IDAZLANEN ZUZENKETA
–
BIZITZEKO TOKI BILA
Egokitasuna Izenburuak Herrira itzultzen gara!! Berriro / Berriz ere herrira! / Herrira itzultzea, moda berria Antsoain, bizitzeko leku ezin hobea? Sarrera eta amaiera lotuta daude nahitaez. 1 Sarrera Bizitzeko hiri bat aukeratu behar izango banu, Nueva York izango litzateke. Nueva York, nire ustez, hiri berezia da, dena desberdina iruditzen zaidalako.
2 Sarrera Normalean jaio garen lekuan bizi izaten gara. Baina, zer gertatuko litzateke nahi dugun hirian bizitzeko aukera emango baligute? Ziur aski hiri horrek baldintza eta baliabide desberdinak bete beharko lituzke. Hau dela eta, Gasteiz bizitzeko hiririk onenetarikoa delakoan nago.
3 Sarrera “Bizitzeko hiri erosoa da Gasteiz”. Esaldi hori behin eta berriro entzuten da toki guztietan; baina aldez aurretik zer den erosotasuna argitu beharko genuke.
Aztertu beheko hiru adibideak. Amaiera Nire aukerak alde onak dauzka eta txarrak ere bai, baina egoera hipotetikoa denez gero, nik Gasteiz hautatuko nuke.
Amaiera Hala eta guztiz ere, Gasteizen bizitzea benetan merezi duela esan dezakegu. Bere kaleetan zehar jende jatorra aurki dezakegu eta usaintzen den giroa guztiz atsegina da. Behin Gasteizen egonda minutu batzuk bakarrik behar izango dituzu, handik joateko gogorik ez duzula konturatzeko.
Amaiera Salburuako basoan sartuz gero, ibiltzen hasi bezain laster hiria desagertzen zaigu eta landare eta Mendixurko hegaztien artean bakar-bakarrik gaudela konturatzen gara. Hori ez al da miresgarria?
Kohesioa Bai nire haurtzaroa, baita nerabezaro osoa pasa nuen herri txiki batean Bai nire haurtzaroa bai nerabezaro osoa herri txiki batean pasa nuen. Bai nire haurtzaroa baita nerabezaro osoa ere herri txiki batean pasa nuen. Gainera, bizikleta erabil dezakegu, Udalak lau ordurako alokatzen ditu. “ “ “ “ “ “ “ “ “ eta. “ “ “ “ ; izan ere, “ “ “ “ . … ahalegin handia egin baitu ekologiko arazoak hobetzeko baita herritarren bizikalitatea ere. … arazo ekologikoak / ingurugiro arazoak konpontzeko, baita “ “ hobetzeko ere. Alde batetik, Gasteiz ezezik Euskadiko Kapitala, Euskal Parlamentua eta Gobernuaren egonlekua ere da. … Gasteiz Euskadiko hiriburua ez ezik, Euskal Parlamentuko egoitza ere bada. Egia esan, Aberasturik baino ez ditu alde onak, alde txarrak ere baditu. … Aberasturik alde onak ez ezik alde txarrak ere baditu. Aberastasuna Zaratasun aldetik → Zaratari dagokionez Hori jaiotze tasaren igoeraren eraginez izan da posible. Hori jaiotze tasaren igoerak egin du posible /… eraginez gertatu da. Batzuentzat hiri ertaina izatea izan daiteke. Batzuen ustez hiri ertaina izateagatik gerta daiteke hori / lehen aipatutakoa. Hemen jende guztia ezagutzen da. Hemen jende guztia ezaguna da. Hemen denok ezagutzen dugu elkar. … beste lekuekin konparatuta. Beste leku / hiri / herri batzuen aldean… Nahiz ikastetxeak nahiz institutuak dauzka. …eskolak… institutuak Gauza guzti hauek izendatu eta gero… Gauza hauek guztiak aipatu eta gero Batzuei ez zaie herriko kaleetatik ikusten, baino beste batzuk ateratzen dira… Batzuk ez dituzu herriko kaleetan zehar ikusiko, baina … Zuzentasuna Ez dago beste hiri hainbeste gizartetxeak, kiroldegiak, igerilekuak, osasun zentroak… Ez dago Gasteizek beste gizarte-etxe, kiroldegi, igerileku, edo osasun-zentro d(it)uen hiririk / Gasteizek beste hiriek baino gizarte-etxe, kiroldegi… gehiago ditu.