ATARIKO PROBA Hil honetan, EGA azterketa prestatzen ari direnei lagundu nahi izan diegu, gure SAREAN sailean eskainitako helbideez gain, ehun galdera hauek eskura jarriz. Ea gauza zaren erantzunak begiratu gabe galdera gehienei zuzen erantzuteko! Gogoan izan benetako azterketan 75 galderari erantzun behar zaiela zuzen proba hau gainditzeko.
1
GALDERAK 1.- Zer duzu hain haserre egoteko? a.- Lo hartu dut b.- Lotan nago c.- Lo egin dut d.- Bada, lo egin dudalako 2.- “Zeu zara taldeko jokalaririk onena” Ez zaude ados. Nola erantzun? a.- Baliteke b.- Baita zera ere c.- Alajainkoa! d.- Primeran! 3.- Ekintza bat burutzen lehena dena a.- Aitzindaria b.- Eratzailea c.- Jakituna d.- Sustatzailea 4.- “Hobe beharrez esan dizut” Zer adierazteko erabiliko zenuke esaldi hau? a.- Hobeto egin dezazun b.- Mesedegarri gerta dakizun c.- Txarrustez esan dizut d.- Nazka-nazka eginda esan dizut 5.- Zinera elkarrekin joatekoak al gara? a.- Bai, elkarrekin joaten gara b.- Bada, goaz! c.- Bai, gustura gainera d.- Bai, atzoko kontua da 6.- Denik eta mundurik okerrenean bizi gara! Zein dago soberan? a.- Etsita dago b.- Gogaituta dago c.- Penaturik dago d.- Gogortuta dago 7.- Jolas egin dezagun! a.- Detektibeetara b.- Abestera c.- Soka-saltoan d.- Futbolera 8.- Kafetxo bat hartzeko astia ...............ez dugu izan a.- baino b.- bakarrik c.- baina d.- banu
9.- Zuen herria ez dakit nolakoa izango den, baina .............................. Ez behintzat hain jendetsua. a.- ez da nirea bezain izango b.- ez da nirea adina izango c.- ez da nirea bezala izango d.- ez da nirea bezalakoa izango 10.- Datorren astean Bilbora joango gara, azken orduko gorabeherarik .................. a.- egon ezean b.- ez egotekotan c.- ez ezik d.- gabe 11.- Laguna gonbidatzeko garaian... a.- Joaten al gara hondartzara? b.- Joango al gara hondartzara? c.- Goaz bada hondartzara? d.- Hondartzara baldin bagoaz? 12.- Lanean bestetan ez dakiena(k) a.- Beste lanbide bat aurkitu nahi du b.- Itolarriak eraginda lana utzi du c.- Ez du batere lanik egiten d.- Beti lanean ari da 13.- Agindutakoa egiten duenerako, bost urte pasako dira! a.- Agindutakoa garaiz bukatu du b.- Agindutakoa ganoraz bukatu du c.- Agindutakoa nekez ikusiko dugu d.- Agindutakoa aurki ikusiko dugu 14.- Ez ezazu horrelakorik egin! a.- Agindua b.- Baieztapena c.- Iritzia d.- Aholkua 15.- Tartean okerrik ez bada, gai honi buruz berriz hitz egiteko aukera izango dugu. a.- Kargu hartzen ari da b.- Asmo txarrez ari da c.- Arrazoitzen ari da d.- Asmo onez ari da 16.- Okerreko bidea hartu eta ...................................... a.- Galdu egin ginen b.- Jai hartu genuen c.- Topo egin genuen d.- Esku hartu genuen 17.- Galdera zuzena: a.- Mesedez, esango al didazu non dagoen komuna? b.- Esaidazu, mesedez, komuna? c.- Esaten didazu non dagoen komuna? d.- Esango zenidan, arren, non dagoen komuna?
2
18.- Lotsatuta zaude. a.- A ze lotsa! b.- Lotsagabe halakoa! c.- Lotsaren lotsaz d.- Lotsagarri ahalena! 19.- Zerbait barregarria denean, a.- Ze barre izugarria! b.- Zer barreak! c.- Zein barregura! d.- Hau barregura! 20.- Hala ere, hala ere... garaiz etorri zara. a.- Eskerrak b.- Gutxienez c.- Dena den d.- Bestela 21.- Konforme zaude, ezta? Zertan ari zara, .............................., jardunean? a.- orduan b.- ostean c.- aldiz d.- haatik 22.- Ez dute batere ondo hartu hark egindako proposamena. a.- Zain daude b.- Ados daude c.- Primeran daude d.- Ez daude konforme 23.- Pasadizoan hartu egunkaria. a.- Bide batez hartu egunkaria b.- Pasealekuan hartu egunkaria c.- Igarobidean hartu egunkaria d.- Pasabidean hartu egunkaria 24.- Beste erremediorik ez badago, joango naiz erosketak egitera. a.- Gogo onez joango da b.- Gogoz kontra joango da c.- Gogotsu joango da d.- Gogoan hartu ondoren joango da 25.- Alexek azterketa guztiak gainditu ditu. a.- Bejondeiola! b.- Bai horixe! c.- Ez horregatik! d.- Hau zoritxarra! 26.- Honez gero iritsiko ziren, garaiz irten dira eta. a.- Iristekotan izango dira b.- Iritsi bezain laster, irten egin dira c.- Seguruenik iritsiko ziren d.- Iritsi eta berehala irten dira
27.- Datorren larunbatean, ........................., hasiko da ehiza garaia. a.- hilak zortzi b.- hilaren zortzi c.- hila zortzi d.- hilak zortzik 28.- Lau urtean behin biltzen dira senitartekoak. Zertaz ari gara? a.- Iraupenaz b.- Maiztasunaz c.- Kopuruaz d.- Harremanez 29.- Maite gaituzten seinale da egin diguten harrera beroa. a.- Maite-seinaleak egin dizkigute b.- Maite gaituzten ikusteko egin digute halako harrera beroa c.- Maite gaituztelako egin digute halako harrera d.- Maite ote gaituzten ikusi behar orain 30.a.- Berriro elkar ikusiko dugun esperantza ez dut galduko b.- Berriro elkar ikusiko dugunaren esperantza ez dut galduko c.- Berriro elkar ikusiko dugularen esperantza ez dut galduko d.- Berriro elkar ikusiko omen dugun esperantza ez dut galduko 31.a.- Ameriketara joan zen, han hobeto biziko ze– neko ustean b.- Ameriketara joan zen, han hobeto biziko zela– ko ustean c.- Ameriketara joan zen, han hobeto biziko zela– rik ustean d.- Ameriketara joan zen, han hobeto biziko zela– ren ustean 32.- Aukeratu batuaz zuzena dena. a.- Bai, zuk badinostazu baleike hori holan izatea b.- Bai, zuk badiostazu baliteke hori holan izatea c.- Bai, zuk badiostazu baliteke hori horrela izatea d.- Bai, zuk badiostazu baleike hori hola izatea 33.- Zer adierazteko erabiliko zenuke esaldi hau: “Han ere txakurrak hanka-hutsik” a.- Nahi eta nahi ez txakurrek hanka-hutsik joan behar dute b.- Gu txakurrak bezain gaizki bizi gara c.- Inora joanda ere, arazo berberekin topo egiten dugu d.- Txakurrak arazo baino ez dira
3
34.- Nola esan duzu? Errepika ezazu, ..........................., kontu hori. a.- behinik behin b.- behingoz c.- berriz d.- behin ere ez 35.- Dirurik gabe, ..................... joango gara bidaia horretara. a.- neke b.- nekez c.- nekaturik d.- nekatuta 36.- Noiz ................. ditugu fruta-arbolak? a.- mugituko b.- barreiatu c.- aldatuko d.- galduko 37.- Ezin lorik hartu. ....................., oso urduri bainago. a.- Aitzitik b.- Gainerakoan c.- Izan ere d.- Hala ere 38.- Etxe berria behar dugu a.- Zaharra berritzeagatik ez dugu ezer konpon– duko b.- Zaharra berritzearren ez dugu ezer konpon– duko c.- Zaharra berritzen ez dugu ezer konponduko d.- Zaharra berritu arren ez dugu ezer konpon– duko 39.- Emakume baten gurasoen semea zer da emakume honekiko? a.- neba b.- iloba c.- semea d.- arreba 40.- Auto hau hondatuta dago, ez dabil. a.- Bai dabil, kirten hori! b.- Bai, ibiltzen dela c.- Bai, badabil d.- Baldin badabil, hobeto 41.- Atzekoz aurrera jantzi duzu jertsea a.- Goitik behera jantzi duzu b.- Hankaz gora jantzi duzu c.- Aurreko aldea atzean eta atzeko aldea aurre– an jantzi duzu d.- Ahoz behera jantzi duzu
42.- Zein da zuzena? a.- Zer egingo lukete zure gurasoek etxetik alde egingo bazenuke? b.- Zer egingo lukete zure gurasoek etxetik alde egingo bazenu? c.- Zer egingo lueke zure gurasoek etxetik alde egingo bazenuke? d.- Zer egingo lueke zure gurasoek etxetik alde egingo bazenuteke? 43.- Gure auzoan ...................., zurean .................... izaten dira honelako sesioak. a.- ez ezik / ere b.- ezik / bai c.- batzuetan / ere bai d.- ezean / ere 44.- Esana aditu! Bestela, ............................ emango dizut. a.- Dirua b.- Goxoki bat c.- Belarrondoko bat d.- Bazkaria 45.- ...................... etorri naiz zu ikustera. Baina, dirudienez, alferrik! a.- Propio b.- Sikiera c.- Azken finean d.- Bide batez 46.- Zerbait askotan esan duzula adierazteko: a.- Makina bat aldiz b.- Zenbait aldiz c.- Noiznahi d.- Tarteka 47.- Txoriburuaren plantak egiten ditu maiz. a.- Txoriburuak maiz egiten ditu b.- Txoriburuarena egiten du maiz c.- Txoriburuak gustuko ditu d.- Txoriburuaren arrastoen bila dabil 48.- EAE. Zer esan nahi du? a.- Euskal Herriko Atlas Etnografikoa b.- Europako Abesbatzen Elkartea c.- Euskal Herrian Euskaraz d.- Euskadiko Autonomi Erkidegoa 49.- -Zer moduz ibili zarete Parisen? -Hainbestean! a.- Primeran ibili dira b.- Erdipurdi ibili dira, ez ongi eta ez gaizki c.- Hainbeste jende dago Parisen, ezen ez itzul– tzeko asmoarekin etorri dira d.- Kalez kale asko ibili dira 50.- Gaiztakeriarik ......................... ez egin. a.- behingoz b.- behinik behin c.- berehalakoan d.- bestela
4
51.a.- Axular XVII. mendeko idazlea da. b.- Axular XVII-mendeko idazlea da. c.- Axular XVII mendeko idazlea da. d.- Axular XVII-mendeko idazlea da 52.- Ezin al haiz azkarrago ibili auto kaskar horrekin? Barraskiloa ematen duk! a.- Alajaina! b.- To bostekoa! c.- Joan hadi pikutara! d.- Ez da ezer asko! 53.- Lan bila zabiltza eta zure aurkezpen-eskutitzaren bukaera prestatzen ari zara: a.- Motel ongi ibili! b.- Bihar arte eta muxu bat c.- Eta besterik ez, adiskide maitea. d.- Zuen berri aurki izango dudalakoan, izan ongi. 54.- Zure lagun bati eskutitza idatzi behar diozu. Nola hasiko zenuke? a.- Kaixo adiskide: b.- Ene maitea! c.- Zuzendari jaun hori! d.- Lagunok/ak: 55.- Etxera joan aurretik tabernara joan zen. a.- Tabernara joan baino aurretik etxera joan zen b.- Lehenengo tabernara joan zen eta gero han– dik etxera c.- Etxera joaten zen, baina lehenago tabernara d.- Etxera zihoan, baino lehen tabernara joan zen 56.- Ez dugu ikusi zaharra. a.- Zaharra ikusi gabe geratu da b.- Duela gutxi ikusi dugu c.- Zaharrok gutxi ikusten dugu d.- Zahartu arte ez dugu ikusiko 57.- Istripua duela egun batzuk gertatu zen. a.- Beste egunean b.- Lehengo egunean c.- Egunen batean d.- Lehenengo egunean 58.- Bertsolariak etorri handiko gizaseme eta emakumeak izan ohi dira. a.- Joan-etorri ugari egiten dituzte b.- Hitz egiteko trebetasun handikoak dira c.- Bertsolariak handiustekoak dira d.- Bertsolariei bertsoak handik eta hemendik etortzen zaizkie 59.- Sekula ez bezala, atzo gin-tonic bat hartu nuen. a.- Inoiz ez bezala b.- Inon ez bezala c.- Inori ez bezala d.- Inork ez bezala
60.- Josu ez beste gainontzeko guztiak ageri dira argazki honetan. a.- Josu izan ezik b.- Josu ere bai c.- Josurekin batera d.- Josuri esker 61.- Atzo posta elektronikoa bidali nizun. a.- Noiz erantzuten didazu? b.- Noiz ematen didazu erantzuna? c.- Noiz erantzungo didazu? d.- Noiz emango didazu erantzunik? 62.- Uste dut garaiz iritsiko naizela, .................... jakin ez zaizula gehiegi axola. a.- non eta b.- nahiz eta c.- baldin eta d.- zeren eta 63.- Hauetatik zein ez da gizasemea? a.- Osaba b.- Suhia c.- Erraina d.- Lehengusua 64.- Otorduetako bigarren platerari nola esaten zaio? a.- Haragia b.- Eltzekoa c.- Barazkia d.- Jakia 65.- Zoritxarrez .............................. konfiantza erabat galdu dut. a.- zuregana b.- zureganako c.- zurenganako d.- zuri buruzko 66.- Goseak nengoen eta goseak, era berean, nire inguruko guztiak a.- Goseak nengoen eta goseak ere bai nire in– guruko guztiak b.- Goseak nengoen eta goseak hala beharrez nire inguruko guztiak c.- Goseak nengoen eta goseak derrigorrez nire inguruko guztiak d.- Goseak nengoen eta goseak ezin bestean nire inguruko guztiak
5
67.- Garai batean euskaldunek eguzkia ........................ zuten. a.- sinisten b.- bedeinkatzen c.- gurtzen d.- igurzten 68.- Gizon-emakumeok hiria alde batera utzi eta ............................... itzuli beharko genuke. a.- izadiarengana b.- izadiagana c.- izadira d.- izadiara 69.- Hortxe zegok koska! a.- Hara non datorren! b.- Horixe da arazoaren muina! c.- Eureka! d.- Hau mina hartu dudana zorioneko koska honekin! 70.- Zein ez da ugaztuna? a.- Betizua b.- Izokina c.- Txerria d.- Balea 71.- Hauetako zein da ur gezatakoa? a.- Marrazoa b.- Katuarraina c.- Izurdea d.- Amuarraina 72.- Jakin izatera, ez nintzatekeen azalduko. a.- Jakin izan banu, ez nintzatekeen azalduko b.- Jakingo banu, ez nintzatekeen azalduko c.- Jakingo banuke, ez nintzatekeen azalduko d.- Jakin banuen, ez nintzateke azalduko 73.- Eskuak poltsikoan sartuta zeuzkan. Eta bidetik zetorren. a.- Bidetik zetorren eskuekin poltsikoan sartuta b.- Bidetik zetorren eskuak poltsikoan sartuta c.- Eskuekin poltsikoan sartuta bidetik zetorren d.- Bidetik zetorren eskuez poltsikoan sartuta 74.- Gustura hartuko nuke ........................................ a.- ur baso bat b.- baso bat ur c.- pixka bat ur d.- ura apur bat
75.- Urrutira joan zen lan bila, han aberastu eta hemen etxe eder bat jasotzeko asmoz. Baina ustekabe galanta hartu zuen. Hemen bizimodua garestitu eta ............................................ a.- ametsak egia bihurtu zituen b.- ametsak egia bihurtzeko lain ez zuen izan c.- ez zuen pentsatzen zuen adina diru irabazi d.- itzultzeko ametsa ezin izan zuen bete 76.- Esan duzuna ez zait oso egokia iruditzen. a.- Bai, niretzat ere txarto dago b.- Izan ere, niretzako gaizki dago ere c.- Nire ustez ere gaizki dagoela d.- Bai, nire ustez ere txarto dago 77. Dirua .................................., bitxiak ere eraman zituzten lapurrek. a. ezik b. besterik c. ez ezik d. gain 78. Ordena itzazu animalia hauek, txikienetik handienera: a. eulia, sagua, erbinudea, oreina, elefantea b. sagua, eulia, erbinudea, elefantea, oreina c. eulia, sagua, oreina, erbinudea, elefantea d. eulia, sagua, oreina, elefantea, erbinudea 79. Mina hartu zuenean, saihetsa ................................ zitzaion. a. puztu b. handitu c. zapuztu d. hondatu 80. Aizu, Mikel! Partxisean arituko gara? a. Irabazten zaitudala! b. Ea irabazten nauzula! c. Ezetz irabazi! d. Ez didazula irabazten! 81. Dortoka arrautzak ................................... ari da. a. botatzen b. ipintzen c. erruten d. jartzen 82. Zein da zuzena? a. 2002.eko apirilaren 23 b. 2002garren apirilaren 23 c. 2002ko apirilak 23 d. 2002, apirilak 23an 83. Hilero argitaratzen den aldizkariari .......................... esaten zaio. a. hilekoa b. hilekaria c. hilabetekaria d. hilabetekoa
6
84. Euskaltzainek diotenaren .................................. beste molde hau hobesten da. a. lain b. moduan c. arabera d. bezala 85. Bi haurrak ................................ oso hurbil zeudenez, biei eman behar izan nien gozokia. a. elkarrekin b. elkarrengandik c. elkar d. elkarren 86. Senarra utzi eta .............................. joan zen. a. mojatzat b. moja c. moja bezala d. moja moduan 87. Telefonoz hots egin eta Joseba zegoen galdetu nuen: a. Joseba dago? b. Hor al da Joseba? c. Joseba hortik al dabil? d. Ba al dago Joseba? 88. Etorriko al zara Kepa Junkeraren kontzertura? a. Noski baietz! b. Jakina baietz! c. Joango ez naiz, bada! d. Noski joango naizela! 89. Noiz etorriko da irakaslea? a. Edonork daki! b. Auskalo nork daki! c. Batek daki! d. Baten batek daki! 90. Burtsaren beherakadaren .................... ikaragarriak izan ziren. a. ondorioak b. beherapenak c. irabazpenak d. emaitzak 91. Atzo maite................... gaur egun gorrotatzen zaitu. a. zintuena b. zizunak c. zintuenak d. zizuna 92. Uste dut EGA lortzea pozgarria izango .................... a. zela b. litzatekeela c. liratekeela d. litzakeela
93. Jaungoikoak ura .............................. bihurtu zuen. a. ardotan b. ardoan c. ardoz d. ardo 94. Eskerrik asko a. Ez da ezergatik b. Ez horregatik c. Ezergatik d. Ezer ez da 95. Zer moduz sendia? a. Tiratzen b. Gutxi gorabehera c. Hainbestean d. Hola edo hala 96. Dena kendu zioten eta ez zuen ............................. a. nora joan b. inora joanik c. nora joaterik d. inora joaterik 97. Bartzelonak gol bakarra sartu zuen, Athletic-ek, ................................., bi. a. ostera b. gutxienez c. bitartean d. behinik behin 98. Zeu ere bizkaitarra zara, ala? a. Bai, ni baita ere b. Bai, neu ere c. Bai, ni ere bai d. Bai, neu ere bai 99. Josune gaixotzen bada ........................... izango da arduraduna. a. ordezkoa b. sustitutoa c. ondorengoa d. ondorena 100. Enbor horren ............................ ikaragarria da. a. loditasuna b. lodiera c. lodikortasuna d. lodikorra
7
ERANTZUNAK 1. 2. 3. 4. 5. 6. 7. 8. 9. 10. 11. 12. 13. 14. 15. 16. 17. 18. 19. 20. 21. 22. 23. 24. 25.
a a a b c d c a d a b d c a d a a a d a a d a b a
8
26. 27. 28. 29. 30. 31. 32. 33. 34. 35. 36. 37. 38. 39. 40. 41. 42. 43. 44. 45. 46. 47. 48. 49. 50.
c a b c a b c c c b c c d a c c b a c a a b d b b
51. 52. 53. 54. 55. 56. 57. 58. 59. 60. 61. 62. 63. 64. 65. 66. 67. 68. 69. 70. 71. 72. 73. 74. 75.
a c d a b b b b a a c b c d b a c c b b d a b b b
76. 77. 78. 79. 80. 81. 82. 83. 84. 85. 86. 87. 88. 89. 90. 91. 92. 93. 94. 95. 96. 97. 98. 99. 100.
d c a b c c c c c b b b c c a c b d b c a a d a b