1A maila (200-300)
LAGUNARTEKO
Gutunak Idazteko ohiturak Au-pair esperientziak
GUTUNAK Ataza honetan lagunarteko gutunak idazten trebatuko ditugu ikasleak. Horretarako: a. Gutun hasierak eta bukaerak aztertuko ditugu, eta datak idazten ikasiko dugu. b. Gutun bat idatziko dugu emandako egoera eta gidoiaren laguntzaz eta zuzenketa egiteko teknika bat ikusiko dugu.
ATAZAK PROZEDURA:
Ataza: Gutunak aztertzen Atazaurrea: Idazteko ohiturak komentatu Idazteko ditugun ohiturak komentatuko ditugu: normalean zertarako idazten dugun, gutunak idazteko ohitura galtzen ari ote garen, e-postak papera ordezka dezakeen, zergatik,…
Ataza: Gutunen atalak aztertu "Gutun hasierak" orrian hainbat gutunen pasarteak ordenatuko ditugu (3. or.). Ariketa zuzenduko dugu eta interesgarriak iruditu zaizkigun esaldi edo hitzak azpimarratuko ditugu. "Gutun amaierak" orrian hainbat gutun amaiera sailkatuko ditugu (4. or.). Ariketa zuzenduko dugu eta interesgarriak iruditu zaizkigun esaldi edo hitzak azpimarratuko ditugu.
Gramatika eta diskurtsoa: Hilabeteak eta datak (deklinabidea) Hilabeteak errepasatzeko ariketa egingo dugu (5. or.). Datak idazten ikasteko hiru ariketa egingo dugu (5. or.): - Hainbat data oker eta zuzen aztertu eta “araua” ondorioztatzen saiatuko gara. - Datak nola idatzi behar diren azaldu eta gero okerrak zuzenduko ditugu. - Ematen zaizkien data eta lekuak idatzi beharko dituzte, gutun batean idatziko luketen moduan.
Ataza: Geure gutuna Ataza: Gutuna idatzi Egoerak irakurri eta ikasleek bana aukeratuko dute (6. or.). Irakasleak egoera guztiak hartzen direla ziurtatuko du. Banaka, gutuna idatziko dute. 3. eta 4. orrietan azpimarratutakoak eta 6. orriko gidoia izango dituzte lagun (7. or.). Irakasleak gutunak jasoko ditu.
Feedbacka: Zuzenketa (beste egun batean) Irakasleak gutunetan okerrak markatuko ditu (kode baten arabera, ikus 10. or.), eta ikasleei gutuna itzuliko die. Ikasle bakoitza bere gutuna zuzentzen saiatuko da. Gero hirunaka zalantzak argitzen saiatuko dira. Irakaslea hirukoteka zalantzak argitzen joango da.
Feedbacka: Gutunak baloratu eta egoerak komentatu Egoera berean oinarritu diren ikasleak bildu eta gutun bat aukeratuko dute ozen irakurtzeko. Egoera bakoitzeko gutun bat ozen irakurriko dugu talde handian. Gutunak baloratuko ditugu: batetik gutunak (zer moduz idatziak dauden, etab), eta bestetik, egoerak (horrelako egoerarik bizi dugun, au-pair edo zerbitzari atzerrira joango ote ginatekeen, zergatik,...)
Ikasgelatik kanporako proposamena: Kanpora doazenean euskaltegira gutun edo postalen bat idatz dezaten animatuko ditugu: Gabonetan, Aste Santuan, asteburu luzeren batean,...
2
GUTUN
HASIERAK
Hemen lau gutunen hasierak dituzu. Baina lerroalde guztiak nahastu egin zaizkigu! Jarriko al duzu agur bakoitzaren azpian dauden puntutxoetan lerroaldearen letra? Idatzi lehen lerroko hitzak ere, argiago ikusteko. Ondoren, azpimarratu gutun hasierak idazteko interesgarri iruditu zaizkizun hitz edo esaldiak.
Aian, 2005eko maiatzaren 12an Kaixo Ander. ...e.... .........
Zer moduz?Ni betiko martxan nabil, egun osoa alperrarena egiten pasatzen dut. .......................................................................................................................................................... Zaldibian, 2006ko uztailaren 10ean
Aupi Aintzane! ......... .........
......................................................................................................................................................... ......................................................................................................................................................... Bartzelonan, 2007ko apirilaren 11n
Aupa Txus! ......... ......... .........
......................................................................................................................................................... ......................................................................................................................................................... .........................................................................................................................................................
Marrakexeko ospitalean, 2008ko urtarrilaren 5ean Kaixo Xabi! Kdir? Labas ale? Bejer! ......... .........
......................................................................................................................................................... .........................................................................................................................................................
a) Hala ere, asteburu honetan oso ongi pasatu dut, izan ere,... b) Zer moduz eskolak, neska? Ni barnetegian oso gustura nago. Datorren urterako zuk maila lortu eta biok etorriko gara. c) Dakizun bezala, abenduaren 28an atera ginen Agadirrerantz, autobusez. Egia esan, erokeria galanta egin dut. Izan ere bi egun gaixorik egon nintzen hona etorri aurretik. Ez nion garrantzi handirik eman, katarroa hartzen dudanean bezala, baina bidaian zehar okerrera jo zuen... d) Hemen 22 lagun gaude eta denak oso jatorrak dira. Oso ondo moldatzen gara. Lehenengo astea pasa da eta gauza asko egin ditugu. Lehenengo egunean adibidez ...
g) Zer moduz? Azkeneko eskutitzean esaten zenidan oraindik langabezian zaudela eta zerbait egiteko gogoa duzula. Beno, bada hemen lana duzu, nahi baldin baduzu.
e) Zer moduz? Ni betiko martxan nabil, egun osoa X
h) Zer moduz pasa dituzu gabonak? Ederki, ezta? Eta orain berriz, ohean, ajeak jota edo. Bada, ni ere horrelaxe nago, ohean, arnasa hartzeko arazoekin pneumonia ederra harrapatu baitut!
alperrarena egiten pasatzen dut. Badakizu nolakoa den langabetuen bizitza. Batzuetan oso ondo, baina gehienetan asper-asper eginda.
f) Kontua da irakasle batek utzi egin duela eta beste bat hartu behar dugula. Nik zure izena eman dut eta nahi baduzu zurea da lanpostua. Hori bai, berehala etorri behar duzu!
i) Orain hiri erraldoi honetan nola bizi garen eta zer egiten dugun kontatuko dizut... 3
GUTUN AMAIERAK Gutunen amaiera eta agurrak ikusita, gutunak nondik idatziak direla esango zenuke? Lotu egoerak eta amaierak. Ondoren, azpimarratu gutun amaierak idazteko interesgarri iruditu zaizkizun hitz edo esaldiak.
EGOERAK:
LETRAK:
1. Lanean ari den lagun batek idatzi du gutun edo e-posta hau:
...........................................
2. Beste herrialde batean dagoen lagun batek idatzi du gutun edo e-posta hau:
...........................................
3. Beste herrialde batean dagoen lagun bati idatzi zaio gutun edo e-posta hau:
...........................................
a) Beno koadrila, isildu egingo naiz, bestela bueltan, zer kontatuko dizuet? Besarkada handi bat, Malena.
b) Beno, esandakoa. Ingelesa asko praktikatu eta ea lehenbailehen itzultzen zaren. Izugarri sumatzen dut zure falta-eta! Besarkada handi bat eta musu goxo-goxo bat! Txarli.
f) Afaria maiatzaren 7an izango da, beraz Andresi abisatu, ze aspaldi honetan ez dut ikusi, ez baita lanera etorri. Ah!, eta esan lekua, lehenbailehen hartzeko. Gero niri abisatu, e-posta helbide honetara, lanekora. Beno neska, gero arte. Egongo gara! Muxuak. Mikel.
c) Hemengo panorama ikusten duzu, ezta? Bada, ea laster etortzen zaren eta bion artean koadrila astintzen dugun, bestela martxa txarra dugu! Beno, mutiko, ongi jarraitu eta gero arte. Muxuak. Xabi.
d) Aizu, Maitane, ez dakit zer gehiago esan, nik ez baitut balio idazteko. Telefonoz deitzeko oso urruti zaudelako, bestela ... Beste bat arte Maitane! Horrela segi. Izaro.
e) Beno, Oihane, nire abenturak eta kalenturak hurrengo batean idatziko dizkizut. Orain agur esan behar dizut, afaria mahai gainean dut eta badakizu nolakoak diren etxean! Zure eskutitzaren zain geratzen naiz. Ikusi arte potxola! Kris.
i) Eta momentuz, besterik ez. Arduraduna berehala itzuliko da eta zerbait egin beharko dut... itxura behintzat! Beno potxola, horrela segi, eta laster arte! Nagore. j) Beno, eta bukatzeko, gogoratu afariarena, e? Mikel eta Naiara abisatzea zure kontu. Gainontzekoak nire kontu. Eta orain lanean jarraitu behar dut nagusiak harrapatu baino lehen... Laster arte! Ainhoa. k) Beno, neska utzi egin behar zaitut. Azken gaua dugu gaurkoa eta gaur gaueko jaialdirako dotore-dotore jarri nahi dut, azken gaua baita herrialde zoragarri honetan... ea gaurkoan ligatzen dudan! Musu bat! Aitor.
g) Beno, mutiko, orain utzi egin behar zaitut. Lo kuluxka egitera noa, ea berpizten naizen. Ah, ahaztu gabe! Jaietan zure lehengusu Perurekin egon nintzen. Herri bazkarian zegoen eta zuri eskumuinak bidaltzeko esan zidan, kopeta handia duzula, berak idatzi egin zizula eta zuk, ezta kasurik ere! Beno, oraingoan bai, e? Ongi izan! Antton. h) Beno, ea salbu eta lehenbailehen itzultzen naizen! Besarkada handi bat, Xabi.
4
l) Beno, hiru hitz txoro hauekin nitaz gogoratzea espero dut. Horrekin nahikoa daukat. Eta ea zuk ere postaltxo bat idazten didazun lurralde apartatu horretatik, e!? Besarkada bero bat! Miren.
m) Bidali argazkiak, ahaztu gabe! Ez da horrenbeste kostatzen mezutxo bat idaztea, alper halakoa! Orain zure txanda da! Eskumuinak koadrilakoen partez! Iker.
DATAK
IDAZTEN
Lehen ariketan hilabeteak errepasatuko dituzu. Ondorengoetan, berriz, hausnarketa egin, datak nola idatzi behar diren argitu eta hainbat data zuzenduko dituzu. Azkenik, hainbat data idatziko duzu.
Lehenik eta behin, hilabeteak errepasatuko ditugu. Idatzi hemen hilabete bakoitzaren izena: lehena, bigarrena,...
1. 2. 3. 4.
.......................................... .......................................... .......................................... ..........................................
5. 6. 7. 8.
.......................................... .......................................... .......................................... ..........................................
9. .......................................... 10. ........................................ 11. ........................................ 12. ........................................
Aztertu ondorengo datak. Batzuk zuzenak dira eta besteak okerrak. Zergatik izan daiteke? Idatzi zeure teoriak. Donostian, 2008ko Urtarrilaren 4a Bilbon, 2007ko maiatzak 5 Maule, 2008eko Otsailaren 20ean Donibane Garazin, 2008eko uztailaren 11ean
Okerra Okerra Okerra Okerra
Iruñean, 2005eko azaroaren 2an Gasteizen, 2006ko otsailaren 4an Baiona, 2006ko abuztuaren 4a Agurainen, 2008ko apirilaren 15ean
Zuzena Zuzena Zuzena Zuzena
Zergatik? Zeure teoriak: ...................................................................................................................... ...................................................................................................................... Teoria argitu ostean zuzendu esaldi okerrak. Idatzi data eta lekuak: 2005/03/11
Amurrio
..................................................................................................................................
2006/04/25
Lizarra
..................................................................................................................................
2007/05/3
Hernani
..................................................................................................................................
2008/06/10
Lekunberri
..................................................................................................................................
2008/07/8
Agurain
..................................................................................................................................
2008/08/30
Indautxu
..................................................................................................................................
2008/08/21
Hendaia
.................................................................................................................................. 5
GEURE
GUTUNA
Egoera bat eta hainbat azpiegoera dituzu hemen. Hauetatik bat aukeratu beharko duzu gutun bat idazteko. Behean erabil dezakezun gidoia daukazu. Egin lehenik eta behin zirriborro bat, ordenatu ideiak eta idatzi gutuna.
Ingelesa ikasteko asmoz, sei hilabetetarako Ingalaterrara joan zara au-pair edo zerbitzari lanak egitera eta familia batek bere etxean hartu zaitu. a) Euskal Herrian informazioa eskatu zenuenean, ez zizuten esan lana egiteagatik ez zenuenik ezer kobratuko. Gainera lekua ez da zuk uste zenuena. Eta hau dena gutxi balitz, hartu zaituen familia ez da oso atsegina zurekin. Egun osoa ingelesez hitz egitea oso gogorra egiten zaizu. Atsekabeturik zaude eta ez dakizu zer egin. b) Euskal Herrian informazioa eskatu zenuenean, ez zizuten esan hainbeste orduz lan egin behar zenuenik. Lanean ez zaude batera pozik, baina hartu zaituen familia oso atsegina da zurekin. Lekua ere ez dago gaizki, eta denetariko jendea ezagutu duzu: batzuk oso hotzak, baina lagun on pare bat ere egin dituzu. c) Joan aurretik ez zenuen espero hain ongi joango zitzaizunik. Hasierako urduritasuna joan da: honezkero lanean ongi moldatzen zara, lagun batzuk ere egin dituzu, eta hartu zaituen familiako seme-alabekin ere oso ongi moldatzen zara. Beraien lagunak ere ezagutu dituzu, eta ingelesarekin uste baino hobeto moldatzen ari zara. d) Horrelako esperientziarik izan baduzu, idatzi han izango bazina bezala zure esperientzian oinarriturik.
GIDOIA - Hasi aurretik pentsatu: Nori idatziko diozu? Berak badaki Ingalaterran zaudela? Zenbat denbora daramazu bertan? - Agurtu eta egin gutunaren sarreratxoa (ez ahaztu data!) - Azaldu: Zer moduz ingelesarekin? Eskolarik jasotzen al duzu? Zein lanetan zabiltza? Gustura? Ongi moldatzen zara? Nolakoa da lekua (ingurunea, herria, etxea, lantokia,…)? Zer moduzkoa da hartu zaituen familia? Zer moduz hartu zaitu bertako jendeak? Baduzu lagunik? - Eman zure asmoen berri eta agurtu laguna.
GOGORATU Ideia edo gai bakoitzeko idatzi lerroalde bat
6
.................................................................................. ......................................................... ....................................................................................................................................... ....................................................................................................................................... ....................................................................................................................................... ....................................................................................................................................... ....................................................................................................................................... ....................................................................................................................................... ....................................................................................................................................... ....................................................................................................................................... ....................................................................................................................................... ....................................................................................................................................... ....................................................................................................................................... ....................................................................................................................................... ....................................................................................................................................... ....................................................................................................................................... ....................................................................................................................................... ....................................................................................................................................... ....................................................................................................................................... ....................................................................................................................................... ....................................................................................................................................... ....................................................................................................................................... ....................................................................................................................................... ....................................................................................................................................... ....................................................................................................................................... ....................................................................................................................................... ....................................................................................................................................... ....................................................................................................................................... ....................................................................................................................................... ....................................................................................................................................... ....................................................................................................................................... ....................................................................................................................................... ....................................................................................................................................... ....................................................................................................................................... ....................................................................................................................................... ....................................................................................................................................... ....................................................................................................................................... ......................................................................................................................... ....................................................................................................... ......................................................................................................
ZUZENKETA ORRIA GUTUN
HASIERAK
ERANTZUNAK (ESALDI
ETA HITZ INTERESGARRI BATZUK LETRA LODIZ DITUZU):
Aian, 2005eko maiatzaren 12an Kaixo, Ander. Zer moduz? Ni betiko martxan nabil, egun osoa alperrarena egiten pasatzen dut. Badakizu nolakoa den langabetuen bizitza. Batzuetan oso ondo, baina gehienetan asper-asper eginda. Hala ere, asteburu honetan oso ongi pasatu dut, izan ere,... Zaldibian, 2006ko uztailaren 10ean Aupi, Aintzane! Zer moduz eskolak, neska? Ni barnetegian oso gustura nago. Datorren urterako zuk maila lortu eta biok etorriko gara. Hemen 22 lagun gaude eta denak oso jatorrak dira. Oso ondo moldatzen gara. Lehenengo astea pasa da eta gauza asko egin ditugu. Lehenengo egunean adibidez ... Bartzelonan, 2007ko apirilaren 11n Aupa, Txus! Zer moduz? Azkeneko eskutitzean esaten zenidan oraindik langabezian zaudela eta zerbait egiteko gogoa duzula. Beno, bada hemen lana duzu, nahi baldin baduzu. Kontua da irakasle batek utzi egin duela eta beste bat hartu behar dugula. Nik zure izena eman dut eta nahi baduzu zurea da lanpostua. Hori bai, berehala etorri behar duzu! Orain hiri erraldoi honetan nola bizi garen eta zer egiten dugun kontatuko dizut... Marrakexeko ospitalean, 2008ko urtarrilaren 7an Kaixo Xabi! Kdir? Labas ale? Bejer! Zer moduz pasa dituzu gabonak? Ederki, ezta? Eta orain berriz, ohean, ajeak jota edo. Bada, ni ere horrelaxe nago, ohean, arnasa hartzeko arazoekin pneumonia ederra harrapatu baitut! Dakizun bezala, abenduaren 28an atera ginen Agadirrerantz , autobusez. Egia esan, erokeria galanta egin dut. Izan ere bi egun gaixorik egon nintzen hona etorri aurretik. Ez nion garrantzi handirik eman, katarroa hartzen dudanean bezala, baina bidaian zehar okerrera jo zuen...
GUTUN AMAIERAK ERANTZUNAK: EGOERAK:
LETRAK:
1. Lanean ari den lagun batek idatzi du gutun edo e-posta hau:
f, i, j
2. Beste herrialde batean dagoen lagun batek idatzi du gutun edo e-posta hau:
a, h, k
3. Beste herrialde batean dagoen lagun bati idatzi zaio gutun edo e-posta hau:
b, c, d, e, g, l, m
8
ZUZENKETA ORRIA DATAK
IDAZTEN
HILABETEAK: 1. Urtarrila
5. Maiatza
9. Iraila
2. Otsaila
6. Ekaina
10. Urria
3. Martxoa
7. Uztaila
11. Azaroa
4. Apirila
8. Abuztua
12. Abendua
ZUZENAK
ETA OKERRAK.
ZERGATIK?
1. Lekua (NON) deklinatzen denean, data ere (NOIZ) deklinatu egin behar da. Eta bata deklinatzen ez bada, bestea ere ez: Iruñean, 2005eko azaroaren 2an Zuzena Zuzena Baiona, 2006ko abuztuaren 4a 2. Kontuz zenbakien deklinabidearekin! Iruñean, 2005eko azaroaren 2an Agurainen, 2008ko apirilaren 15ean
Zuzena Zuzena
3. Maiatzak 5, urtarrilak 7, ... Soilik kakotx artean doazenean idazten dira horrela: Igandean, maiatzak 5, izango da afaria Itsasondo tabernan. 4. Hilabeteen izenak letra txikiz idatzi behar dira. Beraz oker dauden esaldiak, honela idatzi beharko lirateke: Donostian, 2008ko urtarrilaren 4an Bilbon, 2007ko maiatzaren 5ean Maulen, 2008ko otsailaren 20an Donibane Garazin, 2008ko uztailaren 11n
edo edo edo edo
Donostia, 2008ko urtarrilaren 4a Bilbo, 2007ko maiatzaren 5a Maule, 2008ko otsailaren 20a Donibane Garazi, 2008ko uztailaren 11* *Kontuz 11 zenbakiarekin! A organikoa du, berezkoa.
DATAK
ETA LEKUAK:
2005/03/11
Amurrio
2006/04/25
Lizarra
2007/05/3
Hernani
2008/06/10
Lekunberri
2008/07/8
Agurain
2008/08/30
Indautxu
2008/09/21
Hendaia
Amurrion, 2005eko martxoaren 11n Amurrio, 2005eko martxoaren 11 Lizarran, 2006koapirilaren 25ean Lizarra, 2006koapirilaren 25a Hernanin, 2007ko maiatzaren 3an Hernani, 2007ko maiatzaren 3a Lekunberrin, 2008ko ekainaren 10ean Lekunberri, 2008ko ekainaren 10a Agurainen, 2008ko uztailaren 8an Agurain, 2008ko uztailaren 8a Indautxun, 2008ko abuztuaren 30ean Indautxu, 2008ko abuztuaren 30a Hendaian, 2008ko irailaren 21ean Hendaia, 2008ko irailaren 21a
9
ERANSKINA IDAZLANAK
ZUZENTZEKO KODEA
Ikasleak bere idazlanak zuzen ditzan, idazlanetan kode bat edota marka batzuk erabiltzea proposatzen dizugu. Beti berdinak, jakina. "Auzokide maiteak" 1A mailako atazan kode hauxe proposatu genuen: IKUR
HAUEK:
..........
ZERA ESAN NAHI DUTE:
ADIBIDEZ:
ORTOGRAFIA EZ DAGO ONGI
a. Lapurra hirugarren zolairuan bisi da ............................
(LA ORTOGRAFÍA NO
ES CORRECTA)
HITZEN ORDENA EZ DAGO ONGI
(EL ORDEN DE LAS PALABRAS NO ES EL ADECUADO)
(x)
c. Atezainak harrituta begiratu estoldako gizonari (X)
ESALDI HONETAN ZERBAIT FALTA DA
(EN
ESTA FRASE FALTA ALGÚN ELEMENTO)
ESALDIAN BESTELAKO AKATSAK DAUDE
(EN LA FRASE HAY ALGÚN OTRO TIPO DE ERROR)
(??)
d. Umeei bihurrikeriak egin gustatzen zaie e. Zezenari adarra bezeroa ez nahi pozik (??)
ESALDIA EZ DA ULERTZEN
(LA FRASE
b. Jostunaren bezeroa ez joan da pozik
NO SE ENTIENDE)
IRAKASLEAREKIN ARGITU
(COMÉNTALO
CON TU PROFESOR)
Ikasleek kodea ikas dezaten "Auzokide maiteak" atazan ariketa bat proposatu genuen. Eta hemen behean bertan proposatzen den ariketaren zuzenketa orria jarri dugu, adibide gisa. Beraz, zalantzarik izanez gero, jo ezazue ataza horretara.
DENDARIAREN IRAKASLEAK
IDAZLANA
ESALDIAK
SEINALATUTAKO AKATSAK
ZUZENDUTA
Ez dira ni bezalako pertsona normala
Ez dira ni bezalako pertsona normalakk
oso serioa da gisona
oso serioa da gizzona
batzuetan agurtzen eta besteetan ez (X).
batzuetan agurtzen du/zaitu eta besteetan ez
Da bizi lehenengo pisuan
Lehenengo pisuan bizi da
inoiz txori bat, edo katu bat, edo horrelako bat (X)
inoiz ez txori bat, edo katu bat, edo horrelako bat
animalia handiak zarata handiak egiten dute
animalia handieek zarata handiak egiten dituzte
Bera da langile fina
Bera langile fina da
Nor biziko da animalia andi horien artean?
Nor biziko da animalia handi horien artean?
10