9.GAIA. Estatu frankistaren sorrera (1939-1959) 1.- Aldeko inguruabarrak inguruabarrak
1.1. 1.2.
Erregimenaren aldeko inguruabarrak Frankismoaren oinarriak
2.-Frankismoaren 2.-Frankismoaren bilakaera 2.1.Erregimen frankistaren hasierako urteak 2.2.Erregimenaren sendotzea eta bakantzearen amaiera 3.-Erregimenaren oposizioa 3.1.Oposizioaren 3.1.Oposizioaren bilakaera
Sarrera.
1936Ko urriaz geroztik, Errepublikaren aurkako altxatuek eraikitzen hasitako diktaduraerregimena finkatzea ekarri zuen berekin Gerra Zibilaren bukaerak. Francok Espainian ezarritako erregimenak haren heriotzaraino iraun zuen (1975). Ia berrogei urteko ibilbidean, frankismoak beti eutsi zion diktadura gogorra izateari eta aurkariak krudelki zapaltzea izan zuen ezaugarri, erakundeak bilakatuz joan baziren ere eta abagune desberdinetara egokitu baziren ere. Onartua dago frankismoak bi garai handi izan zituela. Lehenak, gutxi gorabehera, 1959ra arte iraun zuen, eta faxismoam oinarritutako Estatu totalitario bat ezarri nahi izatea izan zuen ezaugarri, bai eta herrialdea autarkia ekonomikoaz hornitzea ere. Bigarren Mundu Gerran Francok potentzia faxistei lagundu la gundu izanaren ondorioz, ond orioz, gerra amaieran erregimena erre gimena bakarturik gelditu ge lditu zen nazioartean, potentzia irabazleek proposaturik. Frankismoaren bigarrren aldia 1950eko hamarkadan ernamuindu zen. Izan ere, politika ekonomikoak porrot eginik eta nazioartearen aitortzaren beharrak eraginik, erregimenak ekonomia liberalizatzeari ekin zion, eta aldi berean, ezaugarri faxistarik nabarienak arintzeari ere bai. Aldaketa horren emaitza ekonomia-hazkunde handiko eta gizartea modernizatzeko garaia izan zen, 1960ko hamarkada osoan garatutakoa.
1.
ALDEKO INGURUABARRAK ETA FRANKISMOAREN OINARRIAK
1.1.Erregimenaren 1.1.Erregimenaren aldeko inguruabarrak
Gerra zibileko armada jazarleak tropen botere guztia buru bakarraren esku uztea deliberatu zuen. Hala, gerrarako estrategia eta ondorengo gobernua bermatu ahal izango zituen. Ondorengoak izan ziren diktadura militarra finkatzeko aldekoak izan ziren inguruabarrak. a) Inguruabar militarrak Francok ospe handia zuen militar eta estratega gisa. Errepublika garaian egindako lan militarrari esker, eta, batik bat, Afrikako armadako buru zegoela lortutako arrakastei esker. inguruabarrak b)Nazioarteko inguruabarrak
Francok primeran jakin izan zuen nola negoziatu eta iritsi adostasunera Italiako eta Alemaniako gobernuekin, materiala eta armak lortzeko. Hala, berak irabazi zuen gerra. Gainera, Europako potentzien neutraltasunak ere asko lagundu zion horretan; esate baterako, Frantziarenak eta Britainia Handiarenak. c)Barne inguruabarrak Bere ibilbide militarrean ez zuen inolako trabarik aurkitu; ez zuten bere irudia itzali edo estali, ez ospe handiena izan zuten jeneralek -Sanjurjo eta Mola, adibidez, gerraren hasieran ``hil zirenak´´-, ezta altxatu ziren beste militar batzuk ere, izan ere, ``nazionalen´´ artean ia ez zuen aurkaritzarik izan. d)Erlijio inguruabarrak Eliza hierarkiak eta apaizteria guztiak hasieratik egin zuten armada jazarlearen alde, salbuespen batzuk izan ezik. Iragarki edo propaganda lan itzela egin zute: altxamendua justifikatzeko teoriak osatu zituzten, eta gerra militarra Gurutzada Santu gisa aurkeztu zuten. Hierarkia katolikoak goi karguak eskuratu zituen Estatuko erakundeetan, eta trukean, hezkuntza kontrolatu zuen: katolizismoaren eta erregimenaren alde gidatu eta manipulatu zuen. Printzipio katolikoak izendatu zituzten herrialdeko bizitzako zutarri funtsezko, eta nazionalkatolizismoa izan zen frankismoaren oinarrizko elementuetako bat. Horren arabera, Eliza eta Estatua elkarri loturik zeuden; izan ere, balio kristauak defendatzea Espainiaren muin historikoko zati zen.
1.2. Frankismoaren oinarriak
Frankismoaren oinarriak hiru ikuspegitik bereiz daitezke: ideologikotik, politikotik eta sozialetik.
a) Oinarri ideologikoak
Frankismoak ez zuen printzipio egonkor eta ongi egituraturik izan; hori baino gehiago, beste iturri ideologiko batzuetatik zetozen ideia sortak laburtu zituen. Esate baterako, Falangearenak, Elizarenak eta Karlismoarenak, eta baita kanpo erreferentziakoak ere, Francok hartuak eta berriz interpretatuak, Erreferentzia horien artean, faxismoa dugu, eta hori oinarri hartuta asmatu zuen Francok titulu pertsonal bat: caudillo edo buruzagi -Italian eta Alemanian Duce edo Führer, hurrenez hurren-.
Era berean, alderdi bakarrean, indar politiko guztiak batzeak ere izan zuen eraginik (FETJONS), eta baita antikomunismoak ere, katolizismoaren kontra agertu zen ideologia eta mugimendua. Katolizismoa aipatutako mugimendu horren oinarri ideologikoetako elementu bat zen; izan ere, erlijio katolikoa zen Estatuko ofiziala. b) Oinarri politikoa
Francok erregimen politiko diktatoriala ezarri zuen; izan ere, bere gain hartu zituen botere politiko gorena eta estatuko eta gobernuko buruzagitzak. Erreinuko Oinarrizko Legeak ezartzean, erregimen hori instituzionalizatu egin zen. Lege horiek 1938 eta 1967. urteen artean egin ziren, Konstituzio gisa. Hain zuzen, 1947. urtean, Espainia erreinu izendatu zuten, nahiz eta tronua hutsik egon; izan ere, Francok bizi bitarteko hartu zuen bere gain estatuko buruzagitza. Sortutako estatuan, autonomia mota oro desagerrarazi zuten, unitate linguistikoa inposatu zuten, eta administrazio bakarra finkatu. Hala, estatu zentralista eta konfesionala osatu zuten. Bertan, tradizionala eta eskualdekoa sustatzen zuten, Espainiako iragan inperialean berebiziko arreta jarriz lehena, eta eskualdeetako eta herrietako gauza bereziak azpimarratuz bigarrena, baina betiere Espainiako unitatearen b arnean txertatuz. Gizarte politikari dagokionez, 1938an, Francok Lan Forua agindu zuen dekretuz. Horren arabera antolatzen zituzten lan harremanak, eta horren arabera finkatzen zituzten erregimenak agintzen zituen helburu ekonomikoak eta sozialak. Sindikatuak desegin zituzten, eta horien ordez sindikatu ofizial bakarra eta nahitaezkoa sortu zuten: enpresa jarduera guztiak ordezkatzen zituzten enpresaburuek, teknikariek eta langileek osatua. Erakunde sindikal horrek ez zuen erabakiak hartzeko gaitasunik, eta, modu horretan, Estatuko beste tresna bat baino ez zen. (Nazionalsindikalismoa). Gobernu frankista osatu zuten gobernu sektoreak falangistak, militarrak, katolikoak eta monarkikoak izan ziren.
c)
Oinarri soziala
Frankismoak estu kolpearen aldeko hainbat gizarte talderen laguntza jaso zuen: militarrena, apaizteriarena, hedapen handien eta ertainen jabeena, enpresa mundukoena, penintsula erdiko nekazariena eta hiriko erdi mailako klasekoena. Erreinuko Oinarrizko Legeak: Lanaren Forua (1938); Gortegintzarako Legea (1942); Espainiarren Forua (1945); Erreferendum Nazionalaren Legea (1945); Estatuaren Buruzagitzaren Ondorengotzari buruzko Legea (1947); Mugimendu Nazionalaren Printzipioei buruzko Legea (1958); Estatuaren Lege Organikoa (1967). ,
2. FRANKISMOAREN BILAKAERA Gerra zibila amaitu ondoren, diktadura militarreko ia berrogei urteko epealdi luzea etorri zen. Erregimenak luze iraun zuen, hainbat ezaugarri esker: frankismoaren barne aldaketa eta berrikusteak, egokitzapen gaitasun handia, erabateko kontrola eta zapalkuntza orokortua. Frankismoaren bilakaeran hainbat alde bereiz daitezke.
2.1.
Erregimen frankistaren hasierako urteak.
Erregimena ezarri zenetik auureko lehen urteek osatuko lukete lehenengo aldia, gutxi
gorabehera, 1939tik 1950ra. Garai horrek hainbat faktore sorta bildu zituen: birrindutako herrialdea eraberritu behar zuten, sistema politiko berria egonkortu behar zuten, eta nazioarteko gertakerien eta gatazken araberako kanpo politika egin behar zuten.
a)Nazioarteko politika: bakantzea
1939ko irailean hasi zen II.Mundu Gerran Espainiak erakutsi zuen jarrerak argi eta garbi utzi zuen erregimen frankistaren ahultasuna. Hasiera batean, Espainiak neutral azaldu zuen bere burua, batik bat, bere egoera ekonomiko latzagatik; haatik, Espainiaren jarrera batetik bestera ibili zen, une bakoitzean gatazkaka izaten zituen gidalerroen arabera. Gerra Ardatzaren aldekoa atera zenean, 1940 erdialdean, Francok elkarrizketak izan zituen alemaniarrekin eta italiarrekin, baina ez ziren adostasunera iritsi. Azkenean, Frantziarekin eta Britania Handiarekin zituen merkataritza interesek pisu handiagoa izan zuten. 1941Ean, tropa alemaniarrek Sobiet Batasuna inbadit u ondoren, Espainiak parte-hartzea deliberatu zuen, eta tropak -Dibisio Urdina ezaguna-, bidali zituen Leningradoko fronte errusiarrera: komunismoqren kontra eta alemaniarren alde borrokatzera. Geroago, mundu gatazkak norabidea aldatu zuenez -aliatuek lehen garaipenak lortu baitzituzten- eta Estatu Batuak gerran parte hartzeko sartu zirenez, espainiak beligerantziarik ezaren jarrera hartu zuen berriro, eta Ardatzeko potentziei laguntzeari utzi zion. 1943. urtean, Mussolinik Italian behea jo zuenean, eta AEBek blokeo ekonomikoaren m ehatxua egin zutenean, Espainiak neutraltasun hitzarmena sinatu zuen, eta aliatuen alde agertu zen. Mundu gatazka amaitu zenean, Nazioarteko erkidegoak zalantza izan zuen Espainiaren jarrera gorabeheratsuak zirela medio, eta erregimen faxistekin zuen lotura zela tarteko, nazioarteko bakantzea agindu zion. Gerraosteko nazioarteko balizko adostasuna ahula zela begien bistan geratu zen, 1947ko gerra hotza hasi zenean. Une horretan, nazioarteko erkidegoaren presioak amore eman zuen, eta frankismoa mendebaldeko blokeari hurbildu zitzaion lehenengo aldiz, antikomunismo erbakigarriari esker.
b) Barne politika: AUTARKIA urteak
Erregimen finkatu zeneko hasierako uurte horietan, frankismoak estatu politika diktatorala eta autarkia izaerako ekonomia politika ezarri zuen. Horretarako, ahalik eta gehien murriztu zituen kanpo harremanak, eta autohornikuntza ekonomiari bide eman zion. Erregimen frankistak urte horietan praktikatu zuen estatu politika antidemokratikoa izan zen: izan ere, adirazpen askatasun oro ukatu zuen, eta, besteak beste, ez zuen ezta konsituziorik ere. Ezpimarratzekoa da aldi honen hasieran, falangisten eragina nabaria izan zela politikaren arloan. Haatik, eragin eta egoera hori aldatuz joan ziren pixkanaka-pixkanaka, militarrek, katolikoek eta monarkikoek susmo txarra hartu baitzioten. Urte horietan, Farncok hainbat lege xedatu zituen: Gorteen Legea (1942), Espainiarren Forua (1945), erreferendum Nazionalaren Legea (1945) eta Estatuaren Buruzagitzaren Ondorengotzari buruzko legea (1947). Itxuraz, irekitasunaren aldeko hobetzea eta kanpo bakantzea arintzea besterik ez zutela bilatzen. Frankismoaren hasierako urteetan ekonomia politikak bi ezaugarri nagusi izan zituen: batetik, estatuak sektore eta rpozesu ekonomiko guztietan hartzen zuen esku, eta, bestetik, AUTARKIA izan zen nagusi. Ekoizpen guztia kontrolatzen zuten, produktu guztien banaketa, prezioa eta salmenta, baita lehen mailako premiakoak zirenenak ere; elikagaiena eta arropena, alegia, 1941ean, INI sortu zute: Industria Institutu Nazionala. Hainbat helburu zituen: enpresa espainiarrak indartzea eta sustatzea, buruaskitasun ekonomikoa lortzea, eta, kanpo harremanak eta trukeak ahalik eta gehien saihestea. Ekonomia politika horren ondorioak, baina, ez ziren uste bezalakoak izan: izan ere, lehengai gabezia zegoenez, ekoizpenak ez zuen laguntza
handirik jaso. Era berean, prezioen kontrolak eta errazionamenduen liburuxkek merkatu beltza sortzea ekarri zuten -estraperlo izenez ezaguna-. Eta kanpoko produktuei muga zergak jarri zizkietenez, ekonomia garatu eta hedatu egin zen.
2.2.
Erregimenaren sendotzea eta bakantzearen amaiera
a) Nazioarteko testuingurua
Bigarren aldia 50eko hamarkadan barrena hedatu zen, eta garai horretan egonkortu zen erregimen frankista. Nazioartean, gerra hotza zebilen, eta, bertan, frankismoak ez zuen hainbesterako presiorik izan, batez ere,bere militantzia antikomunista zela medio. Horren adierazle dugu 1848an muga frantsesa berriz ere ireki zutela, eta baita Europako hainbat potentziarekin merkataritza hitzarmen batzuk egin zituztela ere -Britania Handiarekin eta Frantziarekin, 1947an eta 1848an, hurrenez hurren-. Beste gertakari garrantzitsu bat Espainiak Maroko espainiarren Babesletzari uko egin zioala izan zen 1956.urtean. Gertakari horrek hasiera eman zion Espainiak Afrikan zituen jabetzen deskolonizazioari, hain zuzen ere. Hala ere, beste bi izan ziren erregimena nazioartean egonkortu eta onartzeko gertatu ziren gertakaririk garrantzitsuenak: Vaticanoarekin Konkordatua sinatzea, eta, 1953an, AEBkin hitzarmenak sinatzea. Vaticanoarekin Konkordatua sinatzeak Francori behar zuen zilegitasun morala eta Vaticanoaren eta nazioarteen onarpena ekarri zizkion. Trukean, Eliza katolikoak areagotu egin zuen handiagoa izan zuen erakundeetan. Zuzenbidean eta irakaskuntzan, eskumenak areagotu zituen, eta Eliza zergatik salbuetsirik geratzea lortu zuen. AEBekin sinaturiko hitzarmenek, berriz, izaera militarra eta ekonomikoa zuten. Ikuspuntu militarrari begira, Espainiak kokapen estrategikoa zuen antikomunismoa defendatzeko, eta AEBk beren base militarrak lurralde espainiarrean ezartzeko baimena negoziatu zuten hitzarmenean; hain zuzen, Rotan, Torrejonen, Zaragozan eta Moronen. Haatik, ez zuen erantzukizunik hartu lurralde hori defendatzeko, baldin eta kanpo erasoren bat izaten bazuen. Francok, aldiz, estatubatuarrek erregimena onartzea lortu zuen, baita merkataritza harreman txiki batzuk ezartzea ere. Hitzarmen horiei esker, Espainaik NBEn eta UNESCOn sartzeako erraztasunak izan zituen, eta lurralde horrek behin betiko nazioarteko erkidegoan sartzeko bermea lortu zuen. b) Barne politika
Irekitzearen aldeko joera horrek nazioarteko politikan ez ezik,barne politikan ere izan zuen eraginik. Aldi honetan, Francoren gobernuak oreka mantendu zuen babesten zuten lau taldeen artean: falangistak, militarrak, katolikoak eta monarkikoak. Hartara, lau taldeen arteko ika-mikak saihesten zituen, eta bat besteen gainetik jartzeko arriskua desagerrarazten zuen, eta era berean, baita beretzat mehatxu izatekoa ere. Hamarkada horretako lehen urteetan, eta erregimenaren ildoa jarraituz, hezkuntza alorrean irekitze eta liberalizazio zantzu batzuk jarri zituzten praktikan. 1951. urtetik aurrera, Hezkuntza Saileko buru izan zen Joaquón Ruiz Gimenezek Unibertsitatea apur bat modernizatu zuen. Ondorioz, batetik, erbesteratutako hainbat intelektual tzuli ziren, eta bestetik, ikasle mugimendu bat
sortu zuten. Ikasle talde horrek eztabaida gune bat eta elkarte bat sortzeko proposamena egin zuen. Oposizio politikoak erabaki horiek babestu zituen; sektore kontserbadoreenek, aldiz, kontrako iritzia adierazi zuten. Horrenbestez, 1956ko otsailean, gorabehera sorta andana gertatu zen, eta polizia neurrien bidez konpondu behar izan zituzten istiluak. Halaber, irekitzearen alde zeuden ministroak ordezkatu zituzten. Gorabehera horien ondoren, erregimena sektore kontserbadoreenen esanetara geratu zen; baina oposizioak berriz antolatzeari ekin zion.
c) Ekonomia
50eko hamarkadako lehen urteetan, estatuaren parte-hartzetik liberalizazio geroz eta handiago baterako pausoa eman zen. Hala, kanpora irekitzeari begira zeuden beste gidalerro batzuk ezarri zituzten. Ondorengoak dira gidalerro horiek: Gobernuak Estatuko enpresetan zuen parte-hartzea murriztu zuenez, atzerriko lehen inbertsioak eta inportazioak egin ziren. Alde horretatik, estatubatuarren laguntza ekonomikoa funtsezkoa izan zen, txi zamarra bazen ere. Produktuen prezioetan eta merkataritza askatasuna ezarri zuten. Neurri hori abian jartzean, prezioek gorantz egin zuten, eta, ondorioz, hainbat eta hainbat protesta sortu ziren, eta, azkenean, erregimenaren aurkako lehen greba orokorra egin zuten. 1951Ko martxoan, Bartzelonan hasi zen rpotesta mugimendua, eta ziztu bizian zabaldu zen Gipuzkoara, Bizkaira, Arabara, Nafarroara eta Madrilera. Kanpo merkataritzaren liberalizazioak ekonomia berritzea eta hedatzea ekarri zuen, nahiz eta horren truke merkataritza balantzara defizita ekarri. Neurri horiekin, ekonomiak alde batera utzi zuen ez aurrera ez atzera egoera, eta pixka bat garatzen hasi zen. Industria sektoreak atera zituen etekin handienak egoera berriari esker, eta lehenengo aldiz, nekazaritza sektoreak baino pisu handiagoa izan zuen. Soroak melanizatu zituzten, inportatutako ongarri eta pentsuak erabiltzen hasi ziren eta landutako zein ureztatutako lurraldeak hedatu egin ziren. Horregatik guztiagatik, nekazaritza sektoreak ere gorantz egin zuen, baina ez industria sektoreak eta zerbitzuen sektor eak bezainbeste. Ekonomiaren bide berri horri esker, hainbat aldaketa geratatu ziren, batik, bat, gizarteari begirakoak, langileak sektore batetik bestera mugitu baitziren.
2.3.Ekonomiaren garapen aldia
Diktadura frankistaren hirugarren aldia 1957an hasi zen. Garai horretan, gobernu berriak ekonomia egonkortzeko planak abian jarri zituen, eta 60ko hamarkadaren amaierara arte iraun zuten. Aldi horretako ezaugarriak bereziena ekonomiaren garapena eta hazkundea izan zen. 1956An, hainbat arazo zeuden: defizit publiko handia, oso inflazio handia zor publiko handia, dibisen erreserba gabezia...Horrek guztiak ageri-agerian utzi zituen sistema autarkikoaren eraginkortasunik eza eta liberalizazio handiagoaren beharra: izan ere, aurreko aldiko irekitze zantzu haiek ez zien nahikoak izan Neurri berrien sortzaileak teknokraten gobernu seltorekoak ziren, eta Opus Deiri lotutako
pertsonak. Munduko bankuaren aholkuak jarraituz, 1959an Egonkortze Plana osatu eta jarri zuten abian (1957 eta 1959. urteen artean sustatutako lege sorta). Ekonomia espainiarra bultzatzea eta berritzea zen helburua.
3.ERREGIMENAREN OPOSIZIOA
3.1.
Oposizioaren bilakaera
Erregimen frankistaren oposizioak hainbat erresistentzia bide aukeratu, eta zenbai garai izan zituen.
a) Oposizioa, gerra zibilaren eta munduko gatazkaren ondoren (1939-1950)
Erregimenaren hasieratik beratatik, oposizioa egon bazegoen, bai Espainia barnean, bai kanpoan. Oposizio horretako kideak gerra zibilean galtzaile izandakoak ziren, eta baita hasiera batean frankismoaren bat egin bazuten ere, geroago bere laguntza baztertu zioten taldeetakoak ere (frankismoa izaera pertsonalista eta diktatoriala hartzen ari baitzen). Barne oposizioari dagokionez, indar errepublikazaleen artean, gerrillari taldeak osatu zituzten (makiak). Alderdi komunistako militarrek eta jarraitzaileek osatzen zituzten taldeak, eta gerra zibilarekin jarraitzen saiatu ziren. 1946 eta 1948 urteen bitartean egin zituzten ekintzak, batez ere. Zapalkuntza gogorra ekin zuten horien aurka -atxiloketak, fusilatzeak...-, eta oposizioko talde horietako gehienak desegin ziren. Jazarleen aldeko taldeen artean, falangisten sektorerik gogorrena zegoen batetik -erregimenaren aurka azpijokoan arituz bere haserrea erkutsi zutenna-, eta, bestetik, monarkikoak. Joan Borboikoaren irudiaren inguruan bildutakoak eta antolatutakoak, monarkia berritzeko helburuarekin. Azkenean oposizio monarkikoa gainerako indarretatik aldendu eta erregimenarekin adostasunera iritsi zen: Joan Borboikoaren oinorsdeko Joan Karlosek Franco orezkatzeko heziketa izatea lortu zuen. Kanpo oposizioari begira, aldiz, munduko gatazka bere azkenetara iritsi zenean eta aliatuek irabaz zezaketela pentsatzean, oposizio hori indartu eta berrantolatu egin zen. Oposizioak pentsatu zuen, Alemaniako eta Italiako erregimen totalitarioek behea jo zutenean, Espainia ere hondoratu egingo zela. Hala, 1945ean, gobernu errepublikazalea antolatu zuten erbesteanm alderdi sizialistetako, anarkistetako eta nazionalistetako ordezkariek osatua. Haatik, erregimenaren aurkako oposizioko taldeen arteko desberdintasun sakonek sinbolikoa eta eraginkortasun gutxikoa bilakatu zuten gobernuaren lana.
b) Oposizioaren egonkortzea. 50Eko hamarkada.
Faktore sorta baten eraginez, 50eko hamarkada arteko oposizioak eraginkorra izateari utzi zion: kanpoan erregimen frankista onartzea, oposizio egonkorrik ez izatea (monarkikoak aldendu egin zirelako) eta Alderdi Komunistaren eta gainerako oposizioko taldeen ahultzea. Egoera hori zela eta, bi talde berri egonkortu ziren, eta erresistentziako eta oposizioko mugimenduen buru jharri ziren: langileen mugimendua eta ikasleen mugimendua. Langileen mugimenduari dagokionez, gogoratu behar da 40ko hamarkadan dagoeneko antolatu zituztela
zenbait greba garrantzitsu, eta beraz, lehenago ere taldea osatzen hasiak izango zirela. Esate baterako, lehen grbak antolatu zituzten gehien industrializatutako hiri guneetan: 1946an Katalunian eta 1947an Euskal Herria. Gertaera horiek errepikatu egin ziren 1951n eta 1956an: kale liskarrak gertatu ziren, eta langile samaldak lanetik kanporatu zituzten. Ikasleen mugimenduari begira, berriz, kultura irekitze ofizialari etekina atera, eta jarrera liberalago bat aldarrikatu zuten. Hezkuntza Ministerio bera zegoen irekitze horren buru. Saio horren ondorioz ere, hainbat eta hainbat nahasmendu eta kale istilu sortu ziren.