1/ Dena(k) / Guztia(k)
Dena(k) bera bakarrik joaten da, izenik gabe:
· Gure iloba Anartzek dena daki. ra. · Denak etorriko dira Loreak antolaturiko party ra. · Denek ez dakite zer esan nahi duten ‘MZ’ siglek.
Beraz, nahiz eta noiz edo behin zenbait hizkeratan eta literaturan ere izenekin batera topatu daitekeen dena(k), zalantzazkoak ditugu esapide hauek: (?) Aurtengo ikasle denak hasi ziren kexaka, ikastaroa laburregia delako. (?) Tarantinoren pelikula denak ikusi dituzu? (?) "Gipuzkuan da Bizkai aldian / da Euskalerri danian". EIMAren Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak liburuan (147.148. or.), gainera, espresuki adierazten da ez dutela gomendatzen erabilera hori (izena+dena(k)) ikasmaterialetarako. Guztia(k), berriz, bera bakarrik joan daiteke, eta izenarekin ere bai :
· Lehenengo orduetan han egoteko aukera izan nuen, eta guztiak atxilotu zituztela ikusi nuen. · Era berean, oharrak aipatzen duen gisan, arduraz jokatzera deitu zituen alderdi guztiak . · Izan ere, proiektu politiko guztiak defendatu eta gauzatu daitezkeela uste dute, «independentziaren aukera barne». · Urte haietan guztietan etxekoen gutunak izan ziren sorterriarekin izandako lokarri bakarrenetakoa (gogoratu: Euskaltzaindiak, urte haietan guztietan eta du,4. arauaren arauaren arabera). urte guzti haietan esapideen artean, lehena hobesten du,4. Beraz, guztia jan dut eta eta dena jan dut , biak dira zuzenak. 2/ Osoa / Guztia
Askoz zailagoa da bi hauen arteko aldea al dea zein izan litekeen zehaztea. Hala, Euskal Gramatika. Lehen Urratsak-I liburuak ez du auzia erabat argitzen. “Pastel guztia jan nuen” eta “pastel osoa jan nuen” baliokideak direla dio, pastela zatitu daitekeelako; eta gaineratzen du “ura”, “ardoa” eta gainerako masa izenekin, berriz, ezin dugula bietara egin: “ur osoa” eta “ardo osoa”, esaterako, ez dira zuzenak, ura eta ardoa ezin baitaitezke zatitu; “ur guztia” eta “ardo guztia” esan behar da. Adibide jakin batekin azaldu diguzu zure zalantza: galdetu diguzu ea “denbora osoa” esapidea zuzena den, edo “denbora guztia” bakarrik erabili behar dugun.
Ez dakigu nondik datorkizun zalantza, norbaitek galarazi dizun denbora osoa
erabiltzea... Baliteke EIMAren Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak liburua irakurri izana, 148 orrialdean baitio “denbora guztia” erabili behar dela, eta ez “denbora osoa”:
*Gauza bera esaten aritu da denbora osoan. (izartxoak adierazten du gramatikaz okerra dela ) Gainera, desegokitzat jotzen ditu esaldi hauek, nahiz gramatikak onartu: ¿Egun osoa eman behar dugu lanean ¿Ospetsu bihurtu da mundu osoan. Guk, berriz, horiek guztiak zuzentzat jotzen ditugu, nahiz eta gehienok, seguruenik, guztia erabiliko genukeen adibideotan, osoaren ordez. Saiatuko gara arrazoitzen zergatik: a/ 2012an Euskaltzaindiak argitaratu zuen Hiztegian, (besteak beste) adibide
hauek topatuko dituzu oso kontsultatzen baduzu: · Idazle baten obra osoa. · Mundu osoa harriturik utzi duen gertakaria. · Ez dute haiek agian erru osoa. · Arrazoi osoa du. · Nik ez dut besterik pentsatu nire bizi osoan . · Urte osoa behar izan dut hori antolatzeko. · Arratsalde oso-osoa mendi gailurrera begira egon nintzen. b/ Elhuyar hiztegian ere, adibide hauek ageri dira oso sarreran:
· Biblia osoa euskaraz eman zuen lehena: el primero que tradujo al vasco la Biblia entera. · Bihotz osoz maitatzen duenak: el que ama de todo corazón. · Urte osoa behar izan dut hori antolatzeko: he necesitado todo el año para organizar eso. · Mundu osoak daki: lo sabe todo el mundo. · Bilintxen obra osoa: la obra completa de Bilintx. · Ogi osoa jan zuen: comió el pan entero. · Simetria ez da osoa: la simetría no es completa. c/ Are gehiago: “denbora osoa” esapidea, EIMAk okertzat jotzen duen hori, aparteko kategoriako idazleek ere erabiltzen dute, Ereduzko Prosa Gaur -etik
atera ditugun adibide hauek erakusten duten bezala (lau-bost bakarrik aldatuko dizkizugu hona; esteka honetan dituzu beste batzuk): · Gainerako gerlak aipa ditzagun beraz, gerla soziala folkloretua denaz gain: onartzen duzu segur aski gazte denbora osoan, herririk herri ahoak eman ahala oihukatu duzun kantuaren errepikaren edukia (Itxaro Borda). · Baina ni aspertzen hasita nengoen denbora osoan putzu beraren inguruan
jiraka ibiltzeaz./ Adibidez, zutik eta mugitu gabe egon zela jardunak iraun zuen denbora osoan (Anjel Lertxundi). · Denbora osoan egoten zen etzanda, begikoa egin dioten printzesa bat bezala (Juan Kruz Igerabide). · Horrela, egunen luzera amaigabean, iragan denbora osoak orain arte apurtuko zukeena, ezabatuz eta disolbatuz, gainerako denboran ezingo litzateke sekula berritu (Xabier Amuriza). Egia da, baina, “denbora guztia” esapidea gehiagotan ageri dela Ereduzko Prosa Gaur -eko adibideetan (hiru aldiz gehiago), eta aparteko kategoriako
idazleen idazkietan ere noski. Hori guztia esanda, osoa eta guztia biak sinonimoak balira bezala lasai erabiltzea da gure gomendioa (salbu eta ura, ardoa eta horrelako izenekin, bai baitirudi bat datozela gramatikak horrelako kasuetan). Zalantzarik izanez gero, erabili guztia, edo bestelako joskera bat: · Gaztaro guztia eman zuen mendian lanean = Gaztaroa oso-osorik eman
zuen mendian lanean. · Plater guztia jan zuen = Oso-osorik jan zuen platera