Biba kontsumismoa! Iritsi dira oi, urtarrileko beherapen desiratuak, oi, merkealdi eroa, eta aitzakia horrekin jende pila ibili da asteburuan, goizetik gauera, dendaz denda, arropak ikusi, ukitu, usaindu eta erosten. Merkeen eta politena eramateko norgehiagoka, ukondokoak nonahi, ordaintzeko ilara luzeak, estresa, nekea eta, jakina, diruak xahutzea. «Praka beltzok ez dira beste mundukoak, baina aizu, ehuneko hirurogei merkeago...». « Ez zaizkit loredun kamisetak gehiegi gustatzen , baina hain merkea zen...». Arrazoi izango dute, akaso. Baina behar al dituzte praka horiek? Eta ez al zegoen kamiseta liso merkerik? Merkealdiak arropa berritu beharra daukatenentzat soilik balira, baina keba, beharragatik baino gehiago merkea delako erosten duen kontsumitzaile porrokatu asko dabil hor barrena . Gauza kontsumitzea da eta uf, ez dakizue merke hitzak zenbateraino pizten duen haien grina. Emakume bat elastiko merke bat probatzeko zamarra kentzen hasi zenean, ui, kendua zuen mahukatik tira egin zioten . «Neuk ikusi dut lehenik», esan zion kontsumista zakar batek, besoa emakumearen zamarraren beste mahukan sartzen zuen bitartean. Biak zamarra berean sartuta, batek ezetz, zamarra berea zela eta ez zegoela salgai ; besteak, haren begietara hamar segundo luzez tinko begiratu ondoren, «har ezan ba eta ixo» bota zion mespretxuz, zamarra utzita. Baina bada munduan merkealdien biktima handiagorik. Eta ez da broma. AEBetako beherapenen lehen egunean, merkatalgune bateko langilea atea zabaltzen hasi zen eta... txof! Bezperatik sartzeko zain zegoen jende masa erraldoi gosetiak zapalduta ito zen . No comment.
Ane Muñoz
Iritsi dira oi, urtarrileko beherapen desiratuak, oi, merkealdi eroa, eta aitzakia horrekin jende pila ibili da asteburuan, goizetik gauera, dendaz denda, arropak ikusi, ukitu, usaindu eta erosten. er osten. Merkeen eta politena eramateko norgehiagoka, ukondokoak nonahi, ordaintzeko ilara luzeak, estresa, nekea eta, jakina, diruak xahutzea. «Praka beltzok ez dira beste mundukoak, baina aizu, ehuneko hirurogei merkeago...». « Ez ditut loredun kamisetak________ __________ , baina hain merkea zen...». Arrazoi izango dute, akaso. Baina behar al dituzte praka horiek? Eta ez al zegoen kamiseta liso merkerik? Merkealdiak arropa berritu beharra daukatenentzat soilik balira, baina keba , asko dira hor barrena beharragatik baino gehiago merkea delako erosten duten _________ __________. Gauza kontsumitzea da eta uf, ez dakizue merke hitzak zenbateraino pizten duen haien grina. Emakume bat elastiko merke bat probatzeko zamarra kentzen hasi zenean, ui, kendua zuen mahukatik tiraka hasi _________. «Neuk ikusi dut lehenik», esan zion kontsumista zakar batek, besoa emakumearen zamarraren beste mahukan sartzen zuen bitartean. Biak zamarra berean sartuta, batek ezetz, zamarra berea zela eta ez zegoela ________; besteak, haren begietara hamar segundo luzez tinko begiratu ondoren, «har ezan ba eta ixo» bota zion mespretxuz, zamarra utzita. Baina bada munduan merkealdien biktima handiagorik. Eta ez da broma. AEBetako beherapenen lehen egunean, merkatalgune bateko langilea atea zabaltzen hasi zen eta... txof! Bezperatik sartzeko zain zegoen jende masa erraldoi gosetiaren ________ _______ ito zen. No comment.
ARIKETA: Kontsumismoak pertsonarengan sor ditzakeen arazoez gain, merkealdi sasoian sortu ohi diren zenbait egoera xelebre aipatu dira goiko dokumentu horietan. Egin ezazu batzuekin eta besteekin zerrenda bat. Gero egin hipotesiak gertatu direnak edo gerta daitezkeenak nola ekidin zitezkeen edo daitezkeen, zein konponbide zuten edo duten. Horretarako alegiazko baldintza-ondorioak erabili.
Adibidez: Arazoa: Gehien-gehienok kontsumista hutsak gara. Hipotesia: Gure gurasoek behar bezalako heziketa eman izan baligute eta gurekin zorrotzago jokatu izan balute, ez genuke gaur egun izango dena itsu-itsuan erosteko joera burugabe hori. Baina lehenengo begiratu beheko taula honi. Hiru zutabeetako hitzak konbinatuz sortu ariketan erabiltzeko moduko esaldi-zatiak. bezperatik sartzeko zain zegoen dendaz dendako emakumearen zamarraren etxeko txikienei zuzendutako erraietaraino sartuta dugun inoiz ikusi ez bezalako itsu-itsuan erostera garamatzan lagun hurkoaren kontrako merkeen eta politena eramateko norbera ohartu gabe garatzen den ordaintzeko urtarril hasierako aldian aldiko
aseezina beherapen basatia erosi behar desiratuak ibilaldi eroa ilara erraldoi irrika gosetiak jende-masa itogarria jendetza itsusia mahuka konpultsiboa merkealdi luze geldoak mespretxu-keinu nekagarria norgehiagoka patologikoa ohitura urratua publizitate-kanpaina zentzugabea
Aukerako aditzak (bizimodua / ohiturak) aldatu / aldarazi (hutsegiteetatik) ikasi (krisialdia / norbere baliabide ekonomikoak) kudeatu (jokabide kaltegarriak) saihestu / ekidin (bere onetik aterata zegoena) senera / bere onera etorri (hara eta hona noraezean dabilena) arrastoan sartu (gaixoaldian erortzetik) libratu (etsipenean / etsipenaren mende) ez erori Esamoldeak beste oilar batek egingo luke kukurruku Lazkao Txiki. Gertaerak eta txisteak.
Jose Luis Gorrotxategi bertsolaria, Osintxu. Auspoa. Apaiz tripa aundi bat gaixo samar omen zebillen; beti ondoezik. Illobak beti erreguka ari zitzaizkion, medikuarengana buelta bat egiteko esanez. - Zertara medikuarengana? -esaten zuan apaizak. - Tripa ori gero eta aundiagoa dezu, eta or zerbait ere badaukazu zuk: ura edo beste edozer. Ori ez da gizonaren itxura: lepoa meetu eta tripa azi! Ez bereala, baiña noizbait ere lortu dute medikuetara eramatea. Egin dizkio bear diran miaketak, eta onela esaten dio: - Garai batetik gizon galdua zaude. Analisiak egin bear dituzu. Odola atera zion. Baita ere botikan pote txiki bat erosi eta urrengo egunean an txixa ekartzeko esan. Erosi du kristalezko pote txiki ori, presaren presaz txixa egin eta utzi du sankristiko armario gaiñean. Meza ondoren etorri da serora garbiketak egitera, eta uste gabean bota du potea eta
puskatu. Usaia artu dio eta konturatu da don Justoren txixa dala eta analisiak egiteko bearko duala. Nola edo ala okerra konpondu bear eta beste potetxo batean jarri du bere txixa; eta pote ori leengoaren toldan utzi, berdin izango dalakoan. Urrengo goizean don Justo gogoratu da sankristian utzi zuala bere potetxoa, eta artu eta or dijoa botikara, txixa analizatzeko uztera. Urrengo goizean, emaitzak artu eta joan da medikuarengana. Onek esaten dio: - Zer pasatzen da emen? Oso gauza raroak agertu dira! Estaduan zaudela adierazten du onek! Eta don Justok: - Al, ai, ai! Alperrik da, izan ere! Esaten nion, ba, nik sankristau txotxolo orri kontuz ibiltzeko!...
Istorioak kontatzearena artea dela ez dago dudarik. Garamatika lege postean, postean, modulazioa atalean, istorio bati itxura emateko oinarrizko baliabideak aurkituko dituzu. Hurrengoa Ane Muñozen pasadizo polit bat da berak kontatua:
Kontatu orain zuk zeuk (ahoz) zeuri gertatutako pasadizoren bat. Aholku batzuk: 1. Ez joan zuzenean muin-muinera. muin-muinera. Deskribatu lehenengo ingurumaria: ingurumaria: non, noiz... 2. Saiatu Saiatu goian aipatu baliabideak baliabideak erabilt erabiltzen. zen. Emaiozu amaiera harrigarriren bat.