NOLA ERABILI AITZAKIA AITZAKIA : · Badira, izan ere, hainbat erlijioso, nagusiek agintzen dietena baino gauza hobeak ikusten dituzten aitzakiaz, atzera begiratu eta borondate propioaren okara itzultzen direnak. · Batzuk haurrekin bat egiten dutelako aitzakian, beren haurtzaroa luzatzera jostatuko dira, beste behin, gaztaroan nola sartu asmatu ezinik. · Honek ere aspaldi utzi zuen herria ikasi behar zuelako aitzakian. · Bere arazoak eta buruhausteak beste konpromiso dagoen aitzakian estali nahian zebilen.
· ALBISTE: ALBISTE: · Iurretako estudiotik, Africa Baeta Gazan zen berriemaile bereziari bide ematen: "Israeldarrei ileak laztu dizkien albistea", esan zuen Baetak, eta Madariagak baietz, errepikatu egin zituen bestearen hitzak. · Juan San Martin-en heriotzaren albistea Berria-n: "Euskararen maitale bat hil da". Asteazkenean, Gasteizko Gasteizko Arte Ederretako Ederretako museoak museoak bilduma bilduma berritu berritu duelako duelako albistea · Asteazkenean, irakurtzen: "Bitxikerien artean, museoak erosi duen azken koadroa Javier Zigaren Abuelos fumando (Agureak, (Agureak, erretzen) erretzen) izan da". da".
· BERRI:
· Orain dela 2.000 urte baino lehenagotik izan dira jendea txingar gorien gainean ibili delako berri fidagarriak. · Britainiarrek oraingo bidaia oztopatu egin gura izan dutelako berria iritsi zaie. · Faraoiaren etxeraino iritsi zen Josek negar egin zuelako berria. · Goiz batez, azaro bukaera aldera, morroiak esnatu eta gau hartan sir John Rowell hil zutelako berria eman zidan.
· ESPERANTZA: · Nahiago nuke zuk ere entzun nahi bazenitu, menturaz zure izpiritu hertsi hori zabalduko delako esperantzan. · Gizonentzako pilularen inguruko berriek poztu egiten gaituzte, beste metodo bat izango dugulako esperantza sortzen baitute. · Elkar han bertan despedituko zutelako esperantza nuen, eta bakoitzak bere aldetik hartuko zuela auto bana.
ITXAROPEN: · dena ondo bukatuko delako itxaropenean igarotzen dut denbora. · «Segurtasun Kontseiluak geure hitza aintzat hartuko duelako itxaropena gorde nahi dugu».
KEZKA: · Euskal Herriari dagokionez aldaketarik susmatzen ez delako kezka agertu zien parlamentarioei.
·
KONFIANTZA: · Beteko direlako konfiantza edota ekoiztutakoa erosiko delakoa). SEINALE: · Klimatologiak hobeki funtzionatu duen seinale. · Oraingoz ez dut inolako maitasunik sentitzen, egia da, baina gaur gauean zerbait agertzen baldin bazait, eraikuntza ikusezin horretara nire harriak geldiro ekarriz joan naizen seinale. a miltzeko zorian zegoelako · Beste elur-mendi bat bisutsa sortzen hasi zen, amiltzeko seinale. (Bernardo Atxaga) · Nire lana ontzat eman duen seinale. (Andu Lertxundi)
· SUSMO: · Horrek are tinkoago baieztatu zidan eginbehar hura hutsaren hurrengoa izango zelako susmoa. · Ez dakit, baliteke oker ibiltzea, baina hortik joko duen susmoa daukat. susmoa daukat. · Behin denak errepasaturik, beste urrats baten atarian geundelako susmoa hartuko genuen.
· USTE:
· Nire ibilbidean, esate baterako, “etorriko den ustea” tankerako esapideak sarri zuzendu dizkidate, eta etorriko delako ustea jarri. ustea jarri. · Nahi edo desiratzen dena gertatuko delako edo lortuko delako ustea. ustea Mendebaldean oso · Musulmanak «sortzez terroristak» diren ustea Mendebaldean zabaldua dagoela. ustea zabala da · Prezioak inflazioak dioena baino gehiago igo diren ustea zabala europar askoren artean. · ZURRUMURRU: zurrumurrua dabil. · “The Clash” itzuliko delako zurrumurrua dabil. · Kremailera-trena jarri nahi dutelako zurrumurrua ere zurrumurrua ere zabaldu da udalerrian. · Cepsa (-%1,15) bezala, burtsatik aterako duten zurrumurrua dabil. zurrumurrua dabil. · Zertan oinarritzen da bere kideek hil duten zurrumurrua?