Bizkaierazko idazle klasikoak eta lege ikuspegia: zer jaso
Hipotesi Ebentuala, Botatiboa eta Ahalerea Mendebaldean Sebastian Brown
Artikulu honetan, mendebaldeko ahozko euskeraz estandarretik ezbardinak direzen hipotesi ebentuala, botatibo eta ahaleran egiturak aztertuko doguz hiru zatitan. Lehenengo atalean, errepaso arin bat egingo dotsaguie mendebaldeko euskera idatzian erabiliko egiturari. Gero, ahozko arlora pasauta, astirago jardungo dogu adizkian forman ganeko zehetasunak emoteko eta horretan daragoigula, ikusiko dogu alegiazko hipotesiak, subjuntiboak eta potentzialak erlazino istua daukoiela arkarregaz. Inoz nahasketa esan izan jakon erlazino berorreri ostantzean erezten lagundu leiskuielakoan, Iparraldean erabiliko estrukturak bere imingo doguz adibidetzat. Bigarren zatian, hizkera baten egitura bi erabili ezkero gauza berea esateko, erakerea aparte, bian artean alderik ere dagoan aztertu gurean, baldineraz eraturiko botatiboak ekarriko doguz harira, adiazopenari emoten dotsozien ñabardurakaz jabetu eta baldintzari apliketako. Hemen bere, argigarri izan leitikelakoan, Iparraldeko euskereari dagokona hartungo dogu erezpide, baita inglesezko baldintza ta botatiboan ganeko informazinoa bere. 33
Sebastian Brown
Atzenengo zatian, mendebaldeko euskerearenetik guztiz ezbardina dan Bermeoko sistemearen ezaugarri nagosiak ikusiko doguz. Gero bertoko hipotesi eta ahalezko egitura propioan erakera eta erebilkerea aztertuko doguz, ezaugarri bereziak daukozie ta. Azpimarratu gure nauke gai honen inguruan itaun asko erantzun barik parauko direzela. Asmoa da gramatiketan agertu bere egiten ez dana, eta lekuan lekuko euskerearen ganeko liburuetan aumentau baia askotan azalduten ez dana plazara ekarri eta erabilkerearen ganeko zalantzak jenteak hausnartu daizen itzitea. Beste modu baten esanda, ikerketageitzat hartun lei artikuluon edukia.
1. EUSKERA IDATZIAREN ETA AHOZKOAREN EGITURA EZBARDINAK Idatzizko Egiturak Presenteko Hipotesi Ebentuala Baldintza klase bi dagoala esan geinke. Bata da indikatiboz eta bestea subjuntiboz eraturikoak. Biok daukoie jokabide sintetikoa ta konposatua. Bion erakerea jakintzat emonda, Jesus Maria Agirre Berezibar-ek Euskal Gramatika Deskriptiboan dakazan adibide batzuk ikusi daiguzan. Indikatiboz Txuriogaz ezer okerrik gertako balitzakizu, jo toki horretara (Txurio) Goierrikoan aoan entzuten direzanak bakarrik baleukaz, ez litzateke oso aberatsa izango (Kresala) Osaba, zu orain gaztetuko ba ziña, zer naiko zenduke izan? (Peru eta) 34
Hipotesi Ebentuala, Botatiboa eta Ahalerea Mendebaldean
Subjuntiboz Lotsa ez banendi..! (Gorrotoa) Barrabiletan ausiki on bat bai, sar balakie! (Itzal) Zuriñek jakin balegi nik egin dautsadan itsuskeria! (Arranegi) Jesus Maria Agirre Berezibarek Euskal Gramatika Deskriptiboan subjuntiboz eraturiko baldintzez esaten dau, “Erabilgune nabari bat, batipat exklamazio eta inoizka galderaz eraturiko adierazkizun subjetibo bakar, berezi eta etenduek osatzen dute, nolabait moldatasun kutsua nabarmenagotzen delarik.”
Mendebaldeko literaturan subjuntiboz osaturiko ondoriozko egiturak agertuten direz inoz: – Olako asmorik igarriko baleuskue, gure azkenak emen izango litekez (Abarrak)
Iraganeko Baldintza eta Ondorio Irrealak Egitura estandarrak jakintzat jota, adibideak ikusi aurretik azpimarratu gure nauke, iraganeko hipotesian ondoriozko adizkiak, marka modalez nahi hainbarik agertu leitikezala. – Baiñan etxean lotu izan balitz ere, ez eukean aren barruak nasaiasunik izango (Arranegi) – Eta an egon ba ziña, jakingo zendun zetarako deitu eben (Itxastarrak)
35
Sebastian Brown
Ahozko Egiturak 1 Ondoriozko Baldintzak Aditza + KO BA + Ondoriozkoa KE duna NOR eta NOR NOK etan KI duna NOR NORI eta NOR NORI NOKetan Jo daigun Iñaki Gaminden lanetara adibideak iminteko. Denpora ona ingo baleuke oneri etorko litxikios lagunek (Sopela) Emen biziko bagintxikes posik egongo nitxike (Sopela) Mendire dxungo balitzakes galduko litzakes (Otxandio) Seguru antzean erakera hau hedatuena izango da mendebaldean. Aditz trinkoen baldintzak KE barik eratuten direz. Diru asko bazenko zer eingo zeunke? Hori banenki esango nauskizu Herri batzutan baia, aditz trinkoan orainaldiko formak baino ez direz erabilten eta lehenaldia edo ebentuala modu konposatuan eratuten direz. KE dun ondoriozko sintetikorik, +legoke eta letorke adibidez, ez dago ahozkoan. holan, kontrastau egin gainkez esaldiok: Aberatsa banintze, eneke bierrik eingo. Aberatsa izango banentzike, eneuke bierrik eingo Hori banenki, esango nauskizu Hori jakingo baneke, esango neskizu NOR NORI formetan, KI ez da beti agertuten. Herri batzutan gorde egin da, Sopelan esaterako, litxikide, Bakion lekist. Beste batzutan, ordea, LEI edo LIgaz hasten direzan formak topetan direz. Beharbada, bokal arteko K galtzearen ondorio baino ez da izango.
36
Hipotesi Ebentuala, Botatiboa eta Ahalerea Mendebaldean
Loterije toka balekijast (Bermio) Loterije tokauko baleijat (Amorebieta) Loterie tokauko ballata (Zeberio, Otxandio) Atzenengo adibidean, LI hori, palatalizazinoaren eraginez, LL bihurtu da. I-ren aurreko palatalizazinoa jakina da NOR NORI formetan (di > j / y), eta Bizkaiko mendebaldean aditz forma guztietan emoten da N, L eta D-gaz. niagok > ñaok diostek > yostek (Orozko, Zeberio) liata > llata (Otxandio, Zeberio) Herri batzuten, Orozkon esaterako, ondoriozkoan erakereak euskera estandarrarena lako erregulartasun handia dauko. Beste herri askotan, ordea, paradigma aldaketak, batez bere Niri, Hiri eta Guri pertsonetan, edota estandarran antzeko zein ondoriozko baldintzak egon leitikez. Konparau daiguzan Zornotzako Mikel Deunako adizkiak Iurretakoakaz. Zornotza
Iurreta
Niri Hik Hak Zuk Zuek Hareik
balostek baloste balostezu balostezue balostie
baloat balue baluekue balurie
Iurreta
Guri balustek baluste balustezu balustezue balustie
Hiri Nik Hak Guk Hareik
Zornotza
baloskuk balosku baloskuzu baloskuzue baloskue
baluskuk balusku baluskuzu baluskuzue baluskue
Zuri baluat baleue balueu baluie
baneskizu baleskizu bageskizu baleskizue
banotzu balotzu bageskizu balotzue
37
Sebastian Brown
Zornotza
Iurreta
Estandarra
baneskijo baheskijo baleskijo bageskijo bazeskijo
baneutso baheutso baleutso bageuntso bazeuntso
Hari Nik Hik Hak Guk Zuk
baneskijo baheskijo baleskijo bageskijo bazeskijo
(Zornotzako Aditz-Eren Karinkara eta Iurretako Elizateko Euskara eta Toponimia) Zuek, Hareik, Zueri eta Harei marketako -e- iminten jako adizkijen atzenari. (o + e > ue). Konparau: Karneta kenduko baleskijue
baleutsie
Goian aipaturiko aldaketa paradigmatikoa normal samarra da lehenaldian bere bai herri askotan, batez bere Zuk eta Guk pertsonetan Esan (o)tsazun enazela jungo? Liburu bet erregala (u)tsagun Aldaketa hau topau geinke NOR NOK aditz trinkoetan, beti Zuk eta Guk pertsonetan. Lekeitioko formak ikusi daiguzan: nik neukan baneuka hak eukan baleuka guk eukaun baleukagu
zuk zuek hareik
eukazun eukazuen euken
baleukazu baleukazue baleuke
(The Basque Dialect of Lekeitio, Hualde, Elordieta, Elordieta) Aldaketa paradigmatiko hau ez da sekula topetan NOR NOK aditz laguntzailean baldintza ta ondoriozkoetan, Bermeon izan ezik. Bai, ostera, ahalezkoetan. Beraz: 38
Hipotesi Ebentuala, Botatiboa eta Ahalerea Mendebaldean
Astije benenko liburu bet idatziko neuke (*idatziko leket) Astije okin ezkeron libru bet idatiko lekitx (Bermio) Hau gero ein geinke > Hau gero ein 1leikegu / 2leikiu / 3lekidu (1Lekeitio, Izpazter / 2Antzuola / 3Bermio)
2. Subjuntiboz eraturiko adizkia baldintzatzat Baldintza
Ondorioa
Aditza BA + ahalezkoa (aditza ko bakoa)
Aditza + KO ahalezkoa Aditza + KO ondoriozkoa (NOR NOK)
Iñaki Gamindek Bilbao Berbaz Berba liburuan ekarrikoak direz adibideok: denpora ona ein balei oneri lagunek etorko lekidxos (Buja) esan banekixu barreingo seunke (Buja) yoan basenkittes Uskortara eseunke esetuko (Buja) etor balekite berari emongo nekitxo (Larraskitu) Jon Arretxek Basauriko Euskara liburuan ekarrikoak direz hurrengook: kanpoti espaleikitte etorri ser yango geunke? auki baneinki emongo neixu. Baldintzari dagokienez, NOR NOK kasuetan, lehen ikusiko subjuntiboz eraturiko egitura estandarren antzekoak direz. Kontuan hartun behar da ne(i)nki – nengi ren alternantzia baino ez dana. Iparraldean nagusitu dan egirurearen antzekoa da, neurri baten. Ikusi daiguzan Iparraldeko adibide batzuk: 39
Sebastian Brown
ikus baneza, bortzeko bat ona eman nezoke (P. Lafitte Grammaire Basque) sal baleza irabazi handia egin lezakek (Henri Duhau Beskoitzeko Euskara) Baldintzon erakerea, aditz erroak izan ezik, bardina da zein eta mendebaldekoa, subjuntibozkoa. Ondorioa, ahalezkoaren adizkiaz eraturikoa da. KO/EN bakoa da. Mendebaldean KO beharrezkoa da ahalerea eta ondorioa bereiztuteko. Ahalera Ondorioa
Guzurre esan zeinkio Guzurre esango zeinkio pregunteu baleizu?
Herri askotan, nahita ahalezko baldintzarik ez erabili, NOR eta NOR NORI kasuetan ahalera eta ondorioaren adizkiak bardinak direz eta KO horren bidez bereiztuten direz. Herri batzutan, gauza berea pasetan da ZER NORI NOK forma batzukaz. Ahalera Ondorioa
Giltze galdu leiyate – leijat(a) Giltze galduko leiyate – leijat(a)
KOk, aspektua barik, modaltasuna, ustea, suposamena, eta, hurrengo adibideotan ikusi leien moduen, guraria edo intentzinoa marketan dau: Esan neizu non dagoan baie ez dotsut esango (ez orain ez gero, ez dodalako gure) Ezin neizu esan, ez dakit eta. Baie banenki bere ez neizu esango Subjuntibozko ala ahalezko adizkiak izango ete direz? Aditz transitiboetan gatxa da jakiten, ze ahalezko adizkiak KE bakoak izan leitikez. Azkuek dinonez, “De tiempo atrás, empezaron las flexiones potenciales a desprenderse de su característica ke.” Holan: 40
Hipotesi Ebentuala, Botatiboa eta Ahalerea Mendebaldean
nengike > nengi > nenki edo nei nengike > neike > nei NOR kasuetan subjuntiboa balitz baneintte itxaron geinkean, baia baneinkitte ikusi dogu. Honen kanbioa hauxe izan leitikean: baneinteke > baneintike baneintike > baneinkite baneinkite > baneinkitte
(metatesia) (palatalizazinoa)
Ha ta guzti be, Arretxek baneinkitten ondoan baneintte eta banei bere badakaz. Ahalezko formak, ba kendute, bardinak direz baia. Izan lei egite erako baldintzen analogiaz eratuta egotea. joango banintz > joango banintzake joan baneintte > joan baneintteke Azkuek il baneinteke : si yo pudiera morir itzuliten dau bere Morfología Vascan. Gaur egun, ordea, si yo muriera itzuli behar gaunke. Bestea esan behar izan ezkero ahalegaz eraturiko egituraren bat erabili geinke. Gure zeunken lekuen hil ahal ixin ezkero, non elejiduko zeunke hil ahal bazentikez Orozkon, ahalezko baldintzak dagozan arren, KO + ahalezko ondoriorik ez da egiten sekula. 3. Indikatibozko Ahaleraz Eraturiko Baldintzak Aditza Ba + Ondoriozkoa Jon Arretxek Basauriko Euskara liburuan zera dinosku: “Lehen partizipioa + BA- + Ondoriozko forma ere egitura erabilia da, baina aurrekoa baino gutxiago: 41
Sebastian Brown
Ukus baneunke... Ori edan bagaunke... Hirugarren partizipio + BA- + Ondoriozko forma ere entzun daiteke inoiz, baina arraroa da: Kosiko baleuke...” Gaminden Bilbao Berbaz Berba liburuanbereagertuten da egiture hau daukon adibide bat: suk ekarri bazeunke ori guk erango geunke Honeik ahaleraz eraturiko egiturak direz. Leku batzutan NOR NOK en lehenaldiko ahalerea egitura honegaz eratuten da. Gaminden lanetara joko dogu ostera be: atzo ekarri neukezan kerizak (Butroe) atzo ekar neunken beskari (Leioa) Egituran Erabilkerea, Esangurea eta Ñabardurak Hizkera batzutan, bi edo hiru egitura ez estandar erabilten direz. Adibidez: Orozko 1. Esango bazauskio.. 2. Esan bazeio.... Basauri 1. Kosiko baleuke.... 2. Kosi balei.... 3. Kosi baleuke... (“arraroa”) Aurrera segidu orduko, Basauriko euskerearen 3. adibidea dala ta, esan behar da NOR NOK formetan baino ezin dala agertu egitura hau, ostantzeko formetan ez dagoaleko indikatiboz eraturiko ondoriozkorik, danak ahalezkoak direz ta. 2. adibidearen analogiaz eginikoa izango ete da? Ez dakit beste inon erabilten dan taiu horretako baldintzarik. Beraz, ondorengo teoriak 1. eta 2. adibidean egiturako baldintzetara mugatuten dodaz. 42
Hipotesi Ebentuala, Botatiboa eta Ahalerea Mendebaldean
Kustinoa da alderik ete dagoan euren artean. Lehen ikusi dogu subjuntibozko baldintzak, “Erabilgune nabari bat, batipat exklamazio eta inoizka galderaz eraturiko adierazkizun subjetibo bakar, berezi eta etenduek osatzen dute, nolabait moldatasun kutsua nabarmenagotzen delarik.”
Hau argi ikusi geinke normalean Aditza + KO BA + ondoriozko baldintzak egiten direzan berbakera batzutako Botatibozko egiturari aitu ezkeron. Herri batzutan botatiboak ahalezko baldintzakaz egin leiz. Iñaki Gamindek honeitxek batun dauz Gatikan: Botatiboak
Baldintzak
uxela eguzki ein balei! fumako espaseunke obeto ibilliko sinttikes etor baleittes orrek! etorko balittikes geuges ongo littikes Argi paretan da botatiboak, ahalezko baldintzek, guraria, itxarokizuna, edo desira adiazoten dauiena. Pierre Lafittek Grammaire Basquen dinosku, “Mais il faut bien distinguer entre l’optatif du futur (potentiel), qui marque un vrai souhait, Ex. : ah! ethor baledi, ah! plaise a Dieu qu’il vienne! debruak joan baleza, que le diable l’emporte! et l’optatif du présent ou du passé (irréel), qui exprime le regret. Ex. : hemen balitz, que n’est-il ici! leher egin balu, que n’a-t-il crevé! bere eginbidea bethetzen balu, que n’fait-il son devoir! L’éventuel des verbes fortes ne marque que le regret. Ex. : Banaki! si je le savais (mais je ne sais pas)...”
Itxaropena/damua eta lehen/orain /gero direz ideia garrantzitsuenak. Goian esaniko beste ideia bat bere izan leitike lagungarri kontu 43
Sebastian Brown
hau aztertukeran, KOk ekintzea baten baten intentzinoaren pentsura dagoana, hain zuzen bere. Eguaraldia dala kasu, Jaungoikoarena, beharbada? (Ik. gautu dau – *gautu de / eurie hasi dau - *eurie hasi de). Inglesezko botatiboari dagokoien zehetasun bat bere gure nauke ekarri gogora. Hiztunek uste badau guraria ez dala beteko beran kontrolotik kanpo dagozan errozoiekaitik could (futuroko/iraganeko ahalezkoa) erabilten dau. Honeik ideiok kontuan hartunde desira adiazoteko mendebaldean guztiz ezagunak direzan egiturak aldean imini daiguzan. NOZ 1. Kanbiauko ahal da! orain zein gero 1. Ni legez eskean ibiliko al zara! (Misionari Euscalduna) 1. Ez al dozu zorionik eukiko! (Misionari Euscalduna) 2. Uxela eguzkie ein balei! 2. Uxela etorri baleittez!
orain zein gero
3. Uxela eguzkie eingo balauke! 3. Uxela etorriko baletzikez!
orain zein gero
1. arloko esaldiak indar edo intesidade handiko guraria edo itxarokizuna adiazoten dauie. Ekintzea gertatzea ez dago gertau behar jakonaren esku edo kontrolean, edo ez da gertatu behar jakonaren nahia edo intentzinoa, ez da gure lauken gauze bat. Hartun daiguzen adibideak banan banan hau hobeto ikusteko.
44
Kanbiauko ahal da!
Hori kanbietea ez dago geure esku. Ezin geinke egin ezebere hori kanbietako.
...eskean ibiliko al zara
Zuk ez zeunke gure (baia nik bai).
Hipotesi Ebentuala, Botatiboa eta Ahalerea Mendebaldean
Ez al dozu zorionik eukiko! Zuk gure ez zeunken gauze bat da eta ganera zoriona eukitea ez dago geure esku edo kontrolean. 2. sailekoak damue adiazoten dauie oraingo egoera bat norberak gure lauken modukoa ez dala-eta. Egoereak halan segiduko dauen ustea erakusten dauie. Uxela eguzkie ein balei!
Gure dot eguzkie eitea baia ez dau egiten, ezta egingo be, seguru, eta hori penea da.
Pertsona batek zeuzer egin daien edo egoera kanbiau dadien guraria adiazoten dauie, baita guraria beteko ez dan edo ezin bete leitiken ustea be. Uxela edan ez balei hainbeste! Ez jata gustetan berak hainbeste edatea baia alegine eginde nago baia ez dot lortu gitxiago edan daien. Ezin lei kanbiau kostunbrea eta halan segiduko dau. 3. sailekoak damue adiazoten dauie oraingo egoera bat norberak gure lauken modukoa ez dala-eta, baia egoerea kanbiau leitiken ustea adiazoten dauie. Uxela eguzkie eingo balauke! Ez dau egiten eguzkirik baia nik gure dot eigitea eta igual egingo dau. Pertsona batek zeuzer egin daien edo egoera kanbiau dadien guraria adiazoten dauie, eta guraria bete leitiken ustea be. Uxela edango ez baleuke hainbeste! Askotan esan dotsat txarra dala eta ekiten dotsat esateari oraindino (komentizdu gurean) eta igual egunen baten gitxiago edango dau. 45
Sebastian Brown
Teoria ederto paretan da, baia pratikan kontua ez dago hain argi, gehien bat ikerketea falta dauelako. Gatikan, ikusi dogu botatiboak ahalerazkoak eta baldintzak ondoriozkoak direzala. Orozkon, ordea, baldintzak ahaleraz zein ondorioz eratuten direz. Bardinak ete direz? Batzutan botatiboa benetako baldintzatik bereiztuten ez da izaten erreza. Hona lehen ikusi dogun adibide bat Orozkokoa errekadu egitea dala ta: 1
esango bazauskio a ver ezkonduko baletzike ...edo a ver gureko balauke ezkondu.
Izan leitike botatiboaren antzeko modala, “Gure naunke zuk esatea,” esatea lez. Baldintzea bere izan leitike, “eskertuko nauskizu,” akabauko letzikena. Ha ta guzti be, argi dago esan dauenak besteak neskatoari esango dotsolakoan dagoana edo sikeran esango dotson itxaropena daukona. Honen esangurea izan leitike, “Eskatu dotsut esatea eta egingo dozun esperantzia daukot.” Beste modu baten esanda, proposamentzat hartun lei, entzulea komentzidu gurean egiten dana. Hurrengoa esan balau, ostera: 1. esan bazeio eskertuko nauskizu edo 2. hori esan bazeio txalo bat hartuko zeunke Honeik ez letzikezan izango proposamenak, ezpaze baldintza irrealak. Balizko munduaren obserbazino hutsa. Hau da, “Esan bazeio eskertuko nauskizu (baia ez dinotsut esateko)” Beharbada argiago paretan da 2. adibidean. Testu berean beste adibide hau agertuten da: urliek esan daust gure bazei ezkondu edo Honek baldintzea dala emoten dau. Ondorioa esan balau, “bera ezkonduko letzikela zugez,” izan leitikean. Zegaitik ez dau esan gure 46
Hipotesi Ebentuala, Botatiboa eta Ahalerea Mendebaldean
bazeunke? Ez dakielako gureko laukenetz, eta ez daukolako zetan komentzidu ezta itxaropenik okin be, ze errekadistea izanda ezkontzea ez letzike izango berantzat. Ezkondu gure lauken gizonak itaundu balautso, ostera, zer esan beharko lauskion, gure bazeunke ala gure bazei? Akaso gure bazei esateak apaltasun handiagoa erakusten dau. Dana dala, konturatu gadizen orain artean erabili doguzen adibide guztietan ekintzearen burutzea (esatea edo gure izatea) pertsona baten intentzino edo gurariaren pentsura dagoala. Ostanzeko aditzekaz bere botatiboen ganean esanikoak balio leisku. Ahalezko baldintzak ekintzea gertau leitiken sano posibilidade gitxi dagoan ustea erakusten dauiela eta ondoriozko baldintzak posibilidade gitxi baia arean gehiago. Imini daiguzen adibideak: Goazen! ba, prisagaz nabil-eta. Bai, ba, motorrak arrankauko balauke! (Gehienetan ondo arranketan da eta laster eingo dauelakoan nago arrankau balei = normalean ez da arranketan eta orain bere ez dau egingo, seguru.) Maleta bete diru topau bazei, zer egingo zeunke? Bereizketa honegaz ez geunke harritu behar. Nahita ez egon gaztelaniaz (nik dakidala) inglesez badago. Normalean baldintza irreala if + indikatibozko lehenaldiko adizkia erabilten da baia ekintzea gertetea guztiz improbable dala adiazoteko if + were + infinitiboa erabili lei. Were, ganera, to be (izan) aditzaren subjuntibozko adizkia da. Ez ete da holan izan izango mendebaldeko euskeraz? Ez ete da holan Orozkoko euskeraz? Lehen esanikoaren moduen kontestu ezbehartuetako ahozko euskerearen adibide gehiago topau eta aztertu egin behar letzikez baldinera biak erabilten direzan hizkeratan diferentziarik dagoan jakiteko. Igoal ez dago alderik arean be, baia teoria hortxe dago. Orain ikertzaileak, aztertuaren ganean, atzera bota edo onartutea daukoie. 47
Sebastian Brown
Lehengo adibidea akordura ekarri daigun: esango bazauskio a ver ezkonduko baletzike ...edo a ver gureko balauke ezkondu. Adibide hau ikusita komenidu da modaltasun kutsua daukoien adizkiak bereiztutea ondoriozkoetati. Gure, nahi, eta behar-egaz agertuten direz modaltasun kutsua daukoien adizkiak, begirunea edo apaltasuna erakutsi leie. Gauregun telebisino eta erradioan, mendebaldeko euskerearen ikuspuntutik egokiak ez direzan “esan nahiko nuke”en antzekoak nozgure entzuten direz. Orainaldiko formakaz kontrastau ezkino argi ikusten da: Baldintzarik ez erosi gure dau > esan gure lauke (ko barik) Baldintza erreala hori ikusten badau erosi gureko dotsu (ko-gaz) Baldintza irreala hori ikusi balei erosi gureko lauskizu Zehar galderak baldintzetatik bere bereiztu behar letzikez. Adibideko balauke eta baletzike ez direz baldintzak, ezpaze ondoriozko zehar galderak. Eskatu baneio, ezkondu gureko ete lauke? Preguntiozu ea eskatu baneio ezkondu gureko balauke (laukeen) Argi ikusten da gureko lauke ondorioa dana. Lehenengo baldintzea bete behar da, gero (KO) ondorioa pasetako. Iraganeko Baldintza eta Ondorio Irrealak Baldintzea Aditza BA + indikatibozko lehenaldiko adizkia Aditza BA + litz lau lautso (3. pertsonean l) Ondorioa Aditza + KO inkatibozko lehenaldiko adizkia Aditza + KO ondoriozko ebentuala 48
Hipotesi Ebentuala, Botatiboa eta Ahalerea Mendebaldean
Leku batzutan hirugarren pertsonetako formak l dunek direz. Aikomenzan Gamindek baturiko adibide batzuk: etzera joan bagintzesan ukusiko gendun (Buja) suk erosi basendun oiñ aukingo geunke (Buja) ekarri balaure dxango gendun (Otxandio) berreun auki balaus be, arin paukobasan (Otxandio)
3. Bermeokoak Bermeoko aditzera sistemeak itzelezko eboluzinoa egin dau eta bai adizkiak bai egiturak guztiz ezezagun (arraro ez esatearren) egingo jakoz irakurle askori. Hau dala ta, ahaleran, baldintzan eta ondorioan erakerea ikusi aurretik, hoba dogu orainaldiko aditzerea ezagutu, ulergarriago izan deiaskun. Sano sinple eta lojikoa da. Kasik adizki danak orainaldiko formakaz eratuten direz. Beraz, ikusi daiguzen orainaldiko forma batzuk: NOR
NOR – NORI
NOR - NOK
NOR – NORI - NOK
nai
jast
dot nau
tsat dost stazu
da
jatso
dau
tso
zara
jatsu
zu zaitxuz
tsazu tsu tsut
zarie
jatsuie
zuie zaitxuzie tsazuie tsuie tsutie
garie / gara jasku
du gaitxuz
tsagu dosku
die/diez/diz jatzoie
dauie
tsoie
Ohar asko egin leitikez adizkien barazinoak, pluralegileak, fonetikea eta abarren ganean, baia baldintza eta ondoriozko esaldietan 49
Sebastian Brown
eragina daukoienetara mugatuko doguz, hurrengoa izan ezik. Taulan agertuten direzan kontrazinoak normalak direz beste hizkeratan, baina ezezkoetan osoko formea erabilten da. Bermeon ez. Adibidez: Entzun zu hori? > Ez dozu entzun hori?
Bakio
Entzun zu hori? > Ezu entzun hori?
Bermeo
Esango tsezu
> Ikusten bazeitxu ez dotsezu esango ezebe.
Bakio
Esango tsazu
> Ukusten bazaitxuzen etsu esago ezebe.
Bermeo
Atzenengo adibideak erakusten dosku, baldintza errealak (e)N-gaz eratuten direzala, ez beti, eta hiztun bereak bere ez dau beti egingo bardin, baia guztiz normalak direz. Aikomenzan beste adibide bi: Etxin geratuten banaien aburridu etxen nai Anaijie ukusten bazun esaitsezu otorteko Normalean lehenaldia (e)N orainaldiko formeari gehituta eratuten da, baia lehenaldiko forma zahar edo irregular (Bermeoko berbaikerearen logikeagas ikusita) batzuk badagoz. Ikusi daiguzen forma barriak eta zaharrak batera: NOR Barria naien dan zaran zarien garien-garan dizen-dien 50
NOR NOK Zaharra naitxen zan zaiñen zaiñien gaiñen-garizen zien
Barria doten dauen
Zaharra nauen zauen
dauien
zauien
Hipotesi Ebentuala, Botatiboa eta Ahalerea Mendebaldean
Ezan (izan), aditz nagosia barik, aspektukaria danean, forma erregularrak edo barriak erabilteko jokera handia dago, batez bere afirmatiboan. Adibidez: Non on zan, ba? Ez daitx, etxera jungo (e)zan dan. (Non egon zan, ba? Ez dakit, etxera joango izango zan / joango zan. Zamarripak “Supositivo Remoto” deituten dotso orain ikusi dogun egitureari. “Supositivo Proximo”a mendebaldean normala dan arren, Orozkon joan ixingo da, esaterako, bestea nekez entzuten da. Bermeon biak dagoz bizi-bizirik, KO lekoz aldatute. Zeitxik ez zan otorri? Medikueñe jun bi’zan dalakon Eta ure gora ijjen san (erresakiagas, baie aldiekuek au es dauien jjakitzen esan). (Euskal Dialektologiarako Testo eta Ariketak) Lehenaldia dinot irakurleari ezagun egingo jakolakoan erreferentzia hau, baina Bermeon lehenaldia dalako hori askozaz gitxiago erabilten da inguruko berbaikeratan baino. Hemen ez da toketan (e)N erabilkerea zehatz-mehatz azaldutea, baina esan geinke, labur esan be, (e)N gehituteak aditzeak orainegazko garrantzirik, eraginik edota egiatasunik eza edo urruntasuna marketan dauela. Ahalerazkoak ezin, bazin, ahal, eta lekin bitartez eratuten direz. Azaldu daiguzen euskera estandarrean ezagututen ez direzanak bakarrik. Bazineri dagokonez, Aditz jokua ezin-en modu berean egiten da. A. Perez Bilbaok Bermeoko Herri Hizkera liburuan dinosku: “Ezin-en antonimoa da, eta Ahal-en ordez erabilten da Bermeon........agian, antzina hedatuago zen fosil bat, bere eremu semantiko propioa zuena, ahal gandik ezbardina? Inglesezko can (ahalmen fakultatiboa) eta may (baimenezko ahalmena) bezala, behar bada? Honela: can = ahal, may = bazin.
51
Sebastian Brown
Exempluak: you can = ahal duzu you may = bazin duzu
(kapaz zara) (baimena duzu).”
Nik, barrez, esango nauke ezin-en antonimoa dala bakarrik galdegaia baietza edo ezetza bera danean. Beraz, aurretik esaniko ezin bat arbuiatuteko eta itaunetan entzuten da gehien bat.. Ostantzean ahal erabilten da. Bazin nai sartun? Bazin zu uger (eiñ)? Ezin zu eiñ ori!
Bazin djot! Amak esan dau te.
Leki-k posibilidade gertagarria adiazoten dau. Aditz jokua, afirmatiboan, ahal-en antzean egiten da. eta tempus bardinak daukoz, presente futuroa izan ezik, gerokoaren erreferentzia berez egiten dau ta. 1. pertsonean forma zaharrak entzuten direz oraindino, neki(tx), nekitso/nekitsat. Negatiboan, ezin leki + orainaldiko adizkia egiturea dauko.. Ezan hartzean dau aspektu amaitua marketako eta ondorioz euskera estandarrean (nik dakidala) ez dagozan zehetasunak emon leiz. Fakultatiboa
Posibilidadezkoa
Estandarrez
sartun ahal da sartun ahal ezango da sartun ahal ezan da sartun ahal zan sartun ahal ezan dan
sartun leki de sartun leki de sartun leki (e)zan da sartun leki den sartun leki (e)zan dan
sartu daiteke sartu leiteke *sartu izan dateke ?! sartu neintekeen *sartu izan neintekeen?!
Banan banan azalduko doguz danak sartun ahal da
52
sartzeako kapaz da, inoz sartun dalako edota oraintxe sartzean dagoalako edo lehen sartzea eragozten izan dotsoien oztopoak kenduta dagozalako eta sartungo da.
Hipotesi Ebentuala, Botatiboa eta Ahalerea Mendebaldean
sartun ahal ezango da sartzeako kapaz izango da eta sartungo da. sartun leki da
sartzeako posibilidadea dauko. Ez dinot sartuko danetz.
sartun ahal ezan da
sartzeako erea okin dau eta sartun da.
sartun leki (e)zan da
sartzeako posibilidadea okin dau lehen, orain ez, baia ez da edo ez dakigu sartun danetz
sartun leki den
sartzeako posibilidadea euken, eta segidu auen okitzen.
Sartun ahal zan edo sartun leki den arraroak izango letzikez ahozkoan. Literaturearen idatzirako egokiak direz, lehena lehendik kontetako, situazinoaren amaierea kontakizun itzi eta irakurlearen jakinmina mantenitako. Aspektudunan ganean, barrez, Jesus Maria Agirre Berezibarek Euskal Gramatika Deskriptiboan dinosku: “...oso bakanka topa daitezke narrazio testueran, ekintzaren bideraketan batipat objetibo hutsak erabiltzen direlako agian.”
Bermeon ezan-egaz eraturikoak normalagoak direz, lehena orainetik begira kontau eta tempusen komunztadurea gordetan dauie eta. Bijek erosi leki’zan’taz, baie azkanien au erosi dot Presente perfektoa, Presente perfektoa (Biak erosi neikezan baina azkenean hau erosi dot) Iragan ezperfektoa, presente perfektoa Orain kontrastau daigun ahal-en beste egitura bategaz, botatiboa hain zuzen be, lekik egitura bardina dauko eta. Aditza + KO AHAL indikatibozko orainaldia = botatiboa Etxe honetan zorion hutsa, betiko euko ahal dabe! 53
Sebastian Brown
Aditza + KO LEKI indikatibozko orainaldia = ondorio irreala Onek be lebitxie ebaiko lekitxoye ba, balekoye nori (Oroigarriak) Egoera edo ekintza irrealen erreferentzia egiten dauie biak, eta ez daukoie potentzialaren esangurerik. Botatibo, modu baten, gurariaren ondorio irrealtzat hartu lei. Ondorio irrealak, potentzialaren esangurea ez daukola esan arren, badauko zerikusia posibilidade gertagarriagaz. Baldintzea, probable izan ez arren, gertau leitike, eta ondorioa bere bai. Lehen aipaturikoaren moduan Leki-k posibilidade gertagarria adiazoten dau. Baldintza ebentuala eratuteko erabilten da, hurrengo egitureagaz: Aditza BA LEKI indikatibozko orainaldia (KO bakoa) Adibidez: Loterije toka balekijatsu, zer eingo lekizu? Beren amak entzun balekitzuz, orrek berbok! (Oroigarriak) Baldintzea gertaezina izan ezkero, lehenaldiko adizkiakaz eratuten da, orainari dagokon arren. Akordau gadizen goian esanikoagaz, (e)N gehituteak aditzeak orainegaz daukon garrantzirik, eraginik edota egiatasunik eza marketan dauela. Adibidez: Gure aitxe ezan bazaiñen be, elekitsut kasurik ingo (gure aita bazina bere, ez neuskizu kasurik egingo) Esaldi honen mezua da, “Zuri kasurik ez dotsut egiten eta gure aitari bere ez neuskio egingo”. Esaldiaren filosofia da, “Ezin leitikena da zu gure aita izatea”. Goian ikusi dogu baldintzazko adizkia KO bakoa izaten dala. Hau da, ekintzea bere osotasunean, burututa ikusten dala. Ekintzea hasi eta amaitu egin behar da ondorioa bete ahal izateko. Goiko adibidean, adi54
Hipotesi Ebentuala, Botatiboa eta Ahalerea Mendebaldean
bidez, lehenengo loteria tokau behar jata eta gero erosiko nauke etxe barria. Tokako balekijast esateak ez ete lauke adiazoko tokau orduko jakingo naukela tokauko jatana? Beste adibide bat: *jo eingo balekinau, eskapa eingo leki dot = *ikusi banei jo eigo dostela, eskapau egingo nauke Euskera estandarrean zelan esan geinke hau? Joteko egingo balaust? Adibidea asterix bategaz imini dot, orainaldian sekula ez dodalako entzun holakorik. Bai, ordea, lehenaldian. Hona hemen: Eskue luzetu tson zeuzer omongo balekitso(n) lez Emotea, burutu aurretik ikusten da, gertakizun dago oraindino narrazinoan. Leki-k posibilidade gertagarria adiazoten dau, argi eta garbi. Futuro posible bat, lehenalditik ikusita. Beharbada, zeuzer emon gure autson, edo ezebere ez euken, igoal. Honen pentsamenduan nagoala sano interesgarri deretzat Basauri aldean KObako ukus baneuke eta edan bagaunke-en erako balditzak KOdun kosiko baleukeen antzekoak baino normalago egiteari. Orain baino lehen gertau ez dan egoera edo ekintzearen ganean berba egiteko, gertaezina danez, leki ezin lei erabili ez baldintzan ezta ondorioan be, hau orain edo gero gertau ezin ba leitike. Beran orde, lehenaldiko adizkiak erabilten direz, orainegazko garrantzirik, eraginik edota egiatasunik eza marketan dauie eta. Adibidez: Neu ezpanaitxen sartun...delafuertiek eruengo zauen arek imiek pa egun atan Obeto eingo zauen neuetzako mantille barri bet ekarri bazauen entierruetara jueteko Lelau esan bazun, ariñau otorko zan (Oroigarriak) Ondorioa orain edo gero gertau ahal baleitike, baina hiztunak badaki edo uste badau ondorioa ez dala gertauko ondorioa + (e)N 55
Sebastian Brown
erabili leiala emoten dau. Egitura bat ikasi gure nauen baten, lagun bateri egiturearen ganean neukezan zalantza batzuk azaldu eta itaundu nauntsan: – Zelan esango lekizu Es tan alto como yo? – Esango lekitxen, Zure lako altue da, baie igual Zeurie lako alturii dako hobeto, erantzun austen. Esango lekitxen hori, zer ete da? Esan bako baldintza baten ondorioa? Hau da: (Zalantza guztiak azaldu baino lehen pregunte bastazun) esango lekitxen.... Oraindino esan lei Zure lako altue da, baia ez dau hori esango, ezpaze beste gauze bat. Ondorioa gertau leitike baia hiztunak uste dau ez dala gertauko. (e)N-k marketan dau orainegazko garrantzirik edo eraginik eza, edo, beharbada, urruntasuna, ez iraganean, etorkizunean baino. (e)N-k marketan dau urruntasuna denporan, bai atzera (lehenean), baita aurrera bere (geroan). Beste adibide bat: Nik sueles andrie eingo nekitxen manga-manga. (Euskal Dialektologiarako Testo eta Ariketak) Adibideoko Nik zurelez-k ohar batzuk merezidu dauz ez baitakit Bermeotik kanpo erabilten dan. Esangurea Ni zure egoeran egongo banintz da, eta lehenagoko esamolde baten kontrazinoa da, iñore(n) lez baneitxike, hain zuzen be. Oroigarriaken askotan agertuten da. Ni zuelez baneitxike, enekidxo itxiko eiñ barik Ni, zurelez baneitxike, mengako nekitzat! ...zeitxik eze da zoro-zoro bat, eta ni mutille-lez baneitxike, ni aregaz ezkondu ez...ni ez. Lehen esan dodan lez, ondorioak modaltasun kutsua daukoien adizki edo enuntzieratatik bereiztu behar direz. Honeik gure eta 56
Hipotesi Ebentuala, Botatiboa eta Ahalerea Mendebaldean
behar-egaz eratuten direz, sentimendu eta eretziak adiazoten dauie eta baldintzabakoak direz. Adibidez: Bai, baye nik a otorri baño lelau gure neki ogetamar mille errielak ornidu Zeu be, frabikera juen bi-lekizara. ...da zuk, tie zaran partez, gogor ein bilekitzazu. (Oroigarriak) Behar leki ezan (aspektu perfektua) bere entzuten da inoz Geugez otorri bi’leki’zan zara, total ondo pasa du te!
AMAITUTEKO Amaituteko, Pierre Lafittek Grammaire Basquen “conditionnel présent”en ganean esaten dauena gogora ekarri gurenauke. “Il faut cependant reconnaître qu’il disparaît de plus en plus : il n’existe pas que dans quelques localités et on lui substitue l’infinitif radical accompangné du conditionnel de dadi ou deza....... .....Il est trop tarde pour remonter le courant, et il faut accepter le système .....”
Berbok leiduta, hegoaldean zerikasi handia ez ete daukogu?
BIBLIOGRAFIA EUSKAL GRAMATIKA DESKRIPTIBOA Jesus Maria Agirre Berezibar GRAMMAIRE BASQUE Pierre Lafitte MORFOLOGIA VASCA Resurrección María de Azkue 57
Sebastian Brown
SOPELAKO EUSKARAZ I. Gaminde, B. Markaida, E. Markaida OTXANDIOKO EUSKERAZ X. Burgete, I. Gaminde BILBAO BERBAZ BERBA I. Gaminde BAKIO BERBARIK BERBA I. Gaminde ZORNOTZAKO ADITZ-EREN KARINKARA Zelaieta Geregiaga Luis Mari IURRETAKO ELIZATEKO EUSKARA ETA TOPONIMIA Alberto Errazti Igartua BESKOITZEKO EUSKARA Henri Duhau OROIGARRIAK R. Ortuzar ERDERISMOS Sebero Altube BUTROIKO EUSKARA (FLV40 403-460) I. Gaminde EUSKAL DIALEKTOLOGIARAKO TESTO ETA ARIKETAK Joxe María Etxebarria BERMEOKO HERRI HIZKERA A. Perez Bilbao BASAURIKO EUSKARA J. Arretxe THE BASQUE DIALECT OF LEKEITIO J.I. Hualde, G. Elordieta, A. Elordieta
58