ATARIKO PROBA IV Hil honetan ere, apirilero egin ohi dugun bezalaxe, EGA azterketa prestatzen ari direnei lagundu nahi izan diegu, ehun galdera berri eskura jarriz. Kontuan izan lehenengo 16 galderei erantzuteko grabaketa www.habe.org/ikaslearengunea helbidean aurkituko duzula, gure @ldizkari elektronikoan. Benetako azterketan 75 galderari erantzun behar zaie zuzen proba hau gainditzeko.
1
GALDERAK
ENTZUTEZKO ULERMENA
LEHEN ATALA 1. Zer dio Iñaki Aldekoak idazle eta irakurlearen arteko harremanaz? a. Beren arteko distantzia ikaragarria dela. b. Desorientazioak eraginda ezin ikusia gertatu dela. c. Ezinak eraman dituela distantzia txikitzera. 2. Kritikoek eta bete zezaketena gaur egun merkatuaren eskuetan geratu dela dio Iñakik. a. Kritikoek eskuz esku darabiltzate liburuak merkatuak hala aginduta. b. Kritikoek ez dute behar bezala betetzen beren eginkizuna merkatuak hartu duelako bere gain esparru hori. c. Kritikoen beharrik ez dago. Hortaz, liburuak merkatuan erosi behar ditugu. 3. Noiztik ez du irakurleak bere irakurketarako irizpide garbirik? a. Bigarren Mundu Gerraz geroztik datorren joera da. b. Bigarren Mundu Gerra aurretik ere sumatzen zen heziketa humanistikoak kale egin zuela. c. Bigarren Mundu Gerraz geroztik argitu ziren irizpide guztiak. 4. Zer gertatzen da ikuspegi humanistikotik eta abar serioak eta nolabait ere exijenteagoak diren liburuekin? a. Ez dutela irakurlerik lortzen euskal literaturan. b. Iñakik ez du ezer aipatu ezaugarri hauek dituzten liburu hauei buruz. c. Ikaragarri serioak eta ikuspegi humanistikotik exijenteagoak diren liburuek estimazio handia dutela euskal literaturan. 5. Heziketa humanistiko edo klasiko batetik zer izatera pasa da irakurketa? a. Entretenitzeko hutsaren hurrengoa izatera. b. Entretenimendu hutsa izatera. c. Entretenimenduak hustu egin gaitu.
BIGARREN ATALA 6. Poesiaren galeraz… a. Poesiaren nozioa galtzen ari gara, besteak beste, gaur egun hainbat balore berreskuratu direlako, esaterako Bibliaren alfabetotik eratorritakoak. b. Poesiaz jabetzeko, lehen ez bezala, kristautasunaren esanetara jarri beharko genuke. c. Poesiaren nozioa galtzen ari gara, garai bateko imaginario klasikoa galdu dugulako. 7. “Iliada” liburu klasikoaz… a. “Troya” pelikulak ederki asko pantailaratzen du “Iliada” liburu klasikoaren mamia. b. Ikaragarri da gertatzen ari dena: “Iliada” bezalako liburu klasiko beten berri gaur egun jendeak “Troya” bezalako pelikula batetik dauka. c. “Troya” eta “Iliada” dira gure imaginario klasikoaren oinarri.
8. Zer iruditzen zaizkio gaur egun liburu bat erosteko garaian gehien baloratzen diren arrazoiak? a. Izugarri pozik dago gaur egungo irakurleen irizpideekin. b. Bere onetik ateratzen dute irizpide hauek. c. Iñakiren ustez normala da idazleen irudia ere kontuan hartzea, salmenten igoerak dena justifikatzen baitu. 9. Orain dela gutxi atera da Eusko Jaurlaritzaren aginduz egindako prospekzio soziologiko bat eta hor ateratzen diren datuen artean, bat nabarmentzen da: EAEko biztanleen artean %68 dira liburu-irakurleak eta horien artean, irakurtzen dutenen artean %15ek euskarazko libururen bat irakurtzen dute. a. Ez dute harritu datu hauek, baina hainbat ñabardura erantsi ditu. b. Datu hauekin erabat harrituta dago Iñaki. c. Ez dute harritu datu hauek eta gainera gure errealitatearen isla egokia direla azpimarratu du. 10. Gazte literaturaren alorrean… a. Ekimen interesgarri baten berri eman digu Iñakik: gazte literaturan aditu diren batzuk liburuen irakurketa egin, galbahea pasa eta DBHrako egokiak zein izan daitezkeen erabakitzen dute. b. Ekimen ugari proposatu dituzte kritikariek, baina arrakasta gutxi lortu dute DBHn. c. Irakurmena sustatzeko ekimenak kritiko espezialduen esku egotea ez dela ideia ona dio Iñakik. 11. Jendearen gehiengo handi batek dio irakurtzen dituen liburuak bere kasa hala erabakitakoak direla. Zein iritzi du Iñakik? a. Hori gezurra dela dio, nahiz eta merkatuaren funtzionamenduak ez duen zerikusirik arrazoiketa honetan. b. Jendeak hala pentsatzen badu ere, oker dabil. Merkatuaren funtzionamenduaren beraren helburuetako bat da jendeak aukeratzeko askatasuna duela pentsaraztea. c. Jendeak nahi duena irakurtzeko erabateko askatasuna du eta ez da merkatuaren esanetara makurtzen.
HIRUGARREN ATALA 12. Gaur egungo hezkuntza sistemak… a. Ez du irakurzaletasunik sorrarazten, nahiz eta inoiz baino gehiago irakurri eta kezka handia egon. b. Egun hezkuntza sistemaren baitan ez dago ez irakurzaletasunik, ez eta sustatzeko inolako kezkarik ere. c. Erakundeetan inoiz baino gehiago hitz egiten da irakurzaletasunaz eta horregatik emaitzak ezin hobeak dira. 13. Gazteen paradigma aldaketaz zer dio Iñakik? a. Gazteen artean konfigurazio mental berria irudikatzen du Iñakik eta horregatik irakurzaletasuna aisa susta daitekeela aurreikusten du. b. Gazteek, teknologia berriez baliatuz, gero eta gehiago irakurtzen dute. c. Gazteek irakurri irakurtzen dute. Behartuta baina! Teknologia berrien eragina hain da indartsua! 14. Iñaki Aldekoa editore ere baden neurrian euskal liburugintzak eta argitaletxeek irakurleak eskatzen duena eskaintzen dutela uste al du? a. Neurrian erantzuten diote eskariari. b. Oso maila txikian eskaintzen dutela uste du. c. Neurriz kanpo, gehiegi agian.
2
15. Zein da gehien irakurtzen den jeneroa? a. Horretan ere homologatuta gaude: eleberria da gehien irakurtzen den jeneroa. b. Aurreko belaunaldiak bezalaxe, egun Atxaga eta Sarrionandiaren eskutik ipuinak eta poesia da gehien irakurtzen dena. c. Euskaraz nahiz gaztelaniaz irakurtzen den kasik jenero bakarra ipuina da. 16. Krisia eta utopia: a. Irakurzaletasuna krisian dago utopian bizi garelako. b. Krisian dagoena utopia da, norabidea adierazten duen “iparrorratza”. c. Alferrik ari gara utopiaren bila, irakurzaletasuna ez baizik liburugintza baitago krisian.
Entzutezko ulermenaren amaiera 17. Gonbidatu bai, baina ez dute ordaindu. Aukeratu erantzun egokiena a. Lotsa-lotsa eginda! b. Lotsagarriak! c. Lotsagabe halakoak! d. Nolako lotsagarriak! 18. Hurrengo esaldietatik, zein da zuzena euskara batuan? a. Uneoro telebistari begira egoteak bere begiak kaltetzen ari da. b. Txorakeri asko esan zituen afarian. c. Guzti honi erantzun behar diot lehenbailehen. d. Lan gehiegi eginarazi zidan. 19. Heriotzaren aurrean, goiari ... behar zaio. Aukera ezazu erantzun egokiena. a. heldu b. eutsi c. ekin d. begiratu 20. Direnak eta ez direnak esango .... berandu iritsiko .... a. nioke/ bazen b. niokeen/ balitz c. nizkioke/ balitz d. nituzke/ bazinen 21. Joaten al zara inoiz haginlariarengana? Zein dago gaizki? a. Ez. Inoiz. b. Tarteka joaten naiz. c. Noiz edo noiz izan naiz. d. Behin izan naiz. 22. Zertan ari zara? Zein da erantzun egokia? a. Lanean nago. b. Lan eta lan ari naiz. c. Landugabe nago. d. Landalan, gelditu gabe nago. 23. Ez dut ezer erabakiko ...... gauzak garbi ikusi arte. a. harik eta b. dena dela c. nahiz eta d. baizik eta
24. Ezkontide baten ama bestearekiko…… da: a. Izeba b. Amaginarreba c. Erraina d. Koinata 25. Hemendik aurrera zuk bakarrik egin beharko dituzu etxeko lanak, niri ez baitzaizkit batere gustatzen. Aukeratu erantzun egokiena. a. Noski baietz! b. Ezta pentsatu ere! c. Pozik jarri nauzu! d. Ez da harritzekoa! 26. Josebak azkar egiten zituen idazlanak. Mikelek, ......, denbora asko behar izaten zuen horretarako. a. bide batez b. bidenabar c. ordea d. baino 27. Hamabost urte eman zituen etxetik kanpo eta berrogei bete zituenean itzuli. Handik bost urtera hil egin zen. Beste era batera esanda: a. Etxetik kanpo etxean baino urte gehiago eman zituen, baina bertan hil zen. b. Berrogeita bost urte zituela hil zen, etxetik kanpo hamabost urte igaro eta bost urteren buruan. c. Denbora gehiago eman zuen etxetik kanpo bertan baino eta, hala ere, etxean hil zen. d. Berrogeita hamabost urterekin hil zen, etxetik kanpo hamabost igaro ondoren. 28. Lagunari enbarazutik kentzeko esan zion. Zer esan zion? a. Haurra ez edukitzeko gomendatu zion. b. Haurdun geratzeak sortuko zizkion ondorioez hitz egin zion. c. Tartean zegoenez, bidea libre uzteko eskatu zion. d. Lagunak aborta zezan konbentzitzen saiatu zen. 29. Bi lagunentzat erosi nituen oroigarriak: ....... lepokoa eta ..... arropa a. batentzako besteentzako b. batarentzat bestearentzat c. batentzat besteentzat d. batentzat bestearentzat 30. Nik zuk beste buruhauste izaten ditut, ez pentsa!. Hau da: a. Ni zu bezain buru argia naiz. b. Zuk uste duzu ni ez naizela zu bezain bizkorra. c. Biok ditugu arazoak, baina nireak handiagoak dira. d. Nik ere, zuk bezalaxe, kezka ugari ditut. 31. Nola idazten da 3.733 zenbakia? a. Hiru mila zazpirehun eta hogeitamahiru. b. Hiru mila zazpiehun eta hogeitamahiru. c. Hiru mila zazpirehun eta hogeita hamairu d. Hiru mila zazpiehun eta hogeita hamahiru.
3
32. Artoa errotan ..... dute. a. txikitzen b. ehotzen c. deuseztatzen d. xehatzen 33. Lagunekin berriketan hasi eta ..... azaldu zen guregana. a. zazpietan pasata b. zazpiak jota c. zazpietan jota d. zazpietatik pasata 34. Lana ahalik eta azkarren egin ..... jarri dizute ordenagailu berria. a. dezazun b. zenezan c. dezakezun d. zenitzan
41. Min hartu ondoren, .... egin zitzaion zauria Begoñari. a. gaiztotu b. zaildu c. zikindu d. puztu 42. Zeu zara haurra oheratzeaz.... Zein da amaiera zuzena? a. arduratuko dena. b. arduratuko duena. c. arduratuko duenak. d. arduratuko denak. 43. Biak ere gezurretan aritu direlakoan gaude. a. Ziur gaude gezurti hutsak direla. b. Garbi dago gezurrak besterik ez dituztela esan. c. Biek gezurra esan dutela uste dugu. d. Gure ustez, gezurrak besterik ez dituzte esaten bi horiek.
35. Irakurtzeak une bereziak eskaintzen dizkizu, gero besteekin banatzeko. Beste era batera esanda: a. Irakurketa beste batzuekin egin beharreko kontua da. b. Irakurtzean, garrantzitsua da besteekin liburuak banatzea. c. Besteekin banatzeko moduko uneak ematen ditu irakurketak. d. Denbora berezia eskaini behar zaio irakurketari, besteekin banatu ahal izateko.
44. Ondoko multzoetako batean hitz bat tokiz kanpo dago. Zein multzotan? a. garia, artoa, arroza, piperra. b. txepetxa, gailupa, karnaba, txirriskila. c. sahatsa, astigarra, pagoa, urkia. d. arrea, berdea, urdina, gorria.
36. Zerbait onartzeko: a. Zuk esaten baduzu! b. Ez dago gaizki! c. Ze guai! d. Bai horixe!
45. Ez ..... zuen propio egin. a. ote b. ahal c. omen d. ohi
37. Neure burua bizkortzat ez badut ere, badakit hainbeste!. Zer esan dut? a. Oso bizkorra naizela. b. Besteak konturatzen ez badira ere, bizkor askoa naizela. c. Ez dela oso bizkorra izan behar hori jakiteko. d. Nik ez dudala neure burua bizkortzat jotzen, baina, hala ere, badakidala hori.
46. Zer da otordu eskasa? a. Denborarik gabe dabilena. b. Jateko gogorik ez duena. c. Asetzeko adina dena. d. Goseak uzten zaituena.
38. Jendea .... banatu ditu egitarauak. a. sartu ahala b. sartzean c. sartzekotan d. sartzen zela 39. Kontatu berri dizuten zerbaiten gainean harridura adierazteko: a. Banekien eta! b. Hori ere ba al dugu! c. Ezetz bada! d. Harritzen naiz! 40. Euskara batuan, hurrengo zerrendetatik bakarra da zuzena. Zein? a. seaska, zai egon, erreza b. atondu, astindu, urbil c. urrun, historioa, pertsonajea. d. umorea, ospitalea, arrautza.
47. Zein dago zuzen idatzita? a. Aurten “Sustraiez Blai” jaialdiaren bosgarren edizioa ospatuko da. b. Aurtengoa “Sustraiez Blai” jaialdiaren boskarren urtea da. c. Aurtengoa “Sustraiez Blai Jaialdiaren” 5garren urteurrena da. d. Aurten “Sustraiez Blai” jaialdia boskarren urtez egingo dute. 48. Azken egunean bueltatu zuen liburua liburutegira. Beste era batera esanda: a. Lasai antzean ibili zen liburua bueltatzeko. b. Larri ibili zen liburua itzultzeko. c. Azken unean itzuli zuen liburua. d. Ezin izan zuen liburua garaiz bueltatu. 49. …ezkondu zirela entzun dut. Zein dago gaizki? a. Gasteiz bertan b. Gasteiza c. Gasteizera d. Gasteiz inguruan 50. Liburuenganako jakin-mina haurrengan suspertzea da erronka. Hots: a. Helburua da liburuak haurren eskuetan egon daitezela. b. Haurrek liburuak irakurtzeko gogoa izan dezaten lortu nahi da. c. Zailena da haurrek liburuak irakurtzea. d. Haurrek asko jakingo dute liburuak irakurtzen badituzte.
4
51. Zein da zuzena? a. Ni neuk egin dut, laguntzarik gabe. b. Udala berari dagokio arazoa konpontzea. c. Bi aldiz sartu da pertsona bera. d. Aitziberren zorionak zirela eta, merendola antolatu zuten etxean. 52. Zein dago euskara batuan zuzen idatzita? a. Irakurtzea bizitzea da, experientzia berriak sentitzea, urrutiko lurraldeak aurkitzea. b. Bizitzako lehen hamarkadan hartzen du haurrak irakurtzeko ohitura. c. Jostailuak ez badira ere, liburuek ezkura egon behar dute. d. Txikienei gauero ipuin bat irakurtzea eguneroko irakurketa oitura bihurtuko da, denborarekin. 53. Zurekin, beti berdin, ...... etorri zara eta, gainera, purrustaka. a. berehala b. behin batean c. garaiz d. halako batean 54. Gauza jakina da benetan nahi duenak ateratzen duela astia irakurtzeko. Aukeratu baliokidea. a. Denok dakigu irakurtzeko tartea ateratzea posible dela. b. Irakurtzeko denbora ateratzea ez da hain kontu erraza, denok dakigu hori. c. Guztion ahotan dago gero eta jende gehiagok irakurtzen duela. d. Jakin badakigu benetan nahi duenak ateratzen duela irakurtzeko astia. 55. Ez ………. elkarri egia osoa kontatu. a. dio b. diote c. diete d. dizkiete 56. Solaskideak esandako zerbait zalantzan jartzeko: a. Ba ote? b. Bai horixe! c. Ene, bada! d. Jesus, benetan? 57. Zein da zuzena, ondokoen artean? a. Gogoak dauzkagu zu ikusteko. b. Ez nekien langabezian geratu zena. c. Lagun bat daukat, Mikel izena duela. d. Hori guztia biharko egin behar da, lantegian ez baitute atzerapenik onartuko. 58. Agentziara joan eta .... egiteko nahia adierazi zuen. Aukeratu egokiena. a. bidai luze bat b. bidaia luzea c. bidaia luze bat d. bidai luzeena 59. Zerbait gertatzeko irrikatan zaudenean: a. Gertatuko ahal da! b. Gertatu dadin nahi dut! c. Gertatuko al da! d. Gertatuko ote da!
60. Zein dago zuzen idatzita? a. Ia seirehun mila biztanlek osatzen dute hiri hau. b. Ia seiehun biztanlek osatzen dute hiri hau. c. Ia seiehun biztanleek osatzen dute hiri hau. d. Ia seiehun biztanlez osatzen du hiri honek. 61. Iberiar penintsulan euskaraz gain beste hainbat hizkuntza ere hitz egiten ziren, baina erromatarren garaian eta latinaren eraginarengatik euskara izan ezik beste hizkuntza guztiak galdu egin ziren. a. Iberiar penintsulan euskaraz gain beste hainbat hizkuntza ere hitz egiten ziren, baina erromatarren garaian eta latinak eraginda euskara izan ezik beste hizkuntza guztiak galdu egin ziren. b. Iberiar penintsulan euskaraz gain beste hainbat hizkuntza ere hitz egiten ziren, baina erromatarren garaian eta latinaren eraginaren eraginez euskara izan ezik beste hizkuntza guztiak galdu egin ziren. c. Iberiar penintsulan euskaraz gain beste hainbat hizkuntza ere hitz egiten ziren, baina erromatarren garaian eta euskararen eraginpean latina izan ezik beste hizkuntza guztiak galdu egin ziren. d. Iberiar penintsulan euskaraz gain beste hainbat hizkuntza ere hitz egiten ziren, baina erromatarren garaian eta latinaren eraginik gabe euskara izan ezik beste hizkuntza guztiak galdu egin ziren. 62. Semearen gelara sartu zara eta: a. Bai gela txukun! b. Ene! Hau ingurunea! c. Hau kuxidadea! d. Zein zikintasun dagoen! 63. Zein da zuzena? a. Agintariek elkarri eskua eman zioten. b. Agintariek elkarrekin eskua eman zioten. c. Agintariek eskua elkar eman zioten. d. Agintariek elkarren artean eskua eman zioten. 64. Zein hitz-bikote ez da egokia? a. Hiri bildua. b. Lore lehorra. c. Haur lotsagabea. d. Gizon oskola. 65. Zein dago euskara batuan zuzen idatzita? a. Larogeita hamairu mila. b. Hirurehun eta bortz. c. Lau mila bostehunda hiru. d. Seirehun eta hiru. 66. Etxeko ezkaratzean auzokide batek atea irekiz zera esan dizu: a. Zoaz aurrez aurre! b. Baietz asmatu! c. Segi aurretik! d. Berehala!
5
67. Bai gogaikarriak ..... ume mukizu hauek! a. dira b. direla c. direnak d. direnez
76. Ez al dituzu ontziak garbitu behar? Aukeratu erantzun egokiena. a. Ez dut ikusi arraska bete ontzi dagoenik! b. Sinistu ezinik nabil! c. Horrelakorik! d. Honenbestez, bete ezazu ontzia!
68. Bizilagunak hirukiak izan berri ditu. Harriturik geratu zara. a. Ezta pentsatu ere! b. Dagoeneko hasi al da? c. Ez da izango! d. Madarikatu ahalena!
77. Haurren arteko harremanak estu ……….., ikastetxeko arduradunak hainbat ekitaldi proposatu ………... a. dadin / ditu b. daitezen / ditzan c. ditzagun / dira d. daitezen / ditu
69. Erne! Perretxiko-mota hau oso ..... baita. a. gorria b. mina c. hila d. gordina 70. Ulertu al duzu ezer? Aukeratu erantzun desegokia. a. Tutik ere ez! b. Ezta batere! c. Ezta alerik ere! d. Fitsik ere ez! 71. Zein dago gaizki? a. Elkarri diogun ezinikusia konpondu ordez, gero eta okerrago gabiltza. b. Elkarri aitortu ez dizkiogun hainbat txarkeria egin ditugu. c. Nor bere etxean bizi izanda ederto konpontzen gara elkarrekin. d. Elkar etorri ohi dira pobrezia eta eritasuna. 72. Idatziz ipini: 25.783.942 a. Hogeita bost miloi zazpiehun laurogeita hiru mila bederatziehun eta berrogeita bi. b. Hogeita bost miloi zazpirehun eta laurogeita hiru mila bederatziehun eta berrogeita bi. c. Hogeita bost milioi zazpiehun eta laurogeita hiru mila bederatziehun eta berrogeita bi. d. Hogeita bost milioi zazpirehun laurogeita hiru mila bederatziehun berrogeita bi. 73. Ondoko esaldietako batean letra larriak ongi erabilita daude. Zeinetan? a. Bihar Lehendakari Anderearekin hitz egingo dut. b. Daniarrak eta Portugaldarrak oso ondo moldatu dira. c. Martxotik Maiatzera bitartean itxita egoten da. d. Nazio Batuen Erakundea ostegunean bilduko da. 74. Herri horiek.... iraun dute Polinesian. a. mendez mende b. mendetan c. mendean d. mendetik 75. Merkatal gunera iritsi zara eta ilara ikaragarriak daudela ikusi duzu. Etsita, hala diozu: a. Gora merkatal guneak! b. Hara! Hau da mauka! c. Honez gero, hala beharko du! d. Alde hemendik!
6
78. Nola deritzo langile-multzoari? a. Langiletza b. Langintza c. Langileria d. Langarria 79. ....... Herriko tabernarik garestienak bezerorik gehien! Harridura eta gaitzespena adierazteko hasiera egokiena: a. Handia da gero! b. Hori zoria! c. Hainbestean! d. Beharko! 80. Ez genekien etorri ala ez. a. Zalantzan geunden. b. Etsita geunden. c. Amorratzen geunden. d. Lur jota geunden. 81. Egin ezazu zintz behar den bezala! Zertan ari da? a. Mukiak kentzen ari da. b. Malkoak kentzen ari da. c. Nagiak kentzen da. d. Hautsa kentzen da. 82. Hori da zaputzaldia hori! Hori ..... egin diona sartu denari! a. begiz jo b. begirunea c. begiratua d. begia 83. Bide frantsesa da Done Jakue bide guztien artean ……………….. Tradizio handikoa, urtero ikaragarrizko erromes pila abiatzen da bide horretatik Santiagora iristeko esperantzarekin. a. entzungorrena b. entzutetsuena c. entzungaiena d. entzuleena 84. Esaldi hauetako batean ustekabea eta harridura adierazten dira. Zeinetan? a. Lotsagabe ahalena! b. Honatx pilota! Ea sakea hobetzen duan! c. Hau da marka gero! d. Ez horixe! 85. Internet egunero erabiltzen dugu lanean, eta edozein informazio bilatzeko edo kontsultatzeko eguneroko tresna bilakatu da. a. Ezin zu gabe bizi, Internet! b. Ezina sortzen duzu, Internet! c. Ezin duzu bizi, Internet! d. Ezetz, bada, Internet!
86. Mendian zebilela erori eta.... a. ez zuen, bada, hanka apurtu! b. ez du, bada, hanka apurtu egiten! c. hanka apurtu zuenean! d. hara eta hanka apurtu zaio! 87. Nahiz eta irratia entzuteko modua aldatu, irratiak beti iraungo du, gizakia gizaki denetik istorioak entzuteko joera duelako. a. Nahiz eta irratia entzuteko modua aldatu, irratiak beti iraungo du, gizakia gizaki denez geroztik istorioak entzuteko joera duelako. b. Nahiz eta irratia entzuteko modua aldatu, irratiak beti iraungo du, gizakiz gizaki istorioak entzuteko joera duela nabari baita. c. Irratia irrati denetik entzuteko modua bat izan da, horregatik iraun du, nahiz eta gizakiak denetik entzuteko joera duen. d. Nahiz eta irratia entzuteko modua apenas aldatu den, irratiak nekez iraungo du, gizakia gizaki denetik istorioak entzuteko joera duelako. 88. Eserialdi luze baten eraginez, zangoak…. Aukeratu jarraipen egokiena. a. lausotuta ditut. b. txingurrituta ditut. c. oharkabean ditut. d. lo ditut. 89. Zer ordutan dator mezularia? Aukeratu erantzun zuzena. a. Lauretan. b. Seiretan. c. Hirurak eta erdietan. d. Zazpi eta bostetan. 90. Nola esango genioke esertzeko ume txikiari? a. Egin putz! b. Apatx egin! c. Aupa! d. Goazen apapa! 91. Zein ez da egokia? a. Bizitzaren gazi-gozoak. b. Bizitzaren joan-etorriak. c. Bizitzaren gorabeherak. d. Bizitzaren hotz-beroak. 92. Egia esan, ez dakit gida-baimena ateratzeko gai izango naizen. Hau da: a. Egia esan, aise aterako dut gida-baimena. b. Ezbairik gabe, atera egingo dut gida-baimena. c. Lanak emango dizkit gida-baimena ateratzeak. d. Zalantzak ditut ea gauza izango ote naizen gida-baimena ateratzeko. 93. Komunikabideek egungo gizartean duten eragina ez da .... . Zein da aukera desegokia? a. nolanahikoa. b. hala moduzkoa. c. bada ez badakoa. d. hainbesterainokoa. 94. Beroaldi eta haserre giroan baino ikusi ez zutenek nekez sinetsiko dute biziki umore handiko gizasemea zela. Bestela esanda: a. Haserre antzean ezagutu zutenek sinetsiko dute gizon handia zela. b. Haserrealdietan bakarrik ikusi zutenek ez dute erraz sinetsiko umore handikoa dela.
c. Umore handikoa zela diote haserre eta beroaldi giroan ikusi zutenek. d. Sinesmen handiko gizona izan zela inork gutxik aitortuko du. 95. Iran harrigarria da bisitarientzat. 1979an lehena izan zen errepublika islamiarra ezartzen eta harez geroztik boterean dira Ayatollah erlijio-agintari musulmanak. Zein da ordain desegokia? a. Iran harrigarria da bisitarientzat. 1979an lehena izan zen errepublika islamiarra ezartzen eta orduz geroztik boterean dira Ayatollah erlijio-agintari musulmanak. b. Iran harrigarria da bisitarientzat. 1979an lehena izan zen errepublika islamiarra ezartzen eta geroztik boterean dira Ayatollah erlijio-agintari musulmanak. c. Iran harrigarria da bisitarientzat. 1979an lehena izan zen errepublika islamiarra ezartzen eta harez gero boterean dira Ayatollah erlijio-agintari musulmanak. d. Iran harrigarria da bisitarientzat. 1979an lehena izan zen errepublika islamiarra ezartzen eta harez gain boterean dira Ayatollah erlijio-agintari musulmanak. 96. Halako dandysmo berezi baten erakusgarri, modernitatearen ikur, boterearen adierazgarri, edo askatasunaren bandera, motorrek sortu izan duten ……………. ez da gutxiestekoa. a. ezinegona b. galbahea c. lilura d. oztopoa 97. Baldin bait ere, ilunabarrean ez ahal du elurrik egingo! a. Eskaera bat b. Salaketa bat c. Aitorpen bat c. Damu bat 98. Zein da zuzena? a. Egokia deritzot hamasei urtera arte hezkuntza derrigorrezkoa izatea. b. Agiri guztiak behar bezala eduki gabe, ez dizute uzten atzerrian lan egitea. c. Texas-eko komunitate beltzak ez du nahi Millerek gobernadore izaten jarraitzea. d. Orain artekoan sindikatuek eta nagusiek ezin izan dute akordiorik sinatzea. 99. Zein da zuzena? a. Lehendik lagun genuena halako batean etsai batean bihurtu da. b. Lehendik lagun genuena halako batean etsai bat bihurtu da. c. Lehendik lagun genuena halako batean etsai bihurtu da. d. Lehendik lagun genuena halako batean etsaian bihurtu da. 100. Erakusten dituen ikasgaiei begirunerik ez dienez, ez die batere zirrararik eragiten ikasleei. Beraz, a. Erraz lortzen du irakasleak ikasleen arreta. b. Irakasleak duen jarreraren eraginez, ikasleak ez dira gustura ikasten ari. c. Egon dadila egonean irakaslea, hartara ikasleek gogotsu jardungo dute beren eginkizunean. d. Irakasleak begirune ezaz baliatuz, ikasleak mendean hartzea lortzen du.
7
ERANTZUNAK 1. 2. 3. 4. 5. 6. 7. 8. 9. 10. 11. 12. 13. 14. 15. 16. 17. 18. 19. 20. 21. 22. 23. 24. 25.
a b a a b c b b a a b a c b a b c d b c a b a b b
8
26. 27. 28. 29. 30. 31. 32. 33. 34. 35. 36. 37. 38. 39. 40. 41. 42. 43. 44. 45. 46. 47. 48. 49. 50.
c b c b d d b b a c d d a b d a a c a c d a c a b
51. 52. 53. 54. 55. 56. 57. 58. 59. 60. 61. 62. 63. 64. 65. 66. 67. 68. 69. 70. 71. 72. 73. 74. 75.
c b d d b a d b a b a c a d b c b c b c d c d a c
76. 77. 78. 79. 80. 81. 82. 83. 84. 85. 86. 87. 88. 89. 90. 91. 92. 93. 94. 95. 96. 97. 98. 99. 100.
a d c a a a c b c a a a b a b d d d b d c a c c b