereduekin talde txikian lan egitea proposatzen dugu maiz. Izan ere, norberak egindako hausnarketaren emaitzak taldeko beste
21
kideekin partekatzeak aberastu egiten du norberaren erantzuna, eta elkarreragin horretan sortutako komunikazio literarioren bidez gara dezakete ikasleek konpetentzia literarioa. Bestalde, ahozko generoen ezagutzara eta haien ezaugarrien ulermenera bideratuta, eremu akademikoan nagusi diren bi testu genero landuko dituzte ikasleek unitatearen azpi-sekuentzia honetan: azalpen-testua (ekoizpena) eta eskema.
Zenbakia 2
H. D. 1.E/1.O
A.K. A/B/D
Mota IKERKETA
Kudeaketa ELKARLANEAN
Iradokizunak: Generoen ezaugarriei heldu aurretik, antzinako garaietan ahozko literatura zein giro edota egoeratan sortu eta transmititzen zen ohartaraztetik hasiko gara. Hortaz, hipotesien formulazioa du helburu jarduera honek. Literatur lanok egoera batek eskatuta sortu zirela azaldu nahi da. Testu gehienak behar-izan batek eskatuta sortzen dira, komunikatzeko nahiak bultzatuta askotan. Hortaz, ahozko komunikazio betidanik izan dela garrantzizkoa eta gaur ere halaxe dela ohartu behar dute ikasleek. Bistakoa da gaur egungo aisia eta gure arbasoena aldatu egin dela, guk hainbat baliabide dugu aisialdia betetzeko, baina denboran atzera eginez gero hitzak hartzen zuen garrantzia. Gure mundu aurreratu eta globalizatu honetan gauzak azkar aldatu dira, baina Hego Amerikako eta Ertamerikako leku askotan gure arbasoen ohiturak bizirik diraute oraindik. Hitzez komunikatzen dira eta hori da herri baten balore garrantzitsuenetakoa. Ez bakarrik aisia betetzeko, arazoak konpontzeko nahiz edozein motatako komunikazio beharrei erantzuteko ere hitza da euren tresna nagusia. Erantzun posibleak: Erantzunak zabalak dira, izan ere, baliteke literatur lan batek bi giro hartzea. Erantzun zehatzetara iristea ez da helburua, euren artean eztabaidatzea eta euren aitona-amonen etxean ikusitakoa edo gurasoei entzundakoa edo dakitena kontuan hartuz hitz egitea izango da jardueraren asmoa.
GUNE EDO GIROA ETXEA LANA JAIAK
LITERATUR LANAK A,G, A,G,D B, D, E, F
Testu osoak Euskal Literaturaren Antologian, 26.orrialdean. ELKARLANEAN/IKASTOLEN ELKARTEA. Beste aldaera bat topa dezakezue. “Ahozko euskal literatura” CD-ROMean jardueretan aipatuko ditugun adibide gehienak agertu zaizkizue. Hasierako orrialdean, generoen menua ageri den tokian, bazter batean audio guztiak dituzu. Audio ikurraren gainean klikatuez gero azpigeneroka sailkatuta datoz adibideak, eta doinu osoa entzuteko aukera daukazue.
22
A) LEIXIBATXOA *Leisibatsu: lisiba, arropa. *badozu: baduzu
*Leisibatsu zuria dozu, andra gaztea. Ondotxu egosita, aita praillea.
*biajean: bidaian.
Eskutxu zuria dozu, andra gaztea. Guantepean erabilita, aita praillea.
*Lengo: lehengo. *neuskizu: nizuke.
Semerik edo *badozu, andra gaztea? Semetxu bi daukadaz, aita praillea. Semeak nun dituzu, andra gaztea? Eskolak erakusten, aita praillea. Senarrik edo badozu, andra gaztea? Senarra *biajean, aita praillea. Ezagutuko al zenduke, andra gaztea? *Lengo erropakin baletor bai, aita praillea. Laztan bat emongo *neuskizu andra gaztea. Ibaia dago bitarte, aita praillea. Berton itoko al zara, andrea gaztea. Berori txalupa dala, aita praillea. Suak erreko al zaitu, andra gaztea. Berori egurra dala, aita praillea. Agur, agur, agur, andra gaztea. Beyoa ondo ondo, aita praillea.
Biltzailea: R. M. Azkue Iturria: "Cancionero popular vasco" Lekukoa: Gabikako Dominga Aboitiz
Jarraian datorren ipuinaren irakurketa adierazkorra egin nahi izanez gero, 21. jarduerako kontrol zerrendara jo dezakezue.
G) TARTALO Bekokian begi bakardun erraldoi, Sanson baino indartsuago bat, mendian bizi izaten zan, ardi ta gizaragiz elikatzen zala. Behin, mendira ardi bila zijoan artzain gazte batek tartalo zeritzaon erraldoi hori aurkitu zuen. -Nora hoa, mutiko? -Ardi bila. Etsomak (goazen) nere kobazulora. Eta zulo hartara joan ziran. Mutila, hango gauzak ikusita, harri ta zur zegoen; laratzean zintzilika pertza haundi bat, giza besoz ta iztarrez beterik. Zokoetan ardilarru ta gizon ta emakume askoren soinekoak.
23
-Sar zak, mutil, burruntzia sutan ta jan zak horrako iztar hori, hik ere jana izan behar dek eta. Artzainak bere artean zion: -Nahiz batera galdu, nahiz bestea galdu, ez zait ajolarik. Bitartean Tartalo lo-korronka zegoen ta artzainak burruntzi goria begitik sartu zion ta itsu geratu zan. Haren karraixi ta uluak! Mutila ardilarru artean gorde zan. Tartalo kobazulo atean zegoen, iztarrak erdi zabalik zituela. Ardiak bere iztarpetik konpora zijoazten. Tartalok ilean bakoitza ikutzen zuen. -Galdua nauk –zion bere artean mutilak. Burutasun on bat izan zuen: Tartalok ez ezagutzeko, bera ere ardilarruz jantzita igarotea. Hala jantzi zan ta erraldoiaren iztarpetik igaro zanean, bizkarrean ikutu arren ez zuen Tartalok nor zan igarri. Handik atera zaneko, pozik ardilarru jaurtiki ta aringa hasi zan. Tartaloren eraztunak hizketan zekian ta jabeari esan zion: -Tartalo tximenea: hor zijoak mutila. Tartalok eraztuna jaurtiki ta mutilari behatxikarrean sartu zion: -Tartalo tximenea: hemen neak, hemen neak. Tartalo mutilaren atzetik lasterka zijoan. Mutilak ezin kendu zuen behatzetik eraztun salataria. Aizto (kanibeta) batez ebaki zuen behatxikarra (behatz txikia) ta osin batera eraztun ta guzti jaurtiki zuen. Eraztunak berriz esan: -Tartalo tximenea: hemen neak. Tartalo osinera blast zapart eginaz ito zan. Ta gero handik aurrera artzain hura nahi bezala bizi zan. R. M. Azkue, “Euskalerriaren jakintza”
Zenbakia 3
H. D.
A.K.
1.E/1.O
A/B/D
Mota APLIKAZIOA
Kudeaketa ELKARLANEAN
Iradokizunak: Zer den ahozko literatura definitzen eta haren oinarrizko sailkapenaren berri ematen duen informazioaren ulermena bideratzea da jarduera honen lehenengo proposamenaren helburua, eta horrekin batera, ikasleek ahozko literaturaren inguruan eduki ditzaketen aurreiritziak argitzea... Izan ere, gerta baitaiteke ahoz esaten den oro ahozko literaturatzat hartzea... Erantzunak _ Hitzezko produkzio oro kontsidera daiteke ahozko literatura. X Noizbait norbaiten ahotik irten, eta ahoz aho igorriz herriaren memorian iraun duten sorkariak ahozko literatura kontsidera ditzakegu. X Entzuleen aurrean, bat-bateko sormen ekintzaren fruitu diren ahozko produkzio estetikoak ere ahozko literatura kontsidera ditzakegu. _ Antzerki obra guztiak, gertaerak ahoz adierazten dituztenez, ahozko literaturatzat har ditzakegu. !
Tradiziozko ahozko literaturaren eta ez tradiziozkoen arteko aldeak azaltzen zaizkie ikasleei jarduera honen aurretiko informazioan. Informazio horretan oinarrituta, jarduera honetan irakurri dituzten sortze-lanak sailkatzea eskatzen diegu. Horretarako, informazioak nahiz literatur lanek ematen dituzten pistetan oinarritu behar dute ikasleek.
24
Esate baterako, tradiziozkoak ez direnen artean bertsoak eta pastoralak aipatzen dira informazioan. Pello Errotaren eta Txirritaren arteko elkarrizketa bertsotzat hartzeko arazorik ez dute izango. Bestalde, pastorala berehala identifika dezakete, Brabanteko Genobeba izeneko testuaren oinean erreferentzia hori agertzen baita. Gainontzeko sortze-lanak tradiziozkotzat hartuko dituzte ikasleek: anonimoak direlako.
Zenbakia 4
H. D. 1-2 E./O.
A.K. A/B/D
Mota APLIKAZIOA
Kudeaketa NORBANAKOA
Iradokizunak: Jasotako ezagutzak aplikatuz, aurreko jarduerako literatur obra bakoitza zein generori dagokion identifikatu beharko dute ikasleek honetan. Ahozko generoei dagokienez, denetarik sartzen da herri literaturaren izenburupean; poesia, antzerkia, narrazioa eta baita beste genero sailkagaitzago batzuk ere, atsotitzak eta lokuzioak esaterako. Guk Ahozko Euskal Literatura CD-ROOM-eko sailkapena hartu dugu aintzat, baina ez gatzaizkio lotzen sailkapen itxi bati bakarrik, justifikatzen den edozer da onargarri. Asmo estetikoari dagokionez ere, gorabehera handiak daude ahozko euskal literaturaren sailean sartzen diren genero eta agerkarien artean. Ikusiko ditugun genero eta agerkariak elkarren hain bestelakoak izanik, zentzugabea litzateke genero eta agerkari horiek guztiak metodo bakar baten baitan aztertzen saiatzea. Erantzunak !
Eskatutako zereginari dagokionean, jarduera ondo egiteko, ikasleek ez dute nahikoa emandako informazioan esandakoa zuzenean aplikatzea. Informazioan esaten dena ulertu behar dute, eta esandako herrekin lotutako pistak aurkituz formulatuko dituzte hipotesiak. A- LEIXIBATXU ZURIA. Genero narratiboari dagokiola esateko arrazoiak testu beraren alboko koadroan ageri dira: ”...kontatzen du...” hitzak darabiltzalako besteak beste. Baliteke baladekin arazoak izatea sailkatzerako orduan, ikasleek ahapalditan banatuta ikusiko dutelako eta automatikoki lirikarekin lotu. Baladek gertakari bat kontatzen dutela behin eta berriro esan beharko zaie, narratiboak direla nahiz eta euren itxura kantu lirikoena izan. B- BRABANTEKO GENOBEBA. Testuren oinean “Zuberoako pastorala “ ageri da, oso argi esaten da, pastorala dela, beraz dramatikari dagokio. Gainera antzerki gidoien antzera, hitz egiten duten pertsonen izenak ageri dira bertan. C- PELLO ERROTA eta TXIRRITAren bi ahapaldiak bertsoak direla erraz suposa dezakete ikasleek, bertsolari ezagunak baitira egun bi pertsona horiek. Ahapaldiak eta gero izenei erreparatzea nahiko dute zein azpigenerori dagokion esateko. D- Historia Santua kontatzen da ahapaldi hauetan. Beraz, zalantza izan dezakete ikasleek narratiban ala dramatikan txertatzeko. Utz dezatela bietan onar daiteke. E- Forma aldetik intuitu dezakete, jokabide nagusia lirika dela. F- Azken adibidea zein generori dagokion erraza da asmatzen, istorio bat kontatzen baitu.
25
GENEROAK
Lirika Narratiba Dramatika
Zenbakia 5
H. D. 1-2-4 E./O.
LITERATURA LANAK C), E) A), F) D) B), D)
A.K. A/B/D
Mota APLIZAZIOA
Kudeaketa ELKARLANEAN
Iradokizunak: Generoak bereizi eta identifikatu ondoren, bakoitzaren azpigeneroak aztertzeari ekingo diogu. Lirikaren barnean txerta ohi diren azpigeneroak alegia. Koplekin hasiko jarduera honetan, horien artean eskekoak eta dantzarakoak bereiziz. Biak kantatu egiten dira, eta teknikaz ere antzekoa izan daitezke: hasieran zernahiz hitz egin eta bukaeran gaiari lotu. Badute elkarren antzik baina ez dira gauza bera. Eskeko koplen inguruko informazioa ematerako orduan, eduki aldetik kopla hauek duten banaketa modu laburtuan egiten da. Lehenengo bi lerroetan izadiaren aipamena egiten da eta azkeneko bietan dator eskeko koplen benetako mezua, azkeneko bi lerroen gaia ulertzea nahikoa da eskeko edo dantzarako kopla den jakiteko. Lehenengo bi lerroek ez daukate inongo loturarik gero esaten denarekin, hori da eskeko kopletan gehienetan erabiltzen den egitura. Koplaren lehen atala:Koplaren lehen atalean izadiari buruzko erreferentzia egiten da. Izadiko irudiak agertzen dira: irudi sinbolikoak eta estilizatuak dira. Irudi ordezkari edo sinbolikoan ager daitezkeen elementuak hauek dira: -Loreak eta fruituak: mertxika, arrosa, elorria, krabelina… -Zuhaitzak eta landareak: haritza, pagoa, intxaurrondoa, elorria… -Hegaztiak eta animaliak: eperra, basoilarra, usoa, usapala, zaldia… -Lurrarekin eta gizakiarekin harreman estua dutenak: eguzkia, izarrak, itsasoa… -Beste batzuk: urrea, bitxiak, harria… Koplaren lehen zati honetan ez da ia aditzik agertzen, oso zati azkarra, bizkorra eta iradokitzailea izan ohi da. Elipsia da nagusi. Estilizazioa, kopla laburra izan ohi delako, erritmoaren eta puntuaren bidez lortzen da. Koplaren bigarren atala: Koplaren bigarren atala, ondorio tematikoa, esanahia duen zatia da, hau da, gaiari edo giroari egokitzen zaiona. Atal honetan agertzen zaigu eske, amodio, ospakizun eta agur mezua. Erantzunak A) Eskeko kopla. B) Dantzarako kopla. C) Dantzarako kopla. D) Eskeko kopla. E) Dantzarako kopla. F) Eskeko kopla. !
Kopla hauek oso ezagunak egingo zaizkie entzunez gero. Entzunez beste modu batean jasotzen dira sarritan gauzak, eta horren inguruan sakonduko dugu unitate osoan zehar.
26
Gure ahozko ondare kulturala ezagutu eta transmisioaren bidean modu aktiboan parte hartzera bultzatu behar ditugu ikasleak. Beste material interesgarri bat: TAPIA ETA LETURIA-AMURIZA “Bizkaiko kopla zaharrak” ELKARLANEAN. 1999. urtean grabatua.
Zenbakia 6
H. D. 4. E./O.
A.K. B1/D
Mota APLIKAZIOA
Kudeaketa ELKARLANEAN
Iradokizunak: Jarduera honetan dantzarako koplak landuko dira. Kopla zaharrak edukiaren alderditik landu baldin baditugu orain arte, jarduera honetan neurria eta errima ikusiko dituzte. Neurri handia eta txikia bereizketa bakarrik egingo dugu.
Erantzunak: !
B) neurri txikia 7/6 C) neurri handia 10/8 (3. lerroan 8 silaba ateratzen dira idatzita dagoen moduan irakurrez gero, baina kantatzean zaaldar eta uurten esaten da) E) neurri txikia 7/6
!
Kopla zaharrak, bertsoen antzera, doinuen gainean eraikitzen zituzten bertsolariek eta ez ziren kontziente 7/6 edo 10/8 silabekin kantatzen zuten. Kantatu ahal izateko, bertso batek doinua behar du.Bertsoa edo ahapaldia kantatu egin behar dela kontuan izanik, kantatzeko doinua edo airea behar da. Doinua hitzaren laguntzailea da. Ehunka dira Euskal Herriko bertsolariek erabili zituzten eta erabiltzen dituzten doinuak. Euskal kantutegiko doinuak, elizakoak eta abesti ezagunak erabiltzen dira gehienbat. Azken urteotan, doinu berrien ekarpena sumatu da bertsolarien artean, norberak osatuak batzuk eta musikari baten laguntzaz eginak besteak. Neurri mota bakoitza doinu askotan kanta daiteke.
27
Zenbakia 7
H. D. 1-2-4-E./O.
A.K. A/B/D
Mota APLIKAZIOA
Kudeaketa NORBANAKOA
Iradokizunak: Oso ezagunak ditugun eskeko koplak ditugu aztergai jarduera honetan. Helburua, ezaugarriak identifikatzeaz gainera, ikasleek kanta eta ikas ditzatela da.
Erantzunak # Informazioan esaten dena ez dira erabat betetzen 5.jarduerako adibideetan. Kopla zaharrek lau lerro izaten dituzte, hori da beti beteko den premisa. Neurria eta errima ordea, aldatuz joan dira. Kopla gehienak informazioan aipatutako irizpideekin datoz bat, baina adibideetan horrekin apurtzen duten koplak sartu ditugu. Transmisioak noizbait finko izan dena eraldatu egiten baitu. # Edukiari erreparatuz:
a) Agurra eta laudorioa:
b) Eskea:
Bedeinkatua izan dedilla etxe hontako jendia, pobre ta umil dabiltzanentzat badute borondatia.
Lukainkatxo bi guri emotea ez da milagro handie, etxekoandrie barkatu ez bazara ondo notadu.
c) Etxekoen esku zabaltasun eza dela eta, haietako norbaitentzat esker gaiztoa: Zure otorduan madari, adarrak ditu hamabi; etxe hontako alabatxoak baba lorea dirudi. ! Santa Ageda bezperako kanta: Kopla oso euskarri orokorra da bai folklore kantatuan bai ahozkotasun poetikoan. Eta horrek idatzian ere eragin handia izan du. Joan zen mendean, esaterako, Mogelentzat edo Eusebio Maria Azkuerentzat poesia egitea koplak egitea zen. Labayru ikastegiak bilduta dituen kopla guztietatik %90 eskeko koplak dira eta ia guztiak Santa Ageda eskekoak. Liburuko aldaerarekin bat ez datozen hainbat ahapaldi daude Santa Agedaren inguruan. Ikasleak horretaz ohartzea nahi genuke, eta eurek kantatzen dutena desberdina zergatik den jabetzea.
28
Zenbakia 8
H. D. 1-2-E./O.
A.K. A/B/D
Mota APLIKAZIOA
Kudeaketa NORBANAKOA
Iradokizunak: XVIII. mendeko lirika izenarekin Ipar Euskal herrian XVIII. mende aldera, nahiz aurretik nahiz ondoren, sortzen den genero lirikoa ezagutzen da, eta bertsolaritzaren hedapen handia baino lehen agertzen da. Azpigenero hau lirika denik ezin da ukatu: batez ere maitasunaren inguruan ari da, pertsonaien oinazeak eta sentipenak agertzen ditu. Baina lirikaren ezaugarriekin batera beste ezaugarri batzuk ere baditu, esate baterako, elkarrizketa eta bakar-hizketa erak onartzen ditu, eta metaforizazio sistema berezia garatu du.
Erantzunak: ! ! !
Maiteminduak maitea bereganatzeko daukan desira. Asmo didaktikoa du: maitasunak egin ditzakeen kalteez ohartaraztea. Lili batekin.
Zenbakia 9
H. D. 2-E.
A.K. A2/B2/D
Mota APLIKAZIOA
Kudeaketa ELKARLANEAN
Iradokizunak: Metafora da kantu lirikoen ezaugarririk aipagarriena, eta ikasleek hortaz ohar daitezen, maitearen irudia zein elementurekin identifikatu den kantu bakoitzean antzeman behar dute. Eskatutako zeregina gauzatzen hasi aurretik, kantu bakoitzak dioena ulertzea da egokiena, ikasle askorentzat beraiena ez den euskalkian baitago adierazita mezua. Prozesu horretan, testuek esaten dutena eta esan nahi dutena bi gauza direla ohartu dira ikasleak (esatea baino iradokitzea baita metaforaren helburua). A) "Aspaldiko denboretan, gaiaz eta beti,(gau eta egun) ihizen nabilazu txori eijer bati;( txori eder bat ehizatu nahian) [konkistatu nahian] azkenekoz atzaman dit, oi! bena tristeki!( azkenean ohartu naiz,oi! Baina ze triste) Lumarik eijerrena beitzaio erori! (lumarik ederrena erori baitzaio)[birjinitatea galdu] Txori ederra = maitea. B) Izar eder bat ateratzen da Santiyo goiko lepuan. (Santiago goiko lepoan) Hari begira egoten nauzu ateratzen den orduan. Nire bizitza pixka da baina zeinen dolorez dijuan. (zenbat sufritzen ari naizen) Izar ederra = maitea.
29
Metaforen balioa adierazkorraz ohartzeko, emandako irizpideen arabera kantuen berridazketa egitea eskatzen diegu ikasleei bigarren zeregintzat. Eskatutako eraldaketek testuan beste hainbat aldaketa egitera behartuko ditu. Hona eredu batzuk: B) Txori eder bat hegaka dabil Santiyo goiko lepuan. Hari begira egoten nauzu Hegaka dabilen orduan. Nire bizitza pixka da baina zeinen dolorez dijuan.
A) "Aspaldiko denboretan, gaiaz eta beti, ihizen nabilazu lore eijer bati; azkenekoz atzaman dit, oi! bena tristeki! hostorik eijerrena beitzaio erori!
Zenbakia 10
H. D. 4- E./O.
A.K. B1/D
Mota APLIKAZIOA
Kudeaketa ELKARLANEAN
Iradokizunak: Pertsonaien paperean sartuz, ahozko tradiziotik jasotako kantu liriko hau abestea proposatzen diegu. Horretarako, eredua behin eta berriro entzutea komeni da, jatorrizko doinua, ahoskera eta intonazioa bereganatu arte. Bestalde, gozatzearekin batera, nork berea ez duen euskalkiaren oinarrizko hitzen esanahia ere bereganatzen joango dira ikasleak.
Zenbakia 11
H. D. 1-2-3-E./O.
A.K. A/B/D/
Mota APLIKAZIOA
Kudeaketa ELKARLANEAN
Iradokizunak: Atsotitzak edo errefrauak eta igarkizunak ahozko literatur genero lirikoan txertatu ditugu. Hona horren arrazoia: a) Atsotitz edo errefrauak testu literario txikiak dira, eta haietan hizkuntzaren funtzio poetikoa eta erreferentziala sintesi zoragarrian kateaturik agertzen dira (Jon Juaristi, s/d). Bestalde, esateko erari dagokionean, batez ere errima, hitz jokoak eta paralelismoa azpimarra daitezke. b) Igarkizunetan ere joko poetikoa eta erreferentea elkarketa zoragarrian agertzen dira. !
Ahozko literaturaren bi azpi-genero horiek zer diren ulertu ondoren, iturria emanik, atsotitzei buruzko informazioa autonomiaz bila dezaten eskatzen diegu ikasleei jarduera honetan. Baina helburua ez da informazioaren bilaketa, ez eta apotema zer den buruz ikastea; informazio hori dela medio ikasleen arteko elkarrizketa bideratuko duen gaiaren inguruan lexikoa zabaltzea baizik, ikasleen gaitasun semantikoa zabaltzea, dituzten ezagutzak partekatzea.
Atsotitz motak: 1. Apotemak Esanahi zuzena dute: "Zer ikusi, hura ikasi". 2. Esanahi zuzena eta figuratiboa dutenak Esanahi zuzenaz gainera, esanahi figuratiboa dute: "Zelango egurra, halako ezpala". Egurraren erreferentziaz gainera, gurasoen eta haurren arteko lotura estua azpimarratzen da. Edo "Atetik irten eta leihotik sartu", hau da, erraz irabazi eta erraz xahutu.
30
3. Esanahi figuratiboa dutenak "Buztana lastoz duena gibelat beha", akatsen bat duenak akatsari begiratzen dio, alegia. Esanahi figuratiboa dute mota honetako atsotitzek eta, beraz, erabileran, testuinguruan ulertu behar dira: nolako testuingurua, halako esanahia. Bestalde, atsotitzak euren eguneko bizipenetan kontestualizatzeko jarduera egokia da hau, garai bateko esanahia gaur egunera ekartzen dezaten ahaleginduz. Erantzunak -
!
Gogoko tokian aldaparik ez .2. Kanpairik entzun nahi ez duenak sokatik ez tira. 2. Egi guztiak ez dira on esateko. 1. Etxeko sua etxeko hautsez estali. 3. Lastozko buztana duena suaren beldur. 3. Dakizunaz gutxi mintza zaitez, ez dakizunaz batere ez. 1. Edozein da pilotu eguraldi ona denean. 2. Distira egiten duen guztia ez da urre. 2.
Igarkizunekin jolas egitea proposatzen dugu ondoren, emandakoen esanahia asmatuz eta beraiek ezagutzen dituztenak gelan azalduz.
Erantzunak: Herria da, baina ez dago etxerik; izen ugariren iragarkiak daude, baina ez dute erantzungo gure deirik. OLAIZOLA, J. M. “Txiliku”
Badago hemen, badago hor, badago han; ez du haizeak eraman. OLASO, Xabier
Zenbakia 12
H. D. 1-2-3-E./O.
Hilerria
“H” letra
A.K. A2/B2/D
Mota APLIKAZIOA
Kudeaketa NORBANAKOA
Iradokizunak: Bertsolaritzaren inguruan emandako informazioa laburra denez, iturriak kontsultatuz gaia garatu dezatela eskatzen diegu ikasleei jarduera honetan. Azalpen-testua izango da sortuko dutena, eta horretarako, gidoia, hau da, testuaren hezurdura erabat definituta ematen diegu.
31
!
Gidoiaren atal bakoitza osatzeko edota garatzeko, informazioa bilatu eta atal bakoitzerako definitutako asmoari dagokiona hautatu behar du ikasleak lehenik. Baina informazioaren bilaketa prozesuan bi maila bereizi ditugu: a) Modu autonomoan egingo dute lana 3. helburu estandarrarekin lanean ari diren ikasleek, iturrietan bilatutako informazioa fitxatan gordez. b) Irakaslearen gidaritza beharko dute 3. oinarrizko helburuarekin lanean ari diren ikasleek informazioa bilatzeko unean. Izan ere, Ahozko Euskal literatura CDan ez baita zuzenean azaltzen guk bila dezan eskatutako informazioa, zeharkako bidea erabili behar dute topatzeko.
!
Edukiaren antolaketari dagokionean oso heterogeneoak dira informazio-diskurtsoak. Ikasleek dagoeneko ezagutzen dituzten bi testu-sekuentzia mota uztartzen dira definitu dugun eskeman: konparazio-sekuentzia lehenengo bi puntuetan (bi kontzepturen arteko desberdintasunak edota aldeak azaldu behar dituzte) eta deskribapenezkoa hirugarrenean (gai jakin baten hainbat alderdi garatuko dituzte). Azkenekoak antolaketa librea izango du, ikasleak hautatzen duen azpi-gaiaren araberakoa.
!
Hautatutako informazioa testuan integratzea izango da bigarren zeregina, hau da, testuaren lehen zirriborroa idaztea. Baina horretan hasi aurretik, hurrengo jardueran, testuaren berrikusketarako ematen ditugun irizpideak ikasleei ezagutaraztea komeni da, ezagutza horrek ekoizpena hobeto bideratzen laguntzeaz gainera, amaieran zer eskatuko diegun jakinaraziko baitie ikasleei.
Zenbakia 13
H. D. 3-E./O.
A.K. A2/B2/C
Mota SINTESIA
Kudeaketa NORBANAKOA
Iradokizunak: Aurreko jardueran idatzitako testuaren berrikusketa eta zuzenketa izango da ekoizpenprozesuaren azken urratsa. Berrikusketa horretarako tresna bat behar dute ikasleek: kontrol zerrenda. Testu propietate guztiak kontuan hartu dira irizpideak finkatzeko (egokitasuna, koherentzia, kohesioa eta zuzentasuna) eta irizpide horien arabera berrikusi eta zuzenduko dute testua ikasleek, aldiko bertan adierazitako alderdi bati erreparatuz. Izan ere, idaztea jarduera kontzientea da, eta horrek esan nahi du ikasleak ikuspuntu kritiko batetik begiratu behar duela bere ekoizpena, baldin eta, jarduera honetan dituen zailtasunak gainditu nahi baditu. Honi autoerregulazioa deitzen zaio. Bestalde, ikaslearen azken testua baloratzeko irizpideak eskaintzen dizkio kontrol zerrendak irakasleari. Kasu honetan ere, komenigarria da irakaslearen gidaritza 3. oinarrizko helburu didaktikoarekin lanean ari diren ikasleentzat. Nork bere testua idatzi eta kontrol zerrendako irizpideen laguntzaz aztertu ondoren, taldean, testuak elkarren artean berrikustea proposatzen dugu. Ikasleen ekoizpenen elkarrekiko irakurketak bi helburu dauzka: 1) Ikasleen puntu sendoak eta ahulak behatzea (askoz errazagoa da besteen testuetan akatsak ikustea nork berean baino); modu honetara, hobekuntzarako onuragarria den distantziamendua gertatzen da. 2) Ikaskide batek beste bati eginiko oharrak eta irakasleak ikasle bati eginikoak nahiko ezberdinak izaten dira. Lehendabizikoak irakasleak egingo dizkionak baino mugatuagoak eta azalekoagoak izango dira, dudarik gabe; alabaina, badute abantaila bat: negoziagarriagoak dira ikasleentzat (irakaslearen hitza azkenekoa izan ohi da), eta ikuspuntu horretatik, seguruenik ikasle batek bere kidearen oharrak errazago onartu edo eztabaidatuko ditu.
32
Zenbakia 14
H. D. 2-4 E./O.
A.K. A2/B1/B2/D
Mota APLIKAZIOA
Kudeaketa ELKARLANEAN
Iradokizunak: Bertsolaritza herri literaturako generoa da, eta bertsoak kantatuz egin ohi da; horien zabalpenerako bi bide erabiltzen dira: entzuleen aurrean bat-batean sortzea eta orri solteen bidez idazten eta zabaltzen den saioa, bertso-papera izenekoa. Guk hemen bat-bateko bertsoei erreparatuko diegu. Baina bertsolaritzan ez da ezerezetik sorturiko bat-batekotasunik gertatzen, errepentizazio bat baizik, gaien aktualizazioa, motiboena, esaldi eginena, une jakin batean kanporatzen diren errima prestatuena. Bertsolariek egiten dutena momentuan behar dutena almazenetik ateratzea da. Bertsolaritza, beraz, formulak aplikatzearen artea da. Noski, artisau lan horretan badago sormen lanik, zeren formulek, berek bakarrik, ez baitute bertso onik ziurtatzen. Gaiaren koherentzia, egokitasuna eta garapena, eta aldi berean adierazpide poetikoarekin harremanetan dauden zenbait alde eta ezustea landu behar ditu bertsolariak. Esandakoaren ildotik, eta neurria eta errima alde batera utzita, aipatu berri ditugun bertso onaren ezaugarriak behatzeko parada eskaintzen diegu ikasleei jarduera honetan. Erantzunak # Xalbadorren bertsoa: Momentuko gertaera batek bultzatuta sortu zuen Xalbadorrek bertsoa. 1967.urtean Euskal Herriko bertsolari txapelketako finalean Baserrirekin batera iritsi zen azken lanera. Xalbadorrek irabazi zuen bestearen gainetik jarriz, jendeak ez zuen hori inondik ere espero eta txistu egin zioten. Zazpi minutuko txistu zaparrada izan zen eta Xalbadorrek inongo amorru gabe, errespetu osoz erantzun zien entzuleen txistuei. Bertsolarien inprobisaziorako trebezia aipatu daiteke, unean uneko erantzunez jarduten baitira bertsotan.Hor ikusten da nola garai haietan, eta ez diot gaur egun gaindituta daukagunik, euskalki batzuk gutxiesten ziren. Entzuleek ez zioten ulertu euskalkian kantatu zuelako, baina garai haietan bertsolari bati ezin zitzaion eskatu beste modu batera kantatzea. Egun euskara batuan kantatzen dute ia bertsolari gehienek txapelketa batean ari badira, baina gaur egungo bertsolariak eskolatuak dira, 1967an Xalbador bertsolari gehienen antzera artzaina zen, eta bakoitzak zekien modurik jasoenean kantatzen zuen. Batueraren garrantziaz ohartarazi daitezke jarduera honetan ikasleak, azken finean Euskal Herri osoan komunikatzeko tresna bat daukagulako. Baina euskalkien bizitasuna eta aberastasuna ere presente izan behar dute gure ikasleek, hori beste jarduera batzutan sakonduko dugu. # Egaña eta Peñagarikanoren bertsoak: Elkarrizketan koherentzia osoa ikusten da ofizioka kantatu zuten lanean. [Ofizioka kantatzea: bi bertsolari, gai bat emanda, lanean jartzea, normalean hiruna bertso kantatzen dituzte]. Kontuan izan bertsolari bat kantuan dagoen bitarte horretan, besteak berak bota behar duen bertsoa pentsatu behar duela eta albokoak esaten duena ere kontuan hartu eta entzun. Bestela elkarrizketa koherentziarik gabekoa izango litzateke, elkarrizketa baino gehiago bakarrizketa izango litzateke. Hortxe dago beraz saio on baten funtsa; besteak esaten duena entzun + kontuan hartu eta ahalik eta azkarren erantzutean, bertso on batekin noski.
33
Entzute handia lortu zuten bertso hauek, txalo asko jaso zituzten eta ez aurretik esan dugun moduan txistuak. Entzuleek gustuz entzun eta askok buruz ere ikasiko zituzten. Horri laguntzeko, memorizazioaren ariketari laguntzeko Negu Gorriak musika taldeak disko batean bertso hauek kantatu zituen, ukitu rockero eta rapero batekin. Hemen bertsoen modernizatzea ere aipatu daiteke, bertso on asko punta-puntako musikariek kantatu baitituzte azken hamarkadetan, eta tradiziozko doinuei haize berriak sartuz bertsolaritza modernizatu dutela esan daiteke. # Maialen Lujanbioren bertsoa: Gaiak eskatutako tonuan kantatu zuen bertsoa Maialenek. Bertso hau ere txapelketa bateko sorkuntza da, gaia emanda bakarkako lanean sortu zuen. Gertaera latz bat kontatzen du gaiak, eta oso ondo antolatuta bertsoa daukagu aurrean.Kako artean idatziriko zatia eskutitzari dagokio, eta azken lerro biek berak eskutitza eta gero sentitu zuena azaltzen du. # Sustrai Colina eta Unai Iturriagaren bertsoak: Momentuko gertaera bat zein ondo gainditu daitekeen ikusi edo entzun daiteke bertso hauetan. Sustrai Colina kantuan zegoela argia joan egin zen, mikrofonoek funtzionatzen jarraitu zuten baina ilunetan egin behar izan zion aurre bertsoari. Gainera bertsoak ohe kontuak kontatzen zituen eta bai berak bai Unaik ezuste hori gaiarekin lotu zuten. Hemen elkarrizketan koherentzia dagoela ere esan daiteke.Unai Iturriagak “...hori izan liteke / coitus interruptus” esaten duenean, argia joatearen gertakariari erreferentzia egiten dio, gertaerari lotu-lotua dagoen ideia txertatzen du trebezia osoz, segundo batzutan garatu eta txertatutako ideia. # Estitxu Arozenaren bertsoa: Unean bizirik diharduten arazo sozialen berriemaile dira bertsolariak sarritan. Kasu honetan bertsolaritzan emakumeek bizi izan duten bazterketaren gainean kantatzen du Estitxu Arozenak. Arazo horren aurrean emakume baten ahotik ateratako bertso bat nahi izan dugu ekarri unitatera, gaur egun gizonezkoak ere emakumeen alde ateratzen direlako gai horien inguruan, badirudi gainditutako zerbait dela sexuen arteko berdinketa. Horren inguruan hausnarketa bat egitera bultzatzen badu azken bertso honek, lan bikaina izan daiteke. *Entzule motari dagokion zatia ez dugu behar beste desberdindu jarduera honetan. Hemen bertso gehienak, esandako moduan, txapelketa batean edo bertsolari egunean sortutakoak dira, beraz entzule mota antzekoaren aurrean sortutako bertsoak dira. Baina aurreko jardueran, bigarren jardueran hain zuzen, Pello Errota eta Txirritaren arteko bertsoak jarri ditugu. Bi bertso horiek argi ikusten da jai giro baten sortuak direla, eta entzule mota ere euren antzera jai giroan dagoela. Ez da txapelketa batera doan entzule mota (izan daiteke, baina orokorragoa da kasu honetan), bertso hauen entzuleak taberna baten edo herriko plaza baten biltzen diren bertsozaleak izan daitezke. Pello Errota eta Txirritaren bertsoen kasuan, ez da bertso onen eta bertsoak ebaluatzera doan entzule bat, bai ordea bertsoekin ondo pasatzera doan herriko andre edo tabernako gizona, edo herriko mutiko bat. !
Bertsolaritzaren inguruko informazio testuan ez da neurrien arloa asko lantzen, neurri txikia, handia eta berezia bakarrik aipatzen dira. Suposatzen da horrekin nahiko dutela esateko jarduera honetako bertsok txikiak, handiak edo bereziak diren, baina eurek sortuko duten azalpen testuan ere kontsultatu eta landu dezakete. CD-Romak oso ondo azaltzen ditu bakoitzaren neurriak.
34
Erantzunak: # Xalbadorren bertsoa: ZORTZIKO HANDIA # Egaña eta Peñagarikanoren bertsoak: HAMARREKO TXIKIA Doinua: Antton eta Maria. # Maialen Lujanbioren bertsoa: BEREZIA Doinua: Habanera. # Sustrai Colina eta Unai Iturriagaren bertsoak: ZORTZIKO TXIKIA Doinua: Kantatzera nijoa. # Estitxu Arozenaren bertsoa: ZORTZIKO HANDIA Doinua: Andre txarraren bentajak. Hemen aipatzen diren doinuak ezezagunak baldi bazaizkizue, “Bertso doinutegian” aurkitu ditzakezue partiturak. “Bertso doinutegia” JOANITO DORRONSORO. Euskal Herriko Bertsolari Elkartea. 1995.ean. Zenbakia 15 Iradokizunak:
H. D. 4-E./O.
A.K. B1/D
Mota SINTESIA
Kudeaketa ELKARLANEAN
Lirikaren atala amaitutzat ematen dugun jarduera honetan, ikasleei akordio batera iristea eskatuko diogu. Erabaki egin beharko dute zein eredu erabiliko duten, gero, emanaldian abesteko. Emanaldiari begira hau izango da egingo duten lehenengo hausnarketa. Ikusitako ereduak berrikusi eta adostasunera iritsitakoan buruz ikasi beharko dituzte ereduok. Gelako eztabaidan irakasleak lagundu beharko die ikasleei, eta ahal izanez gero, pistak eman proiektuan eredu bakoitza nola txertatu. Adibidez: - “Batetikan Korroska” bertsoak antzeztea gauza polita eta erraza dela esan ahal zaie. - Dantzan egiteko kopla batzuk hartu eta, gelan txistulari edo trikitilaririk balego, doinuz lagunduta aurkeztu kopla zaharren adibide bat. (...) Zenbakia 16
H. D 1-2-4-E./O.
A.K. B1/D
Mota APLIKAZIOA
Kudeaketa ELKARLANEAN
Iradokizunak: Baladen jatorria ez dator gizarte aspertu batetik, baladek gertaerak kontatzen dituzte, benetan gertatutako gertaerak. Beraz, ez ziren sortu loreen inguruan hitz egiteko, ez eta mendien kolore biziaren berri emateko. Gertaera sozial eta historikoak kontatzen dira baladetan. Egitura narratiboa dute, literatur genero narratibokoak dira, beraz. !
Baladak entzutea eta kantatzea eskatzen zaie jarduera honetan. Baina balada bakoitzaren informazioa eta ezaugarriak barneratzea ere bide batez egin daitekeen lana da, horretarako balada bakoitzaren alboan, koadro batean, bakoitzak kontatzen duena kontestualizatzen lagunduko duen informazioa gehitu dugu:
Bada eztabaidarik balada eta erromantze hitzen inguruan, ez baitago oso argi hitz bat bestearen itzulpena den, bi termino desberdin diren, edo bata bestearen azpian dagoen: Historia bat kontatzen duen poemak deitura desberdinak izan ditu euskal literaturaren historian. Gehien erabili dena, agian, "erromantze" izan da, erromantzea ere, azken batean, historia bat kontatzen duen poema bat da-eta. Baina deituren desberdintasunean kontzeptu desberdintasunak ere badira, eta definizioaren barnean kontu hau argitu behar da. Berez balada izango litzateke hitzik orokorrena, Europa osoan zehar ezagutzen dena, bertokoak baitira baladak; erromantzeak baladen generoaren barnean gertatzen den berezitasun eta
35
zehaztasun joera baten seinale dira. Orokorraren barnean geratu den espezializazio jakin baten adierazpide. Diogunez, poema narratibo guztiak dira baladak, baina badira batzuk, beren berezitasunengatik erromantze direnak. Ilun geratzeko arriskuan bada ere, esan dezakegu erromantze guztiak direla balada, poema narratiboak diren heinean, baina balada guztiak ez direla erromantze, hauek hartu dituzten berezitasunak ez dituztelako. Erromantzeak baladen artean azpimultzo bat dira. Zeintzuk dira erromantzearen berezitasunak? Lehen ezaugarria, hizkuntza poetikoaren erabilera berezia da; bigarrena, batez ere, metrikan gauzatu da berezitasun hori, eta, inoiz, gaiaren berezitasuna ere aipatzen da. Erromantzea eredu hispanikoan gertatu da, hau da, Espainian eta Portugalen lehendabizi eta horien hizkuntzak zabaldu diren herrialdeetan gero (Hego Amerikan, baita, sefardien bidez, Mediterraneo itsasoaren hegietan ere). Berezitasunik argiena, bigarren ezaugarrian, metrikan datza. Erromantzeak neurri jakinak ditu: 8 silaba, etena, gehi 8 silabaz osaturiko bertso lerroa, errima asonantikoa, hau da, bokalez soilik egina. Inoiz banandu egiten da 16 silabako bertso lerro hori eta 8 silabako bitan ematen da, eta orduan bertso lerro bakunek ez dute errimarik, pareek, aldiz, bai. Baladek, ordea, oso neurri desberdinak darabiltzate, finkatu gabe daude bertso lerroen neurria eta errima mota. Euskal Herrian, adibidez, koplak erabiltzen dira ugari (8/8/10/8), baina bada erromantze bat 8/8 neurria duena: "Beotibarko kantua". Konta-poema honetan erromantze hispanikoaren neurri metrikoak betetzen dira. Hirugarren ezaugarria gaiari dagokio. Baladetan gehiago erabiltzen dira gai harrigarri eta fantasiazkoak; erromantzeak, aldiz, joera errealista dute. Metrikak bereizten du euskal balada erromantzeetatik, eta "erromantze" deitura oso zabalduta dagoen arren, nahiago izan diogu kontapoesiaren genero honi balada izena eman.
# Bereterretxeren kantorearen inguruan informazio gehiago: Gaur ezagutzen ditugun kantu epikorik zaharrenak XV. mendekoak dira, eta gehienetan orduko ahaide nagusien arteko borroken berri ematen zaigu. Horixe bera da zubereraz ezagutzen dugun lehen kantuak "Bereterretxen khantoria" (1434-1449) izenekoan kontatzen zaiguna. Kantuaren pertsonaia nagusia, Bereterretxe, Larrañeko laboraria omen zen, zaldun agramondarra. Leringo konde beamontarrek etxetik irtenarazten du eta gero traizioz hiltzen. Hauxe da kantu eder honen bidez ezagutarazten zaiguna. Saralegi notarioak bildu egin zituen kantua osatzen duten hamabost bertsetak, eta berari esker iritsi da bizirik gure gaurko egunetaraino. "Bereterretxen khantoria” dugu dudarik gabe, gure ahozko literatura zaharrean bizirik gorde dugun bitxirik ederren eta aberatsena. # Isabelatxu eta Brodatzen ari nintzen baladen inguruan zertzelada batzuk: Balada bat aldaeretan bizi da, bertsioetan alegia. Tradizionala delako, hau da, ahoz aho eta kate luze batean eratzen joan delako, ezin da egiaztatu testu "jator" bakar bat badagoenik. Jakina, badira balada bertsio osatuagoak edo murritzagoak, aberatsagoak edo txiroagoak, kontakizun haria ongi moldaturik dutenak edo narrazioa etenez beterik eskaintzen dutenak... Genero bat tradizionala dela esateak egitura zabalik duela esan nahi du, egokitzen, moldatzen ari dela, eta aldaketak dituela, garaiarekin orekan, garaia aldatzen den neurrian testua ere aldatzen dela.
36
"Neska ontziratuaren balada" ezaguna, esate baterako, Bizkaian "Isabelatxu" izenez ezagutzen da eta Iparraldean, aldiz, "Brodatzen ari nintzen" izenez. Berez balada bera izan arren bi bertsio oso desberdin eman ditu leku eta denbora desberdinetan. Honako hauek dira baladen inguruan dauden aldaerak: 1.- "Neska ontziratuaren balada" - Isabelatxu - Brodatzen ari nintzen 2.- "Egun bereko alarguntsa" - Bart hamarretan - Goizian goizik 3.- "Ana Juanixe" - Egun batian ni banenguan - Udabarrian Zenbakia 17
H. D. 1-2-4-E./O.
A.K. B1/D
Mota APLIKAZIOA
Kudeaketa ELKARLANEAN
Iradokizunak: Izan dute balada honen berri unitateko beste jarduera batean, eta hura bilatu ondoren eta han esandakoa kontuan hartuta, zer kontatzen duen esplikatzen ahaleginduko dira ikasleak. Ondoren, baladen ezaugarritzat emandako baliabide literarioen identifikaziora bideratuko ditugu ikasleak, elkarlanean. Erantzunak: # “Leisibatxoa” baladak senar emazte batzuen arteko elkarrizketa kontatzen digu, emaztearen eta fraile jantzita itzuli den senarraren artekoa. Ameriketara joan zen senarra bueltatu egiten da eta emaztea, arropak garbitzen, topatzen du erreka bazterrean. Erdi brometan hurbiltzen zaio eta ezezagun bat izango balitz moduan konkistatzen hasten zaio. Ahoz-ahoko transmisioan iritsitako sortze-lan guztien modura, tokian tokiko aldaerak ditu balada honek ere. Hona horren lekuko bat. Posible bada, diskoa lortu eta balada abestea aholkatzen dugu. Entzuteko proposatzen den diskoa Hiru Truku-ren “Mendebaldeko euskal baladak” diskoa da, atera zuten lehena. CD-ROMak beste musikari batzuen ahotsean grabatutakoa biltzen du, Txomin Artola eta Amaia Zubiriaren bertsioa. Askoz erakargarria delakoan gaude Hiru Trukurena, dinamikoagoa eta biziagoa.
37
LEIXIBATXOA Leixibatxoa zuria dozu, andratxu gaztia. Ondo gobernatuta, bai aita frailia. Eskutxu zuriak dozuz, andratxu gaztia. Guantepian ibilite, bai aita frailia. Familiarik edo bozu, andratxu gaztia? Seme bi ditudaz, bai aita frailia. Senarrik edo bozu, andratxu gaztia? Amerike urrunetan, bai aita fraile. Ezeutuko zenduke, andratxu gaztia? Lengo arropakin bada, bai aita frailia. Laztan bat emon behar deutsut, andratxu gaztia. Ibaia dau bitarte, bai aita frailia. Bi salturan pasatukot, andratxu gaztia. Ez jat komenidetan, bai aita frailia. Suak erreko al zaitu, andratxu gaztia. Berori ilenti dala, aita frailia. Urek eroango al zaitu, andratxu gaztia. Berori txalupa dala, bai aita frailia HIRU TRUKU-ren bertsioa.
Baladan dauden baliabide literario batzuk: Suak erreko al zaitu, andratxu gaztia. Berori ilenti dala, aita frailia.
# Paralelismoa:
Urek eroango al zaitu, andratxu gaztia. Berori txalupa dala, bai aita frailia
Suak erreko al zaitu, andratxu gaztia. Berori ilenti dala, aita frailia.
Errepika: Urek eroango al zaitu, andratxu gaztia. Berori txalupa dala, bai aita frailia
(SENARRAK) Leixibatxoa zuria dozu, andratxu gaztia. Ondo gobernatuta, bai aita frailia.
Elkarrizketa:
(EMAZTEAK) Eskutxu zuriak dozuz, andratxu gaztia. Guantepian ibilite, bai aita frailia. (SENARRAK) Familiarik edo bozu, andratxu gaztia? Seme bi ditudaz, bai aita frailia. (EMAZTEAK) Senarrik edo bozu, andratxu gaztia? Amerike urrunetan, bai aita fraile. 38
Zenbakia 18
H. D. 1-2-5-E./O.
A.K. A/B/D
Mota APLIKAZIOA
Kudeaketa ELKARLANEAN
Iradokizunak: Aho kontaketen inguruan ematen den informazioa ulertu ondoren, eredutzat ematen ditugunak sailkatzea eskatzen zaie jarduerako honetako lehenengo zeregin gisa. Eginiko galderei erantzuna emateko, ikasleak taldeka jartzea da egokiena, modu horretan ipuinak ahots goran irakurri eta euren artean eztabaida dezakete zein modutan idatzita dauden, zein euskalki... Erantzunak -
Gaiari dagokionez: zein motatako ipuinak dira? 1. Ipuin barregarriak / 2. Animalien ipuinak / 3. Ipuin miresgarriak.
-
Zein dago esaten den moduan idatzira transkribatuta? 2.”Ardiak eta belarra” eta 3.”Alaba eta alabaordea
-
Euskararen zein aldaeratan dago kontatuta? Hau da, batuan ala euskalki batean? Euskara batuan idatzita dago.
-
Euskalkian bada, ezagutzen al zein den euskalki hori?
-
Aho kontaketa izan arren, zein dago testu idatzi gisa adierazita? 1. “Elkar ezin ikusi”
Euskalkiek gure ikasleen hizkera aberasteko iturri izan behar badute, derrigorrezkoa zaigu gelan askotariko euskalkietan emandako ahozko testu aberatsekin lan egitea. Gure ustetan, lan horren helburuak hauek izan beharko lirateke: ! Norberaren euskalkiaren balorazioa eta erabilera egokiaren sustapena. ! Norberarenak ez diren euskalkien balorazioa eta ulermen gaitasunaren garapena. ! Euskalkien erabilpen ludikoa eginez, norbere hizkuntz errepertorioaren zabaltzea. Ariketa honen eta antzekoen bitartez ikasleen baliabide lexikalak eta adierazkorrak ugaritu eta era askotako hiztunen ahozko mezuen deskodetze eta ulermen gaitasuna areagotu daitezke. Zenbakia 19
H. D. 5-E./O.
A.K. A2/B1/D
Mota APLIKAZIOA
Kudeaketa ELKARLANEAN
Iradokizunak: Proiektuari begira ideiak hartzen joango dira jarduera honetan, taldeka jarrita eztabaidatu eta lanak banatu egin beharko dituzte. Tradiziozko ipuinik ezagutzen duten galdetzen zaie, hasiera batean seguru ez dutela bat ere gogoratzen, eta ikasleen oroimena astintzeko irakaslea da akuilu egokiena. Jardueran bertan Elkar-eko Axut saileko ipuin tradizionalen irudiak ageri dira, ea ezagutzen dituzten galdetuz has liteke bidea egiten, eta horren ondoren etorriko da, seguruenik, ikasleen erantzun zabala. Eta zergatik ez ezagutzen duten kontaketaren bat gelakideei kontatzea eskatu? Kontatu eta grabatu.
39
Grabatzea teknika interesgarria da, norberak esandakoa baloratzeko, herrian norbaitengana zuzentzen badira ipuin eske, grabatzea da egokiena. Bestalde, prozesu horretan hasiera batean uste ez bezalako altxorrak bil ditzakete ikalseek: esaera zaharrak, bertsoak, baladak... Zeharkako bidean material baliagarria topa dezakete. Ipuinak norbere herriko euskalkian jartzea eskatzen zaie azkenik. Ez gara euskalki eta azpieuskalki eztabaidan hasiko, hemen lortu nahi dena da ikasleek euren betiko euskarara testuak moldatzea, euren hizkera naturalera pasatzea. Izan ere, jasotakoa proiekturako baliagarria izatea lortu nahi da, hau da, komunikazio ahalik eta naturalena lortzea nahi genuke emanaldian. Ulertzeko erraza den hizkera erabili beharko lukete emanaldian.
Zenbakia 20
H. D. 5-E./O.
A.K. A2/B1/D
Mota APLIKAZIOA
Kudeaketa NORBANAKOA
Iradokizunak: Esateko idatzitako testu baten irakurketa adierazkorra nola egin trebatzen hasiko gara jarduera honetan: irakurle edo kontalari adituek istorioa nola esaten duten entzunez, gero imitatu ahal izateko. Entzuketa-prozesua gidatzeko, markatutako alderdiei erreparatuko die ikasleek. Baina ez genuke nahi behaketa lan horrek istorio bat entzuteak daukan berezko xarma galarazterik. Hortaz, irakasleak erabakiko du nola burutu jarduera hau. Eredua entzuteko CD-ROMera jo beharko duzue. Hona horretarako egin beharreko pausuak: 1. menuan narratiba hitza klikatu. 2. Gero ipuinak eta elezaharrak jartzen duen titulua. 3. Ondoren animali ipuinak. 4 . Eta orrialde horretan, testuaren amaieran “Ardiak eta belarra” titulua, urdinez dagoena klikatu eta testu osoa lortuko duzue. 5. Entzuteko audioaren sinboloan zapaldu eta Joxe Arratibelen ahotsa aterako zaizue. Testua aurrean dutela entzutea komeni da, testuan geldiuneak ere adierazita daudelako.
Zenbakia 21
H. D. 5-E./O.
A.K. D(A2/B1)/C
Mota SINTESIA
Kudeaketa NORBANAKOA
Iradokizunak: Kontrol zerrendan emandako iradokizunak kontuan hartuz, emanaldirako aukeratutako kontaketaren irakurketa adierazkorra egin behar dute ikasleek jarduera honetan.
Idatzitako testu bat esatea solaskideen presentzia duten komunikazio egoerekin lotuta dago: normalean “aurrez aurre” hitz egiten da. Honelako egoeretan, hitzekin batera mezua osatzen laguntzen eta ulermena errazten duten hitzezkoak ez diren komunikazio kodeak erabiltzen dira; aurpegiaren mimika, begiradaren erabilera, hizlariak ezagutzen dituen arabera egiten diren keinuak eta jarrerak. Gainera elementu prosodikoen (bolumena, intonazioa, etenak, etab.) erabilerak garrantzi handia hartzen du eta berbaldiaren esanahia zehazten du. Beraz, testu baten irakurketa adierazkorra egiteko, ondorengo prozedura hauek aplikatu behar dituzte ikasleek:
40
a) Taldean elkartu: kontaketak zenbat pertsonaia dituen, hainbat izango dira kontaketaren irakurketan parte hartuko duten ikasleak. Aipatutakoei narratzaile rola beteko duena gehitu behar zaie. b) Taldekide bakoitzak testua bere osotasunean irakurriko du, isilean, ondo ulertu arte. c) Ikasle bakoitzak errepresentatu behar duen pertsonaia hautatuko du. d) Hautatutako pertsonaiaren izaera aztertu eta harekin identifikatu beharko da bakoitza. Azken batean, ikasleak ez baititu hitzak berak nahi bezala adierazi behar, errepresentatzea egokitu zaion pertsonaiak agintzen duen bezala baizik. e) Norberari dagokion testu zatia berriro isilean irakurriz, pasarte horretan egin beharreko elkarketa fonetikoak markatuko ditu, hitz bakoitzari dagokion ahoskera emateko. f) Testuko puntuazio-markak interpretatu: noiz adierazi mezua galdera eran, noiz adierazi harridura, noiz egin etenak, etab. Baina kontuz! Intonazioaren bidez adierazi behar baita pertsonaiaren barne-egoera ere. g) Entsaiatu, hau da, bakoitzak bere zatia dagokion bolumen eta intonazioarekin behin eta berriz esan. h) Irakurketaren erritmoa ez hausteko, une egokian parte hartu, ez lehenago, ez geroago. i) Azkenik, zaindu imintzioak. Zereginaren emaitza baloratzeko irakurketa grabatzea komeni da, horretarako irizpideak, ikaslearentzat eta irakaslearentzat, kontrol zerrendak finkatuak lirateke. Zenbakia 22
H. D. 1-2-E./O.
A.K. A/ B/ D
Mota APLIKAZIOA
Kudeaketa ELKARLANEAN
Dramatikari dagozkion bi azpigeneroak maskaradak eta pastoralak dira. Nahiz eta gehiago egon bi hauek aukeratu ditugu, ezagunenak baitira. Badakigu genero zailena berau dela, beraz, bi azpigeneroen identitatea markatzen duten oinarrizko ezaugarriak ezagutzea baino ez diegu eskatuko. Hortaz, bi azpigenero hauek bertatik bertara ikustea proposatzen dugu. Eta hori ezinezkoa balitz web guneak kontsulta daitezke. Hona helbide interesgarri batzuk: www.euskaldantzarienbiltzarra.com (informazioa Zuberotarrez idatzita dago) www.armiarma.com/andima/plaz/plaz1407.htm (hitzaldi bat da) Bestalde, Ahozko euskal literatuta CD-ROOMean badute aukera pastoralen zati batzuk ikusi eta entzuteko.
TREBATZEN I: Informazioa buruz ikasteko... Ikasitako zerbait kontzeptu mapa zein eskema bidez adieraztea ulermenaren eta adierazkortasunaren artean dagoen ikaskuntza da, informazioa interpretatzea ez ezik, burueragiketaren emaitza adieraztea ere eskatzen baitio ikasleari. Kontzeptuak ikaskuntzarako gaiak dira eta ikasten ari denak kontzeptu horiek jaso dituela, propio egin dituela kontsideratzeko, esanahia eduki behar dute ikasle horrentzat. Argi utzi nahi dugu zentzu semantikoa duten loturak osatzen dituzten kontzeptuzko informazio-motaz ari garela, izan ere, horrelakoak ditu aprendizaia objektu ikasleak unitate honetan. Beraz, ikasi aurretik ondo ulertu beharrekoak. Hasteko, testuaren komunikazio-asmoa inferitu behar du; ondoren, testuaren egitura eta, guzti horren jarraian, kontzeptu edo ideia nagusiak identifikatu eta haien arteko hierarkia antzeman. Kontzeptu horietako bakoitzak bere ezaugarri nagusiak izango ditu, eta beroiek zehaztera bultzako ditugu azkenik. Bestalde, ikasitakoa adierazteko eskatzen zaizkion bitartekoek, kontzeptu mapa zein eskema, ikaskuntza propioa eskatzen dute, hau da, zeregin hori burutzeko prozedurak edo egin beharreko urratsak.
41
Kontzeptuzko ikaskuntzen eta prozedurazkoen artean dagoen harremanaren adibide argia aurkitzen da unitatearen atal honetan, eta, gainera, elkarri zenbateraino laguntzen dioten erakusten da. Zenbakia 23
H. D. 1 E. / O.
A.K. A/B//D
Mota APLIKAZIOA
Kudeaketa ELKARLANEAN
Iradokizunak: Kontzeptu mapa bat egiten ikasteko prozedura, burutu beharreko pausuak zein diren jakinarazi diegu ikasleei jarduera honen aurreko informazioan. Testu jakin baten gainean ezagutza hori aplikatzen hastea da jarduera honen asmoa. a) Hasteko, testuko kontzeptu garrantzitsuenak identifikatu behar dituzte, testuan esanahi garrantzitsuena duten hitzak, haiek gabe testuak ez luke edukiko esanahirik. Lehen fase honek testua birritan irakurtzea eta ondo ulertzea eskatzen du. b) Benetan ote dira garrantzitsuak ikasleek hautatu dituzten kontzeptuak? Hori frogatzea da guk eskainitako kontzeptu zerrendaren helburua. Bi zerrendak alderatuko dituzte ikasleek, eta euren zerrendan eginiko aldaketak justifikatu. c) Azkenik, kontzeptuak erlazionatu behar dituzte guk emandako lotura hitzak erabiliz. Hori guztia eginda, arbelean kopiatuko du irakasleak talde batek osatutako kontzeptu mapa: testuaren benetako laburpena den frogatzeko, kontzeptuen hierarkia nola islatzen duen aztertzeko... Erantzun posiblea:
Ahozko literatura
Ahoz aho igorria
motak Ez tradiziozkoa
Tradiziozkoa
ezaugarriak
ezaugarriak
Egile ezezaguna
Egile jakina
Iraunkorra
Galkorra
42
Zenbakia 24 Iradokizunak:
H. D. 1 E. / O.
A.K. A/B//D
Mota APLIKAZIOA
Kudeaketa NORBANAKOA
Kontzeptuak emanik, modu autonomoan kontzeptu mapa osatu behar dute ikasleek jarduera honetan. ! ! ! !
Hasteko, esanahi orokorrena duena identifikatu behar dute, kontzeptu maparen gailurrean jarriko duten hitza: literatur generoak. Ondoren, hierarkia errespetatuz, hiru genero motei erreferentzia egiten dien hitzak hartuko dituzte. Gero, gelditzen diren kontzeptuen artean, euren artean nolabaiteko lotura dutenak multzokatu behar dituzte, erlazio hori lotura gisa erabiltzeko gordez: azpigeneroak direlako, adibide direlako... Azkenik, maparen lehen zirriborroa egiteari ekingo diote, kontzeptuak ordenatuz eta marraz lotuz.
Mapa arkatzez egitea komeni da, prozesuan zehar sarritan moldatu beharko baitute. Amaitu ondren, baloratzeko, aurreko jardueran proposatu dugun bide bera erabiltzea aholkatzen dugu. Erantzuna
Literatur generoak
Lirika
Narratiba
Dramatika
azpigeneroak azpigeneroak
Bertsolaritza
Kantu lirikoak
Kopla zaharrak
baladak
Bertso motak
Bat-bateko bertsoak
Bertso jarriak
adibidea
Bereterretxeren kantorea
45
Tradiziozko ipuinak
azpigeneroak
Pastorala
Zenbakia 25
H. D. 1 E. / O.
A.K. D(A2/B2)
Mota SINTESIA
Kudeaketa NORBANAKOA
Iradokizunak: Kontzeptu mapa egiteko prozeduren aplikazioa baloratu nahi da jarduera honetan. Eskatzen zaien testuen sintesia egina dute zatika dagoeneko aurreko jardueretako kontzeptu mapetan, osatzea baino ez zaie gertatzen honetan. Hau da, zuhaitzari adar gehiago gehitzea da jardueran eskatzen dena.
Zenbakia 26
H. D. 1 E.
A.K. D(A2/B2)
Mota SINTESIA
Kudeaketa NORBANAKOA
Iradokizunak: Aurreko jarduerako kontzeptu mapari beste forma bat ematea eskatzen zaie helburu jarduera honetan, eskemarena alegia, testu bat sintetizatzeko beste bitarteko bat. Eskema motak ezagututa, edozein motatakoa burutzeko prozedura esplikatzen zaie ikasleei pausuz pauso. Beraz, aurreko jardueran osatutako mapa kontzeptua eskuetan dutelarik eta testua ere aurrean dutela burutuko dute zeregina ikasleek. Egitura deskriptibo duen informazio-testuak dira sintetizatu behar dituztenak, asko landutako sekuentzia mota; hortaz, ez lukete zailtasun handiegirik eduki behar ikasleek testuak ulertu eta ideia nagusiak identifikatzeko: gaia, haren inguruan garatzen dituen alderdiak eta azken horiei buruz esaten dena. 1. helburu estandarraren lorpen maila baloratzeko erabil dezake irakasleak jarduera hau.
KONTROLAK Unitatearen une honetara iritsita, bi helburu didaktikoren inguruan ikasleek bereganatutako lorpena baloratzeko kontrolak proposatzen ditugu gida honen eranskinen atalean: 1. KONTROLA: 1. helburu estandarrarekin lanean ari diren ikasleentzat: item guztiak 1. oinarrizko helburu didaktikoarekin lanean ari diren ikasleentzat: 1eta 3 itemak
2. KONTROLA: 2. helburu estandarrarekin lanean ari diren ikasleentzat: item guztiak 2. oinarrizko helburu didaktikoarekin lanean ari diren ikasleentzat: 1eta 2 itemak
Zenbakia 27
H. D. 6 E./O.
A.K. D(A1/B1)
Mota SINTESIA
Kudeaketa ELKARLANEAN
Iradokizunak: Unitate honetan ikasleek gauzatu behar duten proiektuaren bereizgarri nagusia zeregina elkarlanean gauzatu beharra da. Iazko praktikari jarraipena emanez, kudeaketa mota honetan lan egiten trebatzen segi dezaten nahi dugu. Izan ere, asko dira lana egiteko modu horren ondorioz ikasleek jaso ditzaketen onurak: aniztasuna onartzea, laguntza elkarri ematea, autoestima garatzea, aprendizaiarekiko jarrera positiboa, motibazioa, informazioa partekatuz guztiek gehiago ikastea...
44
Bestalde, sozializaziorako beharrezkoak diren aipatu oinarrizko alderdiak garatzeaz gainera, ahozko komunikazioaren garapenean ere eragina izan dezake elkarlanean burutu beharreko zereginak. Elkarlan une horiek baitira, hain zuzen, ahozko komunikazioa modurik naturalenean erabiltzeko gunerik garrantzitsuenak. Euren arteko interakzioa gertatzen deneko memento horietan balora dezake irakasleak ikasleek azaleratzen duten ahozko komunikazio gaitasun maila: nola eztabaidatzen duten; elkarri zuzenketak egiteko modua; proposamenak nola egiten dituzten; erabiltzen dituzten hizkuntza adierazpenen egokitasuna; hizkuntzazkoak ez diren baliabideen egokitasuna, intonazioa, bolumena, ahoskera, keinuak; hizkuntzaren zuzentasuna... Behaketa horren emaitzetatik abiatuta aukera izango du irakasleak ikasleek unean behar dituzten hizkuntza baliabideak eskaintzeko. Jarduera hau ikasleek jendaurrean azaldu behar duten emanaldiaren planifikazioa egiteko saio gidatua da. Lau fasetan banatu dugu lan hau: A) Proposamen bilketa Emanaldia ahalik eta biziena izateko azpigenero egokienak aukeratu behar dituzte, eta behin horiek aukeratuta adibide egokienak hautatu. Guzti horretan irakasleak aholkularitza lana egin beharko du, zein azpigenerok eman dezakeen joko handiena aukeratzen lagundu beharko die ikasleei. Hori eginda, emanaldiaren egitura, partehartzaileen kopurua eta beharrezko bitarteko materialak definitzen ahaleginduko dira. Azkenik, zeregina aurrera eramateko zenbat lan talde aurreikusten dituzten azalduko dute ikasleek, norbanakoaren gustuak, zaletasunak eta gaitasunak kontuan hartuta. Proposamenen bilketa talde txikitan egitea da egokiena, hartutako erabakiak fitxatan idatziz. B) Proposamenen bateratzea Talde txikitan adostu dena taldeko bozeramaileak denen aurrean aurkeztuko du eta bigarren atal honetan denen artean adostuko da emanaldiaren gidoia.Ez ahaztu eztabaida eraginkorra izateko kontuan hartu behar diren pausuak. Jardueran zehazten dira. C) Lanak eta ardurak banatzea Finkatutako eginbeharrei aurre egiteko, taldeak sortu behar dituzte ikasleek, eta garrantzitsua da irakaslearen partehartzea zeregin honetan. ! Taldearen osaketari dagokionean, ez da komeni bakoitzaren ikasle kopurua handiegia izatea, inoiz ez lau baino gehiago. !
Informazioa, iritziak nahiz proposamenak partekatzekako eta elkarren arteko laguntza bideratu ahal izateko, taldeak heterogeneoak izatea da egokiena.
!
Onuragarria da denbora bat ematea taldearen barne antolaketari. Adibidez, asmoa lau pertsonako taldeak osatzea bada, ikasleek euren gustuko bikoteak eratuko dituzte eta, ondoren, irakasleak bi bikote elkartuko ditu talde berean.
!
Lanak eta ardurak finkatu eta partekatzeak taldearen funtzionamenduari laguntzen diote. Adibidez, kasu honetan taldekide bakoitzaren ardura izango da: - Nork bere lana arduraz betetzea. - Beste talde kide batek eginiko lana berrikustea. - Hobekuntzarako iradokizunak eta proposamenak esplikatuz adieraztea. - Gaiari lotzea. - Taldeko elkarrizketan parte hartzea. - Besteen esandakoa kontuan hartzea. - Etab.
45
D) Epeak finkatzea. Denbora finkatzea oso garrantzitsua da. Zeregin bakoitza burutzeko denbora jakin bat eduki behar dute ikasleek. Hori finkatzerakoan irakasleak izango du azken hitza, prozesu honek gehiegi irautea ere ez baita ona. Komeni da ikastetxean egingo den jaialdiren bat helburu moduan hartzea eta bertan txertatzea emanaldi hau; gabonetako jaialdia, euskararen eguna... abenduaren 3an... Taldeko funtzionamenduari buruzko auto-ebaluazioa egitea eskatzen du elkarlanean burututako zeregin batek: taldeko auto-ebaluazioa nahiz norbanakoa. Adibidez, planifikazio fasea amaitu ondoren, ondokoa bezalako galdeketa eman diezaiekegu ikasleei: Taldearen balorazioa -
Koordinazio egokia egon al da taldekideen artean?
-
Denok hartu al duzue parte zereginean?
-
Zein da lanaren emaitzari buruzko zuen iritzia?
-
Lana interesgarria iruditu al zaizue?
-
Zailtasunik izan al duzue taldean lana egiteko garaian?
-
Beste zerbait.
Irakasleak, bestalde, jarraian emandako irizpideak erabil ditzake taldeko zereginean ikasle bakoitzak azaltzen duen jarrera behatzeko: Partehartzea eta besteei emaniko laguntza -
Taldeko beste kide batek zerbait ulertzen ez duenean, behar dituen argibideak eskaintzen dizkio, oker ulertutakoa edota esandakoa zuzentzen dio, besteek emaniko laguntza onartzen du.
Taldeko lan giroa -
Taldekide guztiak onartzen ditu, besteek esandakoa, errespetuz, aintzat hartzen du, bere uzteak ez dizkie besteei inposatzen.
Lanarekiko erantzukizuna. -
Arduraz betetzen ditu taldeak berari ezarritako lanak.
Komunikazioa -
Entzun egiten du, gaiari lotuz hitz egiten du, ez du molestatzen.
(Balorazio eskala: 0, batere ez; 1, gutxi; 2, nahikoa; 3, asko).
46
Zenbakia 28
H. D. 3-6 E./O.
A.K. D(A1/B1)/C
Mota SINTESIA
Kudeaketa ELKARLANEAN
Iradokizunak: Aurrez zatika prestatutako emanaldiari lotura emateko, jendaurreko saioa entsaiatzeko eta prozesuan zehar beharrezkoak iruditzen zaizkien aldaketak egiteko parada eskaintzen die ikasleei jarduera honek. Zeregin horretarako, gelatik irten eta emanaldia egingo den lekura joatea komeni da, espazio errealean entsaioak egitea eta emanaldia bideoz grabatzea. Ondoren denbora bat eskaini behar zaio grabaketak behatzeari eta aztertzeari. Hori izango baita zer egiten duten ondo eta zer hobetu behar duten jakiteko bide bakarra. Bi fasetan banatu dugu behaketa prozesua, eta ikasleak eurak ez ezik, irakasleak ere parte hartu beharko du prozesu horretan: a) Atal bakoitzaren edukiari eta berau adierazteko moduari dagokiona. Ikaslearen liburuan daude behaketa horretarako irizpideak. b) Atalen arteko loturari dagokiona. Emanaldia zatika prestatu bada ere, entzuleek zerbait osoa bezala jaso behar dute; hortaz, lotura egokia eman behar zaio gidoiari. Zeresan handia du horretan narratzaile edo aurkezle lana egiten duen taldeak, beraz, ezinbestekoa izango da irakaslearen laguntza prozesu horretan: - Sarrera orokorra entzun eta baloratuko du beharrezko iradokizunak emanez. - Tarteko sarrerekin ere gauza bera. - Esateko modua behatu eta baloratuko du, benetako irakurketa adierazkorra izan dadin egiten dutena. - Eta abar.
Zenbakia 29
H. D. 6 E.
A.K. D(A1/B1)/C
Mota SINTESIA
Kudeaketa NORBANAKOA
Iradokizunak: Zuzeneko emanaldia grabatu eta haren berrikusketa egitea du helburu jarduera honek. Izan ere, egindakoaren inguruko hausnarketa da ikasteko bide bakarra. Bi alderdi biltzen ditu auto-ebaluazio gisa aurkezten digun gidoiak: a) Zereginaren emaitzari dagokiona. b) Prozesuan zehar izan duten esperientziaren ingurukoa. Bistakoa da egindakoa eginda dagoela, ezin dela hobetu, baina hausnarketa honen ondorioz jasotakoak balio diezaiekete ikasleei beste antzeko lan bat egin behar dutenean oraingoan eginiko hanka sartzeak ekiditeko. Onuragarria da irakaslearentzat ere, beste batean prozesua bideratzean zertan eragin behar duen gehiago jakiteko.
47
Zenbakia 30
H. D. 1 E.
A.K. A/B/D
Mota SINTESIA
Kudeaketa NORBANAKOA
Iradokizunak: Unitatea bere osotasunean hartuta, bertan landutako trebezia eta prozesu kognitibo garrantzitsuenen sintesia ahalbidetzen du helburu unitatearen atal honek. Ahozko literatura izan dugu hizpide unitatean zehar, eta horren inguruan hainbeste aipatu ditugun kontzeptuak zein neurritan ulertu eta bereganatu dituzten baloratzea du helburu jarduera honek. Lehenengo helburu estandarrekin lanean aritu diren ikasleei bideratuta dago, izan ere, erantzuna emateko hainbat inferentzia egitea eskatzen baitie jarduerak. Erantzunak 1. Zuzena:
$ Bi ahoko literatura daude: tradiziozkoa eta tradiziotik ez datorrena. $ Kontzeptu hauen bidez defini dezakegu tradiziotik datorren ahozko literatura: iraupena, ahoz ahoko igorpena, egile ezezaguna, oroimena, aldakorra. 2. 3. 4. 5.
Tradizioz ez datorrena: ahoz ahoko igorpena, galkorra. Zein literatur generori dagokio pastorala? Dramatikari. Denek gertakariak kontatzen dituztela. Kantu lirikoak; sentimenduen inguruan hitz egiten dute. Pastoralak; gertaera bat kontatzen da edo norbaiten bizitza.
6. a. lirika
1. 2. 4. 6. 7. 9.
b. literatur generoak
8.
c. bertsolaritza
1. 6. 9.
d. narratiba
3. 5. 9.
e. kopla zaharrak
7. 9.
48
4. EBALUAZIOA 4.1. Ebaluaziorako jarduera arrunten aipamena eta analisia
Jarduera zenbakia 13 15 21 25 26 27 28 29 30
Helburu didaktikoak Estandarra 3 4 5 1 1 6 6 6 2
Oinarrizkoa 3 4 5 1 6 6 6
Arloko konstantea
Ebaluazioa egiteko irizpideak
A2/B2/C B1/D D (A2/B1)/C D (A2/B2) D (A2/B2) D (A1/B1) D (A1/B1)/C D (A1/B1)/C D (A2)
Ikasleen liburuan dauden kontrol zerrendetan nahiz gida honetan, jarduera bakoitzari dagokion iradokizunen atalean, aipatzen ditugu ebaluaziorako irizpideak.
4.2 Ebaluaziorako jarduera berezien deskribapena, kokapena eta analisia ! Deskribapena eta kokapena: Unitate honetan, eredu gisa, 1. eta 2. helburu didaktikoen lorpen maila baloratzeko kontrolak proposatzen ditugu. Kontrolak eranskinen atalean daude. Unitatearen prozesuan, ebaluaziorako jarduera berezi horiek egiteko unerik aproposena, gure ustez, zein den ere aipatzen dugu jarduerei buruzko informazioa ematen den atalean. Bestalde, 6. helburu didaktikoak elkarlanari dagokionean ikasleen lorpena baloratzeko irizpideak jardueren deskribapenen atalean eskaintzen ditugu.
Jarduera bereziak
!
Helburu didaktikoa
1. kontrola
Estandarra 1 item guztiak
Oinarrizkoa 1 1 eta 3 itemak
2. kontrola
2
2 1 eta 2 itemak
Arloko konstantea D(A2/B2)
D(A2/B2)
Arloko konstanteen arteko ponderazio taula: Arloko konstanteak A1/A2 ulermena
Ponderazioa ehunekotan adierazita %30
D Konpetentzia literarioa B1 Ahozko adierazpena
%30
B2 Adierazpen idatzia
%20
C Hizkuntzari buruzko hausnarketa (ahozkoan nahiz idatzian)
%20
49
5. ERANSKINAK 5.1. Kontrolak Ebaluaziorako jarduera berezia 1. kontrola
Helburu didaktikoa 1. E: item guztiak
Arloko konstantea A2/B2/D
1. O: 1go eta 3. itemak
IZENA: ..............................................................................
EGUNA: ..............................
1. Ordena itzazu multzo bakoitzean dauden esaldiak bakoitzak ematen duen informazioaren zabaltasuna kontuan izanda: esanahi orokorrenetik zehatzenerako ordenan. !
A Tradiziozko ahozko literaturak denboran zehar irauten du komunitatean, ahoz ahoko transmisioaren bidez.
!
Ez tradiziozko literatura, ordea, une bateko ekintza batean gertatzen da, hau da, komunikazio estetikoa behin bakarrik egiten da.
!
Literatura hitzaren artea da.
!
Bi ahozko literatura mota daude: tradiziozkoa eta ez tradiziozkoa.
!
Euskal literatura arbola bat bezala irudikatuko bagenu, arbola horren bi adar nagusiak, literatura idatzia eta ahozko literatura lirateke.
!
A .......................................................................................................................................... ..........................................................................................................................
!
.......................................................................................................................................... ...........................................................................................................................
!
........................................................................................................................................... ...........................................................................................................................
!
............................................................................................................................................ ...........................................................................................................................
!
........................................................................................................................................... ..........................................................................................................................
50
!
B Tradiziozko ipuinak euren gaiak kontuan hartuta sailkatzen dira: miresgarriak, animalienak eta barregarriak.
!
Narratiban tradiziozko kontakizuna legoke (ipuinak), eta baladak, hauek konta-poemak baitira.
!
Ahozko literaturaren edozein bildumatan, genero literarioak berezi ohi dira.
!
Naturaz gaindiko elementuak agertzen dira ipuin miresgarrietan.
!
Hiru genero literario handi bereiz daitezke: lirika, narratiba eta dramatika.
!
B .......................................................................................................................................... ..........................................................................................................................
!
.......................................................................................................................................... ...........................................................................................................................
!
........................................................................................................................................... ...........................................................................................................................
!
............................................................................................................................................ ...........................................................................................................................
!
........................................................................................................................................... ..........................................................................................................................
!
C Euskal tradiziozko lirikan badauzkagu bi azpigenero ondo mugatuak: kopla zaharrak eta XVIII. mendeko kantu lirikoa deitu izan zaiona.
!
Bertsoz edo hitz neurtuz adierazitako giza sentimenduen espresioak biltzen ditu lirika generoak.
!
Bigarren zatia erreferentziazkoa da, hau da, azken bi lerrotan ematen da koplaren benetako mezua.
!
Kopla zaharra lau lerroko ahapaldia da, eta gaiari dagokionean, bi zatitan banaturik dator. Eta bi zati horien elkarketa ez da logika mailan egiten.
!
Kopla zaharren lehen zatia sinbolikoa da, hots, izadiaren sinbolismora jotzen du.
51
!
C .......................................................................................................................................... ..........................................................................................................................
!
.......................................................................................................................................... ...........................................................................................................................
!
........................................................................................................................................... ...........................................................................................................................
!
............................................................................................................................................ ...........................................................................................................................
!
........................................................................................................................................... ..........................................................................................................................
2. Erlaziona ezazu, ondoko koadro honetan, galdera bakoitza dagokion erantzunarekin. Zalantzaren bat edukiz gero, jarri arreta galderan. Izan ere, bere egiturak edo bertan azaltzen den hitzen batek erantzuna topatzen lagun diezazuke.
1) Zergatik sartzen ditugu bat-bateko
bertsoak ez tradiziozko literaturan? 2) Balada, genero narratiboan sartzen al da? 3) Zergatik da hain garrantzitsua memoria tradiziozko ahozko literaturan?
a . Zuberoan egiten den antzerki era ez tradiziozko bati, haren argumentuak ezaugarri serioak dituelarik: santuen bizitzak, historiako pasarteak... b . Bi bertso-lerro edo gehiagoren amaieraren artean gertatzen den hots berdintasuna. c. Bai, hitz neurtuetan bada ere, istorio bat kontatzen baitu. d. Noizbait norbaiten ahotik irtendako produkzio estetikoa, komunitateak denboran zehar gorde duena.
4) Zer da ahozko literatura? 5) Zein da kantu lirikoen oinarrizko gaia?
e . Hitz baten esanahia beste bati ematean datzan baliabidea, euren arteko antzekotasunen batean oinarrituz, baina konparazio espliziturik egin gabe. f . Herriak eguneroko bizimodutik ateratako esaera gogoetatsu laburrak dira.
6) Zer da metafora? 7) Zer dira errefrauak?
g . Honakook dira: zortziko txikia, zortziko nagusia eta hamarreko nagusia zein txikia.
8) Zeri deitzen zaio pastorala? 9) Zein dira bertsolaritzaren ahapaldi ohikoenak?
h . Oroitzea delako bizirik irauteko baliabide nagusiena; ahazturikoa ezin da berreskuratu, norbaitek idatziz jaso ez badu behintzat.
10) Zer da errima?
i. Maitasuna eta hark sorturiko oinazeak eta sentipenak. j . Behin bakarrik kantatuak izateko egiten direlako (entzuleak ez ditu memorian sartzen, ez ikasten).
ERANTZUNAK:
1): 8):
2): 9):
3): 10):
52
4):
5):
6):
7):
3. Orria horizontalki jarriz, eta ikasitako prozedura aplikatuz, osa ezazu ondoko kontzeptu hauekin kontzeptu mapa bat. Izan gogoan ez dela erraza lehenengo ekinaldian ondo irtetea, beraz, egin itzazu zirriborroak beste orri batean.
kantu lirikoa; dramatika; tradiziozko ipuina; kopla zaharra; giza sentimenduen espresioa; balada; narratiba; maskaradak; miresgarriak; lirika; ahozko euskal literatura; istorio bat kontatzen du; literatur generoak; pastorala; Santa Ageda; animalienak; dantza egitekoa; antzeztuak izateko sortuak; eskekoa; Eijerra zira; barregarriak; Brodatzen ari nintzen.
4. Aurreko jarduerako kontzeptu mapaz baliatuz, osa ezazu informazio-multzo horri dagokion eskema. a) Aukera ezazu egokiena iruditzen zaizun eskema mota. b) Eskema osatzean, ez ahaztu bertan izendatzen dituzun generoen zein azpigeneroen ezaugarriak aipatzea. Lagungarri gerta dakizuke horretan, lehenengo eta bigarren jardueretan eman dugun informazioa kontuan hartzea, eta behar izanez gero, erabiltzea. c) Izan gogoan zaila dela eskema bat lehen ekinaldian ondo irtetea, beraz, egin itzazu zirriborroak beste orri batean..
53
Ebaluaziorako jarduera berezia 2. kontrola
Helburu didaktikoa 2. E: item guztiak
Arloko konstantea A2/B2/D
2. O: 1go eta 2. itemak
IZENA: ..............................................................................
EGUNA: ..............................
1 . Erlaziona ezazu ezkerreko zutabeko kontzeptu bakoitza harekin loturaren bat duten eskuineko kontzeptu edo azalpenekin.
1.
Bere ohiko adierazpidea prosa bada ere, badira hitz neurtuetan istorio bat kontatzen duten sorkariak.
2.
Kopla zaharra.
3 . Maitasuna du gaitzat, hark sortuta poza zein samina edo frustrazioa, esate baterako. 4.
a. Dramatika b. Eskeko kopla
Euren ezaugarri nagusia errepika da; hasiera errepikatu egiten da, eta amaierara iritsi ondoren, berriro errepikatzen da hasiera.
5 . Pertsonaia batzuen arteko elkarrizketaren bidez gertaera batzuk eszenaratzen dira.
c. Narratiba
6.
d. Balada e. Paralelismoa
Gehienek 10 eta 8 silabako bi lerro pare, edo 8, 8, 10 eta 8 silabako lau lerro dituzte, oin errimadunak 8 silabako lerroetan daudelarik.
7. Neurri txikoak 7 eta 6 silabakoak izaten dira, oin errimadunak 6 silabakoetan daudelarik.
f. Dantza egiteko kopla
8.
Bi adar ditu: bat-batekoa eta jarria.
9 . Oro har, hiru elementurekin identifikatu ohi da maitearen irudia: izarrarekin, lorearekin eta txoriarekin.
g. Bertsolaritza h. Kantu lirikoa
10. Kontapoesia izenez ere ezagutzen da. 11. Egitura sintaktiko bat errepikatzean datzan baliabidea. 12. Lirika.
13. Istorio bat kontatzen du, bertsoz edo hitz neurtuz.
Erantzunak:
a:
b:
c:
d:
e:
f:
g:
h:
54
2. Sailka itzazu ondoko ahozko literatur lanak dagokien generoaren arabera, eta esan zein den genero handi horietako bakoitzaren ezaugarri nagusiena.
LITERATUR GENEROAK
EZAUGARRI NAGUSIA
TESTUAK
LIRIKA
NARRATIBA
DRAMATIKA
A) Oles eta Oles
B) Amodioa
Hau haizearen epela! Airean dabil orbela. Etxe hontako jende leialak gabon jainkoak diela
Amodioa zoin den zoroa mundu guziak ba-daki. Nik maiteño bat izaki eta beste batek eramaki... Jainko maiteak gerta dezala enekin baino hobeki...
Zapata txuri paperez euri denean batere ez. Nagusi jauna, esan bazaigu hasiko geran edo ez.
Azken pestetan egin nituen izarraren ezagutzak; denen artetik ageri ziren haren begi urdin-beltzak; irri pollit bat egin baitzautan, piztu zauztan esperantzak.
Esku txuritan papera mahaian urrez platera. Lotsa gogorrez heldu gerade, Jauna, berorren atera. Horra hor goian izarra errekaldian izarra. Etxe hontako nagusi jaunak urregorrizko bizarra.
Geroztik ere mintzatu gira, eia nahi ninduenez... (ea maite ninduen ala ez) Harek bietan baietz erranik, pentsa kontentu nintzanez! Ez nuen uste haren agintza (promesa, hitza) betea zela gezurrez.
Etxeko andre zabala toki oneko alaba. Bidean nator informaturik limosnerua zarela.
Orain bihotza urtua daukat gatza uretan bezala: izar onaren argien ordain, izigarrizko itzala! Ohoin tzar (lapur handi) batek berriki joanik, nola naiteke kontsola! Biltzailea: P. Laffite
55
C) Tonto azkarra Udazkena zen. Pernando eta bere emazte Mari Joxepa garotan zebiltzan mendian. Emaztea sardez garoa gurdira botatzen ari zen eta gizona gurdi gainean zegoen. Hala ari zirela, zauritutako erbi bat ikusi zuen Pernandok gurdi gainetik. Gurditik salto egin, erbia harrapatu eta garo artean ezkutatu zuen. Handik pixka batera bi erbi-zakur azaldu ziren zaunkaz, bazter guztietan usain eginez. Baina Pernandok ez zien uzten gurdi garora inguratzen. Horrela zebilela, bi ehiztari agertu ziren eta galdetu zioten Pernandori:
-Erbirik ikusi al duzue inguru hauetan? Tiroz jo dugu eta alderdi honetara egin du. Zauriturik dago eta ez da urrutian ibiliko. Pernandok, tonto itxura eginez, erantzun zien: -Hamaikak inguruan edo... -Ez dizugu zer ordu den galdetu, hemen inguruan zauritutako erbiren bat ikusi al duzun baizik. Eta Pernandok berriro: -Hamaika t'erdiak ez behintzat oraindik... -Hau ez zegok burutik sano eta goazemak hemendik etxera -esan zion ehiztari batek besteari. Horrela urrutiratu ziren ehiztariak. Pernandok, berriz, etxera heldu orduko larrutu zuen erbia eta Mari Joxepak su gainean jarri zuen. Aspaldian ez zen halako jenerorik sartu etxe hartan.
Hurrengo larunbatean Tolosan ikusi zuten bi ehiztariek Pernando eta, zirikatzeagatik, galdetu zioten: -Aizu, tontolapiko, zer ordu da? Eta Pernandoren erantzuna: -Ederra zegoen erbia. Andreak eta biok jan genuen. Orduan konturatu ziren ehiztariak tontotzat hartu zuten hura ez zela hain tonto.
D) Txepetxa
Euskal lurreko txorietan den txikitxuena da bera, gaztain kolora bakarrekua nahi bada ez da ederra; begi argiak, buru xanpala, moko tentia aurrera, gorputza motza, hankak laburrrak, xaltokako ibilera, xalapartako hegalaria eta kantari ergela. P.M: Otaño
56
E) Ana Juanixe Egun batian ni banenguan, kostela (zaku) kostel gañian, ni banenguan kostel saltzian ezpabe gari saltzian. (ez bada garia saltzen) Hiru damatxu etorri ziran bata bestien atzian; hirugarrenak pregunta eustan (galdetu zidan) gariak zegan (zenbatean) zirian. (ziran) -Bestientzako dirutan eta zuretzat laztan-trukian. -Ez nagizula (nazazula) lotsatu, arren, honelan plaza betian. Horrelan bere (ere) esan bazeustan (bazenit) leku sekretu batian, gariak eta zeu ta neu bere (ere) han konponduko giñian. Ama neuria labarako da (labera joatekoa da) goiz edo arratsaldian; paseito bat emoidakezu ama laban (labean) dan artian. Ama labatik etorri eta mutil-usaiña etxian... -Ana Juanixe, Ana Juanixe: zein da dauana etxian? -Katalinatxu auzokua da beroi laban dan artian. -Eztona hori Katalinatxu, bizarra dau okotzian... Itxaron daizu (ezazu), mutil, itxaron, argia piztu artian, argia piztu artian eta ikusi zeu nor zarian. Biltzaileak: Manuel Lekuona
57
F) Amaren alabarik Amaren alabarik munduan badago, (bis) gizon kanpo-ederrez neu aserik nago. (bis) munduan badago neu aserik nago. Sagar erreta ta bestea gordinik, (bis) ai ze bizimodua gastatzen dodan nik. Txikitxu politori zer dozu negarrez? Aitak tabernarako dirurik emon ez. Aitak tabernarako dirue emoteko, berak hartuko leuke nork emon baleuko. Etxetxo zar bat dago Barazar gañean, etxako urik sartzen ateri denean.
3. Bigarren jardueran eskatutako sailkapena egin ondoren, sailka itzazu berriro aurreko testuak dagokien azpigeneroaren izenaren baitan. Eta justifika ezazu zure aukeraketa bakoitzaren identitatea markatzen duten ezaugarriak aipatuz. Zeregin horretarako lagungarri gerta dakizuke lehenengo jardueran eginiko lana. TESTUAK A
AZPIGENEROA
EZAUGARRIAK
B
C
D
E
F
58
4. Eman erantzuna galdera hauei aurreko testuei erreparatuz. B testuan: a) Zein elementurekin identifikatzen da maitearen irudia? b) Zein izen ematen zaio baliabide horri? c) Testu horretan konparaketa bat dago. Identifika ezazu.
E testuan: a) Esaten dena oroimenean errazago sar dadin, zuk ikasitako bi baliabide daude testu horretan. Zein dira?
59
5.2. Kontrolen erantzunak Hemen proposatzen ditugun erantzunak proposamen bat besterik ez dira, irakasleak zehaztu beharko du kasu bakoitzean ikasleei eskatu beharreko erantzuna.
Ebaluaziorako jarduera berezia 1. kontrola
Helburu didaktikoa 1. E: item guztiak
Arloko konstantea A/B/D
1. O: 1go eta 3. itemak
1. Ordena itzazu multzo bakoitzean dauden esaldiak bakoitzak ematen duen informazioaren zabaltasuna kontuan izanda: esanahi orokorrenetik zehatzenerako ordenan. !
A Literatura hitzaren artea da.
!
Euskal literatura arbola bat bezala irudikatuko bagenu, arbola horren bi adar nagusiak, literatura idatzia eta ahozko literatura lirateke.
!
Bi ahozko literatura mota daude: tradiziozkoa eta ez tradiziozkoa.
!
Tradiziozko ahozko literaturak denboran zehar irauten du komunitatean, ahoz ahoko transmisioaren bidez.
!
Ez tradiziozko literatura, ordea, une bateko ekintza batean gertatzen da, hau da, komunikazio estetikoa behin bakarrik egiten da.
Azkeneko bi adierazpenen arteko ordenari dagokionez, zein laugarrena eta zein bosgarrena, zalantzak izan ditzakete ikasleak. Edonola ere, azkeneko adierazpenean azaltzen den ordea antolatzaileak markatzen du bestea aurretik joan behar duela.
!
B Ahozko literaturaren edozein bildumatan, genero literarioak berezi ohi dira.
!
Hiru genero literario handi bereiz daitezke: lirika, narratiba eta dramatika.
!
Narratiban tradiziozko kontakizuna legoke (ipuinak), eta baladak, hauek konta-poemak baitira.
!
Tradiziozko ipuinak euren gaiak kontuan hartuta sailkatzen dira: miresgarriak, animalienak eta barregarriak.
!
Naturaz gaindiko elementuak agertzen dira ipuin miresgarrietan.
60
!
C Bertsoz edo hitz neurtuz adierazitako giza sentimenduen espresioak biltzen ditu lirika generoak.
!
Euskal tradiziozko lirikan badauzkagu bi azpigenero ondo mugatuak: kopla zaharrak eta XVIII. mendeko kantu lirikoa deitu izan zaiona.
!
Kopla zaharra lau lerroko ahapaldia da, eta gaiari dagokionean, bi zatitan banaturik dator. Eta bi zati horien elkarketa ez da logika mailan egiten.
!
Kopla zaharren lehen zatia sinbolikoa da, hots, izadiaren sinbolismora jotzen du.
!
Bigarren zatia erreferentziazkoa da, hau da, azken bi lerrotan ematen da koplaren benetako mezua.
2 . Erlaziona ezazu, ondoko koadro honetan, galdera bakoitza dagokion erantzunarekin. Zalantzaren bat edukiz gero, jarri arreta galderan. Izan ere, bere egiturak edo bertan azaltzen den hitzen batek erantzuna topatzen lagun diezazuke.
Erantzunak:
1): j
2): c
3): h
7): f
8): a
9): g
4): d
5): i
6): e
10): b
3. Orria horizontalki jarriz, eta ikasitako prozedura aplikatuz, osa ezazu ondo kontzeptu hauekin kontzeptu mapa bat. Izan gogoan ez dela erraza lehenengo ekinaldian ondo irtetea, beraz, egin itzazu zirriborroak beste orri batean.
kantu lirikoa; dramatika; tradiziozko ipuina; kopla zaharra; giza sentimenduen espresioa; balada; narratiba; maskaradak; miresgarriak; lirika; ahozko euskal literatura; istorio bat kontatzen du; literatur generoak; pastorala; Santa Ageda; animalienak; dantza egitekoa; antzeztuak izateko sortuak; eskekoa; Eijerra zira; barregarriak; Brodatzen ari nintzen.
Ondoko orrian eskaintzen dugu, eredu gisa, ikasleek osa dezaketen kontzeptu mapa.
61
Ahozko euskal bertan berezi ohi dira
Literatur izan daiteke
Lirika ezaugarriak
ezaugarriak
Giza sentimenduen espresioa
adibidez Santa Ageda
Antzeztuak izateko sortuak
azpigeneroak Kantu lirikoa
Balada
azpigeneroak Tradiziozko ipuina
izan daiteke
Eskekoa
ezaugarriak
Istorio bat kontatzen du
azpigeneroak Kopla zaharra
Drama
Narrati
Maskaradak
motak
Dantza egitekoa
Miresgarrriak adibidez Eijerra zira
adibidez Brodatzen ari ninten
62
Animalienak
Barregarriak
Pastorala
4 . Aurreko jarduerako kontzeptu mapaz baliatuz, osa ezazu informazio-multzo horri dagokion eskema. !
Ikasleak berak hautatuko du egokiena deritzon eskema mota, eta eskatutako zeregina onargarria izan dadin, hona eredu posiblea:
1. AHOZKO EUSKAL LITERATURA:
2.
Noizbait inoren ahotik irtendako sorkaria, herriak bere oroimenean gorde duena.
LITERATUR GENEROAK 2.1. LIRIKA: Giza sentimenduen adierazpidea, hitz neurtuetan adierazia. 2.1.1. AZPIGENEROAK 2.1.1.1. Kopla zaharrak ! Eskekoak. Gehienek, 10 eta 8 silabako bi lerro pare, edo 8, 8, 10 eta 8 silabako lau lerro dituzte, oin errimadunak 8 silabako lerroetan daudelarik. ! Dantza egitekoak. Euren ezaugarri nagusiena errepika da. 2.1.1.2. Kantu lirikoak. Maitasuna dute gaitzat. 2.1.1.3. Atsotitzak. Herriak eguneroko bizitzatik ateratako esaera gogoetatsu laburrak. 2.1.1.4. Igarkizunak. Mintzalari batek beste bati proposatutako hitz jokoak. 2.1.1.5. Bertsolaritza. ! Motak: bat-bateko bertsoa, bertso jarria. ! Bertsolaritzaren moldeak: a. Molde handian: hamarreko nagusia zein txikia. b. Molde txikian: zortziko handia zein txikia.
2.2. NARRATIBA: istorio bat kontatzen duten sorkariak biltzen ditu genero honek. 2.2.1. AZPIGENEROAK 2.2.1.1. Balada. Istorio bat kontatzen du bertsoz edo hitz neurtuetan. 2.2.1.2. Tradiziozko ipuina. Istorio bat kontatzen du prosan. ! Motak, gaiaren arabera a. Ipuin miresgarriak b. Animalien ipuinak c. Ipuin barregarriak
2.3. DRAMATIKA: Antzeztuak izateko sortutako testuak biltzen ditu genero honek. 2.3.1. AZPIGENEROAK 2.3.1.1.Maskaradak. Kalez kale joanez Zuberoan errepresentatzen diren ihauterietako antzerki-mota komikoak dira. 2.3.1.2. Pastorala. Zuberoan egiten den eta gai serio edo tragikoak erabiltzen dituen herri-antzerki ez tradiziozkoa.
63
Erantzunak: Ebaluaziorako jarduera berezia 2. kontrola
Helburu didaktikoa 2. E: item guztiak
Arloko konstantea A2/B2/D
2. O: 1go eta 2. itemak
1 . Erlaziona ezazu ezkerreko zutabeko kontzeptu bakoitza harekin loturaren bat duten eskuineko kontzeptu edo azalpenekin. a: 5
b: 2, 6, 12
e: 11
c: 1, 10 (?) f: 2, 4,
d: 10, 13
g: 8, 12
h: 3, 9, 12
2. Sailka itzazu ondoko ahozko literatur lanak dagokien generoaren arabera, eta esan zein den genero handi horietako bakoitzaren ezaugarri nagusiena.
LITERATUR GENEROAK
EZAUGARRI NAGUSIA
LIRIKA
Giza sentimenduen espresio diren sorkariak biltzen ditu genero honek.
NARRATIBA
Istorio bat kontatzen duten sorkariak biltzen ditu genero honek.
DRAMATIKA
Antzeztuak izateko sortutako testuak biltzen ditu genero honek.
TESTUAK A, B, D, F
C, E
3. Bigarren jardueran eskatutako sailkapena egin ondoren, sailka itzazu berriro aurreko testuak dagokien azpigeneroaren izenaren baitan. Eta justifika ezazu zure aukeraketa bakoitzaren identitatea markatzen duten ezaugarriak aipatuz. TESTUAK A
Eskeko kopla
AZPIGENEROA
Lau lerroko ahapaldiak ditu; 8, 8, 10 eta 8 silabakoak, oin errimadunak 8 silabakoetan daudelarik.
EZAUGARRIAK
B
Kantu lirikoa
Maitasuna du gaitzat; kasu honetan, hark sortutako sufrimendua.
C
Ipuin barregarria
Pertsonaia bati loturiko pasadizo barregarria kontatzen du.
D
Bertsoa. Hamarreko nagusia
10 eta 8 silabakako bost lerro pare ditu ahapaldiak, oin errimadunak 8 silabakoetan daudelarik. Ez tradiziozko lirikan sartuko nuke, bere egilea ezaguna baita.
E
Balada
Bertsoz edo hitz neurtuz, istorio bat kontatzen du: neska bat bere amak mutil batekin deskubritzen duenekoa.
F
Dantza egiteko kopla
Bere ezaugarri nagusia errepika da. Kasu honetan kopla txikia izenez ezagutzen dena da; izan ere, lau lerro ditu, 7 eta 6 silabakoak, oin errimadunak 6 silabakoetan daudelarik.
64
4. Eman erantzuna galdera hauei aurreko testuei erreparatuz. B testuan: d) Zein elementurekin identifikatzen da maitearen irudia? Izarra e) Zein izen ematen zaio baliabide horri? Metafora f) Testu horretan konparaketa bat dago. Identifika ezazu. Azken ahapaldian: bihotza urtuta daukat gatza urean bezala.
E testuan: a) Esaten dena oroimenean errazago sar dadin, zuk ikasitako bi baliabide daude testu horretan. Zein dira? !
Errepika: o Lehen ahapaldian: ni banenguan / ni banenguan; saltzian / saltzian o Azken ahapaldian: itxaron / itxaron; argia piztu artian / argia...
!
Elkarrizketa: neska eta emakumearen artean; ama eta alabaren artean...
65
2. UNITATEA
Munduan hizkuntzak mila Informazio diskurtsoak
3. zehaztapen maila
1. Sarrera 2. Helburu didaktikoak 2.1. Helburu didaktiko estandarrak + arloko konstanteak + edukiak (taula) 2.2. Oinarrizko helburu didaktikoak + arloko konstanteak + edukiak (taula) 2.3. Helburu didaktiko estandarren eta oinarrizkoen arteko erlazioa 3. Metodologia 3.1. Denboraren erabilera 3.2. Espazioa 3.3. Baliabideak 3.4. Zehar-lerroak 3.5. Aniztasunaren trataera 3.6. Beste arloekiko erlazioa 3.7. Jardueren analisia 3.7.1. Helburu didaktikoen eta jardueren arteko erlazioa 3.7.2. Unitateko atalei eta jarduerei buruzko argibideak 4. Ebaluazioa 4.1. Ebaluaziorako jarduera arrunten aipamena eta analisia 4.2. Ebaluaziorako jarduera berezien deskribapena, kokapena eta analisia 5. Eranskinak 5.1. Kontrolak 5.2. Jarduera osagarriak
67
1. SARRERA Hizkuntzari buruzko hausnarketaren esparruan, bada alderdi gramatikalaz gainera, aztertu eta landu beharreko beste alderdi bat: hizkuntzaren dimentsio soziala alegia. Hizkuntza bati buruz hitz egiten dugunean, hizkuntza hori erabiltzen duten pertsonei, taldeei edo eta komunitateei egiten diegu erreferentzia unitate honetan. Hizkuntzak ez baitira ezer euren hiztunik gabe. Hizkuntza bat, edozein delarik ere, erabiltzen duen komunitatearentzat komunikaziorako tresna izateaz gainera, izate-zeinua ere bada; izan ere, umetatik jaso duen hizkuntzaren amaraunetik behatzen dio hiztunak munduari. Ikuspuntu horretatik, munduko hizkuntza guztiak, direnak direla eta dauden egoeran daudela, pertsonen eta herrien identitate psikologikoa eta soziokulturala eraikitzen laguntzen duten heinean, berdinak direla ohartarazi nahi dugu ikaslea, eta zeregin horretan ez dagoela bat bestea baino hobeagoa denik. Bestalde, hizkuntza baten goraipamena eta nork bere hizkuntzarekiko maitasuna ezin dira besteen hizkuntzekiko mesprezuen gainean eraiki. Hizkuntzak goraipatuak, baztertuak, erreprimituak edo babestuak izan daitezke. Hortaz, hizkuntzei eta haien hiztunei buruzko aurreiritzien aurrean, munduko hizkuntz aniztasunaren ezagutzaren eta hizkuntza guztiek duten balio beraren alde argudiatu behar du ikasleen konpetentzia komunikatiboa garatzea helburu duen arloak. Helburu horren lorpenerako, hizkuntzen gaiari lotutako testuak aztertuko ditugu unitate osoan zehar. Azterketa horrek hainbat ezagutza soziolinguistiko bereganatzea eskatuko dio ikasleari: testuak ondo ulertu eta sortu ahal izateko eta hizkuntzen arteko kontaktutik sortzen diren fenomenoen aurrean gaitasun kritikoa garatzen joan ahal izateko. Bestalde, eta munduko hizkuntz aniztasunetik tiraka, eremu akademikoan nagusia den azalpenezko testuaren ulermen eta ekoizpen prozedurak lantzen dira unitate honetan, biak elkarri eraginez. Hona testu mota honen ezaugarri nagusiak eta haren ulermenaren (entzun zein irakurri) eta ekoizpenaren (ahoz zein idatziz) arteko elkarreragina bideratzeko hautatu dugun sekuentzia didaktikoaren diseinua. !
Proiektua. Herri edo hizkuntza bati buruzko azalpen testua idaztea eta gelako kideei ahoz azaltzea proposatzen zaie ikasleei unitatearen hasieran. Gai baten inguruko ahozko azalpen formalak aurrez testua idaztea eskatzen du (iturriak kontsultatu, informazioa hautatu, antolatu, etab). Norberak idatzitako testua ahozko azalpenaren abiapuntu soila izango da; izan ere, ahozko diskurtsoak berezko ezaugarriak ditu, eta horien arabera birmoldatu beharko du ikasleak bere testu idatzia.
!
Testu idatziaren naiz ahozko testuaren ekoizpenerako baldintzak. a) Komunikazio egoera sozialaren baldintzak -
Hartzaileari fenomeno jakin bati buruzko jakintza pasatzea du helburu testuak. Beste modu batean esanda, gai jakin bati buruzko ezagutzak zabaltzea. Igorle/hartzaile arteko interakzioa hierarkizatua da. Igorlea jakituna da, berari dagokio hartzailearen jakintzetara egokitzea. Hortaz, ezaguntzat ematen dena saihestuko du eta irakurleek nahiz entzuleek mezua ulertzeko orduan eduki ditzaketen arazoei aurre egiteko hainbat estrategia erabiliko ditu. Aprendizai objektu izango dira unitatean aipaturiko estrategiak.
68
-
Igorlearen ikuspuntua. Igorleak jakintzagaiaren inguruko azalpenak eta transformazioak ematen ditu. Hortaz, gaiarekiko hartzen duen ikuspuntua objektiboa da.
b) Edukia -
Azalpenezko testuaren igorleak, kasu honetan ikasleak, ez du asmatzen eman behar duen informazioa. Aitzitik, hainbat iturritako testuak sorburu hartuta, haietan ematen den informazioa birformulatuz sortuko du berea. Hortaz, sorburuko testuen ulermen egokia da ekoizpen prozesuaren lehen urratsa. Aipatutako esparruari dagokionean, hasteko, hizkuntzen gaiarekin lotuta sarritan agertzen diren kontzeptu soziolinguistiken esanahia landuko dugu. Ildo horretatik du zentzua ikasleei osatzea eskatzen zaien hiztegi soziolinguistikoak. Ezagutza horrek ikasleen gaitasun semantikoa zabalduko du, testuak ulertzeko eta mezua adierazteko beharko duena. Bestetik, askotariko testuak aztertuz, haien esanahi orokorraz jabetzen trebatuko ditugu, bakoitzaren komunikazio-asmoa inferitzera bideratuz.
c) Edukiaren antolaketa -
-
Azalpenezko testuak testu heterogeneoak dira barne antolaketari dagokionez; hau da, hainbat sekuentzia-motaz osatuta daude gehienetan. Edonola ere, testu bakoitzak badu antolaketa modu nagusia, bere komunikazio-asmoak bideratzen duena, eta sekuentzia orokor hori identifikatzea izango da ulermenean egingo dugun hurrengo urratsa. Testuaren komunikazio-asmoa eta edukiaren antolaketa modua identifikatu eta gero, azalpen testuen laburpena idazteko prozedurak landuko ditugu.
d) Testualizaziorako markak -
Testuaren artikulazio tematikoak kohesio-bitartekoen bidez ematen den azalpen formala eskatzen du testu mota honetan. Esparru horri dagokionean, honakook landu ditugu: a) Testuaren antolaketa antzematen eta islatzen laguntzen duten elementu ortotipografikoak: elementu ez linguistikoak eta puntuazio markak. b) Ideien arteko lotura edo erlazioa ezartzen dutenak: antolatzaileak.
e) Adierazpenaren zuzentasuna (edo jatortasuna) jorratuko dugu testu idatziari azken ukitua emateko. Hizkuntzen arteko kontaktuak eraginda, ikasleen erabileran erroturik dauden zenbait kalko okerrei erreparatuko diegu: erabilera desegokien adibide zehatzak emanez eta euskarak haiek ordezkatzeko dituen berezko baliabide egokiak eskainiz. Idatziaren gainean eginiko lanketa horrek eragina izango du ahozkoan. f)
Gaiaren ahozko azalpena egoki egiteko prozedurak irakatsiko dizkiogu ikasleari azkenik.
69
2- Helburu didaktikoak. 2.1.- Helburu didaktiko estandarrak+ Arloko konstanteak + Edukiak (taula)
UNITATE DIDAKTIKOA: Munduan hizkuntzak mila. Informazio-diskurtsoak
HELBURU
ARLO
DIDAKTIKOAK
KONST.
1. Ahozko testuen nahiz testu idatzien edukia ikuspegi kritikotik aztertuz, haietan esplikatzen diren kontzeptu soziolinguistikoen esanahia interpretatu, eta interpretazioen emaitzak egoki eta zuzen azaldu, ahoz nahiz idatziz.
A/B/C
EDUKIAK
KONTZEPTUZKOAK
!
!
ARLOKO KONSTANTEAK:
A: ULERMENA A1: ENTZUTEZKOA A2: IDATZIZKOA
Hiztunak eta hizkuntzak _ Hizkuntzaren izaera soziala _ Munduko hainbat hizkuntzen egoera eta horren eragileak _ Hizkuntzen arteko kontaktutik eratorritako fenomenoak Soziolinguistika _ Hizkuntza _ Hizkuntza komunitatea _ Erabilera-eremua _ Ama-hizkuntza _ Hizkuntza maioritarioa _ Hizkuntza minoritarioa _ Hizkuntza minorizatua _ Hizkuntza ofiziala _ Aldaera estandarra _ Hizkuntza ordezkapena _ Diglosia _ Hizkuntz normalizazioa _ Hiztun-motak o Elebakarra o Elebiduna o Eleanitza
B: ADIERAZPENA B1: AHOZKOA B2: IDATZIA
70
PROZEDURAZKOAK
! !
!
! !
JARRERAZKOAK
Testuen entzuketa nahiz irakurketa arretatsua. Ahozko testuen nahiz testu idatzien azterketa gidatua. - Entzuketa nahiz irakurketa gidatu duen helburuarekiko informazio egokiaren aukeraketa. - Oharrak jasotzeko euskarri idatzien erabilera. Testuetan egon daitezkeen balio inplizitu nahiz esplizituen taldeko azterketa eta balio horiei buruzko hausnarketa kritikoa. Jasotako informazioa partekatzea eta haren egokitasuna eta zuzentasuna baloratzea. Informazioa ikastea _ Galderen formulazioa
C: HIZKUNTZARI BURUZKO HAUSNARKETA
!
Jarrera kritikoa
D: KONPETENTZIA LITERARIOA
(Jarraipena) UNITATE DIDAKTIKOA: Munduan hizkuntzak mila. Informazio-diskurtsoak
HELBURU
ARLO
DIDAKTIKOAK
KONST.
2. Informazio-diskurtsoak aztertuz, bakoitzaren gaia, komunikazio-asmoa eta edukiaren antolaketa-modua inferitu eta, eskema grafikoen bidez, testuen eduki orokorra sintetizatu.
A2
EDUKIAK
KONTZEPTUZKOAK
!
Informazio-diskurtsoak - Testuaren esanahi orokorra o Gaia o Ideia nagusiak o Ideien arteko erlazioak o Komunikazio-asmoa - Edukiaren antolaketa: testusekuentziak eta eskemak o Arazo/konponbidea o Kausa/ondorioa o Deskribapenezkoa o Konparaziozkoa o Narratiboa
ARLOKO KONSTANTEAK:
A: ULERMENA A1: ENTZUTEZKOA A2: IDATZIZKOA
B: ADIERAZPENA B1: AHOZKOA B2: IDATZIA
71
PROZEDURAZKOAK
!
Testuaren esanahi orokorraren eraikuntza. Oinarrizko ideien identifikazioa. Ideien arteko jarraitasun tematikoaren ezarpena. Ideia nagusien bereizketa. Ideien arteko erlazioaren eta hierarkiaren inferentzia.
!
Edukiaren antolaketa-modu nagusiaren identifikazioa
! !
JARRERAZKOAK
Sintesia. Eskema grafikoa Edukiaren antolaketaren eta hari dagokion eskema grafikoaren arteko erlazioaren ezarpena. Antolaketaren oinarrizko kategorien (ideia nagusien) identifikazioa. Eskemaren oinarrizko osaketa. Eskemako kategoriei dagokien informazio esanguratsuen hautaketa. Eskemaren osaketa.
C: HIZKUNTZARI BURUZKO HAUSNARKETA
D: KONPETENTZIA LITERARIOA
(Jarraipena) UNITATE DIDAKTIKOA: Munduan hizkuntzak mila. Informazio-diskurtsoak
HELBURU
ARLO
DIDAKTIKOAK
KONST.
3. Ikasitako prozedura aplikatuz, eskatutako informazio- testuen laburpenak idatzi.
A2/B2
ARLOKO KONSTANTEAK:
A: ULERMENA A1: ENTZUTEZKOA A2: IDATZIZKOA
EDUKIAK
KONTZEPTUZKOAK
PROZEDURAZKOAK
!
B: ADIERAZPENA B1: AHOZKOA B2: IDATZIA
72
JARRERAZKOAK
Laburpena - Testuaren komunikazio-asmoaren edo helburu orokorraren identifikazioa edo inferentzia. - Testuko ideia nagusien edo elementu klabeen identifikazioa. - Laburpenaren luzeraren baitako testuko ideien hautaketa. - Hautatutako ideien berridazketa, nork bere hitzak erabiliz. - Antolatzaileen bidez ideien arteko erlazioa ezartzea. - Iturriari buruzko informazioaren eta laburpen-marken erabilera. - Laburpenaren edukia modu objektiboan adieraztea.
C: HIZKUNTZARI BURUZKO HAUSNARKETA
D: KONPETENTZIA LITERARIOA
(Jarraipena) UNITATE DIDAKTIKOA: Munduan hizkuntzak mila. Informazio-diskurtsoak
HELBURU
ARLO
DIDAKTIKOAK
KONST.
4. Nork bere informazio-testu idatzia planifikatu, hainbat iturritatik komunikazio-asmoari eta hartzaileen ezagutzei dagokien informazioa hautatuz eta edukia eskema batean antolatuz.
B2
ARLOKO KONSTANTEAK:
A: ULERMENA A1: ENTZUTEZKOA A2: IDATZIZKOA
EDUKIAK
!
KONTZEPTUZKOAK
PROZEDURAZKOAK
Testuinguruko parametroak _ Gaia _ Komunikazio-asmoa _ Espazio soziala _ Igorle/hartzailearen arteko erlazioa
! Planifikazioa - Gaia hautatzea. - Garatu nahi dituen gaiaren alderdiak definitzea. - Iturriak kontsultatuz informazioa bilatzea eta jasotzea. - Nork bere testuaren komunikazioasmoa definitzea. - Komunikazio-asmoaren baitako informazioa hautatzea. - Testu-sekuentzia nagusia hautatzea eta haren baitan, eskema batean, informazioa antolatzea. - Igorle/hartzaileen arteko erlazioa definitzea: hartzaileen ezagutzetara egokitzea ! Ezagunak izan daitezkeen informazioak saihestea. ! Ezin ulertuak konpontzeko prozedurak erabiltzea. - Esanahia birformulatzeko antolatzaileak - Aposizioa
B: ADIERAZPENA B1: AHOZKOA B2: IDATZIA
73
C: HIZKUNTZARI BURUZKO HAUSNARKETA
JARRERAZKOAK
D: KONPETENTZIA LITERARIOA
(Jarraipena) UNITATE DIDAKTIKOA: Munduan hizkuntzak mila. Informazio-diskurtsoak
HELBURU
ARLO
DIDAKTIKOAK
KONST.
5. Informazio-testuetan ohiko diren oinarrizko elementu tipografikoen funtzioa identifikatu, eta elementu horiek nahiz landutako puntuazio markak nork bere testuan modu kontzientean erabili.
A2/B2/C
! !
Elementu tipografikoak Puntuazio markak o Puntua o Bi puntuak o Koma o Marratxoa o Aipu markak
6. Testuko ideiak lotzeko eta erlazionatzeko erabiltzen diren hitz eta adierazpenak egoki erabili, eskatutako berridazketetan nahiz nork bere testuan, ahozkoan zein idatzian.
B1/B2/C
!
Antolatzaileak _ Ordena adieraztekoak _ Ideiak gehitzekoak _ Adibideak ematekoak _ Birformulatzekoak _ Denborazkoak o Denborazko perpausak _ Kausa/ondoriozkoak o Perpaus kausalak o Perpaus kontsekutiboak _ Aurkaritzakoak o Perpaus adbertsatiboak
7. Emandako ereduetan, hizkuntzen arteko ukipen egoeratik eratorrita dauden kalko okerrak identifikatu eta haien euskal ordezkoei buruzko ezagutzak modu kontzientean aplikatu, emandako ereduak nahiz norberaren ekoizpena (ahozkoa edota idatzia) hobetzeko.
B1/B2/C
!
Kalko okerrak _ Bezala ustela _ Desberdin/ezberdin ustelak
ARLOKO KONSTANTEAK:
A: ULERMENA A1: ENTZUTEZKOA A2: IDATZIZKOA
EDUKIAK
KONTZEPTUZKOAK
B: ADIERAZPENA B1: AHOZKOA B2: IDATZIA
74
PROZEDURAZKOAK
JARRERAZKOAK
! Puntuazio marken erabilera erregelak
!
Testu hobekuntza _ Hutsen identifikazioa _ Zuzenketarako kontsulta iturrien erabilera _ Erabilera arauen aplikazioa
C: HIZKUNTZARI BURUZKO HAUSNARKETA
D: KONPETENTZIA LITERARIOA
5(Jarraipena) UNITATE DIDAKTIKOA: Munduan hizkuntzak mila. Informazio-diskurtsoak
HELBURU
ARLO
DIDAKTIKOAK
KONST.
8. Gai baten inguruan aurrez prestatutako azalpena ahoz aurkeztu argi, ondo egituratuta, segurtasunez, jariotasunez eta mezua ulergarria egiteko nahiz entzuleen arretari eusteko baliabideak egoki erabiliz.
B1
ARLOKO KONSTANTEAK:
A: ULERMENA A1: ENTZUTEZKOA A2: IDATZIZKOA
EDUKIAK
KONTZEPTUZKOAK
!
Ahozko azalpena _ Egokitasuna: testuinguruaren elementuekiko o Gaia o Komunikazio-asmoa o Hartzaileen ezagutzak o Erregistroa: formaltasun maila o Elementu prosodikoak o Keinuzko elementuak _ Koherentzia: diskurtsoaren egitura o Hasiera o Gorputza o Amaiera _ Kohesioa: diskurtsoaren zatiak lotzeko baliabideak o Formulak o Antolatzaileak o Intonazioa _ Aurkezpena o Aurkezpen-teknikak
B: ADIERAZPENA B1: AHOZKOA B2: IDATZIA
75
PROZEDURAZKOAK
JARRERAZKOAK
! Planifikazioa - Testu idatziaren ozeneko irakurketa - Eskema: ideiak hautatzea, hierarkizatzea eta ordenatzea - Diskurtsoa egituratzea !
Diskurtsoaren ahozko exekuzioa - Zatien arteko lotura gauzatzeko baliabideen erabilera - Elementu prosodikoen eta keinuzkoen erabilera - Ezin ulertuak konpontzeko bitartekoen erabilera - Aurkezpen tekniken erabilera
!
Berrikusketa _ Prozesuan eginiko balorazioen emaitzen aplikazio kontzientea
C: HIZKUNTZARI BURUZKO HAUSNARKETA
D: KONPETENTZIA LITERARIOA
2.2.- Oinarrizko helburu didaktikoak + Arloko konstanteak + Edukiak (taula)
UNITATE DIDAKTIKOA: Munduan hizkuntzak mila. Informazio-diskurtsoak
HELBURU
ARLO
DIDAKTIKOAK Oinarrizkoak
KONST.
1. Ahozko testuak nahiz testu idatziak taldean aztertuz, haietan esplikatzen diren kontzeptu soziolinguistikoen esanahia elkarren artean interpretatu, eta oinarrizko kontzeptuen esanahia deskribatzen duten testuak emanik, bakoitza dagokion terminoarekin erlazionatu.
A1/A2/C
EDUKIAK
KONTZEPTUZKOAK
!
!
ARLOKO KONSTANTEAK:
A: ULERMENA A1: ENTZUTEZKOA A2: IDATZIZKOA
PROZEDURAZKOAK
Hiztunak eta hizkuntzak _ Hizkuntzaren izaera soziala _ Munduko hainbat hizkuntzen egoera eta horren eragileak _ Hizkuntzen arteko kontaktutik eratorritako fenomenoak Soziolinguistika _ Hizkuntza _ Hizkuntza komunitatea _ Erabilera-eremua _ Ama-hizkuntza _ Hizkuntza maioritarioa _ Hizkuntza minoritarioa _ Hizkuntza minorizatua _ Hizkuntza ofiziala _ Aldaera estandarra _ Hiztun-motak o Elebakarra o Elebiduna o Eleanitza
B: ADIERAZPENA B1: AHOZKOA B2: IDATZIA
76
! !
! !
JARRERAZKOAK
Testuen entzuketa nahiz irakurketa arretatsua. Ahozko testuen nahiz testu idatzien azterketa gidatua. - Entzuketa nahiz irakurketa gidatu duen helburuarekiko informazio egokiaren aukeraketa. - Oharrak jasotzeko euskarri idatzien erabilera. Jasotako informazioa partekatzea eta haren egokitasuna eta zuzentasuna baloratzea. Informazioa ikastea _ Galderen formulazioa
C: HIZKUNTZARI BURUZKO HAUSNARKETA
D: KONPETENTZIA LITERARIOA
(Jarraipena) UNITATE DIDAKTIKOA: Munduan hizkuntzak mila. Informazio-diskurtsoak
HELBURU
ARLO
DIDAKTIKOAK
KONST.
2. Emandako galdeketa gidaritzat harturik informazio-diskurtsoak aztertuz, bakoitzaren gaia, komunikazio-asmoa eta edukiaren antolaketa-modua identifikatu eta, eskema grafikoen bidez, testuen eduki orokorra sintetizatu.
A2
EDUKIAK
KONTZEPTUZKOAK
!
Informazio-diskurtsoak - Testuaren esanahi orokorra o Gaia o Ideia nagusiak o Ideien arteko erlazioak o Komunikazio-asmoa - Edukiaren antolaketa: testusekuentziak eta eskemak o Arazo/konponbidea o Kausa/ondorioa o Deskribapenezkoa o Konparaziozkoa o Narratiboa
ARLOKO KONSTANTEAK:
A: ULERMENA A1: ENTZUTEZKOA A2: IDATZIZKOA
B: ADIERAZPENA B1: AHOZKOA B2: IDATZIA
77
PROZEDURAZKOAK
!
Testuaren esanahi orokorraren eraikuntza. Oinarrizko ideien identifikazioa. Ideien arteko jarraitasun tematikoaren ezarpena. Ideia nagusien bereizketa. Ideien arteko erlazioaren eta hierarkiaren inferentzia.
!
Edukiaren antolaketa-modu nagusiaren identifikazioa
! !
JARRERAZKOAK
Sintesia. Eskema grafikoa Edukiaren antolaketaren eta hari dagokion eskema grafikoaren arteko erlazioaren ezarpena. Antolaketaren oinarrizko kategorien (ideia nagusien) identifikazioa. Eskemaren oinarrizko osaketa. Eskemako kategoriei dagokien informazio esanguratsuen hautaketa. Eskemaren osaketa.
C: HIZKUNTZARI BURUZKO HAUSNARKETA
D: KONPETENTZIA LITERARIOA
(Jarraipena) UNITATE DIDAKTIKOA: Munduan hizkuntzak mila. Informazio-diskurtsoak
HELBURU
ARLO
DIDAKTIKOAK
KONST.
3. Prozesuan zehar irakaslearen gidaritza izanik, nork bere informazio-testu idatzia planifikatu, hainbat iturritatik komunikazio-asmoari dagokion informazioa hautatuz eta edukia eskema batean antolatuz.
B2
ARLOKO KONSTANTEAK:
A: ULERMENA A1: ENTZUTEZKOA A2: IDATZIZKOA
EDUKIAK
!
KONTZEPTUZKOAK
PROZEDURAZKOAK
Testuinguruko parametroak _ Gaia _ Komunikazio-asmoa _ Espazio soziala _ Igorle/hartzailearen arteko erlazioa
! Planifikazioa - Gaia hautatzea. - Garatu nahi dituen gaiaren alderdiak definitzea. - Iturriak kontsultatuz informazioa bilatzea eta jasotzea. - Nork bere testuaren komunikazioasmoa definitzea. - Komunikazio-asmoaren baitako informazioa hautatzea. - Testu-sekuentzia nagusia hautatzea eta haren baitan, eskema batean, informazioa antolatzea. - Igorle/hartzaileen arteko erlazioa definitzea: hartzaileen ezagutzetara egokitzea ! Ezagunak izan daitezkeen informazioak saihestea. ! Ezin ulertuak konpontzeko prozedurak erabiltzea. - Esanahia birformulatzeko antolatzaileak - Aposizioa
B: ADIERAZPENA B1: AHOZKOA B2: IDATZIA
78
C: HIZKUNTZARI BURUZKO HAUSNARKETA
JARRERAZKOAK
D: KONPETENTZIA LITERARIOA
(Jarraipena) UNITATE DIDAKTIKOA: Munduan hizkuntzak mila. Informazio-diskurtsoak
HELBURU
ARLO
DIDAKTIKOAK
KONST.
4. Informazio-testuetan ohiko diren oinarrizko elementu tipografikoak eta landutako puntuazio markak nork bere testuan modu kontzientean erabili.
B2/C
! !
Elementu tipografikoak Puntuazio markak o Puntua o Bi puntuak o Koma o Marratxoa o Aipu markak
5. Testuko ideiak lotzeko eta erlazionatzeko erabiltzen diren hitz eta adierazpenak egoki erabili, eskatutako berridazketetan nahiz nork bere testuan, ahozkoan zein idatzian.
B1/B2/C
!
Antolatzaileak _ Ordena adieraztekoak _ Ideiak gehitzekoak _ Adibideak ematekoak _ Birformulatzekoak _ Denborazkoak o Denborazko perpausak _ Kausa/ondoriozkoak o Perpaus kausalak o Perpaus kontsekutiboak _ Aurkaritzakoak o Perpaus adbertsatiboak
6. Emandako ereduetan, hizkuntzen arteko ukipen egoeratik eratorrita dauden kalko okerrak identifikatu eta haien euskal ordezkoei buruzko ezagutzak modu kontzientean aplikatu, emandako ereduak nahiz norberaren ekoizpena (ahozkoa edota idatzia) hobetzeko.
B1/B2/C
!
Kalko okerrak _ Bezala ustela _ Desberdin/ezberdin ustelak
ARLOKO KONSTANTEAK:
A: ULERMENA A1: ENTZUTEZKOA A2: IDATZIZKOA
EDUKIAK
KONTZEPTUZKOAK
B: ADIERAZPENA B1: AHOZKOA B2: IDATZIA
79
PROZEDURAZKOAK
JARRERAZKOAK
! Puntuazio marken erabilera erregelak
!
Testu hobekuntza _ Hutsen identifikazioa _ Zuzenketarako kontsulta iturrien erabilera _ Erabilera arauen aplikazioa
C: HIZKUNTZARI BURUZKO HAUSNARKETA
D: KONPETENTZIA LITERARIOA
(Jarraipena) UNITATE DIDAKTIKOA: Munduan hizkuntzak mila. Informazio-diskurtsoak
HELBURU
ARLO
DIDAKTIKOAK
KONST.
7. Gai baten inguruan aurrez prestatutako azalpena ahoz aurkeztu argi, ondo egituratuta, segurtasunez, jariotasunez eta mezua ulergarria egiteko nahiz entzuleen arretari eusteko baliabideak egoki erabiliz.
B1
ARLOKO KONSTANTEAK:
A: ULERMENA A1: ENTZUTEZKOA A2: IDATZIZKOA
EDUKIAK
KONTZEPTUZKOAK
!
Ahozko azalpena _ Egokitasuna: testuinguruaren elementuekiko o Gaia o Komunikazio-asmoa o Hartzaileen ezagutzak o Erregistroa: formaltasun maila o Elementu prosodikoak o Keinuzko elementuak _ Koherentzia: diskurtsoaren egitura o Hasiera o Gorputza o Amaiera _ Kohesioa: diskurtsoaren zatiak lotzeko baliabideak o Formulak o Antolatzaileak o Intonazioa _ Aurkezpena o Aurkezpen-teknikak
B: ADIERAZPENA B1: AHOZKOA B2: IDATZIA
80
PROZEDURAZKOAK
JARRERAZKOAK
! Planifikazioa - Testu idatziaren ozeneko irakurketa - Eskema: ideiak hautatzea, hierarkizatzea eta ordenatzea - Diskurtsoa egituratzea !
Diskurtsoaren ahozko exekuzioa - Zatien arteko lotura gauzatzeko baliabideen erabilera - Elementu prosodikoen eta keinuzkoen erabilera - Ezin ulertuak konpontzeko bitartekoen erabilera - Aurkezpen tekniken erabilera
!
Berrikusketa _ Prozesuan eginiko balorazioen emaitzen aplikazio kontzientea
C: HIZKUNTZARI BURUZKO HAUSNARKETA
D: KONPETENTZIA LITERARIOA
2.3. Helburu didaktiko estandarren eta oinarrizkoen arteko erlazioa
Helburu didaktiko estandarrak
Helburu didaktiko oinarrizkoak
1. Ahozko testuen nahiz testu idatzien edukia 1. Ahozko testuak nahiz testu idatziak taldean ikuspegi kritikotik aztertuz, haietan esplikatzen aztertuz, haietan esplikatzen diren kontzeptu diren kontzeptu soziolinguistikoen esanahia soziolinguistikoen esanahia elkarren artean interpretatu, eta interpretazioen emaitzak egoki interpretatu, eta oinarrizko kontzeptuen esanahia eta zuzen azaldu, ahoz nahiz idatziz. deskribatzen duten testuak emanik, bakoitza dagokion terminoarekin erlazionatu.
2. Informazio-diskurtsoak aztertuz, bakoitzaren gaia, 2. komunikazio-asmoa eta edukiaren antolaketamodua inferitu eta, eskema grafikoen bidez, testuen eduki orokorra sintetizatu.
Emandako galdeketa gidaritzat harturik informazio-diskurtsoak aztertuz, bakoitzaren gaia, komunikazio-asmoa eta edukiaren antolaketa-modua identifikatu eta, eskema grafikoen bidez, testuen eduki orokorra sintetizatu.
3. Ikasitako prozedura aplikatuz, eskatutako informazio-testuen laburpenak idatzi.
4. Nork bere informazio-testu idatzia planifikatu, hainbat iturritatik komunikazio-asmoari eta hartzaileen ezagutzei dagokien informazioa hautatuz eta edukia eskema batean antolatuz.
3. Prozesuan zehar irakaslearen gidaritza izanik, nork bere informazio-testu idatzia planifikatu, hainbat iturritatik komunikazio-asmoari dagokion informazioa hautatuz eta edukia eskema batean antolatuz.
5. Informazio-testuetan ohiko diren oinarrizko 4. Informazio-testuetan ohiko diren oinarrizko elementu tipografikoen funtzioa identifikatu, eta elementu tipografikoak eta landutako puntuazio elementu horiek nahiz landutako puntuazio markak markak nork bere testuan modu kontzientean nork bere testuan modu kontzientean erabili. erabili.
6. Testuko ideiak lotzeko eta erlazionatzeko 5. GAUZA BERA erabiltzen diren hitz eta adierazpenak egoki erabili, eskatutako berridazketetan nahiz nork bere testuan, ahozkoan zein idatzian.
7. Emandako ereduetan, hizkuntzen arteko ukipen 6. GAUZA BERA egoeratik eratorrita dauden kalko okerrak identifikatu eta haien euskal ordezkoei buruzko ezagutzak modu kontzientean aplikatu, emandako ereduak nahiz norberaren ekoizpena (ahozkoa edota idatzia) hobetzeko
8. Gai baten inguruan aurrez prestatutako azalpena 7. GAUZA BERA ahoz aurkeztu argi, ondo egituratuta, segurtasunez, jariotasunez eta mezua ulergarria egiteko nahiz entzuleen arretari eusteko baliabideak egoki erabiliz.
81
3. METODOLOGIA 3.1. Denboraren erabilera Formaltasun maila handiko testu mota lantzen dugu unitate honetan: azalpenezko testua alegia. Duen konplexutasun maila kontuan hartuta, ikasleak testu mota honen ulermenean eta ekoizpenean (ahozkoan zein idatzian) trebatzeko ikasturtearen bi hilabete erabiltzea proposatzen dugu. Hona denboraren erabilera hori mugatzearen arrazoiak: _ Gaia, kasu honetan, oso abstraktua da, hizkuntzen izaera sozialari lotutakoa, eta gai horri lotutako testuak ulertzeko eta sortzeko, soziolinguistikari dagokion oinarrizko lexikoaren jabe izan behar du ikasleak. _ Azalpenezko testuaren egitura edo edukiaren antolaketa oso heterogeneoa da; ondorioz, testu-sekuentziei buruzko ezagutzak behar ditu ikasleak, emandako edo iturrietan aurkitutako testuak ulertzeko nahiz bereak sortzeko. _ Ahozko azalpena egitea eskatzen zaie unitate honetan, horretarako prozedura irakatsiz. Prozesu horrek denbora dexente eskatzen du. _ Proposatzen diren lan dinamika nagusiek (talde hausnarketa eta eztabaidek, taldean burutu beharreko prozesuek, askotariko informazio iturrien erabilerak, proiektuaren gauzatzeak...) ere bere denbora eskatzen dute.
3.2.
Espazioa
Unitatean proposatzen ditugun zereginak burutzeko, ondoko espazio hauek erabiltzea aholkatzen dugu. ! Ikasgela. Ahozko elkarrekintza nahiz testu idatzien ulermenarekin eta idazmenarekin zerikusia duten jarduerak burutzeko. ! Liburutegia. Hiztegi, entziklopedia edo beste mota bateko kontsulta iturriekin lana egiteko. ! Informatika gela, gela barruan ordenadorerik ez balego. Internet informazio iturri garrantzitsua izan daiteke unitate honetan lantzen den gaiaren inguruan informazioa bilatzeko. Bestalde, ez dugu ahaztu behar ordenadorearen erabilerak abantaila ugari dituela bilatutako informazioa artxibatzeko eta nork bere testu idatziaren ekoizpen prozesua bideratzeko: aldian aldiko aldaketak txertatzeko, ortografia eta aurkezpena zaintzeko... ! Ikus-entzunezko gela. Bertan, bideoz eskainitako diskurtsoen analisia egitea proposatzen dugu.
3.3. Baliabideak ! Inprimatutakoak: o Ikaslearen liburua o Hiztegiak o Hiztegi entziklopedikoak o Egunkari eta aldizkariak o Unitateko gaiarekin lotutako argitalpen bereziak ! Software kurrikularra: Bigarren ziklorako dauden programetatik, ikasleen beharren arabera, ondokoak erabiltzea proposatzen dugu: o Ulermena. Ikasleen ulermen gaitasuna garatzea helburu duten hainbat jarduera.
82
o
o o
Adierazpena. Erabilera zuzena. Hizkuntzaren erabileran ohiko diren hutsegiteak saihesteko jarduerak: deklinabideari, aditzaren erabilerari, ortografiari dagozkienak. Kohesioan aurreratzen. Antolatzaileen erabilerarekin lotuta jarduerak. Perpausak berridazten.
! Bideoa: Munduan hizkuntzak mila izeneko bideo emanaldietan oinarritzen dira unitate honetako hainbat jarduera.
Munduan hizkuntzak mila
Unitateko jarduerak
Ginea Berrian mila hizkuntza
5
Hizkuntza komunikazio-tresna bat baino zerbait gehiago
7
Europa Batasuneko hizkuntzak
9
3.4. Zehar lerroak Giza eskubideak Zehar lerroen helburuetako bat, egungo talde-arazoak analizatzeko gaitasuna garatzea da, arazo horiei eta izan ditzaketen konponbideei buruzko iritzi kritikoa landuz, eta maila pertsonal eta sozialean aurre eginez. Gure gizarteko hizkuntz errealitatean ematen diren arazoen identifikazioa, horien kausen analisia, batetik, eta gizarteko hizkuntz aniztasunaren onarpena eta izaera horrek suposatzen duen aberastasunaren balorazioa, bestetik, aipatutako helburu horren baitan kokatuko dira, eta pertsona kritiko eta toleranteen heziketan lagunduko dute.
3.5. Aniztasunaren trataera Aniztasuna tratatzeko, unitate honetan ondoko estrategia metodologiko hauek erabili ditugu: ! Helburu estandar gehienak graduatuz, oinarrizko helburuak formulatu ditugu. ! Hainbat jardueren erantzuna irekia da, horrek ikasle guztien partehartzea ahalbideratzen du. ! Proposatutako zereginak konplexuak direnean, burutze prozesua oso gidatuta aurkezten dugu, laguntza handiagoa behar duten ikasleek ere egin ditzaten. Horrelakoetan zereginaren emaitzan egongo da aldea. Bestalde, gidatutako lanproposamen horiek ikasleek izango dituzten zailtasunei antzematen lagunduko diote irakasleari, eta aldi berean, bakoitzaren ezaugarriei dagozkien errefortzuzko neurriak ahalik eta azkarren hartzen lagunduko diote. ! Lanerako taldekatze-motak konbinatzen ditugu: norbanakoa eta lankidetza. Ikasleen taldekatze-moten aniztasunak haien gaitasun, interes eta jarrerei buruzko informazio ugari ematen du, egoera ezberdinetan behatu bai ditzake ikasleak, eta, ondorioz, bakoitzaren beharrei erantzuna emateko estrategiak planifika ditzake irakasleak.
3.6. Beste arloekiko erlazioa ! Curriculumeko beste hizkuntzekiko erlazioa Unitate honetan hizkuntzaren izaera soziala eta hizkuntzen arteko kontaktutik eratorritako fenomenoak landuko dira, batetik, eta azalpen testua, bestetik. Bi alderdi horien lanketak
83
Euskara 2. mailako Euskarak bizi gaitu izeneko unitatean dute oinarri, eta Lengua eta Literatura 4. mailako Las lenguas que nos rodean izeneko unitatean berreskuratuko eta sakonduko dira bi asmori erantzunez: a) gaiaren eta diskurtso mota honen konplexutasuna dela eta, bi hizkuntzetan komunak dituzten edukiak nahiz estrategiak eta ikasle batzuek oraindik ere bereganatu ez dituztenak lantzeko beste aukera ematea; b) gaiaren inguruan ezagutzak zabaltzea eta diskurtso mota honetan gaztelaniak berezko dituen eduki linguistikoak lantzea.
! Beste jakintza-gaiekiko erlazioa Curriculumeko hainbat arlotako ezagutza barneratzeaz gain, ezagutza hori adierazten ikasi behar du ikasleak. Uste okerra da zerbait esateko edo adierazteko, esan behar den hori jakitea besterik ez dela behar. Dakiguna adierazteko ez da nahikoa jakitea; hizkuntza estrategikoki erabiltzen jakin behar da, dakiguna hobeto komunikatu eta irudikatu ahal izateko. Izan ere, hizkuntza ezagutzaren eramailea baino gehiago da, ikaskuntzaren beraren bultzatzaile bihurtzen baita curriculumeko arlo guztietan. Ikuspegi horretan oinarrituta, unitate honek lotura estua du, bereziki, Natur eta Gizarte Zientziekin. Aipatutako arloetan sarritan eskatzen zaie ikasleei fenomenoen edo gertakarien zergatiak bilatzea, horiengan zergati horiek duten eragina identifikatzea, prozesu bat esplikatzea, laburpenak egitea... eta hori guztia modu ulergarrian adieraztea. Baina eskatzea ez da nahikoa, jakintzat ematen den hori guztia irakatsi egin behar zaie ikasleei. Hortaz, unitate honetan eginiko azalpen-testuaren ulermenerako eta ekoizpenerako estrategien lanketak aplikagarritasuna du aipatutako arloetan, beti ere, estrategia horien aplikazioa modu kontzientean eta ikuspegi beretik egiten bada.
3.7. Jardueren analisia 3.7.1. Helburu didaktikoen eta jardueren arteko erlazioa Helburu didaktikoak
Jardueren zenbakiak 1, 2, 3, 4, 6, 7, 8, 9, 10, 11, 12, 40, 41
1
3, 5, 7, 13, 14, 15, 16, 17
2
15, 16, 18, 19, 20
3
21, 22
4
23, 24, 25, 26, 31
5
27, 28, 29, 30, 31, 32
6
33, 34, 35
7 8
27, 28, 29, 30, 33, 34, 35, 36, 37, 38, 39
84
3.7.2. Unitateko atalei eta jarduerei buruzko informazioa IKAS NORABIDEA Atal honen lehen orrialdean, unitatean zehar ikasiko dituzten eduki nagusiak azaltzen dizkiegu ikasleei. Bigarrenean, aldiz, kontzeptuzko eta prozedurazko eduki horien lanketaren ondorioz, unitatearen amaieran zein lorpen bereganaturik edukitzea espero dugun. Beste modu batera esanda, modu erraz batez helburu didaktikoak aurkezten dizkiegu ikasleei bigarren orrialdean. Ikas- norabidea, bi orriak hartuta, horizontalean irakurri behako litzateke, modu horretan ulertu ahal izango baitute ikasleek zer eta zertarako ikasi behar duten. Irakasleak gidatuko du IkasNorabidearen ozeneko irakurketa, prozesuan zehar beharrezko azalpenak ikasleei emanez.
MUNDUAN HIZKUNTZAK MILA Unitatearen ardatza den hausnarketa gaiarekiko, munduko hizkuntza aniztasunarekiko eta haietako hainbaten egoera eta egoera horren eragileekiko ikasleen aurretiko ezagutzak aktibatzea du helburu atal honetan proposatuko jarduera multzoak. Horrekin batera gaiarekiko ikusmina eta jarrera baikorra suspertzea ere nahi genuke. Zenbakia 1
H. D. 1. E./1. O.
A. K. A/B/C
Mota IKERKETA
Kudeaketa ELKARLANA
Iradokizunak: Inork ez daki zehatz zenbat hizkuntza hitz egiten diren gaur egun munduan. Arazoa gehiago areagotzen da hizkuntza bat zer den definitzerakoan adostasun eza agertzen denean, esate baterako: dialektoak, hizkuntzatzat har al ditzakegu? Hona eztabaidagai horri dagokionean egun indarrean dagoen iritzia. Ezin dira hizkuntzatzat hartu estatus jakin bat lortu dutenak soilik; era berean, ez dira estatu bateko hizkuntza bakarrak agintariek askotariko interesen zerbitzupean indartu eta hedatu nahi dituztenak. 5000 hizkuntza baino gehiago dago munduan. Horiei aldaerak eta erabilera modu berriak gehitu beharko genizkieke. Izan ere, hizkuntzak etengabe aldatzen dira. Batzuk jaiotzen diren heinean, desagertzen dira besteak. Hortaz, kontu handiz hartu behar dira taulan emandako estatistika datuak. Taulan emandako datuak behatuz hipotesien formulazioa bideratzea du helburu jarduera honek eta, horrekin batera, baita eremu akademikoan nahiz ohiko bizimoduan presentzia handia duen informazio-testu mota honen irakurketan ikaslea trebatzea ere. Taula baten irakurketak informazioa interpretatzeko gai izatea eskatzen du: informazioa konparatzea, desberdintasunak bilatzea inferentziak egitea, datuak erlazionatzea, lerro artean irakurtzea, besteak beste. Jarduera talde txikian egin ondoren, ikasleek gela osoaren aurrean azal ditzakete eskatutako interpretazioen ondorioak. Erantzunak: a. Asian (2.165) b. Europan (225) c. Europan (4.300.000) d. Ozeaniak (30 milioi) e. Ozeaniak (27) f. Ozeanian (48,2) g. Kontinente guztien artean, estatu eta biztanle kopuru txikiena Ozeaniak badu ere, bertan ematen dela hizkuntza aniztasunik handiena.
85
h. Estatu bat, hizkuntza bat identifikazioa oso okerra dela; izan ere, munduan 224 estatu egonik, taulako datuen arabera 6.703 hizkuntza hitz egiten dira. Zenbakia 2
H. D. 1. E./1. O.
A. K. A/B/C
Mota IKERKETA
Kudeaketa ELKARLANA
Iradokizunak: Lurraldeei dagokienez, hizkuntzen mugatzeak eragin historiko, geografiko, politiko, sozial eta kulturalen emaitza direla ohartarazi nahi ditugu ikasleak jarduera honetako lehenengo hiru galderen bidez. Euskarari lotuz, behar izanez gero, Euskal Herria osatzen duten lurralde administratiboetako hizkuntz legediari buruzko testu bat erabil dezakete ikasleek: Informazio Liburuko 65 eta 66. orrietan dagoena. Testua irakurri ondoren, talde txikian, ikasleak honako ondorioetara iristea nahi genuke: "
Bi estatutan banatuta dago Euskal Herria.
"
Euskal Herria osatzen duten administrazio lurralde bakoitzak hizkuntzen inguruko lege-egoera desberdina du.
"
Euskal Autonomi Elkartean euskara eta gaztelania biak dira ofizialak eta Ipar Euskal Herrian, berriz, frantsesa da hizkuntza ofiziala eta euskarak ez du inolako ofizialtasunik.
"
Euskal hiritar guztiek ez dituzte hizkuntza eskubide berak.
Gure inguru hurbilean ematen den hizkuntza aniztasunaz ohartzearekin batera, oro har, edozein hizkuntzaren eta, bereziki, euskararen balioari buruz pentsatzen dugunaren eta erabiltzeko unean egiten dugunaren artean sarritan erakusten ditugun kontraesanak agerian jartzea da hurrengo jardueren helburua. Euskarak oraindik ere bizi duen diglosia egoera jarri nahi genuke agerian: erabilera eremu pribatu eta behe mailako funtzioetara murrizteko joera handia da eta erdarak ordezkatzen du goi mailako eta prestigio handiagoko erabileretan. Interesgarria litzateke jarrera horren inguruko hausnarketa egitea talde handian.
Zenbakia 3
H. D. 1.-2. E./1.- 2. O.
A. K. A2/C
Mota ANALISIA
Kudeaketa ELKARLANA
Iradokizunak: Munduan egun ematen ari den hizkuntz fenomeno bat eta haren kausak azaltzen dituen testu bat irakurri eta aztertu behar dute ikasleek jarduera honetan, bertan aurkezten den fenomenoari esanahia emanez eta bere kausak identifikatuz. Zeregin horretarako galdera sorta bat ematen zaie. Testua konplexutasun handikoa denez, bai gairen aldetik, bai eta bertan azaltzen diren kontzeptu kopuruaren aldetik, proposatutako azterketa talde txikietan egitea proposatzen dugu. Amaitu ondoren, talde bakoitzak bere erantzunak ahoz adieraziko dituzte. ERANTZUN POSIBLEAK 1) Zer esan nahi du hizkuntzen homogeneizatze kontzeptuak? Ingurune geografiko batean dagoen hizkuntz aniztasunaren gainetik, hizkuntza jakin bat edo batzuk nagusitzea, hiztun gehienek hizkuntza nagusi horretan hitz egitera bultzatuz.
86
2) Hizkuntzen homogeneizatze prozesuaren eragileak. Eragileak izendatzea ez da zaila testuak argi markatzen baititu, zailagoa da termino horiek esanahi egokiz janztea. Hortaz, erabiltzen dituzten terminoen esanahia ezagutzen dutela ziurtatu beharko genuke, behar izanez gero, hiztegia kontsulta dezatela aholkatuz. a) Historia zehar: # Arrazoi politikoak: legeak egin izan dira lurralde jakin batean dauden hizkuntzetatik bat besteekiko gailentzeko. # Genozidioak: arrazoi politiko, etniko edo erlijiosoengandik, giza talde jakin bat sistematikoki suntsitzen denean, hiztunekin batera desagertzen da hizkuntza. # Deportazioak: arrazoi politikoak direla medio, giza talde bat erbesteratzean denean, haien hizkuntza propioa ere galzorian jartzen da. Izan ere, erbesteratuak izan diren lurraldeko hizkuntza ikastera eta erabiltzera behartuta aurkituko baitira. # Hiztunen jarrera. Hiztunek euren hizkuntzari baliorik ez ematean, ez dute erabiltzen, ezta ere euren seme-alabei irakasten, eta jokabide horrekin hizkuntzaren transmisioa galtzen da. b) Gaur egun. # Zoritxarrez, lehengo eragile guztiei beste berri bat gehitu beharko genioke: turismoa. 3) Euskaran eragin duten faktoreen artean, arrazoi politikoak eta hiztunen jarrera aipa ditzakegu. 4) Ikasleek euren esperientzian oinarrituta emango diote erantzuna galdera honi. Izan daiteke ingelesa, frantsesa, alemanera... Gauza bera esan daiteke turismoak hizkuntz ordezkapenean duen eragina ilustratzeko adibidea ematerakoan. Hor ere norberaren esperientzia izango da oinarri. 5) Gure aitona-amonen garaian, zoritxarrez, asko ziren euskaraz hitz egitea lotsatzen zirenak, baserritarrak zirenaren adierazle zen hori, eta baserritarra izatea kaletarra baino gutxiago izatea zen beraientzat, kultura gutxiko pertsona izatearen pareko, alegia. 6) Komunitate askotako hizkuntzak desagerraraztea.
PROIEKTUA: GAI BATI BURUZKO ZALPENA Unitate honetan proposatzen den proiektuak munduko hizkuntza aniztasunari, haietako hainbaten (horien artean euskararen) egoerari eta egoera horien eragileei buruz ikuspegi orokorragoa edukitzea du abiapuntu, eta hizkuntzei eta haien hiztunei buruzko aurreiritzien aurrean, hizkuntza guztiek duten balioaz jabetzea du helburu. Horrekin guztiarekin hizkuntz errealitate pertsonala eta soziala era kritikoan aztertu eta eraldatzeko gaitasuna garatu nahi da ikasleengan. Horretarako zeregin eta urrats zehatzak proposatuko zaizkie unitatean zehar: ! Hizkuntz errealitatea aztertzeko beharrezko kontzeptu soziolinguistikoak jasoko dituzte.
87
! ! !
Informazio testuen analisi eta sintesi prozesuei jarraituz hainbat hizkuntzen egoera ezagutzeko eta ulertzeko aukera izango dute eta, era berean, nork bere testua idazteko beharrezko ezagutzak barneratzeko. Gaia hautatu ondoren, hari buruzko informazioa iturrietan bilatu eta nork bere testu idatzia sortuko du, ekoizpen prozesu orok bere baitan biltzen dituen urratsei erreparatuz: planifikazioa, testualizazioa eta berrikusketa. Testu idatzia ahozko testu bilakatzeko ikasitako prozedura aplikatuz, ikasle bakoitzak ahoz azalduko du bere lana.
ZER DAKIZU? Ohi bezala, unitateko helburu didaktiko batzuei dagokienez ikasleen aurre-ezagutzak ebaluatzeko jarduerak proposatzen dira atal honetan. Helburua, beraz, ikasle bakoitzaren eta talde osoaren abiapuntua ezagutuz eta dakitena eta ikastea proposatzen zaienaren arteko distantzia antzemanez, irakatsi eta ikastearen prozesua ikasleen beharrei egokitzeko informazioa jasotzea da. Errealitate soziolinguistikoarekin zerikusia duen helburu didaktikoaren aurre-ebaluaketa egiteko balio dezake lehenengo jarduerak jarduera. Ikasleek aurreko ikasturtean landutako kontzeptuak azaltzen baitira bertan, eta ikasitako horretatik zer duten gogoan ezagutu nahi da. Ahozko azalpen-testu batean fenomeno jakin baten kausak eta arazo bati emandako konponbideak identifikatzeko gaitasuna behatu nahi du, besteak beste, bigarren jarduerak. Eskatutako identifikazioa ez da berria ikasleentzat, bigarren mailako hirugarren unitatean landu baitute. Beraz, aurreko lan hori oraingo honetan egingo denaren oinarria izango da.
Zenbakia 4
H. D. 1.E./1. O.
A. K. A2/C
Mota APLIKAZIOA
Kudeaketa NORBANAKOA
Iradokizunak: Hainbat gazteren egoera soziolinguistikoari buruzko testuen irakurketa gidatua eginez, hizkuntzen arteko ukipen egoeretan ematen diren fenomeno batzuk identifikatu beharko dituzte ikasleek. Horretarako, eskaintzen den galdetegiaren bitartez, aurrez landutako kontzeptuen esanahia testuek deskribatzen duten errealitatearekin erlazionatu beharko dituzte ikasleek eta, aldi berean, testu horietako hainbat informazio inplizitu inferitu. ERANTZUNAK 1 . Kontsulta iturriak erabiliz, haur bakoitza bizi den estatuko hizkuntza ofiziala zein den bilatzea izango da abiapuntua. Une egokia da ondoko hau ikasleei gogorarazteko: estatuen izenak maiuskulaz idazten dira, hizkuntzenak, aldiz, minuskulaz. Indonesia: indonesiera Israel: hebraiera eta arabiera Zeelanda Berria: ingelesa Etiopia: amharera Finlandia: suomiera edo finlandiera eta suediera Bolivia: gaztelania, aimarera eta ketxuera 2. Haur batzuen ama-hizkuntza. HALIYAH: makasarera RAINI: laponiera GABY: ingelesa
88
3. Elebidunak zein diren aipatzean, erantzuna arrazoitzea eska beharko genieke ikasleei. HALIYAH: indonesieraz gainera, makasar hizkuntza hitz egiten du. GABY: ingelesez eta hebraieraz hitz egiten du. DIEGO: aimaraz eta gaztelaniaz. RAINI: laponieraz eta suomieraz. NGAWAIATA:derrigorrez jakin behar du ingelesez hitz egiten ere, maorierakein batera Zeelanda Berriko hizkuntza ofiziala baita ingelesa. 4. ZENAS litzateke elebakartzat har dezakegun haur bakarra, nahiz eta une honetan ingelesez ikasten hasita egon. 5. Komunitate batean bi hizkuntza eremu eta xede desberdinetarako erabiltzearen ondorioz, haietako baten bestearekiko mendekotasun harreman gertatzen den egoera da diglosia. Hizkuntzaren erabileran bereizketa sortzen da: bata erabilera jasoetako (administrazio, komunikabide, hezkuntzako) hizkuntza eta bestea maila apalagoko (familia giroko, lagunarteko) hizkuntza bihurtzen delarik. Aztertutako testuetan, Haliyah izeneko haurrak bizi du egoera hori, izan ere, makasar hizkuntza familia giroan soilik erabiltzen baitu. 6. Galdera honen erantzunak ikasle bakoitzak bizi duen hizkuntz errealitatea du oinarri. Ez baita berdina ikasle guztien ama-hizkuntza, ez eta hizkuntza bakoitzaren erabilerari dagokionean egiten duen bereizketa.
Zenbakia 5
H. D. 2.E./2. O.
A. K. A1
Mota APLIKAZIOA
Kudeaketa NORBANAKOA
Iradokizunak: Emandako eskema lagun, bideoz eskainitako erreportaje batean esplikatzen den fenomenoaren kausak eta horrek sortutako arazoa nahiz hari emandako konponbideak identifikatzeko ikasleek duten gaitasun maila baloratzeko aukera bat eskaintzen du jarduera honek. Izan ere, maila honetako identifikazioa geroago unitatean zehar landuko ditugun testu-sekuentzien oinarri baita. Ginea Berrian mila hizkuntza izeneko erreportajearen edukia entzuten hasi aurretik, entzutearen helburua zein den jakin behar dute ikasleek, hau da, zer den testuan identifikatu behar dutena. Bi aldiz entzungo dute testua: lehenengoan, testuaren eduki orokorraz jabetuko dira; bigarrenean, oharrak jasoko dituzte. Behin hori eginez gero, tarte bat izango du ikasleak eskatutako zereginari bere kabuz erantzun egokia emateko eta zuzen adierazteko. ERANTZUNAK
89
FENOMENOA
KAUSAK 1. Uhartearen erliebea. 1.1. Mendizerra garai batek zeharkatzen du Ginea Berria bi zatitan banatuz. 1.2. Ibai zabal eta sakonak. 1.3. Ohian zabalak.
1.500 hizkuntza inguru hitz egiten da Ginea Berrian.
$
2.
Biztanleen jatorria eta ondorengo historia. 2.1. Jatorri ezberdineko giza taldeak. 2.2. Giza talde bakoitzak bere ama-hizkuntza.
3.
Historian zehar jasan izan duen kolonizazio etengabea. 3.1. XVI. mendean: portugesak 3.2. XIX. mendearen amaieran: nederlandarrak, alemaniarrak, britainiarrak,australiarrak. 3.3. ...
ARAZOA
KONPONBIDEA 3.
Errealitate eleanitz horretan komunitate linguistiko ezberdineko kideek zailtasunak eduki ditzakete elkarrekin erlazionatzeko, salerosketak egiteko edo ezkontzeko.
$
Zenbait tokitan ingelesa ikasi dute eta hizkuntza horretan gauzatzen dituzte ama-hizkuntza ezberdina dutenen arteko komunikazio harremanak.
4 . Beste toki batzuetan pidgina sortu dute funtzio hori betezeko: beren ama-hizkuntzaren egitura sinplifikatuz eta kanpotik etorritako beste hizkuntza baten hiztegia txertatuz.
EREDUA AZTERTZEN: HIZTUNAK ETA HIZKUNTZAK Hizkuntzen dimentsio sozialaz jabetzen joan daitezen, munduko hainbat hizkuntzen egoerari, egoera horien eragileei eta hizkuntzen arteko kontaktutik erator daitezkeen fenomenoei buruz hitz egiten duten ahozko testuak zein testu idatziak eskaintzen dizkiegu ikasleei unitatearen atal honetan. Horrelako gaiak soziolinguistikaren eremuari dagokion terminologiaren erabilera eskatzen du, ikasleentzat arrotzat izan daitezkeen kontzeptuak, alegia. Kontzeptuak berez eta zehazki ezagutza-arlo bati dagozkion hitz edo terminoak dira. Hau da, ezagutza-arlo zehatz batekin lotutako gaiak zuzen ulertzeko beharrezkoak diren hitzak dira. Baina kontzeptuek ez dute soilik testuen ulermenerako balio (nahiz eta hitzak egoki erabiltzea ondo ulertu izanaren adierazgarri argia den), mezua ondo adierazteko ere behar-beharrezkoak dira. Komunikazio-testuinguru batean dagokion hitza esatea mezua argi eta zorrotz emateko baldintza garrantzitsua da. Hortaz, langai den ezagutza-arloarekin lotuta emandako nahiz iturrietan bilatutako testuak ulertzeko eta norberak sortutakoak adierazteko ikasleek behar duten gaitasun semantikoa zabaltzearren proposatzen dugu hiztegi soziolinguistikoaren sorkuntza.
90
Ez dugu zuzenean ematen kontzeptuen esanahirik. Aitzitik, emandako testuen azterketaren ondorioz, ikasleek beraiek hornitu behar dituzte esanahiez. Azterketa horrek, bestalde, ikasleen jarrera kritikoa garatzen lagunduko du: hizkuntz aldaketen prozesuei buruzkoa, hizkuntzen arteko kontaktutik sortzen diren fenomenoei buruzkoa eta ingelesa edo frantsesa bezalako hizkuntza frankoen indarra hartzearen aurrekoa. Azken batean, soziolinguistikako oinarrizko ezagutzak edukitzeak, egungo gizartearen errealitate eleanitza hobeto ulertzen lagun diezaieke ikasleei, hizkuntza guztiak eta haien hiztunak errespetatzen eta hizkuntza batzuek eta haiekin batera erabiltzen dituzten komunitateek jasaten duten zapalkuntzaren aurrean jarrera kritikoa hartzen. Zenbakia 6
H. D. 1.E./1. O.
A. K. A2/B2/C
Mota APLIKAZIOA
Kudeaketa NORBANAKOA
Iradokizunak: Aipatu berri dugunaren ildotik ekingo diogu Hiztegi Soziolinguistikoa sortzeko fitxen osatze lanari. _ Hasteko, aurreko sekuentzian ikasleek erabili dituzten terminoak jasoko ditugu, bakoitzaren definizioa modu ulergarrian idatziz. - Hiztun elebakar. Hizkuntza bakarra dakiena. - Hiztun elebidun. Bi hizkuntza dakizkiena. - Hiztun eleanitz. Hiru hizkuntza edo gehiago dakiena. - Diglosia. Komunitate batean bi hizkuntza eremu eta xede desberdinetarako erabiltzearen ondorioz, haietako baten bestearekiko mendekotasun harreman gertatzen den egoera _
Hurrengo orrialdean osatzeko emandako testua lagun, Hiztegi Entziklopedikoa kontsultatuz idatzi beharko dituzte ikasleek jarduera honetako bigarren proposamenean eskatutako terminoen definizioak. Baina ez dituzte guztiak sarrerako hitz gisa topatuko hiztegian, arrazonamendu logikoaz baliatu beharko dira eskatutako zeregina burutzeko. Hortaz, iturrien erabileran trebatzea izango da jarduera honen beste helburuetako bat. Hona burutu beharreko prozesuaren urratsak: -
Hasteko pidgin terminoaren esanahia bilatu beharko dute hiztegian: hizkuntza jakin baten sistema linguistikoaren sinplifikazioa, komunikazio mugatu eta murriztu bat bideratzen duena eta normalean, hiztunaren ama-hizkuntza ez dena. Bistakoa denez, maila horretako definizioak ez die kontzeptuaren esanahia argituko ikasleei. Hortaz, eskuineko orrian hitz horretatik abiatutako geziak markatzen duen testua irakurtzea aholkatzen dugu, euskaran oinarritutako marinel-pidgina existitu dela ezagutzearekin batera, haren adibideak irakurriz, terminoari esanahi egokia eman diezaioten.
-
Aurreko definizioan azaldutako beste termino bat dugu definitzeko ondoren: amahizkuntza alegia. Termino hau ez dute bere horretan hiztegian aurkituko, ondorioz, arrazonamendu logikora jo beharko du ikasleak zeregin horretarako. Hizkuntza izango da sarrerako hitza, eta horren azpisarreretako batean aurkituko du ama-hizkuntzaren esanahia: haurtzaroan ikasitako lehen hizkuntza edo hizkuntzak, gehienetan gurasoengandik ikasita. Une honetan eska diezaiekegu ikasleei bakoitzaren ama-hizkuntza zein den adierazteko.
91
-
Erromantze terminoaren definizioa idaztea da azkeneko zeregina. Hitz honi dagokionean, berehala topatuko ikasleak definizio bat: Erromantze. Hizkuntza erromanikoetako bakoitza. Baina zer daki ikasleak hizkuntza erromanikoei buruz? Aurrekoan bezala, definizio horrek ez dio terminoaren esanahia argitzen ikasleari. Hortaz, erromaniko hitza begiratuz osatu beharko luke eskatutako terminoaren definizioa: Erromantze. Latinetik sortutako hizkuntza. Baina zer dakite gure ikasleek latinari buruz? Horra sokatik tiratzen segitzeko aukera eman dezakeen beste hitz bat.
Zenbakia 7
H. D. 1.-2.E./1.-2.O.
A. K. A/B/C
Mota ANALISIA
Kudeaketa NORBANAKOA
Iradokizunak: Gaia ikuspegi beretik garatzen duten testuen azterketaren ondorioz, eskatutako kontzeptuak esanahiez hornitu behar dituzte ikasleek. Proposatutako azterketak helburu bikoitza du. Alde batetik, eta aurrez aipatu dugun legez, ikasleak oinarrizko kontzeptu soziolinguistikoen esanahiaz jabetzea, termino horiek azaltzen diren testuinguruan duten esanahia inferituz edo interpretatuz. Zeregin horrek testua arretaz irakurtzera edo entzutera behartuko ikaslea, besteak beste, entzute edo irakurtze asmoari dagokion informazioa identifikatzea, azpimarratzea, oharrak jasotzea, jasotzako informazioa birmoldatzea... eskatu dio ikasleari. Hizkuntza zer den ohartuz, edozein hizkuntzak eta, bereziki, euskarak duen balioaz jabetzea da bigarren helburua. Testuen ordena ikasleen liburuan bestelakoa bada ere, bideoz emandako erreportajea aztertzetik abiatzea proposatzen dugu: Hizkuntza komunikazio-tresna bat baino zerbait gehiago. Ahozko diskurtsoa denez, informazioa emateko igorleak erabilitako hizkuntz erregistroa testu idatzietan erabilitakoa baino maila baxuagokoa da eta adibidez hornitua. Horrek guztiak mezuaren ulermena errazten dio ikasleari, eta beste bi testuak hobeto ulertzeko bidea ireki. Jarduera banaka egin ondoren, talde txikian erantzunak partekatzea proposatzen dugu. Egin beharreko aldaketak egin ondoren, ahoz, talde handian azalduko dituzte ondorioak. Azkeneko fase honetan beharrezkoa da irakaslearen parte-hartzea: emandako erantzunen egokitasuna baloratzeko, adierazpen moduari dagokionean okerrik balego haiek zuzentzeko ereduak emateko, testuak modu inplizituan transmititzen dituen balioak agerian jartzeko (Zertan datza hizkuntza baten balioa? Zergatik gal dezake hizkuntza batek bere nortasuna? Noren esku dago hizkuntza baten bizi iraupena?...). ERANTZUN POSIBLEAK Bideoa 1. Zertarako sortu ziren hizkuntzak? Gizakien komunikazio beharrei erantzuteko, hau da, giza taldeak elkarrekin komunikatzeko. 2 . Giza talde bat, bere hizkuntza edozein delarik ere, ondo moldatzen delako bere eguneroko eta oinarrizko komunikazio beharrak asetzeko. 3. Hizkuntza komunikaziorako tresna da, eta horretaz gainera: # Gizarte eta herri jakin baten kulturaren eta historiaren isla da. # Herri batek nola pentsatzen duen eta munduari nola begiratzen dion erakusten duen adierazlea da.
92
4. Ez da egia. Izan ere, euskal lexikoa aztertuz, argi ikusten da beste hizkuntza batzuetatik hartutako hitzak ditugula, esate baterako: zeltikoak (zilar, hartz hogei), arabiarrak (alkandora, azoka, azenario), latindarrak (ezpata, tipula, gauza). Fenomeno horrek frogatzen du antzinako euskaldunek hizkuntza horiek hitz egiten zituzten herriekin harreman motaren bat izan zutela. 5. Hizkuntza txikia edo minoritarioa. Hiztun gutxi duen hizkuntza. 6. Hizkuntza handia edo maioritarioa. Hiztun asko duen hizkuntza. 7. Txinako mandarina, ingelesa eta espainiera edo gaztelania. Definizioak Hizkuntza. 1. Komunitate bateko kideen arteko komunikazioa ahalbideratzen duen tresna. 2. Giza talde baten identitate zeinua. # Herri batek pentsatzeko eta mundua ikusteko duen moduaren adierazlea. # Herri baten kulturaren zein historia ezaugarrien isla. Hizkuntz komunitatea. Hizkuntza bera erabiltzen duen eta elkarrekin komunika daitezkeen gizakiek osatzen duten taldea. Erabilera eremua. Hizkuntza bat erabiltzen den esparru edo gunea, hala nola, etxea, lagunartea, eskola, administrazioa, komunikabideak... Hizkuntz ordezkapena. Hizkuntza baten lekua beste batek hartzen duenean gertatzen den egoera, hiztunek baliorik ematen ez diotelako, edo behar sozial jakin batzuk betetzen ez dituelako, euren hizkuntza alde batera uzten dutenean. Hizkuntza handia edo maioritarioa. Hiztun asko duen hizkuntza. Hizkuntza txikia edo minoritarioa. Hiztun gutxi duen hizkuntza. Hizkuntza gutxitua edo minorizatua. Botere politikoek errekonozitu gabeko hizkuntza izanik, hiztunek etxerako edo lagunarterako soilik gordetzen duten hizkuntza, erabilera eremu jasoetan estatuko hizkuntza nagusia erabiltzera behartuta daudelarik.
Zenbakia 8
H. D. 1.E./1.O.
A. K. A2/B2/C
Mota APLIKAZIOA
Kudeaketa NORBANAKOA
Iradokizunak: Mapan agertzen diren hizkuntzak baino gehiago hitz egiten dira Europako estatuetan, baina jarduera honetan bertan azaltzen direnei soilik egingo diegu kasu. Aipatutako hizkuntzak zein estaturi dagozkien adierazterakoan, espazio laburrean azaltzen direlako zailtasunen bat suposa dezaketen haien erantzuna soilik eskaintzen dugu: Estatuak Espainia Frantzia Suitza Eslovenia Italia
Hizkuntzak gaztelania edo espainiera, katalana, euskara, galiziera frantsesa, euskara, katalana, okzitaniera, korsikera, bretoiera alemaniera, frantsesa, italiera, erromantxera esloveniera, alemaniera italiera, sardiniera, siziliera
93
Zenbakia 9
H. D. 1.-2.E./1.-2.O.
A. K. A1/B/C
Mota ANALISIA
Kudeaketa NORBANAKOA
Iradokizunak: Sekuentzia honen helburuaren lorpenerako, beste erreportaje bat dugu aztergai jarduera honetan: Europa Batasuneko hizkuntzak. Bertan aipatzen diren estatuei berriak gehitu beharko genizkieke egun. Baina oker horrek ez du oztopatzen jardueraren helburua: testua arretaz entzunez, eskatutako kontzeptu soziolinguistikoei esanahia ematea. Jarduera banaka egin ondoren, talde txikian erantzunak partekatzea proposatzen dugu. Egin beharreko aldaketak egin ondoren, ahoz, talde handian azalduko dituzte ondorioak. ERANTZUN POSIBLEAK a) Goi-mailako funtzioak betetzen dituzte hizkuntza batzuek. Zer esan nahi du horrek? Erabilera jasoetako hizkuntzak direla, hau da, instituzio, erakunde zein komunikabideetako hizkuntza direla. Eremu horietan sorten diren harremanak, batik bat idatzizkoak, hizkuntza horretan ematen direla. b) Behe-mailako funtzioa betetzen dituzten hizkuntzak, zein erabilera eremutara leudeke mugatuta? Eremu pribatura: etxean, lagunartean... erabiltzen diren hizkuntzak dira. - Hizkuntza ofiziala: Estatuko aginte politikoak goi- mailako funtzioetan erabiltzeko hautatutako hizkuntza da. - Hizkuntza bat egoera normalizatuan dagoela kontsideratzeko, erabiltzen den estatuaren zein herriaren mugen barne hizkuntz funtzio guztiak betetzeko aukera eman behar die hiztunei, bereziki, goi-mailakoak. Amaitu ondoren, ondorengo hausnarketara bultza ditzakegu ikasleak: Zein da euskararen egoera? Hizkuntza normalizatutzat har al dezakegu? Zergatik? Zenbakia 10
H. D. 1.E./1.O.
A. K. A2/C
Mota APLIKAZIOA
Kudeaketa ELKARLANA
Iradokizunak: Talde txikian elkarturik, taulan emandako datuak behatuz hipotesien formulazioa bideratzea du helburu jarduera honek eta, horrekin batera, baita eremu akademikoan nahiz ohiko bizimoduan presentzia handia duen informazio-testu mota honen irakurketan ikaslea trebatzea ere. Taularen irakurketak informazioa interpretatzeko gai izatea eskatzen du: informazioa konparatzea, desberdintasunak bilatzea inferentziak egitea, datuak erlazionatzea, lerro artean irakurtzea, besteak beste. Datuak beraiek baino garrantzi handiagoa dute datu horiez baliatuz ikasleek egin behar dituzten interpretazioak: - Estatuek, bakoitzak bere hizkuntza ofiziala edo ofizialak baditu ere, askotariko hizkuntz komunitateak dituzte euren mugan barne. Datuen arabera, Portugal litzateke salbuespena. - Europa mailan, hizkuntza desberdineko hiztunen arteko komunikazio harremanak gauzatzeko indarra hartu edo eta eman zaion hizkuntza ingelesa bada ere, alemaniera dela hiztun kopuru handiena duena. - Estatuei dagokienez, hizkuntzen mugatze geografikoak faktore politikoetan duela oinarria hein handi batean.
94
Zenbakia 11
H. D. 1.O.
A. K. A2/C
Mota SINTESIA
Kudeaketa NORBANAKOA
Iradokizunak: Aurrez landutako hainbat kontzeptu soziolinguistikoren definizioak ematen zaio ikasleari jarduera honetan. Definizio horietako bakoitzari dagokion terminoa inferitu behar du ikasleak, zeregin horrekin kontzeptuen esanahia bereganatu dutela erakutsiz eta irakasleari oinarrizko 1. helburu didaktikoaren lorpen maila ebaluatzeko parada eskainiz. ERANTZUNAK A) Hizkuntza txikia edo minoritarioa B) Hizkuntza ofiziala C) Hiztun elebiduna D) Hiztun eleanitza E) Hizkuntza maioritarioa F) Hizkuntza minorizatua edo gutxitua G) Ama-hizkuntza
Zenbakia 12
H. D. 1.E.
A. K. A1/B1/C
Mota SINTESIA
Kudeaketa NORBANAKOA
Iradokizunak: Datuak buruz ikasten dira; kontzeptuak, aldiz, esanahia duten terminoak direnez, barneratu ahal izateko ulertu egin behar dira. Hoztaz, landutako kontzeptuen ulermen maila sakonagoa lortzearren ulermen estrategia bat erabiltzen dugu jarduera honetan: galderak formulatzea. Ikasleek galdera egokiak formulatzen ikastea da jardueraren helburua, eta ez hainbeste besteek formulatutako galderei erantzun egokia ematea. Galdera egokiak formulatzea lortzen duten ikasleek ziurtatuta dute kontzeptuen ulermena. Ikasleei joko itxuran aurkezten badiegu ere, irakaslearen esku hartzea eskatzen duen estrategia da ikasleei hemen aplikarazten dieguna. Hasiera batean ez zaie erraza egingo galderak formulatzea, izan ere, gehienetan, detaileei buruzkoak izaten baitira formulatzen dituztenak. Hori dela eta bultzatzen ditugu zailtasun maila desberdineko galderak formulatzea. Irakaslearen zeregina izango da prozesuan zehar galdera horien egokitasuna aztertzen joatea eta ikaslea zeregin horretan gidatzea. Jarduera honek 1. helburu didaktiko estandarra baloratzeko aukera emango dio irakasleari.
95
TREBATZEN I. Sorburuko testuen ulermena Hartzaileari gai jakin bati buruzko jakintzak edo ezagutzak transmititzea helburu duen testuaren igorleak ez du adierazi nahi duen edukia asmatzen. Aitzitik, hainbat iturritako testuak sorburu hartuta, haietan ematen den informazioa birformulatuz sortzen du berea. Testuaren birformulazioak aurrez ondo ulertutako informazioa berridaztea eskatzen du eta, hori eginik, komunikazio-asmoaren baitan, hautatutako informazioa egoki antolatzea. Hortaz, sorburuko testuak ondo ulertzea da informazio-diskurtso ororen ekoizpen prozesuaren lehen urratsa. Baina zer da ulertzea? Ulertzeak, alde batetik, testuko informazioa osatzen duten ideiak elkarrekin erlazionatzea eskatzen dio ikasleari, eta informazio horiek bere aurre-ezagutzekin integratzea, bestetik. Ulermenaren lehen urratsari dagokionean, testutik ateratako esanahiek koherentzia eta osotasuna duen mezua eratu behar dute, non ideia bakoitzak gainontzekoekin erlazio jakina gordetzen duen. Ulermen maila honek testua gogoratzen laguntzen dio ikasleari, ideia nagusiak laburtzen edo eta edukiari buruzko galderei erantzuna ematen. Testuaren errepresentazio horrek hiru maila biltzen ditu bere baitan: a) Mikro-egitura: testuko hitzen zein proposizioen esanahia identifikatzea eta proposizioak euren artean erlazionatzea ahalbideratzen duena. b) Makro-egitura: testuari zentzua eta koherentzia ematen dion ideia orokorra antzematetik eratortzen dena. c) Super-egitura: testuaren edukia antolatzeko moduei erreferentzia egiten diona. Ulermenaren bigarren urratsak, lehenengoa baino sakonagoa denak, testutik ateratako informazioak ikasleak berak dituen ezagutzekin integratzea suposatzen du, haiekin bat egitea. Kasu honetan, barneratzen duena ez da berez testuko edukia, baizik eta eduki horrek iradokitzen dion mundua edo egoera. Bistakoa da, ikuspuntu didaktiko batetik, ulermenaren lehen urratsean eragin dezakegula modu zuzenenean. Hortaz, hainbat testuren azterketa gidatuaren bidez, lehenik eta behin, bakoitzaren esanahi orokorra eraikitzen irakatsi nahi diogu ikasleari sekuentzia honetan: gaia, ideia nagusiak, euren arteko erlazioa eta hierarkia identifikatzen (mikro-egitura) eta testuari zentzua ematen dion ideia orokorra, eta horren ondorioz testuaren komunikazio-asmoa edo helburu orokorra inferitzen (makro-egitura). Testuaren komunikazio-asmoa erreferentziatzat harturik, igorleak edukia antolatzeko erabili duen modua edo sekuentzia mota nagusiaren identifikazioa (super-egitura) jorratuko dugu ondoren.
Zenbakia 13
H. D. 2.E/2.0.
A. K. B2
Mota ANALISIA
Kudeaketa NORBANAKOA
Iradokizunak: Informazio-diskurtsoen helburu nagusia hartzaileari informazioa ematea bada ere, beste asmo mugatuagoak ere eduki ditzakete. Komunikazioan, asmo zehatz horiek gauzatzeko hainbat testu motaz baliatzen da hiztuna. Testu mota hauek biltzen ditugu informazio-diskurtsoen multzoan: a) datuak, esperientziak edo gertakizun sozialak transmititzen dituztenak; b) ideiak edo kontzeptuak esplikatzen dituztenak; c) hartzaileak ekintza bat egin dezan edo portaera jakin bat eduki dezan faseak azaltzen dituztenak.
96
Jarduera honen aurretik emandako informazioaren ulermena ahalbideratzea da hemen proposatzen den zereginaren helburua. Hau da, igorleak helburu zehatz baten baitako informazio mota ematen duela testuan ohartzea, eta eduki hori adierazteko testu mota jakin bat eta ez bestea erabiltzen duela.
Gai jakin bati buruzko ezagutzak transmititzea
Hartzailearen portaeran eragitea
Informazio-diskurtsoa Komunikazio-asmoa
Testu mota
#
Ekintza bat burutu ahal izateko pausuak azalduz.
#
Errezeta
#
Portaera jakin bat edukitzeko pausuak azalduz.
#
Arautegia
# #
Datuak emanez Ezaugarriak deskribatuz Ideiak nahiz kontzeptuak esplikatuz
# # #
Taula, grafikoa Definizioa Artikulu entziklopedikoa, erreportajea, aditu bati elkarrizketa
#
Albistea
#
#
Zenbakia 14
Gertaera sozialen berri ematea
H. D. 2.E/2.0.
A. K. A2
Mota ANALISIA
Kudeaketa NORBANAKOA
Iradokizunak: Aurrez aipatu dugunaren ildotik, iturrietako testuak ondo ulertzea da informazio-diskurtso ororen ekoizpen prozesuaren lehen urratsa. Hortaz, hainbat testuren azterketa gidatuaren bidez, darabilten gaiari dagokionean, ikasleen gaitasun lexikoa eta semantikoa garatzeaz gainera, bakoitzaren esanahi orokorra eraikitzen irakatsi nahi diogu ikasleari jarduera honetan: gaia, ideia nagusiak, euren arteko erlazioa eta hierarkia identifikatzen eta testuari zentzua ematen dion ideia orokorra inferitzen. Inferentzia horren ondorioz, testuaren komunikazio-asmoa edo helburu orokorra inferitzea izango da azken pausua. Bat ez ezik, beste guztiak dira informazio-testuak, baina azken horietako bakoitzak bere komunikazio asmo zehatza du eta, ondorioz, baita horren baitako informazioaren egituraketa ere. Testu bakoitzaren analisia, printzipioz, banaka egitea proposatzen dugun arren, ikasleen gaitasunen arabera, talde txikian ere egin daiteke. Modu batera zein bestera egin, emandako erantzunen egokitasuna talde handian, ahoz, baloratzea aholkatzen dugu, emandako erantzunak arrazoi ditzatela ikasleei eskatuz. Prozesu horretan irakasleak behar adinako argibideak emango ditu.
97
ERANTZUNAK 1. TESTUA ( Prozesu baten faseak, gertaera segida bat aurkezten du) 1. Testuaren gaia. Zertaz edo zeri buruz hitz egiten testuak bere osotasunean? Galeseraren beherakada prozesua. 2. Zelteratik eratorritako hizkuntzak dira guztiak. 3. Horrek erakusleak, bigarren gradukoa izanik, testuan aurrez aipatutako ideia oso bati egiten dio erreferentzia: testu erlijiosoak gales hizkuntzara itzultzeak. 4 . Garai honetan denbora antolatzaileak erakuslea darama berekin (honetan). Horrek markatzen du adierazpen honen balio erreferentziala: testuan aurrez aipatutako XVI. mendeari erreferentzia egitea. 5. Testuaren komunikazio-asmoa. Lehengo aukera ez da baliagarria; izan ere, gaia ez da Gales, galesera baizik. Bigarren aukera ere okerra da, ingelesekin izandako borrokek ez ezik, beste faktore batzuek ere izan dute eragina galeseraren hondamendian: esaterako inmigrazioak. Hortaz, c) da aukera egokia: datek markatzen dituzte prozesuaren faseak. 6. Edukiaren antolaketa. Bi zatitan banatzekotan hauek izango lirateke zatiak: a) Lehengo paragrafoa. Galesera zer den eta non hitz egiten den azaltzen digu igorleak zati honetan. Izenburua: Galesera. b) Beste testu zati guztia. Mendeetan zehar emandako galeseraren beheraka prozesua kontatzen du. Izenburua: Galeseraren hondamendia. 2. TESTUA ( Gertakizun baten kausak esplikatzen ditu) 3. Testuaren komunikazio-asmoa zein den identifikatzeko hiru aukera ematen zaie ikasleei. Horietatik lehenengoa ez da zuzena; izan ere, testuak ez ditu aldaerak deskribatzen, hau da, aldaera bakoitzaren ezaugarriak aipatzen. Bigarren eta hirugarren aukeren artean eduki dezakete zalantza ikasleek; izan ere, hirugarren aukera ere ontzat eman daiteke, baina askoz ere zehatzagoa da bigarrena. Telebista galesean ematen den hizkuntza gertakari baten berri ematen du testu honek hasieran, ondoren, haren kausak edo zergatiak esplikatuz. 4. Komunikazio-asmoa identifikatu ondoren, testuak zein gertakari edo fenomenoren kausak eta kausa horiek zein diren bereiztea eskatzen diegu ikasleei. Azkenik, ondorioa ere identifika dezatela eskatuz. Gertakaria edo fenomenoa
Kausak
Telebista kanal galesean, telebista kate ingelesetan ez bezala, galeseraren aldaera desberdinak erabiltzen dira, modu kontzientea, saio formaletan zein ezformaletan.
- Gales estandarra ingeles estandarra baino malguagoa da. - Hizkuntz aldera bat ez da besteak baino egokiagotzat jotzen.
5. Telebistan naturaltasunez aldaera anitz erabiltzeak ekarri duen edo dituen ondorioak identifikatu behar dituzte jarraian. Ondorioak -
Ikusleak berea ez den beste aldaerak ulertzea bultzatu ditu. Programei benetakotasuna ematen die.
98
3. TESTUA (Datuak ematen ditu) Testu honi dagokionean, jarduera burutzen hasi aurretik, informazioa aurkezteko ordena eta zatien arteko erlazioa aztertzea komeni da; izan ere, hiru zatitan banatuta baitago testua eta ikasle batzuek zailtasunak eduki ditzakete testuren irakurketa ordenari antzemateko. Gidatze-prozesu hori zenbait galderen bidez gauza dezake irakasleak. Esate baterako: " Testua hiru zatitan banatuta dago. Zati horietako bik, oso nabarmen idatzita dute izenburua. Zein dira izenburu horiek? a) Munduko hizkuntz familiak b) Europako hizkuntz familiak " Bi izenburu horietatik, zein da testuari bere osotasunean dagokiona? Beste modu batera esanda, bi izenburu horietatik, zein da esanahi orokorrena duena? a) Munduko hizkuntz familiak. Horixe da, beraz, testuaren izenburua eta, aldi berean, berau irakurtzeko abiapuntua. " Munduko hizkuntz familiak izeneko testu zatia behatuz, 8. puntuan hizkuntza indoeuroparrak aipatzen direla ohartuko gara. Familia horri dagozkion hizkuntzak zuhaitz itxuran daude irudikatuta orrialdearen beheko testu zatian. Hortaz, horixe izango da bigarrenik erreparatu beharreko informazio multzoa. " Hizkuntza indoeuroparrak aztertzean, zuhaitzen adarretan Europako hizkuntza familiak aipatzen direla ohartarazi behar ditugu ikasleak. Hori guztia eginik has daitezke eskatutako informazioa testuan identifikatzen. ERANTZUNAK 1. Testuaren komunikazio-asmoa: a) aukera da zuzena, testuak ez baitu ezer esplikatzen (arrazoiak eman beharko lituzke horretarako), ez eta ezer kontatzen. 2. Emandako adierazpenetatik zein diren gezurra eta zein okerra inferitzeko, testuak emandako datuak behatu eta alderatu behar dituzte ikasleek. o
Europako hizkuntz familia guztiak familia indoeuroparraren barne kokatzen dira. GEZURRA. Euskara ez baita indoeuroparra.
o
Hizkuntza erromanikoak familia indoeuroparrekoak dira. EGIA.
o
Frantsesa, gaztelania, katalana eta italiera hizkuntza erromanikoak dira. EGIA.
o o
Euskara hizkuntza zeltikoa da, familia indoeuroparrekoa, beraz. GEZURRA. Ingelesa eta daniera hizkuntza germaniarrak dira. EGIA.
o
Hizkuntza eslaviarrek munduko hizkuntz familia autonomoa osatzen dute. GEZURRA. Hizkuntza indoeuroparren adar bat dira.
o
Albaniera, Europako estatu bateko hizkuntza izan arren, hizkuntza indoarioa da, familia indoeuroparrekoa, beraz. EGIA.
99
4. TESTUA (Arazo bat eta hari aurre egiteko konponbideak aurkezten ditu) 1. 2. 3. 4. 5.
Gaia: hizkuntzen zatikatzeko joera. Komunikazio-asmoa: c) Ideia nagusia argitzeko adibidea da. eragozteko, eteteko, joerari aurre egiteko... Arazoari, hau da, hizkuntza baten zatikatzeko berezko joerari aurre egiteko bi irtenbide proposatzen ditu testuak: a) Hizkuntza onartu eta ofizialki babestea. b) Hizkuntza horren normalkuntza bideratzea, haren idazkera finkatuz.
5. TESTUA (Zerbait deskribatzen du haren hainbat ezaugarri aipatuz) 1. Gaia: Galiziera. 2. Emandako izenburua testuko hirugarren paragrafoari legokioke. 3. Lehengo paragrafoa: Galiziera. Bigarren paragrafoa: Ahaidetasunak Laugarren paragrafoa: Galiziera estandarra. 4. komunikazio-asmoa: a). 6. TESTUA ( Informazio asko ematen badu ere, ez da hori igorlearen helburua) 1. Testuaren igorlea: Joxe Ramon Agirreurreta da. Bere karguaren izenean hitz egiten duenez, 1. pertsona plurala erabiltzen du: genuke, dugu, baitaukagu, geure dugun, antolatu dugu... 2. Ikastaroaren helburuak: a) Ahozko harremanei dagokienez, euskaldun berrien eta zaharren arteko zubia txikiagoa izatea. b) Bertako hizkera, Arrasatekoa alegia, modu zuzenean eta aberatsean erabiltzen irakastea. 3. Ikastaroa antolatzearen arrazoiak: a) Arrasaten, ahozko harreman gehienak bailarako hizkeran burutzen dira. b) Euskaldun berriek, bertako hizkera ezagutzen ez dutelako, gaizki erabiltzen dute. 4. Aipatuta paragrafoetan ematen den informazioaren helburua: b) igorleak ondoren esango duen zerbait justifikatzea da. 5. Hirugarren paragrafoan esandakoa aurrez norbaitek esandakoari erantzuna da. 6. Testuaren komunikazio-asmoa: b) aukera. Suposatzen dugu euskaltegietan euskara batua irakatsi behar dela dioen norbaiti erantzun gisa idatzitako testua dela aztergai duguna. Zenbakia 15
H. D. 2.-3.E/2.0.
A. K. A2
Mota APLIKAZIOA
Kudeaketa NORBANAKOA
Iradokizunak: Testuaren helburu nagusiak edo komunikazio-asmo orokorrak edukiaren antolaketa modua markatzen duenez, azken alderdi horri heldu aurretik, aztertutako testuak euren komunikazioasmoaren baitan sailkatzea eskatzen diegu ikasleei.
100
ERANTZUNAK Testuaren helburu orokorra edo komunikazio-asmoa
Testuak
Zerbait deskribatzen du, gaiaren hainbat ezaugarri aipatuz.
5
Arazo bat eta hura konpontzeko, erremediatzeko soluziobideak azaltzen ditu.
4
Hartzailearen pentsaeran edo jarreran eragin nahi du.
6
Fenomeno edo gertakizun baten kausak esplikatzen ditu.
2
Jakintza-gai bati buruzko datuak ematen ditu.
3
Zerbait egoera jakin batean egotea ahalbideratu duen gertaera-segida bat azaltzen du.
1
Sailkapen hori eginik, aurreko zein testu har ditzakegun informazio-diskurtsotzat bereiztea eskatzen diegu: 1, 2, 3, 4, 5. Azkenik, zein azalpen testutzat? 1, 2, 4, 5. Zenbakia 16
H. D. 2.-3.E/2.0.
A. K. A2/B2
Mota APLIKAZIOA
Kudeaketa NORBANAKOA
Iradokizunak: Edukiaren barne antolaketari dagokionez nahiko heterogeneoak dira azalpenezko testuak, izan ere, testu berean antolaketa modu edo sekuentzia mota bat baino gehiago egon daiteke. Edonola ere, testuaren komunikazio-asmoak edo funtzio/helburu orokorrak markatzen du igorleak edukia antolatzeko erabili behar duen modua. Hortaz, helburu orokorraren baitan, testuaren edukia antolatzeko oinarrizko bost antolaketa modu edo sekuentzia mota bereizten dira: arazo / konponbide-sekuentzia, kausalitate sekuentzia, deskribapen sekuentzia , konparazio-sekuentzia eta narrazio sekuentzia. Emandako informazioa ulertu dutela ziurtatu ondoren, 14 jardueran aztertutako hainbat testutan eduki antolaketa modu horiek identifikatzeko eskatzen diegu lehenik. Identifikazio hori egiteko, testu horien komunikazio-asmoa hartu behar dute kontuan ikasleek. Testuak 1 2 4 5
Sekuentzia mota edo egitura Narrazio-sekuentzia (denbora markak) Kausalitate-sekuentzia Arazo / Konponbide-sekuentzia Deskribapen-sekuentzia
Jarduera honen bigarren proposamena gauzatzeko, aurreko testuen eskema grafikoak osatzeko, ikasleak talde txikian aritzea proposatzen dugu. Hona eskema horien eredu posibleak:
101
1. TESTUA. Gaia: Galeseraren beherakada Faseak: 1282an Ingalaterrako erregeak konkistatu zuen Gales: ingelesa hautatu zen gorteko hizkuntzatzat.
XVI. mendean, galeserak babes ofiziala bazuen ere, eremu jasoetan derrigorrezkoa zen ingelesa erabiltzea.
1850az geroztik izandako inmigrazioek kaltea eragin zioten galeserari.
XX. mendean hezkuntza eredu ingelesak eskoletan ingelesa erabiltzera derrigortu zuen.
2. TESTUA. Gaia: Galeseraren aldaeren presentzia telebistan. FENOMENOA Telebista kanal galesean, kate ingelesetan ez bezala, galeseraren aldaerak erabiltzen dira, saio formaletan nahiz ez formaletan.
KAUSAK - Galesera batua ingeles batua baino -
malguagoa da. Hizkuntza aldaera bat ez da besteak baino egokiagotzat hartzen.
4. TESTUA. Gaia: Hizkuntzen zatikatzeko joera. ARAZOA Hizkuntza baten zatikatzeak elkarrekin ulertzeko zailtasunak sor lekizkieke hiztunei. 24. JARDUERA / APLIKAZIOA
KONPONBIDEAK - Hizkuntza onartu eta ofizialki babestea. - Hizkuntzaren normalkuntza edo estandarizazioa ahalbideratzea.
5. TESTUA. Gaia: Galiziera. GALIZIERA PORTUGESAREKIKO AHAIDETASUNA XIV. mendearen bukaera arte hizkuntza bera ziren biak: galaiko portugesa.
GALIZIERAREN DIALEKTOAK Bi dira nagusi: ekialdekoa eta mendebaldekoa, baina bakoitzak beste bi ditu.
GALIZIERA ESTANDARRA Bi dialekto erabilien arteko konbinazioa eratuz sortu da: hegoaldekoaren morfologia eta erdialdekoaren fonetika.
102
Zenbakia 17
H. D. 2.E
A. K. A2/B2
Mota SINTESIA
Kudeaketa NORBANAKOA
Iradokizunak: Informazio-testuen azterketa eta haien eskema bidezko sintesia modu gidatuan egin ondoren, ikasleek zeregin bera modu autonomoan burutu dezaten proposatzen dugu jarduera honetan. Bigarren helburu didaktiko estandarra baloratzeko erabil daiteke jarduera hau. Bigarren helburu oinarrizkoarekin lanean ari diren ikasleentzat, aldiz, zeregin bera modu gidatuagoan aurkeztuko dugu. Horretarako eredua eranskinetan dago: Kontrola 1. ERANTZUN POSIBLEAK 1. TESTUA a) Gaia: Piamonteraren galera. b) Komunikazio-asmoa edo helburu nagusia: Piamonteraren desagertzea ahalbideratu duen gertaera-segida bat azaltzea. c) Eduaren antolaketa modua edo testu-sekuentzia nagusia: narrazio-sekuentzia. d) Eskema: FASEAK 1796: Napoleonek Italiar penintsula konkistatu zuen eta frantsesa ezarri zen bertan hizkuntza ofizialtzat.
1861: Victor Manuel II.a Italiako errege izendatu zuten eta italierak lortu zuen estatuz ofiziala.
XX. mendearen hasiera: Italiako iparraldean emandako inmigrazio mugimenduen eta industrializazioaren eraginez, italiera derrigorrezko hizkuntza bihurtu zen piamonteraren lurraldean.
2. TESTUA a) Gaia: Tolosako haurren euskararen erabilera. b) Komunikazio-asmoa edo helburu nagusia: arazo bat azaltzea eta hura konpontzeko soluziobideak proposatzea. c) Eduaren antolaketa modua edo testu-sekuentzia nagusia: azaro / konponbide-sekuentzia. d) Eskema: ARAZOA
KONPONBIDEAK - A eredua kentzea. - B eredua indartzea, D ereduaren pareko
Tolosako haurrei dagokienean, euskararen erabilerak sabaia jo du.
eginez.
KAUSAK Eskoletako hizkuntz ereduen banketa: A, B eta D ereduak.
103
Behar izanez gero, une egokia da ikasleei eskoletako hizkuntza ereduei buruzko informazioa emateko.
3. TESTUA a) b) c) d)
Gaia. XI. Mendea: gaztelaniaren indartzea Araban. Komunikazio-asmoa edo helburu nagusia: fenomeno baten kausak esplikatzea. Eduaren antolaketa modua edo testu-sekuentzia nagusia: kausalitate-sekuentzia. Eskema: KAUSAK - Arabak Gaztelarekin egin zuen bateratze
FENOMENOA
politikoa.
XI. mendetik aurrera hasi zen gaztelania indartzen Araban.
- Nobleziaren gaztelaniaren aldeko apustua. - Gaztelaniaren erosotasuna beste lurraldeetako jendearekin harremanak edukitzeko.
- Gaztelaniaren nagusitasuna erabilera eremu jasoetan
Zenbakia 18
H. D. 3.E
A. K. A2/B2
Mota APLIKAZIOA
Kudeaketa ELKARLANA
Iradokizunak: Azalpenezko testuen laburpena idazteko prozedurak irakaste eta ikaste prozesuari ekingo diogu jarduera honetan. Informazioa ematea helburu duten testuek, edukiaren antolaketari dagokionean, oso heterogeneoak direla ikusi dute ikasleek, eta edukiaren antolaketa modu bakoitzak erlazio zuzena duela testuaren helburu nagusiarekin edo komunikazio-asmoarekin. Ezagutza horretan oinarrituta, laburpenari dagokionean, hauxe da ikasleei helarazi behar zaien ideia: testu mota bakoitzak era bateko nahiz besteko estrategiak eskatzen dituela laburpena idazteko. Laburtu behar den testuak, adibidez, gertakari baten kasuak esplikatzen baditu, kausei eta haien egituraketa moduari erreparatu beharko diegu; testuak, aldiz, arazo baten konponbideak azaltzen baditu, proposatutako soluziobideak hartuko ditugu garrantzizko elementutzat. Hortaz, laburpen ororen idazketa prozesuan ezinbestean eman beharreko lehengo urratsa jatorrizko testuaren helburu edo asmo orokorra identifikatzea da; asmo hori bera izango baita laburpenaren ideia nagusia. Identifikazio hori eginda soilik has gaitezke pentsatzen jatorrizko testuko zein datu gehiago txertatu behar dugun laburpenean. Laburpena idazteko emandako prozeduraren pausuak ulertzen eta bereganatzen laguntzeko, aurrez landutako testu baten laburpena ematen diegu ikasleei eredutzat. Ereduaren azterketak jatorrizko testuaren ezaugarriak identifikatzen lagunduko die eta, aldi berean, laburpenaren ezaugarriak bereganatzen. Prozeduraren pausuak talde handian irakurri eta irakaslearen laguntzaz ulertu ondoren, jarduera honetan proposatutako zeregina talde txikian egitea proposatzen dugu, elkarrengandik laguntza jaso eta baita emateko ere. Taldean sortzen zaizkien zalantzei edota zailtasunei aurre egiteko laguntza eskaintzea izango irakaslearen zeregina.
104
ERANTZUNAK LABURPENAREN EZAUGARRIAK #
Iturriari buruzko informazioa eta laburpen markak: Rafael del Moralek, ... egileak; baieztatzen du; ... proposatzen ditu autoreak bere artikuluan.
#
Testuaren komunikazio-asmoa edo helburu orokorra: hizkuntzen zatikatzeak sortzen duen arazoari konponbidea ematea.
#
Ideia nagusiak (arazoa konpontzeko proposamenak): (a) Hizkuntzei babes ofiziala ematea. (b) Eredu estandarra sortzea.
#
Objektibotasuna: ez dago jatorrizko testuari buruzko komentariorik edo baloraziorik laburpenean. 3. pertsonan idatzita dago.
#
Hiztegia: ez dira jatorrizko testuko esaldi osoak hitzez hitz kopiatu laburpenean.
#
Laburpenaren koherentzia: a) “Arazoari aurre egiteko” hitz multzoak aurrez aipatutako arazoari egiten dio erreferentzia, eta, aldi berean, arazoaren identifikaziora eramaten du. b) “Lehenengo” eta “bigarren” antolatzaileek testuko elementu nagusien arteko ordena gauzatzen laguntzen dute.
Zenbakia 19
H. D. 3.E
A. K. A2/B2
Mota APLIKAZIOA
Kudeaketa NORBANAKOA
Iradokizunak: Irakurketaren eta idazketaren arteko erlazioa garrantzitsua da beti, baina, bereziki, laburpena idazterakoan. Testuen ulermen-maila ona duten ikasleek hobeto ikasten eta aplikatzen dute laburpena idazteko prozedura, ondorioz, trebeagoak dira laburpenak idazterakoan. " Hori dela eta, laburtzea eskatzen zaien testuaren ulermena ziurtatzea da jarduera honetako lehen zeregina. testuaren Edukia kausalitate-sekuentziaren baitan antolatuta badauka ere, nahiko konplexua da testua. Izan ere, kausa eta ondorio erlazio bikoitza ematen da bertan: aurrerago esplizitu egingo duen baieztapen bat esplikatzen duten kausak azaltzetik abiatzen da igorlea (kausa _ fenomenoa), eta eginiko baieztapena aintzat ez hartzeak (gertakariak) dakarren ondorioa aipatzen du ondoren. Aipatutako konplexutasun horri erantzuten dio testuaren ulermena modu gidatuan egiteak. Proposatutako galdetegiak lagunduko die ikasleei, besteak beste, testuaren helburu orokorra identifikatzen, elementu nagusienak eta bigarren mailakoak bereizten, testuko ideien arteko erlazioei antzematen, zatien eta osotasunaren artean dauden erlazioak ikusten eta edukiaren antolaketa modua inferitzen. Jardueraren lehen atal hau ikasleek banaka egin dezatela proposatzen dugu. ERANTZUNAK 1. b) aukera da egokiena. Komunikazio-asmo bikoitz horrek justifikatzen du aurrez aipatu dugun edukia antolatzeko modua.
105
2 . hori guztia dela eta antolatzailea a) multzoan agertzen den edozein antolatzailez ordezka daiteke. 3. a) 4. c) 5. Arrazoiak: a) Hizkuntz komunitate bat osatzen duen giza taldearen identitate zeinua da hizkuntza. b) Hizkuntza bat erabiltzen duen herriaren nortasunaren, izaeraren, izatearen adierazlea da. 6. b) aukera. 7. b) 8. Eskema grafikoa. Bakoitzak bere eskema osatu ondoren, eta aurrera jarraitu aurretik, talde handian baloratuko da.
KAUSAK edo ARRAZOIAK a) Hizkuntz komunitate bat osatzen duen giza taldearen identitatearen zeinua da hizkuntza. b) Hizkuntza bat erabiltzen duen herriaren nortasunaren, izaeraren, izatearen adierazlea da.
(hori dela eta)
FENOMENOA Hizkuntza guztiak zaindu eta garatu beharreko ondasunak dira.
baina
ONDORIOA Komunitatearen ordezkatzea.
jatorrizko
hizkuntzaren
GERTAKARIA Hizkuntz komunitate guztiek ez dute beren jatorrizko hizkuntzaren balioaz kontzientziarik.
" Ez dago laburpen baten luzera zein izan behar den arautzen duen normarik, helburuaren araberakoa baita. Ikuspegi pedagogikoak bultzatuta, laburpen motzak ari gara lantzen (jatorrizko testuak ere hala baitira), baina luzeagoak idazteko ere prozedura berdina aplikatu behar duela jakin behar du ikasleak. Laburpen motzaren eta luzeagoaren arteko aldea honakoa da: laburpen luzeak ideia nagusien adibideak edo eta detaileak txertatzeko aukera ematen du, horrekin, zenbaitetan, testua ulergarriagoa eginez. Baina, aldi berean, testuaren kohesioari gehiago erreparatzea eskatzen du, hau da, ideien arteko lotura edo erlazioa islatzen duten hitzak erabiltzea. Nork bere laburpena idatzi eta 18. jardueran emandako koadroaren laguntzaz aztertu ondoren, taldean, laburpenak elkarren artean berrikustea proposatzen dugu. Ikasleen ekoizpenen elkarrekiko irakurketak bi helburu dauzka: 1) Ikasleen puntu sendoak eta ahulak behatzea (askoz errazagoa da besteen testuetan akatsak ikustea nork berean baino); modu honetara, hobekuntzarako onuragarria den distantziamendua gertatzen da. 2) Ikaskide batek beste bati eginiko oharrak eta irakasleak ikasle bati eginikoak nahiko ezberdinak izaten dira. Lehendabizikoak irakasleak egingo dizkionak baino mugatuagoak eta azalekoagoak izango dira, dudarik gabe; alabaina, badute abantaila bat: negoziagarriagoak dira ikasleentzat (irakaslearen hitza azkenekoa izan ohi da), eta ikuspuntu horretatik, seguruenik ikasle batek bere kidearen oharrak errazago onartu edo eztabaidatuko ditu. Zeregin horretarako tresna bat behar dute ikasleek, eta funtzio hori bete dezakeen ustetan proposatzen dugu ondoko laburpenen berrikusketarako eta kritikarako gida hau:
106
Laburpenen berrikusketarako eta kritikarako gida 1. Laburpenaren zein alderdi nabarmenduko zenuke positibotzat hartuz? a) Jatorrizko testuaren helburu nagusia edo komunikazio-asmoa adierazteko modua? b) Laburpenak bere baitan duen osotasuna? c) Laburpenean agertzen diren zenbait hitz edo esaldi? d) Beste zerbait? 2. Laburpenaren zein tokitan agertzen da testuaren helburu nagusia? Azpimarra ezazu. 3. Jatorrizko testuaren zen beste ideia nagusi biltzen ditu laburpenak? Azpimarra itzazu. 4. Jatorrizko testuko zein ideia edo adibidek hobetu dezakete laburpena? 5.
Ba al dago laburpenean sobera dagoen informaziorik?
6.
Zein hitzek ematen diote lotura laburpenean emandako informazioari? Azpimarra itzazu. Zein unetan txertatuko zenuke besteren bat? Zein ordezkatuko zenuke beste batez?
7.
Non agertzen dira laburpenaren markak? Azpimarra itzazu.
8.
Bestelako komentarioak.
9.
Irakur ezazu berriro ere laburpena, adierazpenari dagokionez, leudekeen okerrak zuzentzeko.
Hona eskatutako laburpenaren eredu posiblea.
Hizkuntzak babestu eta garatu beharreko ondasunak izeneko testuan, bi arrazoi ematen ditu Daniel Cassany-k izenburuan dioena defendatzeko. Alde batetik, hizkuntza erabiltzen duen komunitatea osatzen duen giza taldearen identitate zeinua dela, eta bestetik, herri horren izatearen adierazlea. Edonola ere, autoreak dionez, herri guztiek ez dute euren hizkuntzaren balioaz kontzientziarik, eta kontzientzia eza horrek jatorrizko hizkuntzaren ordezkapena ekar dezake.
Zenbakia 20
H. D. 3.E
A. K. A2/B2
Mota SINTESIA
Kudeaketa NORBANAKOA
Iradokizunak: 17. jardueran aztertutako testuen laburpena idazteko ikasleek duten gaitasuna baloratu nahi da jarduera honen bidez, hau da, hirugarren helburu estandarraren lorpen maila. Laburpena idazteko ikasitako prozedura aplikatu behar du ikasleak bere kabuz jarduera honetan. Hortaz, hasteko, ez legoke gaizki prozeduraren pausuak adieraz ditzala ikasleari eskatzea, hau da, idaztea. Zeregin horrek pausuak modu kontzientean ematea ahalbidera diezaioke ikasleari, eta pausu horiek ezagutzen dituen ala ez informazioa eskaini irakasleari. Hori eginik hasiko da ikaslea laburpena idazten. Amaitu ondoren, berrikusi eta hobetu egin behar du, horretarako 18. jardueran emandako laburpenaren ezaugarriak izeneko koadroa eskuartean duelarik.
107
TREBATZEN II. Testuaren planifikazioa Unitatearen hasieran proposatutako proiektua, hau da, hizkuntza ekintza gauzatzeari ekingo diote ikasleek une honetan: unitateko hausnarketa gaiarekin erlazionatutako ahozko azalpena egin ahal izateko, lehenbiziko testua idazteari alegia. Hasteko, esango dugu testu bat idaztea oso jarduera konplexua dela, gaitasun askoren partehartzea eskatzen baitu, eta, gainera, oso prozesu luzea. Prozesu horren aurreneko pausuak eman ditu ikasleak dagoeneko: azalpenezko testuen ulermenera bideratuta aztertu dituzte ereduak, testuaren hainbat mailari dagozkion hizkuntza ezaugarriak (lexikoa, edukiaren antolaketa era edo sekuentziak, esate baterako) analizatu eta identifikatu dituzte. Langai den testu generoari eginiko hurbilpen lan hori abiapuntutzat hartuta, ikaslea bere lehenbiziko testua idazten hasiko da azpi-sekuentzia honetan. Horretarako, prozesu horren lehen urratsa, planifikazioa, definitu eta deskribatzen zaio, modu kontzientean eta ahalik eta eraginkortasun handienez burutu dezan.
Zenbakia 21
H. D. 4.E/3.O.
A. K. B2
Mota SINTESIA
Kudeaketa NORBANAKOA
Iradokizunak: Nork bere testuaren planifikazioari ekin aurretik, Proiektua atalean definitutako hizkuntza ekintza berreskuratu eta ekoizpen egoeraren parametroak ozenki irakurtzea komeni da, ikasle guztiek komunikazio egoera irudikatzeko gai izan daitezen: nor da idazlea, zertaz idatziko duen, norentzat, zer lortzeko, etab. Hori eginda, ikasleak bere gaia hautatu eta iturrietan euren komunikazio-asmoari dagokion informazioa hautatzen joatea litzateke bigarren pausua. Kasu honetan, ordea, bestelako bidea hartu dugu. Hautatutako gaia edozein dela ere, haren zein alderdi garatu jakiteko markoa eskaini diogu ikasleari. Marko horrek iturri bat baino gehiago kontsultatzea behartuko du, eta, ondorioz, iturri bakoitzean bilatutako informazioa jaso eta artxibatzera. Informazio bilaketa eta jasotze prozesu horretan, posible da ikasleak guk proposatu ez dizkiogun eta interesgarriak izan daitezkeen beste alderdi batzuk garatzeko aukerak deskubritzea. Horiek ere jasotzea komeni da.
Zenbakia 22
H. D. 4.E/3.O.
A. K. B2
Mota SINTESIA
Kudeaketa NORBANAKOA
Iradokizunak: Fitxatan jasotako informazioa iturrietatik hitzez hitz kopiatutakoa izango seguruenik. Beraz, informazio multzo hori nork bere testua idazteko datu basea besterik ez dela ohartu behar du ikaslea. Komunikazio-egoeraren ezaugarrien baitan, datu base horretatik informazioa hautatuz, egokituz eta antolatuz idatzi beharko duela berea. Hortaz, ikasleek askotariko iturrietatik jasotako informazioaren birformulazioa bideratzea da jarduera honen asmoa, prozesu horren pausuak definitu eta deskribatuz.
108
" Idatzi behar duen testuaren komunikazio-asmo orokorra definitu behar du ikasleak lehendabizi. Pausu hau modu eragingarrian burutzeko, jaso duen informazioa aztertzea da egokiena: zertarako aukera ematen dit eskuartean dudan informazioak? " Definitutako komunikazio-asmoak edukiaren antolaketa era markatuko dio, eta, hari dagokion eskemak, informazioa hautatzeko irizpidea. " Komunikazio-asmoaren baitako informazioa hautatu eta eskema grafikoa osatzea izango da hurrengo pausua. Hori egitearekin batera, testuaren aurkezpen modua ere pentsatzea komeni zaio: irudiak, mapak, grafikoak... " Eskema osatu ondoren, teorian, prest legoke ikaslea bere lehenbiziko testua idazten hasteko: berak baino gutxiago dakiten beste ikasleei gaiari buruz ezagutzak transmititzea helburu duen azalpenezko testua idazteko. Esperientziak, ordea, ikasleak/idazleak hartzailearen/irakurlearen tokian jartzeko zailtasunak edukitzen dituela erakutsi digu. Idazten duenak irakurlea irudikatu behar du testua ulergarria gerta dakion. Irakurlea, kasu honetan, ez da irakaslea, gelako beste kideak baizik, eta ekoizpen egoerako parametro horrek azalpenezko testu idatzi batean ohiko den informazio dentsitatea eta kontzeptuak azaltzeko moduan eragiten du. Ikasleak irakurlearen tokian jarri eta hark izango dituen zailtasunak aurreikusten saiatu behar du eta ulermenaren bidea erraztu behar dio testuan adibideak erantsiz, ideiak birformulatuz, kontzeptuen esanahia argituz, etab. Informazioa argitzeko hainbat estrategia daude eta horietako batzuk aipatzen dizkiegu ikasleei. a) Eredutzat emandako antolatzaileen ondoren, argitu edo birformulatu nahi den ideia edo kontzeptuaren definizioa, sinonimoa nahiz hiperonimoa txertatzea. b) Argibidea aposizioan txertatzea. Bi motatako aposizioak aipatu baditugu ere, ezmurrizgarriak dira aipatu funtziorako gehien erabiltzen direnak. Hori guztia ulertu ondoren hasiko da ikaslea bere testua idazten. Idatzi ondoren, ebaluazioari dagokionean, honako alderdi hauek soilik hartuko dira kontuan: a) Informazioaren hautaketa: definitutako komunikazio-asmoarekiko egokitasuna. b) Informazioaren antolaketa: asmoak markatutako sekuentzia motaren baitakoa. c) Hartzailearen ezaugarriekiko egokitsuna: testuaren ulergarritasun maila. a. Informazioaren dentsitatea. b. Ideia nahiz kontzeptuen argitasuna. Irizpide horiek, kontrol zerrenda gisa, ikasleak eduki behar ditu. Izan ere, idaztea jarduera kontzientea da, eta horrek esan nahi du ikasleak ikuspuntu kritiko batetik begiratu behar duela bere ekoizpena, baldin eta, jarduera honetan dituen zailtasunak gainditu nahi baditu. Honi autoerregulazioa deitzen zaio. Baino ikasleak bere jarduera autoerregulatzeko tresna bat behar du, hala nola, kontrol zerrenda. 4. helburu estandarrekin nahiz oinarrizko 3.arekin lanean ari diren ikasleek aipatu irizpideetan markatutako gaitasunen garapen maila modu orokorragoan baloratzeko beste jarduera bat proposatzen dugu gida honen eranskinen atalean: 2. 1. KONTROLA: 4. helburu estandarrarekin lanean ari diren ikasleentzat. 2.2. KONTROLA: 3. oinarrizko helburu didaktikoarekin lanean ari diren ikasleentzat.
109
Zenbaki ezberdina badute ere, aipatu bi helburuek helburu didaktiko beraren arteko graduazioari erantzuten diote. Beraz, haien ebaluaziorako proposatutako kontrolek ere ezaugarri bera dute. Gai beraren inguruan informazioa eta iritzia ematen duten bi testu ematen dizkiegu informazio iturritzat helburu estandarrarekin lanean ari diren ikasleei: A eta B testuak, alegia. Oinarrizko helburu didaktikoekin lanean ari diren ikasleei, aldiz, testu bakarra: B testua. Bi ikasle multzoei burutu dezaten eskatutako zeregina berdina bada ere, informazio iturritzat testu bakarra edo bi izateak zereginaren konplexutasun maila handitzen du; izan ere, bietan ematen den informazio komuna identifikatzeaz gainera, batak bestearekiko eskaintzen duen bestelako informazioa ere identifikatu egin behar dute helburu estandarrarekin lanean ari diren ikasleek. Hona zereginaren erantzun posible bat. Izan kontu ikasleak ez duela zertan hitzez hitz idatzi guk eredutzat emandakoa.
ARAZOA: kontrolean emandakoa.
ARRAZOIAK "
Hizkuntzaren erabilera publizitatean gizarteak hizkuntza horretaz egiten duen erabileragatik baldintzatua dago. a) Euskara hizkuntza ez normalizatua da, hau da, euskaraz gutxi egiten du gizarteak. b) Publizitateak produktuak saltzea du helburu eta euskara, beste edozein hizkuntza bezala, erreminta bat baino ez da, euren produktuak saltzeko beharrezkoa duten erreminta. c ) Jende guztiak erdaraz dakienez, erdaraz bakarrik eginda diru gutxiagorekin jende kopuru handiagorengana iristen dira. Merkeagoa da iragarkiak erdara soilean egitea.
" Publizitate iragarkien sormen prozesua beti erdaraz gauzatzen da eta itzulketa ez da egokia. a ) Publizitateak kode bereziak ditu hizkuntza bakoitzean. b) Beste hizkuntza batera, kasu honetan euskarara, itzulitako publizitateak jatorrizko hizkuntzan izan dezakeen xarma galtzen du.
KONPONBIDEAK " " "
Gizartea euskalduntzea. Erabiltzaileok euskara erreminta boteretsu bihurtzen badugu, iragarleak berehala hasiko dira euskaraz publizitatea egiten. Administrazioak euskaren bultzapenerako konpromisoa hartu behar du: diskriminazio positiboa eginez, hau da, publizitatea euskaraz egiten dutenei laguntza motaren bat emanez. Itzulpenak egin ordez, moldatu egin beharko lirateke iragarkiak. Euskaren ezaugarriak kontuan izanda egokitu beharko lirateke iragarkiak: moldaketa onak eta aldi beran uler errazak eginez.
110
Helburu oinarrizkoarekin lanean ari diren ikasleei emandako testua, bakarra izateaz gainera, ulertzeko errazagoa dela esan daiteke. Izan ere, igorleak esplizitu adierazi ditu bertan irakurleak arrazoiak eta konponbideak identifika ditzan markak: -
Arrazoiak: Egoera honen eragileak zeintzuk dira? Aurrekora itzuliz, ... Moldaketak behar baino gutxiago ikusten direnaren arrazoia...
-
Konponbideak: Horren guztiaren aurrean zer egin daiteke? Euskaraz publizitate gehiago ikusteko zer egin daiteke?
Hona eskatutako zereginaren eskema posiblea.
ARAZOA: kontrolean emandakoa.
ARRAZOIAK " "
Publizitateak saltzea du helburu eta jende guztiak erdaraz dakienez, merkeagoa da iragarkiak erdara soilean egitea. Euskaraz egiten bada, kostuak asko igotzen dira. Sormen prozesua erdaraz burutzen da: iragarkia erdaraz pentsatzen du publizistak eta gero itzuli egiten da. Eta itzulketa ez da egokia; izan ere, mezu publizitarioak kode berezi batzuk ditu hizkuntza bakoitzean, eta jatorriz zeukan xarma galtzen du beste hizkuntza batera itzultzean.
KONPONBIDEAK " "
Publizitatea euskaraz egiten dutenei laguntza motaren bat ematea. Iragarkiak itzuli beharrean euskaren ezaugarrietara moldatzea: moldaketa ona eta uler erraz egitea.
Azkenik, eskemako informazioaz baliatuz, testua sortu behar dute ikasleek. Zeregin honetarako kontrol zerrenda moduan emandako irizpideak izango dituzte kontuan eta testuaren alderdi horiek beraiek izango dira irakaslearentzat ebaluaziorako irizpide.
111
TREBATZEN III. Kohesio elementuak Enuntziatzaile orok, zerbait ulertarazi nahi duenean, ahalegin guztiak egiten ditu komunikatu nahi duen hori nahi duen eran hartzaileari hel dakion eta aurreikusitako helburuari edo asmoari erantzun diezaion. Hainbat testualizazio mekanismoz baliatuko da horretarako igorlea, bereziki, kohesio elementuez. Izan ere, elementu horiek eduki tematikoaren progresioa artikulatzeaz gainera, edukiaren antolaketari antzematen laguntzen diote irakurleari, eta, ondorioz, testua hobeto ulertzen. Langai dugun testu generoaren ezaugarriak kontuan hartuta, bi motatako kohesio elementu landuko ditugu unitatearen azpi-sekuentzia honetan: a)
Testu idatzietan edukia ordenatzen, hierarkizatzen edota informazio garrantzitsuena nabarmentzen dutenak: elementu tipografikoak eta puntuazio markak.
b)
Testu barneko erreferentzia egiteko baliagarriak direnak: testu antolatzaileak. Azken baliabide horien lanketarako (errentagarritasun didaktikoa irizpide), aztertuko ditugun testuak idatzizkoak badira ere, ahozkoan zein idatzizkoan ematen dira antolatzaileak, eta idatziaren gainean eginiko lanketak eragina izango du ahozkorako. Testuan adierazitako ideien arteko erlazioa markatzen duten hitzak edota lokuzioak dira testu antolatzaileak. Bi motatakoak izan daizteke: 1. Ordena adieraztekoak. Denborazko hainbat adierazpenek betetzen dute funtzio hau testuan: lehenik, urte batzuk geroago, ondoren... Antolatzailearen bidez erlazionatutako elementuen jarraipena eta ordena ziurtatzen dute. Ikasleek denbora antolatzailetzat har ditzakete aipatu berri ditugunak, baina garrantzitsua da ikasleak honakoaz ohartaraztea: azaltzen diren testuak ez dira kontaketak, beraz, adierazten duten ordena ez dagokie istorio bateko gertakizunei, azalpen testu batean igorleak informazioa emateko hautatu duen ordenari baizik. 2 . Testuko ideien artean erlazio logikoak ezartzen dituztenak: kausa , ondorioa, adibidea, esandakoaren birformulazioa, aurkaritza, ideia berri baten gehitzea...
Landutako kohesio elementuek azalpen testuetan duten funtzioa ulertu eta ikasleek modu kontzientean erabil ditzaten irakastea izango da azpi-sekuentzia honetan biltzen diren jardueren xedea. Horretarako, testuetan elementu horiek behatu edo eta identifikatuko dituzte, testuak osatuko dituzte eta jarduera metalinguistikoak egingo dituzte.
Zenbakia 23
H. D. 5.E/4.O.
A. K. A2/B2/C
Mota APLIKAZIOA
Kudeaketa NORBANAKOA
Iradokizunak: Azalpen idatziaren edukia ordenatzeko, mailakatzeko edo eta haren hainbat alderdi nabarmentzeko igorleak erabiltzen dituen elementu ez-linguistikoak ezagutzeari ekingo diogu jarduera honetan. Elementu tipografikoei erreparatuko diegu lehendabizi. Baliabide horien erabilerarekin, igorleak edukiaren antolaketa jartzen dio agerian irakurleari, ideian arteko hierarkia markatzen dio zer den garrantzitsuena nabarmenduz. Eta horrekin guztiarekin, testuaren ulermena errazten dio.
112
Elementu tipografikoek azalpenezko testuetan duten funtzio garrantzitsuaz ohartzeko, ikasleek ezagutzen ez duten hizkuntza batean idatzitako testu bat eskaintzen diegu. Beraz, testuaren azaleko itxura behatuz formulatuko dituzte euren hipotesiak. Proposatutako zeregina talde txikian egitea proposatzen badugu ere, behaketa irakasleak gidatzea komeni da. BEHAKETA GIDATZEKO PROPOSAMENA #
Hasteko, testuaren buruan ezker-eskuin dauden bi epigrafeetara zuzenduko dugu ikasleen arreta, marra baten gainean idatzita agertzen diren testuetara alegia. Bertan, zenbakiak agertzen zaizkigu: 750 eta 751. Zer iradokitzen dizuete segidako bi zenbaki horiek? Erantzuna hau izan daiteke: orrialdeen zenbakiak direla, eta kopurua ikusirik, liburu batekoak izan behar. Beraz, liburu bateko bi orrialde biltzen dituela testu honek.
#
Epigrafeen behaketarekin jarraituz, ezkerrekoan, zenbaki erromatarrez idatzita IV agertzen da. Agertzen al da zenbaki hori berriro testuan zehar? Nola? Zer adierazten digu horrek? Erantzuna: dirudienez, liburuaren IV. kapituluan gaude, eta bi orrialde hauetan kapitulu horri dagozkion 2., 3. eta 4. azpiatalak garatzen dira (IV.2; IV.3 eta IV.4). Zenbakiak, beraz, edukia antolatzeko, ordenatzeko baliabide dira testu honetan.
#
Zuen ustez, testuan zehar erabili al du igorleak informazioa ordenatzeko beste bitartekorik? Testura zuzenduko dugu ikasleen arreta oraingoan, eta berehala ohartuko dira hainbat paragrafotan beste bitarteko batzuk erabili duela igorleak funtzio horretarako: zutabeak, i,ii, edo eta a), b)...
#
Azkenik, letra mota izango dugu aztergai. Zenbat letra mota bereiz ditzakezue testuan? Zertarako erabili ote ditu igorleak? a) Letra lodia izenburuak adierazteko erabili du igorleak, eta testu barruan zerbaiten garrantzia nabarmentzeko. b) Letra lodia zutabe bakoitzaren izenburua adierazteko. c) Tamaina ezberdineko letra estandarra erabili du igorleak, handiena edukiaren gorputzerako, eta txikia, itxura denez, oharren bat txertatzeko. d) Letra etzana ere erabili du testuan zehar. Horrekin adierazitakoa, agian, adibidea dela adierazi nahiko digu.
#
Talde txikian formulatutako hipotesiak gelako kide guztien artean partekatu eta baloratu ondoren, ikasleek ez dute zailtasunik izango testuak zeri buruzko informazioa ematen duen aurreikusteko. Pistak garbiak baitira: testuan agertzen diren hainbat termino, alde batetik (grafema, fonema), eta testuaren iturriaren aipamena bestetik (Gramagdeg...). Berez, Gales hizkuntzaren gramatika liburu batetik aterata daude bi orrialde hauek eta ortografia, grafema eta fonemen atalari dagozkio.
113
Zenbakia 24
H. D. 5.E/4.O.
A. K. A2/B2/C
Mota APLIKAZIOA
Kudeaketa NORBANAKOA
Iradokizunak: Elementu tipografikoek testuan bete dezaketen funtzioa taldean aztertu ondoren, emandako testuetan dauden mota horretako elementuak identifikatu eta horiek daudenean betetzen duten funtzioa inferitu behar dute ikasleek jarduera honetan banaka arituz. Zeregina burutzeko, honelako koadroa osa dezatela eska diezaiekegu.
TESTUA
ELEMENTU TIPOGRAFIKOA
FUNTZIOA INFORMAZIOREN BAT ORDENA ADIERAZTEA NABARMENTZEA
letra etzana
_ Liburu baten izenburua emateko: Mercator Gide. _ Aldizkarien izenak: Diari de Girona... _ Testuko kontzeptu garrantzitsuei erreferentzia egiten dieten hitzak nabarmentzeko: elebakarra, elebiduna.
1
zenbakiak
+ (aldizkariak zerrendatzeko)
zenbakiak
+ (testuko atalen ordena)
letra larria azpimarratua
+ (testuko atalak markatzeko)
letra larria azpimarratu gabea
+ (testuko azpiatalak: hierarkia, beraz)
marratxoa
+
2
letra etzana
+
azpimarra
+
114
Zenbakia 25
H. D. 5.E/4.O.
A. K. A2/B2/C
Mota APLIKAZIOA
Kudeaketa NORBANAKOA
Iradokizunak: Jarduera hau egiten hasi aurretik, puntuazioak testuan betetzen duen funtzioa ulertu behar dute ikasleek. Informazio gisa aipatu zaie zerbait unitatean; baina ziur horrekin soilik ez dutela ikasleek zeinu sistema honen balioa ulertuko, ez eta erabiltzen ikasiko. Hona eginiko baieztapenaren arrazoia. Testu idatziaren edukia artikulatzeko mekanismo garrantzitsuenetakoa da puntuazioa; puntuazioak testuko informazio multzoak definitzen ditu, irakurleari testuaren ulermena gidatu eta errazteko. Era berean, testuetan anbiguotasunak saihestea ahalbideratzen du, zeinetan, erabili ezean, interpretazio anitzerako ateak irekitzen diren. Testuan funtzio garrantzitsua betetzen duen arren, puntuazioa irakasteko eta ikasteko zaila den zeinu sistema da. Ikuspegi normatibo batetik, puntuazioa beti ortografiaren atal gisa agertzen da (ikusi besterik ez dago gramatika nahiz ortografia liburuak); puntuazioaren erregelek, ordea, ez dute hitzen idazkera arautzen duten erregelen izaera berdina. Erregela ortografikoekin alderatuz, puntuazioari dagozkionak, oro har, ez dira hain objektiboak eta idazlearen estiloaren baitakoa izan ohi da askotan haien aplikazioa modua. Hortaz, zaila da kasu guztietarako erabilera erregela baliagarriak ematea eta haiek betearaztea. Preskripzio normatiboen ahuleziari, ikasleek testuak sortzeko sarritan azaltzen duten gaitasun eskasa gehitu behar zaio. Esate baterako, ikasle askok zailtasunak dituzte testuko informazioa paragrafotan banatzeko. Konpetentzia testual eskas horretan datza, hein handi batean, puntuazioaren ikaskuntzak duen zailtasuna. Ikuspegi pragmatiko batetik, puntuazioa mekanismotzat har daiteke, zeinaren oinarrizko funtzioa irakurlearen interpretazioa, modu efizientean, kontrolatzea den. Hortaz, puntuazioaren irakaskuntza ez litzateke erabilera zerrenda bat ematera mugatu behar. Puntuazioak informazioa hierarkikoki banatzen duela testuan jakin behar du ikasleak, eta puntuazio marka bakoitza intentzioz jarritako seinale bat dela: irakurleak testua idazleak nahi bezala interpreta dezan. Ikus esandakoaren adibide bat: Ane: Norentzat da liburu hau? Ander: a) Mikelentzat; ez Idoiarentzat. b) Mikelentzat ez; Idoiarentzat. Esandako guztia esanda, jarduera honetan proposatzen ditugun hiru testuekin lanean hasi aurretik, beste jarduera batzuk egitea proposatzen dugu. Gida honetako 5. atalean, eranskinetan, JARDUERA OSAGARRIAK izenpean ematen ditugu eredu batzuk. LEHENDABIZIKO JARDUERA OSAGARRIA Ikasleei aurreratu diegunez, paragrafoak bereizteko erabiltzen da puntu eta aparte, baina puntuazio marka hori jartze soilak ez du testuko zati bat automatikoki paragrafo bilakatzen. Gaiaren alderdi jakin bat aurkezten eta garatzen duen testu unitatea da paragrafoa. Paragrafoak balio du, esate baterako, ideia berri bati edota gaiaren alderdi berri bati sarrera emateko; datuak eman eta aztertzeko; aurreko paragrafoan aipatutako zerbait zabaltzeko; aurretiko arrazonamendu baten konklusioa azaltzeko. Edonola ere, koherentzia semantikoa da
115
paragrafoaren ezaugarria: gai baten inguruan artikulatzen diren enuntziatu segida bat biltzen du bere baitan paragrafoak. Bestalde, paragrafoak ez dira unitate isolatuak; elkarrekin erlazionatuta egon ohi dira. Paragrafo bakoitzak gaiaren alderdi jakin bat garatzen badu ere, erlazio estua aurrekoarekin nahiz ondorengoarekin. Erlazio horrek ahalbideratzen du testuko gai orokorraren garapena egoki egitea. Eta irakurleak testua erraz uler dezan, paragrafo batetik besterako zubia egiteko hainbat bitarteko erabiltzen ditu idazleak: antolatzaileak, erreferentzia anaforikoak, etab. Paragrafoaren kontzeptua uler dezan eta horrekin puntu eta aparte egoki erabiltzen ikas dezan, bi zeregin proposatzen ditugu lehenengo jarduera honetan. Paragrafoen ordena aldatutako testu bat ematen diegu ikasleei lehenengo itemean. Hortaz, koherentziarik gabeko diskurtsoa da eman dieguna. Paragrafoei ordena logikoa ematea da ikasleei eskatzen dieguna. Baina zeregina eragingarria izan dadin, ez da nahikoa ordena adieraztea; hori egiteko zertan oinarritu den esplikatu behar du ikasleak, testuko zein hitzen eman dioten horretarako pista. Hona paragrafoen ordena logikoa eta horren justifikazioa: 1.
Mendebaldeko Europan hizkuntzarik zaharrena da euskara, antzinako mintzaira indoeuroparren uholdeak eraman ez zuena, eta geroagoko latin ahalguztidunak ere irentsi gabea. Joan den aspaldian, berriz, mundu zabaleko hizkuntza handienetako birekin dihardu lehian: frantsesarekin eta gaztelaniarekin, eta lehia horretan ere ez da ito eta zurrunbiloan hondora joan. Harritzekoa da menderik mende bizirik iraun izana. Harritzekoa, hain hizkuntza txikia eta hain bitarteko apurrak dituena, betiko galdu ez izana. (Gairen sarrera)
2.
Baina ezustekoak ezusteko (aurrez aipatutako harridurari egiten dio erreferentzia), lehia horien gorabeherak eta bizirik iraute horren (bigarren graduko erakuslearen bidez, aurrez aipatutako lehiei eta bizirik irauteari egiten dio erreferentzia) arrazoiak ezezagun samarrak ditugu. Ezezaguna, azken batean, euskararen eta Euskal Herriaren iragana, eta iragan horretan hala batak nola besteak izan duen bilakaera. Bilakaera hori esplikatzen du 3. paragrafoak
3.
XVI. Mendekoak dira lehendabiziko albiste ziurrak, baina horiek ere ez dira ez ugariak ez Euskal Herri osokoak. XVI. Mendearen aurretik ere badira, izan, hari mutur horiei tira eginda, 1000. urteraino irits gaitezke gutxi gorabehera. Hortik harantzagokoa oso ilun agertzen zaigu, nahiz eta erromatarren inperio garaiko argibide gutxi eta lauso batzuk baditugun.
4.
Historialari, arkeologo, antropologo eta beste hainbat esparrutako ikertzaileena da Euskal Herriaren iragana argitzeko zeregina (2. eta 3. paragrafoan egiten dio horri aipamena). Hizkuntza da, ostera, nire lantegia, eta horixe da iragan horretan (2. paragrafoan esandakoari lotuz) gora egiteko ibiliko dudan bidea.
5.
Hizkuntzari begiratuta, berehala ikusten da gure historiaren gako nagusia (aurreko paragrafoan aipatutako ideia garatzen du honetan, euskararen iragana alegia). Alde batetik, euskalki asko eta oso nabarrak, bata bestearengandik nahikoa desberdinak agertzen zaizkigu. Zalantzarik gabe, herri zatitua salatzen du hizkuntza zatituak.
116
6.
Beste aldetik (bigarren arrazoia txertatzen du testuan antolatzaile honek), berriz, ezaugarri berdinak ere agertzen dira euskaren barruan. Eskualdea edo ibarra da, batzuetan, ezaugarri berdinen esparrua. Zabalagoa da beste batzuetan eta, gutxi gorabehera, herrialdeen barrutia hartzen dute euren baitan. Zalantzarik gabe, herri zatituan indar bateratzaileak izan direla salatzen du hizkuntzaren berdintasunak. Iturria: Koldo Zuazo, Euskalkiak, herriaren lekukoak.
Jarduera honetako bigarren itemean jarraian idatzitako testu bat eskaintzen diegu ikasleei. Puntu eta aparte erabiliz, testua eratzen duten paragrafoak bereiztea du helburu. Garrantzitsua da eginiko zatiketa ikasleak justifikatzea eta nork bere bertsioa besteenarekin alderatu ahal izatea. Testua hiru multzotan bana dezala eskatzen diogu ikasleari. Lehenengo paragrafoa testuaren sarrera da. Bertan, telebistarekiko jendearen kritika zorrotza eta, aldi berean, faltsua salatzen du testuaren igorleak. Eztabaida gaiarekiko bere ikuspuntua eta hura justifikatzen duten arrazoiak ematen ditu bigarren paragrafoan, horrekin guztiarekin testuaren benetako komunikazio-asmoa agerian jarriz: Asteon izeneko sortu berri duten (bera ere taldekoa da, hori adierazten dute testuko azken hitzak: “saiatuko gara”) telebista aldizkaria aurkeztea. Telebista aldizkari horren sortze arrazoiak eta ezaugarriak azaltzen ditu hirugarren paragrafoan. Hona jatorrizko testua:
ZERGATIK TELEBISTA? Eta zergatik ez? Hara, bitxia da nola jendeak erraz eta zorrotz egiten duen telebistaren kontrako kritika. Harrigarria egiten zait nola kanpora begira halako pose moduko batekin epaitzen dugun pantailaren beste aldeko programazioa, gehien salatzen ditugun saioen ikusle bihurtuz etxeko anonimotasunean. Niri irakatsi zidatenez, telebistak informatu, hezi eta entretenitu egin behar du. Egia da audientziaren tiraniak entretenimendura bultzatu duen hedabidea dela eta sarri begien aurrean daukagunak askoz antz handiagoa duela zirko batekin komunikabide batekin baino. Halere, ikusle kopuruak ez du sekula beherantz egin. Haatik, gora doa urtero eta etxe gehienetan telebista bat baino gehiago ere bada. Hara, ez dut telebista bere osotasunean defendatzen, baina aitortzen dut gustatzen zaidala medio bezala, eta aitortzen dut ikuslea naizela, apasionatua batzuetan. Horregatik egiten dut bat Asteon-ekin. Iruditzen zaidalako modu polita dela euskararen normalizazioan aurrera egiteko. Asteon Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak sortu eta bultzatu duen proiektua da. Tokian tokiko herri astekariak sustatu asmoz eta horiek ahalik eta etxe gehienetara iristeko irrikaz jarri da martxan. Aldizkariaren Erredakzio Kontseiluak garbi izan dute hasieratik produktua masiboa izan behar zela, irakurterraza eta erakargarria. Asteon telebista aldizkaria ezaugarri horiek guztiak izango dituen ilusioarekin jaio da: entretenigarria, informatiboa, kritikoa eta erabilgarria. Saiatuko gara. Jasone osoro, Asteon Telebista Aldizkaria, 0. zenbakia.
117
BIGARREN JARDUERA OSAGARRIA Zenbat enuntziatu ditu paragrafoak? Ikasleek, esaldiaren egitura sintaktikoa menderatzen ez dutenez, arazoak izan ohi dituzte puntu eta jarrai testuko une egokian jartzeko. Hori dela eta proposatzen dugu jarduera hau. Lehenengo itemean emandako paragrafoan puntu e t a jarrai guztiak ezabatu ditugu, baita maiuskulak ere. Ikasleek dagokien tokietan jarri behar dituzte, horrekin, paragrafoa eratzen duten enuntziatuetako bakoitza markatuz. Hona jatorrizko testua: Koloreak ikusteko eta izendatzeko moduan ere nabari da kultura batek, hizkuntza batek mundua begiratzeko duen modua, eta euskaldunek izan dute beren era koloreak ikusteko. Euskal kolore munduaren berezitasunak argi agertzen dira hainbat koloretan. Gorria eta urdina ezin dira parekatu, euskal tradizioari leial izanez gero, inguruko erdaretan parekotzat jotzen diren kolore izendapenarekin. Gorria-k bere izan ditu historian zehar gaur egun hori, laranja eta marroi-tzat jotzen ditugunak, gutxienez. Horren adibideak dira, esaterako, arrautzaren gorringoa, behi gorriak, nafar ardi mutur gorriak eta beste hainbeste. Urdinaren kasuan, haren eremua oso zabala da, eta gaztelaniazko azul edo frantsesaren bleuaz anitzez haratago doa. Esaterako, Txema Preziadok, EHUko irakasleak, Aramaioko baserritarren artean bildutako erantzunetan, urdina, grisa, berdea, azula eta grisarekin identifikatu zuten hainbat galderatan. Euskaraz ohikoak diren ile urdin, asto urdin edo ur urdin esaerak, besteak beste, azken kasu honetan, ur lizundua izendatzeko. berria, 2003ko azaroaren 23a
Lehenengo itemeko zereginaren aldaera bat da bigarrenen honetan proposatzen duguna, baina aurrekoak baino zailtasuna maila handiagoa dauka. Jatorrizko testuko puntu eta jarrai guztiak komaz ordezkatu ditugu. Koma desegoki horiek identifikatu behar dituzte ikasleek eta puntu eta jarrai erabiliz ordezkatu. Hona jatorrizko testua.
Estatu handi biren artean ikusten dugu Euskal Herria banatuta, eta estatu horietako bakoitzak bere bitarteko indartsuak ezarri ditu mugaren alde banatan: bere administrazio egitura, bere eskola sarea, bere hedabide mataza eta frantsesa eta gaztelania izan dira, eta dira, horren guztiorren ardatza. Zatituta dago, beraz, euskaraz mintzo den herria, eta euskarak ofizialtasun maila txikia dauka (leku batzuetan ezereza) mugaren alde bakoitzean. Azken batean, bi horiexek dira euskalkiak hain ugariak eta hain nabarrak izatearen arrazoi nagusia: Euskal Herriaren zatiketa eta euskararen ofizialtasun eza. Iturria: Koldo Zuazo, Euskalkiak, herriaren lekukoak.
118
HIRUGARREN JARDUERA OSAGARRIA Non legoke koma? Testu bateko paragrafo bat enuntziatuetan zatitu dugu. Enuntziatu horietako bakoitzean okerrak daude komaren erabilerari dagokionean: oker jarrita daudelako nahiz falta delako. Ikasleak hutsegite horiek identifikatu eta zuzendu behar ditu. Ondoren, irakasleak hutsegitearen arrazoia komenta dezake eta, bide batez, komaren erabilerari dagokionean dauden erregela apurrak birgogoratu. Hona jatorrizko testua ikasleei emandako ereduan dauden hutsegiteen justifikazioa. a) Euskarak toki eskasa du autoeskolen erresuman. Kasu honetan sobera dago koma. Izan ere, ez da inoiz komarik jarri behar subjektuaren eta predikuaren artean. b) Hego Euskal Herrian, ordea, badira klaseak euskaraz jasotzeko aukera ematen duten autoeskolak. Ordea antolatzailea beti koma artean idatzi behar da. c) Ez dira gehiegi, baina egon badaude. Baina antolatzaileak, eramatekotan, aurrez darama koma, ez ondoren. d) Gipuzkoako eta Bizkaiko hainbat herritan ordezkaritzak dituen Solozabal autoeskola da horietakoa. Ez du komarik behar, subjektua zatitzen du modu desegokian ereduan emandakoak. e) “Gurean, ikasleak, gura badu, testak eta klase praktikoak euskaraz egin ditzake ikasleak. Gura badu derrigorrez txertatu behar da koma artean: perpaus nagusiaren barruan sartutako osagarria baita. f)
Izan ere, gure ikasle gehienak euskaldunak dira. Izan ere antolatzailea koma artean idatzi behar da. Bestalde, ereduan jarritako koma subjektuaren eta predikuaren artean doa, eta erabilera hori oso desegokia da.
g) Horrez gain, azterketak egiteko eta Trafikoko irakasle euskaldunak eskatzeko eskubidea du ikasleak”, dio Joxemi Solozabal markinarrak. Horrez gain antolatzailearen ondoren koma jarri beharko litzateke. Bestalde, hitz segida bateko azken elementua izendatzean eta juntagailuak ordezkatzen du koma. Azkenik, norbaiten hitzez hitzeko adierazpenak jasotzeko erabilitako aipu marken edo kakotxen ondoren joan beharko luke beste koma. h) Joxemiren hitzetan, gero eta jende gehiagok nahi ditu euskaraz klaseak jaso: “batik bat gazte jendea euskaraz ikasitakoa. Ereduan jarritako koma subjektuaren eta predikuaren artean doa, eta erabilera hori oso desegokia da. i)
Bizkaiko Arratia bailarako autoeskola batean, adibidez, ikasleen ia %90ak euskaraz ikasten du”. Adibidez antolatzailea koma artean jarri behar da. GAZTETXULO, 24.
119
Aurreko errefortzurako jarduerak egin ondoren bidera ditzakegu ikasleak 25. jardueran proposatutakoak egitera. Komaren eta bi puntuen erabilerari dagokienean daude hutsuneak lehenengo testuan.
Gizarte garatuetan, lehen munduko gizarteetan, garrantzi handia dute teknologiak eta industriak. Eta hauek, askotan, luxuzko ondasunak ekoizteko erabiltzen dira. Publizitatearen helburua, hain zuzen ere, luxuzkoak liratekeen ondasunak beharrezko bihurtzea da. Ekintzara bultzatu nahi da, beraz, hartzailea. Ezin dugu publizitaterik gabeko gizartea imajinatu. Etengabe eta nonahi jasotzen ditugu publizitatearen mezuak, mass media direlakoen bitartez: irratian, telebistan, zinean, aldizkari eta egunkarietan...
-
Lehen munduko gizartea koma artean behar du joan, aposizioan baitoa. Askotan koma artean: esaldian txertatutako modalizazio marka baita. Hain zuzen ere, beraz: antolatzaileak dira. Bi puntuak falta dira enumerazioari sarrera ematea. Komak enumerazioan.
Aurreko testuaren arazo berdinak ditu bigarren honek.
Psikologiak eta antropologiak, gizaki zientziak biak, urtez urte eginiko ikerketek asko lagundu diote publizitateari. Badakite gizakiok nahiak, desioak, ditugula, ez gaudela garenarekin edo dugunarekin pozik. Giza ahultasun horretaz baliatzen da publizitatea, eta marka bat erosten dugunean, publizitateak marka horrekin lortu duen irudia ere erosten dugu: Mercedes markako autoa erosten duenak, produktu horrek berarekin daraman irabazlearen irudia ere erosten du.
Zailtasun maila handiagoa du hirugarren testuarekin proposatutako zereginak, izan ere, komak une desegokian jarri baititugu. Beraz, helburu estandarrekin lanean ari diren ikasleei bideratu diegu. Hona jatorrizko testua. Antzinako giza taldeek, izadian entzundako hotsetan oinarrituz, lehen hitz onomatopeikoak sortu zituzten. Horien garapenez, oinarrizko hitz horietatik komunikaziorako sistema desberdinak sortu ziren, eta haien ondorioz, apurka-apurka, hasierako hizkerak. Komunikaziorako tresnarik egokiena zen hizkera, baina ez zen erabatekoa. Hitzak haizeak eramaten dituela eta, giza taldearen ideiak, lorpenak eta asmoak nolabait iraunarazteko eta finkatzeko beharraz jabetu ziren. adierazpideen iraunkortasun bila hasi zen gizakia eta prozesu horretan sortuko ziren lehen idazkerak. Antzinako garai ilunetatik datozkigu gaur egun ezagutzen ditugun idazkera edo grafiarik zaharrenak: Peruko indio zaharrek kipo edo korapiloz jositako kolorezko lokarriez baliatzen ziren beren istorioak kontatzeko, indio irokiarrek wampun delakoez eta oskolez apaindutako landare zuntzez egindako gerrikoak erabiltzen zituzten zeregin berean eta Australiako biztanle zaharrek ikurrak egurretan grabatuz jakinarazten zituzten beren aginduak eta albisteak..
120
Zenbakia 26
H. D. 5.E/4.O.
A. K. A2/B2/C
Mota SINTESIA
Kudeaketa NORBANAKOA
Iradokizunak: Baliabide tipografikoei eta puntuazio markei buruz ikasitakoaz baliatuz, berrikusi eta zuzenduko du ikasleak bere testua. Prozesua bideratzeko, ikasleek irakaslearen laguntzarekin kontrol zerrenda egingo dute. Bertan jasoko dira puntuazioari dagokionean tailer honetan landuko alderdi garrantzizkoenak eta ikasleari bere ekoizpenean bete ditzan eskatuko zaizkionak. Kontrol zerrendan jarritakoaren arabera berrikusiko eta hobetuko du ikasleak bere ekoizpena, testuari egindako aldaketak bere koadernoan apuntatuz. Hori egin ondoren, idatzitako kontrol zerrendaren arabera ebaluatuko du irakasleak ikaslearen behin behineko ekoizpena.
Zenbakia 27
H. D. 6-8.E/5.-7.O.
A. K. B1/B2/C
Mota APLIKAZIOA
Kudeaketa NORBANAKOA
Iradokizunak: Testuetan beltzez nabarmendutako antolatzaileek ideien artean zein erlazio mota ezartzen duten behatzea da jarduera honen helburua. Zeregina banaka egin dezaten proposatzen dugu, antolatzaileei buruzko informazioa ondo ulertu ondoren eta informazio hori eskuartean dutelarik. Egin ondoren, talde handian egingo da zuzenketa, irakasleak beharrezko azalpenak emango dituelarik. ERANTZUNAK
Ordena
Mende bat geroago (A)
Ideien arteko batura soila
eta (A) ezta...ere (C)
Adibideak
esate baterako (F)
Esandakoaren birformulazioa
hau da (A)
Denbora
...zuenean (A)
Kausa-ondorioa
beraz (C)
...direla eta (E) bezain laster (C) ....duelako (F)
lehenik (B) ere (C) Ondoren (B) Azkenik (B)
Aurkaritza
bada ere (D) aldiz (E) ordea (F)
ondorioz (F)
A testuan, posible da ikasleek XIX. mendean, beltzez nabarmendu gabe badago ere, denbora antolatzailetzat hartzea. Aipatu adierazpen horrek ez du ezartzen ideien arteko erlaziorik, hortaz, ezin daiteke antolatzailetzat hartu testu honetan. Testu berean, mende bat geroago antolatzaileak sor dezake zalantza. Denbora adierazpena izanik, kasu honetan informazioaren ordena markatzeko erabili du igorleak.
121
Zenbakia 28
H. D. 6-8.E/5.-7.O.
A. K. B1/B2/C
Mota APLIKAZIOA
Kudeaketa NORBANAKOA
Iradokizunak: Ideien arteko denborazko erlazioa ezartzen duten antolatzaileek lotzen dituzten ideien arteko erlazio kronologikoak markatzen dituzte azalpen testuetan, bata bestearekiko mendekotasun erlazioan jarriz. Modu horretan, denborazko perpaus konposatuak eratzen dituzte. Erlazio kronologikoaren denbora zehaztapena hainbat modutan egiten du perpaus txertatuak (denborazkoak) nagusiarekiko: aurrekotasuna, berehalakotasuna, gerokotasuna nahiz aldiberekotasuna adieraziz. Hortaz guztiaz ohartuz, denbora antolatzaileek eratzen dituzten perpaus konposatuak zuzen osatzen ikastea da jarduera honen asmoa. #
# #
Emandako esaldi bakoitzean ideiak erlazionatzeko erabili den denbora antolatzailea azpimarratu behar du ikasleak lehendabizi proposatutako zereginean. Hori egin ondoren, zein den perpaus nagusia eta zein denborazkoa edo txertatua (NOIZ galderari erantzuna emanez antolatzailea daramana) bereizi behar ditu. Antolatzaile horiek denboraren zein zehaztapen mota markatzen duten identifikatu behar du ondoren. Azkenik, esaldiak berridatzi behar ditu, bakoitzean azaltzen den denbora antolatzailea zentzu bera duen beste batzuez ordezkatuz.
ERANTZUNAK -
Guk lan hau bukatzerako liburutegiko ateak itxiko dituzte. Aurrekotasuna # #
-
Gure kezka areagotu egin zen garrasi hotsak entzun genituenean. Aldiberekotasuna # #
-
Garrasi hotsak entzuteaz batera areagotu egin zen gure kezka. Gure kezka areagotu egin zen garrasi hotsak entzutean.
Bere gauza guztiak motxilan sartu eta hanka egin zuen mutilak. Gerokotasuna # # #
-
Guk lan hau bukatu aurretik liburutegiko ateak itxiko dituzte. Guk lan hau bukatu baino lehen, liburutegiko ateak itxiko dituzte.
Bere gauza guztiak motxilan sartu ondoren, hanka egin zuen mutilak. Hanka egin zuen mutilak bere gauza guztiak motxilan sartutakoan. Bere gauza guztiak motxilan sartu eta gero, hanka egin zuen mutilak.
Gutenberg-ek inprenta asmatu zuenetik, bermaturik geratu zen kulturaren hedapena. Gerokotasuna # # #
Gutenberg-ek inprenta asmatu eta gero, bermaturik geratu zen kulturaren hedapena. Gutenberg-ek inprenta asmatu ondoren, bermaturik geratu zen kulturaren hedapena. Gutenberg-ek inprenta asmatutakoan, bermaturik geratu zen kulturaren hedapena.
122
-
Kalean geundela harrapatu gintuen erauntsiak. Aldiberekotasuna # #
-
Jokoan hasterakoan, beroketa ariketak egiten dituzte jokalariek. Aurrekotasuna # #
-
Kalean geundenean harrapatu gintuen erauntsiak. Kalean geunden bitartean harrapatu gintuen erauntsiak.
Jokoan hasi aurretik, beroketa ariketak egiten dituzte jokalariek. Jokoan hasi baino lehen, beroketa ariketak egiten dituzte jokalariek.
Hitzak silabatan bana zitezkeela eta silabak letrek osatzen zituztela ohartutakoan, sortu zuten antzinako gizakiek alfabetoa. Gerokotasuna # # #
Hitzak silabatan bana zitezkeela eta silabak letrek osatzen zituztela ohartu ondoren, sortu zuten antzinako gizakiek alfabetoa. Hitzak silabatan bana zitezkeela eta silabak letrek osatzen zituztela ohartu eta gero, sortu zuten antzinako gizakiek alfabetoa. Hitzak silabatan bana zitezkeela eta silabak letrek osatzen zituztela ohartu zirenez gero, sortu zuten antzinako gizakiek alfabetoa.
Zenbakia 28
H. D. 6-8.E/5.-7.O.
A. K. B1/B2/C
Mota APLIKAZIOA
Kudeaketa ELKARLANA
Iradokizunak: Testuko ideien artean kausa-ondorio erlazioa ezartzen dituzten antolatzaileak ditugu langai jarduera honetan. Perpaus kontsekutiboak eratuko dituzte ikasleek lehengo kausa eta gero ondorioa adieraziz. Bestela eginez gero, perpaus kausalak. Edonola ere, helburua ez da perpaus mota horiek bereiztea, aitzitik, aipatu erlazio duten ideiak ordena batean zein bestean egoki adierazteko, zein antolatzaile erabil dezaketen jakitea. Horretarako, emandako esaldietan zein den kausa eta zein ondorioa bereiztetik hasita, kausa eta ondorioaren ordena aldatuz esaldiak berridaztea eskatzen diegu ikasleei.
ERANTZUNAK #
Kausa eta ondorioaren bereizketa. Eskatutako bereizketa hau nahiko zaila egiten zaie ikasleei, beraz, talde txikian egitea proposatzen dugu.
# a. Antzinako idatz-material ezagunena da papiroa (ONDORIOA), pasarte historiko garrantzitsu asko horren bidez iritsi baita guganaino. b . Mezu publizitarioak kode bereziak ditu hizkuntza bakoitzean (KAUSA), horregatik ez da egokia itzulpenak egitea. c. Iragarle handiei bost axola zaie euskara (ONDORIOA); azken batean, errentagarritasuna baino ez dute bilatzen.
123
d . Herri txikietan denek elkar ezagutzen dute (KAUSA); horregatik ez dago intimitaterik. e. Ez zaitez nigana losintxekin etorri (ONDORIOA), haserre nago eta. f.
Oso jenio bizia zuen (KAUSA) eta jende guztiarekin haserretzen zen.
g. Jarraitzaile asko ditu Arantxak (ONDORIOA), oso esatari ona da eta. h . Ez dakit zer nolako harrera izango duen gure lanak komikigintzan gauza gutxi egin baita euskaraz. #
(ONDORIOA);
Kausa eta ondorioaren ordena aldatuz berridatzi behar dituzte aurreko esaldiak ikasleek. Anitz aukera ematen ditu eskatutako berridazketak. Hortaz, esaldia ahalik eta modu gehienetan adieraz dezatela eskatuko zaie ikasleei. Hona eredu batzuk: a. Antzinako idatz-material ezagunena da papiroa, pasarte historiko garrantzitsu asko horren bidez iritsi baita guganaino. Pasarte historiko garrantzitsu asko iritsi da guganaino papiroaren bidez; hortaz, idatzmaterial hori antzinako ezagunena da. Pasarte historiko garrantzitsu asko iritsi da guganaino papiroaren bidez; ondorioz, idatz-material hori antzinako ezagunena da. Pasarte historiko garrantzitsu asko iritsi da guganaino papiroaren bidez; beraz, idatzmaterial hori antzinako ezagunena da. Pasarte historiko garrantzitsu asko iritsi da guganaino papiroaren bidez; hori dela eta, idatz-material hori antzinako ezagunena da. Pasarte historiko asko guganaino papiroaren bidez iritsi delako idatz material hori antzinako ezagunena da. Pasarte historiko asko guganaino papiroaren bidez iritsi denez, idatz material hori antzinako ezagunena da. b. Mezu publizitarioak kode bereziak ditu hizkuntza bakoitzean, horregatik ez da egokia itzulpenak egitea. Ez da egokia mezu publizitarioaren itzulpenak egitea; izan ere, kode bereziak baititu hizkuntza bakoitzean. Ez da egokia mezu publizitarioaren itzulpenak egitea; hizkuntza bakoitzean kode bereziak ditu eta. Ez da egokia mezu publizitarioaren itzulpenak egitea; azken batean, kode bereziak ditu hizkuntza bakoitzean. c. Iragarle handiei bost axola zaie euskara; azken batean, errentagarritasuna baino ez dute bilatzen. Errentagarritasuna baino bilatzen ez dutelako bost axola zaie euskara iragarle handiei. Errentagarritasuna baino bilatzen ez dutenez gero, bost axola zaie euskara iragarle handiei. Errentagarritasuna soilik bilatzen dute iragarle handiek; beraz, bost axola zaie euskara. Errentagarritasuna soilik bilatzen dute iragarle handiek; ondorioz, bost axola zaie euskara. Errentagarritasuna baino ez dute bilatzen iragarle handiek; horregatik bost axola zaie euskara.
124
d. Herri txikietan denek elkar ezagutzen dute; horregatik ez dago intimitaterik. Herri txikietan ez dago intimitaterik, denek elkar ezagutzen dute eta. Herri txikietan ez dago intimitaterik, denek elkar ezagutzen baitute. Herri txikietan ez dago intimitaterik; izan ere, denek elkar ezagutzen dute. Herri txikietan ez dago intimitaterik; azken batean, denek elkar ezagutzen dute. e. Ez zaitez nigana losintxekin etorri, haserre nago eta. Haserre nago, beraz, ez zaitez nigana losintxekin etorri. Haserre nagoenez, ez zaitez nigana losintxekin etorri. Haserre nago eta ez zaitez nigana losintxekin etorri. Haserre nago, hortaz, ez zaitez nigana losintxekin etorri.
f. Oso jenio bizia zeukan eta jende guztiarekin haserretzen zen. Jende guztiarekin haserretzen zen, oso jenio bizia zeukan eta. Jende guztiarekin haserretzen zen, oso jenio bizia baitzeukan. Jende guztiarekin haserretzen zen; izan ere, oso jenio bizia zeukan.
g. Jarraitzaile asko ditu Arantxak, oso esatari ona da eta. Oso esatari ona delako jarraitzaile asko ditu Arantxak. Oso esatari ona da, horregatik ditu jarraitzaile asko Arantxak. Oso esatari ona denez, jarraitzaile asko ditu Arantxak.
h. Ez dakit zer nolako harrera izango duen gure lanak (ONDORIOA); komikigintzan gauza gutxi egin baita euskaraz. Komikigintzan gauza gutxi egin da euskaraz; hori dela eta, ez dakit zer nolako harrera izango duen gure lanak. Komikigintzan gauza gutxi egin da euskaraz; beraz, ez dakit zer nolako harrera izango duen gure lanak. Komikigintzan gauza gutxi egin da euskaraz; hortaz, ez dakit zer nolako harrera izango duen gure lanak. Komikigintzan gauza gutxi egin da euskaraz; ondorioz, ez dakit zer nolako harrera izango duen gure lanak. Komikigintzan gauza gutxi egin delako ez dakit zer nolako harrera izango duen gure lanak. Komikigintzan euskaraz gauza gutxi egin da, eta ez dakit zer nolako harrera izango duen gure lanak.
Zenbakia 30
H. D. 6.-8.E/5.-7.O.
A. K. A2/B2/C
Mota APLIKAZIOA
Kudeaketa NORBANAKOA
Iradokizunak: Testua irakurri ondoren, zentzua eduki dezan, dauden hutsuneetan egoki datozen antolatzaileak txertatu behar dituzte ikasleek. Zeregin hau banaka egin dezatela proposatzen dugu.
125
ERANTZUNA
Euskararen erabilerari dagokionez, azken urte hauetan euskara hezkuntza sisteman sartzearen ondorioz
Izan ere
batik bat, asko hazi da elebidunen portzentaia Euskal Autonomi Elkartean. Hazkunde hori, lagunarteko euskararen erabileran antzematen hasi da dagoeneko; (izan ere, azken batean),
gero eta handiagoa da
euskaldunen dentsitatea lagunartean. Familian, (aldiz, ostera, ordea, berriz, aitzitik), ez da inolako hazkunderik antzematen euskararen erabileran, elebidun gazteenen gurasoak erdaldunak baitira oraindik. (Beraz, horrenbestez, hortaz, hori dela eta), aurreikuspenen arabera, datozen hamar urteetan elebidunkopuruak nabarmen egingo du gora, baita lagunarteko euskararen erabilerak ere, azken kasu honetan neurri txikiagoan bada ere. (Dena dela, dena den, alabaina, halere), ez dirudi familiaren barruan euskararen erabileran hazkunde handirik izango denik, euskara ikasi dutenek gurasoen etxea utzi eta euren familia sortzen dutenean hasiko baita adinaren eragina antzematen. Nafarroan antzeko joerak ageri dira hezkuntza sistemaren bilakaerari, familia bidezko transmisioari eta hiztunak galtzeari eta irabazteari dagokionez, besteak beste. (Edonola ere, hala eta guztiz ere), ezagutzaren hazkundeak ez du oraindik erabileraren hazkunderik eragin. Euskararen Berripapera, 58zk.
Zenbakia 31
H. D. 5.-6.E/4.-5.O.
A. K. A2/B2/C
Mota SINTESIA
Kudeaketa NORBANAKOA
Iradokizunak: Jarduera honetan emandako testua ez da batere argia, izan ere, jatorrizko testuan igorleak informazioa ordenatzeko, sailkatzeko, nabarmentzeko edo testuaren zatiak mugatu edo mailakatzeko erabilitako markak ezabatu baititugu. Ondorioz, zaila da testua bere horretan irakurleak ulertzea. Testua ulerterrazago bihur dadin, kohesio elementuei dagokienean trebatzen honetan ikasitakoa aplika dezatela eskatzen zaie ikasleei. Zeregin horretan lortu duten trebezia maila baloratzeko erabil dezake irakasleak jarduera hau. ERANTZUN POSIBLEA Hona jatorrizko testua.
2. Euskarazko herri-prentsaren sorrera 2.1. Herri-prentsaren hastapenak Europan Europako lehenengo herri-aldizkaria Katalunian sortu zen 1803an: La Gazeta de Vic. Ikus daitekeenez, Katalunian katalanez egindako prentsak tradizio handia du, baina lurralde horretako herri-prentsaren loratzea azkeneko hogei urteotan gertatu da: 1976-79 eta 1982-85 bitartean, Europako mendebalde osoan eman den bezala. Espainian, adibidez, 1976tik 1990era gertatu da prentsa erregional eta lokalaren susperraldia (Maciá Mercadé, 1987).
126
2.2. Herri-prentsaren hastapenak Euskal Herrian Euskarazko herri-prentsa, fenomeno sozial moduan, Arrasate Press astekariarekin batera sortu zen 1988an. Aurretik, ordea, bazen euskarazko herri-aldizkaririk, baina ez zuten oraingo euskarazko herri-prentsak duen zabalkunderik, ez eta ezarpenik ere (Plazaola, 1992). Herria aldizkaria da, hain zuzen ere, gure artean euskarazko argitalpenik aspaldikoena. Berrogeita hamar urte beteak ditu, haren aurretik argitaratu zen Euskalduna kontuan hartu gabe. 2.3. Euskarazko herri-prentsaren sorreraren eragileak Euskarazko herri-prentsaren sorrera bere ingurumarian kokatu beharra dago, fenomenoa hobeto ulertu ahal izateko. Hona hemen garai hartako hainbat gertaera, euskarazko herriprentsari eragin ziotenak: Euskara batua sendotzea. Arrasate Press sortu zenerako jadanik finkatua zegoen euskara batua eta haren erabilera zabalduta zegoen irakaskuntzan, administrazioan eta komunikabideetan. Euskara elkarteen hedatzea. Aurretik beste saio batzuk egin baziren ere, 80ko hamarkadaren hasieran euskara elkarteen eredua sortu zen Arrasaten, gerora Euskal Herri osora hedatuko zena: Arrasate Euskaldundu Dezagun (AED) elkartea, alegia. Arrasate Press AEDren babesean sortu zen. Ondoren sortutako herri-aldizkari gehienak euskara elkarte baten ardurapean argitaratu dira (Aranzabal, 1995). Herri-erakundeen laguntza. Euskarazko herri-prentsaren sorreratik bertatik oso garrantzitsua izan da herri-erakundeek (udalak, foru-aldundiak, Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernua) eskaini duten laguntza. Auto-edizioaren sorrera. Mikrotxipa herri-prentsaren alde dago. Auto-edizioaren sorrerak herri-prentsari potentzialitate handia eman dio, asko merkatu eta erraztu baititu argitalpenak (...)
Zenbakia 32
H. D. 6.E/5.O.
A. K. A2/B2/C
Mota SINTESIA
Kudeaketa NORBANAKOA
Iradokizunak: Aurrez idatzita daukan testua berrikusi eta zuzendu behar du ikasle bakoitzak jarduera honetan. Antolatzaileen erabilera izango da berrikusketa helburu, eta, ondorioz, baita irakaslearentzat ebaluaziorako irizpide ere.
TREBATZEN IV: Adierazpenaren zuzentasuna Ideiak ondo antolatuta eta egoki erlazionatuta egoteaz gainera, testuko mezuaren zuzentasunari edota jatortasunari ere erreparatu behar dio ikasleak. Hortaz, hizkuntzen arteko kontaktuari buruz mintzatzen ari garen honetan, aipatutako testu mailari dagokionean, kalko okerrak ditugu hausnarketa gai trebatze honetan. Hizkuntzen arteko kontaktu guztietatik atera daitekeen onura gure kasuan ere onura dela eta halakotzat baliatu behar dugula inolaz ere bistatik galdu gabe (hizkuntza guztiak dira mestizoak), garbi dago badugula arazo nabarmenik ere gure hizkuntza txikia beste handi horren edo horien zamak leherraraz ez dezan. Izan ere, gurean bezalako kontaktu desorekaturen kasuan, hizkuntza nagusiak jan egin dezake menderatua (aurrena desitxuratuz, hurrena desegituratuz eta azkenik deseginez).
127
Hizkuntza batek beste baten eredutik berera egokitzen duen egiturari esaten zaio kalko. Hitza ez da, berez, gaitzespenezkoa. Baina kalko batzuk okerrak dira. Alegia, premiarik gabe jotzen dugu batzuetan erdaren imitaziora, abantaila baino kalte handiagoz. Abantailarik eza, hain zuzen, premiarik ezaren ondorio garbia da. Kaltea, berriz, euskararen sistemari egiten zaiona da, erdararenaz nahasten baita, autonomia eta baliagarritasuna galtzeko bidean jarriz. Unitatearen sail honetan kalko oker batzuen adibideak soilik ematen ditugu: lantzen ari garen gaiari dagokionean ikasleek euren ohiko erabileran erroturik dituztenetako batzuen adibideak, alegia.. Zenbakia 33
H. D. 7.-8.E/5.O.
A. K. B1/B2/C
Mota APLIKAZIOA
Kudeaketa NORBANAKOA
Iradokizunak: Erdarazko como hitzaren interferentziak eraginda haren adiera guztietarako bezala erabiltzea nahiko ohitura hedatua da gure ikasleengan. Hortaz, informazioa eskuartean dutelarik (talde handian aztertu eta gero), kalko oker hori zein esalditan eman den identifikatu behar dute lehendabizi ikasleek. Emandako esaldietan bezala hitzak non azaltzen duen konparazio zentzua inferitzea eskatzen dio ikasleari zeregin horrek, eta agian, horixe da zailena askorentzat. Bestalde, egia da moduzko perpausak eratzen dituela bezala honek, baina ez diogu ikasleari hori aipatzen. Izan ere, jarduera honen helburua ez da perpaus motak lantzea, kalko okerrak saihesten ikastea baizik, eta helburu horren lorpenerako eduki ustela da, gure ustez, perpaus moten lanketa. Erabilera desegokia eman dela suposatu duen esaldien berridazketa izango da bigarren zeregina.
ERANTZUNAK #
Bezala hitzaren erabilera desegokia eta esaldien berridazketa. -
Euskaldun berrien akats bezala hartzen dira maiz erdarakadak. KALKO OKERRA Euskaldun berrien akastzat hartzen dira maiz erdarakadak.
-
Irabazita bezala eman zuen euskararen aldeko apustua. KALKO OKERRA Irabazitzat eman zuen euskararen aldeko apustua.
-
Zuk esan bezala egin ditut ariketak. ONDO
-
Irakasleak bezala erabiliko ditugu aurkezpenerako bitartekoak. ONDO (Irakasleak erabili dituen bezala).
-
Euskaldun zahar batek bezala hitz egiten du gure hizkuntza ingeles horrek. ONDO
-
Aurrelari bezala jardun du gaurkoan. KALKO OKERRA Aurrelari lanetan jardun du gaurkoan.
-
Donostian jaio zen eta Mikel bezala bataiatu zuten. KALKO OKERRA Donostian jaio zen eta Mikel izenez bataiatu zuten.
-
Guk ingelesa ikasten dugun bezala ikas dezakete euskara atzerritarrek. ONDO
-
18 urte zituenean soldadu bezala joan zen. KALKO OKERRA 18 urte zituenean soldadu joan zen.
128
Zenbakia 34
H. D. 7.-8.E/5.O.
A. K. B1/B2/C
Mota APLIKAZIOA
Kudeaketa NORBANAKOA
Iradokizunak: Kalko okerren bigarren adibideari loturik, erdal diferente adjektiboaren adiera guztietarako euskaraz ezberdin/desberdin erabiltzeari buruzko hausnarketa bideratu nahi dugu jarduera honekin.. Zeregin horretarako gaztelaniaz zein frantsesez emandako esaldien itzulpenak egitera bideratuko dugu ikaslea. Emandako esaldietan, dagokion izenarekiko erdal adjektiboaren posizioari erreparatu behar dio ikasleak lehenik. Bistakoa da jarduera honek eskatzen duen itzulpen lanerako erreferentea gaztelania izango dela, izan ere, frantsesez adjektiboa beti izenaren aurrean kokatzen da, atributua ez bada. # # #
Adjektiboa izenaren atzetik doanean soilik dira haren baliokide euskal desberdin/ezberdin. Artikulurik gabe, izenaren aurrean doanean, euskarazko kuantifikatzaile batek ordezkatuko du erdal diferente (eta berdin haren sinonimoak: distinto, diverso...) adjektiboa. Artikuluarekin, izenaren aurrean doanean (mugatu plurala denean) batere ez markatzea da irtenbiderik egokiena.
Hona erantzun posibleak: 1. Gaur egun herri ezberdinetan bizi dira. 2. Hainbat/zenbait komunikabidetan entzun dut albistea. Komunikabide batzuetan entzun dut albistea. 3. Arazoari aurre egiteko, hainbat/zenbait soluziobide eman ditu autoreak. Arazoari aurre egiteko, soluziobide batzuk eman ditu autoreak. Arazoari aurre egiteko, askotariko soluziobideak eman ditu autoreak. Arazoari aurre egiteko, anitz soluziobide eman ditu autoreak. 4. Hainbat/zenbait hizkuntza hitz egiten dituzten pertsonak ezagutzen ditut. Ezagutzen ditut hizkuntza bat baino gehiago hitz egiten dituzten pertsonak. 5. Estatu batean hizkuntza ezberdinak/desberdinak hitz egitea da egoerarik arruntena. 6. Hiztegi honetan hainbat/zenbait hitz-moten esanahia aurki dezakegu. Hiztegi honetan mota askotako hitzen esanahia aurki dezakegu. 7. Ideia nagusiak kolore desberdinez/ezberdinez nabarmendu ditugu. 8.
Munduko hizkuntzez hitz egiten da unitate honetako testuetan.
Zenbakia 35
H. D. 7.E/6.O.
A. K. B1/B2/C
Mota SINTESIA
Kudeaketa NORBANAKOA
Iradokizunak: Erdarakadei buruz ikasitakoaz baliatuz, aurrez idatzita daukan testuaren azken berrikusketa egin behar du ikasleak jarduera honetan. Aipatu berrikusketa elkarren artekoa izan dadila proposatzen dugu. Izan ere, birritan berrikusi du ikasleak bere testua eta gerta lekioke, aspertuta egotez gainera, testuan idatzita dagoenaren
129
ordez, idatzi nahi zuen hura irakurtzea. Bestalde, motibagarriagoa egingo zaio ikasleari beste kide baten testua berrikustea (askoz errazagoa da besteen testuetan akatsak ikustea nork berean baino). Azkenik, ez dugu ahaztu behar modu honetara egindako berrikusketetan hobekuntzarako onuragarria den distantziamendua gertatzen dela (seguruenik, ikasle batek bere kidearen oharrak errazago onartu edo eztabaidatuko ditu). Gerta liteke ikasleek idatzitako testuek aukera gutxi ematea irakasleari 7. helburu estandarrak nahiz 6. oinarrizkoak eskatzen duten lorpen maila bereganatu duten baloratzeko: ohiko erabileran oker erabili arren, euren testuan hitz horiek txertatu ez dituztelako, iturrietatik zuzen kopiatu dituztelako... Hori dela eta, kontrol bat proposatzen dugu gida honen eranskinetan: 3. KONTROLA izenpean. ERANTZUNAK 1. TESTUA Oarsoaldeko Hitza egunkariko erredaktorea da egun Lander Garro (Errenteria, 1975), baina aurretik argazkilari bezala aritu zen lanean eta rock talde ezberdinen diskoen diseinua ere egin du. Senideak eta gertuko adiskideak hartu ditu gai nagusi bezala Lander Garrok Txalaparta argitaletxearen bitartez kaleratu berri duen bere lehen liburuan, Orain galdera berri berriak ditut ipuin bilduman. “Bizitzan pilatutako ehunka sentimenduren lekukotza” da, egilearen iritziz, liburua. “Batez ere, nire inguruko jende ezberdinari buruzko lekukotza eta hausnarketa”. berria, 2004/06/04 (egokitua) -
Argazkilari bezala aritu zen lanean: argazkilari lanetan aritu zen eta... ...eta rock talde ezberdinen diskoen...: ... eta hainbat/ zenbait rock talderen... // eta rock talde batzuen diskoen... ...gai nagusi bezala: ...gai nagusitzat jende ezberdinari buruzko...: j e n d e a r i buruzko (kasu honetan ez du kuantifikatzailerik behar, bistakoa baita jendea ezberdina dela.
2. TESTUA Iritzi ezberdinak daude Europako hainbat estatu hitzartzen ari diren konstituzioaren zirriborroan hizkuntza desberdinei eta haien hiztunei ematen zaien trataerari dagokionean. Iritziak iritzi, konstatazio ezberdinak egin behar dira dokumentu hori irakurrita. Lehengoa: hizkuntza eskubideak ez dira aipatu ere egite. Bigarrena: estatu hizkuntzak soilik hartuko dira hizkuntza ofizial bezala. Hirugarrena: mugarik izango ez omen duen Europa honetan hizkuntza komunitate ezberdinak ez dira onartzen. Bistan dago itun honek bideak ixten dizkiola euskarari eta Europako gainontzeko hizkuntza gutxiagotuei. berria, 2004/06/04 (egokitua)
-
Iritzi ezberdina daude: denetariko/era askotako/era guztietako iritziak daude... ... zirriborroan hizkuntza desberdinei...: hizkuntzei (ez du kuantifikatzailerik behar). Konstatazio ezberdinak: hainbat konstatazio/ konstatazio batzuk... Hizkuntza ofizial bezala: hizkuntza ofizialtzat. Hizkuntza komunitate ezberdinak: hizkuntza komunitateak ( e z d u kuantifikatzailerik behar).
130
TREBATZEN V: Gaiaren ahozko azalpena Formaltasun handiko testu generoa da ahozko azalpena eta bere irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuan, ahozko hizkuntza eta idatzizkoa uztartuta ageri dira: ahozko zeregin komunikatiboa bete ahal izateko aprendizai pausoetan, nahiz testuaren planifikazioan, idatziaren beharra gertatuko da. Bestalde, ahozkotasunaren eremuan, ahozko hizkuntzaren eta hizkuntza idatziaren tarteko lekua hartzen du ahozko adierazpen formalak. Izan ere, hizkuntza idatziarekin hainbat ezaugarri partekatzen ditu: gai espezifikoa du; planifikatua da; diskurtso landua da; bere tonua formala eta objektiboa da; ikasleak ez du bere kabuz ikasten, hau da, berariazko aprendizaia eskatzen du, hizkuntza idatziak eskatzen duen bezalaxe. Baina, aldi berean, ahozko hizkuntza formalak bereak ditu gainontzeko ahozko adierazpen moduen ezaugarri batzuk ere, esate baterako, mezua adierazteko kanala (ahotsa) eta, gehienetan, solaskideek espazio eta denbora bera partekatzea. Hortaz, adierazpen idatzian ez bezala, hitzekin batera mezua osatzen laguntzen eta entzuleei ulermena errazten duten hitzezkoak ez diren kodeak erabiltzen dira: aurpegiaren mimika, begiradaren mugimendua eta keinuak. Gainera, baliabide prosodikoen (bolumena, intonazioa, etab.) erabilerak garrantzi handia hartzen du eta berbaldiaren esanahia zehazten du. Esandakoaren arabera, eskolaren zeregina da ahozko hizkuntza formala irakastea, ikasleek egoera formaletan egoki eta zuen mintzatzeko gaitasuna gara dezaten. Baina ahozko hizkuntzaren irakaskuntzak, eta bereziki formalarenak, tradizioz, ekoizpenaren prozesuari baino gehiago erreparatu izan dio emaitzari, ikasleak azaltzen duen diskurtso amaituari. Adibide bat jartzearren, gai jakin baten ahozko azalpena egin dezan eskatzen zaio hainbatetan ikasleari, baina ez zaio irakasten nola egin eskatzen zaiona. Prozesuan eragitean dago gakoa, pausuz pausu zer egin behar duen irakastean eta egindako pausu bakoitza baloratzean alegia. Hortaz, nork bere testu idatzia sorburutzat hartuta, eta hura eraldatuz, gaiaren ahozko azalpena egiteko komunikazio-estrategia multzoa pausoz pauso irakastea da sekuentzia honen helburua.
Zenbakia 36
H. D. 8.E/7.O.
A. K. B1
Mota APLIKAZIOA
Kudeaketa ELKARLANEAN
Iradokizunak: Ahozko azalpenaren planifikazioari ekingo diogu jarduera honetan. Baina zz gara hutsetik abiatzen; izan ere, gaia, komunikazio-asmoa eta hartzaileak definitu ondoren garatu baitu ikasleak bere testu idatzia. Testu idatzia ahozko diskurtso bilakatzeko, testuinguruaren parametroak aztertzea da lehendabiziko pausua. Informazioa entzumenaren bidez jasoko duela hartzaileak ohartu behar du ikasleak, beraz, ezin duela testu idaztian eman duen informazio guztia bere horretan ahoz adierazi (gehiegizkoa izan baitaiteke entzunez soilik jasotzeko). Bestalde, interakzioa bideratzeko, hartzaileak gaiaz eduki ditzakeen ezagutzak aurreikusten saiatu behar da: ezjakintzat suposatzen dituen terminoak definitzeko, kontzeptuak ejenplifikatzeko, adierazpen bat birformulatzeko, etab. Une egokia da informazioa argitzeko ikasi dituzten prozedurak birgogoratzeko. Oso zaila da ikasle batek prozesu hori bere kabuz egitea; hortaz, binaka edo talde txikian elkartuta, ekingo diogu zereginari. Ikasleak beste kide bati ahots ozenez irakurriko dio bere testua. Entzuleak ez du testua aurrean edukiko, entzumenaren bidez soilik jasoko du mezua, eta unitatean bertan emandako irizpideak kontuan hartuta baloratuko du entzundakoa: informazio-
131
kopurua eta haren ulergarritasun maila. Ondoren, kideak eginiko balorazioan oinarrituta, beharrezko moldaketak egingo ditu ikasleak bere testu idatzian. Aipatutako estrategia aurkeztea, prozesua kontrolatzea eta, zuzenean parte hartu gabe, ikasleen beharrei erantzutea izango da irakaslearen zeregina prozesu honetan.
Zenbakia 37
H. D. 8.E/7.O.
A. K. B1
Mota APLIKAZIOA
Kudeaketa NORBANAKOA
Iradokizunak: Azalpenaren lehen zirriborroa izango den eskema sortuko du ikasleak jarduera honetan. Horretarako, aurreko jardueran kideak proposatutakoa ahaztu gabe, testuko ideia nagusienak hautatuko eta hierarkizatuko ditu hitz gutxitan. Garrantzizkoa da irakaslearen interbentzioa une honetan; izan ere, prozesuaren fase honetan ikasleak huts egiten badu, bere azalpenak ere gauza bera egingo du. Hona ikasle bakoitzaren eskema baloratzeko erabil daitezkeen irizpideak. 1. Gaiari buruz entzuleek eduki ditzaketen ezagutzen baitako edukia hautatu du. 2. Ideia nagusiak bereizten ditu. 3. Informazioa modu logikoan antolatu du.
Zenbakia 38
H. D. 8.E/7.O.
A. K. B1
Mota APLIKAZIOA
Kudeaketa NORBANAKOA
Iradokizunak: Diskurtsoa hiru zatitan antolatzen edo egituratzen ikastea da jarduera honen helburua: hasiera, azalpenaren gorputza eta amaiera. Azalpenaren gorputza definituta dagoenez, hasiera eta amaiera presta dezatela eskatzen diegu ikasleei. Zati horietako bakoitza nola garatu irakasten zaie eta idatziz presta ditzala eskatu. Azaldu behar dituen informazioen arteko loturak hobeto bermatzen lagunduko dio idazteak ikasleari, hau da, kohesio-elementuak modu erreflexiboagoan erabiltzen. Antolatzaileei dagokionean, erabileraren beharra aipatu besterik ez dugu egiten sekuentzia honetan; izan ere, testu idatzia lantzean izan baitute bere lekua. Edonola ere, ikasleei zein diren eta zein funtzio betetzen duten gogoraraztea komeni da. Aurrekoan bezala, idatzitakoaren ozeneko irakurketak garrantzia hartzen du ekoizpen prozesuaren fase honetan, beharrezkoa ikasleak prestatu duena norbaitek entzutea, esate baterako, irakasleak berak edo hasieran lagun izan duen kideak. Batak zein besteak entzun, azaldutakoa baloratzea komeni da, ikasle bakoitzak beharrezko aldaketak egin ditzan bere diskurtsoan. Hona zeregin horretarako erabil daitezkeen irizpideak.
132
Sarrera 2. Gaia justifikatu eta mugatu du. 3. Azalpenaren zati nagusien berri eman du. 4. Azalpenari hasiera emateko formula egokia erabili du. Azalpenaren gorputza (Aurreko jardueran baloratuta) Amaiera 1. Ideia nagusienak sintetizatzen ditu. 2. Gaiaren garapenarekin koherentzia mantentzen du. 5. Azalpenari amaiera emateko formula egokia erabili du.
Zenbakia 39
H. D. 8.E/7.O.
A. K. B1
Mota SINTESIA
Kudeaketa NORBANAKOA
Iradokizunak: Ikasle bakoitzak, aurrez prestatutako eskema edo gidoia eskura duela, bere diskurtsoa azalduko du jarduera honetan. Edukia prest duela, hiru alderditan jarri behar du arreta ikasleak bere diskurtsoaren ahozko azalpena eragingarria izan dadin: 1 . Entzuleen arretari eustea. Zeregin horretarako honelako estrategiak erabil ditzake ikasleak: a) Galdera erretorikoen nahiz partekatzen dituzten ezagutza edota esperientzien bidez entzuleak bere diskurtsoan inplikatzea. - Baina zerk eragin ote du hizkuntza hau horrelako egoeran egotea? Begira, ... - Denok dakizue lurralde batean hizkuntza batek beste batek baino indar handiagoa eduki dezakeela. Begira bestela zer gertatzen den gurean. Ba... b) Hizkuntz erregistroaren aldaketaren nahiz ironia edo umorearen bidez entzuleekin nolabaiteko konplizitatea lortzea. 2. Ematen duen informazioaren ulergarritasuna ziurtatzea. Aurrez ere erreparatu dio alderdi honi, baina gerta liteke gelako beste kide batzuentzat oraindik ere zaila izatea esaten duen hori. Beraz, entzuleak behatuz, leudekeen ezin ulertuak argitu behar ditu ikasleak prozesuan zehar: termino ezezagunak hainbat modutan definituz (sinonimo, hiperonimo, azalpen, eta abarren bidez), terminoaren esanahia argitzen duen adierazpidea aposizioan jarriz, adibideak emanez, etab. 3 . Baliabide prosodikoen eta keinuzkoen erabilera egokia. Baliabide prosodikoek (intonazioak, erritmoak, etenak, tonuak, etab.) diskurtsoaren kohesioa ahalbideratzeaz gainera, oinarrizko funtzioak betetzen dituzte ahozko komunikazioan.
133
-
Igorlearen jarrera islatzen dute: gaiarekiko eta entzuleekiko. Ideiak hierarkizatzen dituzte diskurtsoaren ulermena erraztuz: enfasiak diskurtsoko unitate esanguratsuak markatzen ditu. Beste modu batera esanda, intonazioaren aldaketak ideia jakin bat nabarmentzen dio entzuleari.
Hitzezkoak ez diren baliabideek ( keinuek, begiradak, aurpegiko espresioak, etab.) funtzio esplikatzaile garrantzitsua hartzen dute igorleak esanahia ematen dien eta ahotsarekin nahiz diskurtsoarekin modu harmonikoan integratzen dituen heinean. Elementu horiek bere, ahozko diskurtsoa erregulatzen, enfatizatzen, eszenifikatzen edota gezurtatzen dute. Argibide horiek emanik, “entrenatzea” besterik ez zaio geratzen ikasleari. Saioa bideoz grabatzea da egokiena, ikasleak berak beha eta balora dezan aurkezpena. Hona gaiaren azken aurkezpena baloratzeko erabil daitezkeen irizpideak.
BALORAZIO OROKORRA EGITEKO IRIZPIDEAK Diskurtsoaren egituraketa
1. Sarrera (gaia justifikatzen, mugatzen eta zatiak aurreratzen ditu). 2. Gorputza (ideiak hautatzen, hierarkizatzen eta ordenatzen ditu). 3. Amaiera (laburtzen du, koherentea da, ondo ixten du azalpena).
Diskurtsoaren kohesioa
4. Diskurtsoaren zatiak lotzeko baliabide egokiak erabiltze ditu (landutako formulak, antolatzaileak).
Diskurtsoa ulergarria egiteko eta hartzaileen arretari eusteko bitartekoen erabilera
5. Ezin ulertuak konpontzeko, hitzezko bitartekoak erabiltzen ditu (errepikapena, definizioa, adibideak, etab.) 6. Entzuleei mezua ulertzen lagunduko dioten aurkezpen-teknikak erabili ditu (grafikoak, eskema, irudiak...). 7. Elementu prosodikoak egoki erabili ditu (ahoskera, bolumena, etab.; halaber, etenak eta intonazioa, berbaldiaren zatiak zehazteko zein informazio jakin baten garantiza azpimarratzeko. 8. Keinuzko elementuak modu egokian erabili ditu.
IKASITAKOA ERABILIZ Unitatean zehar landutako testuen bidez, munduko hizkuntza guztiak, direnak direla eta dauden egoeran daudela, pertsonen eta herrien identitate psikologikoa eta soziokulturala eraikitzen laguntzen duten heinean, berdinak direla ohartarazi nahi izan dugu ikaslea, eta zeregin horretan ez dagoela bat bestea baino hobeagoa denik. Bestalde, soziolinguistikako hainbat kontzeptu landu ditugu; izan ere, esparru honi dagozkion oinarrizko ezagutzak edukitzeak, gaiari lotutako testuak ulertzen laguntzeaz gainera, egungo
134
gizartearen errealitate eleanitza hobeto ulertzen lagunduko die ikasleei, eta hizkuntza batzuek eta haiekin batera erabiltzen dituzten komunitateek (geureak kasu) jasaten duten zapalkuntzaren aurrean jarrera kritikoa hartzen lagunduko. Hortaz, hizkuntzaren hausnarketari lotutako alderdi horri erreparatuko diogu berriro unitatearen azken atal honetan. Zenbakia 40
H. D. 1.E/1.O.
A. K. A2/C
Mota SINTESIA
Kudeaketa NORBANAKOA
Iradokizunak: Unitatean landutako soziolinguistikako kontzeptuen ezagutza maila baloratzea du helburu jarduera honek. Erantzunak: A B C D E F G H I J
Hizkuntz komunitatea (5) Erabilera eremua (8) Hizkuntza maioritarioa (9) Hizkuntza minorizatua (2) Hizkuntza ofiziala (10) Hizkuntz ordezkapena (diglosia) (3) Ama-hizkuntza (4) Aldaera estandarra (1) Kalko okerra (6) Hiztun elebakarra (7)
Zenbakia 41
H. D. 1.E
A. K. A2/B2/C
Mota SINTESIA
Kudeaketa ELKARLANEAN
Iradokizunak: Hizkuntzaren izaera sozialari nahiz hizkuntzei buruz gizartean dauden hainbat aurreiritziri buruz hausnarketa bideratzea du helburu jarduera honetan proposatutako lehen zereginak. Jardueraren taldean egitea aholkatzen dugu, emandako erantzunak eta haien zergatiak, ahoz, talde handian baloratzeko. ERANTZUNAK A) Komunitate bateko kideek elkarrekin komunikatzeko erabiltzen duten hitzezko bitartekoak, hizkuntzatzat hartzeko, gramatika bat eduki behar du. OKERRA Gramatikarik gabeko hizkuntza asko dago munduan. Badira gramatikaren premiarik sentitu ez duten komunitateak, ez eta aldaera estandarren beharrik, eta hala eta guztiz ere, hizkuntza bat edo gehiago dituzte. B) Munduan milaka hizkuntza hitz egiten dira, bakoitzak bere ezaugarriak dituelarik. Baina berezko ezaugarriek markatzen dituzten bata bestearekiko aldeen gainetik, berdintasuna da hizkuntzen ezaugarri nagusia: guztiak dira baliagarriak komunitate bakoitzak nahi dituen funtzioak betetzeko. ZUZENA
135
C) Hainbat eremutan ematen den ingelesaren ohiko erabilerak (teknologia berrietan kasu) ez du esan nahi hizkuntza hori euskara baino egokiagoa denik. Une historiko jakin batean ematen den hizkuntzen arteko indar erlazioa azaltzen du horrek. Eta joera hori alda daiteke. ZUZENA D) Idazten ez den hizkuntza bat ez da berez hizkuntza, dialektoa baizik. OKERRA E) Hizkuntza bat ez da egina dagoen “zerbait”. Hizkuntza guztiak aldatzen joaten dira, denborarekin eta denboran zehar. ZUZENA #
Aurreko guztia eginik, hizkuntza zer den definitzea eskatzen diegu ikasleei. Bistakoa da ez dugula hizkuntza komunikaziorako tresna soiltzat hartu unitate honetan. Beraz, hizkuntza bat erabiltzen duen komunitatearentzat identitate zeinu izatearen ezaugarria ere aipatu beharko lukete ikasleek euren definizioan.
#
Azkenik, sarritan irakurri edota entzun duten leloaren inguruko eztabaida bideratzen dugu. Bistakoa da askotariko ikuspuntuak eman ditzaketela ikasleek, denak onargarriak egoki justifikatzen dituzte.
136
4. EBALUAZIOA 4.1. Ebaluaziorako jarduera arrunten aipamena eta analisia Jarduera zenbakia 11 12 17 20 21 22 26 31 32 35 39 40 41
Helburu didaktikoak Estandarra 1 1 2 3 4 4 5 5-6 6 7 8 1 1
Arloko konstantea
Ebaluazioa egiteko irizpideak
A2/C A1/B1/C A2 A2/B2 B2 B2 A2/B2/C A2/B2/C A2/B2/C B1/B2/C B1 A2/C A2/B2/C
Ikasleen liburuan dauden kontrol zerrendetan nahiz gida honetan, jarduera bakoitzari dagokion iradokizunen atalean, aipatzen ditugu ebaluaziorako irizpideak.
Oinarrizkoa 1
3 3 4 4-5 5 6 7 1
4.2. Ebaluaziorako jarduera berezien deskribapena eta analisia #
Deskribapena eta kokapena:
Unitate honetan, eredu gisa, hainbat helburu didaktikoren lorpen maila baloratzeko kontrolak proposatzen ditugu. Kontrol horiek eranskinen atalean daude. Unitatearen prozesuan, ebaluaziorako jarduera berezi horiek egiteko unerik aproposena, gure ustez, zein den ere aipatzen dugu jarduerei buruzko informazioa ematen den atalean. Jarduera bereziak
Helburu didaktikoa Estandarra
1. kontrola 2. 1. kontrola 2.2. kontrola 3. kontrola
#
Arloko konstantea
Oinarrizkoa 2
A2 B2 B2 B1/B2/C
4 3 6. O.
7. E.
Arloko konstanteen arteko ponderazio taula: Arloko konstantea
Ponderazioa ehunekotan adierazita
A Ulermena (ahozkoa/idatzia)
%30
B Adierazpena (ahozkoa/idatzia)
%40
C Hizkuntzari buruzko hausnarketa
%30
D Konpetentzia literarioa
Unitate honetan ez da landu.
137
5. ERANSKINAK 5.1. Kontrolak Ebaluaziorako jarduera berezia
Helburu didaktikoa
Arloko konstantea
1. kontrola
2.O.
A2
IZENA:.............................................................................
EGUNA: .......................
Irakur itzazu arretaz ondoko testu hauek eta eman erantzuna bakoitzari buruz egindako galderei.
XIX. mendearen amaieran italierak jan zion betirako lekua piamonterari, garai batean Italiako IM-ko eskualdean hitz egiten zen dialektoari. 1796tik aurrera Napoleon Italiako lurraldeak konkistatzen hasi zen, eta 1804an Italiako Errepublika sortu zuen. Konkistatzaileek frantsesa ezarri zuten hizkuntza ofizialtzat, eta horrek kalte handia egin zion piamonterari. Napoleon garaitu ondoren, 1861ean Viktor Manuel II.a Italiako errege izendatu zuten eta penintsulako iparraldean hitz egiten zen dialekto bat nagusitu zen beste guztien gainetik, italiera deiturikoa, eta italierari eman zitzaion erabilpen-estatus ofiziala. XX. mendearen hasieran Italiako iparraldean gertatu ziren inmigrazio handiek eta Turin inguruko industrializazioak, italiera derrigorrezko hizkuntza bihurtu zuten eta bertako hizkuntzaren, piamonteraren, erabateko hondamendia gertatu zen. M. MAIR PARRY, El piemontèis, lenga d’Europa (The changing voices of Europe)
1. Zeri buruz hitz egiten du aurreko testuak bere osotasunean? Hauta ezazu erantzun egokiena. a) b) c) d)
Italiar penintsulako hizkuntz aldaerei buruz. Italiako hizkuntza ofizialari buruz? Piamontearai buruz. Piamonteraren galerari buruz.
2. Ondoko adierazpen hauetatik, zein dira zuzenak eta zein okerrak? c) XIX. mendera arte, piamontera, italierarekin batera, Italiar penintsulan hitz egiten zen hizkuntza aldaerako bat zen. d) XVIII. mendearen amaieran jasandako kolonizazioren eraginez ezarri zen frantsesa derrigorrezko hizkuntzatzat Italiar penintsulan. e) Italiera zen penintsulako hiztunen ama-hizkuntza. Horregatik eman zitzaion estatus ofiziala 1861ean, independentzia gerra ondoren Italiako erresuma aldarrikatu zenean. f) Italiako IM-ko eskualdean jatorriz piamontera hitz egiten bazan ere, XX. mendearen hasieran bertako hiri nagusietan (Turinen kasu) eman zen industrializazioak italieraren erabilera indartu zuen aipatutako eskualdean, piamonteraren kaltean.
138
3. Zein da, zure ustez, testuaren komunikazio-asmoa? Hautatu erantzuna. a) Hizkuntza batek denboran zehar eman duen bilakaera kontatzea. b) Bi hizkuntza (italiera eta piamontera) alderatuz, haien arteko berdintasunak eta desberdintasunak nabarmentzea. c) Piamonterak bizi duen egoera larria agerian jarriz, egoera horri aurre egiteko soluziobideak proposatzea. d) Italiera Italiako hizkuntza ofiziala dela esplikatzea.
Azken hamarkadetan, euskararen erabilerari dagokionez, Tolosako haurrengan igoera eman bada ere, erabilera horrek sabaia jo du gaur egun. Egungo egoeraren eragile nagusiena eskoletako hezkuntza ereduen banaketa da. Tolosako haurren %30a A edo B ereduan dago matrikulatua. A ereduan ikasten ari diren haurrak ez dira kasik euskaraz mintzatzen eta B eredukoek, berriz, kalean euskara nekez egiten dute, bai guraso euskaldun praktikanteak ez dituztelako, bai beraien etxeko ama-hizkuntza ez delako euskara. Aipatutako arazoari aurre egiteko A eredua desagerrarazi beharko litzateke lehenbailehen, ez baitu lortzen ume elebidunak sortzea. Gainera B eredua indartu beharko litzateke, D ereduaren oso antzekoa egiteko. AZALDEGI, Iñaki, Tolosako Udaleko Euskara zerbitzu burua (Argia 1612 zk.)
1. Errepara iezaiozu testuaren lehengo paragrafoari. Zer esan nahi du testuinguru horretan ...euskararen erabilerak sabaia jo du baieztapenak? a) Tolosako haur guztiek dakite eta erabiltzen dute euskara. b) Euskara erabiltzen duten haur kopuruari dagokionez, ez da egun hazkunderik nabari Tolosan. c) Egun, azken hamarkadan ez bezala, Tolosako haurrek nekez hitz egiten dute euskaraz kalean. 2. Zein dira igorlearen ustetan euskararen erabilera sabaia jotzearen arrazoiak?
3. Aipatutako arazoari aurre egiteko... dio azken paragrafoaren hasierak. Zein da aipatutako arazo hori? Zein dira igorleak proposatzen dituen soluziobideak?
139
XI. mendetik aurrera, euskarari lurra janez, hasi zen sartzen gaztelania Errioxa Garaian eta Araban. Gaztelaniak lurralde horietan erakutsi zuen aurreratze indarra eta, aldi berean, euskararen ahuldadea esplikatzeko hainbat arrazoi eman izan dira. Lehenengo eta behin, Arabak Gaztelarekin egin zuen bateratze politikoa aipatu behar da, eta horrekin batera noblezia arabarrak hartu zuen hizkuntz joera: gaztelaniaren aldekoa. Bestalde, Araba bezalako lurralde ireki batean gaztelaniak euskarak baino erraztasun handiagoa ematen zuen inguruko beste lurraldeetako jendearekin merkatal zein beste mota bateko harremanetarako. Gainera, eremu jasoetan gaztelaniari nagusitasuna eman zitzaion eta euskaren lurraldean prestigiozko hizkuntza bilakatu zen. Euskara Araban, Euskal Hitz (Eusko Jaurlaritza)
1. Zein da testuren gaia? 2. Testu honek gertakari bat esplikatzen du. Zein da gertakari hori?
2. Ondo zein arrazoik esplikatzen dute aipatutako gertakaria? Hauta itzazu. a) Gaztelania euskara baino funtzionalagoa zen arabarrentzat inguruko beste lurraldeetako jendearekin edozein harreman mota gauzatzeko. b) XI. mendeaz geroztik gaztelaniak indarra hartu zuen Araban. c) Arabak politikoki bat egin zuen Gaztelarekin eta nobleziak gaztelaniari eman zion indarra. d) Instituzioetan, administrazioan... gaztelania nagusitu zen heinean, euskara erabilera eremu pribatuetarako hizkuntza bilakatzen joan zen. e) Gaztelania, berez, euskara baino hizkuntza egokiagoa eta osatuagoa zen.
Hiru testuen azterketan emandako erantzunei erreparatuz, egin ezazu jarraian eskatzen zaizuna. 1. Sailka itzazu aurreko hiru testuak bakoitzaren komunikazio-asmoaren baitan. Testuaren helburu orokorra edo komunikazio-asmoa Arazo bat eta hura konpontzeko, erremediatzeko soluziobideak azaltzea. Gertakizun baten kausak esplikatzen ditu. Hizkuntza batek denboran zehar eman duen bilakaera kontatzen du.
140
Testuak
2. Komunikazio-asmoa kontuan hartuta, ondoko zein egitura edo testu-sekuentzia dagokio aurreko testu bakoitzari? A) GERTAKARIA
ARRAZOIAK
B)
1. FASEA
2. FASEA
3. FASEA
C)
ARAZOA
KONPONBIDEA
KAUSAK
3. Testu bakoitzaren azterketan bildutako informazioa lagun, osa ezazu testu bakoitzaren eskema grafikoa.
141
Ebaluaziorako jarduera berezia
Helburu didaktikoa
Arloko konstantea
2. 1. kontrola
4. E
B2
IZENA: .................................................................... EGUNA: ...................................... 1. Jarraian eskainitako A eta B testuetan aipatzen den arazo bat aurkezten dizugu:
PUBLIZITATEA ETA EUSKARA Euskararen aldeko militantziaren kontuagatik edota behartuta egiten da soilik publizitatea euskaraz. Oso iragarle gutxi dago gaur egun publizitatea euskaraz egiten duenik horietatik kanpo.
Bi testu horiek informazio iturritzat hartuz, identifika itzazu, batean zein bestean, ondoko irizpide hauei dagozkien informazioak: a) Arazoaren arrazoiak edota kausak. b) Arazoari aurre egiteko soluziobideak.
2 . Aurreko irizpideei dagozkien informazioak hautatuz, osa ezazu orriaren atzeko aldean ondoko eskema hau: ARRAZOIAK
ARAZOA
KONPONBIDEAK
3. Eskeman jasotako informazioaz baliatuz, idatz ezazu zure testua. Horretarako, izan kontuan alderi hauek: a) Edukiaren antolaketa: " Arazo bat aurkeztea eta hura konpontzeko soluziobideak proposatzea da zure ekoizpenaren komunikazio-asmoa. " Mota honetako informaziozko testuetan, arazoa aipatu ondoren ohiko da arazo horren kausak aipatzea. Egizu gauza bera zuk ere. " Azkenik, aipa itzazu arazoa konpontzeko soluziobideak.
b) Lotu informazioa antolatzaile egokien bidez.
c) Idatzi ondoren, berrikustean, erreparatu baita ere hizkuntzaren zuzentasunari eta hitzen ortografiari. Ez idatzi modu okerrean jatorrizko testuetan zuzen dagoena.
142
A TESTUA
Joseba A. Etxebarria
“Euskararen egoera aldatzen ez den bitartean, publizitatea ez da aldatuko” Nola ikusten duzu euskaraz eginiko publizitatea? Egia esan, ez dut uste euskaraz eginiko publizitatea egoera onean dagoenik, baina etorkizunari begira gizartean euskara zabaltzen badoa, egoera hau aldatu egin daiteke. Hortaz euskara hizkuntza ez normalizatua izateak euskaraz eginiko publizitatearen egoera baldintzatzen du? Dudarik gabe. Azken finean euskara beste edozein hizkuntza bezala iragarleentzat erreminta bat baino ez da, euren produktuak saltzeko beharrezkoa duten erreminta bat. Gizartea euskalduntzen doan heinean erreminta hori gero eta erabilgarriagoa izango da. Gaur egun erabilgarria al da euskara publizitatea egiteko? Iragarleak hizkuntza jakin bat zein neurritan erabilgarria den bere helburuetarako asko baloratzen du eta horren arabera publizitatea era batera edo bestera egingo du. Gizarteak euskaraz gutxi egiten badu...kontuan hartu enpresa batek hizkuntza batean baino gehiagotan publizitate bera egitea problematzat ikusten duela maiz. Beraz, ez da erreminta aski boteretsua. Izan daiteke. Guk erreminta boteretsua bihurtu ahal dugu euskara, baina hori guk egin beharko dugu, erabiltzaileok. Hori horrela, publizitatea egiten dutenek berehala ikusiko dute eta euskaraz publizitate gehiago egiten hasiko da. Euskaraz publizitaterik ez egitearen erantzukizuna gizartearena da, beraz. Neurri handi batean bai, baina ez osoki. Gizakiok askotan gugandik erruak aldentzeko joera agertzen dugu. Besteei kulpak botatzeko joera. Baina irtenbide bat bilatzeko bakoitzak berea hartu behar du lehenik eta gero besteak ikusi. Erantzukizunak agente desberdinen artean bana daitezke: iragarleen artean, publizitate profesionalen artean, komunikabideen artean, administrazioan, etab. Administrazioan? Bai. Administrazioak euskararen bultzapenerako konpromisoa hartu behar du eta tartean euskaraz eginiko publizitateari lagundu. Diskriminazio positiboa egin behar da, nola egin behar den eurak erantzun behar dute. Publizitatea euskaraz egiteak inbertsio bikoitza suposatzea, gizartearen exijentzia maila baxua izatea, euskarak izan ditzakeen konnotapenak eta beste hamaika gauza kontra izanda, zergatik egin izan da orain artean, gutxi bada ere, publizitatea euskaraz? Hemen publizitatea euskaraz gehien egin izan duena administrazioa da. Baina hauek kenduta, publizitatea euskaraz egin dutenak badira. Batzuk xede-talde euskalduna dutelako eta hortaz euskara erabilgarria zaielako eta beste batzuk militantziaren kontuagatik. Pertsona horiek nolabaiteko apustua egin dute euskararen alde, euskara maitatzen dute eta publizitatea egiteko bere hizkuntza erabiltzen dute, jakinda ere horrela jende gutxiagora iritsiko direla ziurrenik. Nolabait diskriminazio positiboa egin dutela, alegia. Beste hirugarren talde bat ere egon daiteke, gaizki ez geratzeagatik publizitatea euskaraz egiten dutenak hain zuzen. Egoera hobetzen joan da? Hizkuntzaren erabilera publizitatean gizarteak hizkuntza horretaz egiten duen erabileragatik baldintzatua dago. Hizkuntzaren egoera hobetzen ari den neurrian, publizitate gehiago ikusi ahal da euskaraz; euskara benetan erabilgarria zaiolako iragarleari bere produktu saltzeko. Gizarte eta Komunikazio zientziak fakultateko publizitate irakaslea. Euskal Kulturaren Urtekaria 2001, ARGIA
143
B TESTUA
Asier Arrieta
“Ez da euskaraz publizitaterik apenas egiten” Nola ikusten duzu euskaraz eginiko publizitatea? Pixkanaka eboluzionatuz doa, baina hala ere ezin esan egoera ona denik. Publizitatea euskaraz egite dute gehienetan publizitatea euskaraz egitea behartuta daudenak eta euskararekin oso lotuak daudenak. Oso iragarle gutxi dago gaur egun publizitatea euskaraz egiten duenik horietatik kanpo. Egoera honen eragileak zeintzuk dira? Publizitateak saldu egin behar du. Errentagarritasuna lortu. Euskaraz egiten bada kostuak asko igotzen dira. Kontuan hartzen badugu jende guztiak erdara badakiela, iragarleek nahiago izaten dute iragarkiak erdaraz egin eta punto. Beste aukera elebidunak egitea da, baina estetikoki indarra galtzen du eta honek eraginkortasunean eragin dezake. Euskaraz ez da publizitaterik sortzen? Egi egiten da. Baina oso gutxi. Hauen artean euskararen alde egiten diren kanpainak. Beste gauza bat da esatea zein punturaino hauek kanpaina onak diren. Izan ere, mezuaren izpirituan dagoen “gure euskara gaixoa, denon artean aurrera atera behar dugu” bezalako ideiekin ezin baitaiteke produktu bat saldu, kasu honetan euskara. Komunikazio helburu bezala, gaur ez da batere eraginkorra. Ideia horrekin bukatu egin behar da eta euskarak aurrera begiratu behar du. Hizkuntza bat bizirik dagoen zerbait da eta, ondorioz, bizirik dagoen zerbait bezala tratatu. Madonnak euskaraz abesti bat kantatuko balu, seguraski, egin diren kanpaina guztiak baino gehiago lortuko luke euskararen alde. Aurrekora itzuliz, sormen prozesua ia bete-beterik erdaraz burutzen dela esan daiteke, ezta? Bai. Publizitate agentzietan euskaraz dakien publizitariorik badago, bai Madrilen, bai hemen, baina sormen prozesua beti erdaraz gauzatzen da. Arazo larri da hori., horrela ez baitago euskaraz publizitatea egiterik. Kreatiboak publizitatea erdaraz pentsatzen du eta gero itzuli egiten da. Itzulketa ez da egokia, mezu publizitarioak berezko kodeak dituelako hizkuntza bakoitzean. Itzulketa lan horrek publizitateak izan dezakeen xarma galarazten du. Horren guztiaren aurrean zer egin daiteke? Euskaraz publizitatea sortu. Beste aukera eta praktikoena iragarkiak itzuli beharrean iragarkiak moldatzea da. Publizitatea ez da inoiz itzuli behar. Publizitatea moldatu egin behar da hizkuntzaren ezaugarrietara. Moldaketa ona eta uler erraza. Moldaketak behar baino gutxiago ikusten direnaren arrazoia... Iragarle handiei bost axola zaie euskara. Errentagarritasuna baino ez dute bilatzen eta ahalik eta konplikazio gutxienak bilatzea dute helburu. Erdaraz bakarrik eginda diru gutxiagorekin jende kopuru berdinarengana iristen dira. Horrekin nahikoa dute. Euskaraz publizitate gehiago ikusteko zer egin daiteke? Nik, eta hau iritzi pertsonala da, ez dut gaizki ikusten publizitatea euskaraz egiten dutenei laguntza motaren bat ematea. Euskarari on egingo lioke euskarazko publizitatea egiteak, euskaren normalizazioan paper garrantzitsua izan baitezake. Bestetik euskaraz publizitate gehiago egoteko aldarrikapen gehiago ikus nahi nituzke. Aurrera begira nola ikusten duzu egoera? Ez badugu ezer egiten publizitateak berdin jarraituko du. Gero eta jende gehiagok daki euskaraz, baina kalean zertxobait baino ez da igartzen. Horren aurrean zaila ikusten dut egoera. Egoera soziolinguistikoa aldatu beharko luke gurean: egunen batean gertatzen bada euskara kalean erdarari nagusitzea edo behintzat berdintzea, orduan publizitatearen egoera ere automatikoki hobetu egingo litzateke. Gizarte eta Komunikazio zientziak fakultateko publizitate irakaslea. Euskal Kulturaren Urtekaria 2001, ARGIA
144
Ebaluaziorako jarduera berezia
Helburu didaktikoa
Arloko konstantea
2. 2. kontrola
3. O.
B2
IZENA: .................................................................... EGUNA: ...................................... 1. Jarraian emandako testuan aipatzen den arazo bat aurkezten dizugu:
PUBLIZITATEA ETA EUSKARA Publizitatea euskaraz egitera behartuta daudenak eta euskararekin oso lotuta daudenak soilik egiten dute publizitatea euskaraz. Oso iragarle gutxi dago gaur egun publizitatea euskaraz egiten duenik horietatik kanpo.
Aipatu testua informazio iturritzat hartuz, identifika itzazu bertan ondoko irizpide hauei dagozkien informazioak: a) Arazoaren arrazoiak edota kausak. b) Arazoari aurre egiteko soluziobideak.
2. Aurreko irizpideei dagozkien informazioak hautatuz, osa ezazu orriaren atzeko aldean ondoko eskema hau: ARRAZOIAK
ARAZOA (eman dizuguna)
KONPONBIDEAK
3. Eskeman jasotako informazioaz baliatuz, idatz ezazu zure testua. Horretarako, izan kontuan alderi hauek: a) Edukiaren antolaketa: " Arazo bat aurkeztea eta hura konpontzeko soluziobideak proposatzea da zure ekoizpenaren komunikazio-asmoa. " Mota honetako informaziozko testuetan, arazoa aipatu ondoren ohiko da arazo horren kausak aipatzea. Egizu gauza bera zuk ere. " Azkenik, aipa itzazu arazoa konpontzeko soluziobideak.
b) Lotu informazioa antolatzaile egokien bidez.
c) Idatzi ondoren, berrikustean, erreparatu baita ere hizkuntzaren zuzentasunari eta hitzen ortografiari. Ez idatzi modu okerrean jatorrizko testuetan zuzen dagoena.
145
Asier Arrieta
“Ez da euskaraz publizitaterik apenas egiten” Nola ikusten duzu euskaraz eginiko publizitatea? Pixkanaka eboluzionatuz doa, baina hala ere ezin esan egoera ona denik. Publizitatea euskaraz egite dute gehienetan publizitatea euskaraz egitea behartuta daudenak eta euskararekin oso lotuak daudenak. Oso iragarle gutxi dago gaur egun publizitatea euskaraz egiten duenik horietatik kanpo. Egoera honen eragileak zeintzuk dira? Publizitateak saldu egin behar du. Errentagarritasuna lortu. Euskaraz egiten bada kostuak asko igotzen dira. Kontuan hartzen badugu jende guztiak erdara badakiela, iragarleek nahiago izaten dute iragarkiak erdaraz egin eta punto. Beste aukera elebidunak egitea da, baina estetikoki indarra galtzen du eta honek eraginkortasunean eragin dezake. Euskaraz ez da publizitaterik sortzen? Egi egiten da. Baina oso gutxi. Hauen artean euskararen alde egiten diren kanpainak. Beste gauza bat da esatea zein punturaino hauek kanpaina onak diren. Izan ere, mezuaren izpirituan dagoen “gure euskara gaixoa, denon artean aurrera atera behar dugu” bezalako ideiekin ezin baitaiteke produktu bat saldu, kasu honetan euskara. Komunikazio helburu bezala, gaur ez da batere eraginkorra. Ideia horrekin bukatu egin behar da eta euskarak aurrera begiratu behar du. Hizkuntza bat bizirik dagoen zerbait da eta, ondorioz, bizirik dagoen zerbait bezala tratatu. Madonnak euskaraz abesti bat kantatuko balu, seguraski, egin diren kanpaina guztiak baino gehiago lortuko luke euskararen alde. Aurrekora itzuliz, sormen prozesua ia bete-beterik erdaraz burutzen dela esan daiteke, ezta? Bai. Publizitate agentzietan euskaraz dakien publizitariorik badago, bai Madrilen, bai hemen, baina sormen prozesua beti erdaraz gauzatzen da. Arazo larri da hori., horrela ez baitago euskaraz publizitatea egiterik. Kreatiboak publizitatea erdaraz pentsatzen du eta gero itzuli egiten da. Itzulketa ez da egokia, mezu publizitarioak berezko kodeak dituelako hizkuntza bakoitzean. Itzulketa lan horrek publizitateak izan dezakeen xarma galarazten du. Horren guztiaren aurrean zer egin daiteke? Euskaraz publizitatea sortu. Beste aukera eta praktikoena iragarkiak itzuli beharrean iragarkiak moldatzea da. Publizitatea ez da inoiz itzuli behar. Publizitatea moldatu egin behar da hizkuntzaren ezaugarrietara. Moldaketa ona eta uler erraza. Moldaketak behar baino gutxiago ikusten direnaren arrazoia... Iragarle handiei bost axola zaie euskara. Errentagarritasuna baino ez dute bilatzen eta ahalik eta konplikazio gutxienak bilatzea dute helburu. Erdaraz bakarrik eginda diru gutxiagorekin jende kopuru berdinarengana iristen dira. Horrekin nahikoa dute. Euskaraz publizitate gehiago ikusteko zer egin daiteke? Nik, eta hau iritzi pertsonala da, ez dut gaizki ikusten publizitatea euskaraz egiten dutenei laguntza motaren bat ematea. Euskarari on egingo lioke euskarazko publizitatea egiteak, euskaren normalizazioan paper garrantzitsua izan baitezake. Bestetik euskaraz publizitate gehiago egoteko aldarrikapen gehiago ikus nahi nituzke. Aurrera begira nola ikusten duzu egoera? Ez badugu ezer egiten publizitateak berdin jarraituko du. Gero eta jende gehiagok daki euskaraz, baina kalean zertxobait baino ez da igartzen. Horren aurrean zaila ikusten dut egoera. Egoera soziolinguistikoa aldatu beharko luke gurean: egunen batean gertatzen bada euskara kalean erdarari nagusitzea edo behintzat berdintzea, orduan publizitatearen egoera ere automatikoki hobetu egingo litzateke. Gizarte eta Komunikazio zientziak fakultateko publizitate irakaslea. Euskal Kulturaren Urtekaria 2001, ARGIA
146
Ebaluaziorako jarduera berezia
Helburu didaktikoa
Arloko konstantea
3. kontrola
7. E./6.O.
B1/B2/C
IZENA: .................................................................... EGUNA: ...................................... Como eta diferente erdarazko hitzen interferentziak eraginda, bezala eta ezberdin erabili ditu beti testuon igorleak aipatu erdal hitzen ordez, euskarak horiek ordezkatzeko dituen berezko bitartekoak alde batera utziz.
1. Azpimarra itzazu bi testuetan bezala hitzaren erabilera guztiak. a) Zein kasutan egin du igorleak hitz horren erabilera ustela? b) Zure ustez, nola adierazi beharko zuen hitz hori euskara jatorrean?
2. Azpimarra itzazu bi testuetan ezberdin/desberdin hitzaren erabilera guztiak. a) Zein kasutan egin du igorleak hitz horren erabilera ustela? b) Zure ustez, nola adierazi beharko zuen hitz hori euskara jatorrean? c) Derrigorrezkoa al da kasu guztietan “ezberdin/desberdin” hori edota haien ordez kuantifikatzaile bat erabiltzea? 3. Aurreko guztia kontuan hartuta, berridatzi testuok.
1. TESTUA Oarsoaldeko Hitza egunkariko erredaktorea da egun Lander Garro (Errenteria, 1975), baina aurretik argazkilari bezala aritu zen lanean eta rock talde ezberdinen diskoen diseinua ere egin du. Senideak eta gertuko adiskideak hartu ditu gai nagusi bezala Lander Garrok Txalaparta argitaletxearen bitartez kaleratu berri duen bere lehen liburuan, Orain galdera berri berriak ditut ipuin bilduman. “Bizitzan pilatutako ehunka sentimenduren lekukotza” da, egilearen iritziz, liburua. “Batez ere, nire inguruko jende ezberdinari buruzko lekukotza eta hausnarketa”. berria, 2004/06/04 (egokitua)
2. TESTUA Iritzi ezberdinak daude Europako hainbat estatu hitzartzen ari diren konstituzioaren zirriborroan hizkuntza desberdinei eta haien hiztunei ematen zaien trataerari dagokionean. Iritziak iritzi, konstatazio ezberdinak egin behar dira dokumentu hori irakurrita. Lehengoa: hizkuntza eskubideak ez dira aipatu ere egite. Bigarrena: estatu hizkuntzak soilik hartuko dira hizkuntza ofizial bezala. Hirugarrena: mugarik izango ez omen duen Europa honetan hizkuntza komunitate ezberdinak ez dira onartzen. Bistan dago itun honek bideak ixten dizkiola euskarari eta Europako gainontzeko hizkuntza gutxiagotuei. berria, 2004/06/04 (egokitua)
147
5.2. Jarduera osagarriak Jarduera osagarria
Helburu didaktikoa
Arloko konstantea
1
5. E./4.O.
A2/B2/C
1 . Alda ezazu ondoko testu honetako paragrafoen ordena diskurtsoa, bere osotasunean, koherentea izan dadin. Eginda gero, esplika ezazu zertan oinarritu zaren paragrafoak modu horretan (eta ez beste batean) ordenatzeko, testuko zein hizkuntza elementuk eman dizuten horretarako pista eta ea posible den paragrafoen beste modu bateko ordena. A. Baina ezustekoak ezusteko, lehia horien gorabeherak eta bizirik iraute horren arrazoiak ezezagun samarrak ditugu. Ezezaguna, azken batean, euskararen eta Euskal Herriaren iragana, eta iragan horretan hala batak nola besteak izan duen bilakaera. B . Mendebaldeko Europan hizkuntzarik zaharrena da euskara, antzinako mintzaira indoeuroparren uholdeak eraman ez zuena, eta geroagoko latin ahalguztidunak ere irentsi gabea. Joan den aspaldian, berriz, mundu zabaleko hizkuntza handienetako birekin dihardu lehian: frantsesarekin eta gaztelaniarekin, eta lehia horretan ere ez da ito eta zurrunbiloan hondora joan. Harritzekoa da menderik mende bizirik iraun izana. Harritzekoa, hain hizkuntza txikia eta hain bitarteko apurrak dituena, betiko galdu ez izana.
C. Beste aldetik, berriz, ezaugarri berdinak ere agertzen dira euskaren barruan. Eskualdea edo ibarra da, batzuetan, ezaugarri berdinen esparrua. Zabalagoa da beste batzuetan eta, gutxi gorabehera, herrialdeen barrutia hartzen dute euren baitan. Zalantzarik gabe, herri zatituan indar bateratzaileak izan direla salatzen du hizkuntzaren berdintasunak.
D . Hizkuntzari begiratuta, berehala ikusten da gure historiaren gako nagusia. Alde batetik, euskalki asko eta oso nabarrak, bata bestearengandik nahikoa desberdinak agertzen zaizkigu. Zalantzarik gabe, herri zatitua salatzen du hizkuntza zatituak.
E. XVI. Mendekoak dira lehendabiziko albiste ziurrak, baina horiek ere ez dira ez ugariak ez Euskal Herri osokoak. XVI. Mendearen aurretik ere badira, izan, hari mutur horiei tira eginda, 1000. urteraino irits gaitezke gutxi gorabehera. Hortik harantzagokoa oso ilun agertzen zaigu, nahiz eta erromatarren inperio garaiko argibide gutxi eta lauso batzuk baditugun.
F.
Historialari, arkeologo, antropologo eta beste hainbat esparrutako ikertzaileena da Euskal Herriaren iragana argitzeko zeregina. Hizkuntza da, ostera, nire lantegia, eta horixe da iragan horretan gora egiteko ibiliko dudan bidea.
148
2. Zatitu ondorengo testu hau hiru paragrafotan. Bereizi paragrafo bakoitza puntu eta aparte erabiliz. Esplika ezazu zertan oinarritu zaren paragrafoak modu horretan bereizteko.
ZERGATIK TELEBISTA? Eta zergatik ez? Hara, bitxia da nola jendeak erraz eta zorrotz egiten duen telebistaren kontrako kritika. Harrigarria egiten zait nola kanpora begira halako pose moduko batekin epaitzen dugun pantailaren beste aldeko programazioa, gehien salatzen ditugun saioen ikusle bihurtuz etxeko anonimotasunean. Niri irakatsi zidatenez, telebistak informatu, hezi eta entretenitu egin behar du. Egia da audientziaren tiraniak entretenimendura bultzatu duen hedabidea dela eta sarri begien aurrean daukagunak askoz antz handiagoa duela zirko batekin komunikabide batekin baino. Halere, ikusle kopuruak ez du sekula beherantz egin. Haatik, gora doa urtero eta etxe gehienetan telebista bat baino gehiago ere bada. Hara, ez dut telebista bere osotasunean defendatzen, baina aitortzen dut gustatzen zaidala medio bezala, eta aitortzen dut ikuslea naizela, apasionatua batzuetan. Horregatik egiten dut bat Asteon-ekin. Iruditzen zaidalako modu polita dela euskararen normalizazioan aurrera egiteko. Asteon Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak sortu eta bultzatu duen proiektua da. Tokian tokiko herri astekariak sustatu asmoz eta horiek ahalik eta etxe gehienetara iristeko irrikaz jarri da martxan. Aldizkariaren Erredakzio Kontseiluak garbi izan dute hasieratik produktua masiboa izan behar zela, irakurterraza eta erakargarria. Asteon telebista aldizkaria ezaugarri horiek guztiak izango dituen ilusioarekin jaio da: entretenigarria, informatiboa, kritikoa eta erabilgarria. Saiatuko gara. Jasone Osoro, Asteon Telebista Aldizkaria, 0. zenbakia.
149
Jarduera osagarria
Helburu didaktikoa
Arloko konstantea
2
5. E./4.O.
A2/B2/C
1. Jar ezazu puntu eta jarrai zure ustez enuntziatua bukatzen den tokian. Ez ahaztu maiuskulaz idaztea enuntziatuari hasiera ematen dion hitzaren lehen letra.
Koloreak ikusteko eta izendatzeko moduan ere nabari da kultura batek, hizkuntza batek mundua begiratzeko duen modua, eta euskaldunek izan dute beren era koloreak ikusteko euskal kolore munduaren berezitasunak argi agertzen dira hainbat koloretan gorria eta urdina ezin dira parekatu, euskal tradizioari leial izanez gero, inguruko erdaretan parekotzat jotzen diren kolore izendapenarekin gorria-k bere izan ditu historian zehar gaur egun hori, laranja eta marroi-tzat jotzen ditugunak, gutxienez horren adibideak dira, esaterako, arrautzaren gorringoa, behi gorriak, nafar ardi mutur gorriak eta beste hainbeste urdinaren kasuan, haren eremua oso zabala da, eta gaztelaniazko azul edo frantsesaren bleuaz anitzez haratago doa esaterako, Txema Preziadok, EHUko irakasleak, Aramaioko baserritarren artean bildutako erantzunetan, urdina, grisa, berdea, azula eta grisarekin identifikatu zuten hainbat galderatan euskaraz ohikoak diren ile urdin, asto urdin edo ur urdin esaerak, besteak beste, azken kasu honetan, ur lizundua izendatzeko. berria, 2003ko azaroaren 23a
2. Jatorrizko testuko puntu eta jarrai guztiak komaz ordezkatu ditugu ondorengo paragrafoan. Identifika itzazu koma desegoki horiek eta ordezkatu bakoitza puntu eta jarrai ipiniz.
Estatu handi biren artean ikusten dugu Euskal Herria banatuta, eta estatu horietako bakoitzak bere bitarteko indartsuak ezarri ditu mugaren alde banatan: bere administrazio egitura, bere eskola sarea, bere hedabide mataza eta frantsesa eta gaztelania izan dira, eta dira, horren guztiorren ardatza, zatituta dago, beraz, euskaraz mintzo den herria, eta euskarak ofizialtasun maila txikia dauka (leku batzuetan ezereza) mugaren alde bakoitzean, azken batean, bi horiexek dira euskalkiak hain ugariak eta hain nabarrak izatearen arrazoi nagusia: Euskal Herriaren zatiketa eta euskararen ofizialtasun eza.
Iturria: Koldo Zuazo, Euskalkiak, herriaren lekukoak.
150
Jarduera osagarria
Helburu didaktikoa
Arloko konstantea
3
5. E./4.O.
A2/B2/C
1 . Testu bateko paragrafo bat enuntziatuetan zatitu dugu. Enuntziatu horietako bakoitzean okerrak daude komaren erabilerari dagokionean: oker jarrita daudelako nahiz falta delako. Identifikatu eta zuzendu hutsegite horiek.
a) Euskarak, toki eskasa du autoeskolen erresuman. b) Hego Euskal Herrian, ordea badira klaseak euskaraz jasotzeko aukera ematen duten autoeskolak. c) Ez dira gehiegi baina, egon badaude. d) Gipuzkoako eta Bizkaiko hainbat herritan, ordezkaritzak dituen Solozabal autoeskola da horietakoa. e) “Gurean ikasleak, gura badu testak eta klase praktikoak euskaraz egin ditzake ikasleak. f)
Izan ere gure ikasle gehienak, euskaldunak dira.
g) Horrez gain azterketak egiteko, eta Trafikoko irakasle euskaldunak eskatzeko eskubidea du ikasleak” dio, Joxemi Solozabal markinarrak. h) Joxemiren hitzetan gero eta jende gehiagok, nahi ditu euskaraz klaseak jaso: “batik bat gazte jendea euskaraz ikasitakoa. i)
Bizkaiko Arratia bailarako autoeskola batean adibidez, ikasleen ia %90ak euskaraz ikasten du”. GAZTETXULO, 24.
151