XVI.MENDETIK CARLOS III.AREN ERREGEALDIA ARTE XVI eta XVII. mendeetan hezkuntza printzeari zuzendua zegoen, pedagogia soilik nobleziarentzat. Gizartea estamentutan banatuta zegoen eta honek ez zuen baimentzen hezkuntzak tratamendu gubernamentala jasotzea. Kultura eta hezkuntza bera eliza eta udaletxeen esku zegoen. Garaiko morala “zerbitzuaren” printzipioan oinarritutakoa zen: estamentu guztietako kideak Jainkoa eta Erregearen zerbitzuetara egon behar zuten baina modu ezberdinetan. Kleroak arimen garbiketen bidez, armadak armekin eta herri xeheak lanarekin, gremioen bidez antolatua zegoena. Estamentuak jaiotzez ezarriak ziren eta kideak legearen aurrean ezberdinak ziren, noblezia eta kleroa talde pribilegiatuak izanik. Kleroak doktrinamendu erlijiosoa jaso behar zuen, herri xeheak berriz, gremioen bidez zeregin espezifiko baterako oinarrizko irakaskuntza zuten maisuen bidez eta nobleziak hezkuntza apur bat jasotzen zuen. Garai honetan ez zegoen hezkuntza sistemarik. XVII. mendean fenomeno kultural berria sortu zen krisi ekonomikoa, administrazioen ustelkeriaren eta baloreen krisiaren ondorioz. Elizak indar handia zuenez, hezkuntzaz ere arduratzen zen. Jesuitek, adibidez, garrantzi handia zuten arlo honetan eta hauen indar politiko eta soziala asko indartu zen mende honetan; batez ere, Felipe IV.aren erreinupean. Irakaskuntza erlijiosoan Escolapioek ere indar handia eduki zuten. Oso ezagunak ez diren arren, hezkuntzari buruzko teoriak idatzi zituztenak ere aipa ditzakegu; adibidez, Lopez de Montoyta eta Baltasar Gracian. Hurrengo mendean ere, elizaren botereak indarra izaten jarraitzen zuen. Ekonomikoki oparoa zen bere pribilegio eta lur kopuru altuarengatik. Botere sozial handia ere bazuen oso organizatua eta disziplinatua zelako eta gizakien kontzientzia modelatzeko gaitasuna zuelako. Gainera, hezkuntzaren monopolioa zuen, gobernua ez baizen horretaz arduratzen, batez ere, unibertsitatearena. Aldi berean, botere politikoa ere bazuen. Esan bezala, ez zegoen hezkuntza sistemarik eta estamentuzko gizarteak ez zuen hori ahalbidetzen, monarkiaren eskutik ardurarik ez haien herriaren formazio intelektuak eta profesionalarengan. Baina noblezian hezkuntza elemenatala baik, prezeptore edo lekzionisten bitartez. Udaletxeak lehen hezkuntzako eskola gutxi batzuk irakasle txar eta gaizki ordainduekin. Pedagogikoki cultu zaharren zuperstizioa eta modernoa zen ororen ukapena nagusitzen zen. Ez zegoen lekurik behaketa eta esperimentaziorako, memoria lantzen den bakarra. Ilustrazioarekin batera gauzak apur bat aldatzen hasi ziren, zenbait ilustratuk egoera kritikatu eta hezkuntza teoria propioak sortu baitzituzten. Aipagarrienetakoa Rousseau dugu (1712-1778), pentsaera berritzailea zuelako bere garairako. Hezkuntza pertzeptoralaren ordezkari nagusia zela, sentimenduen lehentasuna arrazoiaren gainetik zegoela eta helduak haurrari gaiztotasuna transmititzen ziola azpimarratzen zuen. “Emilio eta hezkuntzaz” izeneko liburua argitaratu zuen eta umea zibilizaziotik urruntzeko eta naturara
eramateko beharrez aritzen da. Printzipio horretan jarraituz, zurruntasunak eta diziplinak ordezkatutako irakaskuntza eskolastikoaren kontra agertu zen; hezigaiaren nortasuna errespetatzea exijitzen zuen, bere interesa eta nahiak kontuan hartzea. Premisa horietatik abiatuz idatzi zuen, bost ataletan banatuta, hezteko era desberdin bat aurkezten zuena eta Emilio izeneko mutikoa protagonistatzat hartuz, jaiotzetik ezkontzara eta aitatasunerako bidean bizitzaren lanbidea ikasiko zuena azalduz. Zehazki, bosgarren atalean, Rousseauk emakumearen inguruan zuen kontzepzioa ezagutzea ahalbidetzen du, hau da, emakumeak bi paper nagusi dituela; batetik, emakume xume, fidel eta zintzoa eta bestetik, gizonaren nahiak asetzeko saiakera egin behar duela. Ideiak hauek oso iraultzaileak zirenez, obra debekatu egin zuten. Garai honetako beste teoriko bat Verney aita dugu, “El Barbadiño” ezizenaz ezagutua 1760ean “El verdadero metodo de estudiar” argitaratu zuen. Ikasketa plan bat pedagogikoki kalitate handikoa. Honek ikasle gutxiko klaseak proposatzen zituen, metodo aktiboak, irakasle eta ikasleen arteko harreman ona, lagunarteko eta zigor fisikoa ekiditea. Liburu honek kritika handiak jaso zituen, batez ere, jesuitengandik. Carlos III-ren erregealdian zehar, hezkuntza-erreformak egiten dira. Koroak arreta handiagoa jarri zuen zentro erlijiosoetan ematen zen bigarren hezkuntzako ikasketetan. Horrela, 1767 an jesuitak botata, Madrilgo San Isidroren Ikerketa errealak sortzen dira, bigarren mailako irakaskuntzaren historian aurrerapen nabarmena egin zutenak. Irakasleak lehiaketa baten bidez aukeratuko ziren agindu erlijiosoetatik kanpo; letra ederrak erakutsiko zuten baina baita matematika, fisika, zuzenbidea… ere. 1711an “Plan de Aranda” plana sortu zen unibertsitateko irakaskuntza erregulatzeko asmotan. XIX. mendearen hasiera aldera agertzen dira hezkuntza- sistema nazionalak, Iraultza Frantsesaren ondorio bezala. Espainian, 1812ko Konstituzioak, hezkuntzaren ideia gehitu zuen eta Estatuak antolaketan eta finantzazioan esku hartu behar zuela agintzen zen kontrol bat eramateko, hezkuntza espainiarraren sistemarentzat oinarriak sortzen zirelarik. 1808. urteak etapa berri bati ematen dio hasiera Independentzia Gerrarekin batera. Bitartean, Europan, Napoleonen aurkako gerrak ziren nagusi, erregeak gidatutako armadak hartzen zuen parte. Egoera honetan, espainiarren erreakzioaren eraginez, Napoleonen inbasioak Iraultza Liberala jarri zuen martxan. Horren ondorioz, 1812ko Konstituzioaren onarpena eman zuten. Konstituzio horretan, erregearen gaineko legearen eta askatasunaren printzipioetan oinarritutako gizarte berriaren subiranotasuna, berdintasuna eta jabetza agertzen dira. Une horretako hezkuntza-sistema errespetatzen zuen arren, ideia berritzaile garrantzitsuak sortu ziren. Aipagarriena, Lehen Hezkuntzaren unibertsaltasunaren defentsa, salbuespenik gabeko populazio guztiarentzat eta Estatu guztirako irakaskuntza planen berdintasunerako seinalatzea izan zen. Ilustratuen ondorengo bezala, berriztatzeko eta erreformako tresna nagusi antzera instrukzio publikoarekiko fedea partekatzen zuten; demokrazian sinesten zuten eta heziketa libre baten alde zeuden. Halaber, heziketako konpetentziak Gorteen esku daudela seinalatzen zen eta ez Gobernuaren menpe.
Konstituzioa argitaratu ondoren, diputatuen hurrengo kezka nagusia, printzipio konstituzionalak garatu zituen instrukzio publikoko lege orokor bat lantzea zen. Modu horretan, Gobernatzeko bulego Idazkariak, zirkular batean, unibertsitatean aurkitzen ziren arazoak informa zitzatela eskatu zieten. Aldi berean, Instrukzio Publikoko Batzorde bat egin zen eta erreformen txosten orokor bat egiteaz arduratu zen. Unibertsitateek ez zuten egokitasunez erantzun baina Batzordeak bai. Arrazoi horrengatik, Manuel Jose Quintanak, 1814an, informe bat idatzi zuen Espainiako hezkuntzaren etorkizunerako. Bertan, instrukzioak berdina, unibertsala, uniformea, publikoa eta askea izan behar zuela defendatzen zuen. 1821ean Informe Quintana onartu zen. Araudi honek izaera legala eman zion hezkuntza sistemari honako ezaugarriak izanik: ikasketa guztiekiko uniformea, hau da liburuak eta ikasketa metodoak berdinak izan behar dira guztiek kalitatezko hezkuntza jaso dezaten ziurtatzeko; irakaskuntza publikoa eta dohainik izan behar du hala ere zenbait zentro pribatu egon beharko dira estatuak ez baitu diru nahikorik herrialde guztia asetzeko. Honako zati hauetan banatu zuelarik: lehenengoa; “modu egokian idazten eta irakurtzen ikasi behar da, aritmetikaren lege orokorrak, eta erlijioaren dogmak laburki ulertzen dituen katozismo bat. Bigarrena; ezagutza hauek ulertzen ditu eta aldi berean beste ikasketa sakon batzuk izateko baliogarriak egiten zaizkio” eta hirugarren irakaskuntza; “ ikasten dituzten ikasketak ulertzea modu honetan lanbide berezi bat burutu ahal izateko”. Estruktura hau ez zen existitzen era formal batean erregimen zaharrean. Era berean, araudi honek heziketa pribatua eta publikoaren arteko bereizketa zigortzen zuen. 1823an Fernando VIIaren botere absolutua berrezarri zen tropa frantsesen interbentzioarekin. Etapa honek irauten duen hamar urteetan zehar (1883 erregea hil zen) absolutisten erreakzioa 1821eko Instrukzio Publikoaren Araudi Orokorraren indargabetzearekin eta ikasketen Plan literarioarekin etorri zen Erreinuko unibertsitateen berritze orokorra (1824) Erreinuko Lehen Letretako Eskoletako araudi eta Plan berriaren bitartez; honen bidez, 50 biztanle baino gehiagoko herrietan eskolak ezarri ziren eta Eskola Latino eta Humanistikoen (1826) Araudi orokorra ezarri zen; hauen helburua lehenengo letrak eta ideia monarkiko-erlijiosoak irakastea zen, modu honetan germen iraultzaileari amaiera emateko. Berritasun garrantzitsuenak unibertsitate guztietan ikasketa uniformeak ezartzea eta unibertsitatean araudi sakona jartzea, unibertsitateen zentrazioa eta gobernuaren artikulazio hierarkikoa eta eskoletako inspekzio eta zuzendaritza. Hamarkada liberala 1833an Maria Cristinaren erregealdiari hasiera ematen zaio eta honekin batera hamarkada liberala diturikoa. 1836ean Instrukzio Publikoaren (duke de Rivasen Plana) Plan Orokorra onartzen da, zeinek jadanekotasun handia ez izan arren, Ley Moyanoaren (1857) aurrekaria suposatu zuen. Plan honek irakaskuntzaren hiru graduen erregulazioa ezartzen zuen, bai eskola publiko eta bai pribatuetan. Eta hezkuntza unibertsal eta dohainaren ideala alde batera uzten zuen. Modu honetan hezkuntza boterearen instrumentu moduan ikusten zen, boterearen helburuak aurrera eramatea ahalbidetzen zuena, eta era honetan formazio liberalaren espiritu librearekin amaituz. -Lehen hezkuntzak ,lehen heziketa elementala eta goi-mailakoa hartzen zituen. Eskola dohainik izango da egiazki pobreak diren umeentzat. Gainera eskola
normaletan formatzen diren irakasleak, eskola publikora sartu ahal izateko, 20 urte, titulua izan eta gainera jokabide ona duenaren ziurtagiria izan beharko du. Udaletxeak, logela edo etxe bat erraztuko die, eta infraestrukturak eta soldatak kosteatuko ditu.
-Bigarren hezkuntza, elementalean eta goi-mailakoan ere egongo da zatiturik. -Goi-mailako heziketan fakultateak, eskola bereziak eta erudiziozko ikasketak sartzen dira. Maila honetan, irakasleriaren erregimena, irakasteko metodoa eta azterketak erregulatuko dira. 1837ko konstituzioa onartu ondoren, prezepto konstituzionalak normatiboki garatzeko saiakerak egon ziren, baina Esparteroren altxamenduak bere aplikazioa eten zuen. Honek aurrerakoien nagusitasuna ekarri zuen, eta hauen kezka bigarren hezkuntzarekiko, horregatik Infantearen proiektua sortu zen. Honen bidez honako hau ezarri zen: “edozein literatur ikasketa edo giza kulturarako erabilgarria den edozein barne hartzen du, eta herrien behar berezitaz arduratuko da.” 1843an, Isabel II.ak 18 urte bete zituenean periodo berri baten hasiera izan zen, 1854 arte iraungo duena, hamarkada moderatua. Etapa honetako legerik garrantzitsuena 1845eko Konstituzioa da. Gainera 1845ean ere hezkuntza arloan Plan General de Estudios (Plan Pidal) onartu egiten da, honen bidez bigarren hezkuntza eta goi-mailakoa erregulatu egiten dira; lehenengoa Lehen Hezkuntzaren jarraipen bezala kontsideratzen da eta honela dago zatiturik: Elementala (ondo hezita dagoen edozein pertsonaren beharrezko jakintzak hartzen ditu eta ikasketa jakin batzuetarako prestatzen zizun) eta Goi-mailakoa (uniformetasun eta zentralizazioaren inguruan erregulatu zena, gainera errektorea erregeak hautatzen zuen, honela unibertsitate zaharren autonomiarekin amaitu zuten). Bestalde, bigarren hezkuntzaren ikasketetarako irakaskuntza pribatua onartu zen. Plan honek testuen askatasuna gaitzetsi zuen. Gainera gela berriak egin ziren, 100 ikasle sartzeko tokia zutena. Irakasleentzako atseden gela bat sortu zen, eta geletan ikasleentzako eserleku indibidualak egin ziren. Baina plan honek ez zuen lortu liberalak eta erradikalak konbentzitzen. Ikasketa plan berri honek 1857ko Ley Moyanoaren Legearen oinarriak finkatu zituen. Geroago sortuko den Lege honen helburua analfabetismoaren arazoari aurre egitea zen. Horretarako, derrigorrezko hezkuntza 12 urteraino luzatzea erabaki zuen, bai eta ordaindu ezin zezaketen familientzako doakoa izatea ere. Beste ezaugarrietako bat, eliza katolikoari eskoletako ideologia kontrolatzen uztea zen, elizaren interbentzioaren legitimizazioa suposatuz. 100 urtez indarrean irautea lortu zuen lege honek, nahiz eta ondoren ikusiko dugun bezala, aldaketa batzuk jasan. Lege hau lau ataletan banatzen da: 1.ATALA: Atala honetan ikasketen alorra lantzen zen. Lehen hezkuntzari dagokionez (6-9) bi maila bereiziko ziren; batetik oinarrizkoa eta bestetik goi mailakoa. Lehenengoan, idazkera, irakurketa, gramatika … landuko ziren. Bigarrenean ordea, aurrekoa sakondu eta nesken kasuan, “labores propias del sexo” ikasten ziren. Ikusten denez, neskak hezkuntzan parte hartzen zuten 9 urte arte, baina heziketa bereizia jasoz. Bigarren hezkuntzan ordea, bi etapa ezberdintzen ziren: Ikasketa Orokorrak deiturikoa eta Industria Lanbideetara
zuzendurikoak. Lehenengoarekin, Batxilerreko Arteen gradua eskuratzen zen. Azkenik, Goi mailako ikasketak egiten ziren, maila honetako ikasleak, Fakultatera, Goi Mailako eskoletara edo Profesionalen eskoletara joaten zirelarik. 2.ATALA: Atal honetan, ikasketa egoitzez hitz egiten zen. Gainera, eskola publiko kopurua eta eskolen kokapena zehazten zen. Udal-herri txikietan, bi sexu ezberdinak eskola berean egongo zirela ziurtatzen zen, baina betiere beharrezkoa zen bereizketa eginez. Izan ere, eskola bereizia zen onartutako hezkuntza eredu bakarra 3.ATALA: Eskola publikoetako irakasleei buruz hitz egiten zen. Irakasle izateko jarrera erlijioso eta moral egokiduna izatea eskatzen zen. Lehen hezkuntzako plazak oposizio bidez lortzen ziren. Herri txikietan apaizak edo udaletxeko idazkariak ziren irakasleak. Irakasle horien artean, emakumezkoek gizonezkoek baino hiru aldiz gutxiagoko soldata izaten zuten 4.ATALA: Hezkuntza sistemaren antolaketari buruz hitz egiten zen