ANTOINE DE SAINT-EXUPERY
'
EGILEAREN JATORRIZKO AKUARELAK
Eragotzita dago liburu honen berregintza osoa nahiz partziala, baita edozein sistema informatikotan bera erregistratzea ere, hala nola elektronikaz, mekanikaz, fotokopiaz edo grabazioaren bidez inoreng:matzea, aurrez copyright-aren jabegoaren baimena eskuratzen ez bada.
Jatorrizko izenburua: Le Petit Prince Jatorrizko argitaletxea: Editions Gallimard, Paris © Editions Gallimard, 1946 © Itzulpenarena: Patxi Zubizarreta Copyright © Ediciones Salamandra, 2001 Edizio honetakoa © Ediciones Salamandra I Elkarlanean S.L., 2001 ISBN: 978-84-8331-749-5 L.G.: B-13.986-2011 ELKAR Argitaletxea Portuetxe kalea, 88 bis 20018 Donostia Tel. 943-31 02 67- FaJt943-31 02 16 literatura@ elkarlanean.com www.elkarlanean.com 5. argitaraldia, 2011ko apirila lnprimatzailea: EGEDSA Rois de Corella 12-14, Nave I. Sabadell
Leon Werth-i
Haurrei barkamena eskatzen diet liburu hau pertsona nagusi bati eskaini izanagatik. Badut arrazoi sendo bat: pertsona nagusi horixe da nik munduan dudan lagunik onena. Beste arrazoirik ere badut: pert,$ona nagusi horrek den-dena uler dezake, baita haurrentzako liburuak ere. Hona hemen ene hirugarren arrazoia: pertsona nagusi hori Frantzian bizi da, eta goseak eta hotzak dago. Kontsolamendu behar handia du. Arrazoi hauek guztiak nahikoa ez badira, pertsona nagusi hori noizbait izan zen haurrari eskaintzen diot liburu hau. Pertsona nagusi guztiak lehenago haur izanak dira. (Baina horietako gutxi batzuk oroitzen dira horretaz.) Zuzen dezadan, beraz, ene eskaintza: Leon Werth-i haur txikia zenean
Ene ustetan, basa hegaztien migrazio batez baliatu zen ihes egiteko.
ANTOINE DE SAINT-EXUPERY
Egilearen jatorrizko akuarelak Itzultzailea: PATXI ZUBIZARRETA
.
:
·'
-
elkar •
/fsalamandra
Sei urte nituela, behin batez irudi liluragarri bat ikusi nuen liburu batean. Bizi izandako istorioak izeneko liburu hura Oihan Birjinari buruzkoa zen, eta irudiak boa suge bat erakusten zuen, piztia bat irensten ari zela. Rona hemen marrazkiaren kopia. Liburuak hau zioen: «Boa sugeek, oso-osorik, mastekatu gabe irensten dituzte beren harrapakinak. Harren ostean, mugitu ezinik geratzen dira eta lotan igarotzen dituzte digestioaldiaren sei hilabeteak». Orduan, oihaneko abenturek zer pentsatu handia eman zidaten eta, era berean, kolorezko arkatz batekin, ene aurreneko marrazkia zirriborratzea lortu nuen. Ene 1. marrazkia, alegia. Horrelakoxea zen:
Ene artelana pertsona nagusiei erakutsi, eta ea beldurtzen zituen galdegin nien.
9
z
la erantzun zidaten: «Zer dela eta beldurtu behar gaitu lu batek?». ne marrazkiak ez zuen kapelu bat erakusten. Elefante t 'renstep. ari zen boa suge bat baizik. Orduan, boa sugeabarrunbea marraztu nuen, pertsona nagusiek uler z ten. Etengabe behar izaten dituzte argibideak. Ene 2. rrazkia horrelakoxea zen:
Pertsona nagusiek aholkatu zidaten boa suge ireki edo itxien marrazkiak aide batera utzi, eta gehiago saiatzeko geografian, historian, kalkuluan edo gramatikan. Halaxe utzi nion, bada, sei urte nituela, pintore ospetsu izateko ikasbideari. Ene 1. eta 2. marrazkiekin izandako porrotak gogogabeturik utzi ninduen. Pertsona nagusiek ez dute, berez, ezer ulertzen, eta haurrontzat nekagarria da betiere rgibideak ematen ibili beharra. Beraz, beste lanbide bat hautatu behar, eta hegazkinak idatzen ikasi nuen. Gutxi-asko, mundu osoan zehar hegaldatu naiz. Eta, jakina, geografiak asko iagundu dit. Lehen b giratu hutsarekin, banekien Txina Arizonatik bereizten. auean galduz gero, oso lagungarri gertatzen da. Hala bada, ene bizitzan zehar era askotako harremanak izan ditut era askotako jende serioarekin. Luzaroan bizi izan naiz pertsona nagusien artean. Gertu-gertutik ezagutu ditut. Eta horrek ez du ene iritzia askorik hobetu.
10
Buruargi samarra iruditzen zitzaidan norbaitekin elkartuz gero, 1. marrazkiaren froga egiten nion, beti eraman izan baitut neurekin. Benetan ulertzen ote zuenjakin nahi izaten nuen. Baina betiere erantzuten zidan: «Kapelu bat da». Orduan ez nion hitz egiten ez boa sugeez, ez oihan birjinez ez izarrez. Haren mailarajaisten nintzen. Brigde-az, golfaz, gorbatez eta politikaz hitz egiten nion. Eta pertsona nagusia poztu egiten zen ni bezalako gizon zentzudun bat ezagutzeaz.
II
Hala bada, bakar-bakarrik bizi izan najz, inorekin zinez mintzatu gabe, harik eta, orain dela sei urte, Saharako basamortuan matxura bat izan nuen arte. Zerbait hondatu zitzaidan motorrean. Eta ez bainuen neurekin ez mekanikaririk, ez bidaiaririk, bakar-bakarrik saiatu nintzen konponketa gaitz hura egiten. Niretzat hil edo biziko kontua zen. Zortzi bat egunetarako ura baino ez nuen. Lehenengo gauean, harearen gainean egin nuen lo, jendea bizi zen tokirik hurbilenetik mila miliatara. Ozeanoare:o. erdian baltsa batean galduta dagoen naufragoa baino askoz bakartuago nengoen. Beraz, ongi uler dezakezue zer-nolako ustekabea hartu nuen, egunsentian, mintzo apal bezain bitxi batek esnatu ninduenean. Esan zidan: -Arren ... , egidazu arkume baten marrazkia! -Zer? -Egidazu arkume baten marrazkia ... Tximistak jo izan banindu bezalaxe zutitu nintzen. Begiak indarrez igurtzi nituen. Arretaz begiratu nuen. Eta 11
gizontxo guztiz liluragarri bat ikusi :tmen, niri begirik kendu abe zegoena. Rona hemen nik, geroxeago, hartaz egin ahal izan nuen erretraturik onena. Baina, bistan denez, ene marrazkia ez da inondik ere modeloa bezain xarmagarria. z da ene errua. Sei urte nituela, pertsona nagusiek pintore izateko gogoa kendu zidaten, bai, eta soil-soilik boa irekiak ta boa itxiak marrazten ikasi nuen. Begi arranpaloekin ikusi nuen, beraz, agerpen harrigarri hura. Ez ahantzi jendea bizi zen tokirik hurbilenetik mila miliatara nengoela. Hala ere, ez zirudien gizontxo hura galdua do nekatua zegoenik, ezta gose, egarri edo beldur zenik ere. Ez zuen ematen, inondik ere, basamortu erdian, bizitokirik hurbilenetik mila miliatara galdu den haur bat. Halakoren batean, mintzatu ahal izan nintzenean, esan nion: - Baina ... , zertan zabiltza hemen? Eta berak, oso kontu serioa bailitzan, eztiki errepikatu ' zidan: - Arren ... , egidazu arkume baten marrazkia ... Misterioa zinez hunkigarria denean, ez dugu obeditu beste aukerarik. Ezin zentzugabeago iruditu arren, jendea bizi zen tokirik hurbilenetik mila miliatara eta hiltzeko rriskuan egon arren, ene sakelatik paper orri bat eta luma tera nituen. Baina orduan oroitu nintzen nik batez ere eografia, historia, kalkulua eta gramatika ikasi nituela, eta gizontxoari esan nion (apur bat aldarte txarrez) ez nekiela marrazten. Berak erantzun zidan: -Ez dio axola. Egidazu arkume baten marrazkia. Baina sekula ez bainuen arkume bat marraztu, egiteko gai nintzen bi marrazkietako bat egin nion berriro. Boa itxiarena. Eta harri eta zur geratu nintzen gizontxoaren rantzunarekin: )
12
Hona hemen nik, geroxeago, hartaz egin ahal izan nuen erretraturik onena.
-Ez! Ez! Nik ez dut elefanterik nahi boa baten barnean. Boa oso arriskutsua da eta, elefantea, ostera, traba bat besterik ez. Ene bizitokian dena da txikia. Eta nik arkume bat behar dut. Egidazu arkume baten marrazkia. Orduan, marraztu egin nuen bat. Berak arretaz begiratu zuen, eta gero: - Ez! Hau jada oso gaixorik dago. Egidazu beste bat. Nik marraztenjarraitu nuen. Errukibera, irribarre ezti bat egin zidan: - Begira ... hori ez da arkume bat, ahari bat baizik. Adarrak ditu ... Berriro ·e kin nion marrazteari. Baina, aurrekoak bezala, hau ere errefusatu egin zuen: -Hau zaharregia da. Luzaroan biziko den arkumea nahi dut nik. Pazientziarik gabe, ene motorra lehenbailehen desmuntatzen hasi beharra neukanez, honako marrazki hau zirriborratu nion. Eta jaulki nion: · -Honako hau kaxa bat da. Zuk nahi duzun arkumea barnean dago. Baina, orduan, ustekabe handiz ikusi nuen ene epaile txikiaren aurpegia argitzen: -Horratx nik nahi nuen arkumea! Belar asko behar izango duela uste duzu?
14
-Zergatik? -Ene bizitokian dena txikia delako ... -Seguruenik nahikoa izango da. Oso arkume txikia eman dizut. Burua marrazki aldera makurtu zuen. -Horren txikia ere ez ... Hara! Lokartu egin da ... Eta halaxe ezagutu nuen, bada, printze txikia.
III Denbora luzea behar izan nuen nondik zetorren ulertzeko. Printze txikiak galdera asko egiten zizkidan, baina ez zirudien nireak entzuten zituenik. Apurka-apurka, kasik konturatu gabe esandako hitz batzuek argitu zidaten dena. Esate baterako, ene hegazkina lehenengo aldiz ikusi zuenean (ez dut ene hegazkina marraztuko, niretzat oso marrazki zaila baita), galdegin zidan: -Zer da gauza hori? -Ez da gauza bat. Regan egiten du. Hegazkin bat da. Ene hegazkina da. Eta hegan egiten nuela adierazteak harrotu egin ninduen. Orduan, harriduraz esan zuen: -Nola? Zerutik erori zara? -Bai -esan nion, apal. -A! Bitxia benetan ... !
15
ta printze txikiari atera zitzaion irri karkaila ozenak tan sumindu ninduen. Ene zorigaitzak serioski hartzea · izaten dut. Gero gaineratu zuen: - Beraz, zu ere zerutik zatoz! Zein planetatakoa zara? Berehala, argi izpi bat sumatu nuen haren presentziaren isterioan, eta bat-batean galdegin nion: - Beraz, zu beste planetaren batetik zatoz? Baina ez zidan erantzun. Buruari eragiten zion, ezti, ene h gazkina aztertu bitartean. - Argi dago horren gainean ezin izan zarela oso urrunetik torri... Eta luzaroan ametsetan bezala egon zen. Horren ostean, ne arkumea sakelatik atera, eta here altxorrari begira·begira geratu zen.
Erraz imajina dezakezue zenbaterainoko jakin-mina piztu zidan «beste planetez» egindako aitorpen gisako hark. Hala bada, gehiago jakiten ahalegindu nintzen: -Nondik zatoz, ene gizontxoa? Non dago «Zure bizitokia»? Nora eraman nahi duzu ene arkumea? Gogoeta isil bat egin ostean, erantzun zidan: - Ongi etorriko zait zuk eman didazun kaxa, gauean txetzat balioko dio-eta. -Bistan da. Eta zintzoa hazara, soka bat ere emango dizut, egunez lotu dezazun. Eta hesola bat. Ene proposamenak harritu antzean harrapatu zuen printze txikia. -Lotu? Bai burutazio bitxia! - Baina lotu ezean, batek daki nora joango den, galdu egingo da ...
16
0
Printze txikia B 612 asteroidearen gainean.
Eta ene laguntxoak beste irri karkaila bat egin zuen: - Norajoango da, baina! - Edonora. Zuzen aurrera ... Orduan printze txikia serio jarri, eta esan zuen: ' axola, ene bizitokia hain da txikia ... - Ez dio E ta malenkonia apur batekin, beharbada, gaineratu zuen: - Zuzen aurrera joanda ere, ezin, ba, oso urrunera heldu .. .
IV Gisa hartan, bigarren gauza garrantzitsu bat jakin ahal izan nuen: haren jatorrizko planeta nekez izan zitekeen etxe bat baino handiagoa! Horrek ezin ninduen gehiegi harritu. Nik ongitxo nekien guk izendatuak ditugun planeta handiez gainera, hala nola, Lurra, Jupiter, Martitz edo Artizarra, beste ehunka ere badaudela, eta batzuk, hain :fiimi:fioak izaki, teleskopioaren bidez ere nekez ikus daitezkeela. Astronomo batek horietako bat aurkitzen duenean, zenbaki batez izendatzen du. Esate baterako, «3251 asteroidea» deitzen dio.
18
Nik arrazoi sendoak nituen printze txikia B 612 asteroidetik etorria zela pen-tsatzeko. Asteroide hau behin bakarrik ikusi dute; astronomo turkiar batek bistaratu zuen, 1909an. Garaitsu hartan, astronomoak N azioarteko Astronomia Biltzar batean eman zuen here aurkikuntzaren berri. Baina haren janzkera ikusirik, inortxok ere ez zion sinetsi. Halakoxeak dira pertsona nagusiak. B 612 asteroidearen onerako, diktadore turkiar batek heriotza zigorrarekin mehatxatu zituen europar erara janzten ez ziren here herritarrak. Astronomo turkiarrak 1920an berriro eman zuen here deskubrimenduaren berri, traje dotore batez apain baino apainago jantzita. Eta oraingoan denak bat etorri ziren berarekin. Rain zuzen ere, pertsona nagusiengatik eman behar izan dizkizuet B 612 asteroideari buruzko xehetasunak eta zenbakia .. Pertsona nagusiek zenbakiak atsegin dituzte. Lagun berri bati buruz hitz egiten diezunean, inoiz ez dizute funtsezkoari buruzko galderarik egiten. Sekula ez dizute esaten: «Nolakoa du ahotsa? Zein josteta ditu gogokoen? Egiten al du tximeleten bildumarik?». Aldiz, honelako galderak egiten dizkizute: «Zenbat urte ditu? Zenbat 19
n ba-arreba ditu? Zenbat pisatzen du? Zenbat irabazten du haren aitak?» Beren ustez, orduan baino ez dute zure 1 guna ezagutzen. Pertsona nagusiei esaten badiezu: «Adreilu gorriekiko etxe polit bat ikusi dut, leihoetan geranioak eta t ilatuan u soak dituena .. .», ezin izango dute etxea imajinatu. onela hitz egin behar zaie: «Ehun mila liberako etxe bat 'kusi dut». Orduan ahotsa goratuz, miresmenez esaten dute: «Bai etxe ederra!». Hala bada, honela esaten badiezu: «Hauxe duzue printze txikiaren existentziaren froga: xarmagarria zen, irri egiten zuen et a arku:tne bat nahi zuen. N orbaitek arkume bat nahi izatea duzue haren existentziaren froga». Haiek orduan sorbaldak jaso, eta haurtzat hartuko zaituzte! Baina esaten baldin baduzu: «B 612 asteroidetik zetorren», orduan sinetsi gingo dizute, bakean utziko zaituzte eta ez dute galdera gehiago egirigo. Halakoxeak dira. Ez dira gorrotatu behar. Haurrek oso errukibera izan beharra daukate pertsona nagusiekin. Baina, bistan da, bizitza zer den dakigunok, zenbakiez ' irri eta trufa egiten dugu! Egia esatera, atseginez hasiko nukeen istorio hau maitagarrien ipuinen antzera. Atseginez sango nukeen: «Behin batez , hazen printze txiki bat, hera baino doi-doia handiagoa zen planeta batean bizi zena eta adiskide baten beharra zuena .. . ». Bizitza zer den dakitenentzat benetakoagoa emango luke horrela. Izan ere, nik ez dut nahi ene liburua arinkeriaz irakurria izan dadin. Rain atsekabeturik sentitzen naiz oroitzapen hauek kontatzean. Dagoeneko sei urte dira ene adiskidea arkumearekin joan zela! Ene adiskidea ahantzi nahi ez dudalako ari naiz hura deskribatu nahian. Tristea da adiskide bat ahanztea. Jende guztiak ez du adiskide bat izan. Eta
20
pertsona nagusien antzekoa egin naiteke, gogoan zenbakiak baino ez ditudala. Horrexegatik erosi ditut, bada, pintura kaxa bat eta arkatz batzuk. Sei urte nituela, boa itxia eta boa irekia beste saiakerarik egin ez nuenez, zinez nekeza , da, ene adinean, berriro ere marrazten hastea! Hala ere, saiatuko naiz erretratuak ahalik eta zuzenen egiten. Baina ezin, ordea, jakin lortuko dudan ala ez. Marrazki batekin asmatzen duzu, eta besteak ez du batere antzik. Neurriekin ere apur bat nahasten naiz. Honakoan printze txikia handiegia da. Harakoan txikiegia. Jantziaren koloreak ere zalantza eragiten dit. Ongi edo gaizki, nola edo hala, saiatu egiten naiz. Eta azkenean xehetasun garrantzitsuagoekin huts egingo dut. Baina, barkatuko ahal didazue. Ene adiskideak ez zuen sekula argibiderik ematen. Beharbada ni bere antzekoa nintzela pentsatuko zuen. Baina nik, zorigaitzez, ez dakit kaxa barneko arkumeak ikusten. Beharbada pertsona nagusien antzeko samarra naiz. Zahartu egingo nintzen.
v Egunero zerbait ikasten nuen haren planetaz, irteeraz, bidaiaz. Hori guztia apurka-apurka zetorren, gogoeten haritik. Hala gauzak, hirugarren egunean baobab-en zorigaitza ezagutu ahal izan nuen. Oraingoan ere arkumeari esker gertatu zen, izan ere, zalantzak joa, printze txikiak honela galdegin baitzidan: -Arkumeek zuhaixkakjaten dituzte, ezta? -Bai. Hala da. -A! Pozik nago.
21
Ez nuen ulertzen zergatik zen hain garrantzitsua arkumeek zuhaixkak jatea. Baina printze txikiak gaineratu zuen: - Beraz, baobab-ak ere jango dituzte? Printze txikiari argitu nahi izan nion baobab-ak ez zirela zuhaixkak, elizak bezalako zuhaitz tantaiak baizik, eta, berarekin elefante sail bat eramango balu ere, elefanteek ezin izango luketela hura azpiratu. Elefante sailaren ideiak irria eragin zion printze txikiari. - Bata bestearen gainean jarri beharko lirateke ... Baina zu:Q.urtasunez ohartarazi zidan: - Baobab-ak ere txikiak dira handi egin aurretik. - Halaxe da! Baina zergatik nahi duzu zure arkumeek baobab txikiakjatea? Begien bistako zerbait balitz bezala, erantzun zidan: «Nola ez, ba!». Eta burua asko nekatu behar izan nuen arazo hura neure gisara ulertu ahal izateko. Jakina, printze txikiaren planetan, gainerako guztietan bezala, belar onak eta txarrak zeuden. Eta, jakina, belar onen hazi onak eta belar txarren hazi txarrak. Haziak ikusezinak dira, ordea. Lurraren sekretupean lo egoten dira, harik eta esnatzeko gogoa etortzen zaien arte. Orduan, haziak nagiak atera, eta, aurrena lotsaturik ' bezala, eguzkirantz luzatzen du here kimu ahula. Errefau edo arrosondo kimua izanez gero, here gisara hazten utz daiteke. Baina landare txar bat baldin bada, ernetzen ikusi bezain laster 22
erauzi behar da. Eta printze txikiaren planetan hazi beldurgarriak zeuden ... , baobab haziak. Planetako lurra bete-beterik zegoen. Eta baobab bat garaiz erauzten ez baldin bada, beranduegi izan daiteke. Traba egiten dio planeta osoari. Bere erroek dena zulatzen dute. Eta planeta txikiegia.eta baobab-ak handiegiak baldin badira, leherrarazi egiten dute. «Diziplina kontua da», esan zidan geroago printze txikiak. «Goizean zeure burua garbitutakoan, kontu handiz ekin behar diozu planeta hera garbitzeari. Oso gazteak direnean,
23
b obab-ak eta arrosondoak eikarr{m antz-antzekoak direnez, rritan saiatu beharra dago biak ongi bereizten eta baobabk erauzten. Oso Ian aspergarria da, baina oso erraza».
Eta hori guztia ni bizi naizen tokiko haurrei uiertarazteko, un batez marrazki eder bat egiten saiatzeko aholkatu z'dan. «Egunen batean bidaianjoaten badira», esan zidan, «baliagarri izango zaie. Batzuetan ez dago arazorik lana beste baterako uzteko. Baina baobab-en kasuan, hondamendia etor daiteke. Behin batez, aifer bat bizi zen planeta bat ezagutu nuen. Hiru zuhaixka bertan behera utzi zituen eta ... »
Eta printze txikiaren oharrak kontuan harturik, marraztu egin nuen planeta hura. Ez naiz moralisten mintzamoidearen zaiea. Baina baobab-en arriskua hain da ezezaguna, eta ast eroide batean galtzea hain izan daiteke arriskutsua, behingoz salbuespena egitea erabaki baitut. Eta diot: <
24
Baobab-ak
VI Oi, printze txiki! Gisa horretan, apurka-apurka, zure bizitza xume eta malenkoniatsua ulertu ahal izan nuen. Luzaroan, ilunabarren eztitasuna izan zenuen entretenimendu bakar. Xehetasun berri hau, laugarren eguneko goizean ezagutu nuen, honela mintzatu zinenean: -Ilunabarrak oso atsegin ditut. Goazen eguzki sarrera bat ikustera ... -Itxaron beharra dago, ordea ... -Zer itxaron? -Eguzkia sartu arte. Hasieran oso harriturik agertu zinen, gero irri egin "'"'' ...... v .... zeure buruari. Eta esan zenidan: - Beti etxean nagoelakoan! Halaxe da. Gauza jakina da, Estatu Batuetan eguerdia d n e an, eguzkia sartu egiten del a Frantzian. N ahikoa litz t K rantziara minutu batean joatea, han egu~aren
~>"·~
sarrera ikusi ahal izateko. Zorigaitzez, Frantzia urrun baino urrunago dago. Baina zure planeta txikian aulkia urrats gutxi batzuk mugitzea nahikoa zenuen. Eta nahi zenuenean ikus zenezakeen eguzkia sartzen. -Egun batez, berrogeita hiru aldiz ikusi nuen eguzkiaren sarrera! Eta geroxeago gaineratu zenuen: -Hara .. -', benetan triste zaudenean atseginak dira eguzki sarrerak ... -Berrogeita hiru eguzki s·a rrera ikusi zenituen hartan, benetan triste al zeunden? Baina printze txikiak ez zuen erantzun.
VII Bosgarren egunean, orduan ere arkumeari esker, printze txikiaren beste sekretu baten berri izan nuen. Luzaroan isilean hausnartu izan den kontu baten eraginez bezala, zakar eta itzulingururik gabe, galdegin zidan: -Arkumeak zuhaixkak jaten baditu, loreak ere jango ditu, ezta? -Harrapatzen duen guztia jaten du arkumeak. -Baita.lore arantzadunak ere? -Bai. Baita lore arantzadunak ere. -Orduan, arantzek zertarako balio dute? Nik ezin, bada,jakin. Une harlan buru-belarri ari nintzen motorrean estuegi lotuta zegoen torloju bat askatzen. Oso kezkatua nengoen matxura gero eta larriagoa iruditzen zitzaidalako; bestalde, ura bukatzen ari zitzaidan eta horrek txarrena pentsarazten zidan.
27
-Arantzek zertarako balio dute? Behin galdera bat eginez gero, printze txikiak ez zuen ekula amore ematen. Ni torlojuarekin amorraturik nengoen, eta burura etorri zitzaidan lehenengo gauza erantzun nwn: -Arantzek ez dute ezertarako balio, loreen gaiztakeriaren adierazgarri baino ez dira. -Ene! Baina isilune baten ostean, amorruz bezala, jaulki zidan: -Ez dizut sinesten! Loreak ahulak dira. Xaloak. Ahal duten bezala babesten dira. Eta arantzak dituztelako beldurgarriak direla uste dute ... Ez nuen ezer erantzun. Une hartantxe neure buruari esan nion: «Torloju honek, onean nahi ez badu, nik emandako m ailukadarekin atera beharko du». Baina printze txikiak behin berriro eten zuen ene gogoeta: - Eta, beraz, zuk uste duzu loreek. .. -Ezetz ba! Ezetz ba! Nik ez dut ezertxo ere uste. Gogoak man didana erantzun dizut. Ni gauza serioez arduratzen naiz! Begi arranpaloekin begiratu zidan. - Gauza serioez! Mailua eskuan, hatzak koipez belztuak, eta oso zatarra iruditzen zitzaion tramankulu haren gainera makurturik ikust en ninduen. - Pertsona nagusien antzera mintzatzen zara! Horrek apur bat lotsatu ninduen. Baina berak, errukigab , j arraitu egin zuen: - Dena nahasten duzu ... , dena endredatzen! Kolera bizian zegoen. Haizetan astindu zuen here ile urre kolorea.
28
-Nik ezagutzen dudan planeta batean gizon masailgorri bat bizi da. Sekula ez du lore bat usaindu. Sekula ez dio izar bati begiratu. Sekula ez du pertsonarik maitatu. Sekula ez du batuketak besterik egin. Eta, egun osoan zehar, zure antzera errepikatzen du: «Ni gizon serioa naiz! Gizon serioa naiz ni!», eta horrek harropuztu egiten du. Baina hori ez da gizon bat, hori txanpinoi bat da! -Zer, baina? -Txanpinoi bat! Une hartan printze txikia amorruaren amorruz zurbildurik zegoen. -Milioika urte dira loreek arantzak sortzen dituztela. Milioika urte dira, halaber, arkumeek loreakjaten dituztela. Eta ez al da, ba, serioa, jakin nahi izatea zertarako sortzen dituzten, alfer-alferrik, ezertarako balio ez duten arantzak? Ez al da garrantzitsua arkumeen eta loreen arteko gerra? Ez al da hori gizonkote musugorri baten batuketak baino garrantzitsuagoa? Eta nik ezagutzen baldin badut munduan bakarra den lore bat, ene planetan beste inon ez dagoena, eta goiz batez, besterik gabe, arkume batek graskada bakar batez desagerrarazi egin badezake , egiten ari denaz jabetu gabe, ez al da hori garrantzitsua? Aurpegia gorriturik, honela jarraitu zuen: -Norbaitek lore bat maite haldin badu, eta lore hori milioika eta milioika izarretan bakarra baldin bada, ez al da hori nahikoa hari begiratu bitartean zoriontsu izate-
29
I ?
r buruari esan diezaioke: «Ene lorea han nonbait dago ... » . Baina arkumeak lorea jango balu, bat-batean i z r guztiak itzali balira bezalako zerbait izango litzateke b rar ntzat! Eta hori ez al da garrantzitsua? Ezin izan zuen besterik esan. Istantean negarrez hipaka h i zen. Gaua etorria zen. Baztertuak nituen ene lanabesak. Bo t axola ene mailua, ene torlojua, egarria eta heriotza. Izar batean, planeta batean, nirean, Lurrean alegia, hazen kontsolamendu beharra zuen printze txiki bat! Besoetan hartu nuen. Kulunkatu egin nuen. Esan ere egin nion: «Maite duzun lorea ez dago arriskuan ... Zure arkumeari muturreko bat marraztuko diot ... Zure lorearentzat babesgarri bat marraztuko dut ... Nik ... » . Ez nekien zer besterik esan. Oso traketsa sentitzen nintzen. Ez nekien berarengana nola heldu, nola bildu. Rain da misteriotsua malkoen lurraldea ...
VIII Oso laster ikasi nuen lore hura hobeki ezagutzen. Printze txikiaren planetan beti egon ziren lore xumeak, petalo lerro bakar batez hornituak, apenas tokirik behar eta inori traba giten ez ziotenak. Goiz batez belar artean agertzen ziren, eta ilunabarrarekin itzali. Baina lore hura egun batez erne zen, batek daki nondik etorritako hazi batetik, eta printze txikiak gertutik zaindu zuen besteen antzik ez zuen adaxka hura. Baobab mota desberdin bat izan zitekeen. Baina zuhaixkak laster hazteari utzi, eta lore bat sortzeari ekin zion. Printze txikia lore pipil handi baten agerpenaren
30
lekuko izan zen, eta handik zerhait miresgarria sortuko zela sumatzen zuen, haina loreak, here hizitoki herdearen hahesean, ez zuen here apainketa guztiz amaitzen. Kontu handiz ari zen koloreak hautatzen. Astiro janzten zen, petaloak, hanan-hanan, egoki ezarriz. Ez zuen, mitxoleten antzera, zimurrez heterik agertu nahi. Bere edertasun osoaren dirdaiaz agertu nahi zuen. Oso pinpirina zen, hai horixe! Bere apainketa misteriotsua, hainhat egunez luzatu zen, heraz. Eta, azkenik, goiz hatean, egunsentiarekin hatera, hain zuzen, here hurua erakutsi zuen. Eta hainhesteko zehaztasunez Ian egin ostean, aharrausika mintzatu zen: -A! Esnatu herria naiz ... Barkadazu ... Ilea guztiz nahasia dut ... Une hartan printze txikiak ezin izan zion here miresmenari eutsi: -Zein ederra zaren! -Bai, ezta? -erantzun loreak, eztitasunez-. Eta eguzkiarekin hatera sortu naiz ... Printze txikiak herehala igarri zion ez zela oso apala, haina hain zen hunkigarria! -Gosaltzeko ordua dela esango nuke -gaineratu zuen loreak herehala-. Beharhada zerhait pentsatu hehar zenuke niri ...
31
Eta printze txikiak, guztiz nahasirik, ureztontzi baten hila ibili eta gero, lorea ur freskoz ureztatu zuen. Hala gauzak, printze txikia laster nahigabetu zen lorearen handikeria fidagaitz antzeko harekin. Egun batez, esate baterako, here lau arantzez mintzatzen ari zela, honela esan zion printze txikiari: -Datozela tigreak beren atzaparrekin! -Ene planetan ez dago tigrerik, ordea -jaulki zuen printze txikiak-. Eta gainera tigreek ez dute belarrik jaten. -Ni ez naiz belarra -erantzun zuen loreak eztiki. -Barkadazu ... -Ni ez naiz tigreen beldur, baina aire korronteek izutu egiten naute. Ez duzu, ba, bionborik izango? «Aire korronteek izutu ... , landare batentzat zinezko zorigaitza», egin zuen here baitan printze txikiak. «Bai lore ulergaitza ... » -Gauez aterpeanjarri behar nauzu. Hotz handia egiten du zure bizitokian. Gaizki kokatua dago. Ni natorren tokian ... Baina eten bat egin zuen. Bera hazia zelarik etorri zen. Ezin izan zuen beste
mundurik ezagutu. Hain gezu r txepela prestatzean harrapatu a izan zelarik, bizpahiru bider gin zuen eztul printze txikia n ab rmen uzteko: -Bionborik ... ? -Bila nindoan, baina mjn tzatzen hasi zarenez ... Hala ere, loreak indar h a n diagoz eztul egin zuen, printz txikia damu zedin. Hala bada, nahiz eta here maitasunaren asmoa zintz a izan, loreak zalantza eragin zion printze txikiari. Lorear n hitz hutsalak serioegi hartu zituen eta horrek oso zorigaiztoko sentiarazi zuen. «Ez nion entzun behar», aitortu zidan egun batez, «lor i ez zaie sekula entzun behar. Begiratu eta usaindu best eril ez. Nireak planeta urrindatzen zuen, baina ez nintz n horregatik pozteko gai. Guztiarekin, atzaparren istorio h arl sumindu beharrean, hunkitu egin ninduen non bait ... » Aitortu ere egin zidan: «Orduan ez nintzen ezer ulertzeko gai izan! Ene iritzia haren hitzetan ez, baina haren ekintzetan oinarritu behar nuen. Urrindatu eta argitu egiten ninduen. Ez nuen sekula ihes egin behar! Haren itsuskerien atzean zegoen terneziari antzeman behar nion. Loreak hain dira kontraesankorrak! Baina hura maitatzenjakiteko gazteegia nintzen». 33
IX
n ustetan, basa hegaztien migrazio batez baliatu zen ihes 'giteko. Abiatu zen goizean planetaren garbiketa egin zuen. Bizirik zeuden sumendiei kontu handiz kendu zien kedarra. Bi umendi zeuzkan bizirik. Eta oso erosoa zen goizean gosaria berotzeko. Sumendi itzali bat ere bazeukan. Baina, b rak zioenez: «Sekula ez dago jakiterikl ». Horregatik, umendi itzalitik ere kedarra atera zuen. Kedarra ongi kentzen bazaie, sumendiak astiro eta erregularki egoten dira sutan, erupziorik gabe. Sumendietako erupzioak tximinietako sua bezalakoxeak dira. Baina,jakina, gure lurrean txikiegiak gara sumendiak garbitzeko. Eta horregatik sortzen digute hainbeste nahigabe. Printze txikiak, malenkoniatsu samar, baobab-en azken adaxkak ere erauzi zituen. Ez zuen uste berriro itzuli beharrik izango zuenik. Baina, goiz hartan, eguneroko lan horiek guztiak bereziki atseginak iruditu zitzaizkion. Eta lorea azken aldiz ureztatu eta babesgarriaren barruan sartzear zegoela, negargura etorri zitzaion. -Adio -esan zion loreari. Baina loreak ez zion erantzun. -Adio -errepikatu zuen. Loreak eztul egin zuen. Baina ez zen hotzeriaren eraginez. - Tuntuna izan naiz -mintzatu zitzaion azkenean-. Barkamena eskatzen dizut. Saia zaitez zoriontsu izaten. Gaitzespen ezak harritu egin zuen printze txikia. Bertan geratu zen, nahasirik, lorearen babesgarria eskuetan zuela. Ez zuen baretasun baketsu hura ulertzen. 4
34
{
~ Bizirik zeuden sumendiei kontu handiz kendu zien kedarra.
(
./
- Baietz, ba, maite zaitut -esan zion loreak-. Ene errua izan da zuk ez jakitea. Baina horrek ez dio axola. Ni bezain tuntuna izan zara zu. Saia zaitez zoriontsu izaten ... Utz zazu babesgarri hori. Ez dut gehiago behar. - Haizea, ordea ... - Ene hotzeria ez da hainbesterainokoa ... Gaueko aire freskoak on egingo dit. Lorea naiz. - Piztiak, ordea ... -Tximeletak ezagutu nahi baldin baditut, hiruzpalau beldar jasan beharko ditut. Oso ederrak omen dira. Nor torriko da, bestela, ni ikustera? Zu urrun egongo zara. Piztiak direla eta, ez naiz beldur. Ene atzaparrak dauzkat. Eta here lau arantzak erakutsi zituen xaloki. Gero gaineratu zuen: -Ez zaitez hor geldirik geratu, deserosoa zait. Joatea erabaki duzu. Zoaz. Izan ere, ez baitzuen nahi printze txikiak negarrez ikus zezan. Rain lore buruiritzia zen ...
X 325, 326, 327, 328, 329 eta 330 asteroideen eskualdean zegoen. Beraz, zeregin bat edukitzearren, eta zerbait ikaste aldera, haiek bisitatzen hasi zen. Lehenengoan errege bat bizi zen. Purpuraz eta erbinude zuriaren larruz jantzirik, errege aulki xume eta, hala ere, miresgarri batean eserita zegoen. -Hara, mendeko bat! -jaulki zuen erregeak printze txikia ikusi zuenean. 36
Eta printze txikiak here buruari galdegin zion: -Sekula ikusi ez eta, nolatan ezagutu nazake? Ez zekien errege-jendearentzat mundua guztiz sinplifikatua dagoela. Gizaki guztiak direla mendeko, alegia. -Hurbildu apur bat zu hobeki ikusteko -esan zion erregeak, behingoz norbaiten errege izateagatik harropuzturik. Printze txikiak begiradarekin non eseri bilatu zuen, baina erbinude zuriaren larru ikusgarriak planeta osoa estali, eta traba besterik ez zuen egiten. Zutikjarraitu behar izan zuen, beraz, eta, nekearen nekeaz, aharrausi bat atera zitzaion. -Protokoloak debekatu egiten du errege baten aurrean aharrausi egitea -adierazi zion monarkak-. Debekatu egiten dizut. -Ezin diot eutsi -erantzun zion printze txikiak nahasirik-. Bidaia luzea egin dut eta batere lorik egin gabe ... -Orduan -esan zion erregeak-, aharrausi egin dezazula agintzen dizut. Urte asko dira ez dudala inor aharrausika ikusi. Aharrausiak bitxiak dira niretzat. Tira, egin aharrausi gehiago. Agindua da. -Horrek kikildu egiten nau ... , ezin dut gehiago egin ... -esan zuen printze txikiak, lotsagorrituz. -Hum! Hum! -erantzun zion erregeak-. Orduan tarteka aharrausi egitea agintzen dizut eta tarteka ... Ahopean purrustaka mintzatu zen erregea; haserre zirudien. Izan ere, erregeak batez ere here aginpidea betetzen zela zaindu behar baitzuen. Ez zuen desobedientzia onartzen. Monarka absolutua zen. Baina, oso zintzoa izaki, zentzuzko aginduak ematen zituen. «Nik aginduko banio», esan ohi zuen, «nik aginduko banio jeneral bati itsas hegazti bihurtzeko, eta jeneralak agindua
37
b teko ez balu, hori ez litzateke jeneralaren errua izango. Nirea baizik». - Eser al naiteke? -esan zuen hortzartean printze txikiak. - Eser zaitezela agintzen dizut -erantzun zion erregeak, b re erbinude larruzko kapako hegal bat handikiro jaso bitartean. Baina printze txikia harritu egiten zen. Planeta hura fiimifioa zen. Zeren errege ote zen hura? - Maiestate ... -zuzendu zitzaion-, barkamena eskatzen dizut zu galdekatzeagatik ...
38
-Galderak egiteko agintzen dizut -esan zion erregeak herehalakoan. -Maiestate ... , zeren errege zara? -Denarena -erantzun zion erregeak, xalo-xalo. -Denarena? Imintzio apal hatez, erregeak here planeta, gainerako planetak eta izarrak seinalatu zituen. -Hori denarena? -esan zuen printze txikiak. -Hori denarena ... -erantzun, erregeak. Zeren monarka ahsolutua ez ezik, monarka unihertsala ere bai haitzen. -Eta izarrak esanekoak al dira? -Jakina -esan zion erregeak-. Berehala oheditzen dute. Diziplinarik eza onartezina zait. Printze txikiaren harridurak goia jo zuen halako hoterearen aurrean. Berak halakorik eduki izan halu, herrogeita lau eguzki sarrera ez, haina hirurogeita hamahi, edo haita ehun edo herrehun eguzki sarrera ikusi ahal izango zituen, egun herean, aulkia hatere mugitu heharrik gabe! Eta here planeta abandonatuaz oroitzean apur bat tristatu baitzen, erregeari mesede bat eskatzera ausartu zen: -Eguzki sarrera bat ikusi nahi nuke ... Egidazu mesede ... Aginduiozu eguzkiari sar dadin ... -Jeneral bati aginduko banio, tximeleta baten gisa lorez lore hegan egiteko, edota tragedia bat idazteko, edota itsas hegazti bihurtzeko, eta jeneralak emandako agindua heteko ez balu, hiotako zein, hera edo ni, egongo litzateke oker? -Zu zeu -baieztatu zuen, tinko, printze txikiak. -Halaxe da. Bakoitzari egin dezakeenaren neurrian eskatu behar zaio -jarraitu zuen erregeak-. Agintea, ezer baino lehen arrazoian oinarritzen da. Zure herriari here 39
bur ua itsasora botatzeko agintzen baldin badiozu, iraultza gingo du. Badut obedientzia eskatzeko eskubidea, hain zuzen ere ene aginduak arrazoizkoak direlako. - Eta ene eguzki sarrera? -oroitarazi zion printze txikiak, izan ere, behin galdera bat eginez gero ez baitzuen sekula ahanzten. - Izango duzu, bai, zure eguzki sarrera. Exijitu egingo dut. Baina, ene gobernamendu zientziari jarraituz, baldintza egokiak izan arte itxarongo dut. -Noiz arte, baina? -jakin nahi izan zuen printze txikiak. -Hem! Hem! -erantzun zion erregeak, egutegikote bat ikusmiratu bitartean-. Hem! Hem!, izango da, izango da ... , gaur iluntzean izango da, zazpiak eta berrogei minutuan gutxi gorabehera! Eta ikusiko duzu zeinen ongi betetzen diren ene aginduak. Printze txikiak aharrausi egin zuen. Penagarria zitzaion eguzkiaren sarrera hutsean geratu izana. Eta gainera apur bat aspertzen ere hasia zen: -Nik hemen ez dut beste zereginik -mintzatu zitzaion erregeari-. Banoa! -Ez zaitez joan -erantzun zion erregeak, mendeko bat zuelako harropuzturik-. Ez zaitez joan, eta ministro egingo zaitut! -Zeren ministro? -Zerarena ... Justiziarena! -Epaitzeko inor ez dago eta! -Batek daki -esan zion erregeak-. Oraindik ez dut ene erreinu osoa bisitatu. Oso zaharra naiz, zaldikotxe baterako tokirik ez dut, eta ibilian nekatu egiten naiz. -Oil Baina nik dagoeneko ikusia dut -esan zuen printze txikiak, eta bien bitartean makurtu egin zen planeta-
40
ren bestaldeari begiratu bat emateko-. Han ere ez dago 1nor... -Ba, orduan, zeure burua epaituko duzu -erantzun zion erregeak-. Zailena horixe da. Nork here burua epaitzea besteak epaitzea baino zailagoa da. Zeure burua ongi epaitzea lortzen baldin baduzu, argi geratuko da egiazko jakituna zarela. -Nik -esan zuen printze txikiak- edozein tokitan epai dezaket neure burua. Ez dut zertan hemen bizi. -Hem! Hem! -esan zuen erregeak-. Ene planetan, hor nonbait, arratoi zahar bat dabilelakoan nago. Gauean entzuten dut. Arratoi zahar hori epai dezakezu. Noizean behin heriotzara zigortuko duzu. Hartara, haren bizitza justiziaren mende egongo da. Baina zuk, bizirik iraun dezan, aldiro indultatu egingo duzu. Bakar bat besterik ez baitago. -Nik -erantzun zuen printze txikiak- ez dut gogoko inor heriotzara zigortzea, eta banoala uste dut. -Ez -esan zuen erregeak. Baina printze txikiak, prestaketak amaiturik, ez zuen erregea gehiago tristatu nahi izan. -Berorren Maiestateak agindutakoa zuzen betetzea nahiko balu, arrazoizko agindu bat eman liezadake. Esate baterako, minutu baten buruan alde egiteko agindu liezadake. Baldintza egokiak daudela uste dut ... Erregeak ez baitzuen ezertxo ere erantzun, printze txikiak aurrena zalantza egin zuen eta, hurrena, hasperen eginez, abiatu egin zen. -Ene enbaxadore izendatzen zaitut -lehenbailehen ekin zion erregeak, ahotsa goratuz. Boteretsu baino boteretsuago irudi zuen. «Pertsona nagusiak zinez bitxiak dira», egin zuen printze txikiak here baitan, bidaian aurrera zihoala.
41
XI
Big rren planetan harroxko bat bizi zen.
- Ene! Ene! Miresle bat ni ikustera etorria! -esan zuen g raki pr intze txikia urrunetik ikusi bezain laster. Izan er e, harroen ustetan, gainerako pertsonak beren miresleak baitira. -Egun on -esan zuen printze txikiak-. Hori da kapelu xelebrea daramazuna. .. -Agur egiteko da -eran/' ~ v....-' , _;-· tzun, harroputzak-. Txalo?'· tzen nautenean, agur egiteko. --""'_,......._ Zorigaitzez, inor ez da sekula hemendik pasatzen. -Ez ezazu esan! -mintzatu zen printze txikia, ezer ulertu gabe. ( -Has zaitez txaloka, esku bat bestearen kontra joz -aholkatu zion orduan harroxkoak. Printze txikia txaloka / hasi zen, esku bat bestearen kontra joz. Harroxkoak, kapelua goratuz, apaltasunez agurtu zuen. «Erregearen ikustaldia baino libertigarriagoa da hau, inondik ere», pentsatu
I ...........
I
I
zuen printze txikiak here artean. Eta berriro ere ekin zion esku bat bestearen kontra jotzeari. Eta harroak berriro ere agurtu zuen kapelua goratuz. Bost minuturen buruan, printze txikia nekatu egin zen josteta beti bat harekin. -Eta, zer egin behar da kapelua eror dadin? -galdegin zuen. Baina harroak ez zion ulertu. Harroek laudoJioak besterik e.z dute ulertzen. / -E-sadazu, zinez miresten al nauzy} -galdegin zion printze txili:ia: ·. . ~· __./
-- -
.. . -
43
-~-
- Z r da mirestea? - Miresteak esan nahi du onartu egiten duzula ni naizela plan ta honetako gizonik ederrena, ongien jantzita dagoena, nl r t ena eta burutsuena. - Baina zure planetan bakarrik zaude eta! - Egidazu mesede hori! Mirets nazazu, hala ere! - Miresten zaitut -esan zuen printze txikiak sorbaldak npur bat goratuz-, baina zer axola dizu horrek? Eta printze txikia joan egin zen. «Pertsona nagusiak zinez bitxiak dira», egin zuen here b itan, bidaian aurrera zihoala.
XII Hurrengo planetan edale bat bizi zen. Ikustaldi hau oso laburra gertatu zen, baina malenkonia handia sortu zion printze txikiari. -Zertan ari zara? -galdegin zion edaleari, eta hark aurrean zeuzkan botila bete multzoari eta botila huts multzoari begiratu zien. -Edan egiten dut -erantzun zuen edaleak, ahots etsiaz. -Zergatik edaten duzu? -galdegin zion printze txikiak. -Ahanztearren -erantzun edaleak. -Zer ahanztearren? -jakin nahi izan zuen prin tze txikiak, ordurako errukiturik. -Lotsa naizela ahanztearren -aitortu zuen edaleak, burua makurtuz. -Zeren lotsa? -esan zuen printze txikiak gizonari lagundu nahian.
44
-Edatearen lotsa! -amaitu zuen edaleak, erabateko isiltasunean babestuz. Eta printze txikia, nahasirik, joan egin zen handik. «Pertsona nagusiak zinez bitxiak baino bitxiagoak dira», egin zuen here baitan, bidaian aurrera zihoala.
XIII Laugarren planeta negozio gizonarena zen. Eta hain zegoen lanpeturik, ez baitzuen burua jaso ere egin printze txikia heldu zenean. -Egun on -esan zion honek-. Zigarroa itzalia daukazu. -Hiru eta bi, berdin host. Bost eta zazpi, hamabi. Hamabi eta hiru, hamabost. Egun on. Hamabost eta zazpi, hogeita bi. Hogeita bi eta sei, hogeita zortzi. Berriro pizteko astirik ere ez. Hogeita sei eta host, hogeita hamaika. U£1 Beraz, bostehun eta bat milioi seiehun eta hogeita bi mila zazpiehun eta hogeita hamaika egiten du. -Bostehun milioi zer, baina? -Zer? Oraindik hor al zaude? Bostehun eta bat milioi zera ... Dagoeneko ez dakit ... Rain lanpetua nago! Ni berriketa gutxiko gizona nauzu, eta ez naiz ergelkeriatan aritzen. Bi eta host, zazpi ... -Bostehun milioi zer, baina? -errepikatu zuen printze txikiak, izan ere, here bizitzan behin galdera bat eginez gero, ez baitzuen sekula ahanzten. N egozio gizonak burua goratu zuen. -Badira berrogeita hamalau urte planeta honetan nagoela, eta bitarte honetan hiru bider baino ez didate enbarazu
45
egin. Lehenengo aldia orain dela hogeita bi urte izan zen, liztor bat batek daki nondik heldu zenean. Sekulako harrabotsa ateratzen zuen eta lau akats egin nituen batuketa batean. Bigarren aldia orain dela hamaika urte izan zen, erreuma krisi baten eraginez. Ez dut nahikoa kirol egiten. Ezin dut denbora ibilian alferrik galdu. Serioa naiz ni, gero! Hirugarren aldia ... , oraingo hau da! Beraz, bostehun eta bat milioi ... -Milioi zer, baina? N egozio gizonak bakean egoteko aukerarik ez zegoela ulertu zuen: -Zeruan noizbehinka ikusten diren gauza fiimifio horien milioiak.
46
-Euliak? -Ez, ba, gauza fiimifio dirdaitsuak. -Erleak? -Ezetz, ba. Urre koloreko gauza fiimifioak, alferrontziei ametsak eragiten dizkietenak. Baina ni serioa naiz, gero! Nik ez dut amets egiteko astirik. -Oi, izarrak? -Fiorratx. Izarrak. -Eta zer egiten duzu bostehun milioi izarrekin? -Bostehun eta bat milioi seiehun eta hogeita bi mila zazpiehun eta hogeita hamaika. Serioa naiz ni, zehatza. -Eta zer egiten duzu izar horiekin? -Zer egiten dudan? -Bai. -Ezer ez. Eduki egiten ditut. -Izarrak, eduki? -Bai. -Baina nik ezagutu dudan errege batek ... -Erregeek ez dute ezer edukitzen. Flaiek «erreinatu» egiten dute. Guztiz desberdina da. -Eta zertarako balio dizu izarrak edukitzeak? -Aberats izateko balio dit. -Eta zertarako balio dizu aberats izateak? -Beste izar batzuk erosteko, baldin eta norbaitek topatzen baditu. «Fionako honek», egin zuen here baitan printze txikiak, «ene mozkorrak bezalaxe pentsatzen du». Alabaina, galdezka jarraitu zuen: -Nolatan eduki daitezke izarrak? -Norenak dira? -galdegin zuen, zakar, negozio gizonak. -Ez dakit, ba. Inorenak ez.
47
r z, mr ak dira, ni izan bainaiz horretaz pent8atu du n I h na. - N hikoa al da hori? Z lantzarik gabe. Inorena ez den harribitxi bat topaLzt•n duzunean, zeurea da. Inorena ez den uharte bat topatzen du zun an, zeurea da. Ideia bat izaten lehena zarenean, pn L nt tu egiten duzu: zeurea da. Eta nik izarrak dauzkat, nz l n batean ene aurretik inork ez baitu pent8atu horiek ' lui itzea. - Hori egia da -e8an zuen printze txikiak-. Eta zer git n duzu horiekin? - Kudeatu egiten ditut. Zenbatu eta zenbatu, behin eta b rriz -e8an zuen negozio gizonak-. Zaila da. Baina ni gizon 8erioa naiz, gero! Printze txikiaren jakin-mina ez zegoen artean guztiz a beterik. - Nik zetazko zapi bat baldin badaukat, lepo bueltanjanLzi, eta eraman egin dezaket. Nik lore bat baldin badaukat, hura hartu, eta eraman egin dezaket. Baina zuk ez daukazu 1z rrak hartzerik! - Ez, baina banketxean ezar ditzaket. - Zer e8an nahi du horrek? - E8an nahi du paper orri batean idatz dezakedala izar kopurua. Eta horren o8tean, paper hori kaxoi batean gorde, ta giltzaz itxi dezaket. -Eta hori al da guztia? - Nahikoa da! «Libertigarria da», pent8atu zuen printze txikiak. «Zinez poetikoa da. Baina ez da 080 8erioa». Printze txikiak gauza 8erioez zituen ideiak 080 de8berdinak ziren pert8ona nagu8iek zituztenen aldean. 48
-Nik badut egunero ureztatzen dudan lore bat -jarraitu zuen-. Hiru sumendi ere baditut eta astero-astero kentzen diet hirurei kedarra. Itzalirik dagoena ere garbitzen baitut. Bai lorearentzat, bai sumendientzat onuragarria da nireak izatea. Baina izarrentzat zu ez zara onuragarria ... N egozio gizonak ahoa zabaldu, bai, egin zuen, baina ez zuen erantzunik aurkitu, eta printze txikia joan egin zen handik. «Pertsona nagusiak zin-zinez harrigarriak dira», egin zuen xaloki here baitan, bidaian aurrera zihoala.
XIV Bosgarren planeta oso harrigarria zen. Guztietan txikiena hera zen. Apenas zegoen tokirik farol eta farolari batentzat. Printze txikiak ezin zuen ulertu zertarako balio zezaketen, zeruan, etxe eta jenderik gabeko planeta batean, farolak eta farolariak. Alabaina, here buruari esan zion: «Baliteke gizon hau zentzugabea izatea. Hala ere, erregea, harroxkoa, negozio gizona eta edalea zentzugabeagoak dira. Gutxienez, honen lanak badu zentzurik. Bere farola pizten duenean, beste izar berri bat edota lore bat jaioaraziko balu bezalako zerbait da. Bere farola itzaltzen duenean, ostera, loarazi egiten du lorea edo izarra. Oso zeregin polita da. Eta polita delako da, zinez, onuragarria». Planetara heldu zenean, adeitasunez agurtu zuen farolaria: -Egun on. Zer dela-eta itzali berri duzu zure farola? -Horixe da agindua -erantzun zuen farolariak-. Egun on. 49
- Eta zein da agindua? - Ene farola itzaltzea. Gabon. Eta berriro ere piztu zuen. - Baina zer dela-eta piztu duzu atzera? - Horixe da agindua -erantzun zuen farolariak. - Ez dut ulertzen -esan zuen printze txikiak. - Ez dago zer ulerturik -esan zuen farolariak-. Agindua, agindua da. Egun on. Et a farola itzali zuen. Horren ostean, koadro gorriekiko musuzapi batekin xukatu zuen kopeta. - Nik lan izugarria egiten dut hemen. Lehen bazuen zentzurik. Goizean itzali, eta iluntzean piztu egiten nuen. Hortik aurrera, egunaren gainerakoa atseden hartzeko nuen , eta gauaren gainerakoa lotarako ... - Eta agindua geroztik aldatu al da? - Agindua ez da aldatu -esan zuen farolariak-. Horixe da, ba, ene zorigaitza! Urtetik urtera planeta azkarrago ari da biratzen, eta agindua ez da aldatu! - Eta? -esan zuen printze txikiak. - Gaur egun minutuko itzuli bat egiten du, eta ez dut atse d en une bakar bat ere. Minutu bakoitzean piztu eta itzali egin behar izaten dut! - Bai gauza bitxia! Zure planetan egunak minutu bat irauten du! - Ez da inondik ere bitxia -esan zuen farolariak-. Hilabete bat bada elkarrekin hitz egiten ari garela. -Hilabete bat? - Bai. Hogeita hamar minutu. Hogeita hamar egun. Gabon. Eta farola piztu zuen berriz ere.
50
\
-
'' -- ' /
/
\ \
/I I (
\
Nik Zan izugarria egiten dut hemen.
rintze txikia hegira geratu zitzaion; atsegin zuen ngi nduarekiko hain esanekoa zen farolari hura. Beste garai bnL n, aulkia mugituz, berak bilatu izan zituen eguzki Hurr rak oroitu zituen. Bere adiskideari lagundu nahi izan I'; ion: - Hara ... , nik ezagutzen dut nahi duzunean atseden hnrtzeko modua ... - Beti nahi izaten dut nik hori -esan zuen farolariak. Izan ere, litekeena baita aldi berean esanekoa eta nagia IZ tea. Printze txikiak jarraitu egin zuen: - Zure planeta hain txikia izanik, itzulia hiru pauso I uzetan egin dezakezu. Beti eguzkitan egoteko astiro samar ibiltzea besterik ez duzu. Atsedena hartu nahi duzula, hasi ibiltzen ..., eta egunak zuk nahi bezainbat iraungo du. - Horrekin ez dugu askorik konpontzen -esan zuen f rolariak-. Bizitza honetan batik bat lo egitea atsegin dut. - Tamala da, ba -esan zuen printze txikiak. - Bai, tamala da -esan zuen farolariak-. Egun on. Eta here farola itzali zuen. «Honako hau», egin zuen printze txikiak here baitan, bid ian aurrera zihoala, «gutxietsi egingo lukete bai erregeak, bai harroxkoak, bai edaleak, bai negozio gizonak. Hala ere, barregarria ez zaidan bakarra da. Agian here buruaz ez, baina beste zerbaitez arduratzen delako». Tristeziaz hasperen egin, eta honela jarraitu zuen: «Guztien artean, honen adiskidea baino ez nintekeen egin. Baina planeta zinez txikia da. Ez dago biontzako tokirik. .. » Printze txikiak ez zion here buruari aitortu nahi zergatik gogoratzen zuen oroiminez zorioneko planeta hura: batik
52
bat, hogeita lau orduoro ikus zitzakeen mila laurehun eta berrogei eguzki sarrerengatik!
XV Seigarren planeta hamar bider zabalagoa gertatu zen. Liburukoteak idazten zituen agure zahar bat bizi zen bertan. -Hara! Esploratzaile bat! -jaulki zuen printze txikia ikustearekin batera. Printze txikia haren mahaira eseri, eta puska batean arnaska jardun zuen. Hainbeste bidaiatua zen! -Nondik zatoz? -galdegin zion agure zaharrak. -Zer da liburu lodi hau? -esan zuen printze txikiak-. Zertan ari zara hem en? -Ni geografoa naiz -erantzun zion agure zaharrak. -Zer da hori? -ltsasoak, ibaiak, hiriak, mendiak eta basamortuak non dauden dakien jakintsua da. -Bai gauza interesgarria -esan zuen printze txikiak-. Azkenik, benetako lanbide bat! Eta, here ingurumarian, begiratu bat luzatu zion geografoaren planetari. Sekula ikusi gabea zen halako planeta ikusgarririk. -Oso planeta ederra da zurea. Ba al du ozeanorik? -Ezin, ba, jakin -esan zuen geografoak. -Oil -printze txikia nahigabeturik zegoen-. Eta mendirik? -Ezin, ba, jakin -esan zuen geografoak. -Eta hiririk, eta ibairik, eta basamorturik?
53
-Hori ere ezin, ba, jakin -esan zuen geografoak. - Baina zu geografoa zara! -Halaxe da -esan zuen geografoak-, baina ni ez naiz esploratzailea. Ez daukat esploratzaile bakar bat ere. Geografoaren egitekoa ez da hiriak, ibaiak, mendiak, itsasoak, ozeanoak edo basamortuak zenbatzea. Geografoa garrantzitsuegia da hara eta hona alferkerian ibiltzeko. Berak ez du here bulegoa uzten. Baina han esploratzaileak hartzen ditu. Galdekatu egiten ditu eta, haien oroitzapenekin, oharrak hartu. Eta haien arteko bakarren baten oroitzapenei interesgarri iritziz gero, ikerketa bat eginarazten du esploratzailearen zintzotasunaz. 54
-Zer dela eta? -Esploratzaile batek gezurra esango balu, horrek geografia liburuetan izugarrizko nahastea sortuko lukeelako. Gehiegi edaten duen esploratzaile batek bezalatsu. -Zer dela eta? -atera zitzaion printze txikiari. -Mozkorrek gauzak bikoizturik ikusten dituztelako. Hala bada, geografoek bi mendi aipatuko lituzkete bakarra dagoen tokian. -Nik ezagutzen dut -esan zuen printze txikiakesploratzaile kaxkarra izango litzatekeen bakarren bat. -Baliteke. Beraz, esploratzailearen zintzotasuna agerian geratzen denean, deskubrimenduari buruzko ikerketa bat egiten da. ---Joaten al zara ikustera? -Ez. Hori zailegia da. Baina esploratzaileari frogak ekartzeko eskatzen diot. Esate baterako, menditzar baten deskubrimendua jokoan badago, harri handiak ekartzea exijitzen diot. Halako batean, geografoa hunkiturik agertu zen. -Baina zu, zu urrunetik zatoz! Zu esploratzailea zara! Egidazu zure planetaren deskribapena! Eta geografoak, here erregistroa zabaldurik, arkatza zorroztu zuen. Esploratzaileen azalpenak arkatzez jasotzen dira aurrena. Frogak ekarri arte ez dira tintaz jasotzen. -Beraz? -galdekatu zuen geografoak. -Oi! -esan zuen printze txikiak-. Ene planeta ez da oso interesgarria, oso txikia da. Hiru sumendi ditut. Bi sumendi bizirik, eta sumendi itzalia. Baina sekula ez dago jakiterik. -Sekula ez dago jakiterik -esan zuen geografoak. -Lore bat ere badut.
55
- Guk ez dugu loreen berririk jasotzen -esan zuen g ografoak. - Zergatik ez? Gauza politagorik! - Loreak iragankorrak direlako. - Zer esan nahi du «iragankor» horrek? - Geografiako liburuak -esan zuen geografoak- guzLi tan ederrenak dira. Sekula ez dute gaurkotasuna galtzen. M ndi bat nekez alda daiteke tokiz. Ozeano bat nekez ratuko da urik gabe. Guk betiereko gauzei buruz idazten ugu. - Baina sumendi itzaliak esnatu egin daitezke -eten zuen printze txikiak-. Zer esan nahi du «iragankor» horrek? - Guri ez zaigu axola sumendiak pizturik edo itzalirik dauden jakitea -adierazi zuen geografoak-. Guretzat axola duena mendia da. Eta mendia ez da aldatzen. - Baina zer esan nahi du «iragankor» horrek? -errepikatu zuen printze txikiak, izan ere, here bizitzan, behin galdera bat eginez gero, ez baitzuen sekula ahanzten. - Esan nahi du «laster desagertzeko arriskuan dagoela». -Ene lorea laster desagertzeko arriskuan dago? --Jakina. «E ne lorea iragankorra da», egin zuen printze txikiak here baitan, «eta lau arantza baino ez ditu munduari aurre giteko! Eta planetan bakar-bakarrik utzi ez dut, ba!». Bere lehen damu agerpena izan zen. Baina, berriro, here onera etorririk: -Zer bisitatzea aholkatzen didazu? -galdegin zuen. -Lur planeta -erantzun zion geografoak-. Oso izen ona du ... Eta, here lorea gogoan zuela, printze txikiajoan egin zen.
56
Printze txikia harritu egin zen inor ez ikustean.
XVI
llala bada, zazpigarren planeta Lurra gertatu zen. Lurra ez da edozein planeta, gero! Badira ehun eta I amaika errege (errege beltzak ahantzi gabe, noski), zazpi mila geografo, bederatziehun mila negozio gizon, zazpi milioi 'l erdi mozkor, hirurehun eta hamaika milioi harro, hau da, gutxi gorabehera bi mila milioi pertsona nagusi. Lurraren neurriez hobeki jabe zaitezten, esango dizuet argindarra asmatu aurretik eta, sei kontinenteen artean, laurehun eta hirurogeita bi mila eta bostehun farolariren benetako armada bat mantendu beharra zegoela. Zoragarria zen urrun samarretik ikusteko. Armada honen mugimenduak operako ballet batekoak bezain arauturik zeuden. Aurrena Zeelanda Berriko eta Australiako farolarien aldia izaten zen. Horren ostean, beren kriseiluak pizten zituztelarik, lotara erretiratzen ziren. Hurrena, Txinako ta Siberiako farolariak sartzen ziren dantzan. Gero, haiek re bastidoreetan desagertzen ziren. Orduan, Errusiako eta Indietako farolarien aldia izaten zen. Gero, Afrika ta Europakoena. Gero, Hego Amerikakoena. Gero, Ipar Amerikakoena. Eta sekula ez zuten huts egin eszenan agertzeko ordenan. Miresgarria zen. Soil-soilik Iparburuko farol bakarraren farolaria eta Hegoburuko farol bakarraren haren lankidea bizi ziren nagitasunak eta zabarkeriak jota: urtean birritan egiten zuten Ian.
58
XVII
Norbaitek here burua apur bat nabarmendu nahi duenean, gezurren bat edo be8te e8an dezake. Eta ni ez naiz o8o egiazalea izan farolariez mintzatu natzaizuenean. Gure planeta ezagutzen ez dutenek irudipen faltsua har dezakete. Gizakiek 080 toki gutxi hartzen dute lurraren gainean. Lurrean bizi diren bi mila milioi gizakiak zutik eta, biltzar baterako bezala, bilduko balira, erraz 8artu ahal izango lirateke hogei milia luze eta hogei milia zabal den plaza publiko batean. Gizateria Ozeano Bareko uharterik txikienaren gainean bildu ahal izango litzateke. Bi8tan da: pert8ona nagu8iek ez lizuekete 8inet8iko. Toki a8ko behar dutelakoan daude. Baobab-ak bezain garrantzit8utzat dute beren burua. Orduan kalkulua egiteko aholkatuko diezue. Zenbakiak maite dituzte: at8egina egingo zaie. Baina ez ezazue zuen denbora zeregin horretan xahutu. Alferrik da. Izan konfiantza niregan. Hala gauzak, behin lurrera etorririk, printze txikia harritu egin zen inor ez iku8tean. Planetaz naha8tu ote zen beldurtzen ha8ia zela, eraztun ilargi kolore baten mugimendua iku8i zuen harean. -Gabon -e8an zuen printze txikiak badaezpada ere. -Gabon -e8an, 8ugeak. -Zein planetatan jau8i ote naiz? -galdegin zuen printze txikiak. -Lurrean, Mrikan -erantzun, 8ugeak. -Oil Beraz, Lurrean ez dago inor? -Honako hau ba8amortua duzu. Ba8amortuetan ez da inor egoten. Lurra handia da -adierazi zuen 8ugeak.
59
Harri baten gainean eseri, eta printze txikiak zerurantz begiratu zuen: -N eure buruari galdegiten diot -esan zuen- izarrak cz ote dauden argiztaturik egunen batean nork berea topa dezan. Begiraiozu ene planetari. Gure gain-gainean dago ... Baina zein urrun! -Ederra da -esan zuen sugeak-. Zertara etorri zara hona? -Lore batekin arazoak ditut -esan zuen printze txikiak. -A! -atera zitzaion sugeari. Eta isildu egin ziren. -Gizakiak non dira? -ekin zion, azkenik, printze txikiak-. Basamortuan bakarrik samar sentitzen naiz ... -Gizakien artean ere bakarrik egoten zara -esan zuen sugeak. Printze txikia luzaroan egon zitzaion hegira: -Piztia bitxia zara, gero -adierazi zion azkenik-, atzamar bat bezain mehea ... -Hala ere, ni errege baten atzamarra baino ahaltsuagoa naiz -esan zuen sugeak. Printze txikiak irribarre egin zuen: -Ez zara oso ahaltsua ... Hankarik ere ez duzu ... Bidaiatzea ezinezkoa zaizu ... -Itsasontzi batek baino urrunago eraman zaitzaket - esan zuen sugeak. Printze txikiaren orkatilan kiribilkatu zen, urrezko besoko baten gisara. -Ukitzen dudan oro, irten zen lekura itzularazten dut - jarraitu zuen-. Baina zu garbia zara eta izar batetik zatoz ... Printze txikiak ez zuen txintik ere erantzun. 60
-Erruki zaitut, hain zara ahula granitozko Lur honetan. Egunen batean, zure planetarekin behar baino gehiago gogoratzen hazara, nik lagun diezazuket. Zera egin dezaket ... -Oil Oso ongi ulertu dut -esan zuen printze txikiak-, baina zergatik mintzo zara etengabe igarkizunka? -Den-denak asmatzen ditut -esan zuen sugeak. Eta isildu egin ziren.
XVIII Printze txikiak basamortua zeharkatu eta lore bat besterik ez zuen topatu. Hiru petaloko lore bat, lore hutsal bat ... -Egun on -esan zuen printze txikiak. -Egun on -esan zuen loreak. -Non dira gizakiak? -galdegin zuen, adeitsuki, printze txikiak. Loreak, egun batez, karabana bat igarotzen ikuSia zuen.
-Gizakiak? Ene ustetan badira sei, zazpi bat. Duela urte asko ikusi nituen. Baina ez dago jakiterik non aurki daitezkeen. Haizeak daramatza. Ez dute errorik, eta gabezia horrek zinez zapuzten ditu. -Adio -jaulki zuen printze txikiak. -Adio -esan zuen loreak.
XIX
Printze txikia mendi handi batera igo zen. Ezagunak zituen mendi bakarrak belaun parera heltzen zitzaizkion hiru sumendiak ziren. Eta sumendi itzalia aulki gisa erabiltzen zuen. «Hau bezalako mendi garai batetik», egin zuen here baitan, «hegien itxi-ireki batean planeta osoa eta gizaki guztiak ikusiko ditut». Baina harkaitz orratz ezin pikoagoak besterik ez zuen ikusi. -Egun on -esan zuen badaezpada ere. -Egun on ... Egun on... Egun on ... -erantzun, oihartzunak. -Nor zarete? -esan zuen printze txikiak. -Nor zarete ... Nor zarete ... Nor zarete ... -erantzun, oihartzunak. -Izan zaitezte ene adiskideak, bakarrik nago -esan zuen. -Bakarrik nago ... Bakarrik nago ... Bakarrik nago ... -erantzun, oihartzunak.
63
«Bai planeta bitxia! », pentsatu zuen orduan. «Guztiz I ' horra da, eta guztiz zorrotza, eta guztiz gazia. Eta gizakiek 'Z dute irudimenik. Zer esan, horixe errepikatzen dute ... Ni r an lore bat neukan: mintzatzen beti lehena izaten z n ...»
XX
aina harea, harkaitz eta elurretan barrena luzaroan ibili o t ean, halako batean bide bat topatu zuen printze txikiak. ' t a bide guztiek gizakietara eramaten dute. - Egun on -esan zuen. Lorategi bat zen, loretan zeuden arrosondoz betea. - Egun on -esan zuten arrosek. Printze txikia hegira geratu zitzaien. Denak here lorearen , ntzekoak ziren. - N ortzuk zarete zuek? -galdegin zien, harri eta zur. - Arrosak gara -esan zuten arrosek. - Oi ... ! -atera zitzaion printze txikiari. Eta oso zorigaiztoko sentitu zen. Bere arrosak esana zion unibertsoan here espezieko bakarra zela. Eta hona hemen host mila, denak ere elkarren antzekoak, lorategi bakar batean! «Hau ikusiz gero ... », esan zion here buruari, «hutsaren h urrengo sentituko zen. Eztul batean hasiko zen eta, lotsagarri ez geratzearren, itxurak egingo zituen hiltzen ari zela erakusteko. Nik ere itxurak egin beharko nituen hura zaintzen ari nintzela erakusteko, zeren, bestela, ni lotsagarri uzt earren, here burua benetan hiltzen utziko baitzuen ... » 64
I (
l
··,{) ' ~
} (: (('.
',
I·
_) ' '
t )
Planeta hau guztiz lehorra da, eta guztiz zorrotza, eta guztiz gazia.
Gero, jarraitu zuen here artean: «Ene lore bakarrarekin aberats sentitzen nintzen, eta arrosa arrunt bat besterik ez daukat. Arrosa eta belaun parera heltzen zaizkidan hiru sumendiak, bat betiko itzalia gian. Horrek guztiak ez nau oso printze handia egiten ... » . Eta belarretan etzanik, negar egin zuen.
XXI Azeria agertu zitzaion une hartantxe: -Egun on -esan zuen azeriak. -Egun on -erantzun zuen, adeitasunez, printze txikiak, baina atzeraka jiratu zen arren, ez zuen ezertxo ere ikusi. - Hemen nago -esan zuen ahotsak-, sagarrondoaren zp1an ...
66
-Nor zara zu? -esan zuen printze txikiak-. Oso ederra zara ... -Azeri bat naiz -esan zuen azeriak. -Zatoz nirekin jostatzera -proposatu zion printze txikiak-. Horren triste nago ... -Ni ezin naiz zurekin jostatu -esan zuen azeriak-. Ez nago hezia. -Oi! Barka -atera zitzaion printze txikiari. Baina, pentsatzen egon ostean, gaineratu zuen: -Zer esan nahi du «hezia» izateak? -Zu ez zara hemengoa -esan zuen azeriak-. Zeren hila zabiltza? -Gizakien hila nabil -erantzun, printze txikiak-. Zer esan nahi du «hezia» izateak? -Gizakiek -esan zuen azeriak- fusilak dituzte eta ehizatu egiten dute. Amorragarria da! Oiloak ere hazten dituzte. Hori da haien gauza interesgarri bakarra. Oiloen hila al zabiltza? -Ez -esan zuen printze txikiak-. Adiskideak bilatzen ditut. Zer esan nahi du «hezia» izateak?
1-~---
I
I \ \\\
... r
;· ? i
/
- Ahaztuegia dagoen gauza bat da hori -esan zuen nz riak- . «Harremanak sortzea ... » esan nahi du. - Harremanak sortzea? - Bistan da -esan zuen azeriak-. Zu, niretzat, ehun m iJa mutikotxoren antzeko mutikotxo bat baino ez zara or indik. Nik ez dut zure beharrik. Eta zuk ere ez duzu ene b harrik. Ni, zuretzat, ehun mila azeriren antzeko azeri bat baino ez naiz. Baina zuk hezten banauzu, elkarren b harra izango dugu. Munduan bakarra izango zara niretzat. Munduan bakarra izango naiz zuretzat ... - Ulertzen hasia naiz -esan zuen printze txikiak-. Badut lore bat ... , hezi egin nauelakoan nago ... - Baliteke -esan zuen azeriak-. Lurrean era guztietako gauzak ikusten dira ... - Ez, ez da Lurrean, ordea -esan zuen printze txikiak. Azeriak jakin-gosez beterik zirudien: - Beste planeta bate an? - Bai. - Ba al dago ehiztaririk planeta horretan? -Ez. -Hori bai interesgarria! Eta oilorik? -Ez. - Ezin dena perfektua izan -hasperen egin zuen azeriak. Azeriak bereari eutsi zion: -Ene bizitza aspergarria da. Oiloak ehizatzen ditut ta gizakiek ehizatu egiten naute. Oilo guztiak elkarren ntzekoak dira eta gizaki guztiak elkarren antzekoak dira. Horregatik aspergarri samarra da ene bizitza. Baina hezten baldin banauzu, eguzki-izpi batek argituko du ene bizitza. Besteak ez bezalako pauso-hots bat ezagutuko dut. Gainerako pausoek lurpean ezkutatzera behartzen naute. Zureak,
68
musika baten antzera, ezkutalekutik kanpora deituko dit. Eta gainera, hegira! Ikusten al dituzu hango gari sailak? Ba, nik ez dut ogirik jaten. Garia alferrikakoa da niretzat. Gari soroek ez didate ezertxo ere oroitarazten. Eta hori tristea da, gero! Baina zure ileak urre kolorekoak dira. Horregatik, hezten nauzularik, zoragarria izango da! Gari urre koloreak zutaz pentsaraziko dit. Eta nik atsegin izango dut haizeak garitzan barrena sortzen duen xuxurla ... Azeria isildu egin zen, eta luzaroan egon zen printze txikiari hegira: -Mesedez ... , hezi nazazu! -esan zuen. -Nahi nuke -erantzun, printze txikiak-, baina ez dut astirik. Adiskideak egin behar ditut, gauza asko ezagutu. -Hezten diren gauzak baino ez dira ezagutzen -esan zuen azeriak-. Dagoeneko gizakiek ez dute ezer ezagutzeko astirik. Gauza manufakturatuak erosten dizkiete merkatariei. Baina lagunak saltzen dituen merkataririk ez dagoenez, gizakiek dagoeneko ez dute lagunik. Adiskide bat nahi baduzu, hezi nazazu! -Zer egin behar da? -esan zuen printze txikiak. -Pazientzia handia hartu beharra dago -erantzun, azeriak-. Aurrena niregandik urrun samar eseriko zara, hor, belarretan. Nik zeharka begiratuko dizut eta zuk ez duzu ezer esango. Gaizki ulertuen sorburua da hizkuntza. Baina egunetik egunera hurbilago eseri ahal izango zara ... Printze txikia biharamunean itzuli zen. -Hobe zenuke beti ordu berean itzultzea -esan zuen azeriak-. Esate baterako, arratsaldeko lauretan baldin bazatoz, hiruretatik aurrera zoriontsu sentitzen hasiko naiz. Ordua aurrerago, eta ni zoriontsuago izango naiz. Lauretarako asaldatu eta urduritu egingo naiz: zoriontasunaren 69
n urria ezagutuko dut! Baina noiznahi etortzen baldin haza-
ra, z dut sekula jakingo bihotza nola prestatu ... Errituak b harrezkoak dira. - Zer da erritu bat? -esan zuen printze txikiak. - Hori ere oso ahantzia dagoen zerbait da -esan zuen zeriak-. Horrek egun bat besteak ez bezalakoa egiten du; ordu bat, besteak ez bezalakoa. Ene ehiztariek, esate baterako, erritu bat dute. Ostegunetan herriko neskatilekin dantza egiten dute. Beraz, osteguna egun zoragarria izaten da! Mahastiraino joaten naiz pasieran. Baina ehiztariek noiznahi dantza egingo balute, egunak oso elkarren antzekoak izango lirateke, eta nik ez nuke oporraldirik txikiena ere izango.
Halaxe hezi zuen, bada, printze txikiak azeria. Eta abiatzeko tenorea hurbildu zelarik: -A! -esan zuen azeriak. .. -. N egar egingo dut. -Errua zeurea da -esan zuen printze txikiak-. Nik ez zintudan mindu nahi, baina nik heztea nahi izan zenuen ... --Jakina -esan zuen azeriak. -Baina negar egin behar duzu! -esan zuen printze txikiak. --Jakina -esan zuen azeriak. -Beraz, ez duzu ezer irabazi! -Bai, irabazi dut --esan zuen azeriak-, gariaren koloreari eskerrak. Gero gaineratu zuen:
<'I • I :·~
,.
•I·
!ft
v. ,.
t
...
.;..- -:;_..
:!: ~~-
\
-.v:
(
p
' '' '!
"•
.,.
•t··
.I
:f:
,/
-~~ ...,, .. f
•
'·,
Esate baterako, arratsaldeko lauretan baldin bazatoz, hiruretatik aurrera zoriontsu sentitzen hasiko naiz.
- Zoaz berriro arrosak ikustera. Zeurea munduan bakarr dela ulertuko duzu. Gero, ni agurtzera etorriko zara eta n ik sekretu bat oparituko dizut.
I rin tze txikia arrosak ikustera joan zen berriro:
- Inondik ere ez zarete ene arrosaren antzekoak, oraindik 'Z zar ete deus ere -esan zien-. Inork ez zaituzte hezi eta zu k ez duzue inor hezi. Ene azeria lehenago zen bezalakoxeak z ret e. Beste ehun mila azeriren antzekoa besterik ez zen. Baina adiskide egin dut eta orain bakarra da munduan. Arrosak oso deseroso zeuden. - Ederrak zarete, baina hutsik zaudete -jarraitu zuen-. Zuengatik ezin da hil. Jakina, ibiltari arrunt bati ene arrosa zuen antzekoa dela irudituko litzaioke. Baina hura bakarrik zuek guztiak baino garrantzitsuagoa da, izan ere, hera b ita nik ureztatu nuena. Izan ere, hera ezarri bainuen babesgarrian. Izan ere, hera gerizatu bainuen bionboarekin. l zan ere, beldarrak akabatu behar izan bainizkion (tximeleta b ih urtu ziren bizpahiru izan ezik). Izan ere, kexatzen, barropuzten edota, batzuetan, isiltzen ere entzun bainuen. lzan ere, ene arrosa baitzen.
Eta a zeriagana itzuli zen: - Adio -esan zuen. - Adio -esan zuen azeriak-. Rona hemen ene sekretua. so sinplea da: bihotzarekin baino ez da ongi ikusten. FunLsezkoa ikusezina da begientzat. - Funtsezkoa ikusezina da begientzat -errepikatu zuen printze txikiak, gero oroitu ahal izateko.
72
Eta belarretan etzanik, negar egin zuen.
- Zeure arrosarekin alferrik galdu duzun denborak 'git n du zeure arrosa garrantzizko. - Neure arrosarekin alferrik galdu dudan denbora ... n zuen printze txikiak, gerora oroitu ahal izateko. - Gizakiek ahantzia dute egia hau -esan zuen azeriak-. Baina zuk ez duzu ahantzi behar. Hezi duzunaren arduraduna bi lakatu zara betiko. Zeure arrosaren arduraduna zara ... - Ene arrosaren arduraduna naiz ... -errepikatu zuen printze txikiak, gerora oroitu ahal izateko.
XXII
- Egun on -esan zuen printze txikiak. - Egun on -esan zuen orratz-zainak. - Zer egiten ari zara hemen? -esan zuen printze txikiak. - Bidaiariak milakako multzotan sailkatzen ditut -esan zu n orratz-zainak-. Haiek daramatzaten trenak zuzentzen ditut, batzuetan eskuinerantz, besteetan ezkerrerantz. Eta tren espres argiztatu batek, trumoiaren harrabotsar kin, orratz-zainaren kabina dardarazi zuen. - Oso presaka doaz -esan zuen printze txikiak-. Zeren bila dabiltza? - Tren makinako gizonak berak ere ez daki -esan zuen orratz-zainak. Eta beste tren espres argiztatu batek kontrako norabid an burrunbatu zuen. - Dagoeneko itzulian al datoz ... ? -galdegin zuen printze lxikiak.
74
-Ez dira lehengo berak -esan zuen orratz-zainak-. Aldaketa bat da. -Ez al zeuden, ba, pozik, zeuden tokian? -Nor hera sekula ez da pozik egoten dagoen tokian -esan zuen orratz-zainak. Eta hirugarren espres argiztatu baten trumoiak harrabots egin zuen. -Lehenengo bidaiariei jarraitzen al diete? -galdegin zuen printze txikiak. -Ez diote ezertxori ere jarraitzen -esan zuen orratz-zainak-. Barnean lotan edo aharrausika doaz. Haurrek bakarrik zapaltzen dituzte beren sudurrak kristalaren kontra. -Haurrek bakarrik dakite zeren hila dabiltzan -atera zitzaion printze txikiari-. Trapuzko panpina batekin alferrik galtzen dute denbora, eta hura oso garrantzizko bilakatzen da, eta, behin kenduz gero, negarrez hasten dira ... -Zorionekoak dira -esan zuen orratz-zainak.
XXIII -Egun on -esan zuen printze txikiak. -Egun on -esan zuen saltzaileak. Egarria kentzen duten pilula perfekzionatuen saltzailea zen. Astean behin bat hartuz gero, ez da edateko behar gehiagorik izaten. -Zergatik ari zara hori saltzen? -esan zuen printze txikiak. -Denbora asko aurreratzeko -esan zuen saltzaileak-. Jakitunek kontuak atera dituzte. Astean berrogeita hamahiru minutu aurrezten dira.
75
- Eta zer egiten da berrogeita hamahiru minutu horiekin? - Nahi dena egin daiteke ... «Nik», egin zuen printze txikiak here baitan, «berrogeita ha mahiru minutu banitu, astiro-astiro iturri batera joango nintzat eke ... »
XXIV
Zortzi egun baziren basamortuan matxura bat izan nuela ' t a, s altzailearen istorioa entzuten ari nintzen bitartean, n u re ur horniduren azken tanta edan nuen. - Ai! -esan nion printze txikiari-. Zure oroitzapen horiek zinez politak dira, baina oraindik ez dut hegazkina I onpondu, ez dut edatekorik, eta ni ere poztu egingo nintzaL ke iturri batera astiro-astiro joan ahal izango banintz! - Ene azeri adiskidea ... -esan zuen. - Ene gizontxo hori, ez gara azeriaz ari! - Zergatik? - Egarriz hilko garelako ... Ene arrazoibidea ulertu ez, eta erantzun zidan: - N ahiz eta hiltzeko zorian egon, ongi dago adiskide bat eduki izana ... Ni pozarren nago azeri bat adiskide egin tzana z... «Ez da arriskuaz jabetzen», esan nion neure buruari. « ekula ez da gose edo egarri. N ahikoa du eguzki a pur bat ... » Baina hegira geratu zitzaidan eta ene arrazoibideari rantzun zion: - Ni ere egarri naiz ... Bila dezagun putzu bat ...
76
Nekadura imintzio bat egin nuen: alferrikakoa d , basamortuaren handian, putzu bat nolanahi bilatzen hastea. Eta, hala ere, ibiltzeari ekin genion.
Hainbat ordutan isiltasunean ibili ostean, gaua etorri, eta izarrak argitzen hasi ziren. Eta ametsetan bezala ikusten nituen, egarriak eragindako sukar apur batekin. Printze txikiaren hitzak dantzan ari ziren ene memorian. -Beraz, zu ere egarri zara? -galdegin nion. Baina berak ez zion ene galderari erantzun. Besterik gabe esan zidan: -Ura bihotzerako ere ona izan daiteke ... Erantzun hura ulertu ez arren, isildu egin nintzen ... Ongitxo nekien hari ez zitzaiola galderarik egin behar. Nekatua zegoen. Eseri egin zen. Ni alboan eseri nintzaion. Eta, isilune baten ondotik, esan zuen: -Izarrak ederrak dira, ikusten ez den lore bat dela medio ... --Jakina -erantzun nion, eta hareak ilargipean erakusten zituen zimurrei begiratu nien. -Basamortua ederra da ... -gaineratu zuen. Eta egia da. Betidanik maite izan dut basamortua. Hareazko muino batean eser zaitezke. Ez duzu ezer ikusten. )
...
.,., , ,.;
14jz d uzu zer entzuten. Eta hala ere zerbait ari da isilka di Hlir lz n ... - Putzu bat nonbait ezkutuan izateak -esan zuen 1 ri ntz txikiak-, horrexek edertzen du basamortua ... II rritu egin nintzen, bat-batean, harea gaineko distira mi Ht riotsu hura zer zen ulertu nuenean. Mutikotan, etxe i'.H h r bate an bizi nintzen eta, kondairaren arabera, bertan n ll or bat zegoen ezkutaturik. Jakina, inork ezin izan zuen H' ' ula aurkitu eta beharbada bilatu ere ez zuen inork egin. B. ina etxe guztia xarmaz betetzen zuen. Ene etxeak sekretu bnl gordetzen zuen here bihotzaren barnean ... - Bai -esan nion printze txikiari-, etxea dela, izarrak edo a mortua direla, haien edertasunaren funtsa ikusezina da. - Pozten naiz -esan zuen- ene azeriarekin bat zatozelako. Printze txikia lo geratzen ari zenez, besoetan hartu, eta bid ari ekin nion. Hunkiturik nengoen. Irudipena nuen allxor hauskor bat neramala. Irudipena nuen, halaber, Lurrean 'Z zegoela ezer hauskorragorik. Eta begiratu egiten nien, ilargiaren argitan, haren kopeta zurbilari, begi itxiei, haizean d rdarka zebilzkion ile-xerloei, eta neure buruari esaten nion: «Azala baino ez naiz ikusten ari. Garrantzitsuena iku, zina da ... » Ezpainetan irrifio bat ikusi nionez, neure artean jarraitu nuen: «Printze txiki lokartu honengan, lore batekiko duen rldeltasunak liluratzen nau, edota argiontzi baten su-lamak b zala, berarengan distiratzen duen arrosa baten irudiak, b ita lo dagoenean ere ... » . Eta are hauskorrago sentitu nuen. Argiontziak ongi babestu behar dira: haize bolada batek ilzali egin ditzake ... Eta halaxe, ibilian-ibilian, egunsentiarekin putzua aurkitu nuen.
78
Irri egin zuen, soka ukitu, eta txirrikari eragin zion.
XXV
- Gizakiak -esan zuen printze txikiak- ur-lasterretan murgiltzen dira, baina ez dakite zeren hila dabiltzan. Orduan a aldatu egiten dira, eta itzuli-mitzulika hasi ... Eta gaineratu zuen: - Ez du merezi ... Aurkitu genuen putzuak ez zuen Saharako putzuen antzik. Saharako putzuak harean egindako zuloak besterik z dira. Harako hark, ostera, herri bateko putzua zirudien. Baina han ez zegoen inongo herririk eta ametsetan nengoela uste nuen. - Harrigarria da -esan nion printze txikiari-, dena prest dago: txirrika, ontzia eta soka ... Berak irri egin zuen, soka ukitu eta txirrikari eragin zion. Eta haizea luzaroan lokarturik egon ostean, haize-orratz zahar batek nola, halatsu hasi zen txirrika kirrinka. - Entzun al duzu? -esan zuen printze txikiak-. Putzua natu dugu eta kantuan hasi da ... Nik ez nuen nahi ahaleginik txikiena ere egin zezan. - Utzidazu niri -esan nion-, zuretzat astunegia da. Ontzia astiro jaso nuen putzuaren kareleraino. Eta ongi gokitu nuen, balantza egin ez zezan. Txirrikak kantari jarraitzen zuen ene belarrietan eta, artean dardarka ari zen uretan, eguzkia ikusi nuen dardaran. - Ur honen egarri naiz -esan zuen printze txikiak-. Emadazu edaten ... Eta orduan ulertu nuen zeren hila zebilen. Ontzia ezpainetaraino jaso nion. Begiak itxirik edan zuen. Festa bat bezain ederra zen guztia. Ur hura elikagaia
80
ez, baina beste zerbait zen. Izarpean egindako ibil a ld ian sortu zen, txirrikaren kantuan, ene besoen zazpi ah al i a n . Bihotzerako zen ona, opari baten gisara. Ni mutikoa nintz Ia ere, eguberrietako zuhaitzaren argiak, gauerdiko mezaren musikak edota irribarreen gozoak, dirdaiaz betetzen zuten nikjasoko nuen gabon oparia. -Zurean -esan zuen printze txikiak- gizakiek host mila arrosa lorategi berean hazten dituzte ... , eta hala ere ezin, ba, bilatzen dutena aurkitu ... -Ez dute aurkitzen ... -erantzun nuen. -Eta, hala ere, bilatzen duten hori arrosa bakar batean edo ur a pur bate an aurki liteke ... -Bistan da -erantzun nuen. Eta printze txikiak gaineratu zuen: -Baina begiak itsuak dira. Bihotzarekin bilatu beharra dago.
Edan egin nuen. Amasa ongi hartzen nuen. Harea, egunsentian, eztiaren kolorekoa da. Ezti kolore hark ere zoriontsu egiten ninduen. Zergatik, ordea, egon behar nuen goibeldurik. .. ? -Zure promesa bete behar duzu -esan zidan printze txikiak eztiki, eta berriro ere alboan eseri zitzaidan. -Zein promes, baina? -Ongitxo dakizu: ene arkumearentzako muturreko bat ... , lore horren arduraduna naiz et~! Marrazki zirriborroak atera nituen sakelatik. Printze txikiak ikusi zituen eta, irriz, esan zuen: -Zure baobab-ek badute aza itxura apur bat ... -0! Ene baobab-ekin hain harro nengoen!
81
- Zure azeria ... , belarri horiek ... , badute adarren antz :q ur b t ... , eta luzeegiak dira! ~ ta irri eginez jarraitu zuen. - Ez zara zuzena, ene gizontxo, nik boa itxiak eta boa ir ' I iak besterik ez nekien marrazten. - Oil Ongi da -esan zuen-, haurrek badakite. Muturreko bat marraztu nion arkatzez. Eta bihotza ilundu egin zitzaidan luzatu nionean: - Nik ezagutzen ez ditudan asmoak dituzu ... Baina ez zidan ezer erantzun. Honela esan zidan: - Dakizunez, bihar urtebete izango da ... Lurrera jausi nintzela. Gero, isilune baten ostean, berriro jarraitu zuen: - Hemendik oso hurbil jausi nintzen ... Eta lotsagorritu egin zen. Eta berriro, arrazoia ez banekien ere, nahigabe bitxi bat H ' ntitu nuen. Alabaina, galdera bat sortu zitzaidan: - Beraz, nik ezagutu zintudan goizean, ez zenbiltzan, b t rik gabe, bakar-bakarrik eta bizitoki hurbilenetatik mila miliatara! Jausi zinen tokira itzultzen ari zinen? Eta printze txikia berriro lotsagorritu zen. Eta, zalantzak joa, honela jarraitu nuen: - Beharbada, urteurrena dela eta ... ? Printze txikia beste behin lotsagorritu zen. Sekula ez zituen galderak erantzuten, baina norbait gorritzen denean «bai» esan nahi du, ezta? - Ai ene! -esan nion-. Beldur naiz ... Baina berak erantzun zidan: - Orain lan egin beharra daukazu. Zure aparatura itzuli b har duzu. Nik hemen itxarongo dizut. Etor zaitez bihar iluntzean ... 82
Baina ni ez nengoen lasai. Azeria nuen gogoan. Bakarren batek hezi zaitzan utziz gero, negar apur bat egiteko arriskua egoten da ...
XXVI
Putzuaren alboan, harresi zahar baten hondakinak zeuden. Biharamun iluntzean, lanetik itzuli nintzenean, han goian eseria, hankak dilindan, printze txikia ikusi nuen. Eta solasean sumatu nuen: -Ez al zara oroitzen? -zioen-. Ez da hementxe zehazki! Inondik ere beste ahots batek erantzun zion, zeren jaulki baitzuen: -Bai! Bai! Eguna gaur da, baina ez hemen bertan ... Harresira bidean jarraitu nuen. Ez nuen pertsonarik ikusten, ez entzuten. Eta, hala ere, printze txikia berriro mintzatu zen: - ... Bistan da. Hare an ene aztarnak non hasten diren ikusiko duzu. Niri han itxarotea besterik ez duzu. Gaur gauean, han egongo naiz. Harresitik hogei metrora nengoen, artean ezertxo ere ikusten ez nuela. Isilune baten ostean, printze txikiak jarraitu egin zuen: -Pozoi ona al duzu? Ziur al zaude ez dudala luzaroan sufritu beharrik izango? Bihotza urraturik geratu nintzen, baina ezin, bada, ezer ulertu. 83
- Orain, zoaz ... -esan zuen-. Berriro jaitsi nahi dut. Orduan ene begiak harresiaren oinera zuzendu, eta jauzi 'gin nuen! Hantxe zegoen, printze txikiarengana luzatua, hogeita hamar segundotan edonor akaba dezakeen suge hori horietako bat. Lasterka hasi nintzen, pistola ateratzeko ·1 ua sakelan sartzen nuen bitartean, baina ene zaratarekin Hugea leun lerratu zen harean, amaitzen ari den ur turrusta b ten gisa, eta, presa handiegirik gabe, metalezko hots ahul at eginez, harri artean desagertu zen. H arresiraino garaiz iri tsirik, besoetan hartu ahal izan n uen ene gizontxoa, une hartan elurra bezain zuri zegoena. - Zer kontu dira hauek! Orain sugeekin ere mintzatzen zara! Beti soinean zeraman bufanda askatu nion. Lokiak busti, eta edaten eman nion. Eta orduan ez nintzen besterik galdegiteko gai izan. Tinko begiratu zidan, besoekin lepoa i nguratzen zidala. Eskopetaz tiro egin, eta hiltzear dagoen Lxoriaren bihotza nola, halatsu sumatzen nituen printze Lxikiaren pilpirak. Esan zidan: - Pozten naiz zure makinak falta zuena topatu duzulako. ~ txera itzuli ahal izango zara ... - Nolatan dakizu zuk hori? H orixe jakinarazi nahian joan nintzaion, hain zuzen re, itxaropen guztiak galduak banituen ere, lana amaitzea lortu bainuen. E z zion ene galderari erantzun, baina gaineratu zuen: - Ni ere gaur itzultzekoa naiz neure etxera ... Eta gero, malenkoniatsu: - Askoz urrunago dago ... , askoz zailagoa da ... Ohartzen nintzen zerbait miresgarria gertatzen ari zela . Ene besoetan haur txiki baten antzera estutu nuen,
84
Orain, zoaz ... -esan z uen-. Berriro jaitsi nahi dut.
La, hala ere, bazirudien handik amildegi batera irristatzen :~. iL zaidala, eta nik ezin niola eutsi ... B girada serioa zuen, urrun baino urrunago galdua: - Zure arkumea daukat. Eta arkumearentzako kutxa ere bndaukat. Eta muturrekoa ... Eta malenkoniaz egin zuen irribarre. Luzaroan egon nintzaion zain. Apurka-apurka, here on ra etortzen ari zela sumatzen nuen: - Beldurtu egin zara, ezta, gizontxo? Bistan zen beldurrak hilik egona zela. Baina eztitasunez 'gin zuen irri: - Gaur gauean beldur handiagoa izango dut ... Halabeharraren sentimenduak berriro ere izozturik utzi n induen. Eta aurrerantzean irri hura berriro entzuterik iz ngo ez nuela pentsatzea ezinezkoa zitzaidala ulertu nuen. Basamortuko iturri bat bezalakoxea zitzaidan. -Ene gizontxo, berriro entzun nahi nuke zure irria ... Baina esan zidan: -Gaur gauean, urtebete izango da. Iaz jausi nintzen L 1 iaren gain-gainean egongo da ene izarra ... -Ene gizontxo, amesgaizto bat al da sugearen eta hitzorduaren eta izarraren kontu hori guztia? Baina ez zion ene galderari erantzun. Esan zidan: -Garrantzizkoa, hori ez da ikusten ... -Jakina ... -Lorearekin berdin gertatzen da. Izar batean dagoen lore bat maite baldin baduzu, atsegina da gauean zeruari begiratzea. Izar guztiak loretan claude. - Jakina ... - Urarekin berdin gertatzen da. Txirrika eta soka zirela medio, zuk edateko eman zenidana musika bezalakoxea 86
zen ... Oroitzen al zara? Ederra zegoen, gero. -Jakina ... -Gauari, izarrei begiratuko diezu. Ene bizitokia txikiegia da lorea non dagoen erakutsi ahal izateko. Horrela hobe. Ene izarra, zuretzat, izarretako bat izango da. Horregatik atsegin izango duzu izar guztiei begiratzea ... Denak lagun izango dituzu. Eta gainera opari bat egingo dizut ... Irri egin zuen berriro. -Ai, ene gizontxo, zein atsegina zaidan zure irria entzutea! -Horixe izango da, ba, ene oparia ... Urarekin bezalaxe izango da ... -Zer esan nahi duzu? -Jendeak berdinak ez diren izarrak nahi ditu. Batzuentzat, bidaiarientzat, izarrak gidariak dira. Bestetzuentzat, argi txikiak baino ez. Beste batzuentzat, jakintsuentzat, arazoak dira. Ene negozio gizonarentzat urrea ziren. Baina izar guzti-guztiak isilean daude. Zuk izango dituzun izarrak ez ditu beste inortxok ere izango ... -Zer esan nahi duzu? -Gauez, zeruari begiratzen diozularik, ni haietako batean biziko naizenez eta haietako batean irri egingo dudanez, zuretzat izar guztiak irriz arituko balira bezala izango da. Irri egiten dakiten izarrak edukiko dituzu zuk! Eta irri egin zuen berriro. -Eta kontsolaturik sentitzen z~renean (beti lortzen dugu kontsolamendua), pozik egongo zara ni ezagutu izanaz. Beti izango zara ene adiskidea. Nirekin batera irri egin nahi izango duzu. Eta batzuetan leihoa zabalduko duzu, besterik gabe, atseginagatik. .. Eta zure lagunak harritu egingo dira zu zeruari hegira eta irriz ikustean. Orduan esango diezu: 87
uHai , izarr k, b ti irria eragiten didate! ». Eta erotzat hartu1 o ~H i Luzt . Horra ene bihurrikeria ... I 4~La irri gin zuen berriro. - I z rren ordez, irri egiten dakiten kriskitin fiimifio pila (•m!In nizu bezalaxe izango da ... I ~L irri eginez jarraitu zuen. Horren ostean, berriro ere I op \La ilundurik: - aur gauean .. ., badakizu, ez zaitez etorri. - Ez zaitut utziko. - inazez nagoela irudituko zaizu ... , hilzorian nagoela. ll nla da. Ez zaitez hori ikustera etorri, ez du merezi ... - ~ z zaitut utziko. ina bera kopetilun zegoen. - Hau ... sugearengatik ere badiotsut. Ez dizu heldu b •h r ... Sugeak makurrak dira. Atsegin hutsagatik ziztatzen dul .. . - Ez zaitut utziko. Baina zerbaitek lasaitu zuen: - Egia da bigarren ziztadarako ez dutela pozoirik izaten ...
(~au
hartan ez nuen abiatzen ikusi. Isilpean aienatu zen. Bera hnrrapatzea lortu nuenerako, irmo zihoan, urrats azkarretan. II au besterik ez zidan esan: - Oi! Hor zaude ... Eta eskutik heldu zidan. Baina berriro nahigabetu zen: - Gaizki egin duzu. Sufritu egingo duzu. Hil egin naizela 'mango du, eta hori ez da horrela izango ... Ni isilik nengoen. - Ulertzen al duzu? Urrunegi dago. Ezin dut gorputz hau •raman. Astunegia da. 88
Ni isilik nengoen. -Bertan behera utzitako zuhaitz azal zahar bat bezalakoxea izango da. Zuhaitz azal zaharrak ez dira tristeak ... Ni isilik nengoen.
Are gehiago nahigabetu zen. Baina beste ahalegin bat gm zuen: - Polita izango da, ikusiko duzu. Nik ere izarrei begiratuko diet. Izar guztiak txirrika herdoildua duten ur-putzuak izango dira. Izar guztiek edaten emango didate ... Ni isilik nengoen. -Rain libertigarria izango da! Zuk bostehun milioi kriskitin izango dituzu, nik bostehun milioi iturri ... Eta hera ere isildu egin zen, negarrez ari baitzen ...
- Hor da. Utzidazu urrats bat ematen, neuk bakarrik. Eta, beldurraren beldurrez, eseri egin zen. Esan ere egin zuen:
-......__
-Badakizu ... , ene lorea ... , arduraduna naiz! Eta hura hain da ahula! Eta hain xaloa ... ! Munduaren aurrean babesteko lau arantza kaxkar ditu ... Zutik ezin egon, eta neu ere eseri egin nintzen. Esan zuen: -Horra ... Amaitu da ... Zalantza une baten ostean, berriro zutitu zen. Urrats bat aurrera. Ni ezin nintzen mugitu. Beraren orkatilaren ondoan dirdai hori bat besterik ez zen izan. Une batez geldirik egon zen. Oihurik ez. Eztiki jausi zen, zuhaitzak jausten diren gisan. Hotsik ere ez zuen atera harean.
XXVII Eta harrezkero sei urte igaro dira ... Orain arte ez dut historia hau sekula kontatu. Berriro ikusi ninduten lagunak ikaragarri poztu ziren ni bizirik ikustean. Triste nengoen, baina esaten nien: «Nekea da ... » Orain apur bat kontsolaturik nago. Hau da ... , ez guztiz. Baina nik ongitxo dakit egiaz here planetara itzuli zela, egunsentian ez bainuen haren gorpurik aurkitu. Hain gorputz astuna ere ez zuen ... Eta, gauez, atsegin dut izarrak entzutea. Bostehun milioi kriskitin dirudite ... Alabaina, oso gauza miresgarri~ gertatu da. Printze txikiarentzat marraztu nuen muturrekoari larruzko uhala eranstea ahantzi zitzaidan! Sekula ezin izango du arkumea lotu. Hala bada, neure buruari galdegiten diot: «Zer gertatuko ote zen haren planetan? Baliteke arkumeak lorea jan 1zana ... »
91
Eztiki jausi zen, zuhaitzak jausten diren gisan.
Batzuetan pentsatzen dut: «Seguruenik ez! Printze txikiak gauero sartzen du here lorea kristalezko babesgarrian, eta arretaz zaintzen du arkumea ... ». Orduan zoriontsu izaten naiz. Eta izar guztiek eztiki egiten dute irri. Batzuetan pentsatzen dut: «N oizbehinka distraitu egiten da bat eta behin gertatzea aski da! Gau batean kristalezko babesgarria ahantzi du, edo arkum ea gauean hotsik atera gabe irten da ... ». Orduan kriskitin guztiak negar maiko bihurtzen dira ... !
Misterio handia da hori. Printze txikia maite duzuenontzat, niretzat bezala, unibertsoa ezin da berdina izan baldin eta, hor nonbait, batek daki non, ezagutzen ez dugun arkume batek arrosa bat jan badu edo ez ... Begiraiozue zeruari. Galdegiozue zeuen buruari: «Arkumeak jan ote du lorea, bai edo ez?». Eta ikusiko duzue nola aldatzen den guztia ... Eta pertsona nagusi bakar batek ere ez du sekula ulertuko zein garrantzitsua den hori!
93
Ene ustetan, hauxe da munduJ o pni MI II III II ederrena eta tristeena. Aurr I o Ol'l'illldt lw bera da, baina berriro marr ztu dtll ~ ~~~ i hobeki erakustearren. Lurr n, lu 1111 111. 1 agertu zen printze txikia, h mt nt.xt dt ~ ~~ · gertu. Begiraiozue paisaia honi arr tnz, llnl'l,lll'll , egunen batean Afrikara bidaiu hut. l ll'iln11 baldin baduzue, ziur egan zaii zt( 11 1 ZIIIP' tu egingo duzuela. Eta, noizb it hod.il i1 ~11 rotzea suertatzen baldin baz izu( , tliTI nl 11 eskatzen dizuet, ez izan pre aril , iLxlli'OII ezazue apur batean izarraren zpi-nzpin11! Orduan haur bat inguratzen b ldin hnzni zue, irri egiten badu, ile urre kol r 'II hncht , galdeginez gero erantzuten ez badu , IHIJ'Il hala igarriko diozue nor den. Haln hndn , adeitsuak izan! Ez nazazue hain tri HL{ l'i I utzi: lehenbailehen idatz iezadazu' printz • txikia itzuli dela esateko ...
Abenturak alde batera utzirik, liburu honek bakardadea eta adiskidetasunari buruzko hausnarketa pausatu
e~a
poetikoa eskaintzen digu; haztearekin batera, haurtasuna bertan behera ez uztea proposatzen digu, baldin eta haurtasuna galderekin, irudimenarekin, xalotasunarekin, benetakotasunarekin lotzen bacia. Horregatik guztiagatik, haurrentzat baino gehiago, helduentzat idatzi den haur baten historia irudi dezake, edota haurrek helduekin batera irakur dezaketena. Bestalde, jakitunek Saint-Exuperyren alter egoa ikusi uste izan clute bai narratzailearengan bai, batik bat, Printze txikiarengan; halaber, arrosa bere emaztearekin identifikatu clute, eta badirudi egileak hari eskaini nahi izan ziola Printze txikiaren bigarren partea, baina asmo hori hutsean geratu zen, zeren, Frantzia menderatuak eta hegazkinekiko grinak hartaraturik, pilotu idazleak azken hegaldi bat egin baitzuen Grenoble eta Annecy-ko eskualdeak fotografiatzeko (1944-VII-31). Ez Saint-Exuperyren hegazkina ez gorpua, printze txikiarena bezalaxe, ez ziren lur gainean agertu.
~ll$~
!'salamandra