Liburuxka_01_08
1/4/04
10:25
Página 1
ATARIKO PROBA III Aurreko apirileko aleetan bezalaxe, oraingoan ere ATARIKO PROBA eskaini nahi izan dizuegu 346 alearekin batera doan koadernoan, ehun galdera berri eskura jarriz. Kontuan izan lehenengo 16 galderei erantzuteko grabaketa www.habe.org/ikaslearengunea helbidean aurkituko duzula, HABE @ldizkari elektronikoan. Benetako azterketan 75 galderari erantzun behar zaie zuzen, proba hau gainditzeko.
1
Liburuxka_01_08
1/4/04
10:25
Página 2
GALDERAK ENTZUTEZKO ULERMENA
LEHEN ATALA 1. Maider Ansa hain kantari gaztea izanik sari ugari jaso al ditu? a. Ez, ez du saririk jasotzeko betarik izan oraindik. b. Hamaika sari jaso ditu. c. Bai, dezente jaso ditu. 2. Saririk pozgarriena… a. Dudarik gabe, lehenengoa. b. Oraindik egokitu ez zaiona. c. Euskal Herrikoa. 3. Kanturako zaletasuna norengandik datorkio? a. Dohain berezi hori gurasoengandik datorkio: ahotsa aitarengandik eta belarria amarengandik. b. Familia abeslaria badu ere, berezkoa du dohain berezi hori. c. Ez daki nondik datorkion kanturako zaletasuna. 4. Duela gutxi Donostiako Orfeoirako 30 kantari inguru aukeratzeko probak egin zituzten. a. Aurkeztu aurkeztu zen baina ez zuten aukeratu. b. Taldean aritzea baino gustukoagoa du bakarkako lana. c. Taldean zuzendu nahiko luke bere ibilbidea. 5. Maider Ansa Aranon jaio zen, Gipuzkoa eta Nafarroa artean dagoen herrixka txiki batean. a. Ez du bere burua ez gipuzkoartzat ez nafartzat hartzen. b. Bere burua nafartzat hartzen du. c. Nolanahi ere, Gipuzkoa beti baztertzen du, ez baitu aparteko harremanik gipuzkoarrekin.
BIGARREN ATALA 6. Arano herria munduan badenik ere askok eta askok ez dakite. a. Erabat atzenduta geratu den herrixka bat da. b. Aurrera bidean den herrixka bat da. c. Husten ari da herria pixkanaka-pixkanaka. 7. Zein eratako musika entzuten du Maider Ansak? a. Euskarazko merkatuan dagoena bakarrik aditzen du. b. Denetik aditzen du, euskaraz den neurrian: Benito Lertxundi, Su ta gar… c. Denetik aditzen du: euskaraz, ingelesez… 8. Zein estilo datorkio egokien Maiderri? a. Benito Lertxundi, Xabier Lete... hauen harikoa. b. Herrikoia ez den gainerako estilo guztiak. c. Folk-a, dudarik gabe.
9. Kanta herrikoien ezagutzaren aldetik, bere belaunaldia… a. Bere belaunaldiak ederki asko ezagutzen ditu abeslari herrikoi hauek. b. Bere burua arrarotzat hartzen du kontu honetan, bere belaunaldi kideek ez bezalako ezagutza baitu. c. Ez du bere belaunaldikoen musika zaletasunaren berririk. 10. Atarrabiako gazte-bilgunean Amuriza zein den ba al zekiten? a. Arrastorik ere ez zaukaten. b. Bai, eta horregatik kantuan ederki aritu ziren. c. Bai, baina kontzertu neketsua izan zen, hala ere. 11. Zein bide aukeratu du kanturako? a. Ibilbide azkarra nahi du, Operación Triunfokoaren antzekoa. b. Pixkanakako bidea egin nahi du. c. Ez da erraz konformatzen den horietakoa: etxe inguruko zaleez gain, urrutikoak ere nahi ditu.
HIRUGARREN ATALA 12. Kantatzea zaila al da? a. Ahotsa oso tresna traketsa da, batez ere emakumezkoena. b. Abildadearekin jaioz gero, ez da zaila kantatzea. c. Teknika besterik ez da behar, aparteko trebeziarik ez baduzu ere. 13. Nola lantzen du ahotsa Maiderrek? a. Kanta bakoitza aztertu eta zailtasunak non diren atzeman ondoren, landu egiten du. b. Zailtasun handiko kantak ez ditu lantzen. c. Kanta berriak ikasten saiatzen da, zailtasunak zailtasun. 14. Kantuan ikasteko kurtso asko egin ditu. a. Ez du bat bera ere egin, ikasia jaio baitzen. b. Ez. Bakarren bat hartu du, nahiz eta sistematikoki ez jaso. c. Ahizparekin batera egin ditu azken hamarrak. 15. Non abestu du azkenaldi honetan? a. Bertso-afarietan, batez ere. b. Eliz ospakizunetan. c. Herri-afari eta bazkarietan. 16. Kantutik bizitzea zaila dela irizten dio. Horregatik, a. Ez du jomuga handiegirik jarri nahi, desilusiorik har ez dezan. b. Helmuga finkoa jarria du. c. Iristen den tokiraino iritsita ere, ez da erraz konformatuko.
Entzutezko ulermenaren amaiera 2
Liburuxka_01_08
1/4/04
10:25
Página 3
17. Zein da egokiena “ezustekoa” adierazteko? a. Ez nuen horrelakorik espero! b. Nik ez dut uste hori horrela denik! c. Zuk ere hori uste al duzu? d. Usteak erdiak ustel. 18. Hura bai azkarra! Aukeratu jarraipenik egokiena: a. Bai, oso azkar ibiltzen da. b. Bai, ez da batere motel ibiltzen. c. Bai, asko ibiltzen da. d. Bai, oso bizkorra da, benetan. 19. Zein da zuzena? a. EGA titulua lortzea gero eta kezka handiagoa da ikasleentzat. b. EGA titulua lortzea zenbat eta kezka handiagoa bihurtu da ikasleentzat. c. EGA titulua lortzea ahalik eta kezka handiagoa da ikasleentzat. d. EGA titulua lortzea ahal den kezkarik handiena da ikasleentzat. 20. Zein taldetan sailkatuko zenuke “tximinoa”? a. Ugaztuna. b. Hegaztia. c. Narrastia. d. Harraparia. 21. Emaitza hobeak lortuko…… gehiago saiatuko……. Aukeratu adizki zuzenak. a. zinateke bazenute b. zenuke bazinete c. zenituzke bazina d. zenituen bazenu 22. Denbora gehiegi eman dute lan hori egiten. a. Azkarregi egin dute lana. b. Oso epe laburrean egin dute lana. c. Denbora asko eskatzen zuen lana zen. d. Uste baino denbora gehiago behar izan dute. 23. “Haserrea” adierazteko, zein da egokiena? a. Ni ere ados nago. b. Zer gertatzen da, maitea? c. Nahi duzun bezala, zeuk ikusi… d. Zenbat aldiz esan behar dizut?
26. Ez dakit nola esan. ………….., hain da larria kontua! a. Zenbaitetan. b. Besteak beste. c. Batik bat. d. Izan ere. 27. Bizilagunari gertatutakoa jakin zuenean….. Aukeratu jarraipen egokiena: a. harri eta zur geratu zen. b. hitz eta pitz aritu zen. c. burua lehertu beharrean zeukan. d. marmarrean sumatu nuen. 28. Zein dago zuzen euskara batuan? a. Bapatean egin zuen eztanda puxikak. b. Zuk ez dakit, baina nik, behinipehin, garbi daukat. c. Igandeetan batipat lo egiten dut. d. Hau guztia berria da guretzat. 29. Lagunak estimatzen dituen seinale da esan duen hori. a. Lagun estimagarriak dituela esan du. b. Zorte handia du bere lagunekin. c. Lagunak maite dituelako esan du hori. d. Lagunek esaten dutena ikusiko da orain. 30. Zein da zuzena? a. Abenduak 4an joango gara oporretara. b. Laster ikusiko diote elkarri. c. Komunera joango, andereño? d. Galdetuz gero, ez dizu erantzungo. 31. Aukeratu zuzen dagoena. a. Bizarra moztu zuen, apainago egongo zeneko ustean. b. Bizarra moztu zuen, apainago egongo zenaren ustean. c. Bizarra moztu zuen, apainago egongo zelakoan. d. Bizarra moztu zuen, apainago egongo zelaren ustean.
24. Zuk eskatzen badidazu, erosi egin beharko dut. a. Gustura egingo du erosketa. b. Gogo txarrez egingo du erosketa. c. Zalantzan dago, ez daki zer erosi. d. Erosteko premia handia du.
32. Zein dago zuzen idatzita? a. Martxoaren 8an ospatzen da Emakumearen Nazioarteko Eguna. b. Martxoak 8an ospatzen da emakumearen egun internazionala. c. Martxoak 8an ospatzen da emakume internazionalaren eguna. d. Martxoaren 8n ospatzen da Emakumearen Egun Internazionala.
25. Ondoko multzoetako batean bada izen bat tokiz kanpo. Zein multzotan? a. torlojua, azkoina, giltza, bihurkina. b. birika, gibela, barea, urdaila. c. etekina, irabazia, mailegua, esteka. d. hilerria, gorpua, hilobia, hilotza.
33. Ondoko multzoetako batean hitz bat tokiz kanpo dago. Zein da zerrenda hori? a. berba, hitz, mintzo. b. oztopo, eragozpen, traba. c. talka egin, danba egin, jipoitu. d. lasaitu, sosegatu, trankildu.
3
Liburuxka_01_08
1/4/04
10:25
Página 4
34. Hori da hori planta txarra! Zein da erantzun egokiena? a. Bai, arrazoi duzu, gaupasa eginda nago eta nabari zait! b. Bai, hala da, denetan txarrena, nire planta! c. Bai horixe: ezin dizut ukatu plantarena! d. Bai, ez dut berriz horrelakorik erosiko! 35. Lasai, horrelako gauzak edonori gerta ……. Aukeratu egokiena. a. dakioke. b. zakizkidakete. c. dakizkioke. d. zaizkio. 36. Zein dago gaizki? a. Batzuren ustez, euroak hainbat gauza garestitu ditu. b. Iñigok berak esan zidan, benetan! c. Ez dago zertan egin, utzi eta kito!. d. Ikasle batzuei bakarrik esan zien nota. 37. Jaionek EGA agiria lortu omen du. Harridura adierazteko: a. Jakina! b. Gezurra, ziur! c. Zakurraren biolina! d. Ez da egia izango! 38. Lan-kontuak zirela eta, ika-mika ugari izan zituzten. Bestela esanda: a. Azkenean, elkarrekin egin zuten lana. b. Lanak haserrarazi egin zituen. c. Lan gutxi egin eta, halere, ongi konpondu ziren. d. Gorabeherak gorabehera, aurrera atera zuten lana. 39. Noiz arte dago zabalik aretoa? Zein da erantzun zuzena? a. Aretoa dago zabalik gaueko hamarrak arte. b. Aretoa zabalik egon badago gaueko hamarrak arte. c. Gaueko hamarrak arte zabalik dago aretoa. d. Aretoa gaueko hamarrak arte dago zabalik. 40. Zerbaitek asebetetzen gaituenean, zera esaten dugu: a. Oso pozik utzi nau. b. Pil-pilean nago orain. c. Ezin dut gehiago! d. Kezkatuta nago. 41. Euskara batuan, zein dago zuzen? a. Mirenek bai, baina zuk ez zidazun esan. b. Noiz datozte? Bihar ala etzi? c. Lagundu egin zidan, galduta bainenbilen. d. Berandu etortzen ba zara, hor konpon!
42. Hurrengo hitzetako bat gaizki osatua dago. Zein? a. Makilakada. b. Goilarakada. c. Katilukada. d. Kamioikada. 43. Asko pentsatu ondoren, ……. antolatu dute. a. Bizkaiako kostaldea ezagutzeko bidaia. b. Bizkaiko kostalderako bidaia. c. Bizkaiako kostaldearako bidaia. d. Bizkaiko kostaldearako bidaia. 44. Mesede bat egingo al didazu? Aukeratu erantzun egokiena. a. Nik egiteko modukoa baldin bada…! b. Eskertuko nizuke! c. Axola ez bazaizu! d. Asko estimatuko nuke! 45. Ondoko multzoetako batean hitz bat tokiz kanpo dago. Zein multzotan? a. lilia, linua, lilipa. b. lertxuna, antxeta, ostruka. c. txindurria, madaria, muxika. d. altzairua, burdina, zilarra. 46. Zein dago gaizki? a. Mintzatuko duzue. b. Ikusi zintuztedan. c. Onartuko zaituztegu. d. Hots egingo dizuet. 47. Gustu baduzu? Zein da erantzun egokiena? a. Ez, eskerrik asko. Nahikoa egin dut. b. Ez dut onartu nahi. c. Luze eta zabal aritu gara. d. On egin dizula! 48. Nola idazten da 1.984 zenbakia? a. Mila, bederatziehun eta laurogeita lau. b. Mila, bederatzirehun eta laurogeitalau. c. Mila, bederatzirehun eta larogeitalau. d. Mila, bederatziehun eta larogeitalau. 49. Lagun nauzu atsekabean. Aukeratu erantzun egokiena. a. Damu dut, bai. b. Estimatzen dizut. c. Eskerrak! d. Baita zuri ere. 50. Zein da zuzena? a. Berandu etorriko zelaren ustea zeukan. b. Zuk ez beste guztiek jan zuten. c. Atezaina omen dago Mikel diskotekan. d. Nork bere lekuan egon dadila. 51. Bihar bukatuko al duzu? Aukeratu erantzun egokiena. a. Ezta pentsatu ere! b. Ezetz! c. Hala ere, hala ere! d. Ezetz esaten dizut!
4
Liburuxka_01_08
1/4/04
10:25
Página 5
52. Gaur….. bihar, zer axola du? a. naiz b. beste c. nahiz d. ezean 53. Euskara batuan, zein da zuzena? ……….. erantzun nion, txantxetan ……….. a. Kolpean bait nengoen b. Kolpeka bait nintzen c. Bat-batean bainebilen d. Bapatean baitnengoen 54. Pot eginda geratu zen. Nola geratu zen? a. Haserre. b. Mozkortuta. c. Isilik. d. Leher eginda. 55. Euskara batuan, zein da zuzena? a. Ez zen modurik egon hitz egin erazteko. b. Zu izan ezik denak garaiz azaldu ziren. c. Ikusi bezain pronto, zera esan ziguten: Ongi etorriak! d. Donostian jaio zen 1983eko ekainan. 56. Zail da esaten zerk harritzen duen gehien Patagonian. Glaziarrak, ………. a. agian. b. ordea. c. baizik. d. behintzat. 57. Ba al zenekien Albertok mina hartu zuela lantokian? …. Aukeratu jarraipen egokia. a. Bai, banekien. Izan ere, hain da arriskutsua bere lana! b. Bejondeiola! c. Gaixo dagoela? Ez, ez nekien. d. Ez al da oraindik osatu? 58. Zein dago zuzen euskara batuan? a. Guzti hau jaso ezazu lehenbailehen! b. Zure erantzunaren zai nauzu. c. Batzuekin ezin da inora joan, alferrik baita. d. Hizlariak esandakoaren arauera, oso ikerketa sakona da. 59. Gaztetan jasandako gaixotasunagatik ezin izan zuen inoiz eserita margotu. Bestela esanda: a. Gaixotasun ugarik elbarrituta utzi zutela. b. Ezin zela denbora luzean eserita egon, margotzeko behar adina ez, behintzat. c. Gaztea zela eserita margotzeko ohitura zuela. d. Gaztetan ez bezala, geroago eserita margotzen zuela. 60. Haurrak gozokia lortu nahi du eta amak erosi zain dago. Hau da: Haurra…. a. amak gozokia noiz erosiko zain dago. b. amaren zain dago. c. amak zer erosiko zain dago. d. eta ama gozokiak erosteko ilaran zain daude.
61. Zein da zuzena? a. 2004eko uztailaren 2a. b. 2004ko uztailaren 2a. c. 2004ko uztailak 2a. d. 2004eko uztailak 2a. 62. Elkarri laguntzeko dugun berezko ……….. gutxitu egiten du zaratak. a. ezaugarria b. esanahia c. joera d. beldurra 63. Asteak eman ditu .............................. Aukeratu jarraipen egokia. a. azterketa behar bezala prestatzen. b. azterketa behar bezala prestatzeko. c. azterketa behar bezala prestatu. d. azterketa behar bezala prestatzeari. 64. Aukeratu zuzena: a. Gogo handiak nituen zu ikusteko. b. Gustuko dugu elkar dantzatzea. c. Jendeak ez dakite zein zaila den gure lana. d. Entzun dut Miren moja joan dela. 65. Erreparatu eta aukeratu egokiena: a. Bilera biharko egunarekin ospatuko da. b. Inguruzaintza guztion ardura da. c. Asko txikitu dira langabeziari buruzko datuak. d. Loradenda espezializatuetan eros daitezke bonsaiak. 66. Zuzena dena aukeratu: a. Jardunaldiak heldu den igandean hasten dira. b. Jardunaldiak heldu den igandean hasiko dira. c. Jardunaldiak heldu den igandean hasiak dira. d. Jardunaldiak heldu den igandean hasi dira. 67. …………. jan dugu! a. Bapo b. Ase c. Apropos d. Gosez 68. …………. buruen kaltetan ari gara orain ere. a. Geure b. Gure c. Nor bere d. Zeure 69. Mukiak kendu nahi ditugunean, ……………… a. zintza egiten dugu. b. tiragaleak ateratzen ditugu. c. hazkura egiten dugu. d. porrot egiten dugu.
5
Liburuxka_01_08
1/4/04
10:25
Página 6
70. Gaur egungo Japonian, arroza beren kulturaren iragarle aitzindaria da, herritarren ustez. Bestela esanda: a. Gaur egungo japoniarren ustez, arroza kultura iragartzeko bide egokia da. b. Gaur egungo Japonian arroz asko jaten da, gehiegi. c. Gaur egungo Japonian herritar aitzindari asko dago. d. Arroza garai bateko janaritzat hartzen dute gaur egungo japoniarrek. 71. Bere ………… bota zuen leihotik behera. a. gorputza b. burua c. aitari d. sena 72. Oso nekatuta dagoela esan dio Mireni. Niri, …………, parrandarako gogo bizia duela. a. berriz b. halere c. batik bat d. behintzat 73. Noiz izango da ezkontza? Aukeratu zuzena ez dena: a. Eguerdiko hamabietan. b. Hamaiketan. c. Arratsaldeko zazpietan. d. Hamaikak t´erdietan. 74. Urte askotarako! Zein testuingurutan erabiltzen da molde hau? a. Urtebetetzeetan. b. Hileta elizkizunetan. c. Aurkezpenetan. d. Lantokian. 75. Zein da zuzena? a. Ondo dagoen jakiteko ikusi behar da. b. Ongietorriak! Esan zien Manuk iritsi berriei. c. Ez, ez naiz sekula Irlandan egona. d. Kalamua erretzeari utzi egin behar izan zion Mikelek.
78. Hain erraza ………………., edonork jakingo ………………. nola jokatu. a. izango balitz lukete b. izango balitz litzateke c. izan balitz zukeen d. balego luke 79. Ortografiari dagokionez, zein dago gaizki idatzita? a. Leihatila. b. Tallerra. c. Bonbilla. d. Arrautza. 80. Jertsea atzekoz aurrera jantzita ekarri du. Zer esan nahi dugu? a. Alderantziz jantzita ekarri duela. b. Atzean lotuta ekarri duela. c. Atzetik nahiz aurretik begiratuta, berdin diola. d. Atzeko aldea aurrean jantzita ekarri duela. 81. Aukeratu zuzena: a. Aitak ohar bat, non bihar lanera joan behar duela dioen, idatzi du. b. Aitak ohar bat, nola bihar lanera doala dio, idatzi du. c. Aitak ohar bat, non eta bihar lanera joan behar duen, idatzi du. d. Aitak ohar bat, nola bihar lanera joan behar duela dion, idatzi du. 82. Beti jan eta jan aritzen da. Zer da? a. Jakia. b. Jatena. c. Jatekoa. d. Jatuna. 83. Akta ………………. da, hurrengo bilera arte, behintzat. a. behin-betikoa b. behin-behinekoa c. betikoa d. betirako
76. Horrela nekez aurkituko duzu erantzuna. Saiatu ……….. behar duzu. a. saiatu b. egin c. izan d. ari
84. Eskutitzaren amaieran: ........................, agur bero bat a. Zure berriak eta b. Laster erantzungo duzulako c. Zure berrien zain d. Laster batean berriak izango ditugularen esperantzaz
77. Besterik ezean, tortilla prestatu beharko dugu afaltzeko. Esaldiaren lehen zatiaren ordezkoa zein da? a. Arrautzarik ez dugunez gero... b. Besterik gustatzen ez zaigunez gero... c. Besterik ez badago... d. Beste ezer bururatzen ez bazaigu...
85. ........................ beranduegi izaten da gaztetan egin ez duguna burutzeko. a. Zahartzaroan b. Zaharretan c. Zaharkitutakoan d. Aguretzean 86. Ez zion esan noiz azalduko zen eta, ondorioz, beregana iritsi zenean ez zegoen pronto. a. Artean prest zegoen. b. Beregana iritsi zenean “Garaiz iritsi zara” esan zion. c. Artean prestatu gabe zegoen. d. Beranduegi iritsi zela aitortu zion.
6
Liburuxka_01_08
1/4/04
10:25
Página 7
87. Dolua adierazteko esan ohi da: a. Poza hartu dut. b. Zilegi bekit. c. Damu dut. d. Lagun zaitut atsekabean. 88. Zein da zuzena: Korrikalariak helmugara heldu ………………. epaileek ilaran …………… agindu diete. a. ahala jartzeko b. direnean jartzea c. bezainbeste jar dezaten d. ezean jar daitezela 89. Zu bai artaburua! Zer esan nahi du esamolde honek? a. Oso lasaia zarela. b. Tontoa/Tuntuna zarela. c. Tripontzi galanta zarela. d. Buru handia duzula. 90. Puntuazio-zeinuei dagokienez, zein dago gaizki? a. Animalien artean hartza zen, ziurrenik, gure mendi eta basoetako izakirik adierazgarriena. b. 80ko hamarkadan, Europako gobernuek ekonomiak egokitu eta bermatzearen aldeko politikak erabili zituzten. c. Honek guztiak zera ematen digu aditzera: gazteen %50 eskolan 12 urte egin ondoren sartuko da lan munduan. d. Ikusten dugunez legea eta ordena azpimarratzen dira baina; aldi berean egitura zurrun batean oinarritzen direla ezkutatzen da. 91. Hori egitea badauka. Bestela esanda: a. Hori egin dezake. b. Hori ere badauka. c. Hori egina dago. d. Ez dauka ezer egiterik. 92. Zein da zuzena? a. Oso nekatutak etorri dira denak. b. Egunen batean libretzat izango dira. c. Guztiak egin zituzten etxerako lanak. d. Nekazaritzarako tresnak ez dira batere merkeak. 93. Ezin joango naiz etxetik, bazkaltzekotan gaude. Alegia: a. Oraintxe bukatu dugu bazkaria. b. Bazkaria bukatu zain gaude. c. Laster batean bazkalduko dugu. d. Gaur bazkaldu gabe geldituko gara.
95. Etxe ondoan hizketan aritu naiz, ……….. a. bizilagunarekin, duela gutxi aurkeztu zenidala. b. duela gutxi aurkeztu nauzun bizilagunarekin. c. orain dela gutxi aurkeztu zenidan bizilagunarekin. d. aurreko batean aurkeztu zenidan bizilagunekin. 96. Ingurumena zaintzeko ezinbestekoa da ekoizpena mugatzea. Bestela esanda: a. Ekoizpenari buruzko iritziei esker zainduko dugu ingurumena. b. Lan nekeza da ingurumena zaintzea. c. Ezin dira parekatu ekoizpena eta ingurumena. d. Ekoizpena mugatu ezean, ingurumena kaltetuko dugu. 97. Hurrengo hitzen bat tokiz kanpo dago. Zein? a. orkatza, ornoa, orkatila. b. kaskagorria, ilehoria, horaila. c. gerla, guda, gerratea. d. azienda, aberea, animalia. 98. ……………………. intxaurrak hamalau, gerturatu eta lau. Osatu esaera zaharra. a. Urrutirako b. Hurbileko c. Urrutiko d. Hurbildutako 99. Aurrekontuaren araberakoa izan zen ondorengo faktura. Bestela esanda: a. Faktura aurrekontua baino garestiagoa izan zen. b. Ez zen beharrezkoa izan aurrekontua. c. Faktura eta aurrekontua bat zetozen. d. Faktura aurrekontua eta gero aurkeztu zen. 100. Egia esan behar badut, Mirenek apeta handia du lanerako. Bestela esanda: a. Lanean hasi orduko gosetu egiten da. b. Oso langile fina da. c. Sekula ez du lanerako gogorik izaten. d. Lanerako bizi dela dirudi.
94. Zer egin zuen atzo Errealak? Aukeratu erantzun egokiena. a. Bi-lau egin zuen. b. Bi eta lau geratu ziren. c. Bina eta launa bukatu zuten partida. d. Bina-launa geratu ziren.
7
Liburuxka_01_08
1/4/04
10:25
Página 8
ERANTZUNAK 1. 2. 3. 4. 5. 6. 7. 8. 9. 10. 11. 12. 13. 14. 15. 16. 17. 18. 19. 20. 21. 22. 23. 24. 25.
c c a b b b c a b a b b a b c a a d a a c d d b c
8
26. 27. 28. 29. 30. 31. 32. 33. 34. 35. 36. 37. 38. 39. 40. 41. 42. 43. 44. 45. 46. 47. 48. 49. 50.
d a d c d c a c a c a d b d a c b b a c a a a b b
51. 52. 53. 54. 55. 56. 57. 58. 59. 60. 61. 62. 63. 64. 65. 66. 67. 68. 69. 70. 71. 72. 73. 74. 75.
a c c d b a a c b a b c a d d b a a a a b a d c d
76. 77. 78. 79. 80. 81. 82. 83. 84. 85. 86. 87. 88. 89. 90. 91. 92. 93. 94. 95. 96. 97. 98. 99. 100.
b c c b d a d b c a c d a b d a d c b c d a c c b