AHALERA- Euskal Gramatika Lantzen liburutik hartuaSarrerako oharrak - Ahalera egiteko aditz-forma bereziez gain, ahal, ezin eta nominalizazioa erabil litezke. - Ahalera erreal (naiteke) eta hipotetikoaren (ninteke) arteko aldea ez da gaztelaniaz bezalakoa; hau da, naitekeren ordez ninteke erabiltzeko joera oso nabarmena da, batik bat galderetan eta oso ziurrak ez diren ekintzetan. Ikus al zenezake gure etxea hor goitik? Joan liteke, baina ez du inongo asmorik. - Nominalizazioa erabiltzean kontutan hartu: izan eta egon aditzekin inpertsonala egiten dela, eta ukan eta eduki aditzekin pertsonala: Badaukat joaterik, ez dago hori egiterik ... - Nominalizazioan -TzERIK nahiz -TzEA, biak erabil litezke. - Ahalerarekin aditz-erroa erabili ohi da (ikus, har, egon), baina partizipioa erabiltzea ere zuzena da (ikusi, hartu...) - Ahal eta ezin erabiltzean, ordea, partizipioa erabiltzen da (ikusi, hartu, egon).
Baliokidetasun-taula AHALERA
AHAL
NOMINALlZAZIOA
GAZTELANIA
naiteke
joan(ten) ahal naiz *
badut joaterik (tea)
puedo ir
joan ahal izaten naiz
izaten dut joaterik(tea)
suelo poder ir
joan ahal izango naiz
Izango dut joaterik(tea)
podré ir
joan ahal izan naiz
izan dut joaterik(tea)
he podido ir ( y he ido)
nintekeen
he podido ir (pero no he ido) joan ahal (izango) banintz (izango) banu joaterik(tea) joan ahal (izango) nintzateke
Izango nuke joaterik(tea) podría ir (baldintzaren ondorioa)
ninteke nintekeen
si pudiera ir
podría ir joan(ten) ahal nintzen
banuen joaterik(tea)
podía ir
joan ahal izaten nintzen
izaten nuen joaterik(tea)
solía poder ir
joan ahal izango nintzen
izango nuen joaterik(tea)
habría podido ir
joan ahal izan nintzen
izan nuen joaterik(tea)
pude ir(y fuí)
nintekeen
pude haber ido, (pero no fui) joan ahal izan banintz
izan banu joaterik(tea)
si hubiera podido ir
joan ahal izango nintzatekeen
izango nukeen joaterik(tea)
habría podido iri (baldintza ondorioa)
- Ahal dagoen tokian ezin sar liteke eta horrela ezezkoak lortu. - Ezin naiz joan, ezin naiteke joan, ez naiteke joan, ez dut joaterik, guztiak egokiak dira. - Baldintza-ondorioa moduko esaldietan ez erabili ahalera, hobe da ahal eta ezin erabiltzea: Aberatsa banintz, opari bana egin ahal izango nizueke (opari bana egin niezazueke*].