Gasteiz, European Green Capital / Europako hiriburu berdea Denok dakigunez, datorren urtean Europako Hiriburu berdea izendatuko duten hiria Gasteiz izango da, konpromiso eta ahalegin handia egin baitu arazo ekologikoak konpontzeko, baita herritarren bizi-kalitatea hobetzeko ere. Hortaz, momentu honetan bizitzeko Europako hiririk onena da Gasteiz. Dena dela, hiri gehienetan gertatzen den bezala, eguneroko bizimodua aurrera ateratzeko gure herrian alde txarrak ere aurki ditzakegu. Alde batetik, klimatologiari dagokionez esango nuke, udan izan ezik, nahiko hotz egiten duela eta eguraldia euritsua ere badela. Horretaz gain, Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburua izanda ere, beste bi lurraldeek baino gabezia gehiago duelakoan nago. Adibide bat jartzeko aipatuko nuke hemengo aireportua merkantziak eramateko baino ez dela erabiltzen. Bidaia bat egitekotan beharrezkoa da beste hiri batera joatea hegazkina hartzera. Edozein modutan ere, hasieran aipatu dudan bezala baliteke Europako hiririk onena izatea. Bistan dago atzerritar bat lan bila edo hona etortzen denean, ezer aurkitu ez arren erabakitzen duela gure herrian geratzea. Atzerritarren ustez, hemen denetarik dugu: gizarte-instalazioak, osasun-zerbitzuak, garraiobide onak, hezkuntza aukerak eta batez ere, diru-laguntzak. Era berean, hiri txikia denez, ez dago hainbeste kutsadurarik ezta delinkuentziarik ere. Berdegunez beteta dago hiria eta hori da bisitariei gehien gustatzen zaien ezaugarria. Laburbilduz, alde txarrak eta alde onak alderatuz gero, argi dago gure hiria bikaina dela, bai bizitzeko, bai turismoa egiteko. Hau dena kontuan hartuta, galdetzen didatenean nongoa naizen, oso harro erantzuten diet Gasteizkoa naizela, jakina! Belén Pinedo